You are on page 1of 8

ATARIKO PROBA

Hil honetan, EGA azterketa prestatzen ari direnei


lagundu nahi izan diegu, gure SAREAN sailean
eskainitako helbideez gain, ehun galdera hauek
eskura jarriz. Ea gauza zaren erantzunak begiratu
gabe galdera gehienei zuzen erantzuteko! Gogoan
izan benetako azterketan 75 galderari erantzun
behar zaiela zuzen proba hau gainditzeko.

GALDERAK
1.- Zer duzu hain haserre egoteko?
a.- Lo hartu dut
b.- Lotan nago
c.- Lo egin dut
d.- Bada, lo egin dudalako
2.- Zeu zara taldeko jokalaririk onena Ez zaude ados.
Nola erantzun?
a.- Baliteke
b.- Baita zera ere
c.- Alajainkoa!
d.- Primeran!
3.- Ekintza bat burutzen lehena dena
a.- Aitzindaria
b.- Eratzailea
c.- Jakituna
d.- Sustatzailea
4.- Hobe beharrez esan dizut Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau?
a.- Hobeto egin dezazun
b.- Mesedegarri gerta dakizun
c.- Txarrustez esan dizut
d.- Nazka-nazka eginda esan dizut
5.- Zinera elkarrekin joatekoak al gara?
a.- Bai, elkarrekin joaten gara
b.- Bada, goaz!
c.- Bai, gustura gainera
d.- Bai, atzoko kontua da
6.- Denik eta mundurik okerrenean bizi gara! Zein dago
soberan?
a.- Etsita dago
b.- Gogaituta dago
c.- Penaturik dago
d.- Gogortuta dago
7.- Jolas egin dezagun!
a.- Detektibeetara
b.- Abestera
c.- Soka-saltoan
d.- Futbolera
8.- Kafetxo bat hartzeko astia ...............ez dugu izan
a.- baino
b.- bakarrik
c.- baina
d.- banu

9.- Zuen herria ez dakit nolakoa izango den, baina


.............................. Ez behintzat hain jendetsua.
a.- ez da nirea bezain izango
b.- ez da nirea adina izango
c.- ez da nirea bezala izango
d.- ez da nirea bezalakoa izango
10.- Datorren astean Bilbora joango gara, azken orduko
gorabeherarik ..................
a.- egon ezean
b.- ez egotekotan
c.- ez ezik
d.- gabe
11.- Laguna gonbidatzeko garaian...
a.- Joaten al gara hondartzara?
b.- Joango al gara hondartzara?
c.- Goaz bada hondartzara?
d.- Hondartzara baldin bagoaz?
12.- Lanean bestetan ez dakiena(k)
a.- Beste lanbide bat aurkitu nahi du
b.- Itolarriak eraginda lana utzi du
c.- Ez du batere lanik egiten
d.- Beti lanean ari da
13.- Agindutakoa egiten duenerako, bost urte pasako
dira!
a.- Agindutakoa garaiz bukatu du
b.- Agindutakoa ganoraz bukatu du
c.- Agindutakoa nekez ikusiko dugu
d.- Agindutakoa aurki ikusiko dugu
14.- Ez ezazu horrelakorik egin!
a.- Agindua
b.- Baieztapena
c.- Iritzia
d.- Aholkua
15.- Tartean okerrik ez bada, gai honi buruz berriz hitz
egiteko aukera izango dugu.
a.- Kargu hartzen ari da
b.- Asmo txarrez ari da
c.- Arrazoitzen ari da
d.- Asmo onez ari da
16.- Okerreko bidea hartu eta ......................................
a.- Galdu egin ginen
b.- Jai hartu genuen
c.- Topo egin genuen
d.- Esku hartu genuen
17.- Galdera zuzena:
a.- Mesedez, esango al didazu non dagoen
komuna?
b.- Esaidazu, mesedez, komuna?
c.- Esaten didazu non dagoen komuna?
d.- Esango zenidan, arren, non dagoen komuna?

18.- Lotsatuta zaude.


a.- A ze lotsa!
b.- Lotsagabe halakoa!
c.- Lotsaren lotsaz
d.- Lotsagarri ahalena!
19.- Zerbait barregarria denean,
a.- Ze barre izugarria!
b.- Zer barreak!
c.- Zein barregura!
d.- Hau barregura!
20.- Hala ere, hala ere... garaiz etorri zara.
a.- Eskerrak
b.- Gutxienez
c.- Dena den
d.- Bestela
21.- Konforme zaude, ezta? Zertan ari zara,
.............................., jardunean?
a.- orduan
b.- ostean
c.- aldiz
d.- haatik
22.- Ez dute batere ondo hartu hark egindako proposamena.
a.- Zain daude
b.- Ados daude
c.- Primeran daude
d.- Ez daude konforme
23.- Pasadizoan hartu egunkaria.
a.- Bide batez hartu egunkaria
b.- Pasealekuan hartu egunkaria
c.- Igarobidean hartu egunkaria
d.- Pasabidean hartu egunkaria
24.- Beste erremediorik ez badago, joango naiz erosketak egitera.
a.- Gogo onez joango da
b.- Gogoz kontra joango da
c.- Gogotsu joango da
d.- Gogoan hartu ondoren joango da
25.- Alexek azterketa guztiak gainditu ditu.
a.- Bejondeiola!
b.- Bai horixe!
c.- Ez horregatik!
d.- Hau zoritxarra!
26.- Honez gero iritsiko ziren, garaiz irten dira eta.
a.- Iristekotan izango dira
b.- Iritsi bezain laster, irten egin dira
c.- Seguruenik iritsiko ziren
d.- Iritsi eta berehala irten dira

27.- Datorren larunbatean, ........................., hasiko da


ehiza garaia.
a.- hilak zortzi
b.- hilaren zortzi
c.- hila zortzi
d.- hilak zortzik
28.- Lau urtean behin biltzen dira senitartekoak. Zertaz
ari gara?
a.- Iraupenaz
b.- Maiztasunaz
c.- Kopuruaz
d.- Harremanez
29.- Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera
beroa.
a.- Maite-seinaleak egin dizkigute
b.- Maite gaituzten ikusteko egin digute halako
harrera beroa
c.- Maite gaituztelako egin digute halako harrera
d.- Maite ote gaituzten ikusi behar orain
30.a.- Berriro elkar ikusiko dugun esperantza ez dut
galduko
b.- Berriro elkar ikusiko dugunaren esperantza ez
dut galduko
c.- Berriro elkar ikusiko dugularen esperantza ez
dut galduko
d.- Berriro elkar ikusiko omen dugun esperantza
ez dut galduko
31.a.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko ze
neko ustean
b.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zela
ko ustean
c.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zela
rik ustean
d.- Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zela
ren ustean
32.- Aukeratu batuaz zuzena dena.
a.- Bai, zuk badinostazu baleike hori holan izatea
b.- Bai, zuk badiostazu baliteke hori holan izatea
c.- Bai, zuk badiostazu baliteke hori horrela izatea
d.- Bai, zuk badiostazu baleike hori hola izatea
33.- Zer adierazteko erabiliko zenuke esaldi hau: Han
ere txakurrak hanka-hutsik
a.- Nahi eta nahi ez txakurrek hanka-hutsik joan
behar dute
b.- Gu txakurrak bezain gaizki bizi gara
c.- Inora joanda ere, arazo berberekin topo egiten
dugu
d.- Txakurrak arazo baino ez dira

34.- Nola esan duzu? Errepika ezazu, ...........................,


kontu hori.
a.- behinik behin
b.- behingoz
c.- berriz
d.- behin ere ez
35.- Dirurik gabe, ..................... joango gara bidaia
horretara.
a.- neke
b.- nekez
c.- nekaturik
d.- nekatuta
36.- Noiz ................. ditugu fruta-arbolak?
a.- mugituko
b.- barreiatu
c.- aldatuko
d.- galduko
37.- Ezin lorik hartu. ....................., oso urduri bainago.
a.- Aitzitik
b.- Gainerakoan
c.- Izan ere
d.- Hala ere
38.- Etxe berria behar dugu
a.- Zaharra berritzeagatik ez dugu ezer konpon
duko
b.- Zaharra berritzearren ez dugu ezer konpon
duko
c.- Zaharra berritzen ez dugu ezer konponduko
d.- Zaharra berritu arren ez dugu ezer konpon
duko
39.- Emakume baten gurasoen semea zer da emakume
honekiko?
a.- neba
b.- iloba
c.- semea
d.- arreba
40.- Auto hau hondatuta dago, ez dabil.
a.- Bai dabil, kirten hori!
b.- Bai, ibiltzen dela
c.- Bai, badabil
d.- Baldin badabil, hobeto
41.- Atzekoz aurrera jantzi duzu jertsea
a.- Goitik behera jantzi duzu
b.- Hankaz gora jantzi duzu
c.- Aurreko aldea atzean eta atzeko aldea aurre
an jantzi duzu
d.- Ahoz behera jantzi duzu

42.- Zein da zuzena?


a.- Zer egingo lukete zure gurasoek etxetik alde
egingo bazenuke?
b.- Zer egingo lukete zure gurasoek etxetik alde
egingo bazenu?
c.- Zer egingo lueke zure gurasoek etxetik alde
egingo bazenuke?
d.- Zer egingo lueke zure gurasoek etxetik alde
egingo bazenuteke?
43.- Gure auzoan ...................., zurean ....................
izaten dira honelako sesioak.
a.- ez ezik / ere
b.- ezik / bai
c.- batzuetan / ere bai
d.- ezean / ere
44.- Esana aditu! Bestela, ............................ emango
dizut.
a.- Dirua
b.- Goxoki bat
c.- Belarrondoko bat
d.- Bazkaria
45.- ...................... etorri naiz zu ikustera. Baina, dirudienez, alferrik!
a.- Propio
b.- Sikiera
c.- Azken finean
d.- Bide batez
46.- Zerbait askotan esan duzula adierazteko:
a.- Makina bat aldiz
b.- Zenbait aldiz
c.- Noiznahi
d.- Tarteka
47.- Txoriburuaren plantak egiten ditu maiz.
a.- Txoriburuak maiz egiten ditu
b.- Txoriburuarena egiten du maiz
c.- Txoriburuak gustuko ditu
d.- Txoriburuaren arrastoen bila dabil
48.- EAE. Zer esan nahi du?
a.- Euskal Herriko Atlas Etnografikoa
b.- Europako Abesbatzen Elkartea
c.- Euskal Herrian Euskaraz
d.- Euskadiko Autonomi Erkidegoa
49.- -Zer moduz ibili zarete Parisen?
-Hainbestean!
a.- Primeran ibili dira
b.- Erdipurdi ibili dira, ez ongi eta ez gaizki
c.- Hainbeste jende dago Parisen, ezen ez itzul
tzeko asmoarekin etorri dira
d.- Kalez kale asko ibili dira
50.- Gaiztakeriarik ......................... ez egin.
a.- behingoz
b.- behinik behin
c.- berehalakoan
d.- bestela

51.a.- Axular XVII. mendeko idazlea da.


b.- Axular XVII-mendeko idazlea da.
c.- Axular XVII mendeko idazlea da.
d.- Axular XVII-mendeko idazlea da
52.- Ezin al haiz azkarrago ibili auto kaskar horrekin?
Barraskiloa ematen duk!
a.- Alajaina!
b.- To bostekoa!
c.- Joan hadi pikutara!
d.- Ez da ezer asko!
53.- Lan bila zabiltza eta zure aurkezpen-eskutitzaren
bukaera prestatzen ari zara:
a.- Motel ongi ibili!
b.- Bihar arte eta muxu bat
c.- Eta besterik ez, adiskide maitea.
d.- Zuen berri aurki izango dudalakoan, izan ongi.
54.- Zure lagun bati eskutitza idatzi behar diozu. Nola
hasiko zenuke?
a.- Kaixo adiskide:
b.- Ene maitea!
c.- Zuzendari jaun hori!
d.- Lagunok/ak:
55.- Etxera joan aurretik tabernara joan zen.
a.- Tabernara joan baino aurretik etxera joan zen
b.- Lehenengo tabernara joan zen eta gero han
dik etxera
c.- Etxera joaten zen, baina lehenago tabernara
d.- Etxera zihoan, baino lehen tabernara joan zen
56.- Ez dugu ikusi zaharra.
a.- Zaharra ikusi gabe geratu da
b.- Duela gutxi ikusi dugu
c.- Zaharrok gutxi ikusten dugu
d.- Zahartu arte ez dugu ikusiko
57.- Istripua duela egun batzuk gertatu zen.
a.- Beste egunean
b.- Lehengo egunean
c.- Egunen batean
d.- Lehenengo egunean
58.- Bertsolariak etorri handiko gizaseme eta emakumeak izan ohi dira.
a.- Joan-etorri ugari egiten dituzte
b.- Hitz egiteko trebetasun handikoak dira
c.- Bertsolariak handiustekoak dira
d.- Bertsolariei bertsoak handik eta hemendik
etortzen zaizkie
59.- Sekula ez bezala, atzo gin-tonic bat hartu nuen.
a.- Inoiz ez bezala
b.- Inon ez bezala
c.- Inori ez bezala
d.- Inork ez bezala

60.- Josu ez beste gainontzeko guztiak ageri dira


argazki honetan.
a.- Josu izan ezik
b.- Josu ere bai
c.- Josurekin batera
d.- Josuri esker
61.- Atzo posta elektronikoa bidali nizun.
a.- Noiz erantzuten didazu?
b.- Noiz ematen didazu erantzuna?
c.- Noiz erantzungo didazu?
d.- Noiz emango didazu erantzunik?
62.- Uste dut garaiz iritsiko naizela, .................... jakin
ez zaizula gehiegi axola.
a.- non eta
b.- nahiz eta
c.- baldin eta
d.- zeren eta
63.- Hauetatik zein ez da gizasemea?
a.- Osaba
b.- Suhia
c.- Erraina
d.- Lehengusua
64.- Otorduetako bigarren platerari nola esaten zaio?
a.- Haragia
b.- Eltzekoa
c.- Barazkia
d.- Jakia
65.- Zoritxarrez .............................. konfiantza erabat
galdu dut.
a.- zuregana
b.- zureganako
c.- zurenganako
d.- zuri buruzko
66.- Goseak nengoen eta goseak, era berean, nire
inguruko guztiak
a.- Goseak nengoen eta goseak ere bai nire in
guruko guztiak
b.- Goseak nengoen eta goseak hala beharrez
nire inguruko guztiak
c.- Goseak nengoen eta goseak derrigorrez nire
inguruko guztiak
d.- Goseak nengoen eta goseak ezin bestean nire
inguruko guztiak

67.- Garai batean euskaldunek eguzkia ........................


zuten.
a.- sinisten
b.- bedeinkatzen
c.- gurtzen
d.- igurzten
68.- Gizon-emakumeok hiria alde batera utzi eta
............................... itzuli beharko genuke.
a.- izadiarengana
b.- izadiagana
c.- izadira
d.- izadiara
69.- Hortxe zegok koska!
a.- Hara non datorren!
b.- Horixe da arazoaren muina!
c.- Eureka!
d.- Hau mina hartu dudana zorioneko koska
honekin!
70.- Zein ez da ugaztuna?
a.- Betizua
b.- Izokina
c.- Txerria
d.- Balea
71.- Hauetako zein da ur gezatakoa?
a.- Marrazoa
b.- Katuarraina
c.- Izurdea
d.- Amuarraina
72.- Jakin izatera, ez nintzatekeen azalduko.
a.- Jakin izan banu, ez nintzatekeen azalduko
b.- Jakingo banu, ez nintzatekeen azalduko
c.- Jakingo banuke, ez nintzatekeen azalduko
d.- Jakin banuen, ez nintzateke azalduko
73.- Eskuak poltsikoan sartuta zeuzkan. Eta bidetik zetorren.
a.- Bidetik zetorren eskuekin poltsikoan sartuta
b.- Bidetik zetorren eskuak poltsikoan sartuta
c.- Eskuekin poltsikoan sartuta bidetik zetorren
d.- Bidetik zetorren eskuez poltsikoan sartuta
74.- Gustura hartuko nuke ........................................
a.- ur baso bat
b.- baso bat ur
c.- pixka bat ur
d.- ura apur bat

75.- Urrutira joan zen lan bila, han aberastu eta hemen
etxe eder bat jasotzeko asmoz. Baina ustekabe galanta
hartu zuen. Hemen bizimodua garestitu eta
............................................
a.- ametsak egia bihurtu zituen
b.- ametsak egia bihurtzeko lain ez zuen izan
c.- ez zuen pentsatzen zuen adina diru irabazi
d.- itzultzeko ametsa ezin izan zuen bete
76.- Esan duzuna ez zait oso egokia iruditzen.
a.- Bai, niretzat ere txarto dago
b.- Izan ere, niretzako gaizki dago ere
c.- Nire ustez ere gaizki dagoela
d.- Bai, nire ustez ere txarto dago
77. Dirua .................................., bitxiak ere eraman
zituzten lapurrek.
a. ezik
b. besterik
c. ez ezik
d. gain
78. Ordena itzazu animalia hauek, txikienetik handienera:
a. eulia, sagua, erbinudea, oreina, elefantea
b. sagua, eulia, erbinudea, elefantea, oreina
c. eulia, sagua, oreina, erbinudea, elefantea
d. eulia, sagua, oreina, elefantea, erbinudea
79. Mina hartu zuenean, saihetsa ................................
zitzaion.
a. puztu
b. handitu
c. zapuztu
d. hondatu
80. Aizu, Mikel! Partxisean arituko gara?
a. Irabazten zaitudala!
b. Ea irabazten nauzula!
c. Ezetz irabazi!
d. Ez didazula irabazten!
81. Dortoka arrautzak ................................... ari da.
a. botatzen
b. ipintzen
c. erruten
d. jartzen
82. Zein da zuzena?
a. 2002.eko apirilaren 23
b. 2002garren apirilaren 23
c. 2002ko apirilak 23
d. 2002, apirilak 23an
83. Hilero argitaratzen den aldizkariari ..........................
esaten zaio.
a. hilekoa
b. hilekaria
c. hilabetekaria
d. hilabetekoa

84. Euskaltzainek diotenaren ..................................


beste molde hau hobesten da.
a. lain
b. moduan
c. arabera
d. bezala
85. Bi haurrak ................................ oso hurbil zeudenez,
biei eman behar izan nien gozokia.
a. elkarrekin
b. elkarrengandik
c. elkar
d. elkarren
86. Senarra utzi eta .............................. joan zen.
a. mojatzat
b. moja
c. moja bezala
d. moja moduan
87. Telefonoz hots egin eta Joseba zegoen galdetu
nuen:
a. Joseba dago?
b. Hor al da Joseba?
c. Joseba hortik al dabil?
d. Ba al dago Joseba?
88. Etorriko al zara Kepa Junkeraren kontzertura?
a. Noski baietz!
b. Jakina baietz!
c. Joango ez naiz, bada!
d. Noski joango naizela!
89. Noiz etorriko da irakaslea?
a. Edonork daki!
b. Auskalo nork daki!
c. Batek daki!
d. Baten batek daki!
90. Burtsaren beherakadaren .................... ikaragarriak
izan ziren.
a. ondorioak
b. beherapenak
c. irabazpenak
d. emaitzak
91. Atzo maite................... gaur egun gorrotatzen zaitu.
a. zintuena
b. zizunak
c. zintuenak
d. zizuna
92. Uste dut EGA lortzea pozgarria izango ....................
a. zela
b. litzatekeela
c. liratekeela
d. litzakeela

93. Jaungoikoak ura .............................. bihurtu zuen.


a. ardotan
b. ardoan
c. ardoz
d. ardo
94. Eskerrik asko
a. Ez da ezergatik
b. Ez horregatik
c. Ezergatik
d. Ezer ez da
95. Zer moduz sendia?
a. Tiratzen
b. Gutxi gorabehera
c. Hainbestean
d. Hola edo hala
96. Dena kendu zioten eta ez zuen .............................
a. nora joan
b. inora joanik
c. nora joaterik
d. inora joaterik
97. Bartzelonak gol bakarra sartu zuen, Athletic-ek,
................................., bi.
a. ostera
b. gutxienez
c. bitartean
d. behinik behin
98. Zeu ere bizkaitarra zara, ala?
a. Bai, ni baita ere
b. Bai, neu ere
c. Bai, ni ere bai
d. Bai, neu ere bai
99. Josune gaixotzen bada ........................... izango da
arduraduna.
a. ordezkoa
b. sustitutoa
c. ondorengoa
d. ondorena
100. Enbor horren ............................ ikaragarria da.
a. loditasuna
b. lodiera
c. lodikortasuna
d. lodikorra

ERANTZUNAK
1.
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
10.
11.
12.
13.
14.
15.
16.
17.
18.
19.
20.
21.
22.
23.
24.
25.

a
a
a
b
c
d
c
a
d
a
b
d
c
a
d
a
a
a
d
a
a
d
a
b
a

26.
27.
28.
29.
30.
31.
32.
33.
34.
35.
36.
37.
38.
39.
40.
41.
42.
43.
44.
45.
46.
47.
48.
49.
50.

c
a
b
c
a
b
c
c
c
b
c
c
d
a
c
c
b
a
c
a
a
b
d
b
b

51.
52.
53.
54.
55.
56.
57.
58.
59.
60.
61.
62.
63.
64.
65.
66.
67.
68.
69.
70.
71.
72.
73.
74.
75.

a
c
d
a
b
b
b
b
a
a
c
b
c
d
b
a
c
c
b
b
d
a
b
b
b

76.
77.
78.
79.
80.
81.
82.
83.
84.
85.
86.
87.
88.
89.
90.
91.
92.
93.
94.
95.
96.
97.
98.
99.
100.

d
c
a
b
c
c
c
c
c
b
b
b
c
c
a
c
b
d
b
c
a
a
d
a
b

You might also like