You are on page 1of 2

Sintagma= ideia Ideia beti bukaeran deklinatzen da Ad: Gure aitAK amARI gona gorriA ekarri dio arratsaldeAN

Nork Stg. Nori stg. Nor stg. Aditza stg. Non stg. (Noiz) Stg mugatua Sintagma mugatuak multzo bateko elementu guztiak adierazten ditu. Stg. Mugagabea Sintagma mugagabeak ez ditu multzo bateko elementu guztiak adierazten,
haietatik zati bat baizik.

DEKLINABIDEA
NOR
Nor aditzeko objektua da. Bi kasu ditu. NOR (Absolutiboa) Mugagabea Singularra Plurala Hurbila Jokagabea Jokatua

-A -AK -OK -TzEA -LA Aditzeko objektua da, LIBURU ASKO_ irakurri dut aste honetan Nor mugagabea da ZURE LAGUNA berandu etorri da lanera Nor singularra da ZUEN AITA ikusi dugu gaur ikastetxean Nor singularra da, baina atzizkia hartzen duen letra A baldin bada, ez zaio beste A eransten ARDI GUZTIAK itzuli dira elkarrekin Nor plurala da ZAPATAK erosi ditugu zure dendan Nor plurala da, baina, singularrean gertatzen den bezala, A letraz bukatuz gero, ez zaio beste A eransten LANGILE GUZTIOK zaudete greban? Nor plural hurbila da BERANDU ETORTZEA erru larria da Nor jokagabea da ZUK DIRU ASKO IRABAZTEA nahi dugu Kontsonante txistukariz edo N letraz bukatutako aditzek, -TZEA gabe, -TEA bakarrik hartzen dute OLARIZURA IGOKO DIRELA uste dut Nor jokatua da GU BIOK JOAN GAITEZELA esan du aitak Nor honetan aditza subjuntiboz jokatua dago badakit ZU ERE BAZATOZELA Aditz-erro eta -KE- atzetik E bat eransten zaio atzizkiaren aurretik

NORI
Nori kasua aditzeko hartzailea da. NORI (Datiboa) Mugagabea Singularra Plurala Hurbila Jokagabea

-I -ARI -EI -OI -TzEARI EDOZEIN GIZONI esan diezaiokezu Nori mugagabea da LAGUN GUTXIRI esan diot Hau ere mugagabea da, baina bokalez amaitzen denez gero, R eransten zaio atzizkiaren aurretik ETXEKO ARDURADUNARI zor diogu Nori singularra da ZURE AITARI entzun diogu gaur goizean Nori singularra ere da hau, baina A letraz amaitzen denez, atzizkiaren A letrarekin bat egiten da HEMENGO GAZTEEI galdetu diegu Nori plurala da ez diguzue LANGILEOI erantzun Nori plural hurbila da zer deritzazu LAPURTZEARI? Jokagabea da

NORK
Nor kasuaren gaineko eragilea da nork kasua. NORK (Ergatiboa) Mugagabea Singulara Plurala Hurbila Jokagabea

-K -AK -EK -OK -TzEAK EDURNEK bultzatu zintuen? Nork mugagabea da GURE LAGUN BATEK esan du Kontsonantez edo diptongo itxiaz amaitzen denean E eransten zaio atzizkiaren aurretik ZUZENDARIAK eskaini dit lanpostu hau Nork singularra da ARREBAK ekarri digu kafe hau Kolonbiatik Nork singularra ere da, baina A letraz bukatzen denean atzizkiaren A letrarekin bat egiten da GAURKO PILOTARIEK partidu ona egin dute Nork plurala da GASTEIZTARROK ordaindu ditugu jaiak Nork plural hurbila da ETENGABE ERRETZEAK hil egingo zaitu Jokagabea da NEGAR EGITEAK ez dizu ezer konponduko Txistukari edo N letraz amaitutako aditzek, -TZEAK ordez, -TEAK hartzen du

NON
NON (Bizigabeekiko inesiboa) Mugagabea Singularra Plurala Hurbila Jokagabea Jokatua -TAN -AN -ETAN -OTAN -TzEAN -NEAN Non kasuak ekintza lekuan edo denboran kokatzen du, non edo noiz gertatzen den adierazten du. Jarduera ere adierazten du. Bizigabeko sintagmekin eta perpausezkoekin erabiltzen da. ZEIN ETXETAN bizi dira zuen gurasoak? Non mugagabea da EDOZEIN EGUNETAN zatozkete nigana Non mugagabea ere, baina kontsonantez amaitzen denez gero, E eransten zaio atzizkiaren aurretik ZURE ETXEAN badago guretzako lekurik? Non singularra da HURRENGO ASTELEHENEAN hasiko naiz Singularrez, kontsonantez bukatzean E hartzen du, -AN atzizkiak beti silaba berezia osatzen du eta BIZKAIKO MENDI GUZTIETAN daude Non plurala da AZKEN EGUNOTAN bero haundia izan da Non plural hurbila da ETXERA ETORTZEAN ikusi genuen Jokagabea da ERRALDOIA IKUSTEAN ikaratu zen Txistukari edo N letraz amaitutako aditzek, -TZEAN ordez, -TEAN hartzen dute ESKATU DIDAZUNEAN etorri naiz Jokatua da ETORRI ZINETENEAN hasi ginen lanean Adizkia (perpausezko sintagmaren azken hitza) N letraz amaitzen bada, atzizkiaren N letrarekin bat egiten da AITA DATORRENEAN esan egingo diot Aditz-erro edo -KE- atzetik E eransten zaie atzizkiei ARIKETAK Ni liburu hartu ditut zu liburu asko hartu duzu Armairu marroi (non) paper asko da. Armairu marroiko paper gorri dira. Gasteiz (non) etxe anitz dago Ama seme ditu. Aita bi seme du. Gitza ahaztu zaizkit Liburu marrazki dituzte Laranja zukua dute

You might also like