You are on page 1of 20

EUSKO JAURLARITZA

GOBIERNO VASCO

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE
ETA IKERKETA SAILA

DEPARTAMENTO DE EDUCACIN,
UNIVERSIDADES E
INVESTIGACIN

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

2004ko martxoaren 6koa

A eredua
1. deitura:

.................................................................................

2. deitura:

.................................................................................

Izena:

.................................................................................

NA zenbakia:

.................................................................................

AZTERKETAKO ARIKETEN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA

Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu azterketa
hau egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzun ordenan egin
dezakezu baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsatutako denbora
banaketa:

Azpiatala
Azterketaren formatua
gainbegiratzeko

Puntuazioa
gehienez

Puntuazioa
gutxienez

Proposaturiko
denbora

3 min.

25
5
5
5
10

15
1
2,5
2,5
5

55 min.

1. IDAZLANA
Idazlana
Ortografia
2. ESALDIAK BERRIDATZI
3. SINONIMOAK EMAN
4. IRAKURMENA
Egindako lana gainbegiratzeko
Guztira

50

29

25
45
12
2h

min.
min.
min.
20m

Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute zuzenduko irakurri ezin dena. Ariketa
guztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko.
1

AHOZKOAREN ULERMENA I

1. Hasierako garaiaz, zer dio Arzakek?

a.
b.
c.
d.

Umetatik jakin zuela sukaldaria izango zela.

Lagun baten aholkuz sartu zela Ostalaritza Eskolan.
Amak beti esaten ziola hobe zuela aparejadore izan.
Txikitan sukaldean sartu ere ez zela egiten.

2. Zer iritzi du gaur egungo sukaldaritzaz?

a. Antzina bezala, egun ere bizitzeko janariak prestatzea dela sukaldaritza.
b. Sukaldari izateko ikasketak egitea ez dela beharrezkoa, nahikoa dela gogoa
izatea.
c. Besteak beste, gozatzeko prestatzen direla janariak.
d. Arnasteko airea bezain garrantzitsua dela.
3. Jateko ohiturei eta kulturari buruz, zer dio?
a.
b.
c.
d.

Herrien maila gastronomikoak zerikusi zuzena duela kultura mailarekin.

Ez liratekeela aldatu behar, herrien nortasunari eusteko.
Kultura mailak ez duela adierazten gastronomia maila.
Jatea jatea dela eta kultura kultura.

4. Zein sekretu du Arzakek plater berriak sortzeko?

a.
b.
c.
d.

Lankideen laguntzagatik ez balitz, ezinezkoa litzateke.

Naturak eta inguruak laguntzen diote, artistei bezala.
Osagaiak nahastuz sortzen ditu plater berriak, ez dago hori bezalakorik.
Sukaldariari, artistari ez bezala, inspirazioa batean-bestean ikusten dituen
gauzek ematen diote.

5. Zer deritzo gastronomiaren mundializazioari?

a.
b.
c.
d.

Musikan gertatzen dena gertatu beharko litzatekeela.

Berdin-berdin presta litekeela plater bat hemen edo atzerrian.
Sukaldaritza mota ezberdinek aberastu egiten dutela gastronomia.
Herrialde bakoitzak bere sukaldaritzari eutsi behar diola.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

AHOZKOAREN ULERMENA II

6. Euskal sukaldaritzaz eta munduko sukaldaritzaz diharduela, zer dio Arzakek?

a. Ameriketatik ekarritako produkturik gabe, ez genukeela izango euskal sukaldaritza tradizionalik.
b. Frantziako sukaldaritza artistikoa denik ezin esan daitekeela.
c. Txinako gastronomia perfektua dela.
d. Batak bestean duen eragina saihesten saiatu behar dela.
7. Zerk egiten du sukaldaritza erakargarri?
a.
b.
c.
d.

Berebiziko garrantzia du bezeroengan pentsatzeak.

Plater ugaritasunak erakartzen du jendea, batez ere.
Sukaldaritza berrian azkartasunak janariak berak baino leku handiagoa du.
Azkartasunaren eta ugaritasunaren arteko orekak.

8. Nola bateratzen dira teknika eta kalitate oneko sukaldaritza?

a.
b.
c.
d.

Teknikarik ez balitz, gaur egungo sukaldaritza ezinezkoa izango litzateke.

Teknikak teknika, sukaldariaren gogoa eta pasioa dira funtsezko.
Sukaldaritzari kalitatea denborak ematen dio, luze jardun behar da prestatzen.
Zenbat eta teknika aurreratuagoak, orduan eta artifizialagoa sukaldaritza.

9. Zein zaletasun du Arzakek?

a.
b.
c.
d.

Eskubaloia du ikaragarri gustuko.

Aspaldi golfean aritzen zen.
Ez du gauza askorik behar dibertitzeko.
Inoiz ez du zaletasun berezirik izan.

10. Zer dio Euskal Sukaldaritza Berriaren Mugimenduari buruz?

a.
b.
c.
d.

Pedro Subijanak eta Arzakek beste sukaldari batzuei ikasita egina dela.
Euskal Herrian egiten ziren kultur aldarrikapenen haritik sortua dela.
Sukaldaritza tradizionala gainditzeko egina dela.
Sukaldaritza tradizionalaren gabeziak betetzera datorrela, gehienbat.

Aukera itzazu erantzun egokiak eta jar itzazu dagozkien letrak ondoko laukietan:

10

1. IDAZLANA
Irakurri ondoko oharrak:
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
a) gaiaren eraketa eta garapena;
b) hizkuntza-aberastasuna eta zehaztasuna;
c) zuzentasuna.
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da
zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko.
Gaiak garatzeko, laguntza moduan, dossier bana eta puntu batzuk dituzu:
galderak, gogoetak, iritziak... Ez dira nahitaez kontuan hartu beharrekoak; zuk
zeuk aukeratutako bestelako ikuspuntu edo alderdi batzuetan oinarriturik ere egin
dezakezu.
ZIRRIBORROETARAKO ORRIA

EZKONGABEAK

EZKONDUEN PARE

EAEn Izatezko
Bikoteen Legea

Eliza Katolikoak eta beste zenbait

gizarte-sektorek familiaren aurkako
erasotzat jo dute erabakitakoa.

HABE 207 zk.

EAEko Izatezko
Bikoteen Legea:
ezkonduek zein
ezkongabeek
eskubide
berberak.

HABE 233 zk.

Testamentu ba
teratua
egin ahal izango
dute.

HABE 233 zk.

e
, bikot
lez gain te umeak
a
u
x
e
s
o du
hetero
Bikote ualek ere izang
.
ex
homos ko eskubidea
e
z
t
a
t
p
ado
HABE 207 zk.

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,
gutxienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

Nolako gizartea, halako familia-eredua.

Izatezko bikote heterosexualak / Izatezko bikote homosexualak.
Izatezko bikoteen lege-egoera.
Eskubide berdintasuna: oinordekotza, pentsioa, adopzioa...

PRENTSA

ARROSA

Bihotzeko aldizkariak,
telebista programa ugari...

Itxarongela guztietan egoten

da bihotzeko aldizkari
deiturikoren bat.

Lecturas, 2.670. zk.

Lecturas, 2.670. zk.

Audientziarik gehien
prentsa arrosari
buruzko programek.

Zeloak, infidelitateak,
maitemina,
engainuak... ehunka
konfidentzia etxean
sartuta teknikaren eta
prentsaren bidez.
Lecturas, 2.670. zk.

Gehienetan
albisteak zerikusi
gutxi izaten du
pertsonaiaren
kualifikazioarekin
edo burutu duen
lanarekin.

Gaz
tetx
ulo,
38.
zk.
200
4

004
k. 2
9. z
, 38
Deia
Tele

an
an l ehien
s
t
n
g
re
.
ko p ak dira etariak
e
z
t
Biho n duten ten kaz
e
egit zten du
a
irab

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,
gutxienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

Nolako gizartea, halako prentsa.

Intimitate-eskubidea. Esklusibak. Bideo-kamerak nonahi. Non dago muga?
Irakurlearen edo ikus-entzulearen profila.
Merezimendu berezirik gabeko jendea edozein komunikabidetan. Sasifamatuak.
Euskarazko prentsa arrosa?

.......................................................................................................................

7

8

9

2.

ESALDIAK BERRIDATZI

Ariketa honetan ematen zaizkizun esaldiak beste modu batez adierazi behar
dituzu. Horretarako azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi
zatitxoak aurretik edo atzetik puntuak baldin baditu, zerbait idatzi behar da horri lotuta.
Adibidez:
...takoan

etorri takoan

Punturik ez badu aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko
esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi
bakar bat osatuz. Adibidea:
0. Hasieran errua berari egotzi nion. Horrek lotsa eman zidan gero.

Hasieran
bera errudun...tzat ..............................
jo izanak
egin ninduen gero .
......................................
lotsatu .......................................
1. Aspergarria zait horrelako eztabaida antzuetan aritzea.
Aspertu ..................................................................................................................... .
2. Ez zuten halako erantzun zitalik espero, nonbait!
Dirudienez ........................................................................................................ baino
................................................................................................................................... .
3. Nire aitonak dioenez, egunsentia udaberriaren antzekoa da eta udaberria egunsentiaren antzekoa.
.....................................................................................................................................
......................................................................................................................... dutela.
4. Ona izan dadin, gazte-gazterik hasi behar du dantzariak dantzan.
............................................................ izango ............................................................
................................................................................................................................... .
5. Hori esan al du lotsabako horrek? Baten batek erantzun beharko dio, ba!
....................................................................................................................... duenari
............................................................................................................................. ...la!
6. Zakur hura handiegia zen etxola hartan edukitzeko!
............................................................................................................................. non
................................................... bait... .................................................................... !
7. Gure herrian denok dakigu Oteiza nor izan zen.
......................................................................................................................... ...enik.

10

8. Herri txiki hartan igandero joan behar izaten genuen elizara. Bestela gurasoek ez
zintuzten lasai utziko egun osoan.
........................................................................................................................... ezean
................................................................................................................................... .
9. Biharko hutsik nahi dut etxea. Hala esan zion jabeak maizterrari.
..................................................................................................... ...ela ......................
................................................................................................................................... .
10. Umea zaintzeaz arduratzen da. Horixe da bere zeregin bakarra.
................................................. beste ........................................................................ .

3.

SINONIMOAK EMAN

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri behar
duzu, beti ere testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Sinonimo
bat baino gehiago emanez gero, denek izan behar dute zuzenak.
1. Everest-erako bideari ekiteko gertu
zuten espedizioko kideek.

zeudela adierazi

2. Edan ezazu salda lehenbailehen, osterantzean

egingo zaizu eta!
3. Epelak
duzula amak jakiten duenean.

entzun beharko dituzu zetazko atorra lohitu

4. Gaingiroki
baitut izan.

irakurri dut, beste ezertarako astirik ez

5. Anbotoko Dama leize

6. Ezinduek
zein garraioetan.

hoztu

ilun eta umel batean bizi omen da.

oztopo gehiegirekin egiten dute topo kaleetan

7. Mikelek ez zion inoiz lagunari iruzurrik egingo, zinez

maite baitzuen.
8. Amari afarirako mahaia atontzen

lagundu genion.

9. Epaiketa hartan lekukorik behinenak

zeuden eta ezin izan zuten epairik eman.
10. Behar-beharrezkoa da gogo biziz jardutea, gauzak taxuz
egingo badira.
11

guztiz mozkorturik

4.

IRAKURMENA

Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu.
Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.

SEXUA: BEHARRA ETA PLAZERA

ehen gizaki klonatua benetan klonatua dela frogatzen ez den artean, gizakiak
ugaltzeko modu bakarra sexu bidezkoa da. Ikuspuntu biologikotik, sexua bi
organismoren arteko truke genetikoa da, ondorengoak sortzeko helburuarekin.
Baina ikuspegi zabalago batetik, sexua plazera ere bada, eta baita giza kulturaren
eragileetako bat ere.
Landare eta animalia gehienak sexualki ugaltzen dira. Horretarako, bizidun horiek
informazio genetikoaren erdia duten zelulak sortzen dituzte, gametoak alegia. Eskuarki,
gameto arrei espermatozoide deitzen zaie eta emeei obulu, eta biak elkartzean sortzen da
bizidun berria. Gametoak sortzeak, ordea, bi desabantaila ekartzen ditu.
Batetik, gametoak sortzeko energia asko gastatzen du gorputzak, eta espezieari ere
gehiago kostatzen zaio bi sexuko banakoak mantentzea bakarrekoak baino. Bestetik,
biren informazio genetikoa nahasten denez, guraso bakoitzak ondorengoari egindako
ekarpena erdibitu egiten da. Aldiz, ugalketa asexualean, gene guztiak transmititzen dira
ondorengora. Orduan, zein da sexuaren abantaila? Zergatik irauten dute ugalketa sexuala
duten espezieek?
UGALTZEKO MODUAK
Izan ere, sexuala ez da ugaltzeko modu bakarra. Esaterako, bakterioak, besterik gabe,
erdibitu egiten dira. Belakiek nahikoa dute zelula bat askatzea; zelula bakar horrek
kolonia bat sortzen du beste nonbait. Itsas izarrek, berriz, beren gorputz zati batetik
banako oso bat sortzen dute. Badira gemazioz ugaltzen diren izakiak ere: izaki helduaren
albo batean kopia oso bat sortzen da, eta, nahikoa hazitakoan, banandu egiten da. Hori
egiten du, adibidez, hidrak. Kasu guztietan, ondorengoek aurrekoaren informazio
genetiko berbera dute.
Ugaltzeko beste era bat partenogenesia da. Ornogabe ugari ugaltzen dira modu
horretan; ornodunetan, aldiz, 74 espezie baino ez dira ugaltzen partenogenesi bidez: 22
arrain-espezie, 23 anfibio eta 29 narrasti. Espezie horien arrautzak ernaldu gabe garatzen
dira, eta jaiotzen direnak beren amen klonak dira. Bestetik, espezie batzuk partenogenesi
bidez edo sexualki, ingurumenaren baldintzen arabera, era batera edo bestera ugaltzen
dira.
Ia ornodun guztiak eta ornogabe eta landare batzuk, berriz, sexu bidez ugaltzen dira.
Sexu-bidezko ugalketa beste erak baino geroago sortu zen, eta orain arte iraun badu abantailaren bat duelako izango da. Eta halaxe da: sexuak espeziearen aldakortasun genetikoa
handitzen du; ondorioz, inguruan espeziearentzat kaltegarria den aldaketa bat gertatzen
bada, banako batzuek aurrera egiteko aukera izango dute eta espezieak irautea lortuko du.

12

Ugalketa asexuala duten espezieetan, aldiz, aldakortasun genetikoa oso txikia da, eta
egoera larrietan, askoz aukera gutxiago dute aurrera egiteko. Horretaz gain, ugalketa
sexualak mutazio kaltegarrien eragina gutxitzeko aukera ematen du.
SEXUAREN GATZA ETA PIPERRA
Hala ere, espezieentzat sexua ez da musu-truk izaten. Bi sexu behar izatea garestia
da espeziearentzat, espeziearen banakoen erdiek (arrek) beste erdia (emeak) ernaltzeko
bakarrik balio dutelako. Gainera, bi sexu izateak dezenteko saltsa sortzen du.
Espezie gehienetan, genetikak erabakitzen du enbrioiaren bilakaera: Y kromosoma
daramatenak arrak dira, eta gainerakoak emeak. Nolanahi ere, banako batek sexu baten
edo bestearen ezaugarriak izatea ez da kromosomen araberakoa bakarrik, hormonek ere
eragiten dute, eta gerta daiteke genetikoki sexu batekoa izanda bestearen ezaugarriak
azaltzea.
Beste espezie batzuetan, berriz, sexu batekoa edo bestekoa izatea tenperatura-kontua
da. Adibidez, krokodiloetan, tenperatura baxua bada enbrioia eme bihurtzen da, eta arra
tenperatura altua bada; dortoketan juxtu alderantzizkoa gertatzen da. Badira espezie
hermafroditak ere; horietan organismoak berak sortzen ditu gameto arrak eta emeak.
Ugaltzeko estrategietan ere barietate handia dago. Atera kontuak: eme batzuek,
ernalduak izan eta gero, arra akabatu egiten dute! Hala ere, jokaera hori espezie gutxi
batzuetan baino ez da gertatzen. Bestalde, hainbat espezietan, arrek bikotekide bakarra
izaten dute bizitza osoan, eta euren geneak transmitituko direla bermatzeko erabiltzen
dute duten energia guztia, kumeak zaintzen hain zuzen. Beste hainbatetan, aldiz, bikotekidea etengabe aldatzen dute, baten bat ernalduta geratuko delakoan.
Emeetan ere denetik dago: bikotekide bakarra duten espezieetan, kumeak zaintzeko,
janaria ekartzeko eta familia babesteko aproposa den arra bilatzen du emeak. Beste
espezie batzuetan, berriz, araldian dagoenean, emea ahalik eta ar gehienekin uztartzen
saiatzen da.
Ondorengoari erreparatuz gero, bi estrategia nagusi bereizten dira: espezie batzuek,
arrainek adibidez, ondorengo ugari izaten dute, baina banakakoek bizirauteko aukera
gutxi izaten dute. Beste estrategia aurkakoa da; kume gutxi izaten dituzte, eta ondo
zaintzen dituzte heldutasunera irits daitezen. Hori da, adibidez, giza espezieak egiten
duena.
Argi dago ugaltzeko hamaika modu eta aldaera daudela. Eta plazera..., zertarako
balio du plazerak? Adituen esanean, emearen ugalkortasuna agerikoa ez den espezieetan,
ugalketa gertatuko dela bermatzeko modu bat besterik ez da. Beraz, dena da ugaltzearen
mesedetan.
Ana Galarraga.
GARA, ZAZPIKA astekaria,
236. zk.
2003ko abuztuaren 3a.
(Moldatua)

13

Ondoko hamar galderetan, aukera ezazu bakoitzean erantzunik egokiena eta dagokion
letra koadro honetan ipini.
1

10

1. Testuaren arabera, hurrengoetatik zein da adierazpen zehatzena?

a. Sexua truke genetiko hutsa besterik ez da.
b. Gizaki klonatua ere sexu bidez ugalduko den frogak izango ditugu aurki.
c. Sexuak, plazera izateaz gain, giza kulturari ere eragiten dio.
d. Sexuak duen helburu bakarra izaki berriak sortzea da.
2. Zer dio testuak gametoei buruz?
a. Gameto ar eta eme bizidunak elkartzen direnean sortzen dela bizitza.
b. Informazio genetikoa erdian duten zelulak direla.
c. Sexu bakarreko bi gameto-mota izateak kostu handiagoa eragiten diola gorputzari.
d. Energia kopuru handiagoa behar dela bi sexu dituzten gametoak sortzeko.
3. Ondoko baieztapenetatik, zein ez da egia?
a. Sexua, besteak beste, espezieen ugalketarako bidea ere bada.
b. Bakterioak ezin dira beren kabuz erdibitu, beste kide baten laguntza behar dute.
c. Belakiak zelulen bidez ugaltzen dira.
d. Hidrak beren ondorengoak osaturik daudenean banandu egiten dira.
4. Partenogenesia dela-eta, zer adierazten da testuan?
a. Arrautzak ernaldu ez direnean gertatzen dela.
b. Ornogabeak diren narrastiak era horretan ugaltzen direla.
c. Batez ere ornodunak ugaltzen direla modu horren bidez.
d. Partenogenesia eta sexualki ugaltzea bateraezinak direla.
5. Zein da sexu bidezko ugalketak irautearen arrazoia?
a. Ugalketa asexualean baino aldaketa genetiko gutxiago gertatzen da.
b. Ugalketa sexualaren abantailetariko bat mutazio kaltegarrien eragina gutxitzea da.
c. Abantaila izaten da espezie batzuek kaltegarriak diren aldaketak izatea.
d. Ugalketa asexuala duten espezieek aukera gehiago dute aldakortasunak ematen dituen
abantailak izateko.

14

6. Bi sexu dituzten espezieetan, zer gertatzen da?

a. Enbrioiek sexu bataren edo bestearen ezaugarriak dituzte.
b. Kromosoma ez da izaten sexu ezaugarriak erabakitzen dituen faktore bakarra.
c. Espezieen artean sexua musuen bidez gauzatzen da zenbaitetan.
d. Bi sexu dituzten espezieen kasuan arazo dezente ekiditen da.
7. Zein eragin du tenperaturak sexuari dagokionez?
a. Dortoken eta krokodiloen artean tenperaturak jokabide bertsua du.
b. Narrastien kasuan, tenperatura baxua bada, enbrioia eme bihurtzen da.
c. Hermafroditen artean tenperaturak erabakitzen du zeintzuk izango diren arrak eta
zeintzuk emeak.
d. Espezie batzuetan, sexu batekoa edo bestekoa izatea tenperaturak eragiten du.
8. Bikotekide arren eta emeen arteko jokabidea, nolakoa da?
a. Bikotekidea aldatzen ez duten arrek, geneen transmisioa ziurtatzeko, energia guztia
erabiltzen dute kumeak zaintzen.
b. Espezie batzuetan arrak hil egiten dira berez, emeekiko harremanen ondorioz.
c. Espezie batzuetako arrek bikotekidea behin eta berriro aldatzen dute, bestela ernalduta
geratuko lirateke eta.
d. Emeek, ernaldu eta gero, arra akabatzeko ohitura dute.
9. Zein jokabide dute bikotekide emeek?
a. Bikotekide bakarra nahi dutenean arra lortzeko janaria biltzen dute.
b. Emea, araldian dagoenean, ahal duen gehienetan uztartzen da bere bikotekide arrarekin.
c. Araldian dagoenean beste sexuko ahalik eta ale gehienekin elkartzen da emea.
d. Espezie batzuetan arrik boteretsuenaren aurrean uzkur agertzen dira.
10. Ondorengotza ziurtatzeko, zein jokabide nabarmentzen da espezieen artean?
a. Espezie batzuek ondorengo asko izaten dituzte, horrela, bizirauteko anitz aukera dutelako.
b. Kume gutxi izatea espeziaren kalterako izaten da kasurik gehienetan.
c. Espezie gehienetan sexu bidezko plazera ugalketa bermatzeko modua da.
d. Ondorengoen iraupena ziurtatzeko espezie guztiek ez dituzte jokamolde berberak.

15

AZTERTZAILEAK ERABILTZEKO

Erreferentzia

AHOZKOAREN ULERMENA: guztira

IDAZLANA
BERA

Azterketa
honetan
lorturikoa

Edukia

0-7

Moldea

0-8

Zuzentasuna

0-10

25

ORTOGRAFIA

ESALDIAK BERRIDATZI

SINONIMOAK

IRAKURMENA

10

* Adierazi gurutze edo zenbaki batekin zein alderdi ez duen gainditu.

Kal i fi katzeko i ri zpi deak

Aztertzaileentzako jardunbidea liburuko azalpenen eta oharren sintesia.
IDAZLANA

ORTOGRAFIA

EDUKIA (0-7) puntu. Honetan adierazia kalifi katuko da, hots, garatzeko eskainitako gaia
zein neurritan osatu den:
Gaiarekin lotura duten / ez duten alderdien
garapena.
Argudio eta adibide asko / gutxi.
Gutxieneko hitz kopurua.
MOLDEA (0-8) puntu. Adierazpena kalifikatuko
da, hots, edukia azaltzeko moldearen kalitatea:
Egitura aberatsak / sinpleak.
Lexiko zehatza eta adierazkorra / desegokia
edo urria.
Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
Idazlanaren
egituraketa
orokorra,
paragrafoen antolamendua.
ZUZENTASUNA (0-10) puntu. Hizkuntz akats
nabarmenen araberako kalifikazioa, hots,
joskerazko zuzentasuna:
Deklinabidean: kasu atzizkiak zuzen / oker
erabiltzea.
Aditz mailakoa.
Perpausen egituraketa.
Hiru alderdi horietakoren batean nabarmen
huts eginez gero edota, oro har, hiruretan maila
kaxkarra erakutsiz gero, ezingo da Idazlana
gainditutzat eman.

5
3-4
1-2
0,1-1

Oso zuzena
Akats ez oso larriak
Akats larri batzuk
Oinarrizkoak edo akats larri ugari

ES ALDIAK BERRIDATZI
Berridatzi den esaldiak honako baldintzak
bete behar ditu zuzentzat eman ahal izateko:
Esaldi bakarra atera behar da berridazketaren
ondorioz.
Eredutzat ematen den esaldiaren zentzua
osorik jaso behar du.
Eskaintzen den bideari jarraituz osatua
izan behar du, eta ez beste bide batetik eratua.
Gramatikaren aldetik zuzena izan behar du,
osorik.
Komatxoak-edo erabili badira, horiek adierazten duten elementuen ordenak eta puntuazioak ere zuzenak izan behar dute.
Ortografia zuzena eduki behar du.

S INONIMOAK
Ontzat hartu ahal izateko:
Testuingurua kontuan hartuta, egokia izatea.
Bat baino gehiago jarriz gero, denek izan
behar dute zuzenak.
Atzizkiduna bada, atzizki eta guzti emana.

16

AZTERKETA

IDATZIA

2004ko martxoaren 6koa

Eredua

A
AZTERTZAILEENTZAKO

ORRIAK

AHOZKOAREN ULERMENA I
JUAN MARI ARZAK, SUKALDARIA
Ni sukaldea globalizatzearen aurka nago. Herrialde bakoitzak bere sukaldaritzari eutsi behar dio,
hizkuntzari eta ohiturei eusten dien bezala.

Nola hasi zinen? Noiz eta nola jakin zenuen sukaldaria izango zinela?
Txikitan hasi nintzen sukaldaritza kontuetan, baina inoiz ez nuen pentsatu sukaldari
izango nintzenik. Batxilerra ikasi ondoren, Madrilera joan nintzen, aparejadore ikastera.
Lagun bat Ostalaritza Eskolan zegoen, eta han sartzeko esan zidan. Asko ikasi nuen han.
Baina, dena den, irakaslerik onena, ama izan dut. Berak erakutsi zidan gauzarik garrantzitsuena maitasuna dela: maitatu egin behar ditugula bai elikagaiak, eta bai jendea.
Gaur egun ospe handia du sukaldaritzak, ezta?
Bai, azkenean iritsi zaio ospea. Duela zenbait urte, janariak bizitzeko bakarrik
prestatzen ziren, besterik gabe. Baina, gaur egun, sukaldari izateko, lehendabizi
batxilerra ikasi behar da, gero ostalaritzako eskola batean sartu, eta ondoren jatetxe
batean espezializatu. Sukaldaritza funtsezkoa da herri baten kulturan. Gizakiak,
bizitzeko, bi gauza behar ditu: arnasteko airea, eta jateko elikagaiak. Eta elikagaiekin
presta daitezke bizirauteko moduko janariak, edo gozatzeko modukoak.
Zenbateraino aldatu dira jateko ohiturak?
Jendearen kultura maila aldatzean, jateko ohiturak ere aldatu egin dira. Nire amak
hamalau urterekin utzi zuen baserria, zerbitzatzera joateko, eta justu-justu zekien
irakurtzen eta idazten. Baina sukaldari aparta zen. Eta nik eskolara joan behar nuela
erabaki zuen. Herri baten maila gastronomikoa, bere kultura mailari lotuta dago: zenbat
eta kultura maila handiagoa izan, orduan eta maila gastronomiko handiagoa izango du.
Sukaldaritza ona daukaten herrialde guztiek kultura bat daukate atzean.
Nola sortzen dira plater berriak? Zein da Arzaken sukaldaritzaren xarmaren
sekretua?
Arzak-en denok aritzen gara plater berriak nola sortu pentsatzen. Baina, nire ustez,
kalean bilatu behar da inspirazioa. Esate baterako, okertuta dagoen lata bat ikusten
badut, itxura horretako bizkotxoren bat egitea bururatzen zait, edo adar bereziren batek
zeukan itxurako postre bat. Mendian gauza asko ikusten dira. Izadiari begiratuz gauza
asko ikasten dira. Egia esan, ez dakit oso ondo zer alde dagoen artisau baten eta artista
baten artean.
Zein da zure iritzia gastronomiaren mundializazioari dagokionez?
Politena, herri bakoitzak bere kulturari eta nortasunari eustea da. Sukaldaritzan ez
litzateke gertatu behar musikan gertatzen dena: munduko edozein diskotekatan entzun
ditzakezu La Oreja de Van Gogh edo U2 taldea. Nire ustez, sukaldaritza mota bakoitza
bere lekuan dastatu behar da. Egia da sukaldaritzak ere bidaiatu egiten duela, baina oso
gauza konplexua da. Ni neu Mexikoko bi jatetxeren aholkularia naiz, baina ez daukate
Donostiakoarekin zerikusirik, ze ez baitira berdinak ez produktuak, ez zaporeak, ez
gustuak. Ni sukaldaritza globalizatzearen aurka nago. Herrialde bakoitzak bere
sukaldaritzari eutsi behar dio, hizkuntzari edo ohiturei eusten dien bezala.

AHOZKOAREN ULERMENA II

Nola ikusten duzu euskal sukaldaritza mundu mailan?

Bueno, niri gehien gustatzen zaidana euskal sukaldaritza da. Nire ustez, munduko
onena da, arte eta kontzeptu handikoa. Frantziako sukaldaritza ere oso artistikoa iruditzen
zait, eta Txinako gastronomia perfekziora hurbiltzen dela...

Dena den, izango da besteak baino gehiago gustatzen zaizun sukaldaritzarik...

Asko gustatzen zait Estatuan dauden sukaldaritza ezberdinek osatzen duten mosaikoa.
Eta baita munduko hainbat lekutako sukaldaritzak ere: arabiarra, txinatarra, Ameriketako
kreolen gastronomia (Peruko inkena, maiena...). Gastronomia hauek guztiak oso onak dira.
Eta leku guztietan ikasten da zerbait. Denok jasotzen dugu elkarren eragina. Gainera,
kontuan izan behar da tomatea, indaba, patata edo piperra Ameriketatik ekarriak direla.
Horiek izango ez bagenitu, ez genuke euskal sukaldaritza tradizionalik izango.

Zein da eguneroko sukaldaritza erakargarriagoa bihurtzeko sekretua?

Bada, horretaz arduratzea. Ni sukaldearekin maiteminduta nago. Sukaldean aritzea
plazerra da niretzat, jolas bat bezalakoa. Sukaldariei beti esaten diet konturatu behar dutela
prestatzen ari diren janariarekin jendea zoriontsu egingo dutela. Eta, horretarako, funtsezkoa
da maitasunez egitea. Ez dut esan nahi janariak azkar edo mantso prestatu behar direnik, baizik
eta maitasunez prestatu behar direla. Inori ez zaio bururatzen hogeita hamar lehendabiziko
plater, hogeita hamar bigarren plater, eta hogeita hamar postre idatzita izatea. Pentsatzen jarrita,
bizpahiru bakarrik bururatzen zaizkigu. Baina plater xume eta goxoak idazten baditugu,
sukaldaritza erakargarriagoa bihurtzen da, eta ugariagoa. Sukaldean pozik aritu behar da
lanean, ze umore txarrez arituz gero, plateretan nabaritu egiten da. Eta, beste alde batetik, jaten
ari denak ez du egunkaria irakurtzen edo telebista ikusten egon behar, baizik eta aurrean
daukanarekin gozatzen.

Bateragarriak al dira bitrozeramika edo mikrouhinak bezalako aurrerapenak eta

kalitatezko sukaldaritza?
Teknikak asko laguntzen du, baina gizakiak ez baldin badu bere aldetik pasiorik jartzen,
inoiz ez da maila jakin batetik pasako. Teknikarekin maila batera iritsiko gara, baina espiriturik
gabe ez gara hortik gora igoko. Zerbait bikain ateratzen zaizunean, ez duzu ahanzten.

Ba al duzu sukaldetik kanpo praktika daitekeen zaletasunik?

Egia esateko, orain bertan ez. Garai batean Espainiako eskubaloiko txapelduna izan
nintzen, eta duela hogeita hamar edo berrogei urtetik golfean jokatzen aritzen naiz. Dena
den, ni gauza gutxirekin dibertitzen naiz. Ez diot bizitzari gehiegi eskatzen.

Euskal Sukaldaritza Berriaren mugimendua sortu zenutenean, pentsatu al zenuten

sekula gaur egun dituen sona eta garrantzia izatera iritsiko zela?
Bada, begira... Pedro Subijana eta biok beste arlo batzuetako sukaldariak bisitatzen aritu
ginen, oso sukaldari on eta garrantzitsuak. Eta, Euskal Herrira itzuli ginenean, euskal kultura
aldarrikatzen zebiltzala ikusi genuenean, gastronomian gauza bera egitea pentsatu genuen.
Gure sukaldaritza aldarrikatu behar genuela ikusi genuen. Orduan, plater zaharrak
berreskuratu, eta gure kartetan sartu genituen. Gainera, ekologiaren alde egiten hasi ginen,
produktuak ondo prestatzen, eta euskal sukaldaritza tradizionaleko errezetak zabaltzen,
parametro mundialetan sartzeko. Nik uste dut oso ondo bete dugula gure asmoa. Mundu
guztian egon gara eta denek ezagutzen gaituzte.

Sukaldaria ez balitz, zertan arituko litzateke gaur egun Juan Mari Arzak?
Bada, ezingo nuke beste ezertan aritu. Bizitzari ez zaio gehiegi eskatu behar. Nik
sukaldean aurkitu dut zoriontasuna. Gainera, nire alaba eta ostalaritzako ikasle gazteak
lanean ikusita, esan dezaket gure sukaldaritzak bermatuta daukala etorkizuna.
EUSKONEWS & MEDIA 214. zk, 2003 / 06 / 13-20)
(Moldatua)

2004 / 3 / 6

AHOZKOAREN ULERMENA

eredua

10

ESALDIAK BERRIDATZI (Erantzun-ereduak)

1. Aspertu egiten nau horrelako eztabaida antzuetan aritzeak.
2. Dirudienez, espero (zutena) baino erantzun zitalagoa jaso / aditu, entzun, hartu / zuten.
Dirudienez, (erantzun) hura baino (erantzun) gozoagoa espero zuten.
3. Nire aitonak dio egunsentiak eta udaberriak (udaberriak eta egunsentiak) (elkarren) antza dutela.
4. Ona izango bada, gazte-gazterik hasi behar du dantzariak dantzan.
5. Lotsabako horrek esan duenari baten batek erantzun diezaiola!
6. Zakur hura hain handia zen / Hain zen handia zakur hura non ezin eduki baitzitekeen / ezin
eduki baitzen etxola hartan.
7. Gure herrian ez dago Oteiza nor izan zen ez dakienik.
8. Herri txiki hartan igandero elizara joan ezean, gurasoek ez zintuzten lasai utziko egun osoan.
9. Hurrengo egunerako / Biharamunerako etxea hutsik nahi zuela esan zion jabeak maizterrari.
(Gaizki: Biharko...)
10. Umea zaindu / zaintzea beste zereginik ez dauka / zaintzeaz beste ezertaz ez da arduratzen.

SINONIMOAK (Erantzun-ereduak)
Hemen ageri ez den sinonimoren bat ontzat emateko zalantza izanez gero, jarri ohar bat
neurketa-fitxan.
1. gertu: prest, pronto, listo...

6. ezinduek: elbarrituek, elbarriek...

2. osterantzean: bestela, ezperen, ezpabere...

7. zinez: benetan, egiaz...

3. epelak: itzelak, ederrak, izugarriak,

ikaragarriak, sekulakoak...

8. atontzen: prestatzen, antolatzen, jartzen...

9. behinenak: garrantzizkoenak, nagusienak,
funtsezkoenak, oinarrizkoenak...

4. gaingiroki: azaletik, iraizean, gainetik...

5. leize: kobazulo, haitzulo, harpe...

2004 / 3 / 6

10. taxuz: ganoraz, itxuraz, egoki...

IRAKURMENA

eredua

10

You might also like