You are on page 1of 12

EUSKARA AZTERKETA Mintegi EUSKARA Ikasturtea: 2015-

a 2016
DBH 2. Gai JALGI-ADI EDUKIAK Data
a
Izena eta NOTA:
abizenak

1. Bidezko merkataritzari buruz diharduten hiru testu eskaintzen zaizkizu. Irakurri


arretaz, eta erantzun honako galdera hauei:
a) Hiru testuetako zeinen helburua esango zenuke dela informazioa
ematea soilik?

b) Hiru testuetako zeinek du, informazioa emateaz gain, irakurleen


ekintzetan eragiteko helburua?

c) Hiru testuetako zein da erreportajea?



d) Identifika itzazu, erreportajean bertan, erreportajearen egiturako


elementuak:

e) Eskainitako erreportajean ez da ageri erreportajeen egiturako


elementu bat, zein?

1
Bidezko merkataritza: herrien arteko berdintasuna bultzatzeko ekimena
Gabonak gainean ditugula, ohiko zalantzak sortzen dira lagunei eta senideei egiten
dizkiegun oparien inguruan. Aukera bat, oso ezaguna ez dena, bidezko
merkataritzako produktuak oparitzea da; produktu horiek garapen bidean dauden
herrialdeetako behartsuek egiten dituzte, Europa eta Amerikako dendetara
bitartekaririk gabe iristen dira, eta ekoizleei bidezko prezioa ziurtatzen die,
duintasunez bizi ahal izateko. Horrela, kontsumitzaileek kalitatea bermatuta duten
produktu eta objektu baliagarriak eros ditzakete, eta, era berean, iparraldeko eta
hegoaldeko herrialdeen arteko desberdintasunak murrizten lagundu.

ONURAK EKOIZPEN
Bidezko merkataritzako lehen denda 1969an ireki zen Herbeheretan, eta, hortik, Alemania,
Suitza, Austria, Frantzia, Suedia, Britainia Handia eta Belgikara zabaldu zen. 1990ean, 10
TOKIETAN
urteko lankidetza informalaren ondoren, European Fair Trade Association (EFTA edo - Bidezko
Europako Bidezko Merkataritza Elkartea) sortu zen. Euskal Herrian fenomeno hau merkataritzaren
berriagoa da eta 1998tik aurrera sortu ziren produktu horiek eskuratzeko dendak, baina ondorioek komunitate
bilakaera positiboa izan da. osoan eragiten dute.
- Ekoizleek maila
Gehien eskatzen diren produktuak elikadura arlokoak dira (salmenten % 56), eta kafea da teknikoan eta
produktu nagusia. Belgika bezalako herrialdeetan kontsumitzen den kafe osoaren % 30 produkzio eta
bidezko merkataritzara zuzendutako erakundeek inportatzen dute. Euskal Herrian, artisau merkataritza mailan
lanak salmenten % 40 dira, liburuak eta bestelako produktuak, berriz, % 4 soilik. formazioa jasotzen
dute.
Elikaduraz hitz egitean, esan bezala, produktu nagusia kafea da, eta, ondoren, kakaoa. Bi - Irabaziak etxebizitza
produktuak herrialde askotan herritarrentzako diru-iturri bakarra dira, eta lurraldeen eraikuntzan,
gehiegizko ustiapenak desertifikazioa eta basoa suntsitzea dakar. Bidezko merkataritzan,
osasunean eta
hainbat baldintza betetzen dituzte baliabideak horien beharra duten pertsonek jasotzen
dituztela bermatzeko, laborantza lurrak gehiegi ustiatu gabe. bestelako
azpiegituretan
Artisau eta ehungintzako produktuei dagokienez, iparraldeko eragiteko erabiltzen
herrietako kontsumitzaileen eskaeran bigarren mailan daude eta Bidezko merkataritzaren arauak:
kontsumitzaileen joerak bere horretan jarraitzen du, ekoizleen eta Bitartekarien katea murriztea.
merkataritza zentralen arteko (GKE eta bidezko merkataritzako Bidezko prezioa ordaintzea.
erakundeak) harremanari esker.
Lan baldintza duinak izatea.
Sexu, arraza, erlijio diskriminaziorik
Kontsumitzaileen ezaugarriak gabekoa.
Bidezko merkataritzako produktuen ohiko kontsumitzailearen profila Haurren zeinahiustiapen mota
28 eta 60 urte bitarteko emakumea da, ekonomikoki maila ertainekoa gaitzestea.
eta gizarte gaiekiko nolabaiteko sentiberatasuna duena. Profil hori Merkataritza harremanak epe
izanda, bilatzen dituzten produktuen antzekoak "ohiko" merkataritzan luzerakoak izatea.
aurki ditzakete; hala ere, nahiago dituzte bidezko merkataritzako Merkantzia aldez aurretik ordaintzea
produktuak aukeratu beren gizarte inplikazioagatik, hain zuzen. (% 60 arte)
Mozkinak komunitatearen
Gizarte-bermeko zigilua
Bidezko merkataritzako koordinakunde nazionala lanean ari da gizarte bermeko zigilu bat abian jartzeko; zigilu
hori erakunde independente batek igorriko du eta bidezko merkataritzan parte hartu nahi duen enpresa orok
eskatu ahal izango du. Horretarako, zigilu horrek ezarritako baldintzak bete beharko dira. Hau da, edozein
sektoreko zeinahi enpresak bidezko merkataritzako baldintzak betetzen baditu (soldata duinak ekoizleei,
haurren lana kentzea, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna, gizarte parte hartzaile eta demokratikoen
sustapena, etab.), erakunde independente batek egoera hori egiaztatzeko eta zigilu hori emateko eska dezake.
Horrela, kontsumitzaileek jakingo dute zein enpresek duten erantzukizun soziala herrialde behartsuenekin.

http://revista.consumer.es/web/eu/20031201/actualidad/informe1/67318.php
(Moldatua)
2

http://www.donostia.org/home.nsf/0/EC8464519DCF40FEC12579FB
00478453/$file/comercio_eus.pdf
3
ZER DA BIDEZKO MERKATARITZA?
Konbentzionalaren ordezko merkataritza-sistema solidarioa da bidezko
merkataritza, herriak garatzea eta pobreziaren kontra borrokatzea helburu
duena. Honako hauetan oinarritzen da:
Lan-baldintza eta soldata egokiak Hegoaldeko ekoizleentzat, duintasunez
bizitzeko aukera izan dezaten.
Haurrak ez ustiatzea: produktuak ez dituzte haurrek egin.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna: biek bidezko tratua eta
ordainsari ekonomikoa jasotzen dute.
Ingurumena errespetatzea: gaiak fabrikatzean, ekoizten diren ingurua
errespetatzen dute.
Horregatik guztiagatik, lankidetza-tresnatzat hartzen dute bidezko
merkataritza.
Halaber, iparraldeko eta hegoaldeko erakundeek osatutako nazioarteko
mugimendua da bidezko merkataritza. Bere helburua da ekoizle behartsuenak
merkatura sartzeko baldintzak hobetzea, eta pobrezia eta munduko
desberdintasuna finkatzen duten nazioarteko merkataritzaren arau bidegabeak
aldatzea.
Honako hau da nazioartean adostu duten bidezko merkataritzaren definizioa:
Elkarrizketan, gardentasunean eta errespetuan oinarritutako sistema
komertziala da bidezko merkataritza. Haren helburua nazioarteko
merkataritzan zuzentasun handiagoa izatea da, gizarte- eta ingurumen-
irizpideei arreta handiagoa jarriz. Garapen iraunkorrari laguntzen dio,
merkataritza-baldintza hobeak eskainiz, eta ekoizpen eta langile
behartsuen eskubideak bermatuz, hegoaldean bereziki (Bidezko
Merkataritzaren Mundu Erakundea, WFTO).

http://comerciojusto.org/que-es-el-comercio-justo/?lang=eu
2. Udaldia badatorrela aprobetxatuz, oporraldiak euskaran murgiltzeko
aprobetxatzen dituen jendea badela erakusteko erreportajea idatzi nahi duzu.
Horretarako, besteak beste, Gasteiztar euskaldun berri batek Tolosaldeko baserri
batean izandako esperientziaren berri emango duzu. Erabaki duzu
erreportajearen izenburua, eta idatzita duzu sarreraren lehen zirriborroa.
Hautatu, eskaintzen zaizkizunetatik, erreportajearen atalak edota azpi-
izenburuak izateko egokienak direnak:

Gasteiztar bat Ibargandan


Igor Ginea gasteiztarra da, euskaldun berria, eta 26 urte ditu.
Uztaileko oporraldia Tolosaldean pasatzea erabaki du, Bidania-
Goiatzeko Ibarganda baserrian, arizetatarrenean. Beste askok
azaleko kolorea iluntzeko aprobetxatzen dituzten egunak bere
euskara-maila hobetzeko erabiltzen ari da Igor. Eta ez da
bakarra, 60tik gora baitira uda honetan Egonaldiak Familia
Euskaldunetan programaren aldeko hautua egin dutenak.

Iturria: www.argia.com

Oporrak familia euskaldunekin igarotzeko arrazoiak


Euskara biziberritzeko ekimenak
26 urteko gazteen ezaugarri orokorrak
Egunerokoa Ibargandan, Igorren bizipenak
Oporrak igarotzeko aukera anitzak: hondartza, mendia, hirietako
turismoa, etab.
Arizetatarren historia XIX.tik gaur egun arte
Egonaldiak Familia Euskaldunetan programaren ezaugarriak
eta datuak

3. Hara hemen Azpeitiko danborradari buruzko erreportaje baten gorputza. Azpi-


izenburuak falta zaizkio. Zuri dagokizu egokia proposatzea azpi-atal bakoitzak
ematen duen informazioa kontuan hartuz. Beraz, bete erreportajearen
gorputzeko hiru hutsuneak azpi-izenburu egokiak idatziz:

(1)

1957. urtean egin zuten lehen danborrada Azpeitian: umeena izan zen. Ez zen San
Sebastian egunean izan, bezperan baizik. Gaueko hamarretan hasi nahi zuten,
baina ez zieten utzi apaizek eta gurasoek. 1958tik aurrera San Sebastian egunez
izan da haur-danborrada. Helduen danborrada, berriz, 1959an hasi zen, San
Sebastian bezperan. Oargiri, El Andaluz Zezenzale Elkarteak eta Oazbide taldeek
hartu zuten parte. Oargikoek napoleon-jantziak eraman zituzten, El Andaluzekoek
sukaldarienak eta Oazbidekoek gastadoreenak. Kuriosoa izan zen 1960an
gertatutakoa, ez zuten txikientzat jantzirik lortu, astirik ez arropa propioak egiteko
eta helduek irten zuten txikien partez San Sebastian egunean.

Frankismoa eta gero, 1979ko maiatzean egin ziren lehen udal hauteskundeak, eta
1980tik Udala da danborradaren antolaketaren arduraduna. Aurretik, batik bat,
Oargi eta Herri Zale aritu ziren lan horietan.

(2)

Inazio Agirrek egin izan zuen urtetan haur danborradako karroza, batzuetan
etxekoen laguntzarekin. Agirre familiak denera 37 karroza egin ditu. Inazio Agirre
bera bi aste lehenago arte ez zen lanean hasten, ideia aurrez landua izan arren.
Gero, egokitzapenak egiten zituen "ez da gauza bera paperean marraztu eta hiru
dimentsioetara pasatzea", dio Mari Karmen alabak.

Egileen hitzetan "karroza egiteko gai bat aukeratzean herria izan behar da
kontuan. Karrozen gaiak honakoak izan dira: bertsolaritza, dantza, pertsonaiak,
danborra, kioskoa... 1975ean frankismoa bukatzean, karrozen gaietan ere islatu zen
aldaketa. 1977an Euskal Herriko mapa izan zen gaia, Andoni Albizuri Katxok eginda.

(3)

Azpeitiarrek seriotasunez alaitzen dituzte herriko kaleak San Sebastian egunean.


Halere, urteetan zehar egin diren ibilbideari eta musikari lotutako hainbat aldaketa
badira gogoratzeko modukoak. Danborradaren ibilbidean bukaera ez da beti bera
izan. 70ko hamarkadan aldatu zutela diote. Ordura arte plazara beti pilotalekutik
sartzen ziren, baina, inbutu modukoa sortzen zenez, Erdi kaletik sartzea erabaki
zuten.

Bestalde, musikari dagokionez, Azpeitiko danborradan beti ez da Azpeitiko Musika


Banda bakarrik aritu: Legazpikoa, Azkoitikoa, Tolosakoa eta Zestoakoa aritu izan
dira. Danbor-jotzaileak ugaritzean, haiek denek musika entzun ahal izan zezaten
gero eta musika-banda gehiagoren laguntza behar zen. 70ko hamarkadan gertatu
zen banden hazkundea, eta Udalarentzat ez zen merkea: San Sebastian bezperako
gastua azkenerako 300.000 pezetakoa zen. Gainera, ez zen erraza kanpotik bandak
ekartzea. "Bandek ez zuten etorri nahi izaten. Ez ziren profesionalak eta hurrengo
egunean lana egin behar izaten zuten musikariek", dio Ramon Etxeberriak.

Horregatik, 1980an kaleetan megafonia jartzea erabakigarria izan zen.


Eraginkorragoa izateaz gain, merkeagoa ere bazen: 180.000 pezetako gastua
zeukan. Altavoces Eguiari egin zioten lehen urte hartan enkargua.

Berrikuntzak musika piezetan ere etorri ziren. Jose Luis Frantzesena Azpeitiko
Musika Bandako zuzendariak 1986an sartu zuen lehen aldiz herriko pieza bat:
Soreasuko Sebastian.
"Danborradari herriko nortasuna eman nahi nion. Donostiakotik bereizi, baina ezer
kendu gabe". Duela urte batzuk CDa grabatu zuten obra guztiekin.

4. Antolatu eta ordenatu Kitxua hizkuntzari buruzko informazioak, ematen


zaizkizun bi azpi-izenburuen arabera:

AZPI-IZENBURUAK

Kitxua hizkuntzaren ezaugarriak Kitxua hizkuntza idatziaren


historia

Ideiak edo informazioak:


1. Hamazazpigarren mendean, Juan de Espinoza Medrano apaiz
peruarrak Rapto de Proserpina eta Uska Pawqar, el hijo prdigo
fikziozko liburuak argitaratu zituen kitxua hizkuntzan.
2. 1964an, Alfredo Torero Fernndez hizkuntzalari eta antropologo
peruarrak Los dialectos quechuas lan mardula kaleratu zuen.
3. Hizkuntza honi Runa simi izena ere ematen zaio, gizakien
hizkuntza esan nahi duena.
4. Amerikan laugarren hizkuntza mintzatuena da, ingelesa, gaztelania
eta portugesaren ondoren.
5. Frai Domingo de Santo Toms domingotarrak Perura iritsi zenean,
1540an, "gizakien hizkuntza" ikasi zuen, biztanleak ebanjelizatzeko.
1560an Valladoliden Grammatica o Arte de la Lengua General de los
Indios de los Reynos del Peru eta Lexicon o Vocabulario de la Lengua
General del PERV liburuak argitaratu zituen.
6. 14 milioi hiztun inguru daude munduan, gehienak Andeetako
eskualdeetan barreiatuta.
7. Hizkuntza ofiziala da Perun, Bolivian eta Kolonbian.
8. Hizkuntza-familiari dagokionez, hizkuntza isolatua da.
9. Jos Mara Arguedas idazleak Agua eman zuen argitara 1935ean.

5. Ematen zaizkizun informazioetatik, identifikatu zein dauden lekuz kanpo "Kalean


euskaraz ez aritzeko arrazoiak" azpi-izenburuaren barnean emateko, alegia, zein
diren desegokiak azpi-izenburu horrekiko.

Kalean euskaraz ez aritzeko arrazoiak


Ikerketak hainbat arrazoi berretsi edota azaleratu ditu. Ikerketaren
arabera, hainbat faktorek baldintzatzen dute euskararen erabilera:
Euskara hainbat pertsonentzat ikasteko hizkuntzaedota hizkuntza
hotza da.
Euskara jatorri indoeuropearra ez duen hizkuntza da.
Lehen euskarazko liburua XVI. mendekoa da.
Euskara ondo menderatzen ez dutenek lotsa-beldurra sentitu ohi dute.
Euskarazko kultura- eta aisialdi- kontsumoaren eskaintza txikiagoa da eta
kalitate baxuagokoa da.
Euskaldunok euskaraz hitz egin behar dugula esaten digute behin eta
berriz.
Hizkuntza-ordezkapenak hizkuntzaren galera ekar dezake.
Euskara menderatzen ez duen pertsona bat euskarazko solasaldi batera
heltzen bada, hiztunek erdarara jotzeko ohitura daukate.

6. Idatzi testu labur bat honako esaldi hauek lotuz. Horretarako, erabili, kasu
bakoitzean, testu-antolatzaileak eta progresio tematikoa ziurtatzeko hizkuntza-
baliabide egokiak.

Aurten Xose Maria Diaz Castro idazle eta itzultzailearen jaiotzaren


mendeurrena da.
Aurtengo Letra Galegoen Egunean, Xose Maria Diaz Castro omendu dute.
Omenaldiko ospakizunen artean, Xose Maria Diaz Castroren Nimbos liburu
galegoa euskarara itzuli eta Urretxun aurkeztu dute.
Xose Maria Diaz Castrok gerra-garaian ezagutu zuen Maria Teresa
Zubizarreta Urretxuarra.
Maria Teresa Zubizarretak gutunak idazten zizkion Xose Maria Diaz Castrori.
Gerra ondoren, elkarri gutunak idazteri utzi zioten.
Diaz Castro Madrilera joan zen itzultzaile-lanak egitera.
Gerra garaian, bere neska-laguna izan zen Maria Teresa Zubizarretarekin
harremana berreskuratzea erabaki zuen Diaz Castrok.
Beste urretxuar batekin ezkonduta zegoen Javier Armadari eskatu zion
laguntza.
Javier Armadari esker lortu zuen Xose Maria Diaz Castrok Maria Teresa
Zubizarretarekin harremana berreskuratzea.

7. Identifikatu, hurrengo esaldietatik, zeinek dituen honako baldintza hauek


betetzen dituzten izen-sintagmak:

Izen-sintagmen baldintzak:

a) (Izena + determinatzaile mugatua artikulu sinplea NOR kasuan


deklinatuta)
b) (Izena + determinatzaile mugatua artikulu plurala NORK kasuan
deklinatuta) eta (izena + adjektiboa + determinatzaile mugatua
artikulu plurala NORI kasuan deklinatuta) eta (izena +
determinatzaile mugatu singularra NOR kasuan deklinatuta)
c) (Izena nori kasuan deklinatuta) eta (izena + determinatzaile
mugatu plurala NORK kasuan deklinatuta) eta (izena +
determinatzaile mugatu singularra NOR kasuan deklinatuta)
d) (Izena + adjektiboa + determinatzaile mugatua artikulu singularra
NON kasuan deklinatuta) eta (izena + adjektiboa +
determinatzaile mugatua artikulu plurala NOR kasuan deklinatuta)

Esaldiak:

1. Egun luzeak dira.


2. Kukuek txantxangorri txikiei habiak lapurtzen dizkiete.
3. Ilusioek indarra ematen dute.
4. Mireni lagunek gutuna idatzi diote.
5. Bakardadea da.
6. Lagunei Mirenek gutuna idatzi die.
7. Plazatik iturrira zuhaixka gazteak landatu dituzte.
8. Plaza handian haritz zaharrak daude.

8. Osatu honako esaldi hauek eskatutako baldintzak betez:


1. Mutil altua + (izena + adjektiboa + determinatzaile mugatu artikulua
NOR kasuan deklinatuta) + aditza.

2. Amets handiek + (izena + determinatzaile mugatu artikulu plurala


NOR kasuan deklinatuta) + (izena + adjektiboa + determinatzaile
mugatu artikulu singularra NORI kasuan deklinatuta) + aditza.

3. Hitz zintzoak + aditza+ (izena + determinatzaile mugatu singularra


NORK kasuan deklinatuta) + (izena + adjektiboa + determinatzaile
mugatu plurala NORI kasuan deklinatuta).

4. Denoi + aditza + (izena + adjektiboa + determinatzaile mugatu


plurala NOR kasuan deklinatuta)

5. (Izena + adjektiboa + determinatzaile mugatu plurala NOR kasuan


deklinatuta) + aditza + (izena + determinatzaile mugatu plural NORK
kasuan deklinatuta).


JARDUERA BAKOITZAREN EMAITZA EBALUATZEKO ADIERAZLEAK

JARDUER
EBALUAZIORAKO ADIERAZLEAK
A
Eskainitako 3 testuetatik soilik informazioa emateko helburua
duena identifikatu dut.
Eskainitako 3 testuetatik informazioa emateaz gain irakurleen
ekintzetan eragiteko helburua dutenak identifikatu ditut.
1 Eskainitako 3 testuetatik erreportajea identifikatu dut.
Eskainitako erreportajean erreportajearen egiturako elementuak
identifikatu ditut.
Eskainitako erreportajean agertzen ez diren erreportajearen
egiturako elementuak ezagutzen ditut.
Erreportajearen komunikazio-asmoa, izenburua eta sarrera
2
emanik, haien baitako azpi-izenburu egokiak hautatu ditut.
Erreportajearen azpi-ataletako informazioa emanik, azpi-izenburu
3 egokiak idatzi ditut (azpi-ataletan emandako informazioa biltzen
dute eta laburrak dira).
Elkarrizketatua, elkarrizketaren helburua, gaia eta elkarrizketarako
galdera-gidoia emanik galdera egokiak hautatu ditut:
helburuarekiko egokiak, ez iraingarriak, ez errepikakorrak.
Galdera-gidoia eta entzuteko elkarrizketa emanik, elkarrizketatuak
4
gidoitik erantzundako galderak identifikatu ditut.
Galdera-gidoian agertzen ez den eta elkarrizketaren helburu eta
gaitik urruntzen den galdera identifikatu dut entzundako
elkarrizketan.
Elkarrizketari hasiera emateko testu egokia hautatu dut.
5
Elkarrizketari amaiera emateko testu egokia hautatu dut.
Transkribatutako elkarrizketan elkarrizketatuarekin diskurtso
6 partekatua eraikitzeko, hizkuntza-baliabide egokiekin bete ditut
elkarrizketatzailearen jarduneko hutsuneak.
Informazioak azpi-izenburuen arabera antolatzen ditut
7 (deskribapen testu-sekuentzia eta fasekakoa edo denboraren
baitakoa).
Azpi-izenburuen arabera eskainitako informazioetatik egokiak ez
direnak identifikatzen ditut (aipatutako fenomeno edo
8
ondorioarekin kausalitate erlaziorik ez dutenak, esplikazio-
sekuentzia).
Informazioak edo ideiak, gehiegizko errepikapenik gabe, progresio
tematikoa bermatzeko hizkuntza-baliabideak egoki erabiltzen
9 ditut.
Informazioak edo ideiak lotzeko, horien arteko erlazio
semantikoaren arabera, testu-antolatzaile egokiak erabiltzen ditut.
Estilo zuzena eta zehar-estiloa bereizten ditut.
Ikasitako puntuazio-ikurrak zuzen erabiltzen ditut.
Zehar-estiloa erabiltzerakoan bakarrik egiten ditut pertsona-
izenordainetan egin beharreko aldaketak (1.-tik3.era).
10
Zehar-estiloa erabiltzerakoan, esatezko aditzekin perpaus
konpletiboak osatzeko beharrezko aldaketak egiten ditut.
Zehar-estiloa erabiltzerakoan, esatezko aditzen antzerako
esanahia duten egiturekin ez ditut perpaus konpletiboak osatzen.
Elkarrizketatuaren adierazpenak zehar-estiloan edo estilo
11
zuzenean ematerakoan egindako akatsak identifikatzen ditut.
12 Eskatutako baldintzak betetzen dituzten izen-sintagmak
identifikatzen ditut. (Kategoria gramatikal hauetakoren batez edo
denez osatutakoak: izena, determinatzaile mugatzailea artikulua
eta adjektiboa. Eta deklinabide kasu zehatzean deklinatutakoak).
Eskatutako baldintzak betetzen dituzten izen-sintagmak idazten
ditut. (Kategoria gramatikal hauetakoren batez edo denez
osatutakoak: izena, determinatzaile mugatzailea artikulua eta
13 adjektiboa. Eta deklinabide kasu zehatzean deklinatutakoak).
Izen sintagmak zuzen deklinatzen ditut.
Zuzen jokatzen ditut aditzak, haren komunztaduran eragiten
duten izen-sintagmen arabera.
Hizkuntzen bizitza eta garapenaren eragileak eta kontzeptu
14 soziolinguistikoak eta haiei buruzko informazioa ematen duten
testuak erlazionatzen ditut.

You might also like