You are on page 1of 22

Oinarrizko Maila 2

G Noizko, aditz aspektua, testu antolatzaileak


H Janariak eta edariak
5A E Elkarrizketak
On egin! Otorduak I Elkarrizketak
M Telefonoa hartzea, balorapenak, gonbidatzea
ENTZUMENA. Elkarrizketa: Erreserba

Oierrek erreserba egin nahi du herriko jatetxe batean. Telefonoz deitu du.

CDa entzun eta erantzun galderei.

1. Nola du izena jatetxeak?


2. Zenbat lagunentzat erreserbatu nahi du?
3. Noizko?
4. Zer jango dute?
5. Zein ordutan?

Azalpenak

A. Telefonoa hartzeko
Telefonoa hartzean, zenbait egitura erabil ditzakezu. Hemen dauzkazu gehien erabiltzen
direnak:
a. Bai, esan.
b. Bai, nor da? (edo zein da?)
c. “Jatetxearen izena” jatetxea, nor da?
d. “Jatetxearen izena” jatetxea, egun on! (edo gabon, edo arratsalde on)

B. Erreserba egiteko beharrezko galderak


Erreserba bat egiteko orduan, zehaztasunak eskatu beharko dituzu. Hemen dituzu egin
beharreko galdera batzuk.
*NOIZKO:
Galdera: NOIZKO?
Erantzuna: Bihar gauerako.
Egitura: Eguna / garaia + (e)RAKO
Biharko / gaurko
Gaur gauerako / astelehenerako / hamabietarako / zortzi eta
erdietarako
*JENDE KOPURUA:
Galdera: ZENBAT LAGUNENTZAT?
Erantzuna: zazpi lagunentzat.
Egitura: zenbakia + lagunentzat
zortzi lagunentzat
*ORDUA:
Galdera: ZEIN ORDUTAN? (afaldu/bazkaldu nahi duzue)
Erantzuna: Bederatzietan (ordua + etan)
Edo hain zehatzak izan gabe.
Bederatziak aldera (ordua + aldera)
Bederatziak inguruan (ordua + inguruan)

C. Noiz?
Elkarrizketan “gaur” hitza agertu zaigu. Ba al dakizu nola esaten den “mañana”, “ayer”
“pasado mañana” etab. euskaraz?

D. Beste kontu batzuk


Datak zehazteko beste hitz batzuk.
Datorren astean/astelehenean/asteartean/ostegunean…
Hurrengo astean/asteazkenean/ostiralean/larunbatean…

On egin 1 Gasteizko HEO


IRAKURMENA. Hemen duzu arestian entzundako elkarrizketa
Kokatu beheko hitzak hutsuneetan. Testuingurua kontuan hartu. Hitz bat bitan erabili.

bederatziak gabekoa gainerako gauerako hala noren

Ring, ring...
Zerbitzaria: Bai, esan.
Oier: Egun on! "Kutixi" jatetxea al da?
Zerbitzaria: Bai, ___ da. Zer nahi duzu?
Oier: Begira, bihar _____ erreserba bat egin nahi dut.
Zerbitzaria: Bihar _____ , bai. Zenbat lagunentzat?
Oier: Zazpi lagun izango gara.
Zerbitzaria: Ondo da, _______ izenean?
Oier: Oier Artabururena.

Zerbitzaria: Menua aukeratu nahi al duzue?


Oier: Bai, konplikaziorik ______ … Entsalada
batzuk, ganbak, pate pixka bat eta
urdaiazpikoa. Eta __ , arraina.
Zerbitzaria: Ederki! Zein ordutan afaldu nahi duzue?
Oier: ____ aldera.
Zerbitzaria: Oso ondo. Bihar arte, orduan.
Oier: Bihar arte, bai.

MINTZAMENA. Galdetu ikaskide bati: zein nahiago duzu ogi zuria ala integrala?
BALORAPENAK

1.- Ogi zuria / Ogi beltza edo integrala.


 Biak gustukoak ditut
 ogi integrala hobea da
 Zalantzan nago, bata bestea bezain ona ez al da?


2.-Idiazabal gazta / Frantziako gazta.


 Idiazabal gazta nahiago dut
 Gazta ez zait batere gustatzen
 Niri berdin dit


3. Arraina / Haragia
 Bata bestea bezain gustukoak ditut
 Ez bata, ez bestea, ez zaizkit gustatzen
 Arraina askoz hobea da


4.- Fruta / Jogurta






On egin 2 Gasteizko HEO
GRAMATIKA: Aditz aspektua eta denbora.
AUKERATU DENBORA MARKA ZENBAKIEN BIDEZ:

1. Presaka janzten zara  Txikitan


2. Zer ordu arte egon zinen larrialdietan?  Txikitatik
3. Etorriko zara sagardotegira?  Atzo
4. Txiklea murtxikatzen ari da  Orain
5. Txalupaz joan dira arrantzara  Laster
6. Lantokian bazkalduko du  Goiz
7. Kafea hartzen genuen kafetegian  Batzuetan
8. Oso gaizki jaten zenuten  Astegunetan
9. Ez dut Cola Cao edaten  Etzi
10. Ez dut angularik jan  Inoiz

ENTZUMENA. Elkarrizketa: Menua

Olatz lanean aritu da. Eguerdiko ordu bata da eta


bazkaltzera joan da taberna batera.
CDa entzun eta marka ezazu gurutze batez Olatzek
eskatzen duena. Baita menuan zer dagoen ere.

Lehenengo platera Bigarren platera Postrea

Garbantzuak Oilaskoa Mamia


Babarrun zuriak Legatz frijitua Arroz-esnea
Paella Haragi gisatua Jogurta
Entsalada Xerra albartatua Frutak
Zopa Txerri-txuletak Flana

1. Zer nahi du Olatzek? Eguneko menua / Menu berezia


2. Zer edango du?
3. Kaferik hartuko al du?

IRAKURMENA: Bazkaria

Unai: Aitor, zer dago bazkaltzeko?


Aitor: Ezer ez. Ez dut ezer erosi.
Unai: Zer egingo dugu orduan?
Aitor: Joango gara jatetxe batera?
Unai: Ondo. Baina zuk ordainduko duzu.
Aitor: Ezin dut. Ez daukat dirurik, horregatik ez dut erosi ezer.
Unai: Orduan argi dago. Bazkaldu gabe geratu beharko dugu.

Elkarrizketa irakurri ondoren, erantzun galderei:


1. Zer nahi du Unaik?
2. Zer erantzun dio Aitorrek?
3. Nora joango dira bazkaltzera?
4. Zergatik?

On egin 3 Gasteizko HEO


MINTZAMENA: GONBITEA A ikaslea

Elena, 19 urte

Unibertsitatean ikasten ari zara. Koldok zurekin ligatu nahi du. Koldok telefonoz deituko dizu.
Zu ekainean oso lanpetuta zaude.
Eman daitezkeen erantzunak:
Ezin dut, familiarekin joango naiz oporretan Igandean hondartzara joan behar dut
Lagunekin joango naiz Etxean ikasteko gelditu nahi dut.

17.00etan azterketa
1. Igandea Hondartzara lagunekin 2. Astelehena
Mikelekin ikasi
Etxean matematika
3. Asteartea Manurekin liburutegira 4. Asteazkena
ikasi
Alemaniatik heldu
5. Osteguna 6. Ostirala denen osabarekin
afaldu.
7. Larunbata Pirinioetara lagunekin 8. Igandea Pirinioetan
12.00etan azterketa.
9. Astelehena 10. Asteartea
Ondoren euskara ikasi
12.00 euskara azterketa.
11. Asteazkena 12. Osteguna
Historia ikasi etxean
familiarekin
13. Ostirala zinemara nebarekin 14. Larunbata
oporretan Valentziara
15. Igandea Familiarekin Valentzian 16. Astelehena Familiarekin Valentzian

17. Asteartea Familiarekin Valentzian 18. Asteazkena Familiarekin Valentzian

Familiarekin aitaren
19. Osteguna Lagunekin Alde Zaharrera 20. Ostirala
urtebetetzea ospatu

Piperbeltz eta jengibrezko izozkiak udako gozoki berriak


1. Osatu testua lokailu hauek leku egokian idatziz: baina, ere, hala ere, horregatik, orduan
"Egunean izozki bat jatea fruta jatea bezain osasuntsua izan daiteke" adierazi du Pepe Ruiz
sukaldariak.
Gero eta denda eta jatetxe gehiagotan saltzen dira zapore berriak dituzten izozkiak, eta
bitxienen artean ilar, jengibre, gazta urdin edota piperbeltz izozkiak daude. ….1…., txokolatezkoak
eta banillazkoak dira gozozaleenek gehien kontsumitzen dituzten izozkiak, eta, horiekin batera,
limoizko eta mendazko sorbeteek ….2…. arrakasta handia dute.
Izozki sofistikatuak hartzen dituzten kontsumitzaileak "jateko orduan oso zorrotzak dira", eta
….3…. postrea ere halakoa aukeratzen dute, esan du Pepe Ruiz sukaldariak.
Jendeak, normalean, loditzeko beldurra izaten du, eta, ….4…., ez ditu izozkiak jaten, ….5….
Ruizek adierazi du "tabu" horrekin bukatu behar dela; izan ere, izozkia kantitate egokietan janez
gero, ez dauka loditzeko inolako arriskurik. Are gehiago, "egunean izozki bat jatea, fruta jatea
bezain osasuntsua izan daiteke".
2. Ikaskide batekin mintzatu.
• Postrerako zer nahiago duzu, fruta ala izozkia?
• Urtaro guztietan jaten dituzu edo udan bakarrik?
• Nolako zaporeak nahiago dituzu?

On egin 4 Gasteizko HEO


MINTZAMENA: GONBITEA B ikaslea

Koldo, 24 urte

Bizikleta lantegi bateko langile zara. Elenarekin ligatu nahi duzu. Afari batera gonbidatu nahi
duzu. Deitu telefonoz Elenari. Elena ekainean oso lanpetua dago. Egunez egun galdetu, gau libre
bat aurkitu arte.

1. Igandea Hondartzara lagunekin 2. Astelehena

3. Asteartea 4. Asteazkena

5. Osteguna Afaria zuzendariarekin 6. Ostirala

7. Larunbata 8. Igandea

9. Astelehena Madrilera negozio bila 10. Asteartea

11. Asteazkena 12. Osteguna

13. Ostirala 14. Larunbata

15. Igandea 16. Astelehena

17. Asteartea 18. Asteazkena

19. Osteguna 20. Ostirala

Telefonozko galderak:
Kaixo. Zer moduz?
Zurekin afaldu nahi dut. Zer egingo duzu larunbatean, libre zaude?
Bada, nora joango zara? Eta norekin?....

ENTZUMENA. Elkarrizketa: Freskagarriak

Arratsaldea da. Bero handia dago. Amona eta bilobak hondartzako tabernara joan dira.

1. CDa entzun eta X batekin marka ezazu amonak eskatutakoa.


pintxo bat limoizko poloa gominolak
marrubizko kukurutxoak ura laranja-zukua
salda beroa olibak patatak
izozkien kartela freskagarri bat garagardoa
kafesne bat

2. Entzun eta erantzun: Nola nahi du edaria?


3. Zenbat ordaindu behar izan du?

A. Nahi edo Behar Nola galdetuko diogu bezeroari zer nahi duen?

Galdera: Zer nahi duzu / duzue? edo Zer behar duzu / duzue?
Erantzuna: Izozkia nahi dut / dugu edo Izozkia behar dut / dugu

B. Txanda Nori tokatzen zaion galdetzeko, hurrengo egitura erabiliko dugu.

Galdera: Zein/Nor da hurrengoa? Hurrengoa?


Erantzuna: Ni edo Ni naiz. Gu edo Gu gara.

On egin 5 Gasteizko HEO


C. Zerezkoa? Zenbait janari edo edota edari eskatzean, zerezkoak diren ere
zehaztu behar da. (Gogoratu: “limoizko poloa”)
Horrelakoetan, egitura hau erabiltzen da:

Egitura: MOTA + ZKO + GAUZA


MARRUBI + ZKO + KUKURUTXOA = MARRUBIZKO KUKURUTXOA

Oharra: materiala kontsonantez bukatzen denean, “e” bat sartu beharko dugu.
Adib.: PAPEREZKO ESKU-ZAPIA

Hala ere, beste kasu batzuetan, nahikoa da mota eta janaria edo edaria bakarrik jartzea:
Adibidez: Laranja-zukua
Pina-zukua
Beste adibide batzuk: arrain zopa, oilo salda, sagar tarta, patata tortilla, arkume menestra

Konturatu zarenez, ordena ez da gazteleraz erabiltzen dena, kontrakoa baizik:


Gazteleraz: zumo de melocotón
Euskaraz: melokotoi-zukua

IRAKURMENA. Behean lehen entzundako elkarrizketa duzu:

Tabernaria: Zein da hurrengoa?


Amona: Gu gara. Ea, laranja-zuku bat nahi dut, eta
umeentzat izozkiak.
Tabernaria: Izozkiak, nolakoak?
Amona: Utzidazu izozkien kartela aukeratzeko.

Tabernaria: Aukeratu al duzue?


Amona: Bai. Bi marrubizko kukurutxo eta limoizko
polo bat. Eta garagardo bat, hotz-hotza.
Tabernaria: Oso ondo, tori.

Amona: Itxaron, gozoki batzuk ere bai. Bi patata-poltsa


eta sei gominola.
Tabernaria: Ederki. Besterik?
Amona: Ez, zenbat da?
Tabernaria: Sei euro eta hirurogeita hamar zentimo.
Amona: Tori.
Tabernaria: Eskerrik asko.

ASMATU ANTZEKO ELKARRIZKETA:


1.- Tabernan pintxoak eta edaria eskatzeko edo…
2.- Jatetxean eguneko menua eskatzeko

On egin 6 Gasteizko HEO


G Denborazko perpausak
H Neurriak, ontziteria, etxetresnak
5B E Adituen iritziak, errezetak
Sukaldaritza Ir Aholkuak, errezetak
Id Errezetak
ENTZUMENA
M Otorduak
i

ANGULAK ETA TXIPIROIAK

J. M. Busca Isusiri egindako elkarrizketa entzun baino lehen beheko


galderak irakurri. Gero, erantzun egokiena aukeratu.

1. J. M. Busca Isusi(k) ...


a) Zumarragan bizi da.
b) urtean behin artikulu bat idazten du "El Diario Vasco"n.
c) ez dakigu non bizi den.

2. Busca Isusik txikitan ...


a) babak egunero jaten zituen.
b) gaixotasun arriskutsu bat izan zuen.
c) bere etxeko sukaldean ogia egiten zuen.

3. Gure sukaldeetan dagoen ohitura txarra ...


a) neurria, denbora eta tenperatura ez dira kontuan hartzen.
b) kaloria gutxiegi hartzen ditugu.
c) ez dugu janari koipetsurik erabiltzen.

4. Euskaldunok ...
a) ezkurrak betidanik aprobetxatu ditugu.
b) lehen janari asko zegoen.
c) gaztainak jaten genituen.

5. Gustuen aldaketen adibidea ...


a) gero eta sagardo gehiago edaten dugu.
b) sukaldaritza tradizionala ez dugu etxean prestatzen, ez baitugu astirik.
d) jatetxeetan jende askok jaten du.

6. Nazio batetik bestera asko aldatzen dira gustuak eta horrexegatik ...
a) euskaldunok aspaldiko ohiturak gordetzen ditugu.
b) txipiroiak eta angulak oso estimatuak dira Europan.
c) kanpoko bisitariei txipiroiak eta angulak ez zaizkie gustatzen.

7. Zer esaten digu Busca Isusik barazkiei buruz?


a) Aza oso ondo prestatzen dugula.
b) Gutxiegi egosten direla.
c) Barazkien salda gutxi aprobetxatzen dugula.

Errezeta gehiago irakurri nahi badituzu, hona hemen helbide bat Interneten:

www.habe.org/ikaslearengunea/porrusalda

INTERNET. Arroz beltza. www.ikasbil.net Zenbakia: 320056 Zuzenketa

On egin 7 Gasteizko HEO


IRAKURMENA: aholkuak

1. Gazta nola gorde?

Gazta lehortu eta pitzatu egiten da hozkailutik kanpora. Hobeto dago hozkailuan.
Oso poliki jaten baduzu, lau zati egin, eta hiru izoztu. Laugarrena oihalean
bildu eta hozkailuaren beheko apalean gorde.
Baina ez da hotzik jaten. Ordu-erdi lehenago kanpora atera epeltzeko.

2. Fruta egoera onean mantentzeko


Fruta denbora batez fruta-ontzian edukitzen bada, segituan txartzen da; batez
ere, udan. Hori ez gertatzeko, komeni da kortxo batzuk jartzea fruta-ontziaren
beheko aldean. Kortxoek frutaren hezetasuna xurgatuko dute eta denbora
gehiago iraungo dute egoera onean.

3. Patata tortilla hobea


Patata tortilla bigun eta hobea.
Patata tortilla goxo-goxoa egiteko aholku batzuk jarraitu behar dira. Lehorra eta
zapala gelditzea nahi ez badugu, arrautza bakoitzeko koilaradatxo bat esne botako
diogu. Horrela prestatzen badugu, patatak ere bigunagoak geratuko dira.

Zein irakurgairi dagozkio hurrengo esaldiak? Lotu bi zutabeak.

 Esnea botako diogu bigunago egoteko  Zatitu ondoren


 Kortxoek hezetasuna xurgatuko dute.  Patata tortilla egitean
 Lehortzea nahi ez badugu, sar ezazu zatika hozkailuan  Fruta galdu aurretik

ENTZUMENA. Elkarrizketa: Hornitzailea

Maiderrek edari batzuk behar ditu eta edari-banatzaileari deitu dio telefonoz.

1. Elkarrizketa entzuten duzun bitartean, osa itzazu Maiderren eskaeran falta diren
datuak.
Lau ___________ ardo beltz, ____________ gorri, __________ ardo zuri,
_________________ txakolin, hiru kaxa __________________

2. Markatu gurutze batez elkarrizketan entzun dituzun hitzak.

kaxa banaketa patatak ura eraman


nahiko ezer gabe sagardo noiz jakina
ordaindu kobratu eskatu ireki afariak

A. Lau kaxa ardo gorri


Ikasita izango dituzu produktu batzuen izenak, eta zenbaki batzuk ere bai,
beraz, erraza egingo zaizu eskaerak egitean kantitateak adieraztea.
Galdera: Zer behar duzu?
Erantzuna: Lau kaxa ardo gorri behar ditut.
Egitura: ZENBAKIA + BOTILA + PRODUKTUA
KAXA
BIDOI
POLTSA
Adibideak: Hiru kaxa ardo beltz Lau bidoi olio
Hamar botila ur Zazpi poltsa patata

LOTU BI ZUTABEAK ESALDIAK EGINEZ:


2 ale Kilo eta erdi Litro erdi Kilo bat 250 gramo
esne patata arroz urdaiazpiko solomo

On egin 8 Gasteizko HEO


ENTZUMENA: Sagar budina

Entzun arretaz sukaldariak emandako errezeta, eta erantzun


ondoko galderei:

1. Osagaiak?
sagarra / legamia / limoi-azala / azukrea / esne-gaina / arrautza / kanela-makila / gurina
2. Ontziteria?
zartagina / ontzi borobila / erretilua / ontzi angeluzuzena / ontzi laukiduna / ontzi arrunta
3. Etxetresnak?
labea / hozkailua / mikrouhina / beheko sua / sukaldea
4. Egiteko era: Hasteko,
a. zartaginean gurina, azukrea eta sagar-zatiak egosten jarri sagarrak ura askatu arte.
b. kazolan gurina, irina, azukrea eta sagar-zatiak egosten jarri gurina urtu arte.
c. eltzean esne-gaina, azukrea eta sagar-zatiak sutan jarri ondo egosi arte.
5. Egiteko era: Gero,
a. ontzi batean 4 arrautza, 120 gr. irin, 120 gr. azukre eta ondo nahastu.
b. ontzi batean 5 arrautza, 125 gr. esne-gain, 100 gr. azukre eta ondo nahastu.
c. ontzi batean 5 arrautza, 125 gr. gurin, 125 gr. azukre eta ondo nahastu.
6. Egiteko era: Ondoren,
a. molde borobil bat gurinez igurtzi, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu
175ºtan 30 minutuz.
b. molde angeluzuzen batean karamelu urtua bota, eta, gainean, osagai guztiak ipini.
Labean sartu 150ºtan, 35 minutuz.
c. molde laukidun bat gurinez igurtzi, eta, gainean, osagai guztiak ipini. Labean sartu
150ºtan, 40 minutuz.
7. Egiteko era: Jarraian,
a. jostorratza sartu eta lehor ateratzen denean, labetik atera eta hozkailuan sartu.
b. zotza sartu eta lehor ateratzen denean, labean hozten utzi eta gero hozkailuan sartu.
c. sardexka sartu eta lehor ateratzen denean, labetik atera, hozten utzi eta gero
hozkailuan sartu.
8. Egiteko era: Bukatzeko,
a. hoztuta dagoenean, zati meheak egin eta bina jarri bakoitzaren platerean.
b. hoztuta dagoenean, zati lodi xamarrak egin eta bana jarri bakoitzaren platerean.
c. budina hoztuta dagoenean, erretilu batean jarri eta bakoitzak har dezake nahi duen
zatia.

IRAKURMENA. Irakurri beheko errezeta eta ondoren idatzi beste bat egiten duzun
plater batena.

“Patatak txorizoarekin”

Osagaiak:
1 kg. patata berri Oliba olioa
Tipula bat Baratxuria
2 erramu hosto Pimentoia
300 gr. txorizo fresko Gatza

Patatak zuritu eta garbitu ondoren, zatitxoetan txikitu.


Gero uretan ipini. Urak irakiten duenean tipula erdibanatuta, erramua eta txorizoa osorik
gehitu.
Txorizoa lapikoan ipini aurretik sardexkarekin zulatu behar da gero pitin bat desegiteko.
Hori guztia 30-40 minututan egosten eduki su txikian. Aparte, zartaginean, sofritoa
prestatu baratxuria, tipula eta pimentoiarekin. Eta azkenean, pataten gainera bota.
Normalean lapiko berean zerbitzatzen da. Zerbitzatu baino lehen, beharrezkoa da patatak
estalita edukitzea 10 minutuz.
Besterik, ez. On egin!!!

IDAZMENA: IDATZI ZURE GOGOKO ERREZETA

On egin 9 Gasteizko HEO


G Galdetzaileetatik eratorriak
H Elikadura eta osasuna, animaliak
5C E
I
Dietak
Jan-neurri egokiak
Elikadura eta osasuna M Elkarrizketak
i

Inkesta bete. Inkestan zure ohiturak azalduko dituzu, eta, gero, jakin zein neurritan diren
osasuntsuak ohitura horiek.

OHARRAK:
1. Erantzun zuzenak zein diren erabakitzeko, Jabier Agirre medikuak ARGIA aldizkarian
idatzitako artikuluan oinarritu gara. Zuk inkesta bete, baina une honetan EZ
begiratu zein den erantzun zuzena (osasuntsuena).
2. Gero, artikulu hori irakurri ondoren, pentsatu inkesta horretako zein aukera den
egokiena (a, b edo c).
3. Ondoren, ikusi ariketan bertan zein diren erantzun zuzenak (orain bai).
4. Azkenik, gogoeta egin: zure ohituren eta ohitura osasuntsuen artean dagoen aldeaz.

1. Egunean zenbat ur edaten duzu? 4. Denetarik jaten duzu?


a) Ura? Igelentzat, ezta? a) Ez. Gorroto dut arraina, barazkiak
b) Basokada bat-edo eta fruta jatea.
c) 2 litro edo bi litro eta erdi. b) Ia-ia denetarik. Batez ere, haragia
eta arrautzak.
2. Zer gosaltzen duzu? c) Denetarik jaten saiatzen naiz. Batez
a) Txokolatezko opila. ere, fruta eta barazki asko jaten dut.
b) Urdaiazpiko ogitartekoa eta kafe hutsa.
c) Esnea muesliarekin nahastuta eta 5. Zer afaltzen duzu?
laranja bat. a) Bapo jaten dut afaltzeko orduan:
lehenengo platera, bigarrena eta
3. Elikagai naturalak jaten dituzu?
postrea.
a) Ia inoiz ere ez. Normalean, aurrez
b) Egun batean pizza eta bestean
prestatutako janariak erosten ditut
erositako patata-tortilla; postrerako
supermerkatuan.
izozkia.
b) Beti janari izoztuak izaten ditut.
c) Entsalada eta arraina.
c) Gehienetan bai.

Beraz, inkestan...

A aukera izan bada nagusi: oso gaizki jaten duzu. Ia ohitura guztiak aldatzea komeni zaizu.

B aukera izan bada nagusi: ez duzu oso ongi jaten eta hoberena ohitura batzuk aldatzea
izango duzu.

C aukera izan bada nagusi: egokia da zure dieta eta, horregatik, ez duzu jateko ohiturarik
aldatu behar.

IRAKURMENA: Jan-neurri egokiaren garrantzia

Egilea: Jabier Agirre

Elikadura sasoian egoteko osagai oso garrantzitsua


da. Oraingo gizarteak "gorputzaren kultura"
praktikatzen duela esaten digute komunikabideek
behin eta berriz, eta ez zaie arrazoirik falta. Baina
gorputza sasoian edukitzeko funtsezko armak bi dira,
bai gaur egungo gizarte moderno eta teknifikatuan, eta
baita duela hamarkada batzuetako beste gizarte hartan
ere: pertsona bakoitzaren ezaugarrietara (adina,
bizimodua, lanbidea, eta zergatik ez, baita gustuak edo
zaletasunak ere hartu beharko genituzke kontuan)
egokitutako ariketa eta jan-neurria egitea.
On egin 10 Gasteizko HEO
Jan-neurria egokia baldin bada, zure gorputzarekin gustura egoten lagunduko dizu,
baina elikadura desegoki batek berehala zapuztuko ditu "sasoian egoteko" zure nahiak.
Hona hemen jan-neurria modu osasuntsuan egiteko aholku batzuk:
* Edan ur ugari, 2 litro edo 2 1⁄2 litro egunero.
* Gosaria egokia izan dadila. Hartu horretarako behar duzun denbora, eta saia zaitez
gosaria osatzen: esnekiak, fruta, zerealak.
* Elikagai naturalak izan daitezela zure jan-neurriaren oinarria. Eta produktu freskoen
atzetik, izoztuak hobeak dira beste produktu industrial edo kuzinatuak baino.
* Aholkurik onena denetik jatea da, dieta bariatua egitea, eta proportzio egokian: fruta
gehiago, berdurak, lekaleak, zerealak, fruitu lehorrak. Arraina, arrautzak eta haragia
proportzio txikiagoan eta beste gauza guztietatik apurtxo bat.
* Saia zaitez afari arina egiten.

ENTZUMENA: Gero eta altuagoak

• Bideo bat ikusiko duzu.


• Saia zaitez informazioaren hasierak eta amaierak lotzen.
• Bi amaiera ez dituzu erabili behar.

Gure haurrak gu baino… 1 A egiten gaituzte altuago.

Nora bere gurasoak baino… 2 B hobeto jaten zuen.

Honelako kasuak… 3 C altuagoa izango da.

Hiru faktore hauek: geneak, janak 4 D gehiago zaintzen dira.


eta kirolak…

Gizonek orain dela 20 urte baino… 5 E 4 zentimetro luzeagoak izango dira.

Gaizki jateak… 6 F 8 kilo gehiago pisatzen dute.

Emakumeak… 7 G aldaketa handiena izan da

H ia etxe guztietan gertatzen dira.

I zabalago egiten gaitu.

1 2 3 4 5 6 7

IRAKURMENA. Ikasbil.net Gorrotxategi harategia betiko itxiko dute. Zk.: 351593

On egin 11 Gasteizko HEO


GRAMATIKA AZALPENAK

ORDUAK
Euskaraz, ordua adierazteko ere deklinabide-kasu hauek erabiltzen ditugu:

1. Zer ordu da? (NOR)


2. Zer orduTAN? (NOIZ)
3. Zer orduTATIK? (NOIZTIK)
4. Zer orduTARA? (NOIZERA)
5. Zer orduTARA ARTE? (NOIZ ARTE)

Zer ordutara arte? galdera bi modutara erantzun daiteke:


a) Oinarrizko formari ARTE gehituz: zazpiAK ARTE (maizago erabiltzen da)
b) Zer orduTARA formari ARTE gehituz: zazpiETARA ARTE

Zenbait adibide:
Zer orduTAN zabaltzen dute? Goizeko bederatzi eta erdiETAN
Zer orduTAN dago autobusa? Hamarrak eta bostEAN dago bat
Aizu, zer orduTAN joango zara? Seiak bost gutxi(ago)TAN

Zer orduTATIK zaude hemen? Zazpi eta erdiETATIK


Zazpiak eta hogeiTIK nago hemen, itxaroten
Hamarrak laurden gutxi(ago)TATIK aurrera etxean egongo naiz

Sei eta erdietatik zazpi eta erdiETARA etxean egongo naiz


Ordu bietatik zortziak eta bostERA zabalik dago

Ordu bi eta erdiAK ARTE (eta erdiETARA ARTE) ez dute ixten


Seiak bost gutxiago ARTE (gutxiagoTARA ARTE) egon da
Ordua adierazteko esapideak
1. HIRU-HIRURAK: Ordu zehatza (puntu-puntuan) dela adierazteko, errepikapena
erabiltzen dugu. Une honetan HIRU-HIRUrak dira
2. Hirurak JOTA: Esaten den ordutik minuturen bat pasa dela adierazteko erabiltzen da.
Zer ordu da? Hirurak JOTA
3. Zazpiak ALDERA: Gutxi gora-beherako ordua adierazteko.
Laurak ALDERA pasako gara; beraz, prest egon

GALDETZAILEETATIK ERATORRIAK

INOR
1.1. Kasu hauetan erabiltzen dira:
a) EZEZKO perpausetan ▪ Ez da INOR etorri.
b) GALDEZKO perpausetan ▪ INOR etorri da?

Hona hemen adibide batzuk:


Oraindik ez dut INOREKIN hitz egin. Egon zara INOIZ Berlinen?
Ume honek ez du EZER jaten. Ez dut INON aurkitzen.

1.2. Esanahia azpimarratzeko, ERE partikula erabiltzen da.


Hemendik ez da EZER ERE ikusten.
Hori ez du INORK ERE egin nahi.

1.3. Batzuetan, gehiago azpimarratu nahi denean –TXO atzizkia gehitzen zaie.
Nik ez dut EZERTXO ERE ulertu.
Han egon ginen itxaroten, baina ez zen INORTXO ERE agertu.

On egin 12 Gasteizko HEO


1.4. Forma hauek ez daukate ezezko esanahirik. Beraz, ezezkoetan, bakarrik erabiltzen direnean, hau da,
aditza agertzen ez denean, EZ partikula gehitu behar zaie.
a) EZER EZ
ZER esan duzu? b) EZ dut EZER esan.

NOR etorri da? a) INOR EZ


b) EZ da INOR etorri.

2. NORBAIT

2.1. Forma hauek horrela osatzen dira:


nor-BAIT
Honako kasuetan erabiltzen dira:
a) BAIEZKO perpausetan ▪ NORBAITEK apurtu du.
b) GALDEZKO perpausetan ▪ NORBAIT etorri da?
d) EZEZKO perpausetan ▪ ZERBAIT ez dago ondo.
Beste adibide batzuk:
Goazen ZERBAIT (=zer edo zer) hartzera.
NONBAIT egon behar du.
NOLABAIT egin beharko dut.
ZERBAIT aurkitzen baduzu, ekarri.

2.2. inor ≠ norbait


a) INORK deitzen badu, esadazu.
b) NORBAITEK deitzen badu, esadazu.
Ezezko perpausetan:
a) INORK ez du ordaindu.
b) NORBAITEK ez du ordaindu.

3. EDONOR

3.1. Forma hauek horrela osatzen dira:


EDO-nor
Hona hemen adibide batzuk:
Harri hori ezin du EDONORK jaso. Hori ezin da EDONOLA egin.
Hona ezin daiteke EDONOR sar. EDONOIZ etor zaitezke.
Hori ez dute EDONON saltzen.
Galdetzaileetatik eratorriak.

zer ezer zerbait edozer


zein edozein
zertarako ezertarako zerbaitetarako edozertarako
zelan ezelan zelanbait edozelan
zergatik ezergatik zerbaitengatik edozergatik
zenbat edozenbat
nor inor norbait edonor
nork inork norbaitek edonork
nori inori norbaiti edonori
noren inoren norbaiten edonoren
norekin inorekin norbaitekin edonorekin
non inon nonbait edonon
nongo inongo nonbaiteko edonongo
nora inora norabait edonora
noiz inoiz noizbait edonoiz
nola inola nolabait edonola
nolako inolako nolabaiteko edonolako

On egin 13 Gasteizko HEO


ZEREZ / ZERTAZ (Instrumentala)
SINGULARRA: -AZ
PLURALA: -EZ
MUGAGABEA: -(e)Z
IZENORDAINAK ETA ERAKUSLEAK: -TAZ (honetaz, nitaz, zutaz…)
ZEREZ / ZERTAZ
AutoZ / autoAN
Askotan, ZEREZ kasuaren ordez NON kasua erabili behar da.
Tresna, bidea edo garraiobidea adierazteko, ZEREZ erabiliko da
NON lekua edo kokagunea adierazteko :
a. Mikel trenEAN dago (Non?)
b. Mikel trenEZ dator (Nola? / Zerez?)
Gainera garraiobidea adierazteko mugagabean ZEREZ kasua erabiltzen da; mugatuan, ordea, NON kasua erabiltzen da.
Hona hemen eskema bat:
AutoZ etorri naiz
Aitaren autoAN etorri naiz
AutobusEZ joango gara
Seietako autobusEAN joango gara
Hona hemen eskema bat:
Mugagabean ⇒ ZEREZ: TrenEZ etorri da
Mugatuan (S/P) ⇒ NON: Gaueko trenEAN etorri da

Antzeko zerbait gertatzen da denbora adierazteko orduan ere:


Gaur goizEAN ez dut lan egingo.
GoizEZ ez dut lan egiten.

ZEREZ / ZERTAZ kasuaren erabilera:


1. Instrumentaltasuna, hau da, tresna edo bitartekoa adierazteko:
Normalean oinEZ etortzen da, baina gaur autoZ etorri da. Gelako atea giltzaZ itxi behar da
2. Denbora adierazteko: Bi urteZ egon da Italian.
2. Materia edo gaia: harriZ, zurEZ, paperEZ, plastikoZ... Depositoa gasolinaZ bete du.
3. Modua: bihotzEZ, negarrEZ, barrEZ...
4. Lekua adierazteko ere erabiltzen da. Adibidez: mendiZ, itsasoZ, ateZ ate, etxeZ etxe, mendiZ mendi, ..
Gehienetan mugagabea erabiltzen da:
HerriZ herri eta etxeZ etxe ibili dira diru eske.
5. Gaia adierazteko ere, maiz erabiltzen da:
LiteraturAZ hitz egin dugu, ZuTAZ ez du ezer esan.
6. Zenbait aditzekin: bete, ahaztu, aldatu, kezkatu, arduratu, gogoratu, konturatu, ohartu, poztu...
HorreTAZ konturatu denean, negarrez hasi da. EtxeZ aldatu da. Etxeko lanEZ arduratu. UrEZ bete
7. Esamolde askotan:
BURUZ IKASI behar dut zerrenda osoa.
MESEDEZ, KONTUZ, HANKAZ GORA, ATZEKOZ AURRERA
Merkeak dira: BATEZ ERE, hau.
Hau, ADIBIDEZ, txarto dago.
"-ZKO" atzizkia
ZEREZKOa da, zureZKOa ala plastikoZKOa? BurdinaZKOa

On egin 14 Gasteizko HEO


DENBORAZKO PERPAUSAK

Denborazko perpausek denbora adierazten dute: perpaus nagusiak zer gertatzen den esaten
digu, eta menpeko perpausak ekintza hori denboran kokatzen du, noiz gertatzen den esanez.

NOIZ
Aurrekotasuna Gerokotasuna Aldiberekotasuna Noiztik
baino lehen(ago) eta gero -enean -enetik
aurretik ondoren (ostean) -t(z)ean
Berehalakotasuna Iraupena Noiz arte
BEZAIN laster -en bitartean arte
ETA berehala

BAINO LEHEN -eNEAN ETA GERO


AURRETIK -T(z)EAN ONDOREN

ETA BEREHALA
BEZAIN LASTER
BITARTEAN

ADIBIDEAK:
Jakin BEZAIN LASTER etorri gara.
Etxera heldu BEZAIN LASTER , ohera sartuko naiz.
Eguraldi ona egiten duENEAN hondartzara joaten gara.
Eguraldi ona egiten EZ duenEAN igerilekura joaten gara.
Txakurra ikusi duDANEAN korrika hasi naiz.
Txakurra ikusi EZ duDANEAN urduri jarri naiz.
Olioa bero dagoENEAN bota arrautza.
Hondartzan bainatu nintzenEAN oso ondo pasatu nuen
Ane heldu ARTE itxarongo dut
GaurTIK datorren asteRA ARTE denda itxita egingo da.
Mutikoa agertu ARTE kezkatuta ibili ziren.
Dutxatu BITARTEAN abesten nuen.
Itxaron hemen nik autoa atera BITARTEAN.
Mahaia jasoTZEAN ardoa bota dut.
Etxetik irteTEAN lurrera erori zen
Gosaldu AURRETIK/BAINO LEHEN irratia entzun genuen eguraldia jakiteko.
Eskolara etorri ONDOREN/ETA GERO taberna batean gosalduko dugu.
Naiz ______________ naizENEAN da _____________ dENEAN
Nago______________ nagoENEAN dago____________ dagoENEAN
Dut________________duDANEAN du______________duENEAN
Zait________________zaiDANEAN zaio_____________zaioNEAN

Lehenaldian: nintzenEAN, genuenEAN, zenEAN, zebilenEAN, zegoenEAN, zitzaionEAN

KONTUZ EZEZKOETAN

Ama ikusten EZ duENEAN, negarrez hasten da.

On egin 15 Gasteizko HEO


HIZTEGIA. Animaliak. Idatzi irudi bakoitzaren azpian dagokion izena. Zuzenketa

Intsektuak
eta ornogabeak
eulia
tximeleta
barraskiloa
armiarma
erlea
eltxoa

Etxe-abereak
oilarra
txakurra
katua
ahuntza
astoa
txerria
untxia
zaldia
ardia
behia

Basapiztiak
azeria
saguzarra
sugea
balea
igela
lehoia
erbia
marrazoa
urtxintxa=
katagorria
sagua
gamelua
tximinoa
elefantea
zezena
otsoa
dortoka
jirafa/lepaluzea
krokodiloa
hartza

Hegaztiak
usoa
arranoa
ahatea

On egin 16 Gasteizko HEO


KONPARAZIOA: Ezberdintasuna adierazteko:

Nolakoa? Gu zu baino gazteagoak gara


Zu ez zara gu baino gazteagoa
Zenbat? Nik zuk baino urte gutxiago dauzkat
Zuk nik baino urte gehiago dauzkazu

KONPARAZIOAK: Berdintasuna adierazteko

Nolakoa? Zenbat?
Jon Pili BEZAIN gaztea da Jonek Pilik ADINA urte dauzka
Ane EZ da Joxe BEZAIN gaztea Joxek ez dauzka Anek ADINA urte
Bukatu esaldiak:

1. Sugea hartza baino…


2. Erbia dortoka baino…
3. Otsoa erbia bezain…
4. Hartza otsoa bezain…
5. Erbiak ahateak baino…
6. Hartzak erbiak adina…

Superlatiboa. Zein da zure ustez abererik…

lasaiena?
beldurgarriena?
bizkorrena?
indartsuena?
maitagarriena?
basatiena?
jatunena
bitxiena?

• Konparatu erantzunak ikaskideekin.

• Deskribatu laburki gehien gustatzen zaizun aberea. Nolakoa da? Zer jaten du?
Zenbat? Non bizi da? Zer egiten du? Zergatik gustatzen zaizu?

On egin 17 Gasteizko HEO


ZEHAR ESTILOA

Zer galderari erantzuten diote

1. Konpletiboak
a) Perpaus nagusia baiezkoa denean: -(e)la
Uste dut etxean dagoELA. Esan zuen ondo zegoeLA.
Uste dut ez dagoELA etxean. Irakurri nuen Bilbon bizi zeLA.
Etorriko deLA esan du. Entzun genuen ez zenueLA nahi.
Ez deLA etorriko esan du.

b) Perpaus nagusia ezezkoa denean: -(e)nik


Ez dut uste etxean dagoENIK. Ez nuen uste galdu zenIK.
Ez du esan etorriko deNIK. Ez pentsa lehen hobeto bizi zirenIK.
Ez pentsa hain erraza deNIK.

2. Aginte-perpausak: -t(z)eko
Josu: Itxi atea! ► Josuk atea ixTEKO esan du.
Ni: Kontuz ibili! ► Kontuz ibilTZEKO esan diot, baina alferrik.
Lagunak: Ez hurbildu gehiegi! ► Gehiegi ez hurbilTZEKO esan digute,
arriskutsua da eta.
3. Baietz /Ezetz
Jonek BAIETZ esan du, baina nik EZETZ uste dut.

4. Zehar-galderak: -(e)n

Azpian galde-perpausa dute.


Nor da hori? ► Ez dakit nor deN hori.
► Badakit nor deN hori.
Zergatik haserretu zara? ► Ez dakigu zergatik haserretu zareN.
► Esan zergatik haserretu zareN.
Badakizue zenbat balio duEN? Ez dakit noiz heldu zen.
Ea nola dakiDAN galdetu dit. Ez dakigu non jaio zinen.
Ez dakit joango naizeN (ALA EZ). Ezin da sinistu zenbat jaten zuen.
Ez dit esan etorriko deN (ALA EZ).
Prest zaudeN (ALA EZ) jakin nahi dut.
Berdin dit gustukoa duzuN (ALA EZ). Egin egin behar duzu eta kito!

Aditza jokatu gabe dagoenean: Ez dakit zer egin


Badakizue nora joan?
Oraindik ez dut pentsatu zenbat eskatu
5. Kontuan izan
a) Miren: Ama hor dago ► Mirenek ama hor dagoELA esan du.
b) Miren: Ama hor dago? ► Mirenek ama hor dagoEN galdetu du.

Nola jakin –la edo –ela jarri behar duzun? Begiratu taula:

-LA -ELA -DALA


-GU (dugula) -U (duela) -T (dudala)
-ZU (duzula) -I (dakiela)
-E (duzuela) -GO (dagoela)
-A (daukala). Salbuespena: IZAN aditzaren -KE (daitekeela)
orainaldiko adizkiak Az amaitzen direnean, - -kontsonantea (naizela)
ELA egiten dute (zarela, dela, garela, direla)
-O (zaiola)

OHARRA: lehenaldiko adizkien kasuan, nahikoa da amaierako –n kentzea eta –la jartzea
(nintzela, nuela, zeudela, ziola, zitzaigula...)

On egin 18 Gasteizko HEO


MINTZAMENA A ikaslea

ERRESPETATU OTORDUAK

1. Galdetu ikaskideari eta osatu informazio-taula


Adib.:
- Zer komeni da jatea gosaltzeko?
- Gosaltzeko komeni da…

Gosaria Hamaiketakoa Bazkaria Afaria


1. ura bakarrik 1. 1. platera: 1. platera:
a. barazkiak a.
b. b. zopa
2. esnekia edo fruta c. entsalada edo c.
2. ale bat (gosarian zopa
aukeratu ez dena)
2. platera: 2. platera:
3. a. a. arraina
3. muslia, galletak b. haragia edo b.
eta madalena bat arraina
4. fruitu lehorrak c.
3. postrea:
Merienda fruta edo
4. 3. postrea:
fruta edo (meriendan edo
bazkarian jan ez
dena)

2. Orain kontatu lagunari zer jaten duzun otordu bakoitzean normalean. Berak aholkuak
emango dizkizu hobeto jateko. Idatzi hurrengo lerroetan:

SORTU ELKARRIZKETA DENDARIA ETA EROSLEAREN ARTEAN

EROSLEA DENDARIA

Dendaria agurtu

-gazta
-txorizoa
-oilaskoa eskatu (nahi)
-haragia
-solomoa
-mamia

Orduan jogurta eskatu

Gazta frantsesaren prezioa galdetu

Camembert 300 gramo eta Caprice


des Dieux 400 gramo eskatu

Camembert 200 gramo eskatu eta


prezioa galdetu

Ordaindu eta agurtu

On egin 19 Gasteizko HEO


MINTZAMENA B ikaslea

ERRESPETATU OTORDUAK

1. Galdetu ikaskideari eta osatu informazio-taula


Adib.:
- Zer komeni da jatea gosaltzeko?
- Gosaltzeko komeni da…

Gosaria Hamaiketakoa Bazkaria Afaria


1. 1. ura 1. platera: 1. platera:
a. a. entsalada
b.
2. b. pasta edo c. barazkiak
2. esnekia edo arroza
esnea c.
2. platera:
3. otarteko txikia a.
(urdaiazpikoa, atuna, 2. platera: b. arrautza
3. gaztanbera) a. lekaleak (eguerdian haragia
b. edo arraina jan
badugu)
4. c. arrautza
4. fruta ale bat edo 3. postrea:
zukua Merienda 3. postrea: esnekia edo
esnekia edo
fruta ale bat (meriendan edota
bazkarian jan ez
dena)

2. Orain kontatu lagunari zer jaten duzun otordu bakoitzean normalean. Berak aholkuak
emango dizkizu hobeto jateko. Idatzi hurrengo lerroetan:

SORTU ELKARRIZKETA DENDARIA ETA EROSLEAREN ARTEAN

DENDARIA EROSLEA

Eroslea agurtu

Mamirik ez duzu. Erosleari esan


Jogurtak eta gazta frantsesak
nolakoak diren esan:
-gozoak
-bigunak
-freskoak
Gazta frantsesaren prezioa esan.

Camembert 200 gramo bakarrik


Dituzu. Erosleari esan.

Prezioa esan

Eskertu eta agurtu

On egin 20 Gasteizko HEO


HIZTEGIA. Janariak eta edariak
bakailaoa
Nola deitzen zaio irudi bakoitzari? Idatzi irudi bakoitzaren azpian dagokion izena: Zuzenketa flana
baratxuria
azukrea
arroz-esnea
arrautza
babak
albondigak
garagardoa
gailetak eta opilak
antxoak
atuna
esnekiak
erremolatxa
gazta
entsalada
gereziak
dilistak
artoa
garbantzuak
aza
frutak eta
barazkiak
gatza
ilarrak
freskagarriak
ardoa
azalorea
esnea
itsaskiak
fruitu lehorrak
babarrunak=indabak
gurina
eztia
irina
azenarioak
eltzekoa, lekaleak

On egin 21 Gasteizko HEO


sagardoa
izozkia
perrexila
laranja
zainzuriak
meloia
mahatsa
muskuilua
piperra
kalabazina
marrubia
porrua
perretxikoak
kroketak
olibak
ogia
kamamila
txistorra
kontserbak
makarroiak
limoia
zerbak
oilasko errea
legatza
natilak
jogurta
zukua
sagarra
ogitartekoa
odolkia
tipula
xerra
mamia
urdaiazpikoa
izoztuak
txipiroia
orburua
udarea (madaria)
patata-tortilla
lekak
salda
uraza=letxuga
ozpina

On egin 22 Gasteizko HEO

You might also like