You are on page 1of 9

ATARIKO PROBA

2006ko otsailaren 25a


Azterketa-eredua: A
IRAKUR ITZAZU OHARRAK
1. Galdera-orri hauetatik atera ezazu solte dagoen erantzun-orria.
2. Konproba ezazu azterketa honek 8 orrialde dituela eta ordena zuzenean daudela.
3. Idatzi hemen zure izen-deiturak eta NA zenbakia.
NA zenbakia Izena
1. deitura 2. deitura
Euskaltegia
4. Gogoan izan azterketa honek ordubete iraungo duela, entzutezko ulermeneko galderei
erantzun ondoren.
5. Erantzuten hasi aurretik bete ezazu aparteko erantzun-orriko B atala.
6. Ariketa bakoitzean erantzun egokiena edo zuzena aukeratu eta erantzun-orrian kasuan
kasuko koadrotxoa arkatzez markatu: erantzun bakarra onartuko da.
7. Erantzun zuzen bakoitzak puntu bat izango du.
8. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
9. Aukera anitzeko test hau era automatizatuan zuzenduko da. Erantzun-orria betetzearekin
azterketariak era honetako zuzenketari berariazko onespena ematen diola ulertzen da.

1

ENTZUTEZKO ULERMENA
LEHEN ATALA
1. Zizurkil herri lasaia da, baina...
A arratsaldea pasatzeko, bizitzeko ez.
B beheko aldea goikoa baino lasaiagoa da.
C beheko aldea ez da goikoa bezain lasaia.
2. Nolako sega erabiltzen du Erasunek?
A Belarraren eta norberaren ezaugarrietara
egokitzen dena.
B Euskal Herrian azken urte hauetan egiten dena.
C Kirtena egurrezkoa duena eta orporik gabea.
3. Belar asko ebakitzeko...
A ez da komeni hasieran gehiegi behartzea.
B entrenamenduetan erraztasunez aritu behar da.
C indar gutxi dutenek mantsoago aritu behar dute.
4. Zer eskatzen zaio orain, azken urteotan,
segalariari?
A Ahalik eta sail gehien pasatzea.
B Belarra txukun ebakitzea.
C Belarra baserrietan ez bezala ebakitzea.
5. Zerk kezkatzen du Erasun?
A Zenbaiti beste zenbaiti baino gehiago eskatzeak.
B Epaileen zorroztasunak.
C Epaileek hogei kiloko zigorra ezartzeak.
BIGARREN ATALA
6. Zergatik izan du urte biribila Erasunek?
A Aizkoran lehen mailako Gipuzkoako txapeldun
izan delako.
B Segan eta aizkoran Euskadiko lehenengo sariak
lortu dituelako.
C Kirolean hasi denetik urte onena izan duelako.
7. Sega Txapelketan aurrez inoiz parte hartu al
zuen?
A Ez, txapelketen kontrakoa izan baita beti.
B Ez, batez ere egutegiak ez diolako aukerarik
eskaini.
C Bai, eta txapelketa gehienak irabazi zituen.
8. Zein zen Erasunen helburua?
A Apustua ahalik eta ongien prestatzea.
B Urtean zehar ahalik eta apusturik gehien egitea.
C Bereziki txapelketa guztiak irabaztea.
9. Zergatik atzeratu zen Euskadiko txapelketa?
A Entrenamendu asko egin arren, ez zegoelako
ondo prestatuta.
B Eguraldi lehorra izan zelako.
C Ez zegoelako punttu-punttuan.
10. Apustua benetan berezia zen...
A segan eta aizkoran, bietan aritu behar zutelako.
B bi modalitateak bereizi behar zirelako.
C aizkora eta erronka, biak uztartu behar zirelako.
11. Apustu egunean Erasunen ustez...
A aizkoran uste baino hobeto aritu zen.
B hutsunea batez ere segan izan zuen.
C segan uste baino hobeto aritu zen.
HIRUGARREN ATALA
12. Zerk eman dio poztasun handia?
A Jendaurrean aizkolari itxura emateak.
B Bigarren mailara igotzeak.
C Izan zuen istripua gainditzeak.
13. Datorren urteari begira...
A ez du zalantzarik aurtengoa izan duela urterik
zailena.
B zail izango du lortutako mailari eusten.
C sagarrondoen antzera urtero eutsi behar zaio
emaitzari.
14. Herri kiroletarako zaletasuna...
A bere gorputza zaintzetik datorkio.
B baserritik datorkio.
C bederatzi urte zituela sortu zitzaion.
15. Herri kiroletan, izango al dute jarraipenik?
A Ez, gazteek erraztasunak eduki arren ez dute
gogoko.
B Bai, nahiko handia, eta benetan pozgarria da
gazteekin lehian aritzea.
C Ez, baserrian jende askorik ez da eta bultzadarik
ere ez dute.
16. Etorkizunean...
A plazetan betikoek jarraitzea gustatuko litzaioke.
B nahiko luke eurak gai ez direnean beste batzuk
lehian ikustea.
C gustatuko litzaioke zaharrek gazteak
kanporatzea.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA

2

17. Zure baserria eta nirea bata bestetik hurbil-
hurbil daudela esateko:
A Ez dago alde handirik gure baserrien artean.
B Han-hemenka daude gure baserriak.
C Gerturik daude gure baserriak, alderik alde.
D Bertatik bertara daude gure baserriak.
18. Film hori edozein ..... gerta daiteke ikusgarri.
A pertsonentzako
B pertsonarentzat
C pertsonentzat
D pertsonatzat
19. Arkume bat erosi zuten eta lauren artean banatu
zuten. Zer egin zuten?
A Lauoinka.
B Laukoiztu.
C Laurdendu.
D Lausengatu.
20. Itxi ezazu atea, inork ikus ez .....
A dezagun.
B gaitzan.
C dadin.
D gaitezen.
21. ..... Hara zer aurkitu dudan aitona zenaren
armairuan!
Aukeratu harridura adierazteko hasiera egokiena:
A Arranopola!
B Banengoen, ba, ni!
C Otoi!
D Tira, ba!
22. Goazen korrika baten haraino! Bai, atzena .....
A euli kaka!
B ipurdi gizena!
C taldeko kirtena!
D Mari Andresena!
23. Zer jazo zaizu? Erantzun zuzena:
A Ba, mutil batek jo egin nau eta lurrera bota nau.
B Ba, mutil batek jo egin nau eta gero lurrera bota
egin nau.
C Ba, mutil batek jo eta gero bota nau lurrera.
D Ba, jo egin nau mutil batek eta lurrera gero bota
nau.
24. Akordatuta ..... etortzen zait.
A barrezka
B barre-itxura
C barregarria
D barregura
25. Nafarroan gaztainak non-nahi daude; eta pagoa
eta haritza, berriz, .....
A zer esanik ez.
B aitzitik.
C alabaina.
D ordea.
26. Hauetako zein esaldi EZ zenioke esango begiz jo
duzun adiskide lirain eta itxura onekoari?
A Oso mejoratuta zaude!
B Inoiz baino politago zaude!
C Horixe apaina zaudena!
D Egunetik egunera ederrago zaude!
27. Irakasleoi egotzi ziguten ikasleei gertatutako
ezbeharraren errua, geuk ..... haiek jagoteko ardura.
A bait genuen
B baitgenuen
C baigenuen
D baikenuen
28. Badakizu datorren urtean zergak igoko dituztela?
Erantzun egokiena:
A Gaitz erdi!
B Ez da izango!
C Faltatzen zitzaiguna!
D Ez, igo barik!
29. Udalak kaleratutako inkestaren arabera, herriko
familien ..... arazoak izaten ..... hil bukaerara
heltzeko.
A %35k ditu
B %35k dituzte
C %35ek dituzte
D %35ek dute
30. Ikasle garaian dagokizun ..... saiatzen ez bazara,
zer etorkizun izango duzu?
A lanketan
B langintzan
C lankidetzan
D lanabesean
31. Noiz jarriko da lege hori indarrean?
A 2005eko uztailaren 11n.
B 2005-07-11an.
C 2005eko uztailak 11ean.
D 2005aren uztaileko 11.
32. Zein tresna edukitzen du autoak?
A Gantza edo koipea.
B Galga edo balazta.
C Gandorra edo gangarra.
D Gandua edo lausoa.

3

33. Umeak dio: Hori gero egingo dut, ama.
Amaren erantzuna:
A Gero, hotz ez dena bero!
B Gero? Dei nazazu ero.
C Bai, atzo izan zen gero!
D Gero? Hobe hartu emanez gero!
34. Hemen ....., gure alde jarriko ....., ziur.
A egongo balirateke lirateke
B baleude lirateke
C egongo balira ziren
D egon balira lirateke
35. Zein da zuzena?
A Lotsa-gabe.
B Lore-zain.
C Izen-deiturak.
D Esku-kada.
36. Ume hori kaskarin hutsa da. Zer esan nahi du?
A Baldar hutsa dela.
B Txoriburu galanta dela.
C Goizeko ordu txikietan ibili zale dela.
D Egun osoa negar batean ematen duela.
37. Nork lehen andregaia topatu, huraxe ezkontzeko
tratua egin zuten. Bestela esanda:
A Lehendik zuen andregaiarekin ezkontzeko tratua
egin zuten.
B Ezkongai aurkitzen zuten lehen andrearekin
ezkontzeko tratua egin zuten.
C Hauxe adostu zuten: topatzen zuten lehen
andregaiarekin ezkonduko ziren.
D Andregaia topatzen lehena, ezkontzen ere bera
lehena izatea adostu zuten.
38. Aukeratu zuzena:
A Eskolara joateko umeak ez du zertan kotxea
hartu beharrik.
B Eskolara joateko umeak ez du zertan kotxea
hartzeko beharrik.
C Eskolara joateko umeak ez du zertan kotxea
hartu behar.
D Eskolara joateko umeak ez du zertan kotxea
hartu.
39. Muturtuta zaudelako ez duzula gurekin jaialdira
etorri nahi? Jarraipen egokiena:
A Gaitz erdi!
B Damurik!
C Zeuretzat kalte!
D Zeuretzat txarto!
40. Euskara batuan, zein da zuzena?
A Esperientzia ez ezik, testu zailak irakurtzeko
gaitasuna ere behar da.
B Udalak argi guztiak konpondu arazi ditu, gure
kalekoak ezik.
C Zaila da atzekaldean jartzea. Hobe esan, ia
ezinezkoa.
D Honez gero benetazko adiskideak zein diren
ikasi du betirako.
41. Hori hizketan hasten denean, bazter guztiak
aztoratzen ditu. Hau da:
A Denak lasaitzen ditu.
B Denak hunkitzen ditu.
C Denak asaldatzen ditu.
D Denak liluratzen ditu.
42. Burugogorra eta alferra da Fermin. Baina
ezaugarri horiek ....., izugarri estimatzen dugu guk.
A bestelakoan
B osterantzean
C gorabehera
D haatik
43. Eskerrak emateko, zein EZ da egokia?
A Ederra egin didazu!
B Eskerrik asko, egin didazun mesedeagatik!
C Portatu zara oraingoan ere!
D Mila esker egin didazun faboreagatik!
44. Zer da harrikoa egitea?
A Harrizko tresnak egitea.
B Pertsona bat txunditzea.
C Mahaiko tresnak eta ontziteria garbitzea.
D Harri gainean marraztea.
45. Zein da zuzena?
A Edo ez zen inor gelan edo denak ezkutatutak
zeuden.
B Ala ez zen inor gelan ala denak ezkutatutak
zeuden.
C Edo ez zen inor gelan edo denak ezkutatuta
zeuden.
D Edo ez zen inor gelan edo denek ezkutatuta
zeuden.
46. Ezinean ari bazen ere, ..... bukatu egin nahi zuen,
eta azkenean lortu zuen.
A itsumustuan
B kosta ahala kosta
C gutxi gorabehera
D arren eta arren

4

47. 85 x 3 = 255 eragiketa nola idazten da?
A Laurogeita bost bider hiru berdin berrehun eta
berrogeita hamabost.
B Laurogei eta bost bider hiru berdin berrehun eta
berrogei eta hamabost.
C Laurogeita bost bider hiru berdin berrehunda
berrogeita hamabost.
D Laurogeita bost bider hiru berdina da berrehun
eta berrogeita hamabost.
48. Zartagina lurrera erori zaizu eta olioa sukalde osoan
zabaldu da. Zer esango zenioke zeure buruari?
A Nik egin dut eginikoa!
B Hamaika ikusteko jaioak gara!
C Ederra egin diat!
D Zer zartagin eta zer zartagin-ondo!
49. Garai batean, muga hori zeharkatzen zuenak sari
handia eta ospea espero .....
A zitekeen.
B zitzakeen.
C zezaketen.
D ziratekeen.
50. Nor bere garaiko ume denez, berrizale haiek ere
iraganaldiari josiak zeuden eta ez zuten lotura hori
hautsiko eredutzat hartu zituzten arrotzek besterik
irakasten ez bazieten. Hots:
A Iraganaldian kokatuta zeuden, eta eredu gisa ez
zuten ezezagunen irakaspenik hartzen.
B Berritsu haiek beste garai batean bizi ziren, eta
arrotzek baino ez zizkieten irakasten eredu onak.
C Berrizale haiek ere iraganaren morroi ziren, eta
arrotzen irakaspenak beharrezkoak zituzten
lotura hausteko.
D Gure denborako umeak garenez, berrizaleen
modura iragana hautsi behar dugu eta
ezezagunen ereduak aintzat hartu.
51. Benetan dakiela adierazteko:
Maisu horrek ..... gero!
A dakiela
B jakin dakien
C jakin dakiela
D jakin daki
52. Ondoko hitz sortetako batean ortografia-huts bat
dago. Zeinetan?
A Esan, osoa, auzoa, suspertu.
B Izan, jazan, zakua, zozoa.
C Ibaia, honezkero, ohorea, ziur.
D Ihintza, etzan, hitza, etsi.
53. Ikaragarrizko lana egin duzu, .....
Zein EZ da jarraipen zuzena?
A bai, alajaina!
B bai, horixe!
C bai, alafede!
D bai, uste!
54. Ezin dezakete zentzuz jantzitako gizonek uste izan,
euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino
gogomeharragoa denik. Hau da:
A Euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino
talentu gutxiagokoa dela pentsa dezakeen
pertsona zentzudunen bat izatea posible dela.
B Ez dagoela pertsona zentzudunik, euskalduna
sortzez, izaeraz, beste inor baino talentu
gutxiagokoa dela pentsa dezakeenik.
C Ezin dezakeela zentzuz jantzitako inork pentsa,
euskalduna sortzez, izaeraz, beste inor baino
talentu gehiagokoa denik.
D Euskalduna sortzez eta izaeraz beste edozein
bezain gogomeharra izan daitekeela pentsa
dezakeenik badela oraindik.
55. Zein da zuzena?
A Horrek ere daki zein den erantzuna.
B Horrek badaki baita ere zein den erantzuna.
C Horrek baita ere daki zein den erantzuna.
D Horrek ere badaki zein den erantzuna.
56. Norbait agurtzearen poza adierazteko, zein EZ
da egokia?
A Jesus! Ez nuen asko espero zu gaur hemen ikustea!
B Hau ere pasa egin behar!
C Pentsatzen ez nuen bisita hauxe!
D Bizi dena azaldu egiten dela!
57. Denetarik bildu zuten Gabonetako otzara
betetzeko: turroiak, txanpaina, solomoa .....
A eta abar eta abar.
B eta abar luze bat.
C eta beste abar luze bat.
D eta beste abar.
58. Zein da zuzena?
A Azkenaldi honetan elkarren etsai bihurtu dira.
B Nahia eta ezina elkar lehian daude arazo gehienetan
C Gaur egun elkar bizitzen hasten diren bikoteek
ez dute ezkondu nahi.
D Datorren urtean elkar joango dira Unibertsitatera.
59. Direnak eta ez ..... ikusitakoa da gaixoa.
A litezkeenak
B zirenak
C daitezkeenak
D direnak

5

60. Liburu hau ..... argitaratu zen eta berriro, egilearen
baimenik gabe, ....., baita ..... ere.
A 1664ean 1690ean 1691an
B 1664an 1690ean 1691n
C 1664an 1690ean 1691an
D 1664ean 1690an 1691n
61. Hurrengoetatik zein da oskolduna?
A Barraskiloa.
B Barea.
C Zirauna.
D Azkonarra.
62. Bihar ere lanera, Peru?
A Behartsu!
B Beharrez!
C Beharko!
D Beharrean!
63. Zuok, behintzat, ezin ..... inori onar debekatuta
dagoena.
A diezaiokezue
B diezaiozuen
C dezakezue
D dezazuen
64. Eginkizun edo gauzaren bat nori dagokion
erabaki, zortearen arabera:
A Banatu.
B Sakabanatu.
C Opa egin.
D Zotz egin.
65. Ondoko hitz sortetako batean ortografia-huts bat
dago.
A Itsatsi, kexkatu, ukitu, lehoi.
B Arbel, atxiki, herrixka, lohitu.
C Harresi, sumatu, eskas, atzamar.
D Igarri, lehiaketa, mespretxu, isilik.
66. ....., zenbat urte dituzu? Hasiera egokiena:
A Barkatuko didazulakoan
B Adeitasunez bada ere
C Lotsagabea izaki
D Atrebentzia ez bada
67. Urte kaskar haren ondoren, ederki kostata atera
genuen enpresa aurrera. Hau da:
A Urte kaskar haren ondoren lanak izan genituen
enpresa aurrera ateratzen.
B Urte kaskar hartan egindako lanak atera zuen
enpresa aurrera.
C Urte kaskar haren ondoren gure lanak kostatu
zitzaizkigun enpresa aurrera ateratzea.
D Urte kaskar haren ondoren lanak kostata atera
genuen enpresa aurrera.
68. Hemengo legez hor ere txakurrak ortozik!
Zer esan nahi du?
A Toki hori berezia dela.
B Toki hori hau bezalakoxea dela.
C Toki hori txakurrez beteta dagoela.
D Toki horretara oinutsik sartu behar dela.
69. Jakizue, ni atzo mozkortu nintzelako zurrumurru
hori sinestu duzuenok ez zaretela lagun on-onak.
Hau da:
A Mozkortu zelako ez dituela lagun ontzat hartzen
jakinarazi die.
B Atzo mozkortu egin zela sinestu dutenak ez
dituela lagun ontzat hartzen adierazi die.
C Atzo ez zela mozkortu lagunekin eta dena
zurrumurruak direla jakin du.
D Atzo berarekin mozkortu diren lagunak
zurrumurruak zabaltzen jakin dutela.
70. Aurten ere negu hotza izango ote dugu?
Erantzun egokiena:
A Ba, larri ibili!
B Badaki bereak egiten!
C Ederrak ikusteko gaude!
D Bai, gozoak gaude!
71. Zein EZ da zuzena?
A Mikeli-eta esan diet gure plana.
B Basomutil horiek Frantzian-eta ibiliak ziren
lanean.
C Salamancan-eta ikasia zen mutil hori.
D Berandu-eta iritsi ziren azterketara.
72. Euskara batuan, zein da zuzena?
A Ez du merezi iraganeko kontuetaz damutzeak.
B Taberna horietako batetan itxarongo ninduela
esan zidan.
C Gure herrian neskak eta mutilak goialdeko
karriketan elkartzen ziren.
D Bi astero behin azterketa egingo genuela
jakinarazi gintuen hizkuntza-eskolako
irakasleak.
73. Goizeko hamarrak dira eta baraurik nago.
Zer esan nahi du?
A Gosetuta dagoela.
B Aseta dagoela.
C Nekatuta dagoela.
D Gosaldu gabe dagoela.
74. Bihar mendira txango bat egiteko asmotan gara.
Jarraipen egokiena:
A Gu ere bai.
B Baita ere gu.
C Ere bai geu.
D Gu ere.

6

75. Zein dago zuzen idatzita:
A Soinujolearen semea Atxaga-k idatzi zuen 2003-n.
B Soinujolearen semea "Atxaga"k idatzi zuen
2003.an.
C Soinujolearen semea Atxagak idatzi zuen
2003an.
D Soinujolearen semea Atxaga-k idazi zuen 2003-an.
76. Eman zenizkion osabari Kubatik berarentzat
propio ekarritako habanoak? Erantzun egokiena:
A Besterik ezean!
B Galdetzea ere!
C Halakorik!
D Bai ote?
77. Zein da zuzena?
A Makina bat bidegabekeriak ikusi eta nozitu gara
gure inguru honetan.
B Makina bat bidegabekeria ikusten eta nozitzen
behar ditugu gure inguru honetan.
C Makina bat bidegabekeri ikusi eta nozitu ditugu
bizitzaren zehar gure inguru honetan.
D Makina bat bidegabekeria ikusi eta nozituak gara
gure inguru honetan.
78. Euskara batuan, zein da zuzena?
A Lau kilotako haurra izan omen du Andoniren
arrebak.
B Bi orduetan egin zuen lau hankatako mahaia.
C Lau urtean behin elkartzeko ohitura dute.
D Bost sosetako pupua eta hamar metrotako trapua.
79. Han geratu zitzaigun autoa, .....
A porrot eginda.
B ez aurrera eta ez atzera.
C parada ederrean.
D lur jota.
80. Ez dakit etorri .....; nik, behintzat, ..... esan nion.
A zen etortzeko
B bazen etortzea
C zenik etortzea
D zela etortzeko
81. Ehiza txakurrek aztarnak ..... Jarraipen egokiena:
A usnatzen dituzte.
B urratzen dituzte.
C arnasten dituzte.
D hausnartzen dituzte.
82. Etxeko zikinkeriak ..... axola dio horri!
A zernahi
B bost
C zenbait
D hamaika
83. Ez digute erantzunik emango ..... gure txostena
aurkeztu arte.
A ahalik eta
B harik eta
C zenbat eta
D nahiz eta
84. Noiz dira etortzekoak brasildarrak?
Zein erantzun EZ da egokia?
A Nork jakin!
B Batek jakin!
C Nik al dakit, ba!
D Nik jakitea!
85. Erronda osoa egin zuen argazki zahar hark, eta
sortu zuen interesa ez zen axalekoa izan. Hortaz:
A Batak besteari pasatu eta denek ikusi zuten azal-
azaletik argazkia.
B Lagunak errondan zebiltzaneko argazki hark
sekulako interesa piztu zuen.
C Eskutik eskura ibili zen argazki hark jakin-min
handia sortu zuen.
D Denek ikusi zuten interes handiz argazkiko zahar
hura.
86. Gai izango ote da bost urtean ikasketak bukatzeko?
Erantzun egokiena:
A Baldinbaitere!
B Hala!
C Hala ote?
D Halatan ere!
87. Zenbait hirik harresia dute inguruan, ..... adibidez.
A Baiona
B Baionak
C Baionan
D Baionako
88. Ogi beltzik nahi? Erantzun egokiena:
A Besterik ezean...
B Ezer gehiago ez badago...
C Beste ezeren beharrean...
D Beste barik...
89. Hegazkina ..... hartu behar dugu.
A 17:40ean
B 17:40an
C 17:40etan
D 17:40tan

7

90. Gutun formal baten amaieran:
A Eta, honenbestez, gure eskaera aintzat hartuko
duzulakoan...
B Adeitasunez, musu handi bat.
C Hortaz, emango diguzun laguntzaz ezelango
zalantzarik ez dugularik...
D Besarkada bat zure laguntzaren truke.
91. Aukeratu zuzena:
A Pellok astero idazlan bat egitera behartzen digu.
B Tximista haiek ikusteak zeharo beldurtu zidan.
C Ez al zenioten Mikeli harrera hobea egin?
D Bihar pozik joango nintzen zuekin afarira!
92. Gerra osteko egun haietan poz adina pena izan
genuen. Zer esan nahi du?
A Poza baino ez genuela izan.
B Pena baino ez genuela izan.
C Adina gorabehera, pozik bizi ginela.
D Biak neurri berean izan genituela.
93. Egingo didazu mesedetxo bat? Erantzun egokiena:
A Egingo ez dizut, bada!
B Hara, hor!
C Hori duk eta!
D Eskatzeko pronto, emateko tonto.
94. Ez dago hitzik horrek ulertuko ez .....
A duen.
B duena.
C duenik.
D duela.
95. Lagun minak behar gaituenean, dena eta ez dena
bertan behera utzita, bidezkoa ez ote da harengana
joatea? Hau da:
A Dena utzi duen lagun minak behar gaituenean,
bertan behera uztea da bidezkoena.
B Ez da bidezkoa premia larrian den laguna minez
bertan behera uztea.
C Lagunak bertan behera dagoelako deitzen
digunean, ez da bidezkoa ez laguntzea.
D Lagun minak behar gaituenean, ez da bidezkoa,
eskuartean duguna alde batera uzteko aitzakia
bila ibiltzea.
96. Itxuren arabera, buru-lanerako trebeagoa izango
zen eskulanerako baino, bizitzak hautua eman
balio. Bestela esanda:
A Eskulanetarako ez zuen, inondik ere, buru-
lanetarako besteko gaitasunik erakutsi bizitzan.
B Hartarako abagunea izanez gero, buru-lanetarako
egokiagoa izango zen, nonbait, eskulanetarako
baino.
C Ez zuen buru-lanetan jardun izanaren itxurarik,
bizitzak eskulanetan aritzeko beste ezertarako ez
baitzion aukerarik eman.
D Buru-lanetarako gaitasun handiagoa izanagatik
ere, badirudi nahiago izan zuela eskulanetan
jardun.
97. Zure ahaleginak ez du ezertarako balio, .....
A alferrekoa zara!
B alfer galanta zara!
C alfertuta zaude!
D alferrik ari zara!
98. Zelan dago ama?
Dena beharrean.
Hortaz:
A Ondo.
B Primeran.
C Txarto.
D Inoizkorik ondoen.
99. Argaldu nahi izanez gero, kirola ..... kaloria
gutxiko elikagaiak kontsumitu behar dira.
A egiteaz gainera
B egitea ez ezik
C eginez gain
D egin aparte
100. Lagunarteko hizkeran, zein da egokiena?
A Eman diezadakezu sua?
B Ematen didazu sua?
C Sua emango didazu?
D Sua eman zeniezadake?
OHARRA:
Azterketa bukatzen duzunean, konproba itzazu hurrengoak: (1) erantzunak; (2) NA zenbakia eta eguna ongi
markatu dituzula. Ez mugitu zure aulkitik arduradunak horretarako baimena eman arte.

9

Atarikoa 2006 / 02 / 25 Erantzunak
1 C
2 A
3 A
4 B
5 A
6 C
7 B
8 A
9 B
10 A
11 C
12 A
13 B
14 B
15 C
16 B
17 D
18 B
19 C
20 B
21 A
22 B
23 A
24 D
25 A
26 A
27 D
28 B
29 C
30 B
31 A
32 B
33 A
34 B
35 C
36 B
37 D
38 D
39 C
40 A
41 C
42 C
43 A
44 C
45 C
46 B
47 A
48 C
49 B
50 C
51 D
52 B
53 D
54 B
55 D
56 B
57 A
58 A
59 D
60 B
61 A
62 C
63 A
64 D
65 A
66 D
67 A
68 B
69 B
70 A
71 D
72 C
73 D
74 A
75 C
76 B
77 D
78 C
79 B
80 A
81 A
82 B
83 B
84 D
85 C
86 A
87 B
88 A
89 B
90 A
91 C
92 D
93 A
94 C
95 D
96 B
97 D
98 C
99 A
100 C

You might also like