You are on page 1of 4

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

B1 maila

Entzumena

EREDUA: B EREDUA
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

ENTZUMENA
1. TESTUA
Jarraian, Euskadi Irratiko elkarrizketa bat entzungo duzu, “Amarauna” saiokoa. Entzungaia
bi aldiz entzungo duzu. Aukeratu erantzun zuzena, zer esaten den kontuan harturik. Idatzi
galdera bakoitzari dagokion letra erantzun-orriko laukietan.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu bat lortuko da. Denera, zazpi puntu. Erantzun
okerrengatik ez da punturik kenduko.

0. Zer emaitza izan ditu Bernie Sanders-ek?


a) Primarioak irabazi egin ditu, baina Iowan galdu.
b) Bi bozketak galdu ditu.
c) Hampshiren eta Iowan, bietan irabazi du.

1. Zer iritzi du Sandersek Estatu Batuetako osasun-sistemaz?


a) Europakoaren antzekoa izan behar lukeela.
b) Bere ustez hobea dela Europakoa baino.
c) Dirua falta dela osasunean gastatzeko.

2. Zer esaten du Sandersek mitinetan?


a) Aberats gehiegi dagoela Estatu Batuetan.
b) Ekonomia ahul dagoela emigranteen erruz.
c) Aberastasuna gaizki banatuta dagoela.

3. Zer eskatzen du Sandersek?


a) Unibertsitatera edonor joan ahal izatea.
b) Barne-politikan aldaketarik ez egotea.
c) Baztertuek kanpo politikan parte hartzea.

4. Zer da Sanders Trump-en ustez?


a) Buru edo zentzurik ez duena.
b) Komunista inteligentea.
c) Europaren aldekoa.

5. Zergatik du hainbeste jarraitzaile Bernie Sandersek gazteen artean?


a) 78 urte eduki arren, modernoa delako.
b) Aldaketa ekarri ahal duen bakarra delako.
c) Auzo pobre batetik datorrelako.

6. Zergatik jarri dira demokrata batzuk Sandersen alde?


a) Alderdiak esandakoa egiten duelako.
b) Ezkerrekoa den bakarra delako.
c) Boto emaileak oso gustura daudelako berarekin.

7. Non aurkeztu zuen Bernie Sandersek liburua 2017an?


a) Liburu-denda txiki batean.
b) Alokatutako antzoki batean.
c) Liburutegiko taula gainean.

IDATZI ZEURE AUKERA ERANTZUN-ORRIAN


Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

2. TESTUA

Jarraian, BERRIA egunkariko audio bat entzungo duzu, Kirmen Uribe idazleak sortua.
Entzungaia bi aldiz entzungo duzu. Aukeratu erantzun zuzena, zer esaten den kontuan harturik.
Idatzi galdera bakoitzari dagokion letra erantzun-orriko laukietan.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu bat lortuko da. Denera, zazpi puntu. Erantzun
okerrengatik ez da punturik kenduko.

0. Zer dio esatariak emakume funanbulista lanbideari buruz?


a) Ez dagoela emakume funanbulistarik.
b) Oso ohikoa dela.
c) Ez dela oso egunerokoa.

1. Zer dio XVII. mendean funanbulista izateari buruz?


a) XVII. mendean oso normala zela.
b) Ez zela batere normala XVII. mendean.
c) Euskal Herrian ez zegoela funanbulistarik.

2. Zer ari da prestatzen Estefania de Paz artista?


a) Akrobata nafarrei buruzko erakusketa.
b) Europako funanbulistei buruzko erakusketa.
c) Nafarroako funanbulista aitzindariaren erakusketa.

3. Zer gertatuko da, apirilaren 11n?


a) Proiektua hasiko da.
b) Lehen aldiz erakutsiko da publikoki lana.
c) Proiektuari buruzko liburua argitaratuko da.

4. Zergatik egin zen Remijia funanbulista?


a) Beti argi izan zuelako funanbulista izatea.
b) Ez dago jakiterik zergatik egin zen funanbulista.
c) Oso buru argia eta ona zuelako.

5. Zer egin zuen bere lehenengo saioan?


a) Iruñea hiriko kale bat zeharkatu zuen soka gainean.
b) Akrobazia egin zuen Iruñeko zezen-plazan.
c) Herriko plaza soka gainean zeharkatu zuen.

6. Non ibili zen lanean?


a) Nazio askotan ibili zen.
b) Espainiako herri eta hirietan bakarrik.
c) Nafarroan, batez ere.

7. Zer gertatu zen Remijiaren bizitzaren bukaeran?


a) Diru guztia pobreei eman zien.
b) Dirua irabazi zuen loterian.
c) Dirurik gabe hil zen

IDATZI ZEURE AUKERA ERANTZUN-ORRIAN


Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

3. TESTUA

Jarraian, Euskadi Irratiko berri-saioa entzungo duzu. Guztira, sei berri entzungo dituzu. Aukeratu
erantzun egokiena, berrian zer esaten den kontuan harturik. Idatzi galdera bakoitzari dagokion
letra. Entzungaia bi aldiz entzungo duzu.
Erantzun zuzen bakoitzarekin puntu bat lortuko da. Denera, sei puntu. Erantzun okerrengatik
ez da punturik kenduko.

1. Zein da Estatu Batuetako ostiral beltzaren joera?


a) Ohitura aldatzen ari da.
b) Inoiz baino zabalduago dago.
c) Ohiturak berdin jarraitzen du.

2. Zer gertatu da Donostian?


a) Bi lagunek eman dute istripuaren berri.
b) Galdara batek ezbeharra sortu du.
c) Zazpi bizilagun larri daude.

3. Zer esan dute Hong-Kongi buruz?


a) Manifestarien protestak gutxitu egin direla.
b) Aurpegia estaltzeak zigorra izango duela.
c) Manifestatzeagatik 3.200 euroko isuna jarriko dutela.

4. Zein da Filipinetako presidentearen jarrera?


a) Narkotrafikatzaileak kanporatzeko agindu du.
b) Ez zaizkio esandakoak gustatzen.
c) Narkotrafikatzaileen kontra edozer egiteko prest dago.

5. Zer gertatu zen N135 errepidean?


a) Kamioi batek frenatzeko arazoak izan zituen.
b) Auto bat errepidetik irten zen.
c) Kamioi bat errepidetik irten zen.

6) Panamako baso tropikalak nola babestuko dituzte?


a) Zuhaitzei txip bat jarrita.
b) Zuhaitzak bota gabe.
c) Zuhaitzei bi txip jarrita.

IDATZI ZEURE AUKERA ERANTZUN-ORRIAN

You might also like