You are on page 1of 3

B2.

1 azpimailako entzumen- eta irakurmen-probak

ENTZUMEN-PROBA (25 bat min guztira)


Lehen grabazioa: TXIKITAKO JOLASAK

Orain, minutu bat duzu grabazioari dagozkion galderak eta erantzunak irakurtzeko.

1.- Idoiak dio…


a. hiru belaunaldien arteko jolasek alaitu zutela arratsaldea.
b. hiru belaunaldiko elkarrizketa atsegina izan zutela arratsalde batean.
c. berrikuntza politak daudela, hiru belaunaldi pasatu ondoren.
2.- Zer jolasetan ibiltzen zen amona Pepi?
a. Txingoka eta tomate-potoekin ibiltzen zen.
b. Tomate-potoak hustu eta horien barruan takoiak jartzen zituen.
c. Tomate-potoak hustu, lokarriak jarri eta takoi gisa erabiltzen zituen.
3.- Entzule bat soka-saltoan ibiltzen zen txikitan. Zer komentario egin du horren inguruan?
a. Kantetako letrak berritu egin behar direla, itsusiak direlako.
b. Nahiago izaten zuela euskaraz abestu.
c. Kantetako letrak itsusiak zirela, eta berak ez zituela kantatzen.
4.- Zer dio kazetariak txingoka ibiltzeari buruz? Zein da deskribapen zuzena?
a. Klarion batekin 8 lerro marrazten ziren, eta horien gainean salto egin behar zen.
b. Lurrean, 1etik 8rako laukiak marraztu eta harria horietatik kanpo bota behar zen.
c. Klarion batekin 1etik 8rako laukiak marraztu eta, harri bat bota ondoren, hanka
bakarrean salto egiten zuen.
5.- Entzule batek kromoak aipatu ditu. Izan ere,…
a. trukean ibiltzen ziren kutxen gainean.
b. txapa handia ematen zuten kromoekin.
c. elkarri kentzen zizkioten kromoak.
6.- Txorro, morro, piko, tallo, ke jolasa dela-eta,…
a. azalpen luzea egin du entzule batek.
b. umeen gerrialdeak asko sufritzen zuen.
c. haurrek ederki pasatzen zuten gerriak mugituz.
7.- Laburbilduz,…
a. gaurko garaiak bai direla ederrak!
b. umetako jolasetan ez da aldaketarik egon belaunaldien artean.
c. nostalgia handiko saioa izan da jolasen inguruko hau.

IDATZ ITZAZU ERANTZUNAK


0 1 2 3 4 5 6 7
C B C A C B C C
B2.1 azpimailako entzumen- eta irakurmen-probak

Bigarren grabazioa: ENPRESA ERRALDOIAK ETA DENDA TXIKIAK

Orain, minutu bat duzu grabazioari dagozkion galderak eta erantzunak irakurtzeko.

EGIA GEZURRA
0 Kazetariaren ustez, teknologia berriek mesede egiten diete denda
txikiei. x
EGIA GEZURRA
1 Amazon izan da lehena enpresa edo zerbitzu tradizionalei
arazoak sortu dizkiena.
2 Amazonek hasieratik saldu izan ditu era guztietako
produktuak; ez liburuak eta diskoak bakarrik.
3 Trump presidenteak leporatu dio Amazoni zerbitzu publiko
batez baliatzea negozio pribatuak egiteko.
4 Amazon kexu da, enpresa bat zabaltzeko Europan Ameriketan
baino traba gehiago jartzen dizkiotelako.
5 Amazonek herrialde batean baino gehiagotan dauzkanez
enpresak, zerga gutxiago ordaintzeko aukera du.
6 Amazonekin daukaten lehiaren ondorioz, supermerkatu
garrantzitsuenek ere aldaketak egin beharko dituzte.
B2.1 azpimailako entzumen- eta irakurmen-probak

Hirugarren grabazioa: SAN JORDI EGUNA

Orain, minutu bat duzu grabazioari dagozkion galderak eta erantzunak irakurtzeko.
1.- Zer egin zuen UNESCO erakundeak 1995ean?
b. Liburuaren Nazioarteko Egunaren data zehaztu.
c. San Jordi eguna Liburuaren Nazioarteko Eguna proposatu.
2.- Eibar futbol taldeko jokalariek…
a. beldurrezko liburuak sinatu dituzte.
b. liburuak izenpetu dituzte San Jordi egunean.
c. Haritz Galarraga ikusi dute liburuak sinatzen.
3. -Zer da umap?
a. Euskarak Twitterren duen presentzia neurtzen duen tresna edo erreminta.
b. Euskarazko jarduna liburuetan filtratzen duen erreminta.
c. Twitterreko euskarazko jarduna handitzera bultzatzen duen erreminta.
4.- Zer irudipen du Haritz Galarragak Liburuaren Egunari buruz?
a. Etorkizun hurbilean, Katalunian duen indarra lortuko duela hemen.
b. Euskal Herrian nekez lortuko duela Katalunian duen arrakasta.
c. Katalunian, etorkizun hurbilean, kostako zaiola arrakasta handiagoa lortzea.
5.- Galarraga irakaslearen arabera, Durangoko Azoka…
a. eta San Jordi eguna guztiz baliokideak dira.
b. eta San Jordi eguna elkarrengandik hurbil ospatzen dira.
c. da San Jordi egunarekin antz handiena duen euskal ekitaldia.
6.- Alkoholaren kontsumoari dagokionez, zer esan du irakasleak?
a. Alkohol gehiago kontsumitzen dela Durangoko Azokan San Jordi egunean baino.
b. Oro har, kontsumo txikiagoa dagoela Durangon Lleidan baino.
c. San Jordi egunean Durangoko Azokan adina alkohol kontsumitzen dela.
7.- Zer proposatzen du Haritz Galarragak?
a. Euskaldunok hautatzea noiz izango den gure Liburuaren Eguna.
b. Euskaldunok erabakitzeko eskubidea edukitzea.
c. Euskaldunok ere San Jordi eguna ospatzea.

ERANTZUN-TAULA
0 1 2 3 4 5 6 7
B B A C C A B B

You might also like