You are on page 1of 3

Koloretako ametsak esna nagoenean eta ezin loak hartu gaua iristen denean.

Saltoka hasita hegan egiteko gogoa, nire bihotza taupaka aire ertzera doa. Elkarrekin hankaz gora buruz behera jartzean, tunelean sartu eta irrintzika hastean, bitxiloreekin pultsera egin dizudanean, begietara begira hauxe nahi dizut esan: Maite zaitut, maite- maite zaitut; pila, pila, pila patata tortilla! Maite zaitut. Maite-maite zaitut, ilargiraino eta buelta maite zaitut Begietako dirdira, irribarrea ahoan, ezin ditut ezkutatu zu ikusitakoan; hanka eta eskuetan, gorputzean, dardara; nire bihotza taupaka aire ertzera doa. Elkarrekin ortzadarra margotu dugunean, ispiluan nire izena idatzi duzunean, irratia piztu eta doinu hau entzutean, begietara begira hauxe nahi dizut esan: Maite zaitut, maite-maite zaitut; pila, pila, pila patata tortilla! Maite zaitut. Maite-maite zaitut, ilargiraino eta buelta maite zaitut

Zazpi mendeko gauean gaude. Gure loreetan sasi, irrintzi, oihu, ele ta ulu, marmario ta garrasi, haize enbata, brisa, galerna, gaur garbi, bihar nahasi, xake taularen zuri beltzetan arrats gozo egun gazi. ai itsasorik ez bageneuka zeri so negarrez hasi. Gure zuhaitza landatu dugu amildegi muturrean, adarrak daude ertzetik haruntz; sustraiak, berriz, lurrean, bihotz esteak estu helduaz esku baten ahurrean. bertso berriak jartzera noa bere indar laburrean, nola malko bat isuritzen den isasoaren aurrean. Nola haizea ur azalean eguzkiaren irteran nola kaioak zorabioan itsas embata besperan pentsatzen nago gu ere berdin ibiltzen ez ote geran susmoa daukat gure patua itsasoa ez ote da libre ta zabal dugu aurrean baina ezin dugu edan

Heldu herria sustraietatik tira eta gora jaso jarri kantauri aurrean eta mantendu zutikan gizon ispillu hortan ikus gaitezen herriz herri auzoz auzo zauriak gatzez itxi ditzagun malkoak gure sera son sano ta libre irla txiki bat salbatuko gara akaso Azken arnasa eman nahi nuke eguna hiltzen ari da azken arnasa eman nahi nuke bertsoak entzuten dira azken arnasa eman nahi nuke kantari nator herrira azken arnasa ematen dugu eguzkitik eguzkira azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira azken arnasa ematen dugu eguzkitik eguzkira azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira azken arnasa eman nahi nuke itsasoari begira

You might also like