You are on page 1of 9

Hondartza Eramangarriak

Egileak: Urko Odriozola, Sarmad Nadeem, Julen Garmendia eta Ibai Larburu.

1
Aurkibidea

0. Deskribapena ………………………………………………………………..3
1. Bezeroen segmentuak ……………………………………………………...3
2. Balio-proposamena ………………………………………………………….3
3. Banaketarako eta komunikaziorako kanalak ……………………………..4
4. Bezeroarekiko harremana …………………………………………………..4
5. Diru sarreren fluxuak ………………………………………………………...5
6. Funtsezko baliabideak ……………………………………………………….5
7. Funtsezko jaruderak ………………………………………………………….5-6
8. Funtsezko aliantzak …………………………………………………………..6-7
9. Kostuen egituraketa …………………………………………………………..8
10. Balorazio orokorra ……………………………………………………………9

2
0.Deskribapena:
Gure enpresaren helburua hondartza eramangarrien zerbitzu bat eskeintzea izango da. Hau
hondartzaz gozatu ezin duten herri, hiri, lekuetara… doa bideratuta gehien bat.
Hondartza hauek muntatzeko modua nahiko sinplea da: kontainer batzuez osatuta egongo
da sistema. Kontainer hauek bi motatakoak izango dira hasiera batean, hondarrez
betetakoak ala urez betetakoak.
Hondarrez betetakoak kontainerrak bere eran izango dira, hau da, erosi eta ezer berezirik
egin gabe hondarrez bete.
Urezkoak aldiz barrutik tela hipermeable baten bidez estalirik egongo dira, horrela ura
kanpora atera ez dadin eta kontainerra herdoildu ez dadin. Gainera, kontainer hauen
paretak kendu eta jartzekoak izango dira, horrela hainbat kontainer ondoan jarrita eta hauen
paretak kenduta pistina modukoak egin daitezke.
Hondartza hauek egiteko, hondarrezko eta urezko kontainerrak konbinatuko dira “tetris”
moduko bat egiñez bezeroak eskatutako forma duen hondartza egiteko.

1.Bezeroen segmentuak :
● BEZEROA.
Gure bezeroak batez ere kostara, hau da, hondartzara irisgarritasunik ez dutenak
izango dira, barnealdeko herrietan bizi direnak: Enpresa pribatuak, Udaletxeak edo
ondo pasa nahi duen beste edozein izan daiteke gure bezeroa.
● BEZEROEN SEGMENTUA.
Geografikoki hondartzara irisgarritasunik ez dutenak izango dira.
Sozioekonomiko gure produktuak kalitate eta prezio handia duenez,
aurrekontu handia daukatenak izango dira gure bezeroak.
Demografikoki edozein sexu eta adineko pertsona izango dira zeren eta guztiek nahi
izaten dute ondo pasa.

2. Balio-proposamena:

● Arazoa: Gure bezeroen arazo nagusia hondartzara joateko zailtasun edo ezintasuna
izango da. Produktu honen bidez gure bezeroek nahi duten lekuan denbora baterako
hondartza bat edukitzea izango da (hau da beraien herrietan, lurretan, ...).

● Berritasuna: Lehenengo enpresa izango litzateke horrelako zerbitzu bat eskeintzen


duena. Estatuaren barnealdeko hiri eta herrietan badago jendea inoiz hondartzara
joan izan ez dena, eta aukera honen bidez beraien herrietan denbora baterako
hondartzaz gozatzeko aukera edukiko dute. Ideia honakoa da, gure enpresan
hainbat kontainer edukiko ditugu, eta hauek urez edo hondarrez betetzeko aukera
edukiko dute (oinarrizkoa, beste mota batekoak ere edukiko ditugu, taberna
kontainerrak adibidez). Bezeroak hondartza nahi duen tamaina eta formakoa izango
da.

● Faktore nagusiak: Gure faktore garrantzisuena hondartza hauen kalitatea eta


jartzeko azkartasuna izango da. Kontainerretan antolatuta egongo direnez gure

3
hondartzak, tetris moduko bat eginez muntatuko dira, eta beraz oso azkar egin
ahalko dira.

3. Banaketarako eta komunikaziorako kanalak (bideak):

● Komunikazio bideak: Gure bezeroekin harremanetan jartzeko Webgune bat sortuko


dugu. Bertan, burutuko dugun lana eta eskaintzen ditugun aukerez aparte,
enpresarekin komunikatzeko hainbat modu desberdin aurkeztuko dira; esaterako,
telefono edo korreo bidez. Honetaz gain, aurrez-aurreko bilerak egin daitezke gure
langileek lan egiten duten bulegoetan.

● Banaketa bideak: Eskaintzen dugun zerbitzua asetzeko kontenedore handiak


erabiltzen ditugunez, ezin da nola-nahi eraman. Beraz, enpresak dituen kamioietan,
normalak zein zisternak egingo ditugu banaketak. Kasuren batean, eskatutako
zerbitzuaren tamaina izugarri handia bada, garraio-enpresa ezberdinak erabiliko
ditugu zerbitzu hau behar den lekura emateko asmoz.

4. Bezeroarekiko harremana:

● Bezeroarekin harremanak:
Aurretik aipatu moduan, gure bezeroak kostara, hau da, hondartzara irisgarritasunik
ez dutenak izango dira, barnealdeko herrietan bizi direnak. Hauek gure eskeintzaz
interesatu daitezen hainbat ekintza egin beharko ditugu. Hasteko, marketing
kanpaina handi bat egin beharko dugu. Bezeroak gurekin kontaktuan jartzen
direnean, gure proiektua zertan datzan azaldu beharko diegu; aspektu ezberdinak
azaldu beharko dizkiegu, zer den eskaintzen duguna, zer abantaila dituen, zer den
beste enpresengandik banantzen gaituena… Hau guztia azaldu ondoren interesa
erakutsiko balu, bezeroarekin zehaztasun gehiago landu beharko ditugu, adibidez,
nola den muntaketa prozesua, epeak, aurrekontua… Behin hau berrikusi eta
onartutakoan, kontratua sinatu eta lanean hasiko ginateke.

● Bezeroaren integrazioa:
Bezeroak gure zerbitzua alokatu egingo luke, denbora tarte batean berak nahi duen
lekuan hondartza portatil bat edukitzeko aukera izango luke. Behin denbora tartea
amaitutakoan hondartza berriro desmuntatu eta eramango genuke. Hau da, guk
eskaintzen dugun zerbitzua alokairu bat izango litzateke, ez genuke beste integrazio
motarik erabiliko (harpidetzak, elkarteak…). Hala ere, kasu konkretu batzuetan gure
zerbitzua epe luzeagoetan kontratatzeko aukera egongo litzateke. Adibidez bost
urtez udako bi hilabeteetan (uztaila eta abuztua) gure zerbitzua alokatzeko aukera,
honek noski alokairuan deskontuak ekarriko lituzke, bezeroak gurekiko fideltasuna
erakusten duelako, gure zerbitzua bost urtez alokatuz.

4
5. Diru-sarreren fluxuak (iturriak).

HASIERAKO INBERTSIOTARAKO behar diren DIRU-SARRERAK: Inbertsiorako behar den


dirua leku desberdinetatik dator:
- Jabeak: Guk finantzatuko dugu proiektua al den neurrian. Gure asmoa gure aktiboak
maila handiago batera igotzea delako helburua.
- Inbertitzaileak: Inbertitzaileak beti dira aukera bat, izan ere, finantza-merkatuan
aktiboki parte hartzen dute.Bakarrik egin behar duguna da haien interesa piztu,
enpresatan baliabideak jartzea merezi duela eta diru gehiago irabazteko aukera ona
dela.
- Bankuak: Bankuak azkeneko aukera izango da. Beste baliabideetatik proiekturako
behar den dirua ez badugu lortzen, bankuari mailegua eskatu beharko dugu, interes
egoki batekin.
DIRU-ITURRIAK: Diru iturri bakarra edukiko dugu, gure zerbitzua eskainiz lortzen dugun
alokairua.
DIRU-SARREREN PONDERAZIOA: Diru iturri bakarra dugunez hori izango dagunez, diru
sarerraren %100 gure zerbitzua eskainiz lortzen dugun alokairua izango da.

6. Funtsezko baliabideak:
● Baliabide ukigarri/ukiezinak:
a) Baliabide ukigarriak:
Gure hondartza portatilak sortzeko, hainbat baliabide ukigarri beharko ditugu.
Hasteko, 20 kontainer inguru beharko ditugu, ura eta hondarra eduki eta hondartza
portatilak sortzeko. Honez gain, ohiko kamioiak (kontainerrak eta gainerako materiala
garraiatzeko), kamioi zisternak (ura garraiatzeko) eta eskabadorak (adibidez
hondarra kontainerretara sartzeko) beharko ditugu. Gainera, pabiloi bat beharko
dugu, dugun material guztia gordetzeaz gain ofizinak edukiko dituena. Ofizina
hauetan marketing-a, eskarien kudeaketa… egingo dugu eta honetarako ofizina
batzuek eskatzen duten material guztia beharko genuke, ordenagailuak, mahaiak…
Ohiko material hauetaz gain, bezeroaren eskarira moldatzen jakin beharko dugu.
Bezeroak hondartzan taberna bat, palmerak edota beste edozein produktu jarri
nahiko balu, honetara moldatu beharko ginake eta produktu hauek beharko
genituzke.
b) Baliabide ukiezinak:
Baliabide ukiezin ezberdinak ere beharko ditugu. Hainbat arlotan esperientzia duten
langileak beharko ditugu. Adibidez, muntaketan, marketing-ean, garraioan, finantza
arloan…Honez gain, kontaktuak beharko ditugu, adibidez bezero batek ez-ohiko
eskaera bat egiten duenean ( hondartzan taberna bat jartzea), eskari hau betetzeko
beharrezko baliabideak era azkar batean lortu ahal izateko.

7. Funtsezko jarduerak:
● Ezinbesteko jarduerak:

5
Gure enpresak zerbitzu bat eskaintzen duenez, ez dago balioa eransten doan
prozesurik. Behin zerbitzua eskainitakoan prezio bat edukiko du honek. Hori bai,
hondartzaren tamaina eta honek dakartzan gehigarrien gatik zerbitzuaren prezioa
merkeagoa edo garestiagoa izango da.
● Lehentasunak ezarri:
Salmenta prozesua:
-Bezeroak web edo telefono bidez kontaktatu (bezeroek enpresari).
-Bezeroekin adostu jarri beharreko tokia eta data.
-Tamaina eta forma adostu.
-Prezioa finkatuta operazioa itxi.
Garraio prozesua:
-Pabiloiean eraman beharreko kontainerrak eta ura prestatu.
-Beharrezko gauzarak bezeroak eskatutako tokira eraman.
-Muntaia egin.
-Epea bukatutakoan dena jaso.
-Berriz ere pabiloira eraman dena.
Garbiketa prozesua:
-Kontainerrak ustu.
-Barrutik garbitu eta herdoitu ez daitezen beharrezko produktuak aplikatu.
-Ura garbitu.
-Dena sailkatu eta gorde.

8. Funtsezko aliantzak:
● Agenteak: enpresa honen zereginak burutzeko hainbat esparru desberdinetako
langileak behar dira, bulegoetan lan egingo dutenetatik hasita hondartzen muntaian
parte hartuko dutenak arte. Langile asko izango ditugu:
○ Zuzendari exekutiboa
○ Arlo komertziala
■ Zuzendari komertziala
■ Salmenten negoziatzailea
■ Material eroslea
○ Zuzendari juridikoa
○ Finantza arloa
■ Zuzendari finantzarioa
■ Finantza lantaldea (bi langile)
○ Marketing arloa
■ Marketing arloko zuzendaria:
■ Marketing arloko lantaldea (3 langile, informatikari bat)
○ Kontaktua
■ Telefoniako operadorea
○ Muntaia
■ Muntaiaz arduratzen diren langileak (5 langile)
○ Garraioa:
■ Kamioilariak (7 langile)
■ Materiala kargatzeaz ardratuko diren langileak (3 langile)
■ Eskabadora langilea
○ Antolakuntza arloa
■ Antolakuntza lantaldea (2 langile)

6
● Rolak:
○ Zuzendari exekutiboa : Enpresaren kudeaketaren eta
administrazio-zuzendaritzaren arduradun nagusia da. Sinplifikatuz, zuzendari
exekutiboa da enpresak nora jo behar duen kudeatzen, administratzen eta
zuzendaritza ematen duena.
○ Zuzendari komertziala: Salmenta-sailaren barruko kargu gorena da; haren
eginkizun nagusia plangintza estrategikoaren helburuekin eta ikuspegiarekin
bat datozen salmenta-planak ezartzea da.
○ Salmenten negoziatzailea: Erosleen eskaerak jaso, negoziatu eta onartzeaz
arduratuko da. Hau egin ondoren informazio hau antolakuntza lantaldeari
jakinaraziko dio.
○ Material eroslea: Enpresak dituen eskaerak hornitzeko beharrezko material
guztia sailkatu eta erosteaz arduratuko da.
○ Zuzendari juridikoa: Bere erantzukizunen artean, sail guztietako lege-arazoak
eta horien arteko erlazioa gainbegiratzea eta identifikatzea dago.
○ Zuzendari finantzarioa: Enpresako inbertsioaren edo finantzaketaren arloko
erabaki esanguratsuen arduraduna da. Erakunde baten barruan, kudeaketaz,
kontrolaz eta finantza-analisiaz arduratzen da.
○ Finantza lantaldea: Zuzendari finantzarioari bere eginbeharretan lagunduko
dion lantaldea izango da.
○ Marketing arloko zuzendaria: marketing-politikak diseinatu eta ekoizten
dituzte enpresa horrentzat. Bezeroen lehentasunak ikertu (eta aurreikusi)
behar dituzte, enpresaren produktu edo zerbitzuetarako merkaturik egokienak
identifikatzeko.
○ Marketing lantaldea: marketing artloko arduradunari bere eginbeharretan
lagunduko dion lantaldea izango da. Lantalde honetako pertsona bat
informatika arloaz arduratuko da, webguneaz gehienbat. Beste bi langileek
marketing-politikak diseinatu eta ekoizten lagunduko diote arduradunari.
○ Telefoniako operadorea: Enpresa guztiek duten kontaktu lana edukiko du,
erosleen deiak jaso, hauen dudak argitu, interesa duten erosleak salmenten
negoziatzaileari pasa… egiteaz arduratuko da.
○ Muntaiaz arduratzen diren langileak: Erosleak eskatu duen lekuan hondartza
eskaeraren arabera muntatzeaz arduratuko dira.
○ Kamioilariak: Erosleak eskatutako lekura hondartza muntatzeko behrrezkoa
den material guztia eramateaz arduratuko dira.
○ Materiala kargatzeaz ardratuko diren langileak: Kamioietan beharrezko
material guztia kargatzeaz arduratuko dira.
○ Eskabadora langilea: Kontenedoreetan hondarra sartzea arduratuko da.
○ Antolakuntza lantaldea: Salmenten negoziatzailetik eskaerak jaso ondoren,
hau guztia aurrera eramateko behar den guztia antolatzeaz arduratuko dira,
lantalde bakoitzari beharrezko informazioa pasa ( adibidez material erosleari
), bidaiak planifikatu…

7
9. Kostuen egituraketa:
● Kostuak:

Zuzenak:
-Ura (egin beharreko hondartzen araberakoa izango baita).
-Gatza (ur kantitatearen araberkoa).
-Hondarra (hondartzen araberakoa).
-Langileen soldatak.
-Kontainerren mantenimendua.

Zeharkakoak:
-Argia
-Gasolina
-Alokairuko kamioiak (gureekin nahikoa ez bada).

Finkoak:
-Pabiloiaren alokairua (hasiera batean behintzat).
-Argia.
-Langileen soldatak.

Aldakorrak:
-Ura (egin beharreko hondartzen araberakoa izango baita).
-Gasolina (egin beharreko garraialdien araberakoa izango baita).
-Gatza (ur kantitatearen araberkoa).
-Hondarra (hondartzen araberakoa).
-Argia
-Kontainerren mantenimendua.
-Alokairuko kamioiak (gureekin nahikoa ez bada).

Ekonomikoak:
-Ez dago

Bestelakoak:
-Ez dago

● Hasierako inbertsioaren kostuak:


Pabiloia: hilean 4.500 €
Kontainerrak (20) 40.000 €
Kamioiak (4) 200.000 €
Kamioi zisternak (3) 150.000 €
Ofizinen materiala: 15.000 €

8
10. Balorazio orokorra:

● Balorazio orokorra:

Proiektua hondartza eramangarrietan datza, bezeroek eskatutako tokietan jarriko


direnak. Ezaugarri nagusiak honakoak dira:
- Muntatu eta desmuntatzeko erraztasuna eta azkartasuna.
- Edozein tokietan jartzeko aukera.
- Bezeroen beharretara moldatzeko gaitasuna (hondartzen tamainen eta
formen aukera handiagatik).

● Ideiaren balorazioa:

Inbertsio aldetik gure proiektua nahiko exigentea da, diru askoko inbertsioa eskatzen
du, nahiz eta ez den milioi askokoa.
Horrez gain, gure zerbitzua udaran zehar edo tenperatura egokiak daudenean
besterik ez genuke eskeiniko, beraz hondartzak garesti ez bagenitu esekiniko ez
genuke nahikoa irabazi aterako errentagarria izateko.
Beraz, esan bezala ez badute etengabe gure zerbitzua kontratatzen ez da
bideragarria izango.
Horregatik ez-bideragarri bezala katalogatuko genuke.

You might also like