You are on page 1of 8

HEZKUNTZA SAILA DEPARTAMENTO DE EDUCACIÓN

IRAKASLEEN HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK


AUKERA ANITZEKO GALDEKIZUNA

HE1
 Proba honek 70 galdera ditu. Gainditzeko 45 puntu lortu behar dira.
 Lau aukeren artean erantzun egokiena aukeratu eta erantzun-orrian markatu.
 Erantzun okerrengatik ez zaizu punturik kenduko.
 Erantzuteko denbora: ordubete.

1 Pentsatzen genuen erraz nagusituko ginela, baina .........


a) alferra beti lantsu!
b) kopeta argitu behar!
c) usteak erdia ustel!
d) ahuntzaren gauerdiko eztula!
2 Sasoi onean egoteko, egunean lau ........ egitea komeni zaigu.
a) elikagai
b) otordu
c) bazkari
d) janari
3 Agintarien iruzurrek nire ........ ateratzen naute.
a) burmuinetik
b) zentzumenetik
c) onetik
d) gogotik
4 Krisialditik laster aterako garela ........ jotzen dute.
a) ziurtzat
b) ziurrenik
c) ziurreko
d) ziur aski
5 Lanetik kanporatu dituztenak barruan gelditu direnak ........ langile finak dira.
a) bezala
b) baino
c) bezain
d) beste
6 Irakur dezagun eragiketa: 4/7+2/5
a) Lau zazpien gehi bostetik bi.
b) Lau zazpiren gehi bi bosteko.
c) Zazpiren lau gehi bosten bi.
d) Lau zazpiren gehi bi bosten.
7 "Zu ........ deitu du Jonek". Zein dago GAIZKI?
a) joan orduko
b) joan bezain laster
c) joan berehala
d) joatearekin batera
8 Gurpil zulatuak konpontzen lagundu ........, eta asko eskertu ........
a) genizkien / gintuzten.
b) genituen / zizkiguten.
c) genien / ziguten.
d) genien / gintuzten.

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 VITORIA-GASTEIZ


9 "Etxetik ........ urrun dago lantegia". Zein dago GAIZKI?
a) nahiko
b) askoz
c) oso
d) aski
10 Kontuz! Gizon horrek ......... begiratzen du, eta ez begietara.
a) oker
b) zeharka
c) zuzen
d) ordez
11 "Gure herria ederto dago hornituta kirola egiteko". Zer esan nahi du?
a) Baliabide onak dituela.
b) Apaindura ederrak dituela.
c) Labeak eta guzti dituela.
d) Akats ederrak dituela azpiegituretan.
12 "Gure herriko zenbait bide auzolanean konponduko ditugu". Hau da:
a) kontratatu bidez
b) auzoz auzo
c) bakarka
d) talde-lanean
13 "Leku aparta aukeratu dute etxe berria eraikitzeko". Alegia:
a) sekulako lekua
b) leku urruna
c) leku hurbila
d) leku traketsa
14 Bi lagun-taldeak ........ ari ziren.
a) futbola jolasten
b) futbolera jokatzen
c) futbolan jolasten
d) futbolean jokatzen
15 "Berandutxo da kalera joateko". Zer esan nahi du?
a) Berandu samar da.
b) Ez da berandu.
c) Oso-oso berandu da.
d) Goiz da.
16 "Kaixo! Zer moduz?" Zein da erantzun DESEGOKIA?
a) Ondo esan beharko!
b) Ondo, eta zu?
c) Halabeharrez!
d) Betiko moduan!
17 "Tximistak bete-betean jo zuen etxea". Zer esan nahi du?
a) Etxea beterik zegoela jo zuen tximistak.
b) Etxea erdiz erdi jo zuen tximistak.
c) Tximistaz bete zen etxea.
d) Tximistak bat-batean jo zuen etxea.
18 Abereekin zerikusirik EZ duen lanbidea:
a) Igeltseroa
b) Artzaina
c) Harakina
d) Albaitaria
19 Maitane herriko erietxean dabil .........
a) erizainez.
b) erizain.
c) erizaintzat.
d) erizaineko.
20 Mendizaleek bazekiten une batetik bestera mendi-gailurra ager ........
a) zitzaiela.
b) zezakeela.
c) zitekeela.
d) litzatekeela.
21 Zein da zuzena?
a) Betidanik hitz egin beharko dugu euskaraz.
b) Euskaraz elkar mintzatu behar gara.
c) Elkarrekin euskaraz hitz egin behar dugu.
d) Euskaraz solas egin behar gara.
22 Parte-hartzaileak bi edo hiru izango dira, lau .......
a) gehienbat.
b) gehienetan.
c) gehienez.
d) batik bat.
23 Behin eta berriro jardun ezean, zaila da musika-tresnak ........ ikastea.
a) jotzen
b) jo
c) jotzea
d) jotzera
24 Josunek ez dauka batere konfiantzarik ........
a) Kermanen.
b) Kermanengan.
c) Kermanetaz.
d) Kermanengandik.
25 "A zer ikasle baldarrak dituzun!" Nolakoak dira?
a) Zuhurrak
b) Trebeak
c) Traketsak
d) Arruntak
26 "Gizarte-sareen hedapena begi-bistakoa da". Hau da:
a) azalekoa.
b) sakonekoa.
c) agerikoa.
d) ezinbestekoa.
27 Fukushiman plutonioa ........ zela-eta, erradioaktibitatea areagotu egin da.
a) isuri
b) harrapatu
c) alboratu
d) birrindu
28 Iritsi da irakaslea .....
a) bere apunte eta guztiarekin.
b) bere apunteak eta guztiz.
c) bere apunte eta guzti.
d) bere apunteekin eta guztiz.
29 "Arduradunak musu-truk utzi zigun futbol-zelaia". Alegia:
a) diru gutxiren truke.
b) mesede baten truke.
c) dohainik.
d) elkarrekin jolastekotan.
30 Hamaika ikusteko ....
a) bost eta sei batu behar dira.
b) jaio gara.
c) betaurrekoak jantzi behar.
d) ondo begiratu behar.
31 Zuen txori horrek egun osoa ematen du ........
a) txio-txioka.
b) kukurrukuka.
c) pio-pio.
d) kurrinka.
32 "Badugu web-orri horretan sartzerik?" Erantzun baietz.
a) Akaso bai.
b) Izango ez duzue, bada.
c) Bai, zera!
d) Hor nonbait.
33 "Azken boladan noraezean zabiltza." Hau da:
a) badakizu nora ez jo.
b) ez duzu inora joan nahi.
c) ez dakizu nora jo.
d) ez zara inora joan.
34 "Ez dugu amore emango". Zer esan nahi du?
a) Ez dugu etsiko.
b) Ez dugu maitasunik emango.
c) Ez dugu ezer sinetsiko.
d) Ez dugu inor bakean utziko.
35 "Joseba gauza askotarako motel-motela da". Zer esan nahi du?
a) Oso gizona dela.
b) Oso geldoa dela.
c) Sendo samarra dela.
d) Ez duela ondo hitz egiten.
36 Zelaian zeharo zikindu nintzen. Horregatik aldatu .........
a) nuen arropaz.
b) nuen arropak.
c) nintzen arropa.
d) nintzen arropaz.
37 Ikasle eta gazte dira oraindik, baina ........
a) elkar maite dute.
b) elkarri maite diote.
c) elkarri maite dute.
d) elkar maite dira.
38 Ardo batetik bestera ........ ederra dago, alajaina!
a) alde
b) gustu
c) arte
d) berdintasun
39 Hitzordua ahaztuta izan dut; eskerrak idazkariak deitu ........
a) didalako.
b) dit.
c) didanez.
d) didan.
40 Han ibili ziren gaztak saldu eta saldu. Hura .......
a) zoramena!
b) zoroa!
c) zoragarri!
d) zorakeria!
41 Nola jakingo dugu uraren tenperatura?
a) Uretan sartzen.
b) Uretan sartzekotan.
c) Uretan sartuta.
d) Uretan sartzeaz.
42 Gau eta egun lanean gogor aritu ondoren, ........ gaude.
a) nekez neke
b) leher eginda
c) lurrak jota
d) hiltzeko
43 Zein EZ DIRA sinonimoak?
a) erroa / sustraia
b) lerroa / ilara
c) bitsa / eskasa
d) aztarna / arrastoa
44 Saria zuk irabaziko ........, benetan poztuko .......
a) baduzu / ginateke.
b) bazenu / ginake.
c) bazenuke / ginen.
d) bazenu / ginateke.
45 Herritarren ........ izaten ditu diru-arazoak hil amaieran.
a) % 30ak
b) % 30ek
c) % 30k
d) % 30rek
46 "Parke hartan itzel ibili ginen". Hau da:
a) hortxe-hortxe
b) aspertuta
c) gerizpean
d) bikain
47 Aitona hil zaigu. Zer esan ohi da?
a) Goian bego!
b) Zeruan egoteko!
c) Bejondeiola!
d) Bakean deskantsa dadila!
48 "Ez zuen bere buruaz beste egitea pentsatu". Zer esan nahi du?
a) Ez zuen bere buruarekin hitz egin nahi.
b) Ez zuen bere buruaz hitz egin nahi izaten.
c) Ez zuen bere buruaz inoiz pentsatzen.
d) Ez zuen bere burua hiltzerik pentsatu.
49 "Horretarako ez dut sosik emango". Zein da baliokidea?
a) Horretarako ez dut dirurik emango.
b) Ez dizut arrozik emango horretarako.
c) Horretaz ez dugu berbarik egingo.
d) Horretan ez dizut lagunduko.
50 Ez dut autoa hartu nahi: zerbait gertatuko ........ susmoa daukat.
a) zaidalaren
b) zaidaneko
c) zaidan
d) zaidana
51 Ba al dakizu noiz jokatu den finala?
a) Bai, urriak 5ean.
b) Bai, urriaren 11n.
c) Bai, urriko 16an.
d) Bai, urrian 7an.
52 "Non eros genezake zorioneko tramankulu hori?" Hau da:
a) zorte oneko tresna
b) ditxosozko tramankulua
c) zoritxarreko tresna
d) zoriontasunaren tramankulua
53 "Lanez lepo nabil" Hau da:
a) lanari bizkar emanda.
b) lanpeturik.
c) lan gutxirekin.
d) langabezian.
54 Zein da zuzena?
a) Hau disgustu!
b) Nolako disgustu!
c) Zer disgustua!
d) Zein disgustu!
55 Pertsona askoren ekonomia-arazoak ........ egin dira azken boladan.
a) murgildu
b) goratu
c) areagotu
d) jaurti
56 Markelek kalean ikusi ........ eta goraintziak eman ........ zuretzat.
a) ninduen / zidan
b) ninduen / zizkidan
c) zidan / zizkidan
d) zidan / nizkion
57 Aldaketa klimatikoak hondamendi handiak ........ munduan zehar.
a) sortuko erazi ditu
b) sorraraziko ditu
c) sortu araziko ditu
d) sortu eraziko ditu
58 Batzar ........ hainbat ........ entzun dugu.
a) hortan / egia
b) horretan / egiak
c) hortan / egi
d) horretan / egia
59 Erakusketa hau ............ egindakoa omen da.
a) Bizkaiko zortzi andrek
b) Bizkaiko zortzi andreek
c) Bizkaiako zortzi andrek
d) Bizkaiako zortzi andreek
60 Kontuz! ........ , ixtera doa eta!
a) Tori ate hori
b) Eutsi ate horri
c) Hartu ate horri
d) Eman ate horri
61 Miren, zenbat zarete etxean?
a) Bost anai gara.
b) Bost neba-arrebak gara.
c) Bost ahizpak gara.
d) Bost neba-arreba gara.
62 Non ospatuko duzue umearen urtebetetzea,Txiki-parken?
a) Ez, etxe beran.
b) Ez, etxe berean.
c) Ez, etxe bertan.
d) Ez, etxean bertan.
63 "Berokia hartu behar duzu, hotz handia egiten ........" Zein dago GAIZKI?
a) baitu.
b) du eta.
c) duela.
d) duelako.
64 Jantzita dituzun betaurrekoak ........ dira.
a) nireak bezala
b) ni bezalakoak
c) nireen bezalakoak
d) nireak bezalakoak
65 Neska bat ezagutu dut zure fabrikan ........
a) lan egiten duela.
b) lan egiten duelarik.
c) lan egiten duenik.
d) lan egiten duena.
66 Berandu samar ........, ez dakit bilera horretara joango ........
a) delako / naiz.
b) denez / naizen.
c) delako / naizenik.
d) denez / naizela.
67 Har ezazu ipuin-bilduma eder hau: ........ idatzia da.
a) Atxagagatik
b) Atxagagandik
c) Atxagatik
d) Atxagak
68 "Harrapatzen bazaitut, alproja hori!" Zer adierazten du?
a) Ahalmena
b) Irrika
c) Zalantza
d) Mehatxua
69 "Zuen auzokide hori bazterrak nahasten dabil". Hau da:
a) giroa korapilatzen.
b) espaloiak zikintzen.
c) jendea baztertzen.
d) zaborretan bila.
70 "Maite pertsona aproposa da alkatetzarako" Zein da baliokidea?
a) Maite apropos aurkeztu da alkatetzara.
b) Maite aprobetxatua delako aurkeztu da.
c) Maite gogoz kontra aurkeztu da alkaterako.
d) Maite egokia da alkate izateko.
ATARIKO PROBA: ERANTZUNAK

HE1

1 c 11 a 21 c 31 a 41 c 51 b 61 d

2 b 12 d 22 c 32 b 42 b 52 b 62 d

3 c 13 a 23 a 33 c 43 c 53 b 63 c

4 a 14 d 24 b 34 a 44 d 54 c 64 d

5 c 15 A 25 c 35 b 45 b 55 c 65 d

6 d 16 c 26 c 36 d 46 d 56 b 66 b

7 c 17 b 27 a 37 a 47 a 57 b 67 d

8 c 18 a 28 c 38 a 48 d 58 d 68 d

9 b 19 b 29 c 39 d 49 a 59 a 69 a

10 b 20 c 30 b 40 a 50 c 60 b 70 d

You might also like