You are on page 1of 8

9.

GAIA: FINANTZAZIO ETA INBERTSIO AREA


9.1 Enpresaren finantzaketa-iturriak
Finantzaketa-iturriak, enpresak bere diru-beharrei aurre egiteko dituen baliabide likidoak dira.Hiru
irizpide ezberdinen arabera sailka daitezke:

 Finantzaketa-iturriak itzultzeko epearen arabera:

o Epe motzerakoak: itzultzeko epea urte bete baino gutxiago denean (Hornitzaileen
kreditua, banku-maileguak…)

o Epe luzerakoak: Itzultzeko epea urte bete baino gehiago denean (epe luzeko
maileguak, kapitala eta erreserbak…)

 Enpresaz kanpo edo bere ohiko jardueragatik sortutakoen sailkapena:

o Barne finantzaketa : Banatu ez diren irabaziak (erreserbak) eta amortizazio eta


hornidura kuotak

o Kanpo finantzaketa: kapital soziala, maileguak…

 Finantzaketa enpresaren jabeak edo kanpoko pertsonek egiten duten arabera:

o Norberakoak (baliabide propioak) : kapitala , erreserbak…Ez dira itzuli behar

o Kanpokoak:Maileguak, mota guztietako jesapenak, bai epe motzekoak eta luzekoak.

9.1.A Baliabide propioak edo berariazko finantzaketa

Enpresak dituen baliabide egonkorrenak dira, izan ere, ez dira enpresaren bizitza osoan itzuli
behar.Bestalde, arrisku gehien dutenak dira, izan ere, porrotaren kasuan, bazkideak dira azkenak
likidaziotik dagokien zatia jasotzen,hauen aurretik beste hartzekodun guztiak egongo bait dira.

Enpresaren baliabide propioak kapitalak eta erreserbak osatzen dituzte.

 Kapitala: sozietatea eratzerakoan bazkideek egiten dituzten ekarpenak osatzen dute eta
honez gain, egin daitezkeen kapital-zabalkuntzek.Kapital ekarpena pertsonek, enpresek,
enpresa taldeek eta arrisku-kapitaleko sozietateek egiten dituzte.

Arrisku kapitaleko sozietateek (AKS) , enpresa bat sortzeko edo proiektu berri bat aurrera
emateko finantzazioa ematen dute. Enpresaren akziodun bihurtzen dira (beraz, emandako
dirua, kapital soziala da). Enpresa hasten denean, bere partaidetza saldu dezake, inbertsioa
errekuperatu eta irabaziak lortuz.

 Erreserbak : Enpresak banatu ez dituen irabazietatik datoz, eta barne autofinantzaketaren


parte dira. Mota desberdinekoak izan daitezke : Legezkoak(Kopurua legeak ezartzen du),
estatu-erreserbak( kopurua enpresaren estatutuek ezartzen dute) eta
borondatezkoak(enpresak borondatez uzten ditu).
1
Erreserben atal bat, mantentze-finantzaketarako erabiltzen da . Mantentze finantzaketa,
amortizazioek eta hornidurek osatzen dute.

Amortizazioak: ibilgetuak, ekoizpen jardueran galtzen duten balioa kontuan hartuz kalkulatzen
dira.Horretareko amortizazio-funtsa erabitzen da. Funts hori, ibilgetua ordezkatzeko behar ez den
bitartean, beste proiektuentzako finantzaketa bezala erabili daiteke.

Hornidurak: Enpresak funts bat sortzen du oraindik sortu ez diren galerei edo etorkizuneko gastuei
aurre egiteko.

Enpresaren urtealdi ekonomikoa bukatzen denean, etekinak horrela banatzen dira:

1. Hornidura eta amortizazio-funtsak

2. Sozietateen gaineko zergak

3. Bazkideentzako dibidenduak

4. Erreserbak

2
9.1.B Epe ertain eta luzerako kanpoko finantzaketa-baliabideak

Enpresek gehienetan, autofinantzaketarekin ez dute nahiko eta, kanpo finantzaketaren beharra


izaten dute.
Epe luzerako kanpo baliabideak, urtealdi ekonomiko baino gehiagorako dituenak dira, eta epea pasa
ondoren , interes batzuk gehituta itzuli beharko ditu enpresak.
Hauen artean, honakoak ikusiko ditugu:
 Epe ertain eta luzerako maileguak: Enpresek maileguak eskatzen dizkiete kreditu-erakundeei
(banku, aurrezki kutxa…). Mailegua onartu ondoren, enpresak berehala erabili dezake dirua.
Diru hori, interesekin itzuli beharko du.
 Jesapenak: Enpresek jaulkitzen dituzten kreditu tituluak dira (betebeharrak, bonoak…) eta
partikularrek eta beste enpresa batzuk erosten dituzte interes baten truke.
Enpresek diru kantitate handia behar dutenean, eta finantza-bitartekariek eskaintzen dizkieten
maileguen baldintzak ekonomikoki onargarriak ez direnean, partikularrei eskatzen dizkiete
maileguak, betebehar eta bonoak jaulkiz. Titulu hauek denak kopuru eta baldintza berekoak izaten
dira eta partikularrek eta enpresek erosten dituzte.Denboraldi bat igaro ondoren, enpresak dirua ,
dagozkion interesakin itzuliko ditu. Enpresa handiek soilik jo dezakete mota honetako finantzaketara.
 Leasing edo errentamendu finantzarioa: enpresak aktibo finkoko elementuren bat har
dezake erretamendu kuota baten truke. (Adibidez makina bat)
Prozesu honetan , hiru agente ekonomiko hartzen dute parte:
1. enpresa-bezeroa: ondasun jakin bat behar duena
2. Ondasuna duen edo sortzen duen enpresa
3. Leasing-enpresa ondasunaren erosketa finantzatzen du eta enpresa-bezeroari
ematen dio alokairu baten truke.

Alokairu epea amaitzen denean bi aukera izango ditu enpresak: ondasuna leasing-enpresari itzuli edo
erosi, kontratuan ezarritako prezioan. Finantzaketa modalitate honen oztopo nagusia kostu handia
da, baino abantailak fiskalak ditu, zer , kostua bezala hartzen da eta , etekinak txikiagoak izaterakoan,
ordaindu beharreko zergak ere gutxiago izango dira.
 Renting: Hau ere, ondasun baten alokairuan datza. Errentariak epe jakin batean errenta finko
bat ordaintzeko konpromesua hartzen du, eta renting enpresak, zerbitzu batzuk emango
dizkio truke. (Ondasunen erabilera erraztu, ondasunaren mantenua, arrisku oroko asegurua
kontratatu…)

Kontratua bukatzen denean, ez dago ekipoa erosteko aukerarik.

9.1.C Epe motzerako kanpo baliabideak

 Epe motzerako maileguak: finantza erakundeari dirua eskatu epe motzeko beharrak
asetzeko. Urte bete baino lehenago dirua itzuli beharko du eta , honez gain,
hitzartutako interesak

 Epe motzerako banku kredituak: bi modalitate ikusiko ditugu

1. Kontuko zorpekoa (zenbaki gorriak) : Kontu korrentean erabilgarria den


saldoa baino handiagoa erabiltzean datza. Kontua zenbaki gorritan uzten
3
da.Abantaia:dirua berehala erabili daiteke bermeak aurkeztu gabe.
Desabantaila: interes altuak ordaindu behar dira truke.

2. Kreditu kontua: Enpresak ez daki zehazki zenbat diru behar duen. Bankuak
muga duen kontu korronte bat jartzen du bere esku. Erabiltzen duen
diruagatik interesak ordaindu beharko ditu eta, erabili ez duen diru-
kopuruagatik komisioa ordaindu beharko du.Mailegua baino garestiagoa da.
Epe motzekoa edo luzekoa izan daiteke.

 Merkataritza kreditua: (oso erabilia)

Enpresak hornitzaileei ahal den beranduen ordaintzen saiatzen da eta hauek , berriz ,
ahal den eta azkarren kobratzen. Ordaindu arte pasatzen den denboraldi horretan ,
erositako material horiek erabiliz etekinak atera dezake enpresak, beraz , finantzazio
iturri bat da. Hornitzaile batzuk deskontuak egiten dituzte azkarrago ordaintzeatik, kasu
honetan, beranduago ordainduz gero, gehiago kobratuko diote. Hornitzaileak lehenago
ordaintzeagatik deskonturik egiten ez badu, finantzaketa iturri hau doan izango da.

 Efektu-deskontua: Enpresak bezeroen zorrak kobratu gabe ditu baino diru hori behar
du. Finantza-erakunde bati ematen dizkio letren bidez bere bezeroen zorrak.
Erakunde honek diru hori ematen dio (piskat gutxiago, kantitate horretatik ,berak
komisio eta interesak kobratuko ditu eta) . Bezeroak ordainduko ez balu, enpresak
ordaindu beharko ditu,bera bait da bere bezeroen erantzule. (kantitate osoa
ordaindu beharko du)

 Factoring: Enpresak, bezeroen zorrak saldu egiten dizkio Factor enpresa bati. Kasu
honetan bezeroak ordaintzen ez badu, enpresa ez da erantzule. Metodo honen
desabantaila komisio eta interes altuak dira.

 Berezko finantzaketa-funtsa: Egin behar dituen ordainketak ahal den gehiena


atzeratzean datza. (Gizarte Segurantzari, Ogasun publikoari, langileen soldatak
hilaren bukaeran edo egunero ordaindu beharrean…) Beraz, merkataritza kredituaren
antzekoa da.

4
9.2 finantzaketa iturri baten kostua
Finantza iturri gehienek kostu bat dute. Denek ez dute kostu berdina eta enpresa ahalik eta gutxien
gastatzen saiatuko da, ahal den merkeena hartuko du. Helburua inbertitzea izango da, eta zenbat eta
merkeago, inbertsiotik diru gehiago lortuko du.

Inbertsioa egin ahal izateko aurreztea beharrezkoa da.

Inbertsioa: Berehalako eta egiazko satisfazioari uko egin, inbertsio horrekin etekin handiago lortzeko
esperantzagatik aldatuz.

Adibidez: Enpresak dirua du, hornitzaileei eskura ordaindu beharrean makina bat erosten du, makina
horrekin lortutako etekinak, handiago izango direla pentsatzen duelako.

Enpresen inbertsioak, hazkunde ekonomikoa ahalbidetzen du.

Inbertsio baten ezaugarriak

 Hasierako ordainketa (-A) : Inbertsioa hasten denean egiten den ordainketa. Negatibo bezala
adierazten da.

 Iraupena (n) : Inbertsioaren proiektua gauzatzearen ondorioz diru-sarrera eta irteerak izango
diren urte kopurua.

 Kutxako fluxu garbiak (F): Proiektua gauzatzearen ondorioz., epealdi bakoitzean jasaten
dituen kobratze eta ordaintzeen arteko kenketa.

KONTUZ!!! Kobratzeak ez dira Irabazien edo Diru sarreren berdinak

Ordainketak ez dira Gastuen berdinak

Adibidez: Aurten 1000 euroko salmentak izan dira. Erdia aurten kobratuko du eta beste erdia
geroago. Erosketak berriz 1500 eurokoak izan dira, baina aurten ez da batere ordainduko, beraz ,

kutxako fluxu garbia 500 -0 = 500 izango da eta

Etekinak 1000-1500=-500

 Hondar balioa (H) Inbertsioa bukatzen denean ondasunak duen balioa (0 izatea gerta
daiteke). Balio hau azken fluxuaren kobraketekin batzen da.

Grafikoki:

-A0 F1 F2 Fn =Kn+H-On

Kn= azken urtean kobratutakoa / On = azken urtean ordaindutakoa

5
9.3 Inbertsioak sailkatu eta baloratzeko metodoak
Finantza zuzendaritza da , inbertsio egokienak baloratu eta aukeratzeaz arduratzen dena.

Inbertitutako diruaren errentagarritasun maximoa lortzea da helburua.

Inbertsioen sailkapenerako bi metodo bereiz ditzakegu:

 Metoto estatikoak: Diruaren balioa denboraren zehar ez dela aldatzen suposatzen da. Ez
dute inflazioa eta interes tasa kontutan hartzen. Ez dira komenigarriak

 Metodo dinamikoak: Diruaren balioa denboran zehar aldatu egiten dela kontutan hartzen
dute.

9.3.A Errekuperazio epearen irizpidea (Pay-Back)

Metoto honen helburua hasierako ordainketa errekuperatzeko behar den denbora ( urte
kopurua) zehaztea da.

Hasierako ordainketa denbora gutxienean errekuperatzen duen inbertsioa da hoberena.

Metodo honen alde negatiboak

a) Adb Bi proiektu hauek baditugu:

A proiektua -10000/7000/2000/1000/2000

B proiektua -10000/1000/2000/7000/2000

Bi inbertsio hauek berdinak dira metodo honekin baloratzen baditugu. Ez dio axolarik kutxa
jarioak noiz jasotzen diren. (berdin al da urte batean edo urrengoan jasotzea?)

b) Adb Bi proiektu hauek baditugu:

A proiektua -10000/7000/2000/1000/2000

B proiektua -10000/1000/2000/7000/30000

Bi inbertsio hauek berdinak dira metodo honekin baloratzen baditugu .Hasierako dirua
errekuperatu ondoren, zenbat diru jasotzen duen ez du kontutan hartzen.

c) Kutxa jarioak gehitu egiten dira , denak urte berdinekoak balira bezala, baina kontutan
hartu behar da diruak balioa galtzen duela inflazioagatik eta, gaurko 2000 euro eta 5 urte
barruko 2000 euro ez direla berdinak izango.

6
9.3.B Metodo dinamikoak

Diru sarrera edo irteera gertatzen den momento zehatza hartzen dute kontutan: Dirua interes tasa
batekin kapitalizatu daiteke eta, gainera, diruaren erosteko ahalmena aldatu egiten da inflazioaren
ondorioz.

C0 kapitala badugu i interes tasa batekin , n. urtean izango dugun kantitatea

Cn=C0(1+i)n

Eta alderantziz, n.urtean Cn diru badugu, gaur egun horren balioa:

C0=

9.3.B.1 Balio eguneratu garbiaren (BEG) irizpidea edo (GBG) Gaurko balio garbia

Kutxako fluxu garbi guztiak egungo momentura eguneratzen eta momento horretako kapital balioa
lortzean datza.Kopurua batu edo kendu egien beharko dira, inbertsioak sortutako diru-sarrera edo
irteera izatearen arabera.

Urte kakoitzean, eguneratze tasa desberdina dela kontsideratzen bada :

BEG=

Urte bakoitzean , eguneratze tada berdina bada:

BEG=

BEG-aren emaitza negatiboa bada, inbertsioak diru sarrera baino irteera handiago sortzen
duela esan nahi du, beraz , ez da aurrera eramango.

Irizpide hau jarraituz, inbertsio bat aukeratzeko, balio positiboa dutenen artean altuena
duena aukeratu behar da.

Eguneratze tasa , inflazioa kontutan harturik (k)=> inbertsioari eskatzen zaion


errentagarritasuna inflazioa kontutan harturik:

K=i+g+i.g

i= inbertsioari eskatzen zaion errentagarritasuna inflazioa kontutan hartu gabe

g= inflazio tasa

7
9.3.B.2 Barruko errendimendu tasaren metodoa edo barne-erretornu tasa (BET)

Egungo balio garbia zeroren pare egiten duen eguneratze-tasa da

BEG=

K ren balioak inbertsioaren errentagarritasuna adierazten du. Errentagarritasuna ,


merkatuan diruak ematen duen interesakin konparatu behar da i.

Inbertsioak ematen duen errentagarritasuna i baino handiagoa bada, inbertsioa aurrera


eramango da, bestela ez.

Kalkulatzeko “tanteo” metodoa erabaliko dugu

You might also like