You are on page 1of 33

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ENTZUMENA

Jarduerak lau zati ditu:

1. “Oporrak” entzungaiari dagokiona.


2. “Mezuak” entzungaiari dagokiona.
3. “Hotela erreserbatzea” entzungaiari dagokiona.
4. “Aholkuak ematen” entzungaiari dagokiona.

Guztira, 40 minutu izango dituzu laurak egiteko.

1
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ENTZUMENA

1. Oporrak

Sarak eta Ibanek kalean egin dute topo. Iban kanpoan izan da oporretan eta Sarari kontatu
dizkio han ikusi eta bizitakoak.

EGITEKOA:

 Entzun “Oporrak” elkarrizketa eta erantzun horren inguruko aukera anitzeko sei galderei.

PROZEDURA:

 Hiru minutu izango dituzu galderak eta erantzunak irakurtzeko.


 Bi aldiz entzungo duzu “Oporrak” elkarrizketa.
 Amaieran, 5 minutu izango dituzu erantzunak aukeratu eta taulara eramateko.

2
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

Transkripzioa:

Sara: Kaixo, Iban! Noiz itzuli zara oporretatik?


Iban: Aupa, Sara! Atzo ilunabarrean iritsi nintzen. Oso nekatuta nago oraindik.
Sara: Eta, zer moduz Australian? Bidaia oso luzea, ezta?
Iban: Oso luzea, bai. Australia munduaren beste aldean dago. Pentsa… hegazkinean 22
ordu egin nituen, eta itxaronaldietan beste 10.
Sara: Eta nolako eguraldia izan zenuen?
Iban: Hasieran, iparraldean egon nintzen eta han bero handia egin zuen. Gero, hegoaldean
ibili nintzenean, hemengo eguraldiaren antzekoa izan nuen.
Sara: Eta, zein da politagoa?
Iban: Bada, biak dira zoragarriak. Hondartzak eta ur-jauzi zoragarriak iparraldean daude.
Natura aldetik, ikusgarria da. Hiri handienak, berriz, hegoaldean daude.
Sara: Animaliak ere ikusiko zenituen, ezta?
Iban: Ikusi, kanguruak eta koalak ikusi ditut. Iparraldean krokodilo handiak omen daude,
eta hegoaldean marrazo ikaragarriak, baina nik ez ditut ikusi.
Sara: Eta, zer gustatu zaizu gehien?
Iban: Gauza asko gustatu zaizkit. Inpresio handiena basamortuak egin zidan. Australiaren
erdialdea basamortua da, eta bertan aborigenentzat magikoa den mendi bat dago:
“Uluru” mendia. Gorri-gorria da.
Sara: A bai?
Iban: Bai. Eta “Koralezko hesia” ere asko gustatu zitzaidan.
Sara: “Koralezko hesia”?
Iban: Iparraldean dagoen 2.600 kilometroko arrezifea da. Espaziotik antzeman omen
daiteke. Urpean sartuz gero, paraje eta arrain zoragarriak ikusten dira. Urpekaritza
egiten dutenen ametsa omen da!
Sara: Zein ondo! Oraintxe bertan hasiko naiz dirua aurrezten Australiara joateko.

3
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

1. Zer kontatu dio Ibanek Sarari?


A. Bart gauean iritsi zela oporretatik.
B. Laneko bidaia bat egin duela.
C. Ez dagoela nekatuta.

2. Zenbat denbora egin zenuen Australiara iristen?


A. Guztira, 32 ordu inguru.
B. Guztira, 22 ordu inguru.
C. Asko, 32 ordu hegazkinez.

3. Zer eguraldi izan du Ibanek Australian?


A. Australiako iparraldean bero handia.
B. Australiako hegoaldean bero handia.
C. Australiako iparraldean eguraldi euritsua.

4. Zein animalia ikusi ditu Ibanek?


A. Kanguruak ikusi ditu. Koalak ere bai.
B. Kanguruak ikusi ditu, baina koalarik ez du ikusi.
C. Krokodiloak eta marrazo ikaragarriak ikusi ditu.

5. Zer dago Australiako basamortuan?


A. “Koralezko hesia”.
B. “Uluru” izeneko mendia dago.
C. Magia egiten duten aborigenak.

6. Sarari gustatu al zaio Ibanek kontatu diona?


A. Batere ez.
B. Pixka bat, bai.
C. Asko, berak ere joan egin nahi du.

IDATZI ERANTZUNAK

1 2 3 4 5 6

4
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ENTZUMENA

2. Mezuak

Amaia, oporretatik etorri denean, erantzungailuan sei mezu dituela konturatu da.

EGITEKOA:

 Entzun sei mezuak eta lotu mezuak esaldiekin.

PROZEDURA:

 Hiru minutu izango dituzu egoera eta lotu beharreko esaldiak irakurtzeko.
 Bi aldiz entzungo dituzu sei mezuak.
 Entzuten dituzun bitartean, lotu mezuak esaldiekin.
 Amaieran, bi minutu izango dituzu erantzunak aukeratu eta taulara eramateko. Esaldi bat
sobera dago.

5
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

Transkripzioa:

1. mezua: Kaixo, Amaia. Eider naiz. Datorren larunbatean afaria dugu nire etxean. Ordurako
hemen izango zara, ezta? Itzultzen zarenean, deitu, mesedez.

2. mezua: Alberdi andrea, “Basauri” altzari-dendatik deitzen dizut. Iritsi da zuk eskatutako
mahaia. Nahi duzunean, etorri bila. Eskerrik asko.

3. mezua: Igor naiz, ile-apaindegikoa. Azkenean, badaukat tarte bat. Ostegunean arratsaldeko
16:00etan. Ondo? Bestela, deitu. Agur.

4. mezua: Iepa, Amaia! Nagore naiz. Iritsi zara oporretatik? Bada, arratsaldeko zortzietan geratu
gara zerbait hartzeko, “Haizea” tabernan. Han ikusiko dugu elkar. Gero arte!

5. mezua: Kaixo, Amaia. Ikastolatik deitzen dizut. Zure alabaren tutorea naiz. Gogorarazi nahi
dizut datorren asteazkenean izango dugula bilera. Ongi izan.

6. mezua: Amaia, aspaldiko! Naiara naiz. Asteburuan Gasteizera noa. Han ibiliko zara? Ez
badaukazu planik, deitu. Muxu handi bat!

ESALDIAK MEZUA
Bisita egin nahi dio. 6.a
Txanda emateko deitu dute.
Medikuak hitzordua aldatzeko deitu dio.
Eiderrek afaltzera gonbidatu du.
Amaiak ikastolako bilera du.
“Haizea” tabernan geratu dira lagunak.
Amaiak eskatutako mahaia iritsi da dendara.

6
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ENTZUMENA

3. Hotela erreserbatzea

Pertsona batek hotel batera deitu du telefonoz gela bat erreserbatzeko. Harreragilearekin
izango duen elkarrizketa entzungo duzu jarraian.

EGITEKOA:

 Entzun “Hotela erreserbatzea” entzungaia eta erantzun horren inguruko aukera anitzeko
sei galderei.

PROZEDURA:

 Hiru minutu izango dituzu galderak eta erantzunak irakurtzeko.


 Bi aldiz entzungo duzu “Hotela erreserbatzea” entzungaia.
 Amaieran, bost minutu izango dituzu erantzunak aukeratu eta taulara eramateko.

7
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

Audioa:

Harrerakoa: Kantauri hotela, esan?


Bezeroa: Kaixo, egun on. Gela bat erreserbatu nahi dut astebururako.
Harrerakoa: Bi gau, ezta?
Bezeroa: Bai, ostiralekoa eta larunbatekoa.
Harrerakoa: Ea lekurik baden… Zenbat lagun zarete?
Bezeroa: Bi gara.
Harrerakoa: Bada, bai, bi aukera dituzu. Itsasora begira edo igerilekura begira.
Bezeroa: Itsasora begira, zalantzarik gabe!
Harrerakoa: Gosaria aukerakoa da. Nik hartzea gomendatzen dizut, prezioan ez dago alde
handirik.
Bezeroa: Bada, gosariarekin orduan.
Harrerakoa: Oso ondo. Izen-abizenak eta Nortasun Agiria behar ditut, mesedez.
Bezeroa: Alberdi, Ane Alberdi. Eta Nortasun Agiria, 76699925.
Harrerakoa: Primeran! Egina dago erreserba.
Bezeroa: Ongi. A!, eta galdera bat, ahaztu aurretik: aparkalekurik bai, hotelak?
Harrerakoa: Ez, ez dauka. Baina oso gertu duzue doanekoa den bat, hoteletik 5 minutura.
Bezeroa: Autoa han uztea izango da onena. Horixe egingo dugu.
Harrerakoa: Datorren ostiralera arte orduan.
Bezeroa: Ordura arte, bai.

8
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

1. Hotelean ba al dago aparkalekurik?

A. Bai, baina ordaindu egin behar da.


B. Ez, ez dauka aparkalekurik.
C. Doaneko aparkalekua dauka hotelak.

2. Zenbat pertsonentzako egin du erreserba?

A. Pertsona batentzako.
B. Bi pertsonentzako.
C. Hiru pertsonentzako.

3. Erreserbatu duen gelatik zer ikusten da?

A. Itsasoa.
B. Igerilekua.
C. Aparkalekua.

4. Zein egunetarako egin du erreserba?

A. Larunbaterako eta iganderako.


B. Ostiralerako eta iganderako.
C. Ostiralerako eta larunbaterako.

5. Non aparkatuko dute autoa?

A. Hotelean.
B. Doanekoa den aparkalekuan.
C. Hondartzan.

6. Zer gertatu da gosariarekin?

A. Ez dute gosaririk erreserbatu.


B. Merezi duelako erreserbatu dute.
C. Hotela lo egiteko soilik da.

IDATZI ERANTZUNAK

1 2 3 4 5 6

9
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ENTZUMENA

4. Aholkuak ematen

Josu Markelen pisukide berria da. Gasteiz ezagutzen ez duenez, Markeli aholkua eskatu dio
eguneroko erosketak non egin jakiteko.

EGITEKOA:

 Entzun “Aholkuak ematen” entzungaia eta lotu esaldiak irudiekin.

PROZEDURA:

 Hiru minutu izango dituzu egoera eta lotu beharreko erantzunak irakurtzeko.
 Bi aldiz entzungo duzu “Aholkuak ematen” entzungaia.
 Entzuten duzun bitartean, lotu esaldiak irudiekin.
 Amaieran, bi minutu izango dituzu erantzunak taulara eramateko. Hiru irudi sobera daude.

10
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

Audioa:

Josu: Aizu Markel, aste honetan nik egin behar ditut erosketak, ez? Non egiten dituzu?

Markel: Bai, Josu, zure txanda da. Garbiketa nik baina…erosketak zuk!

Josu: Hemen inguruan bi arrandegi ikusi ditut. Zuk non erosten duzu arraina?

Markel: Udaletxe alboan dagoen arrandegian. Han, beti, arrain freskoa izaten dute, ekarri
berria.

Josu: Aurreko egunean, postetxe ondoko arrandegian izan nintzen begira, eta ez zitzaidan
oso freskoa iruditu. Orduan, udaletxe ondokora joango naiz. Eta fruta?

Markel: Bada, fruta eta barazkiak etxepeko dendan erosten ditut. Ekologikoa ere izaten dute,
eta prezio onean. Patxi du izena dendariak eta oso jatorra da.

Josu: Primeran! Eta haragia?

Markel: Haragia nik Kale Nagusian erosten dut. Harategiko jabea Andoniren aita da, eta oso
haragi samurra ematen dit beti. Kroketak berak egiten ditu, goxo-goxoak.

Josu: Zein ondo! Orain arte supermerkatura joaten nintzen, baina hemendik aurrera
herriko dendetan erosiko dut. Eta, baserriko arrautzak?

Markel: Nik okindegian erosten ditut. Familiakoen baserritik ekartzen dituzte. Baserriko ogia
ere izaten dute.

Josu: Primeran, Markel! Hemendik aurrera badakit erosketak non egin.

Markel: Ez da ezer, Josu! Eta esaiozu harategikoari Andoniren laguna zarela.

Josu: Esango diot bai.

11
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ESALDIA IRUDIA
1. Andoniren aitak egiten ditu.
2. Bertan erosten ditu arrautzak.
3. Markelek aste honetan egingo du.
4. Etxe azpian saltzen dute.
5. Non egiten zituen lehen erosketak
Josuk?
6. Nolako arraina dute udaletxe alboko
arrandegian?

A B C

D E F

G H I

12
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

MINTZAMENA

Jarduerak hiru zati ditu eta binaka egingo duzue:

 Norberaren aurkezpena irakasleari.


 Bi elkarrizketa zure ikaskidearekin.

EGITEKOA:

1. Aurkezpena. Binaka egingo duzue jarduera. Bakoitzak, zeuen buruaren aurkezpen


laburra egingo duzue irakaslearen aurrean. Bi minutu, bien artean.

 Nor zara?
o Izen-abizenak, adina…
 Non bizi zara?
o Herria, norekin bizi zara, familia…
 Zer egiten duzu?
o Lana, ikasketak…
 Nolakoa zara?
o Itxura, izaera…

13
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

2. Elkarrizketak:

Zure bikotekidearekin arituko zara. Irakasleak esango dizu zein solaskide zaren
elkarrizketa bakoitzean.

A. Gaia: Kirola egiteko arropa


o Egoera:
1. Solaskidea: Kirola egiteko arropa erosoa behar duzu eta kirol-denda batera
joan zara erostera.
2. Solaskidea: Kirol-dendako saltzailea zara. Bezero bat etorri zaizu kirola
egiteko arropa erostera. Zein kirol egiteko behar duen galdetu eta
gomendioak egingo dizkiozu.

Galderak:

o Zein kirol egiten duzu?


o Ze maiztasunekin?
o Arropa eta oinetakoen neurriak.

B. Gaia: Zinema
o Egoera:
1. Solaskidea: Lagun batekin egin duzu topo kalean. Gauean zinemara zoaz
film bat ikustera eta zure laguna gonbidatuko duzu. Beldurrezko filmak
asko gustatzen zaizkizu. Zein motatako filmak atsegin dituen galdetuko
diozu.
2. Solaskidea: Lagun batekin egin duzu topo kalean. Gauean zinemara doa
eta gonbidatu egin zaitu.

Galderak:

o Joaten al zara zinemara?


o Zein motatako filmak atsegin dituzu? Fantasiazkoak? Beldurrezkoak?
o Zein da ikusi duzun azken filma?

PROZEDURA:

 Hamar minutu izango dituzu jarduerak prestatzeko.


 Bi elkarrizketa izango dira, lau minutukoa bakoitza. Bakoitza bi minutuz arituko zarete
elkarrizketa bakoitzean. 14
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IRAKURMENA

Jarduerak hiru zati ditu:


1. “Udalaren oharrak” irakurgaiari dagokiona.
2. “Asteburua pasatzera” irakurgaiari dagokiona.
3. “Bizikleta maratoia” irakurgaiari dagokiona.
Guztira, 30 minutu izango dituzu hirurak egiteko.

15
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IRAKURMENA

1. Udalaren oharrak

Udaletxeko iragarki-taulan ohar batzuk ikusi dituzu.

EGITEKOA:

 Irakurri “Udalaren oharrak” iragarki-taulako oharrak eta esan esaldiak egia ala gezurra
diren.

PROZEDURA:

 Irakurri arretaz oharrak.


 Irakurri esaldiak eta erantzun, dagokion laukitxoan X bat eginaz, egia ala gezurra diren.
 Idatzi erantzunak amaierako taulan.

16
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

Astebururako eguraldi txarra iragarri Euskotrenek larunbatean, urriaren Igerilekua itxita egongo
dute. "Nagusia Bizirik" ekimena ez 26an, autobusen gaueko zerbitzuak da udako oporrengatik.
da larunbat honetan egingo. aldatuko ditu ordu-aldaketa Abuztuaren 5etik 28ra.
ofizialaren ondorioz.

Eguraldia zalantzazkoa
Herriko jaietan, UDAL LIBURUTEGIA denez, hurrengo asteko
ekainaren 29tik Erabiltzaileentzako oharra: udal bandaren kontzertua
uztailaren 3ra udal Mailegatutako liburuak frontoian izango da
liburutegia itxita uztailaren 27rako itzuli azkenean.
egongo da. beharko dira informazio
gunean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun


Sailak ostiralera arte luzatu du Alluitz eta Frai Juan Zumarraga
Ostiraleko irakurketa
alerta laranja; elur maila 100 tailerraren saioa kaleak itxiko dira, maiatzaren
metrotik beherakoa izango da. atzeratu egin da. 13an, egun osoz, berritze-
lanengatik.

17
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ESALDIA: EGIA GEZURRA

Udal bandaren kontzertua herriko plazan izango da.


x
Ostiraleko irakurketa beste egun batean egingo da.

Liburutegia ireki egingo dute herriko jaietan.

Euri pila bat egin behar du; horregatik luzatu dute alerta laranja.

Igerilekua garbiketa egiteko itxiko dute.

Ordu-aldaketa dela-eta, urriaren 26an eguneko zerbitzuak aldatuko dira.

“Nagusia Bizirik” ekimenean aldaketa gertatu da.

Uztailaren 27an hasiko da liburuak mailegatzeko epea.

Alluitz eta Frai Juan Zumarraga kaleak itxita egongo dira maiatzaren 13an, bai
goizez eta bai arratsaldez.

18
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IRAKURMENA

2. Asteburua pasatzera

Gorkak posta elektroniko bat bidali die lagunei, asteburuko plana azaltzeko.

EGITEKOA:

 Irakurri “Asteburua pasatzera” testua eta erantzun horren inguruko aukera anitzeko bost
galderei.

PROZEDURA:

 Irakurri arretaz testua, galderak eta erantzunak.


 Aukeratu erantzun zuzenak eta idatzi amaierako taulan.

19
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

20
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

1. Zertarako idatzi die Gorkak lagunei?

A. Asteburuko asmoen berri emateko.


B. Bere autoan joango direla esateko.
C. 17:00etan geratu direla aipatzeko.

2. Non pasako dute lehenengo gaua?

A. Bardean.
B. Arguedasen.
C. Oliten.

3. Zer eguraldi egingo du asteburuan?

A. Txarra.
B. Eguzkitsua eta epela.
C. Haizetsua.

4. Non dago Olite?

A. Bardeatik 40 kilometrora.
B. Hegoaldera 30 kilometrora.
C. Bardeatik iparraldera.

5. Oinezkoentzako ibilbideak egiteko zer gomendatu die?

A. Luzeak direnez, oinetako egokiak ekartzea.


B. Arropa erosoa ekartzea.
C. Motzak izan arren, oinetako egokiak ekartzea.

IDATZI ERANTZUNAK

1 2 3 4 5

21
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IRAKURMENA

3. Bizikleta maratoia

Bizikleta maratoi batean parte hartzeko asmoa duzu. Web-orrian argitaratu duten araudia
irakurriko duzu.

EGITEKOA:

 Irakurri “Bizikleta maratoia” testua eta esan esaldiak egia ala gezurra diren.

PROZEDURA:

 Irakurri arretaz testua.


 Irakurri esaldiak eta erantzun, dagokion laukitxoan X bat eginaz, egia ala gezurra diren.

22
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

AIAKO HARRIA BTT MARATOIA. ARAUDIA.

 Maratoian parte hartu aurretik, azterketa medikoa egitea gomendatzen da.


 Izen-ematea baieztatu ondoren, ez da dirurik itzuliko.
 Derrigorrezkoa da kaskoa janztea.
 Derrigorrezkoa da federazio lizentzia eta NA dokumentua erakustea dortsala
jaso ahal izateko.
 Dortsala bizikletaren aurrealdean jarri beharko da.
 Dortsala ezin da tolestu, ezta moztu ere.
 Istripurik balego, antolatzaileek ez lukete inolako erantzukizunik.
 Debekatuta dago kanpotik laguntza jasotzea eta ibilgailuen atzean joatea.
 Parte-hartzaileek markatutako ibilbidea errespetatu beharko dute.
 Antolatzaileek egoera fisiko txarrean dagoen edota ordutegitik kanpo dabilen
parte-hartzaile oro kanporatu ahal izango dute.
 Proba uzten duten parte-hartzaileek jakinarazi egin beharko diete antolatzaileei.
 Zaborrak horretarako prestatutako guneetan utzi beharko dira.
 Behar baino lehenago abiatzen direnak maratoitik kanporatuak izango dira.

23
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ESALDIA: EGIA GEZURRA

Parte-hartzaileek ezin dute familiakoen laguntza jaso ibilbidean.

Ordutegitik kanpo dabiltzanak azkenak izango dira ateratzen.

Zaborrak botatzeko leku zehatzak ezarriko dira.

Dirua itzuliko zaie kanporatuak izan direnei.

Dortsala jasotzeko, kreditu-txartela erakutsi behar da.

Dortsala tolestuta jarriko da bizikletaren aurrealdean.

24
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IDAZMENA

Jarduerak bi zati ditu:

2. Mezu elektroniko bat bidali zure lagun bati.


3. Lagun batek bidali dizun mezu elektronikoari erantzun.

25
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IDAZMENA

1. Mezu elektroniko bat bidali zure lagun bati.

Atzerriko familia

Ingelesa ikasten ari zara atzerrian eta bertako familia batekin bizi zara. Anderrek, zure lagun
minak, atzerrian izan zenean oso esperientzia txarra izan zuen bertako familiarekin. Zu oso
gustura zaude.

EGITEKOA:

 Idatzi Anderri mezu elektroniko bat, zuri egokitu zaizun familia nolakoa den deskribatuz.

 Nor dira familiako kideak? Nola izena dute?


o Aita, ama, semeak, alabak…
 Aita eta amaren lanbideak zein dira?
 Nolakoak dira?
o Altuak, baxuak, lodiak, argalak, ilearen kolorea, alaiak, serioak…
 Zer egiten dute denbora librean?

PROZEDURA:

 30 minutu izango dituzu proba egiteko.


 Gutxienez 60 hitz idatzi beharko dituzu.

26
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

27
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IDAZMENA

2. Lagun batek bidali dizun mezu elektronikoari erantzun.

Errezeta

Andoniren mezu elektronikoa jaso duzu. Hurrengo egunean gonbidatuak izango ditu etxean
bazkaltzen. Badaki sukaldari ona zarela eta postrerako errezeta erraz bat eskatu dizu.

EGITEKOA:

 Irakurri Andoniren mezu elektronikoa, erantzun mezuari eta idatzi bertan


bizkotxoaren errezeta. Jarraian duzu beharrezkoa duzun informazioa:

Osagaiak (jogurtaren potoa erabili neurtzeko):

 Jogurta
 Irina (3 poto)
 Azukrea (2 poto)
 Olioa (poto 1)
 3 arrautza
 Legamia

Labean 180 gradutan.


Denbora: 30 minutu.

PROZEDURA:

 30 minutu izango dituzu proba egiteko.


 Gutxienez 60 hitz idatzi beharko dituzu.

28
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

29
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

ERANTZUN-ORRIAK

ENTZUMENA

1. JARDUERA

1 2 3 4 5 6
A A A A B C

2. JARDUERA

ESALDIAK MEZUA
Bisita egin nahi dio. 6.a
Txanda emateko deitu dute. 3.a
Medikuak hitzordua aldatzeko deitu dio. SOBERA
Eiderrek afaltzera gonbidatu du. 1.a
Amaiak ikastolako bilera du. 5.a
“Haizea” tabernan geratu dira lagunak. 4.a
Amaiak eskatutako mahaia iritsi da dendara. 2.a

3. JARDUERA

1 2 3 4 5 6
B B A C B B

30
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

4. JARDUERA

ESALDIA IRUDIA
1. Andoniren aitak egiten ditu. F
2. Bertan erosten ditu arrautzak. A
3. Markelek aste honetan egingo du. H
4. Etxe azpian saltzen dute. B
5. Non egiten zituen lehen erosketak
D
Josuk?
6. Nolako arraina dute udaletxe alboko
G
arrandegian?

31
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

IRAKURMENA

1. JARDUERA

ESALDIA: EGIA GEZURRA

Udal bandaren kontzertua herriko plazan izango da. x


Ostiraleko irakurketa beste egun batean egingo da. x
Liburutegia ireki egingo dute herriko jaietan. x
Euri pila bat egin behar du; horregatik luzatu dute alerta laranja. x
Igerilekua garbiketa egiteko itxiko dute. x
Ordu-aldaketa dela-eta, urriaren 26an eguneko zerbitzuak aldatuko dira. x
“Nagusia Bizirik” ekimenean aldaketa gertatu da. x
Uztailaren 27an hasiko da liburuak mailegatzeko epea. x
Alluitz eta Frai Juan Zumarraga kaleak itxita egongo dira maiatzaren 13an, bai x
goizez eta bai arratsaldez.

2. JARDUERA

1 2 3 4 5
A B B C B

32
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

A2 EBALUAZIO-JARDUERAK

3. JARDUERA

ESALDIA: EGIA GEZURRA

Parte-hartzaileek ezin dute familiakoen laguntza jaso ibilbidean.


x
Ordutegitik kanpo dabiltzanak azkenak izango dira ateratzen.
x
Zaborrak botatzeko leku zehatzak ezarriko dira.
x
Dirua itzuliko zaie kanporatuak izan direnei.
x
Dortsala jasotzeko, kreditu-txartela erakutsi behar da.
x
Dortsala tolestuta jarriko da bizikletaren aurrealdean.
x

33

You might also like