You are on page 1of 18

BAKARRIZKETA, AZALPENA

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

ETXE KALERATZEAK

Eusko Jaurlaritzak bitartekari lanak egingo ditu hipoteka ordaindu ezinik


dabiltzan sendien eta banketxeen artean, zailtasunak izan arren etxea gal ez
dezaten: «Familia asko gizarte bazterkerian ez geratzea du xede». Neurri
horrekin mailegua ez ordaintzeagatik etxetik botatzen dituzten familia
kopuruak behera egin dezan lortu nahi du Aholkularitza eta bitartekaritza
zerbitzu «integrala» emango diete Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan etxea
galtzeko eta baztertuak izateko arriskuan daudenei. Gainera, jadanik etxetik
bota dituztenak ere lagunduko dituzte: beste etxebizitza bat eskainiko diete
alokairuan.

«Lehen mailako arazo» bilakatu da sendien «gainzorpetzea», Jaurlaritzaren hitzetan. Arazoa saihesteko
orain arteko egitasmoek —besteak beste, maileguak amortizatzeko epeak luzatzea eta pentsio funtsak
berreskuratzeko aukera ematea— huts egin dute. Hala ere, Jaurlaritzak zenbait baldintza ezarri dizkio
zerbitzuari; batetik familiako kide guztiak langabezian egotea eta diru sarrerarik ez izatea hipoteka
ordaintzeko eta bestetik ez da bitartekaririk izango mailegua 350.000 euro baino gehiagokoa bada.

Bestalde, Stop Desahucios elkarteak argi du: «Kanporatutako familia guztiek eduki beharko lukete
bermatuta etxebizitza bat. Eskubide bat da, eta administrazio publikoek badituzte hori ziurtatzeko
baliabideak». Kanporatze kasuei aurre egiteko Jaurlaritzak sortutako bitartekaritza zerbitzua «hankamotz»
geratu dela nabarmendu du. Elkarteak mobilizatzeko eskatu die herritarrei, banketxeen aldetik ez baitu
jarrera aldaketarik ikusten.
Jon Olano. Berria.info. moldatua.

BERBA EGITEKO PUNTUAK

 Zein iritzi duzu Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenaz?


 Zure ustez, nondik etor daiteke konponbidea? Zer diote adituek?
 Etxea izatea gure eskubidea omen da; baina, zein baldintzatan?
 Kaleratu duten familiarik ezagutzen duzu?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

ARGI IBILI ARAZO ELEKTRIKOEKIN!

Autorik gabe erraz samar pasa liteke egun bat, baina elektrizitaterik gabe
nekez. Argindarraren menpe bizi gara erabat, gauza guztietarako behar dugu,
eta joaten denean, deus ere egin ezinik geratzen gara; etxea hil dela ematen
du. Urduritu egiten gara halakoetan, eta zerbait egin behar eta, han eta hemen
ukitzen hasten gara, ongi jakin gabe matxura konpontzen ari garen edo are
gehiago hondatzen…
Baina argindarra ez da txantxetako kontua: istripuak gerta daitezke, eta oso
larriak, gainera…
Komuna eta sukaldea dira etxeko lekurik arriskutsuenak segurtasun elektrikoari
dagokionez, esku eta gorputz bustiek tresna elektrikoren bat ukituz gero, edo
entxuferen bat edo etengailuren bat, zirkuitu laburrak eta deskargak gertatzeko arriskua izaten da eta…
Istripu elektriko bat gertatzen denean, ez da urduritu behar eta berehala deskonektatu behar da etengailu
nagusia edo, bestela, tresna entxufetik askatu… Zauriturik izan bada, korrontea moztu ondoren soilik uki
daiteke. Mediku-zerbitzuei deitzea izaten da egokiena, eta zauritua tapatuta eta jarrera erosoan edukitzea
osasun-langileak iritsi arte.

Eroski Consumer 2010eko martxoa

BERBA EGITEKO PUNTUAK


 Nola jokatzen duzu argindarra mozten dutenean adibidez? Urduri jatzen zara ala lasai egoten zara
itxaroten?
 -Istripuren bat izan duzu etxean argindarra dela-eta? Azaldu.
 -Non gerta dakiguke zure ustez istripurik larriena etxean, sukaldean, komunean ala veste inon? Zein
izan daiteke?
 -Gure etxeak bertan bizitzeko ziurrak direla uste duzu? Eta umeei dagokienez, zein iritzi duzu?
BAKARRIZKETA. AZALPENA

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

ETXEAK EROSTEKO % 12,5 HIPOTEKA GUTXIAGO SINATU DIRA EUSKADIN

Urrian EAEn 1.085 hipoteka sinatu ziren Euskadin eta 252 Nafarroan.
Hala bi lurraldeetan jaitsi da sinatutako hipoteken kopurua iazko urriko
datuekin alderatuta, % 12,5 Euskadin eta % 40,7 Nafarroan, Espainiako
Institutu Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera. Orotara, 15,9
milioi euro utzi dituzte finantza erakundeek urrian etxebizitzak erosteko
Euskadin, eta Nafarroan, 25,3 milioi euro.

Espainia osoan, etxebizitzak erosteko % 14,4 hipoteka gutxiago sinatu


dira urrian, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Orotara, 19.105 hipoteka sinatu dituzte bankuek
urrian. Halaber, aipaturiko indizeak behera egin du azken 30 hilabetetan.
Urrian jaitsiera txikiagoa izan da (% 14,4) irailean jaitsiera % 32,2 koa izan baitzen, Espainiako Institutu
Nazionalak gaur argitaratutako datuen arabera.
Datuok irailekoekin alderatuz gero, urrian % 9,9 jaitsi da sinatutako hipoteken kopurua.
EITB 2012/12/27

BERBA EGITEKO PUNTUAK:

 Etxebizitza bat, bi, hiru… Zenbat uste duzu behar direla gure buruarekin pozik egoteko? Hainbeste
hipotekatan sartzea osasungarria al da?

 Inoiz izan duzu hipotekarik? Nola moldatu izan zara ordaintzeko?

 Zergatik eskatzen edo ematen da gero eta mailegu gutxiago etxea erosteko? Krisiak ba al du
errurik? Zergatik?

 Jarraitu beharko lukete etxeak edonon eta etengabe eraikitzen? Zer ondorio ekar lezake etengabeko
eraikuntzak?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

ETXEAN LAN EGITEA, ZABALTZEN ARI DEN AUKERA

Eusko Jaurlaritza duela gutxi hasi da langile batzuei etxetik lan egiteko
aukera ematen, lana familiarekin batera dezaten. Jaurlaritzaren asmoa
da horiekin proba egin eta epe laburrean kopurua handitzen joatea.

EUSKO JAURLARITZAREN ADIBIDEA

Eusko Jaurlaritzak hemeretzi langileri eman die aukera astero hiru


egunetan etxetik lanean jarduteko. Familia eta lana bateratzeko
erraztasuna ematea eta langileen lanari errentagarritasuna ateratzea
dira ekimenaren helburu nagusienak. HAEEko langilea den Ana Altunak dioenez, astero hiru egunetan
Zarautzetik Gasteizerajoan beharrean, etxetik lan eginez hobeto moldatzen da: “Diziplinatua izan behar
duzu eta distrakzioetatik urrundu; hori betez gero, nire lana berdin egiten dut”. Bulego bereko Alex
Rodriguez ere oso pozik dago aldaketarekin: “Laudiotik Gasteizera joan-etorrietan bi ordu galtzen nituen
egunero, eta orain, berriz, denbora hori nik behar dudanerako erabiltzen dut”. Biek administraziorako
hautaketa-prozesuetako aholkulari lana egiten dute, azterketak eta agiriak prestatuz eta errekurtsoei
erantzunez. “Lan horiek guztiak etxean lasai asko egin ditzakegu eta bezeroak artatzeko sakelako
telefonoetara dei diezagukete”.

BERBA EGITEKO PUNTUAK


 Etxetik lan egiteko prest zeundeke?

 Zer abantaila eta desabantaila dakar aukera honek?

 Lan ez egiteko aitzakia ederra ote?

 30 metro karratuko etxe batean posiblea da etxetik lan egitea?

 Edozein lan egin daiteke etxetik?


BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

Pantaila txikiaren handitasuna

Bai, telesailak hor izan dira telebista bera asmatu zenetik, baina
orain arte ‘kutxa ergela’ zena ‘kutxa inteligentea’ bihurtu dela
dirudi. Horri gehitu internetek eskaintzen dituen baliabideak; azken
aldiko kultuzko fenomeno soziologiko globalik azpimarragarriena da
emaitza: telesailak.

Alde batetik, he Soprano's, Lost edota The Wire gisako telesailek erakutsi dute
zinean lekurik ez duten unibertso konplexuak garatzeko narrazio moldeak eskaintzen
dituela telesailak. Ez al da esanguratsua pantaila handiko zuzendari laudatuek telebista ekoizpenetara jauzi
egin izana? Spielberg (The Pacific edo Terra Nova), Scorsese (Boardwalk Empire), Winterbottom (The
Trip)...
Bestalde, HBO, NBC edota ABC bezalako telebista kateek XX. mende amaiera aldera hasitako
bidetik etorri da zinema itzalean utzi duen telesailen urrezko aroa. Orain, AMC edota FOX kateak
ere molde berrien festara batu dira. Aipatutako The Soprano's, The West Wing, Lost eta The Wire
maisulanek oinarriak ezarri zituzten.
Iaz New York Times egunkariak plazaratu zuen gogoetarako galdera:

“Are Films Bad, or is TV Just Better?”

BERBA EGITEKO PUNTUAK

 Telesailik ikusten al duzu? zein, nola? zergatik?


 Zertan datza arrakasta?
 Zinema hilzorian dago? zer egin liteke berpizteko?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

AISIALDIA
Denbora librearen barruan, guk nahi duguna egin ahal izateko geratzen
zaigun denbora izango litzateke, hau da, eguneroko lan eta okupazioetatik
"soberan" dugun denbora hori.
Azken urteetan aisialdiari emandako garrantzia nabarmen gehitu da, bai
gizonen artean, baita emakumeen artean ere. Horrela diote behintzat
“Ikuskerak-2” izeneko txostenean agertzen diren datuek.
Ikerketaren datuetan, astegunetan emakumeek gizonek baino denbora libre
gutxiago dutela ikus daiteke.

ETA NOLA BETETZEN DUTE ASTEGUNETAKO DENBORA LIBRE HORI?


Gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunei erreparatuz, ikus daiteke emakumeek gizonek baino neurri
handiagoan diotela telebista ikusten dutela, kalean egoten direla eta irakurtzen dutela; eta gizonek, aldiz,
emakumeek baino gehiago diote kirola egiten dutela edo ordenagailuarekin entretenitzen direla.

BERBA EGITEKO PUNTUAK

 Inkestaren arabera gizonek emakumeek baino denbora libre gehiago dute. Zergatik ote da hori?
 Zer egiten duzu aisialdian?
 Kirolik egiten duzu? Noiz? Zein kirol mota egiten duzu?
 Gizonen eta emakumeen gustuak desberdinak dira?
 Telebista asko ikusten omen dugu, zein da zure programarik gogokoena?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

TURISMOA ETA BIDAIAK

ERAKARPEN TURISTIKOA
Herrialde edo eskualde bakoitzaren baldintzek turismo mota jakin bat
erakartzen dute, mundu guztiari ez zaizkiolako gauza berberak
gustatzen: exotismoa, tradizioa, kultura… Eta merkatu handi bat
eratu da horren guztiaren inguruan.

Mediterraneoan, klima ona eta hondartzak saltzen dira, eraikinak,


urbanizazio eta golf zelaiak sustatzen, eta ondorioa azpian dauden interes ekonomikoak bezain begi-
bistakoa da: ingurumenaren endekapena.

Dena dela, sarritan, ingurumen-turismoa ere, hots, naturaren kontserbazioarekin kontzientziaturiko


pertsonek egiten dutena, oso kaltegarria da. Horren adibide dira gune natural pribilegiatuen inguruan
sortzen diren zabor-pilaketak, hala nola Everest mendia igotzeko plataforman, edo Afrikako parke natural
batzuetan.

www.hiru.com (egokitua) Endekapen=degeneración

BERBA EGITEKO PUNTUAK

 Zer iritzi duzu turismo egiteari buruz? Bidaiak egitea atsegin duzu?

 Zerk erakartzen zaitu gehien bidaiak egiteko orduan? Exotismoak, naturak, kulturak, harremanak…?

 Nola nahiago duzu bidaiatu, zure kabuz ala agentzia bat kontratatuz? Zergatik?

 Zer uste daukazu ingurumen turismoa delakoaz?


BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

GARRAIOBIDE AZKARRAK

2014an 320 kilometro orduko abiadura hartuko du. East Japan Railway Company enpresak duela gutxi
jakinarazi du laster seriean ekoitziko duela Shinkansen Serie E6 bala trenaren modelo berri bat eta
Japoniako trenik azkarrena bihurtuko dela. Zerbitzu berri horrek 300 kilometro orduko abiadura hartuko du
2012aren amaieran eta 320koa, berriz, 2013aren amaieran. Río de Janeiroko 2016ko Joko Olinpikoei
begira, Brasileko agintariek esan dute Brasilgo lehen bala trena garatzeko lizitazio bat irekiko dutela.

Abiadura handiko modelo berri honek errendimendu hobea izango du Tokio-Akita ibilbideko bihurgune
handietan. Shinkansen Serie E6 trenak kanpo diseinu dotore eta ausarta du, gorriz eta zuriz pintatuta dago
eta hainbat ezaugarri estetiko berritzaile ditu barnealdean.

Kasu honetan, erosotasuna nabarmendu nahi izan da eta bereziki pentsatuta dago, abiadura handiko
zerbitzua emateaz gain, erabiltzaileen beharrak asetzeko eta bidaia eroso, seguru eta atsegingarria
bermatzeko.

BERBA EGITEKO PUNTUAK

 Gogoko duzu azkar bidaiatzea? Zergatik?

 Aukeran, zer nahiago duzu hegazkina ala tren azkarra? Inoiz erabili duzu antzeko trenik?

 Zer iritzi duzu gurean eraikitzen ari diren Abiadura Handiko Tren sareaz? Arrakastarik izango al du
garraio mota honek hemen?

 Ba al dago zure ustez etorkizunerako garraiobiderik? Zein erabiliko dira gehien? Zein gutxien?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

BIDAIEN XEDEAK

Motxila edo maleta hartu, eta hara edo hona joatea gustatzen zaigu. Ez bakarrik
neguan aurpegi beltzaranarekin harro-harro ibiltzearren; interesante sentitzearren
ere bai. «Ni halako lekutan egonda nago…», esateak estatusa ematen digu. Hala
ere, barregarria da leku batez zein beste batez berba egiten dugun bakoitzean
nola guztiok antzerako gauzak kontatzen ditugun. Denetariko gidak ditugu
bidaiatzeko: alternatiboak, leku garestiei buruzkoak, oso turistikoak, turistikoak
baina desberdinak… Bakoitzak bat edo beste jarraitzen dugu gure interesen
arabera, baina azkenean oso antzerako zirkuituak egiten ditugu hotelen prezioak
salbu. Badirudi, Argentinara joan eta Iguazura ez bazoaz, alperrik joan zarela. Baten batek kantatzen zuen
moduan: «Ez dezatela esan ez naizenik egon». Atera argazkia eta erakutsi guztiei. Bidaiatzea oporrak
pasatzea baino zerbait gehiago izan dadin ikusten ditugun lekuetan bizi direnen kezkak, ohiturak, barrea,
negarra… entzutea beharrezkoa da. Litekeena da, isilik denbora gutxi aguantatzen dudalako izatea, baina
niri bakarrik bidaiatzeak lagundu dit horretan.
Onintza Enbeita. berria. 2012/03/27.

BERBA EGITEKO PUNTUAK :

 Bidaiak egiterakoan, zerk bultzatzen zaitu? Zein motatako bidaia aukeratzen duzu? Zelako bidaiaria
zaitugu? Zergatik? Etekinik ateratzen al diezu?

 Inoiz pentsatu duzu bidaiaren bat bakarrik egitea? Zertan lagun diezazuke? Zer-nolako eragozpenak
ditu?

 Bidaiek, benetan eguneroko errealitatearekin mozteko balio dute ala estres handiago bat
sorrarazten digute? Opor osteko sindromea delakoa.

 Egindako bidaiek denboraren neurria aldatu al dizute? Hobe betiko monotonian jarraitzea?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

Guk pribatutasuna galdu, haiek dirua irabazi


Testua: Egoitz Gonzalez .Gaztezulo.

ZURI BURUZ ZUK ZEUK BAINO GEHIAGO DAKIEN NORBAIT DAGO. EZ DAKIZU
NON DAGOEN, EZIN DUZU UKITU, BAINA KONTATZEN DIOZUN GUZTIA
GORDETZEN DU.
Google eta Facebook naturaltasunez erabiltzen ditugu konektatzen garen bakoitzean.
Munduko enpresa boteretsuenetarikoak dira, baina doako zerbitzua eskaintzen dute.
Nola da posible? Nondik lortzen dute dirua? Bi hitz gako negozio hau ulertzeko:
informazioa eta publizitatea.
Google erabiltzen dugun bakoitzean, gure bilaketak datu base batean gordetzen dira. Modu honetan, Googlek gure
interesak ezagutzen ditu. Gainera, gure e-mailen, dokumentuen, eta agendako datuen berri ere badu, besteak beste.
Alegia, gure interesen eta eguneroko bizitzaren inguruko informazio guztia dute eskuragarri.
Facebookek, bestalde, gure izen-abizenak, lagunak, txutxu-mutxuak, argazkiak, zaletasunak, ideologia, atsegin
ditugun orriak... ezagutzen ditu; dena, horman idazten dugun guztia.
Izan ere, enpresei publizitate eraginkorra eskaintzeko erabiltzen dute informazio hau eta enpresa multinazionalak
dirutza ordaintzeko prest daude publizitate zuzena egitea ahalbidetzen dien datu hauen truke. Horregatik eskaintzen
dituzte doan zerbitzu hauek. Zuk haien zerbitzua erabil dezazun nahi dute, zuri buruz gehiago jakin ahal izateko eta
hau saltzeko.

BERBA EGITEKO PUNTUAK :

 Google erabiltzailea al zara, ba al duzu Facebook-ik? pentsatu al duzu inoiz nora joaten den
informazio hori? Informazio trafiko horrek arriskurik ekar lezake?
 Sare sozialek komunikazioa ala inkomunikazioa ahalbidetzen dute?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu ,
honetarako testu labur bat duzu abiapuntu eta garatu
beharreko zenbait ideia beherago.

GURE GIZARTEAK EZ DAKI ZER EGIN NAGUSIEKIN

Ezaugarri bereziak ditu, orokorrean, egoitzetan bizi diren


zaharren arretak. Arreta hori baldintzatua dago, alde batetik
inguruarengatik, eta bestetik egoitzetako zaharren tipologia
desberdinengatik, beren etxeetan bizi direnekin parekatuz
gero. Azken urteotan, egia esan, bilakaera ona izan dute
zaharren egoitzek: lehen, egoitza itxiak ziren, harrera
modukoak, ongintza-izaera zuten; orain, berriz, funtsezko baliabide soziosanitarioa bihurtu dira, irekiak eta
gizartean txertatuak. Egoiliarren eta horien senideen arreta integral eta sistematikoa da lantaldearen
helburu nagusia.

BERBA EGITEKO PUNTUAK :

 Nola zaindu gure nagusiak?


 Zelan daude hobeto, euren etxean, seme-alabenean, zahar-etxe batean?
 Zure kasuan zahar-etxe batera joango zinateke?
 Zuzen ikusten duzu aitona-amonek etxeko umeak zaintzea?
 Bidaiak, elkarteak… Lehen baino aukera gehiago dago?
 Teknologia berrietara egokituko dira gure zaharrak?
 Populazioa zahartzeak (botikak, segurantza sozileko gastuak…) ondorio latzak ekarriko ditu. Ez al da
horrela?
 Zer falta da? Zer jarriko zenuke?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

ERRAZA DA BESTE KULTURA BATEAN INTEGRATZEA?

Gero eta gehiago dira, gero eta etorkin gehiago


ditugu gure artean. Etorkinek kultura eta ohitura
ezberdinak dituzte. Integrazioaz hitz egiten da eta…

“Maite ditut beltzak, hilabete luzetan zuririk ia ikusten


ez nuen garaiaren opari. Maite ditut indioak, euren
herrietan konpartituriko lan, izerdi, ron eta barre
algaren hondakin. Eta maite ditudan arren -beren
herrietan bizi izan naizelako eta haien ohitura eta
kulturen berri dudalako-, hala ere ezin dut ebitatu
pentsatzea auzoan dagoen beltz hori, metroan ikusten dudan indio hori nolako bizimodu traketsa izango
duen eta ea nola lortu duen praka garestiak erostea, edo lagunekin afaltzera joateko sosak eskuratzea.
Ezin dut ebitatu pentsatzea ea nolako lana duen, ea paperak dituen edo ilegala den, ea zenbat bizi diren
etxe bakoitzean eta zein egoeratan”

BERBA EGITEKO PUNTUAK :

 Azaldu zein den inguruan ikusten duzun egoera.


 Etorkinak bizi dira zure inguruan? Arazorik izango dute? Zertan?
 Eskoletan arauak jarri behar dira etorkinen janzkera arautzeko?
 Eta erlijio ohiturak?
 Nola integratzen dira etorkinak? Zer egin dezakegu laguntzeko?
 Ez al gara geu ere EUSKAL MOROAK gure herrian?
 Gure arbasoen antzera, beste herri batera migratu beharko bazenu nola jokatuko zenuke bertan
errotzeko?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

HAUR ADOPZIOAK

Gero eta haur atzerritar gehiago ikusten ditugu gure artean.


Asko
adoptatuak dira.

Kanbodian ume jaioberriak amei 150 euroren truke erosi eta


sartaldeko personei saltzen zaizkie 20.000 euroren truke.
Gainera, zoritxarrez jardun ikaragarri hau nahiko zabalduta
dago munduan.

UME JAIOBARRIEN BESTE MERKATU BATZUK


Bederatzi milioi eta erdi ume daude garapen bideko herrialdeetako umezurtz-etxeetan. Txina eta Errusia
dira Sartaldeari umerik gehienak emoten dizkieten herrialdeak. Baina prozesuak beti ez dira guztiz garbiak
izaten. Dena dela, egoera askoz ere txarragoa da hainbat herrialdetan:

Guatemala. Ikertzaileen arabera, herrialde honetan umeak erosi, bahitu edo amen sabelaldea errentan
kontratetan dituzten 40 banda inguru daude. Umeak atzerritarrei saltzen zaizkie 20.00 dolarren truke.
Egunean-egunean sei ume bahitzen direla kalkulatzen da.

India. Atzerriko komunikabideetan argitaraturiko informazioek inoiz telebisten edo 20 dolarren truke
emandako umeen gainean egin dute berba.

BERBA EGITEKO PUNTUAK :

 Zer iruditzen zaizu haur horien adopzioa? Ona da haurrentzat? Zergatik?


 Norentzat da ona, gurasoentzat? Haurrentzat? Zein dira haur horien arazoak?
 Azaldu zer ikusten duzun zure inguruan. Nongo haurrak ikusten dituzun.
 Nola bizi dira hemen? Konparatu hemengo bizimodua hangoarekin.
 Ongi iruditzen zaizu haurrak atzerritik ekartzea? Zergatik?
 Zer deritzozu sexu bereko gurasoek umeak adoptatzeari?
 Frankismoan ere haur txiroak familia aberatsen esku geratu ziren. Nagusitan jatorrizko
familietara itzuli beharko lirateke?
BAKARRIZKETA. AZALPENA.

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu
abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago

OSASUNA ETA KIROLA BIZI EREDUTZAT


Bizitza erritmo ero honek markatutako martxari jarraitu ahal izateko, pertsona orok oreka sikologikoa eta fisikoa
mantendu behar ditu. Hau da, oreka pertsonala beharrezkoa du. Hori lortzea edo betetzea ez da erraza izaten,
gizarteak eskatzen diguna eta gure buruak nahi duena askotan ez datozelako bat eta frustrazioak sortzen direlako.
Frustrazio horiek gainditzea sarritan ezinezkoa da, hala ere, erremedio txiki gisa kirol praktika izan dezakegu.
Adibidez, kirola praktikatzean endorfinak sortzen dira, zoriontasunaren hormonak; adrenalina deskargatzeko, estresa
gainditzeko edota autokontrolaren prebentziorako egokia da; bizi funtzioen erregulazioa hobetzen du, besteak beste
logura. Kirola egitean, dauzkagun arazoak ahaztu egiten ditugu, beraz, onurak amaigabeak izan daitezke.
Hala ere, emakumeok oraingoan ere zailago dugu: lana, etxea, familia, haurrak… zerrenda amaigabea alde batera
uztea edo ahaztea ezinezkoa dugu. Gutxi balitz, fisikoki itxura ideal bat saltzen digute eta hori lortzeko kirolarekin
izan dezakegun kontaktu eskasak esfortzu bat eskatzen digu, denbora eta dirua ere kontutan izanda noski.
Baina lehen aipatutako zerrenda amaigabe horretan, zaintza pertsonala eta aisialdia azken lerroan kokatzen ditugu.
Beraz, esan dezakegu emakume askok kirolarekin duten kontaktua eskasa edo hutsa dela, beste gauza batzuen
artean denbora libre urria dela eta.

Zaloa Lekue.Kirol-monitore .FRIDA - IX/X- 2006

BERBA EGITEKO PUNTUAK :

 Ados al zaude egileak dioenarekin? Emakumeok,oro har, kirol gutxiago egiten dugu? Zein
kirolatan aritzen gara emakumeok gehien? adinak ere ba al du zerikusirik?

 Goi mailako kirolean emakume asko aritzen al dira? Eta gizonak?


zeintzuk izan daitezke eragozpenak ?

 Gimnasioak berriz emakumez lepo egoten dira. Zein da helburua osasuna ala estetika jakin bat
lortzea?

 Zu zeu kirolzalea zara? Zeinetan aritzen zara? Nola konpontzen zara lana eta etxearekin uztartzeko?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat duzu
abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

Zabor-janaren XXLak
Kontsumo eta Osasun Ministerioaren menpeko Elikaduraren Segurtasunerako
Espainiako Agentziak (AESA) azaroaren 8az geroztik behin eta berriro eskatu dio
Burger King enpresari azken publizitate-kanpaina bertan behera uzteko. Baina ez du
emaitzik lortu. Kanpaina horrek XXL goiburura du, eta hanburgesa oso handiak
kontsumitzera bultzatzen gaitu.
Osasun Ministerioak salatu du publizitate-kanpaina horrek Espainiako Ostalaritza eta
Sukaldaritza Modernoaren Kateen Enpresa elkarteak AESArekin hartutako
konpromisoak ez dituela bete: obesitateari aurrea hartzeko NAOS estrategiaren
barneko konpromisoak.

Berba egiteko puntuak


 Egon zara inoiz janari azkarreko gune batean? Zer iritzi duzu horretaz? Janari
koipetsuak ematen dituzte?

 Euskal sukaldaritza eta dieta mediterraniarra osasunerako onak direla uste duzu?

 Ba al dakizu egoki elikatzen? Nolako bazkariak, afariak egiten dituzu?

 Elikadura bizitzeko ohiturekin uztartu beharko genuke, ezta?


BAKARRIZKETA. AZALPENA

Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

UR ESKASIA, PLANETAREN MEHATXU LARRIENA

Gizarteriaren %40k jasaten du ur eskasia. Munduan 1.200 milioi lagun dira ur


edangarririk gabe bizi direnak.
FAOk (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) eman dituen
datuen arabera, pertsona bakoitzak bi ur litrotik laura behar ditu eguneko bere
premiak asetzeko, baina kontsumitzen dituen jakiak ekoitzi ahal izateko askoz ere
ur gehiago behar da. Mila litrotik bi mila bitarte behar dira kilo bat gari ekoizteko
eta 13.000tik 15.000ra kilo bat haragi ekoizteko. Ondorioz, eguneko 2.000 ur litro
kontsumitzen ditu lagun bakoitzak zuzenean edo zeharka. Nekazaritza da,
ondorioz, ur kontsumitzaile nagusiena. Aintzira, erreka eta ibaietatik hartzen den
uraren %70 nekazaritzak bereganatzen du. 1950az gero nekazaritzarako lur
ureztatuak biderkatu egin dira eta etxeko kontsumoan eta industrian, hirukoiztu.
Esan bezala, 1.200 milioi lagunek ez dute edateko urik. 2.600 milioi dira, beren
osasuna arriskuan jarriz, ur kutsatuak edaten dituztenak. Egunero, 3.800 haur
hiltzen dira ur eskasia eta garbitasun faltagatik sortzen zaizkien gaixotasunak
direla medio.
Egoera iluna da eta ez dute etorkizuna argiagoa iragartzen. FAOk eman dituen
datuen arabera, ur eskasia den eskualdeetan egun 1.200 milioi lagun bizi badira, 5.000 milioi izan daitezke
etorkizun gertuko batean. Egoerak, berez dituen ondorio makurrez gain, makurrago batzuk ekar ditzake
etorkizunean, gerrak esate baterako.
Joxean Agirre

BERBA EGITEKO PUNTUAK

o Kezkatu egiten zara horrelako berriak jakitean ala alarmistegiak iruditzen zaizkizu?
Zergatik? Ingurugiroa babestu beharra ikusten duzu?
o Nolako kontsumitzailea zara? Gehiegi kontsumitzen duzula uste duzu? Ura,…
o Birziklatzen duzu?
o Urarekiko nolako jarrera ikusten duzu gizartean? Ibaietako “trasbaseak”, beharrezkoak
lirateke ala urtegi edo araztegi gehiago eraiki beharko lirateke nekazaritzarako ura izateko.
o Zer egin daiteke uraren balioaz jabetzeko?
BAKARRIZKETA. AZALPENA
Egokitu zaizun gaiaz hitzalditxo bat prestatu behar duzu , honetarako
testu labur bat
duzu abiapuntu eta garatu beharreko zenbait ideia beherago.

Seme-alabek hezten gaituzte

Okerra. Galdera okerra da. Akastuna da Radio Euskadik foroa antolatzeko


plazaratu duen galdera: «Nola hezten ditugu seme- alabak?» Norabide bakarreko ekitea irudikatzen du itaunak,
gazteak heztea goitik beherako ekimena balitz bezala, nagusiengandik gazteengana, jakintzatik ezjakintasunera,
autoritatetik menpekora.
Heziketak, ordea, hezteko asmoa baldin badu egiatan, inoiz ezin du izan norabide bakarreko jarduna. Pertsona
osotua lortzea badu helburu, heziketak ezin du modu berean planteatu bere egitea gizabanako guztiekin, pertsonak
ez direlako igualak, ume bakoitzak, gazte bakoitzak ezberdin entzuten duelako, ezberdin aditzen duelako esaten
zaiona. Botoia sakatzen dugunean nork du bere erantzuna, ezberdina, mekanizismorik gabea.

1- Zertan dira ezberdin gaur egun gurasoek darabiltzaten hezteko moduak eta lehengoak?
2- Eskolak zelan egiten die aurre aldaketa horiei?, zer edo zertan aldatu beharko luke?
3- Heziketa ikaslearen araberakoa izan behar ei da. Hori bete dadin, zer aldatu beharko litzateke gaur egungo
heziketa sisteman?
4- Heziketa etxean hasten da. Zein da gurasoen eginbeharra seme-alaben hezkuntzan eta zein eskolarena?
5- Jaso duzun hezkuntzatik, zer duzu gustukoena? Eta erdeinagarriena?
18

You might also like