You are on page 1of 4

Hautatu emandako atsotitzaren baliokidea.

1. Ez da horixe atzo goizekoa.

A. Norbait edo zerbait zaharra dela adierazteko erabiltzen da.


B. Norbait edo zerbait gaztea dela adierazteko erabiltzen da.
C. Norbait edo zerbait zaharra izan arren, gazte dirudiela adierazteko erabiltzen da.
D. Atzo goizean gertatutakoari erreferentzia egiteko erabiltzen da.

2. Etxeko sua etxeko hautsez estali behar da.

A. Etxeko arazoak etxean konpondu behar dira.


B. Etxeko hautsek etxekoek garbitu behar dituzte.
C. Etxean sua dagoenean, etxeko baliabideez itzali behar da.
D. Etxekoei ez zaie utzi behar arazoak etxetik kanpo konpontzen.

3. Askoren mina, tontoen atsegina.

A. Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzen zaienean, hobeto sentitzen gara.
B. Zoritxarren bat norberari gertatzeaz gain askori gertatzea ez litzateke pertsona azkar baten
kontsolamendua izan behar.
C. Tontoek atsegin dute besteen sufrimendua.
D. Askok min dutenean, tontoa libratzen da.

4. Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.

A. Handiustekoa denak burua hankartean sarturik amaitzen du.


B. Ipurdia goraka dutenak burumakur ibili ohi dira.
C. Handiustea izatea gauza ona izaten da hainbatetan.
D. Handiustea izateak ez du esan nahi hobea izango zarenik.

5. Dagoenean bon-bon, ez dagoenean egon.

A. Zerbait izan duzunean ongi erabili ez baduzu, falta zaizunean ez kexatu.


B. Dendan bonboi kaxarik ez badago, hor konpon.
C. Zerbait duzunean apreziatu eta besteekin partekatu, besteek zurekin berdin jokatzeko zuk
ez duzunean.
D. Bonboiak dituzunean jan, eta ez dituzunean erosi.

6. Langileentzako lana, alferrantzako jana.

A. Alferra langilearen lanaz aprobetxatu ohi da.


B. Langileek lan egiten dute jana lortzeko.
C. Alferrak jaten ari diren bitartean, langileak lanean aritzen dira.
D. Langileen jana alferrek jaten dute.

7. Abenduko eguna, argitu orduko iluna.

A. Abenduko egunak laburrak dira.


B. Berandu argitzen du egunak abenduan.
C. Jendea gauez gehiago irteten da abenduan.
D. Abenduan jendea goizez irteten da parrandara eta gauez etxeratzen da.
8. Gogozko tokian aldaparik ez.

A. Ametsak amets gelditzen dira ez badugu gogor lan egiten.


B. Gustura egiten direnean gauzak emaitza hobeak lortzen dira.
C. Egiten dena gustura egiten bada, ez da lana.
D. Zailtasunak gainditzeko lan egin behar da.

9. Munduan nahi duenak luzaroan bizi, oiloekin ohera eta txoriekin jaiki.

A. Naturarekin harreman estua duena urte askotan biziko da.


B. Luzaro bizi nahi duenak animaliak eduki behar ditu.
C. Luzaro bizi nahi duenak egunez lan egin behar du eta gauez lo.
D. Goiz esnatu eta oheratzen dena urte askotan biziko da.

10. Mando merkea, nagusiaren nekea.

A. Merke erositakoak ez du gehiegi irauten.


B. Merke erosi ohi duguna, askotan garestiagoa ateratzen zaigu.
C. Tontoen artean tontoenak lan gehiago egiten dute.
D. Mandoa merkeak nagusia asko nekatzen du.

11. Errementariaren etxean zotza burruntzi.

A. Beharrezkoak dituzun tresnak eskura badituzu, errazago burutu ahal izango duzu lana.
B. Errementariaren etxean zotza erabiltzen da burruntziaren ordez.
C. Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, askoz ere errazago lortzen da.
D. Zerbait erraz lor edo egin daitekeen tokietan, maiz horren gabezia egoten da.

12. Burla minena, egia dioena.

A. Egiak min ematen du askotan.


B. Egia esateko burla egin beharra dago.
C. Burla egiaren pareko da askotan.
D. Burla egiterakoan egia esaten bada, ez da mingarria izaten.

13. Bista ona eta elkar ezin ikusi.

A. Bi lagun elkarrekin haserre daudenean esaten da.


B. Bi lagun elkarrengandik urrun bizi direnean esaten da.
C. Denbora asko da ez dutela elkar ikusi.
D. Ondo ikusteko betaurrekoak behar direnean esaten da.

14. Han eta hemen txakurrak oinutsik.

A. Toki guztietan bizimodua berdintsua da.


B. Gauza txarrak dauden tokietan txakurrak han eta hemen ibiltzen dira.
C. Toki guztietan daude gauza txarrak.
D. Txakurrak berdintsuak izaten dira toki gutzitetan.

15. Urrea esan eta urria eman

A. Urrea kantitate txikitan ematen da.


B. Kanpoaldeak ez du inoiz adierazten barruan dagoena.
C. Asko eskaintzen duenak gutxi ematen du.
D. Dirudiena eta benetan dena ez datoz bat beti.
16. Usteak erdia ustel.

A. Usteak zurrumurru hutsa dira.


B. Uste diren gauza asko ez dira egia.
C. Uste asko izanez gero, ideiak usteldu egiten dira.
D. Usteak denborarekin aldatu egiten dira.

17. Bat eman eta bi hartu.

A. Batzuek eskainitakoa baino gehiago hartzen dute.


B. Eskainitakoa besterik ez dute hartzen batzuek.
C. Ez dagoen lekutik ere batzuek zerbait ateratzen dute.
D. Bat eskaini eta bikoitza hartzen dute batzuek.

18. Belearen umea, belakumea.

A. Seme-alabak nola, gurasoak hala.


B. Gurasoak nola, seme-alabak hala.
C. Ingurukoa nola, gu hala.
D. Umearen ezaugarriak gurasoei itsatsi ohi zaizkie.

19. Hil eta gero salda bero.

A. Hil ondoren ez da inor zutaz oroitzen.


B. Hil ondoren ez dago ezer aldatzerik, lehenago aldatu behar dira.
C. Norbait hiltzean, salda bero bat prestatzea komeni da.
D. Gauzak konpondu behar dira horretarako parada dagoenean eta ez aukera pasatu denean.

20. Haizea nora, zapiak hara.

A. Egoeraren baitan iritziz aldatzen denean.


B. Gizakiok iritziz aldatzeko joera dugu.
C. Haizea dabilenean zabaldu behar da arropa.
D. Bi aldiz pentsatzea komeni da zer edo zer esan aurretik.

21. Sasiak entzuna bitik bat gezurra.

A. Entzundako guztia sinetsi behar da.


B. Sasi artean entzuten den oro gezurra izan ohi da.
C. Ez fidatu entzundakoaz.
D. Hortik entzundako guztia ez da egia izaten.

22. Otsoa aipatu eta otsoa atean.

A. Otsoa izendatzean agertuko da.


B. Norbaiti buruz mintzatzen garenenean eta pertsona hori azaltzen denean erabiltzen da.
C. Zerbait txarra pentsatzen dugunean, horixe gertatu ohi da.
D. Ez da komeni hitz egitea atearen atzean nor dagoen jakin gabe.

23. Pekatu aitortua, Jainkoak barkatua.

A. Okerra barkatzen bada, Jainkoak ere barkatuko du.


B. Jainkoak ez du gezurrik barkatzen.
C. Okerra aitortzean, barkatua izan ohi da.
D. Gezurretan ibiltzen denak hobe du aitortzea.
24. Tximist handi eta euri gutxi.

A. Zarata handia egin arren, ez du pianoa ondo jotzen.


B. Tximistak daudenean, ez du euririk egiten.
C. Asko hitz egin arren, esandakoa betetzen ez denean.
D. Buru handia baina adimen urria.

25. Nirea nire eta zurea gure.


A. Partekatzeak zoriona dakarrela adierazteko erabiltzen da.
B. Norberekeria adierazteko erabiltzen da.
C. Ondasunik ez badugu, nekez parteka ditzakegula adierazteko erabiltzen da.
D. Eskuzabaltasuna adierazteko erabiltzen da.

You might also like