You are on page 1of 20

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

2006ko urriaren 7koa

A eredua
1. deitura

........................................................................

2. deitura

........................................................................

Izena

........................................................................

NA zenbakia

........................................................................

AZTERKETAKO ARIKETEN PUNTUAZIOA ETA DENBORA BANAKETA

Ahozkoaren ulermena ariketa burutu ondoren, 2 ordu eta 20 minutu dituzu azterketa hau
egiteko. Denbora nahi duzun moduan banatu eta azterketa nahi duzun ordenan egin dezakezu;
baina hona, ariketen puntuazioekin batera, aztertzaileek pentsatutako denbora banaketa:

Azpiatala
Azterketaren formatua
gainbegiratzeko

Puntuazioa
gehienez

Puntuazioa
gutxienez

Proposaturiko
denbora

3 min.

1. IDAZLANA
Idazlana
Ortografia
2. ESALDIAK BERRIDATZI
3. SINONIMOAK EMAN
4. IRAKURMENA
Egindako lana gainbegiratzeko
Guztira

25
5
5
5
10

15
1
2,5
2,5
5

50

29

55 min.
25 min.
45 min.
12 min.
2h 20m

Idatz ezazu garbi eta tintaz: aztertzaileek ez dute zuzenduko irakurri ezin dena. Ariketa
guztietan atera behar da gutxieneko puntuazioa azterketa gainditzeko.

X
AHOZKOAREN ULERMENA I

1. Zein izan da Dorronsororen lan ibilbidea?

Lehenengo, txirrindulari; eta soldadutzatik itzulitakoan, Albizturren masajista.
B Irungo ikastaroaren ondoren, makina bat urtetan txirrindulari eta masajista.
C Orbeatik Discoveryra, hogeita hiru urte inguru txirrindularitzan.
D Beste lanbide batzuetan gustura ez eta, azken hogei urteotan, masajista.
A

2. Garaipenei dagokienez, Balentinek

Tourra eta Vuelta irabazten lagundu dio Lance Amstrongi.
B Amstrongi esker daki Tourra irabaztea zer den.
C Espainiako Vuelta hiru edo lau aldiz irabazi du eta Tourra, berriz, birritan.
D uste du Tourra irabaztea berezia dela eta bizimodua errotik aldatu diola.
A

3. Masajistak psikologo lanak ere egiten ditu. Izan ere,...

gauza ez denari biharamunean ateratzeko hauspoa eman behar izaten dio.
B ohituta dago irabazlearen nahiz atzetik dabilenaren kontuak beti isil-isilik entzuten.
C gogorra da karrerako gaiez jardun behar izatea karrera bukatu eta berehala.
D txirrindulariek edonon aipatzen dituzten kontuak entzuten ditu.
A

4. Masajistarentzat, txirrindularien sasoia zein den antzematea erraza da?

Bai, ze ondo baino hobeto ezagutzen ditu hanketako muskuluak.
B Bai, batez ere bere ohiko txirrindulariena.
C Bai, ze ezagunek nahiz ezezagunek antzeko gorputzaldiak dituzte.
D Bai, Dorronsorok denbora eta egoera ezberdin asko igaro ditu eta.
A

5. Masajea ematean, masajistak honako irizpidea du:

Betiko txirrindulariei, masaje gogorragoa; eta ezezagunei, berriz, arinagoa.
B Sasoian dagoenari gutxixeago estutu eta beharra duenari, aldiz, min eman arte.
C Minak esaten dio masajistari txirrindulariaren muga zein den.
D Txirrindulariaren beharraren eta gustuaren arabera jokatzen du.
A

Aukeratu galdera bakoitzaren erantzun zuzena eta idatzi dagokion letra ondoko laukietan:

AHOZKOAREN ULERMENA II

6. Gimnasia edo masajea ordezkatzeko makinak direla eta, zein da Dorronsororen ustea?
Tresna horiek ez dutela balio, berak probatu ditu eta.
B Leher eginda datorren kamioilaria ez dela gai horrelako makina batean esertzeko.
C Zaila dela gimnasiak gorputzeko gaitzak bost minututan sendatzea.
D Masajeak nahiz gorputzeko ariketak norberaren ahalegina eskatzen dutela.
A

7. Zein hizkuntzatan mintzatzen dira Dorronsoro eta bere aurtengo bost txirrindulariak?
Batez ere ingelesez, taldeak ingelesa ikastea nahi du eta.
B Jatorri askotakoak direnez, masajistarekin ingelesez jarduten dute ezinbestean.
C Ingelesik gabe ere, elkar ulertzen dute masajistak eta txirrindulariek.
D Bostek dakite ingelesez, taldeko beste guztiek bezala.
A

8. Zergatik iritsi zen Dorronsoro Discovery Channelera?

Taldeko txirrindulariak inork baino hobeto ezagutzen dituelako.
B Taldearen premiagatik eta Bruynellekin zuen ezagupideagatik.
C Miraririk egin ez arren, Bruynellen ustez onena delako.
D Nahiz eta onena ez izan, ez duelako inor lesionatzen .
A

9. Dopinga hizpide al da txirrindularien giroan?

Ez; galdetu ezean, txirrindulariek ez dute gogoko horretaz hitz egitea.
B Ez; barruan erabat saihesten dute, Amstrongek izan ezik.
C Bai, kanpoan baino gehiago hitz egiten dute horri buruz.
D Bai, baina ez odola ateratzeko goiz jaiki beharra dutenean.
A

10. Lequipe aldizkarian argitaratu zenari buruz, zein da Dorronsororen iritzia?

Gezur hutsa dela, masajistak aitorpenak egiteagatik dirua kobratu zuelako.
B Gertatzen dena gertatzen dela, barruan dagoena ez dela ezertaz ohartzen.
C Berak ez ditu aintzat hartzen kanpoan egindako aitorpenak.
D Ez dio axola, kanpoan geratu denak barruko gauzen berri ez du eta.
A

Aukeratu galdera bakoitzaren erantzun zuzena eta idatzi dagokion letra ondoko laukietan:

10

1. IDAZLANA
1. Argi idatzi behar da, eta albait garbien.
2. Idazlanak gutxienez 300 hitz izan behar ditu.
3. Idazlanaren kalifikaziorako ondoko hiru alderdi hauek izango dira ardatz:
a) gaiaren eraketa eta garapena;
b) hizkuntza-aberastasuna eta zehaztasuna;
c) zuzentasuna.
4. Lehen orrialde hau gidoia egiteko, apunteak biltzeko... erabil dezakezu. Ez da zuzenduko.
5. Hurrengo orrialdeetan bi gai proposatzen zaizkizu, bat aukeratu eta garatzeko. Gaiak
garatzeko, laguntza moduan, dosier bana eta puntu batzuk dituzu: galderak, gogoetak,
iritziak... Ez dira nahitaez kontuan hartu beharrekoak; zuk zeuk aukeratutako bestelako
ikuspuntu edo alderdi batzuetan oinarriturik ere egin dezakezu.
6. Aukeratutako gaia garatzeko iritzi askatasuna duzu. Beti ere, begirunez joka ezazu:
saihestu jarrera sexistak, homofoboak, arrazistak...

ZIRRIBORROETARAKO ORRIA

(Ikus 4. puntua)

.....................................................................................................................

4

GRAFFITIAK

Argazkia: Konrado Mugertza (Sopela)

Argazkia: Pedro Zarrabeitia (Zorrotza)

Komunikazioa, kontrakultura,
aldarrikapenak, etsipenezko
mezuak, artea, adierazpen
askatasuna... Zer dira?

Komunetan nahiz
hormetan, politika,
txorakeriak, irainak,
ametsak...

Graffitiak
68ko belaunaldiar

en
osteko kulturaren

adierazpentzat ere

n
tze
ger u
a
d
re
n e a. Ez
a
t
o
e
i
k
g
e
rr
zte
: hi . Bazte rerik.
a
i
t
i
lo
ff
za
Gra en hit ez ba
k
d
i
ez alior
b
ez

jotzen dira.
Argazkia: Pedro Zarrabeitia (Leioa)

Herriaren ahotsa ere

badirela esaten da.

Grafikoak: EXPRESIN

MURAL.

BBK, 1985.

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,
gutxienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

Graffitiak, pintadak, komunetakoak... Artea? Barrabaskeria? Zikinkeria?

Hainbat slogan ospetsu graffitiei lotuta.
Nork egiten ditu? Non? Zertarako? Noiztik egiten dira?
Graffitietan irudia ala mezu idatzia da garrantzitsuagoa?
Graffitiak debekatu eta zigortu ala baimendu eta arautu?

E-HIRITARRAK

Internetek hainbat eginkizun erraztu

ditu: informazioa, administrazio
harremanak, lana, erosketak

Teknologia berrien
zabalkunde geldiezina

SMSak,
GPSa,
e-ikaskuntza,
Txat-a,
bideohitzaldia
Zenbat
aurrerapen
10 urtean!

Gailu harrigarriok
bizimodua,
pentsaera eta
ARGIA, 2005-07-24

Tr
eta esnak
gur bote , gero
ere e adi retsu
bai men ago;
?
a

garri:
k susma nok
a
z
t
n
u
u de
Berrik
i zabald
h
a
n
a
r
o
n
tzeko?
kontrola

ARGIA, 2005-07-24

ohiturak erabat
aldatu. Eta dena
bat-batean itzaliko
balitz?

ARGIA, 2005-07-24

Orri honetan dituzun testuak irakurri ondoren, idatz ezazu gaiari buruz (300 hitz,
gutxienez). Ondoko puntu hauek erabil ditzakezu:

Denbora laburrean informazio eta komunikazio teknologiek izugarrizko aurrerapena.

Gaur egun ezin bizi ordenadorerik edo eskuko telefonorik gabe.
Teknologien alderdi ilunak eta arriskuak.
Herritarrentzat benetan abantaila al da dena internet bidez egitea?
Matrikula egiteko, zergak ordaintzeko, bidaiak hartzeko, laguna topatzeko...

.......................................................................................................................

7

8

9

2.

ESALDIAK BERRIDATZI

Ariketa honetan ematen zaizkizun esaldiak beste era batera adierazi behar dituzu.
Horretarako azpiko esaldia osatu behar duzu. Behean agertzen den esaldi zatitxoak aurretik edo
atzetik puntuak baldin baditu, zerbait idatzi behar da horri lotuta. Adibidez:
...takoan

etorri...takoan

Punturik ez badu, aparteko hitza da. Ahalik eta gutxien aldatu behar dituzu goiko
esaldiko hitzak. Inoiz bat kendu edo beste bat sartu beharko da, baina beti ere esaldi bakar bat
osatuz, eta ortografia zuzenarekin. Adibidez:
0. Hasieran errua berari egotzi nion. Horrek lotsa eman zidan gero.

Hasieran bera errudun...tzat .............................

jo izanak
egin ninduen gero .
.......................................
lotsatu .......................................

1. Lehenbailehen abiatzeko esan nien, bestela ez ziren-eta ekitaldira garaiz iritsiko.

.................................................................................................. baziren .......................

.......................................................................... ...ela ................................................. .
2. Gure Txomin ez da mendira joan gabe geratuko, elurra izanda ere. Hain du zaletasun handia!

.................................................................................................................... ...enez gero,

........................................................................................................................... utziko.
3. Nahikoa da telebistan behin agertzea. Horren ostean izartzat daukagu makina bat txoriburu.

.....................................................................................................................................
bihurtzen du .................................................................................................................

4. Gaiztoak badaki atsedena hartzen; inozoak, ostera, ez.

...................................... bezala .................................................................................. .

5. Geuri dagokigu lan horri ekitea, beste inork ez digu lagunduko!

............................................................................................ beharko ............................

............................................................................................................................... eta!
6. Ageri denez, galdera bihurri hori asko dakienari egin dakioke; ez beste inori.
Ezagun da

......................................................................................................................

........................................ baizik ................................................................................. .

7. Edurne trebea da soinua eta gitarra jotzen. Pianoa jotzen, berriz, ez da traketsagoa.

.....................................................................................................................................
adinako

....................................................................................................................... .

10

8. Londresera heldu eta lehenengo egunetan zalantzaz beterik egon nintzen: Ikasiko al dut
ingelesa behar bezala ikasturte batean?.

.............................................................. berritan .........................................................

............................................................................................... ote .............................. .
9. Medikuek diotenez, Adelaren osasun egoera egunetik egunera okerragoa da.

....................................................................... ahala ....................................................

...................................................................... ...ela ..................................................... .
10. Txikitako oroitzapenak atseginak zaizkio; gaur egunekoak, berriz, mingarriak.

....................................................................................... ................................... aldean

................................................................................................................................... .

3.

SINONIMOAK EMAN

Ondoko esaldietan markatuta dauden hitzen sinonimo egoki bana jarri behar duzu, beti ere
testuinguruko esanahia errespetatuz eta atzizki bera jarriaz. Sinonimo bat baino gehiago
emanez gero, denek izan behar dute zuzenak, baita ortografia aldetik ere.
1. Hizketan hasi orduko antzeman

nion bizkaitarra zela.

2. Urteen poderioz, elkarrenganako ezinikusia

zen, baretzen ari den ekaitza bezala.

epelduz joan

3. Mirentxu txikia zen izeba Asunen ilobarik kutunena

4. Esaerak dioenez, zenbat buru hainbat aburu
5. Daukan lanagatik-edo erretxinduta
haren ondoan.

.
.
bizi da Mikel; ez da giro

6. Milaka izar ttipi barreiaturik

dirdaitsuak bailiran.

ortzian, zilar eta izotz anpulu

7. Makina bat eszena anker

filmetan.

ikus daitezke gaur eguneko

8. Gorritzen eta zurbiltzen ari da emeki

suabea.
9. Nagusien jarraibidea

ortziaren gorritasun
ez da beti egokia izaten gaztetxoentzat.

10. Zirimiria atertu ostean, eguzkia agertu zen atzera

artetik.

11

ere hodei

4.

IRAKURMENA

Ondoko testua arretaz irakurri eta atzean datozen galdera guztiak erantzun itzazu.
Erantzun okerrengatik ez da punturik kentzen; kalifikazioa erantzun zuzenena izango da.

GROUCHO MARXI BEHIN EGINDAKO PROPOSAMENA

(Groucho Marx aktore komikoak lehen pertsonan kontatua)

au batean, iluntzeko emanaldirako

bibote beltza margotzen ari nintzela,
antzezleen sarrerako atezainak txartel
bat eman eta esan zidan:
Evans jauna delako bat dago kanpoan.
Zurekin hitz egin nahi omen du. Garrantzizkoa dela dio.
Tipo zuhurra izanik, galdetu nuen:
Epaitegiko agentea da? Aseguru
agentea? Zer nahi du?
Atezainak sorbaldak altxatu zituen.
Miatu nazatela. Nik dakidan gauza
bakarra da dirudun itxura daukala. Traje
garestia dakar, eta bastoia ere badu.
Ez zirudien mailegua eskatzera zetorkidan inor izan zitekeenik, eta esan nion:
Ondo da, esan sartzeko.
Sartu eta berehala hartu nion tankera. Ivy
League unibertsitatea, eta Rudgers unibertsitate pixka bat, biak neurri egokian
nahastuta. Elkarri eskua eman genion, eta
harira jo zuen, zuzenean.
Marx jauna hasi zen, mundu guztiko
puru erretzaile ospetsuenetakoa zara, zalantzarik gabe.
Gogo onez onartu nion ongi merezitako
konplimendu hura, eta jarraitu egin zuen.
Herrialdeko zigarreta etxe handienaren
ardura duen publizitate agentziaren ordezkari gisa nator. Gure zigarreten promozioa
egiten baduzu, mila eta bostehun dolar
emango dizkizugu.
Hementxe dakartzat txekea eta kontratua.

Evans jaunak eten luzea egin, eta

Amerikan egiten zen zigarretarik ezagunenaren izena esan zuen. Dagoeneko nahasteborraste honen zati luze samarra irakurrita
zaude, eta berehala igarriko diozu izenari.
Horixe, mundu osoan ospea duen marka bat
hain zuzen: Delaney zigarretak!
Evans jauna erantzun nuen, lotsagarria eta doilorra irudituko litzaidake,
benetan, mila eta bostehun dolarren truke
saltzea finantza porrot sakonenetik bere
kabuz ateratzen behin eta berriro lagundu
diodan industria horrekiko nire leialtasuna.
Zalantzarik ez dago munduko puru erretzaile ospetsuenetakoa naizela. Ospetsuena,
agian. Eta arrazoi horrexegatik Habanako
tabako industriari sekulako traizioa egingo
nioke zigarreta bat bezain gauza nazkagarri
baten promozioa egiten hasiko banintz.
Nire hitzaldi hanpatsuaren erdian, ohartu
nintzen gauza zentzudun bakar bat ere ez
nuela esan ordura arte. Saltzaileak,
zorionez, entzungor egin zion ergelkerien
arrosario hari, eta aurrera egin zuen.
Ondo da. Eta traizioa irudituko al
litzaizuke eskaintza bi mila eta bostehuneraino igoko bagenu?
Burua astindu nuen. Nahiko haserre
nengoen ordurako.
Evans jauna, nire zintzotasunak ez du
mugarik. Ez dago zintzotasuna dirua bezain
gauza lohi batez neurtzerik. Bi mila eta
bostehunetik harago iristen da, askoz ere
urrunago. Gizonak bere bizitzan dituen

12

gauza bakarretakoak jarraitu nuen izen

ona eta erostezin izatearen ospea dira. Eta
ez daukat bi mila eta bostehun dolar
hutsalengatik horiek kolokan jartzeko
inolako asmorik. Eta, orain, zure baimenarekin, gau on.
Evans jaunak entzungor egin zion
tontakeria jario arranditsu hari ere, eta
txintik entzun ez balu bezala jarraitu zuen.
Eman dezagun urruma egin zuen,
maltzur bi mila eta bostehun dolarreko
txekearen ordez bost mila dolarrekoa
eskaintzen dizudala. Delaney promozioa
egingo zenuke orduan?
Bost mila dolarrena entzunda, nire
zintzotasuna kolokan jarri zen, pixkatxo
bat. Bost mila dolar asko ziren. Amore
emateko zorian egon nintzen, baina bota
berri nuen hitzaldi hantustearekin, ez
neukan nire jarrerari eutsi beste irtenbiderik.
Evans jaun
zitzaidan.

saiatua

estutzen

hasi

Bost mila dolar diru asko da, Marx

jauna. Bi Cadillac eros zenitzake diru
horrekin.
Evans jauna erantzun nion, harroharro, agian ez duzu jakingo, baina
badauzkat bi Cadillac. Zertarako beharko
nituzke lau?
Ummmmmm erantzun zuen. Tira,
anaia bakoitzari bat emateko.
Nintzen bezain luze tentetu, eta aitortu
nuen:
Anaia guztiek ditugu bina Cadillac.
Ados amore eman zuen, utz
ditzagun autoak. Aitortu beharra daukat ez
dela erraza zurekin tratua egitea. Ez duzu
diruarekiko interesik, antza (Ez, zera!
esatekotan egon nintzen, baina doi-doi eutsi
nion). Beraz, beste eskaintza bat egingo

dizut, nire azken eskaintza. Hartu edo utzi.

Zazpi mila eta bostehun dolar emango
dizkizut paper zati honetan zure izena jarri,
eta Delaney zigarreten promozioa egitea
onartzen baduzu.
Zazpi mila eta bostehun dolar aipatu
zituenean, konortea galdu nuen ia. Nire
tentsio apal kronikoak maila normala
harrapatu zuen ia bat-batean, eta gela biraka
hasi zen. Diruzalekeria zintzotasunaren
tokia hartzen hasi zelarik, begiak jaso eta
jantzigelako atea itxi nuen, Evans jaunak
ihes egingo ez zidala ziurtatzeko. Jiratu, eta
begietara begiratu nion, zuzen-zuzen.
Ea, bada, sinatu aurretik ziur al
zaude hau dela zure azken eskaintza?
Halaxe da! esan zuen. Zazpi mila
eta bostehun dolar diru askotxo da ezertxo
ere ez egitearen truke.
Ados. Ekarri kontratua.
Arrapaladan sinatu nuen, eta Groucho
Marxi ordaintzeko txeke bat eman zidan,
zazpi mila eta bostehun dolarrekoa. Txekea
berehala patrikan sartu, elkarri eskua eman,
eta ateraino lagundu nion. Agur esan
aurretik, patrikan bilatu eta beste txeke bat
atera zuen. Erakutsi egin zidan. Groucho
Marxi ordaintzeko zen hura ere, baina
hamar mila dolarrekoa! Sekula ez dut
ahaztuko txekea txiki-txiki egiten ari zen
bitartean esan zuena:
Marx jauna, pixka bat gehiago eutsi
izan bazenio, hamar mila eskuratuko
zenituzkeen!
Ez nintzen oso alai aritu gau hartan
oholtza gainean.
Groucho eta ni. Groucho Marx.
Meetok, 2006.
(Moldatua)

13

Aukeratu galdera bakoitzaren erantzun zuzena eta idatzi dagokion letra ondoko laukietan:
1

10

1. Groucho Marx nola jarri zen harremanetan Evans jaunarekin?

Evans zuzenean sartu zen haren gelara, ezagutzen zuen eta.
B Atezainak sarrarazi zuen Evans Groucho Marxen gelara.
C Hitzordua zeukan berarekin.
D Evansek atea jo zuen eta laster barruan zen.
A

2. Evansek puru erretzaile ospetsuenetakoa zela esan zionean, zer jarrera hartu zuen
Grouchok?
Atseginez hartu zuen.
B Ez zion onartu konplimendua eta berean jarraitu zuen.
C Une hartan gogo onez erreko zuela puru bat esan zion.
D Eskertu egin zion, eta gaineratu zuen ez zuela merezi konplimendua.
A

3. Groucho Marxen ustez, berak nola jokatu izan du tabako industriarekin?

Porrotera eraman zuen, nahita.
B Ez dio ardura izan industria horren finantza egoerak.
C Txarto begiratu izan dio, erretzaile handia izanik tabakotan asko gastatu behar izan
duelako.
D Ekonomikoki lagundu egin izan dio.
A

4. Zelan hartu du Grouchok hasieran Evansen proposamena?

Pentsatu egingo du.
B Habanako industriari traizioa egingo lioke, baina zigarretak ez ditu atsegin.
C Erabat gaitzetsi du.
D Zigarretak gustura promozionatuko lituzke, baina ez dio Habanako industriari traiziorik
egin nahi.
A

5. Bost mila dolarren eskaintza entzun zuenean, Grouchok...

beti bezain irmo eutsi zion aurretik esandakoari.
B zalantzak izan zituen, zer egin behar ote zuen.
C amore ematea erabaki zuen.
D gehiago eskatzea pentsatu zuen.
A

14

6. Grouchoren esanetan, zenbat Cadillac dituzte Marx anaiek?

Bai berak eta bai anaiek bina Cadillac dituzte.
B Anaia guztiek daukate Cadillac bana.
C Anaietako bik, bana; gainontzekoek, bina.
D Berak bi; anaiek, bana.
A

7. Zazpi mila eta bostehun dolarren aipamena entzun zuenean, zer gertatu zitzaion
Grouchori?
Konortea galdu zuen.
B Hobeto sentitu zen, lasaiago.
C Zorabio moduko bat izan zuen.
D Biziki haserretu zen.
A

8. Zergatik itxi zuen atea Grouchok?

Kanpoko inork elkarrizketa entzun ez zezan.
B Evansi gela barruan eustearren.
C Diruzalekeria zintzotasunaren mailan jarri zelako.
D Evansek hala eskatu ziolako.
A

9. Zenbat txeke, eta zenbatekoak, eman zizkion Evansek Grouchori?

Txeke bat, hamar mila dolarrekoa.
B Txeke bi, bata zazpi mila dolarrekoa eta bestea hamar milakoa.
C Txeke bat, zazpi mila eta bostehunekoa.
D Bat ere ez.
A

10. Zenbatgarren eskaintza onartu zuen Grouchok?

Azken eskaintza zelakoan, laugarrena onartu zuen.
B Zer egin ezean egon ondoren, hirugarrena.
C Gero damutuko bazitzaion ere, lehenengoa.
D Hainbeste diru izanik, azkenean hamar mila dolarrekoa hartu zuen.
A

15

AZTERTZAILEAK ERABILTZEKO

Erreferentzia

AHOZKOAREN ULERMENA: guztira

IDAZLANA
BERA

Azterketa
honetan
lorturikoa

Edukia

0-7

Moldea

0-8

Zuzentasuna

0-10

25

ORTOGRAFIA

ESALDIAK BERRIDATZI

SINONIMOAK

IRAKURMENA

10

* Adierazi gurutze edo zenbaki batekin zein alderdi ez duen gainditu.

Kal i fi katzeko i ri zpi deak

Aztertzaileentzako jardunbidea liburuko azalpenen eta oharren sintesia.
IDAZLANA

ES ALDIAK BERRIDATZI

EDUKIA (0-7 puntu). Adierazia, hots, gaia

zenbateraino garatu den:
Gutxieneko hitz kopurua.
Gaiarekin lotura duten / ez duten alderdiak.
Argudio eta adibide asko / gutxi.

Berridatzi den esaldiak honako baldintza

hauek bete behar ditu zuzentzat hartu ahal
izateko:
Esaldi bakarra atera behar da berridazketaren ondorioz.
Eredutzat ematen den esaldiaren zentzua
osorik jaso behar du.
Eskaintzen den bideari jarraituz osatua
izan behar du, eta ez beste bide batetik
eratua.
Gramatikaren aldetik zuzena izan behar du,
osorik.
Komatxoak-edo erabili badira, horiek
adierazten duten elementuen ordenak eta
puntuazioak ere zuzenak izan behar dute.
Ortografia aldetik, zuzena izan behar du.

MOLDEA (0-8 puntu). Adierazpena, hots, edukia

azaltzeko baliabideen kalitatea:
Egitura aberatsak / sinpleak.
Lexiko zehatza eta adierazkorra / desegokia
edo urria.
Ideien eta egituren arteko kohesioa, lotura.
Idazlanaren egituraketa orokorra, paragrafoen antolamendua.
ZUZENTASUNA (0-10 puntu). Sintaxia, hots,
joskerazko zuzentasun maila:
Deklinabide eta aditz mailakoa.
Perpausen egituraketa.
Hiru alderdi horietakoren batean nabarmen
huts eginez gero edota, oro har, hiruretan
maila kaxkarra erakutsiz gero, ezingo da
Idazlana gainditutzat eman.

ORTOGRAFIA
5
3-4
1-2
0,1-0,9

Oso zuzena
Akats ez oso larriak
Akats larri batzuk
Oinarrizkoak edo akats larri ugari

S INONIMOAK
Ontzat hartu ahal izateko, honako baldintza
hauek bete behar dituzte:
Testuingurua kontuan hartuta, egokiak
izan behar dute.
Bat baino gehiago jarriz gero, denek izan
behar dute zuzenak.
Atzizkiduna izanez gero, atzizki eta guzti
eman behar dira.
Ortografia aldetik, zuzenak izan behar
dute.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea

AZTERKETA

IDATZIA

2006ko urriaren 7koa

Eredua

A
AZTERTZAILEENTZAKO

ORRIAK

AHOZKOAREN ULERMENA I

BALENTIN DORRONSORO: Bakoitzaren gorpuzkera mundu bat da

1959an jaio zen Albizturren, eta herriko eskolan, Tolosako eskolapioetan, eta Andoaingo La Sallen
egin zituen ikasketak. Beti txirrindularitzatik atera du ogibidea, hiru urtetan profesional (Orbea eta
Colchon CR taldeetan) eta azken hogei urteotan masajista (Caja Ruralen, Paterninan, ONCE eta Liberty
Segurosen hamalau urtetan, eta aspaldion Discovery Channelen). Lance Amstrongek bere azken Tourra
irabazi zuenean ere, han zen masajeak ematen. Etxean dagoenean Albizturren bizi da, bakarrik.

Nahi z et a profesi onal et an urt e gut xi egi n, ez duzu i noi z t xi rri ndul ari t za ez den
best e l ani k i zan. Marka da, gero, hori !
Soldadutzatik etorritakoan hasi nintzen serio antzean bizikletan. Eta denborarekin profesional
izatera iritsi nintzen, baina ez zen urte askoan izan, hiru urtean bakarrik. Azken urtean oso gutxi
korritu nuen, ez nenbilen gustura, eta masajeak ematen hasteko aukera eman zidatenez, Irungo
eskola batera joaten hasi nintzen, astean hiru edo lau egunetan, eta ez nintzen handik asko nekiela
aterako, baina hurrengo urtetik aurrera lanean hasi nintzen.
Zure pal m aresean Tour bat i rabazi duzul a j arri ko dut ? Izan ere, t art ean zi nen et a
hori ere i zango da zerbai t kont at zekoa, edo harrot zekoa behi nt zat . . .
Tira, nik joan den urtera arte sekula Tour bat irabaztea zer zen ez nekien, Espainiako Vuelta bai,
hiru edo lau aldiz irabazi zuen taldeak, Tourrean bigarren ere izan ginen Alex Zllerekin. Baina
Tourrak ez dit ezer aldatu. Irabazi, hurrengo egunean etxera etorri eta kito. Hala ere badu halako
esanahi berezi bat, pentsatzen duzu: Bai, Tourra irabazi zen urte hartan ni han nintzen.
Eskuak al t xat ut a dat orrenari ez da egongo ezer esan beharri k, ezt a?
Hark dena berak esaten du. Isilik egon, esaten duena entzun, eta kito.
Et a nol ako m asaj ea em an behar zai o ahul dut a, et si t a, at zean sart u denari ? Nol a
ani m at u hori ?
Bada jendea bere burua gaizki ikusi eta ixten dena eta isil-isilik gelditu; beste batzuk, ostera, saiatzen
zara animatzen, hauspoa ematen: Tira, mutil, masajearen ostean lo, eta bihar gauzak alda litezke... .
Askotan horixe esan behar izaten da, zuk badakizu ondo ez dabilela, baina saiatzen zara gezur txikia
esaten.
Beraz, egi a da m asaj i st a t xi rri ndul ari en psi kol ogoa ere badel a?
Ez dakit hainbesterako ote den. Ordu erdi batez edo ordubetez gurekin bakarrik egoten dira, eta izaten
da beste leku askotan aipatzen ez denaz aritzeko aukera, baina hori harremana edo aldartea nolakoa
den... Batzuetan hiztun daude, beste batzuetan igoal lo hartzen dute. Gainera, zertarako karreraz jardun
karrera bukatu eta berehala? Bizimodua, ze zaletasun duen, bada ehiza gustatzen zaionik, edo emazteaz
edo umeaz hitz egiten dizuna, ezkondu behar duela, edo etxea edo autoa erosi behar duela..., tankera
horretako solasa izaten da. Autoarena maiz, txirrindularia auto eta abiadura zale amorratua da eta.
Profesionaletara pasa eta aurreneko diruak autoa erosten gastatu ohi ditu.
Zuk hankak uki t uz i gart zen duzu bakoi t zaren gorput zal di a?
Bai, batik bat jende ezaguna bada. Multzo berberarekin ari bazara beti, banan-banan ezagutuko
dituzu azkenean. Etorri berritan zailagoa da, pertsona nahiz gorputza ezagutu egin behar dira.
Horrek denbora eskatzen du, egoera ezberdinak, eta gauza asko. Baina azkenean ezagutu liteke
gorputza. Eta orduan antzematen diozu zer sasoitan dagoen.
Gorput z et a gorput zal di bakoi t zak m asaj ea ere berezi a eskat zen du?
Aldaketa handirik ez da izaten, baina ez da berdina izaten, ez. Ikusi behar da bakoitza nola iritsi den
eta zer behar daukan. Ezin da beti indar berdina egin, muskulua ez delako beti berdin egoten. Eskua
nola sartzen diozun, eskua zenbateraino sar zenezakeen, non egiten duzun min, non ez, bakoitzaren
gustuaren arabera ere badago.
Mi n em at erai no i ri t si behar du m asaj i st ak?
Bai, eta batzuei gustatu ere egiten zaie. Zu, ustez, ari zara zeuri iruditzen zaizun bezala, eta esaten
dizu aizu, gehixeago estutu, edo alderantziz, gutxixeago estutu , niretzat gehiegi da eta. Baina,
bai, min ematen da.

AHOZKOAREN ULERMENA II
Masaj i st aren l ana m aki nek ordezkat zeko arri skuri k ez al dago?
Ba, ezezkoan nago ni. Gauza asko dago orain, mahai gainean etzanda jarri eta gimnasia edo masajea
berez egiten dela esaten dutenak ere badira; nik, berriz, ez dakit ba... Gimnasia egin nahi duenak
norberak kostata eta sufrituta egin behar duelakoan nago. Autobideko gasolindegietan ere ikusten
dira txanpona sartu eta masajea ematen duten aulkiak. Tentatuta egon izan naiz, baina ez dut sekula
probatu, eta ez zait iruditzen leher eginda datorren kamioi gidaria, logurez eta bizkarreko minez
datorrena, han eseri bost minututan eta korrika aterako denik. Agian oker egongo naiz, baina ez dut
uste...
Munduko t xoko et a kul t ura guzt i et ako t xi rri ndul ari ak di t uzue, am eri karrak,
ukrai narrak, frant sesak, port ugal darrak. . . A nt zem at en al da hori ?
Bai, hizpidea ez da berbera izaten. Adibide bat jarriko dizut, Beltran Jaengoa da, eta bere aitak olibondoak dauzka eta mahatsa biltzen du. Orduan asko gustatzen zaio horretaz hitz egitea, zein olibondok
zertarako balio duen, zertarako biltzen diren, eta horrekin masaje ordu bat lasai pasa liteke.
Zei n t xi rri ndul ari hart u di t uzu aurt en?
Jose Azevedo, Jose Luis Rubiera, Egoi Martinez, Isidro Noval eta Manuel Beltran. Ez da ohikoa,
ze saiatzen dira nahasten eta denei ingelesez hitz eginarazten, bestela bakoitzak berea egiten
duelako, eta badagoelako jendea ez dakiena eta horiek ikas dezaten nahi dutelako. Baina nik, jakina,
bost horiekin ez nuen ingelesez hitz egiten.
Zenbat hi zkunt za daki zki zu, ba, zuk?
Moldatzen naiz euskaraz, gazteleraz, frantsesez, italieraz, eta ingelesa eta alemana ere itxura
antzean.
Orai n urt ebet e m unduko t al de onenak fi t xat u zi nt uen, Di scov ery C hannel ek.
Masaj i st a bat zert an nabarm endu behar da t al de bat ek fi t xa dezan?
Nire ustez, inork ez du miraririk egiten. Ezin da esan masajista hau hartuta, denak punta-puntan
ibiliko dira eta inor ez da lesionatuko, ez. Nik uste dut ezagupideagatik izan dela gehiago, eta
gustuko izateagatik. Nik garbi daukat ez naizela hara joan besteak baino hobea naizelako, baizik
eta Bruynell ezagutzen nuelako, eta momentu horretan norbait behar zutelako.
A rm st rongen agurrean ere zal apart a handi a i zan da, dopi nga del a et a ez del a. Ez
daki t zer hi zpi de i zango zenut en, barkat u at rebent zi a, dopi ng kont uri k ai pat u al
zenut en?
Ez, nik Amstrongekin ez dut sekula hitz egin dopingaz. Ez da saihesten den gaia, ez dago zertan
saihestu ere, baina barruan baino gehiago kanpoan hitz egiten da horri buruz. Hitz egiten da, jakina,
kontrolak pasatzen direlako, eta goizetan askotan seietan etortzen zaizkizulako ate joka, eta odola
ateratzen dizutelako, eta haserre jaikitzen zarelako. Ez da hizpide atsegina. Iritzia galdetzen
dizutenean hitz egiten duzu, baina ez gara beti horretaz aritzen.
Daki zunez, Lequipe al di zkari an A rm st rongek 1999an EPOreki n posi t i bo em an zuel a
azal du zen. Bere m asaj i st a ohi ak ere hi t z egi n du A rm st rongen i zena zi ki nduz. Zeu
ere m asaj i st a zaren al det i k, ezi n zer i ri t zi duzun gal det u gabe gel di t u.
Masajistek hitz egiten dutenaz zer esan? Argi gelditu da emakume horrek dirua kobratu duela hitz
egiteagatik; beraz, egia eta gezurra ez dakit zenbat izango duen, idatzita dagoena irakurri, eta gero
norberak ikusiko du... Hala ere, begira, inork ez du ezer esaten barruan dagoen artean. Bizimodua
hortik ateratzen ari garela oso jende gutxik esango dizu gezurra, edo egia, edo nahi duzuna.
Badagoelako edo ez dagoelako, baina inork ez du esaten lanean ari denean aizu, ba ni honekin ez
nago ados, kanpora joan eta hitz egingo dut, egundo ez da horrelakorik izan. Beti bukatu ondoren
edo bidali dutenean gertatu ohi da hori. Kaleratu eta ba, orain hitz egingo dut esan du. Nik uste
dut egia baldin bada, barruan zaudenean ere esan dezakezula; beraz, gauza horiei ez diet garrantzi
gehiegi ematen, ez dakidalako benetan egia esaten ari ote diren edo dirua ateratzeagatik egiten duten.
ARGIA, 2.029. zenb.
2006/02/26
(Moldatua)

2006 / 10 / 7

AHOZKOAREN ULERMENA

eredua

10

ESALDIAK BERRIDATZI (Erantzunak)

1. Ekitaldira garaiz iritsiko baziren, lehenbailehen abiatu behar zutela / zirela / abia zitezela esan nien.
2. Gure Txominek zaletasun (oso) handia duenez gero, elurra izanda ere ez dio mendira joateari utziko.
Gure Txominek hainbesteko zaletasuna duenez gero, elurra izanda ere ez dio mendira joateari utziko.
3. Telebistan behin agertzeak izar bihurtzen du makina bat txoriburu.
4. Gaiztoak ez bezala, inozoak ez daki atsedena hartzen.
Inozoak ez bezala, gaiztoak badaki atsedena hartzen.
5. Lan horri geuk ekin / beharko (diogu), beste inork ez digu lagunduko eta!
Lan hori geuk egin beharko dugu, beste inork ez digu lagunduko eta!
6. Ezagun da galdera bihurri hori asko dakienari baizik ezin zaiola egin / (egin) dakiokeela.
7. Edurnek pianoa jotzen soinua eta gitarra jotzen adinako trebetasuna du.
Edurnek pianoa jotzen adinako trebetasuna du soinua eta gitarra jotzen.
8. Londresera heldu berritan zalantzaz beterik egon nintzen ea ingelesa behar bezala ikasiko ote nuen.
9. Egunak aurrera joan / egin / pasatu ahala Adelaren egoera (gero eta) okerragoa dela diote medikuek.
10. Txikitako oroitzapen (atsegin)en aldean gaur eguneko oroitzapenak mingarriak zaizkio.

SINONIMOAK (Erantzunak)
Hemen ageri ez den sinonimoren bat ontzat emateko zalantza izanez gero, jarri oharra
neurketa fitxan.
1. antzeman: igarri, nabaritu

6. barreiaturik: sakabanaturik, zabaldurik,

hedaturik...

2. ezinikusia: gorrotoa, amorrua, hegigoa

7. anker: bihozgabe, errukigabe, krudel,

gogor, gupidagabe

3. kutunena: begikoena, maiteena,

gogokoena, estimatuena

8. emeki: astiro, poliki, pixkanaka

4. aburu: uste, iritzi, pentsamendu

9. jarraibidea: eredua, etsenplua, jokabidea,

ikasbidea

5. erretxinduta: ernegatuta, suminduta,

pipertuta, erreta, haserre, amorratuta

10. atzera: berriz, berriro, ostera...

2006 / 10 / 7

IRAKURMENA

eredua

10

You might also like