You are on page 1of 2

Aukeratu proposatzen diren bi gai hauetatik bat:

1. gaia: Lau eguneko lan-astea

Egoera
Zenbait herrialdetan abian jarri dute jada lau eguneko lan-astea, eta gurean ere gero eta gehiago
entzuten da aukera horren aldeko aldarria. Zure inguruan jendea zalantzati sumatu duzu gai
honekiko, askok ez baitakite zer abantaila eta desabantaila lekarzkeen aldaketak.

Egitekoa
Herritarrei laguntze aldera, herriko aldizkarian iritzi-artikulua idaztea erabaki duzu. Bertan,
adierazi zer abantaila eta desabantaila dituen lau eguneko lan-asteak, adierazi zure ustez aldaketa
mesederako ala kalterako litzatekeen eta zergatik, eta proposatu lan-aste motarik egokiena.

Lagungarriak
– Lanordu gutxiago = soldata baxuagoa.
– Lanorduak murriztea beharrezkoa: industria gero eta robotizatuago.
– Lanordu gutxiago: lan-banaketa, aisialdirako denbora gehiago, lana eta bizitza pertsonala
bateratzeko aukera, gizarte-gaietan parte hartzeko aukera...
– Lanorduak murrizteko, dirulaguntzak enpresarientzat.
– Frogatuta dago: seigarren ordutik aurrera ez gara produktiboak.

2. gaia: Auzoa eraberritzeko egitasmoa

Egoera
Udalak herritarroi dei egin dizue zuen auzoa hobetzeko proposamenak egin ditzazuen,
horretarako propio aurrekontu bat baitu. Auzo-elkarteko kidea zara, eta bertan maiz hitz egin
duzue auzoan dituzuen premiez eta proiektuez. Udalak emandako aukera baliatuz, dituzuen
proposamenak egingo dituzue, zuen auzoa eraberritzeko aukera ona dela uste baituzue.

Egitekoa
Idatzi gutuna udalaren web-orriko Herritarren Postontzia atalean, zure auzo-elkartearen
izenean. Bertan, azaldu zuen egitasmo-proposamena, zehaztu zer behar duzuen, norentzat
eta zertarako, eta argudiatu, konbentzitzeko asmoz, zergatik den garrantzitsua proiektu hori
auzotarrentzat.

Lagungarriak
– Auzotarren premiak asebete elkarbizitza sustatzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
– Auzoaren premiak eta proiektuak: elkargunea, berdegunea, jolastokia, kiroldegia, argiztapena…
– Auzoan bada eraikuntza zaharkitu bat; zergatik ez eraberritu herriko talde eragileek erabil
dezaten?
– Herritarrek erabakietan parte hartzeko prozesuaren garrantzia: auzotarrak bildu, bizipenak
partekatu, auzoaren eraberritzean parte hartu…
– Herritarrak eta eragileak informatu eta beraien ekarpenak jasotzearen garrantzia herritarren
premiei erantzuteko.

11
... C1 MAILA
Aukeratu proposatzen diren bi gai hauetatik bat:

1. gaia: Turismo jasangarriaren alde

Egoera
Turismoak indar handia hartu duen hiri batean bizi zara. Zure herriko negozioak turistak
erakarri nahian dabiltza, eta turisten presentzia handia nabari da. Ondorioz, herritar batzuek
bertan bizitzeko hainbat zailtasun dituzue: etxebizitzaren garestitzea, lasaitasun-falta…

Egitekoa
Alde zaharreko bizilagunen elkarteko kide zara, eta hiriko aldizkarian iritzi-artikulua idaztea
pentsatu duzu. Bertan adierazi zer ondorio sortu dituen zure hirian turismoaren masifikazioak
eta zer sentipen eragin dizun horrek; azaldu zein izan diren, zure ustez, egoera horren arrazoiak;
eta, azkenik, proposatu turismo jasangarriago baten alde egiteko udalak bideratu ditzakeen
ekimenak.

Lagungarriak
– Turismo-eredua aldatu: herritarren premiak lehenetsi, bertako kultura eta hizkuntza
ezagutarazi…
– Turismoaren masifikazioaren ondorioak: zarata handia, bertakoek hirian bizitzeko dituzten
zailtasunak, etxeen eta produktuen garestitzea…
– Zenbait mito faltsu; turismoak lan-aukerak handitzea dakar, baina baita lan-prekarietatea ere.
– Turismoa sustatu bai, baina bertako merkatarien eta ostalarien iritziak kontuan hartuta.
– Turismo jasangarria sustatzeko: tokian tokiko produktuen kontsumoen eta baliabideen
erabilera lehenetsi, euskara eta bertako kultura ezagutarazteko kanpainak, azpiegitura
turistikoen gaineko araudia…

2. gaia: Ordutegi jarraitua ala zatitua?


Egoera
Aldian behin, eskola-ordutegiari buruzko eztabaida pizten da ikastetxeetan. EAEko Bigarren
Hezkuntzako ikastetxeek ordutegi trinkoa (goizez eta jarraian) izan dute hainbat urtez, baina,
orain, ordutegi zatituan (goiz eta arratsaldez) aritzeko aukera eman die Eusko Jaurlaritzak.
Aurrerantzean, ikastetxe bakoitzak erabakiko du zer eskola-ordutegi izango duen.

Egitekoa
Bigarren Hezkuntzako ikaslea zara, eta ez zaude ados zure ikastetxeak hautatu duen
ordutegiarekin. Idatzi gutuna zure ikastetxeko zuzendariari zure iritzia emateko. Azaldu zer
desabantaila ikusten dizkiozun ikastetxeak aukeratu duen ordutegiari eta zer abantaila zuk
proposatzen duzunari, zehaztu zer irizpide erabili behar liratekeen ordutegi-aukeraketan eta
zergatik, eta egin ordutegia aldatzeko eskaera.

Lagungarriak
– Ikasleen errendimendua, ordutegia zehazteko aldagai garrantzitsuena.
– Erabakia hartzeko orduan, ikasleei iritzirik eskatu ez.
– Ordutegia hautatzean kontuan hartzekoak: familien beharrak, ikasleen sozializatzeko beharrak,
eskolaz kanpoko ekintzak…
– Eskolaz kanpoko jarduerak ordutegi horretara moldatzeko eragozpenak.
– Ordutegiak jangela-zerbitzua bermatu behar.

3
... C1 MAILA

You might also like