You are on page 1of 11

3.

MAILAKO IRAKURGAIAK

Izen-deiturak: ___________________________________

Data: __________________

1
ACL- 2.0

Denon artean egiteko adibidea

Behin batean bazen erraldoi altu – altua lainoetara ere iristen


zena.
Gose handia zuen egun batean ahoa ireki eta nahigabe
hegazkin bat irentsi zuen.
Berehala tripako mina jarri zitzaion.

 Nola geldituko zen erraldoia?

A) pozik
B) gosez
C) ase
D) gaixo samar

 Nora joan zen hegazkina?

A) aireportura
B) lainoetara
C) sabelera
D) itsasora

 Zer esan nahi du berehala?

A) egun berean
B) segituan
C) denbora apur bat pasa ondoren
D) hurrengo egunean

2
ACL-2.1
Kirola egitea asko gustatzen zitzaion igel batek
igerilekuko txartela ateratzea erabaki zuen.
Horretarako argazki bat behar zuen. Oso pertxenta
zenez, ez zuen nahi belarritik belarrira zuen aho
ikaragarria argazkian ateratzea.
Bere lehengusinak aholkatu zion ondo orraztuta eta
dotore jantzita argazkilariarengana joateko, eta
argazkia ateratakoan aho estu-estuarekin “oilo” hitza
esateko.
Baina igela nahastu egin zen eta “patata” esan zuen.

1. Zer behar zuen igelak?

A) bainujantzia eta txankletak


B) igerilekuko argazkia
C) neurri txikiko argazkia
D)ispilua eta orrazi handia

2. Zerk kezkatzen zuen igela?

A) dirurik ez izateak argazkia egiteko


B) argazkia non egin ez jakiteak
C) behar hainbat denborarik ez izateak
D)apain-apain ez irteteak

3. Zer egin zuen igelak?

A) lagun batekin hitz egin


B) lehengusina batekin hitz egin
C) ahoa estali
D)argazkirik ez atera

4. Zer uste duzu gertatu zela bukaeran?

A) aho handia atera zitzaion


B) ahoa ez zitzaion ikusten
C) aho txikia atera zitzaion
D)argazkia ez zen atera

3
ACL-2.2

Martin azokara joan zen bere behia saltzera eta


trukean txanponez betetako poltsa bat eman zioten.
Bidean txintxin hotsa entzuteko poltsa astindu eta
pentsatu zuen: “ zein aberatsa naizen! baratza,
etxea eta zaldia erosiko ditut”.

Zelatan segika zihoakion lapur batek, gelditu eta


esan zion:
- Nik badakit diru kopuru hori nola handitu.
Txanponak lursail horretan erein eta biharko arbola
bat haziko da txanponez beteta.
Martinek horrela egin zuen.

5. Zer aurkitu zuen Martinek hurrengo goizean?

A) txanponez betetako zuhaitza


B) zulo bat hutsik
C) txanponez betetako poltsa
D)herdoildutako txanponak

6. Nolakoa zen Martin?

A) tontoa
B) azkarra
C) berekoia
D)burutsua

7. Nolakoa zen Martin zelatatzen zuen gizona?

A) atsegina
B) ona
C) liluragarria
D)maltzurra

4
ACL-2.3

Katagorriak negua pasatzeko jakiak bildu ditu.

Bildutakoak: 10 pinazi, 7 almendra, 4 intxaur eta 4 hur.


Zalapartaka korrika doala 5 pinazi galdu ditu.

8. Orain, zer jaki mota izango du gehien?


A) pinaziak
B) almendrak
C) intxaurrak
D) hurrak

9. Zenbat fruitu izango ditu denera?


A) 30
B) 25
C) 20
D)15

10. katagorriak koadro hau prestatu du. Ondo al dago?

H
U R
R A
INTXAURRA
PINAZIAK ALMENDRA

X
X
X X
X X X X
X X X X
X X X X
X X X X

A) ondo egin du
B) ez du ondo egin
C) pinazi gutxi daude
D) almendra gehiegi daude

5
ACL-2.4

Mendian bizi diren animalien bizimodua gogorra da.


Neguan janari gutxi aurkitzen dute eta, gainera,
ehiztariek ehizatu egiten dituzte.
Ehiztariek gehien ehizatzen dituzten animaliak hauek
dira: eperrak, untxiak, erbiak, eta, batez ere,
basurdeak.

11. Erreza al da mendiko animalien bizitza neguan?

A) bai, janari asko dagoelako


B) bai, aske dabiltzalako
C) ez, janari gutxi dutelako
D)ez, beldurra dutelako

12. Ehiztariek ehizatzeko nahiago dituzten animaliak,


zeintzuk dira?

A) basurdeak
B) untxiak
C) eperrak
D)erbiak

13. Zure ustez, beharrezkoa al da animaliak ehizatzea?

A) bai, arriskutsuak direlako


B) bai, gehiegi daudelako
C) ez, ez digutelako erasotzen
D)ez, desagertu daitezkeelako

6
ACL- 2.5

Bi hartza panda ekarri zituzten


gurekin bizitzera.
Txinatik ekarri zituzten
Madrilgo zoora.

Betaurrekoak erabiltzen dituzte, borobilak,


mila bihurrikeria egiten dituzte,
eta izandako hartz-kumeak
Chu-Lin izena du.

Carlos Reviejo (itzulpena)

14. Lehen, non bizi ziren hartz horiek?

A) Madrilen
B) zooan
C) beste herrialde batean
D) parkean

15. Nor da Chun-Lin?

A) hartz heldu bat


B) hartzen kumea
C) hartz aita
D) hartz ama

16. Nolakoak izango dira zure ustez hartz horiek?

A) geldiezinak
B) ausartak
C) lasaiak
D) alferrak

7
ACL-2.6

Joxe jaunari belarriak etengabe hazten ari zaizkio. Oso kezkaturik


dagoenez, sendagilarengana joan da.

- Torres jauna, zer egin beharko nuke?


- Ui, oso kasu arraroa da! Ez dakit, utz nazazu pentsatzen.
Begira…oraingoz eztulerako pilula hauek har itzazu.

17. Zein da Joxeren arazoa?

A) belarriek min handia ematen diotela.


B) eztul handia duela beti
C) belarriak itxi egiten zaizkiola
D) belarriak hazten zaizkiola

18. Norengana joan da Joxe?

A) farmazialariarengana
B) erizainarengana
C) medikuarengana
D) praktikantearengana

19. Ze iritzia duzu medikuari buruz?

A) oso azkarra dela


B) ez dakiela asko
C) oso sendagile ona dela
D) dena konpontzen duela

20. Zein izango da izenbururik onena?

A) munduko sendagilerik onena


B) txikiagotu diren belarriak
C) eztulerako pilulak
D) gaixotasun misteriotsua

8
ACL-2.7

Lagun-artean etxean ditugun animalien taula hau egin dugu:

Fran 1 1 2
Samir 2 2 2
Laura 1 3 2 1
Jon 3 1 2

21. Nork ditu animalia gehien?

A) Marcosek
B) Laurak
C) Samirrek
D) Jonek

22. Badira bi lagun animalien kopuru berdina dutenak, nortzuk dira?

A) Marcos eta Laura


B) Laura eta Samir
C) Marcos eta Jon
D) Jon eta Samir

23. Zenbat katu dituzte denen artean?

A) 4
B) 5
C) 6
D) 7

24. Zein animalia da umeek gutxien dutena?

A) arraina
B) txakurra
C) dortoka
D) txoria

9
EMAITZA ZUZENAK:

1.- C
2.- D
3.- B
4.- A
5.- B
6.- A
7.- D
8.- B
9.- C
10.- A
11.- C
12.- A
13.- D
14.- C
15.- B
16.- A
17.- D
18.- C
19.- B
20.- D
21.- B
22.- D
23.- C
24.- B

10
EMAITZEN INTERPRETAZIOA:

NIVEL 1: 0-4
NIVEL 2: 5-6
NIVEL 3: 7-9
NIVEL 4: 10-11
NIVEL 5: 12-14
NIVEL 6: 15-17
NIVEL 7: 18-19
NIVEL 8: 20-21
NIVEL 9: 22-23
NIVEL 10: 24

1-2: NIVEL MUY BAJO


3: NIVEL BAJO
4: NIVEL MODERADAMENTE BAJO
5-6: NIVEL DENTRO DE LA NORMALIDAD
7-8: NIVEL MODERADAMENTE ALTO
9: NIVEL ALTO
10: NIVEL MUY ALTO

11

You might also like