You are on page 1of 9

ATARIKO PROBA

2005eko irailaren 24a


Azterketa-eredua: A
IRAKUR ITZAZU OHARRAK
1. Galdera-orri hauetatik atera ezazu solte dagoen erantzun-orria.
2. Konproba ezazu azterketa honek 8 orrialde dituela eta ordena zuzenean daudela.
3. Idatzi hemen zure izen-deiturak eta NA zenbakia.
NA zenbakia Izena
1. deitura 2. deitura
Euskaltegia
4. Gogoan izan azterketa honek ordubete iraungo duela, entzutezko ulermeneko galderei
erantzun ondoren.
5. Erantzuten hasi aurretik bete ezazu aparteko erantzun-orriko B atala.
6. Ariketa bakoitzean erantzun egokiena edo zuzena aukeratu eta erantzun-orrian kasuan
kasuko koadrotxoa arkatzez markatu: erantzun bakarra onartuko da.
7. Erantzun zuzen bakoitzak puntu bat izango du.
8. Erantzun okerrengatik ez da punturik kenduko.
9. Aukera anitzeko test hau era automatizatuan zuzenduko da. Erantzun-orria betetzearekin
azterketariak era honetako zuzenketari berariazko onespena ematen diola ulertzen da.

1

ENTZUTEZKO ULERMENA
LEHEN ATALA
1. Noizko izango da Lertxundiren disko berria?
A Udan argitaratzekotan dira.
B Uda baino lehenago bukatu arren, udazkenerako.
C Udan edo udazkenean grabatzekotan dira.
2. Zertan eman du salto handia?
A Berrogei urtetan etenik gabe kantatzen.
B Zuzeneko disko bat grabatzen.
C Lanak oso txukun egiten.
3. Gogoko al du Lertxundik zuzeneko grabazioak
egitea?
A Ahalegindu da beti zuzenekoei ihes egiten.
B Ez, beldur pixka bat ematen dio eta oraingoan
ere atzera egin du.
C Gogoko du eta pozik geratu da azken lanarekin.
4. Zergatik da Lertxundi zorteko edo zorioneko?
A Hasiera zaila izan zuen arren, harrera ona izan
zuelako.
B Ezerezetik hasi eta onespena gerora eskuratu
zuelako.
C Sortu zen garaian sortu zelako, agian.
5. Ba al du Oteizaren oroitzapenik?
A Bai, nahiz eta ahaztu egiten diren.
B Bai, Oteizak arrasto handia utzi du hainbatengan.
C Bai, hurbileko laguntzaile izan zuen.
BIGARREN ATALA
6. Zer musika du gogoko?
A Mota guztietakoan du zerbait gogoko.
B Modu batean edo bestean, zeharka etortzen
zaiona.
C Etxean entzuten duena.
7. Benito Lertxundi ospakizun zalea al da?
A Bai, bera bezalaxe taldekoak ere ospakizun zale
dira.
B Ez, berea ere ez du ospatu nahi.
C Kolektiboarena ospatu nahi du, baina berea ez.
8. Zerk asetzen du Lertxundi?
A Egindako diskoarekin pozik geratzeak.
B Taldekoek argazki bat bederen egiteak.
C Guztien artean jaialdi bat egiteak.
9. Web orrialderik ba al du?
A Bai, bat baino gehiago eta berak eginak.
B Bai, baina berak eginik ez.
C Bai, Bilboko gazte batek egina.
10. Internet gogoko al du?
A Ez, inoiz sartu bada ere, ez du gogoko.
B Ez, ezjakin hutsa da kontu horretan.
C Oso zalea ez da, baina gustatzen zaio.
HIRUGARREN ATALA
11. Benito Lertxundik bere diskoak non saltzen ditu
gehien?
A Hego Amerikan, bere salmenta-sarea prestatua
baitago han saltzeko.
B Beraren ustez, Kanadan hemen baino gehiago.
C Ez daki; dakiena da saldu, saltzen direla.
12. Baldintzarik jartzen al du kanpoan kantaldia
eskaintzeko?
A Hemengo baldintza berberetan izanez gero, ez.
B Ez, ez du inolako baldintzarik jartzen.
C Bai, baina garai batean orain baino gehiago.
13. Kantaldia eskaini behar duenean aurretiaz joatea
gogoko al du?
A Bai, pare bat ordu lehenago joan ohi da.
B Bai, bera arduratzen baita hainbat gauzaz.
C Bai, beti aurrenekoa izatea gogoko baitu.
14. Oporrik izango al du Azkoitiko saioaren
ondoren?
A Ez, udan udazkenean baino kantaldi gehiago
baitituzte.
B Ez, udan eta udazkenean oso lanpetuta egongo
da eta.
C Bai, oso nekatuta baitago.
15. Adorerik ba al du berrogei urte pasatu ondoren?
A Bai, bizitzaren egunerokotasunak ez baitio
krisirik eragiten.
B Bai, osasunik eta adimenik ez izan arren, adore
handia du.
C Bai, bere lanbidea gogoko baitu.
ENTZUTEZKO ULERMENAREN AMAIERA

2

X
16. Bazkal ostean zerbait hartu beharra dago derrigor.
Kafea izan edo tea izan, .....
A gutxiagorik ere bada!
B ez da gutxienik ere!
C hori gutxiagokoa da!
D hori da gutxienekoa!
17. Edonori txantxekin aspertuta zaudela
adierazteko, era egokiena:
A Aizu, niri barre gutxi gero!
B Aizu, ez egin barre nirekiko!
C Aizu, ez nazazu txantxatu!
D Aizu, hor konpon!
18. Nire izeko biak ..... hurbil bizi dira.
A elkarretik
B elkarrengandik
C elkarren
D bata bestearen
19. Zer dira hondartzetan igerilari erdi itoak uretatik
atera eta lehen laguntza ematen dutenak?
A Sorosleak.
B Erizainak.
C Medikuak.
D Suhiltzaileak.
20. Merezi ..... proba egitea, azken batean guk ez .....
zer galdurik.
A ziok gaituk
B dik diagu
C genian zian
D dun gaitun
21. Inori begirune edo errespetu handiz hitz egiteko:
A Nahi baduk, lagunduko diat.
B Gura badun, atoan lagunduko dinat.
C Aizak, esan laguntzarik behar duan, eta emango
diat.
D Berorrek nahi badu, atseginez lagunduko diot.
22. Gaur ere ez duzula ekarri agindutakoa? Bada, zoaz
bila! Hortaz:
A Txapela buruan eta ibili munduan.
B Burua nekatzen ez duenak, hankak nekatu behar.
C Txapel batek ezin bi buru estali.
D Lan lasterra, lan alferra.
23. Aukeratu zuzena.
A Eman ahala jaten du Agurtzane txikiak.
B Nahiz eta eguraldi ona egin duen arren, ez gara
hondartzara joan.
C Zenbait jakitunek diotenez, euskaldunak
Atlantidatik gatozela.
D Non aurkitu ditut esatea ahaztu zait.
24. Zein ez dira sinonimoak?
A Urratu puskatu
B Sendatu osatu
C Amildu zikindu
D Gertatu jazo
25. Zein da zuzena?
A Horrelako balentriak, nahiez gero, edonork egin
litzake.
B Hori ez zen inola ere ez guk esperotako emaitza
izan.
C Pelikula polit bat ikusi nahiean etorri gara
honarte, baino alferrik.
D Ederto baten konpontzen dira horiek biak
elkarren babesean.
26. Egun on denoi! Erantzun egokiena:
A Berdin zuri!
B Mila esker!
C Baita zeuri ere!
D Ondo esana!
27. Zein dago gaizki euskara batuan?
A "Errota" tabernan itxarongo diot Mireni.
B Lau alaba ditut eta lauak ezkonduak.
C Non-nahi aurki daitezke barrenik gabeko
jauntxoak.
D Asko ikasi zuen denbora gutxian.
28. Noiz egingo dugu, bada, musean?
Eman erantzun egokia.
A Geroago, agian.
B Gero, baldin bada.
C Beranduago, apika.
D Gerotxoago, halere.
29. Zer ordutan joango zarete igerilekura?
A Lau eta erdietan inguru.
B Lau eta erdi aldera.
C Lau eta erdietan aldera.
D Lau eta erdiak inguruan.
30. Lan bilera batean, gizabidez desadostasuna
adierazteko:
A Ez nator bat esan duzun horrekin.
B Horrek ez zeukak ez hanka eta ez buru!
C Hamaika entzuteko jaio gara!
D Esan duzuna, niri bost!
31. Trena ..... helduko da.
A 10:05tan
B 10:05etan
C 10:05ean
D 10:05en

3

32. Zer da hutsaren hurrengoa?
A Ezer gutxi.
B Balio handiko zerbait.
C Txarraren ondoren datorrena.
D Legez kanpoko irabazia.
33. Barkatu, asmorik onenarekin esan dizut, .....
A hobe beharrez.
B halabeharrez.
C oniritziz.
D on-gaitzez.
34. Zein dago gaizki?
A Dagoen eguzkiarekin, zein gustura egongo
nintzen oraintxe hondartzan!
B Nor zen lehenago jakin izan banu, harrera hobea
egingo niokeen.
C Lehenago deitu izan bazenit, ez nuen hainbeste
denbora alferrik galduko.
D Laguntza handiagoa emango baliete, ez lukete
hainbeste aldrebeskeria egingo.
35. Zein da zuzena euskara batuan?
A Ez daki txantxa bat jasatzen.
B Hau da egunaren ederra!
C Harria bota eta kokotean jo zion.
D Holan eginez gero, akabo!
36. Norbaiti gezur galanta esan diotela adierazteko:
A Bostekoa eman diote!
B Ederra sartu diote!
C Zereko zera kontatu diote!
D Tokitara bidali dute!
37. Urteek ez diote gizakiari jakinduriarik ematen ezta
aztikeria areagotzen ere, eskarmentua baino ez; eta
zenbaiten aburuz, hori ere ez. Hots:
A Urteak pasa ahala gizakion aztikeria areagotzen
doa eta eskarmentua ere bai.
B Urteek ez diote gizakiari ez jakinduriarik, ez
eskarmenturik ematen.
C Zenbaiten iritziz, urteek ez diote gizakiari
eskarmenturik ere ematen.
D Hainbaten aburuz, urteek ez diote gizakiari
aztikeria adina eskarmentu ematen.
38. Zein dago gaizki?
A Zenbat kosta dezakeen jakin nahi dut.
B Zenbat balio lezakeen jakin nahi dut.
C Zenbat kostatu zaizuen jakin nahi dut.
D Zenbat balio duen jakin nahi dut.
39. Mesede eske datorkizun lagunari baietz
erantzuteko, zein da egokiena?
A Hutsaren hurrengoa haiz!
B Hori egina zagok!
C Kontuz ibil hadi!
D Ederki ematen dik!
40. Euskara batuan zein da zuzena?
A Nagusiek beste bulego batetara bidali dute.
B Ez du merezi hori guztia esatea.
C Batzuk edozein bidegabekeri onartzen dute.
D Perurenak bostgarren aldiz jaso du 300 kilotako
harria.
41. Aurki naiz zurekin. Zer adierazi nahi du?
A Haserre dagoela.
B Gustura dagoela.
C Elkarrekin topo egin dutela.
D Laster izango direla elkarrekin.
42. Zein da zuzena?
A Beste egunean apaiz zarauztar bat ezagutu nuen.
B Pelikulak erdi ordu irauten du.
C Oraindik ez gara ohitu euroa erabiltzeari.
D Tolosako hainbat neskaren kantak entzun ditugu.
43. Hobe duzu auzia argitu arte etxean gelditu, zer
gerta ere. Zer esan nahi du?
A Etxean gelditzeko, nahi baduzu.
B Etxean gelditzeko, badaezpada.
C Etxean gelditzeko, zerbait gertatu arren.
D Etxean gelditzeko, zerbait gertatu delako.
44. Hitzaldi beldurgarri hura entzunda ..... gelditu
nintzen. Zein dago txarto?
A harrituta
B zur eta lur
C txundituta
D leher eginda
45. Guztiz aspertuta nago beti gauza bera .....
A entzutean.
B entzuten.
C entzutez.
D entzutetik.
46. Bidaian ondo moldatu ginen, .....
A istilu batzuk at.
B istiluren bat salbuespena salbuespen.
C istilu zenbait bazterturik.
D zenbait istilu gorabehera.

4

47. Zein dago txarto?
A Abuztuak 16an, larunbatak, egingo ditut urteak.
B Abuztuaren 16an, larunbata, egingo ditut urteak.
C Abuztuaren 16an, larunbatean, egingo ditut
urteak.
D Abuztuaren 16an, larunbatarekin, egingo ditut
urteak.
48. Mutikoaren azken bihurrikeria dela eta, haren
aitak ikastetxera deitu du .....
A ordua zehazteko.
B gora jotzeko.
C kontaktua mantentzeko.
D hitzordua eskatzeko.
49. Zein da zuzena?
A Zuek ez didazue niri ondo ezagutzen.
B Ezkon ezteietara gonbidatu digute.
C Goseak daudenek ez digute kezkatzen.
D Hemen gelditzeko agindu digute.
50. Itsasoan ez gabiltza olatuen erasoak
menderatzearren, baizik eta itsasoaren erronka
saihestezina delako itsasertzean bizi garenontzat.
A Itsasoaren erronka ezin dugulako ekidin gabiltza
itsasoan.
B Olatuen erasoak menderatzea saihestezina
delako gabiltza itsasoan.
C Olatuen erasoak menderatu arren, itsasoaren
erronka saihestezina delako gabiltza itsasoan.
D Olatuen erasoak eta itsasoaren erronka
menderatzearren gabiltza itsasoan.
51. Gure seme Aitorrek Olentzerori gutun luzea idatzi
dio; izan ere, oraindik ez daki .....
A opariak gurasook erosten baditugun.
B opariak gurasook erosten ditugu.
C opariak gurasook erosten ditugula.
D opariak gurasook erosten ditugunentz.
52. Zein da zuzena euskara batuan?
A Eman ziozun guztia jan zuen aitaren batean.
B Geneukagun guztia eskaini genion, baina ez zuen
hartu nahi izan.
C Genekiguna esatera behartu gintuzten.
D Horiei gertatua guri ere gerta dakigukeela uste
dute medikuek.
53. Behin hartuko aitaren autoa eta beratan ertzainek
sekulako isuna! Zein EZ da jarraipen egokia?
A Handia duk, gero!
B Gozoa jarriko duk aita!
C Ederra egin diagu!
D Hiretzat kalte!
54. Arrastiri garaia da lasaiena, baina baita
malenkoniatsuena ere, eta hobe lagunartean
harrapatzen bazaitu.
A Garaia arras malenkoniatsua da; beraz, hobe
lagunartean harrapatzen bazaitu.
B Ilunabarra eguneko garairik goibelena izan ohi
da eta lagunartean bazaude hobe.
C Hobe duzu arrastirian bakarrik ez egotea, oso
lasaia baita.
D Arrastiria lasaia eta malenkoniatsua denez, hobe
lagunarteari ihes egiten badiozu.
55. Zein da zuzena?
A Igandero ez ezik, lagunekin ere tabernara
hurbiltzen da.
B Julio ez ezik, Arantxari ere gustatzen zaio bere
bueltatxoa ematea.
C Esan duzunaz ez ezik, pentsatu duzunarengatik
ere kezkatu dira.
D Inesekin ez ezik, Anarekin ere ibili zen Andoni.
56. Azterketaren bezperan eta liburuak ia ukitu ere
egin gabe. Aukeratu jarraipen egokia:
A Ikastuna da hori, gero!
B Ezin fidatu berarekin.
C Hori bai gibel-handia!
D Hamaikatxo ahalegin egin du!
57. Eta horrela, lagun ..... batera, ..... abiatu ginen.
A guziekin etxeruntz
B guztiekin etxerantz
C guztiakaz etxerantza
D guztiakin etxeruntz
58. Zein da zuzena?
A Hainbat taldeetako ordezkariak elkartu ziren
aretoan.
B Guk uste baino jende gehiago izaten ditu
depresioak.
C Hiru orduz itxaron behar izatea gehiegizkoa da.
D Nire aholkuen esker konpondu zenuen arazoa.
59. Ospa hemendik, adiskide! Zein da agindua?
A Alde egiteko.
B Zerbait ospatzeko.
C Inguru honetan gelditzeko.
D Zerbait eramateko.
60. Eman idatziz eragiketa hori: 1/3 + 3/4 - 2/5 =
A Hiruren bat, gehi hiru laurden, ken bi bosten,
berdin...
B Heren bat, gehi hiru lauren, ken bi zati bost,
berdin...
C Heren bat, gehi hiru laurden, ken bi bosten,
berdin...
D Hiruren bat, gehi hiru lauren, ken bosten bi,
berdin...

5

61. Egun bi barru elkartuko gara, hau da, .....
A herenegun.
B etzi.
C etzidamu.
D bart.
62. Aizue, morrosko ederra eginda duzue umea.
Zer esan nahi du?
A Umea hazi egin dela.
B Umea lotsagabetu egin dela.
C Umea hanpatu egin dela.
D Umea zahartu egin dela.
63. Umeari txikitan ipuinak kontatu ....., poztuko .....
A balizkiezu litzateke.
B bazenizkioten ziratekeen.
C baliozue zatekeen.
D bazenizkiote zen.
64. Argia astero jasotzen dugu etxean. Izan ere,
aldizkari horren ..... gara. Aukeratu egokiena:
A bazkideak
B hartzaileak
C harpidedunak
D jasotzaileak
65. Zein da zuzena?
A Medikuarenean izan naiz.
B Medikurengandik nator.
C Medikuan egon naiz.
D Medikutik nator.
66. Gu denok amaitzeko gogoz, eta hara non hasi
zitzaigun Patxi .....
A ez daki-badakit...
B jakin-ez jakin...
C ez dakit zer-badakit zer...
D hitzez hitz...
67. Pozik atera zen etxetik, ezpainak gorri-gorri .....
A margotu ahala.
B margotuta.
C margotuz.
D margotutak.
68. Bikote hori etsiak jota dago istripua gertatu
zenetik. Zer esan nahi du?
A Bikotea hezur mamitan dagoela.
B Bikotea gesu baten ezkontzear dagoela.
C Bikotea lurrak jota dabilela.
D Bikotea lur jota dagoela.
69. Hainbat lan egin duenak beti eraman izan du,
itzala nola, alfer fama halako bat gainean. Hau da:
A Langile porrokotuaren irudi zaharrak ezin du itzali
ospe handia eman izan dion alfer fama hori.
B Hainbat lan egin zuela badirudi ere, alfer itzela
izan zela diote beste batzuek.
C Gaineko itzala erantziz gero, nabari da egiaz
pertsona langilea eta alferra izan zitekeela.
D Nagitzat ere jo izan dute, lan eskerga egin zuen
arren.
70. Ene bada, ez duzu lan makala!
Zer adierazi nahi du?
A Oso lan ona burutu duela.
B Oso lan arina duela.
C Sekulako lana duela.
D Erraz amaituko duela lana.
71. Horrek ongi aski ezagutzen ditu Bilboko tabernak.
....., zoaz berarekin.
A Hortaz
B Aitzitik
C Horratx
D Hara hor, bada
72. Zein da zerrenda zuzena?
A Mailebu, gartzela, tortilla, ika-mika.
B Mailegu, gartzela, tortila, hika-mika.
C Mailebu, kartzela, tortila, ikamika.
D Mailegu, kartzela, tortilla, ika-mika.
73. Zein dago txarto?
A Zer ekarri dizu amak, polit horri?
B Zer erosi duzu, polit horrek?
C Nondik zatoz, polit hori?
D Pello gustatzen al zaizu, polit hori?
74. Zein da zuzena?
A Zenbait emakumeen gogoa.
B Makina bat adiskideen iritzia.
C Hainbat pertsonaren ustea.
D Edozein jendearen bizimodua.
75. Zein da zuzena?
Gure Xabiertxoren urtebetetzea da .....
A irailak 7.
B irailaren 7.
C irailaren 7an.
D iraileko 7an.

6

76. Txuletak hezurrik gabe salduko dira aurrerantzean.
Harridura adierazteko:
A Baita horrelakorik ere!
B Hamaika ikusteko jaioak gara!
C Txuleta eder halakoak!
D Zer txuleta eta zer txuleta-ondo!
77. Zein dago gaizki?
A Ezin bota diezaiokezu amaginarrebari etxeko
giro petralaren errua.
B Ezin diozu bota amaginarrebari etxeko giro
petralaren errua.
C Ez diozu etxeko giro petralaren errua
amaginarrebari botatzerik.
D Ezin diezaiokezu bota amaginarrebari etxeko
giro petralaren errua.
78. Zein dago gaizki euskara batuan?
A Hiru asteetako epea eman zidan zorra kitatzeko.
B Bost urteko ardoa hobea da hogeikoa baino.
C Hamar herritako alkateek erantzun zioten
politiko horrek egindako erronkari.
D Gernika Bermeotik hamabi bat kilometrora dago.
79. Lasai hartu, ..... Aukeratu bukaera egokiena.
A hori berdin dio eta.
B horrek berdin zaio eta.
C hori ez zaio ardura eta.
D horrek berdin dio eta.
80. Hemen nork bere nortasunari eustea ..... ez dago.
A bezain
B beste
C bezalakorik
D bezala
81. Hurrengo bikoteetan, zein dira sinonimoak?
A lehorra hezea
B alaia hitsa
C uzkurra lotsatia
D zabala estua
82. Inork ikusian ere, ibil zaitez kontuz!
Aukeratu baliokidea.
A Kontuz, ea norbaitek ikusten zaituen!
B Kontuz, ea inork ikusten bazaitu!
C Kontuz, norbaitek ikustearren!
D Kontuz, norbaitek ikusiko zaituelakoan!
83. Zein da zuzena?
A Zu gonbidatuko bazintuzte, nik joan nahiko nuke
ere.
B Liburuak ez ezik, klasera ere koadernoa eraman
beharra dago.
C Arrunt jatorra eta ere on puska delakoan dago
Andres.
D Ni hirira etorri berria naiz. Beste horiek ere hala
dirudite.
84. Arropa erosi berria ikuzgailuan sartu eta bi neurri
txikiagokoa atera ez zait, ba! Jakina, urak ..... eta!
A eman dio
B txikitu du
C hartu du
D birrindu du
85. Ordu erdi igaroko zuten gutxienez ekin eta ekin
eztabaidan, norberaren iritzia txapeldun jarri
nahirik. Bestela esanda:
A Haiek ordu erdia emango zuten gutxienez,
txapeldunaren izena erabakitzen.
B Ordu erdia joango zitzaien eztabaidan, bietarik
batek ere ez zuen atzera egiten eta.
C Ordu erdiko ekitaldiaren ondoren, euren arteko
eztabaida luzea izan zuten txapeldun zein
izendatuko.
D Biek ere txapeldun izan nahi eta ordu erdi luzeko
eztabaida izan zuten gai jartzailearekin, nork
bere gaia jarri nahirik.
86. Giroak, garaiak edo interesak bultzatzen dute
hainbaten borondatea.
Zein esaerak biltzen du ideia hori?
A Haizeak nora, zapiak hara.
B Gaur irriz, bihar negarrez.
C Non fida, han gal.
D Non ilundu, han ostatu.
87. Zein da zuzena?
A Ideia hori ez dirudi dioten bezain bikaina.
B Eguna osorik egon gara bere zain.
C Poltsa bete gozoki ekarri du Amaiak gurera.
D Bilbon, taxisten pila bat dabil baimenarik gabe.
88. Argaldu ..... diozu, baina argazki honetan lodi
samar .....
A zarela zaude.
B duzula ikusten zaizu.
C zarela ikusten zaizu.
D duzula ikusten zara.

7

89. 136. Zelan idazten da kopuru hori?
A Ehunda hogei eta hamasei.
B Ehun ta hogei ta hamasei.
C Ehun eta hogeita hamasei.
D Ehunda hogeita hamasei.
90. Lehenago etortzea asko zenuen. Zer esan nahi du?
A Lehenago etorri behar zenuela.
B Denbora asko igaro duzula etortzen.
C Oraindik ere garaiz zabiltzala.
D Behar baino lehenago etorri zarela.
91. Hauxe eskatzen zion herriko medikuak antzinako
apaiz zaharrari: Jauna, ibil ..... bizkorrago, eta egin
..... sermoi laburragoa!
A bedi beza
B beza bitza
C bitez begi
D dadin dezan
92. Urteak gorabehera, itxura fisikoa inoiz aldatzen ez
zaien zorioneko pertsona horietakoa izan da gure
Juanito. Hots:
A Juanitoren itxura fisikoan urteek eraginik ez
izateak poztu egiten du.
B Urteek itxura fisikoan gorabeherarik ez izan
arren, zorionekoa izan da Juanito.
C Juanito pertsona zoriontsua da, urteek ez baitute
eraginik izan harengan.
D Juanito zorteko pertsona da, urteen joanak ez
baitu eraginik izan haren itxura fisikoan.
93. Zeinekin lotuko zenuke errun aditza?
A Errukiarekin.
B Erruarekin.
C Arrautzarekin.
D Astoarekin.
94. Bere gauzak kontatzeko ez zuen inor. Hori izan zen
zahartzaroa goibeldu ziona. Beraz:
A Bere gauzak nori kontatu eduki ez izanak
goibeldu zion zahartzaroa.
B Bere gauzak nori kontatzeko ez izateak goibeldu
zion bere zahartzaroari.
C Bere gauzak nori kontatu ez izana goibeldu zion
zahartzaroa.
D Bere gauzak nori kontatzerik ez izateak goibeldu
zion zahartzaroa.
95. Berekoikeriak itsututa zeukan. Bestela esanda:
A Hain zen berezia, ezen ez zuen ikusi ere egiten.
B Itsua zen eta dena beretzat nahi zuen.
C Bere buruaz soilik pentsatu beharrak galdu
egiten zuen.
D Gaiztakeriarako joera handia zuen.
96. Herrixka malapartatu hartan, batek izan ezik, orok
zekiten zein zen gaiztakeria hura burutu zuenaren
izena. Hau da:
A Herrixka malapartatu hartan ez zegoen gaiztakeria
hura burutu zuenaren izena ez zekienik.
B Herrixka malapartatu hartan ez zegoen inor
gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez
zekienik.
C Herrixka malapartatu hartan bat bakarra zen
gaiztakeria hura burutu zuenaren izena ez
zekiena.
D Herrixka malapartatu hartan batek bazekien
gaiztakeria hura burutu zuenaren izena.
97. Egon zaitezte isilik eta ez .....
A sartu zaratarik.
B atera zaratarik.
C sartu astrapalik.
D ezazue egin zaratak.
98. Bete-betean sinetsi zituen haren berbak. Hots:
A Ozta-ozta sinetsi zituen.
B Oso-osoan sinetsi zituen.
C Ipi-apa sinetsi zituen.
D Zeharka-meharka sinetsi zituen.
99. ....., ez nuke horrelako astakeriarik esango.
A Mozkortuta ere
B Ezta mozkortuta ere ez
C Mozkortuta ere ez
D Ezta mozkortuta
100. Entzundakoak entzunda burumakur alde egin zuen.
Zer esan nahi du?
A Pozarren joan zela.
B Kezkati joan zela.
C Adoretsu joan zela.
D Lauhazka joan zela.
OHARRA:
Azterketa bukatzen duzunean, konproba itzazu hurrengoak: (1) erantzunak; (2) NA zenbakia eta eguna
ongi markatu dituzula. Ez mugitu zure aulkitik arduradunak horretarako baimena eman arte.

49

Atarikoa 2005 / 09 / 24 Erantzunak
1 B
2 B
3 A
4 C
5 B
6 A
7 B
8 A
9 B
10 B
11 C
12 A
13 B
14 B
15 C
16 D
17 A
18 B
19 A
20 B
21 D
22 B
23 A
24 C
25 D
26 C
27 B
28 A
29 D
30 A
31 C
32 A
33 A
34 A
35 B
36 B
37 C
38 A
39 B
40 B
41 D
42 D
43 B
44 D
45 B
46 D
47 A
48 D
49 D
50 A
51 C
52 D
53 D
54 B
55 D
56 C
57 B
58 C
59 A
60 C
61 B
62 A
63 D
64 C
65 A
66 C
67 B
68 D
69 D
70 C
71 A
72 D
73 D
74 C
75 C
76 B
77 C
78 A
79 D
80 C
81 C
82 A
83 D
84 C
85 B
86 A
87 C
88 A
89 C
90 A
91 A
92 D
93 C
94 A
95 C
96 C
97 B
98 B
99 A
100 B

You might also like