You are on page 1of 21

2004/05/15

17. Zein ez da egokia?

a. Jertsea azpikoz gora nuela atera nintzen.

b. Galtzak atzekoz aurrera jantzarazi zizkidaten inauterietan.

c. Gabardina buruz behera zuela ikusi nuen Antton.

d. Txamarra galtzarbean zuela agertu zitzaigun Antton.

18. Euskara batuan, zein da zuzena?

a. Jende ugari etorriko dira biharko kontzertura.

b. Iaz baino jende gehiago gainditu du azterketa aurten.

c. Joxerenganako maitasuna aspaldi itzali zitzaion.

d. Aurrekuntzeei esker erosoago bizi gara.

19. Oso gizon gogorra da. Ezerk ez du .... Aukeratu hitz egokia:

a. ahitzen.

b. amiltzen.

c. uxatzen.

d. hunkitzen.

20. Gogoan hartu alkoholak galbidera eraman ....., neurriz gain hartuz gero.

a. zaitezkeela

b. zaitzazketela

c. zatzaizkizukeela

d. zaitzakeela

21. Norbaitek "Eskerrik asko" esan dizu. Zein da erantzun zuzena?

a. Ez dago ematerik!

b. Ez horregatik!

c. Ez hargatik!

d. Ez dago zertan eman beharrik!

22. Ume txikiari esertzeko agindua emateko:

a. Apapa!

b. Apatx!

c. Zapla!

d. Plaust!

23. Horixe dakidala zenbat balio duen! Erantzun honi zein galdera dagokio?

a. Ba al dakizu zenbat balio duen?

b. Balio duela dakizuna, hori al da?

c. Nork daki zenbat balio duen?

d. Zuk al dakizu zenbat balio duen?

24. Gorputzaren atal batzuk ukitzean sortzen den dardara urduria:

a. Kili-kilia

b. Sarraskia

c. Zurrunbiloa

d. Laztana

25. Zein dago oker?

a. Brasildarrak

b. Erromatarrak

c. Berlindarrak

d. Amerikatarrak

26. Txapela buruan, ..... Zein da esaera horren jarraipena?

a. parranda barikuan.

b. Ibili munduan.

c. makila eskuan.

d. alaiki kantuan.

27. Zein da zuzena?

a. Herriz-herri

b. Joan-etorri

c. Kontra-esan

d. Lan-bila

28. Aparteko gauzarik ez zigun esan hizkariak. Zer esan nahi du?

a. Hizlariak urrutiko gauzarik ez zigula kontatu.

b. Hizlariak alde batera uzteko gauzak esan zizkigula.

c. Lehendik ezagutzen genituen gauzak esan zizkigula.

d. Hizlaria ez zela gurekin bakarka aritu.

29. Hurrengoetatik, zein da okerra?

a. Bizikletaren truke ordenagailua emango dizut.

b. Beretaz kanpo ez du beste inorengan pentsatzen.

c. Egunean zehar kaloria asko erretzen ditugu.

d. Besteren bizkar bizi izan da azken urteetan.

30. Lan hori gaur bukatu behar dut, .....

a. lehertuko banaiz ere.

b. eginahalak eginda ere.

c. bereak eta bi eginda.

d. lehertzez gero.

31. Letra larri eta xeheen erabilerari begira, zein dago txarto idatzita?

a. Beethoven-en Bederatzigarren Sinfonia jo zuten.

b. Giza Eskubideen Batzordea bihar biltzekoa da.

c. Euskal autonomia erkidegoko Lehendakaria Ajuria Enea Jauregian bizi da.

d. II. Mundu Gerra 1939an hasi zen.

32. Zein ez da gehiegizko lausenguaren parekoa?

a. Zurikeria

b. Koipekeria

c. Eztikeria

d. Ergelkeria

33. Jonen bulegora deitu duzu telefonoz. Norbaitek hartu du telefonoa. Zein da galdera egokia?

a. Arren, badago Jon?

b. Egun on, Jon dago?

c. Kaixo. Iaki naiz. Jon hor dago?

d. Egun on, laguntxo. Jonekin hitz egiteko, mesedez?

34. Hautatu bikote zuzena. Garaiz oheratuko ..... goizetan errazago jaikiko .....

a. bazinen zinatekeen

b. bazina zinateke

c. bazinateke zinen

d. bazina zinen

35. Zein da zuzena?

a. Anaia txikia.

b. Gauz harrigarriak.

c. Okelik onena.

d. Kultur ezberdinak.

36. Etsi-etsian txabola honetan geldituko gara lo egiten. Zer esan nahi du?

a. Denok ados gaudelako geldituko garela lo egiten txabolan.

b. Beste erremediorik ez dugulako geldituko garela lo egiten txabolan.

c. Gustatzen zaigulako geldituko garela lo egiten txabolan.

d. Etsipenak txabola honetan lo egiteko esan digula.

37. Zeuk ere izango dituzu, ziurki, nik esandakoa berresteko adibide franko, ezbairik gabe.

a. Nik ez bezala, zuk izango dituzu nire esana berresteko adibide franko.

b. Ez dut zalantzarik zuk, nik bezala, izango dituzula makina bat adibide diodana berresteko.

c. Zeuk ere badituzu, ziurki, nik esandakoa berreskuratzeko adibide franko.

d. Agian, zuk ere izan zenitzake zenbait adibide nik esaten dudana baiesteko.

38. Zein da zuzena?

a. Bai gazteek, zein helduek gustuko dute kirola.

b. Bai tabakoa, bai alkohola ez dira onak osasunerako.

c. Nola mendian, nola hondartzan pozik ibiltzen gara.

d. Egin hau edo egin hori, baina egin zerbait!

39. Sarrerarik gabe geratu zaretela? Aukeratu jarraipen egokia.

a. Zer egiten diogu, ba!

b. Lehenago etortzea zenuten!

c. Bada, etortzea hurrengoan!

d. Ze sarrera eta ze sarrera-ondo!

40. Euskara batuan, zein da idazkera zuzena?

a. Dudamuda ugari dago horren inguruan.

b. Orohar, ondo dagoela esan daiteke.

c. Non nahi aurkituko duzu hori.

d. Lehenbailehen egin behar dugu.

41. Tomate-saltsa egiteko, lehendabizi tipula ..... egin behar da.

a. gorritu

b. erein

c. landatu

d. ureztatu

42. Ez da larruzkoa, ..... plastikozkoa.

a. aitzitik

b. ezpada

c. ordea

d. harik eta

43. Aizu, egingo al didazu lantxo hori, mesedez? Baietz erantzuteko:

a. Egingo ez dizut, ba!

b. Zera egindo dizut nik!

c. Bai, egon horretan!

d. Baita zereko zera ere!

44. Hurrengo hitzek antzeko esanahia dute, batek izan ezik. Zein da?

a. Orroaka

b. Irrintzika

c. Arrantzaka

d. Aharrausika

45. Aizue! ..... begira egonda, ez duzue lanik aurrera aterako.

a. Elkarri

b. Elkarrekiko

c. Elkar

d. Elkarren

46. Senperrenak ikusitako da hori. Zer esan nahi du?

a. Bazterrak ikusitakoa dela.

b. Ez duela sekula sufritu.

c. Latzak ikusitakoa dela.

d. Sufritzen ikasiko duela.

47. Hauetako zein da zuzena?

a. Martxoak 7an elkartuko gara bidaia antolatzeko.

b. Maiatzako 7tik 12ra jai hartuko dugu.

c. 2004ko urtarrilaren 17an izan zuten istripua.

d. 2000eko uztailan ezkontzekoan ziren.

48. Esandako guzti-guztia gertatu da. Beraz, .... asmatu du.

a. bete-betean

b. aho-betean

c. hainbestean

d. ozta-ozta

49. Erraza da etxe berria erostea pentsatzea, baina dirua behar da horretako eta nik ez dut. Norbaitek emango ....

a. balit!

b. balidake!

c. lidake!

d. bazidan!

50. Iraganaldiari buruz haztamuka gabiltza guztiok, eta itsu-itsuan, urrutixegi jo nahi baldin badugu. Hots:

a. Iraganeko kontuetan gehiegi sakondu nahi dugunean ez dugu ezer argirik atzematen.

b. Denok ere nahiko dorpe ibili izan gara iraganean, itsuak bezala.

c. Iraganaldia aztertzeko urrunegi joaten gara, batere orekarik gabe.

d. Txikiak izan garenean dena ukitzeko eta aztertzeko joera izan dugu guztiok.

51. Europarrek kakaoa Ameriketatik ekarri zuten. Aukeratu jarraipena.

a. Patata baita ere handik ekarri zuten.

b. Patata ere handik ekarri zuten.

c. Patata ere bai handik ekarri zuten.

d. Patata handik ekarri zuten ere.

52. Zein da zuzena?

a. Gaur egun dezakegun guztia egingo bagenu, bihar ez genuen lanik izango.

b. Mariterekin dabilena ez daki bera baino zazpi urte zaharragoa dela.

c. Hor dabilen horrek oraindik ere ez daki ni Bilbokoa naizela.

d. Espantua besterik ez dutena ez dira sekula gizontzen.

53. Zein dago gaizki?

a. Nork edukiko dit esanera eskolan?

b. Nori egin behar diot kasu eskolan?

c. Noren agindura egon behar dut eskolan?

d. Noren esanera jarri behar dut eskolan?

54. Tresna miragarri hura, hizkuntza alegia, esnera zeukan beti Luis Martin Santosek, Mitxelenaren ustez. Hau da:

a. Hizkuntzak esaten zizkiola gauzak Luis Martin Santosi.

b. Buruak agintzen ziona esan ezinik ibiltzen zela Luis Martin Santos.

c. Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki obeditzen ziola Luis Martin Santosi.

d. Tresna miragarri hark, hizkuntzak, ederki menderatzen zuela Luis Martin Santos.

55. Beldur da zerbait galdetuko ..... diogun.

a. ei

b. omen

c. ohi

d. ote

56. Itsasoan askotan igandeak ere aste. Zer esan nahi du?

a. Astea igandearen zain pasa ohi dutela.

b. Askotan igandean ere lan egiten dela itsasoan.

c. Aste barruan lanik ez badago igandean egiten dutela.

d. Itsasoan ere, astegunak astegun eta igandeak igande direla.

57. Zein dago txarto?

a. Bost autobus irten ziren txofer banarekin.

b. Neskak launaka sartzen dira komunera.

c. Jatetxe bakoitzak bana plater dauka menurako.

d. Maisuak launaka jartzen gaitu, hobeki ikas dezagun.

58. Makinak egiten du lan guztia. Ez daukazu zain ..... besterik.

a. egon

b. egonik

c. egona

d. egoterik

59. "Hirurogeita hamar urte arte egin behar genuke denok lan". Zeinek adierazten du ezadostasuna?

a. Ene, ez da izango!

b. Aipatze hutsa ere!

c. Ez dut, bada, hori neuk ere esan!

d. Ezta hurrik eman ere!

60. Aukeratu zuzena. Zer ordutan da ikuskizuna?

a. Seiretan.

b. Hiru terditan.

c. Lauretan.

d. Zortzitan.

61. Gainezka egin dezake .....

a. esneak irakitean.

b. mendigoizaleak gailurra zapaltzean.

c. hodeiak euria hastean.

d. elurrak lurra zuritzean.

62. Esne-mamitan bizi nintzen garai hartan. Zer esan nahi du?

a. Arazoz beterik bizi nintzela.

b. Ingurukoekin gozo-gozoa nintzela.

c. Esnea, behintzat, bagenuela garai hartan.

d. Nahi nuen guztia nuela eskura.

63. Etor .... behingoz, eta esan ..... zer nahi duen. Aukeratu egokiena.

a. bedi beza

b. dadin dezala

c. dadila bedi

d. dezala dezate

64. Zer da "gupidagobea"?

a. Errukirik ez duena.

b. Gutiziarik gabe hezia.

c. Maltzurkeriarik ez duena.

d. Gaizki hezia.

65. Zein da zuzena?

a. Gogor eraso gaituzte hori esateagatik.

b. Ikusi nahi nizuke belauneko ubeldu hori.

c. Jarraituko dizut niri ongi tratatuz gero.

d. Egia kontatu nionean, lurrera bota zidan.

66. Lagun batek esan dizu zahartu samar ikusi zaituela. Zein da erantzun egokiena?

a. Zeu ere ez zara atzo goizekoa.

b. Badakizu, zaharrak berri.

c. Baleki gazteak, balera zaharrak.

d. Zahar hitz, zuhur hitz.

67. Zein dago txarto?

a. Gaixoaldi haren ondoren utzi zion. Anek parrandak egiteari.

b. Ane lapurretan harrapatu duten albistea zabaldu da.

c. Asko ikasiagatik ez zuen lortu azterketa gainditzea.

d. Asko idazten bakarrik lortzen da idazmakinan abiadura handitzea.

68. Kepak 24.000 euro irabazten ditu urtean. Txominek ere .....

a. nonbait han.

b. hor nonbait.

c. nonbaiten.

d. nonbaiten ere.

69. Heriotzak mundu honetan ez du inor gupida; deus gutxi balio dute haren aurrean imintzio eta espantuek. Zer esan nahi du?

a. Heriotzak mundu honetan ez duela inor maite; deus gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta esapantuek.

b. Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor erruki.

c. Heriotzak mundu honetan ez duela inor erruki; ezer gutxi balio dutela haren aurrean imintzio eta harridurek.

d. Heriotzaren aurrean deus gutxi balio dutela hileta elizkizunek; hark mundu honetan ez duela inor errespetatzen.

70. Adiskidea luzaroan ikusi ez, eta elkartzean:

a. Zer moduz, motel? Hainbeste denbora ikusi gabe!

b. Zer moduz, motel? Hi gaur ere hemen!

c. Biharamun ederra gero!

d. Hirekin badiagu orain ere!

71. Zenbait kiroletan baloia erabiltzen da, futbolean eta saski-baloian .....

a. beharbada.

b. besteak beste.

c. bestalde.

d. alegia.

72. Zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?

a. Errautza, serbitzua, garraisia.

b. Sinetsi, indartsua, txosna.

c. Hondartza, haragia, oihana.

d. Bukatuz gero, poz-pozik, orduz ordu.

73. "Non dira nire apunteak?" entzunik, ez dakizula adierazteko nola erantzun?

a. Nonahi!

b. Non eta han!

c. Auskalo!

d. Han-hor-hemen!

74. Zein da zuzena?

a. Horko gizoneri esplikaziorik eman gabe ere, baduzu nahikoa.

b. Mutilkoak neskatoai begiratzen zieten, den-dena kontrolatu nahian.

c. Gaueko hamabiak ezkero ez da poliziarik ikusten.

d. Arantxa eta Mertxen denda bihar inauguratuko omen dute.

75. Aurtengo soldataren igoera .... izan da.

a. 0,024

b. % 2,4an

c. % 2,4tan

d. % 2,4ekoa

76. Behingoz bukatuko ahal du! esamoldearen parekoa zein da?

a. Ezin du bukatu!

b. Berehala buka dezake!

c. Ai, behin edo behin bukatuko balu!

d. Behin buka dezake!

77. Han ..... aitak pastoralak zer ziren esplikatu nahian.

a. ziharduen

b. zerabilen

c. zirudien

d. ziotson

78. Zerrenda horietan, zeinetan daude ortografi akatsak?

a. Bait dakit, baigenuen, bainintzen.

b. Usaina, ospitalea, tesia.

c. Energiarik gabe, lotsarik gabe, arnasarik gabe.

d. Ziur, leuna, ilargia.

79. "Seko erori zen behia" diogunean zera adierazi nahi dugu:

a. Arras idorturik erori zela.

b. Hilda erori zela.

c. Egarriaren egarriz erori zela.

d. Beharturik erori zela.

80. Daudela hor pixka batean honen gainean .....

a. deus ez badutenez esan behar.

b. deus ez baduten esan behar.

c. deus ez badutenez gero esan behar.

d. deus esan behar ez badute.

81. Iazko udan izan zen hemen. ....., ez da gehiago agertu gurera.

a. Betidanik

b. Harrezkero

c. Dagoeneko

d. Aldi hartan

82. Ikasleek, ....., astean zenbat aldiz huts egiten dute eskolara?

a. batetik bestera

b. batez besteko

c. batez beste

d. batetan bestetan

83. Zein da zuzena?

a. Urte berean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berean.

b. Urte berean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berdinean.

c. Urte berdinean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berdinean.

d. Urte berdinean jaio ginen Rikardo eta biok, baina ez egun berean.

84. Odol-analisiak egiteko ..... joan behar dut.

a. lizundurik

b. beraturik

c. berdindurik

d. baraurik

85. Errefrau elizkoi anitz, gehiegikeria ugariren bilduma izanagatik, ezin da ukatu ingurunearen behaketan oinarritzen direla. Hau da:

a. Esaera zaharretan biltzen diren iritziek inguruko gehiegikeriei errepareatzen diete.

b. Ingurunearen behaketak elizaren gehiegikeria anitz eragin zituen.

c. Gehiegikeriak gehiegikeria, errefrau elizkoi asko inguruaren ezagutzaren ondorio dira.

d. Bilduma anitzek elizaren errefrauak eta inguruaren behaketa uztartzen dituzte.

6. Albiste harrigarri hark denok ..... utzi gintuen.

a. aho betean

b. aho zabalka

c. aho bete hotz

d. aho batez

87. Zein da zuzena?

a. Horretaz gain / horrekin batera / horren mesedetan.

b. Horretaz gain / horretaz batean / horren mesedetan.

c. Horrekin gain / horrekin batera / horri mesedetan.

d. Horrekin gain / horretaz batera / horri mesedetan.

88. Gaitz erdi! Noiz erabiliko zenuke?

a. Zure eginbeharraren erdia egin duzula adierzteko.

b. Lagun batek zuk eskatutakoaren erdia besterik ez duela egin ohartzean.

c. Istripu larri batean hainbat zauritu baina hildakorik ez dela izan jakitean.

d. Zuk egitea espero zenuena baino gutxiago egin duzula adierazteko.

89. Zein esaldi da okerra puntuazioari dagokionez?

a. Hiru anaia ziren: Pello, arotza; Jon, bizargina; eta Peru, iturgina.

b. Hauek izan ziren gaiak: Hiztoria, Filosofia eta Bioetika.

c. Ariketa hau, aurrekoa baino, errazagoa da.

d. Mikelen ama, gure jostuna, bahiar etortzekoa da.

90. Guk ere badugu bizi izateko eskubidea, .... Zein ez da jarraipen egokia?

a. zer demonio!

b. zer demontre!

c. zer arraio!

d. zer mesede!

91. Zein da zuzena?

a. Egon isilik, irakasleak entzuten digula.

b. Maite didanak badaki nire berri.

c. Irailaren 27an datozte Ameriketako lehengusuak.

d. Aurrerantzean ere, biziko bagara, gogotik egin beharko dugu lan.

92. Gizakiok nekazari egin ginenean naturak zer emango zain gelditu ginen, eguraldiaren menpeko eta urte-sasoien gatibu. Bestela esanda:

a. Gizakiok nekazari egitean eguraldiak menpean hartu gintuen; ez, ordea, urte-sasoiek.

b. Urte sasoien gatibu bihurtu ginen eta naturak zer emango zain gelditu nekazari izateari uztean.

c. Gizakiok nekazari egitean eguraldiak eta urte-sasoien morroi bihurtu ginen.

d. Naturak zer emango zain gelditu ginen eta eguraldia menpean hartu genuen.

93. Segituko multzoetan zein hitz dago lekuz kanpo?

a. Bizikleta, motorra, autoa, kamioia.

b. Haragia, arraina, babarrunak, fruta.

c. Erbinudea, katagorria, arratoia, satorra.

d. Ameztia, lizardia, hariztia, ausardia.

94. Zein ez da zuzena?

a. Berandu bukatu dute azteketa, argirik gabe egon baitira puska batean.

b. Puska batean argirik gabe egon direlako, berandu bukatu dute azterketa.

c. Berandu bukatu dute azteketa, zeren eta puska batean argirik gabe egon baitira.

d. Zergatik puska batean argirik gabe egon direlako, berandu bukatu dute azterketa.

95. Horrela lan egin eta aberastuko ez denik ez dago. Hortaz:

a. Horrela lan eginda edonor aberasten da.

b. Lan eginda ere, bada aberastu ez denik.

c. Horrela lan eginda kostako zaizu aberastea.

d. Horrela lan eginda inor ez da aberasten.

96. Oraingo mintzaldiek ez dute, mamiaren aldetik, ordukoen eite handirik. Bestela esanda:

a. Mintzaldiak orain, mamiaren aldetik, beste garai batekoak bezalakoak dira.

b. Lehenagoko saioak beste itxura batekoak izaten ziren, edukiari dagokionez.

c. Oraingo mintzaldiek ez dute ospe onik, mamiagatik batez ere.

d. Orduko mintzaldiek eta oraingoek ere ez dute mami handirik.

97. Zein da zuzena?

a. Erne horrekin!

b. Erne horretaz!

c. Erne horretara!

d. Erne horrekiko!

98. Begitan hartu nau zuzendariak. Zer esan nahi du?

a. Zuzendaria gustura dagoela nirekin.

b. Zuzendariak begiko nauela.

c. Ez naizela zuzendariaren gogoko.

d. Zuzendariaren gogokoena naizela.

99. Etor zaitez ordurako, ..... tabernara joango naiz hamaiketakoa egitera.

a. bestela

b. beraz

c. hori dela eta

d. orobat

100. Umeak pliska-plasta ibiltzen dira ......

a. ikasgelan.

b. elizan.

c. uretan.

d. futbolean.

You might also like