You are on page 1of 67

EUSKARA

Lan-koadernoa

5.2 za
ku nt
ez
enH
Leh

ERANTZUNAK

eki PROIEKTUA
Ikasmaterial hau lan kolektiboa da, Elkar-Ikastolak Zerbitzuak S.L.
argitaletxearen koordinaziopean egina. Hainbat profesionalen ekarpenek
diziplina arteko lan bateratua osatu dute. Ekarpen pertsonal horietatik
sortze-lan bakar bat moldatu eta gauzatu du honako talde honek:

Koordinazioa Belen Baztarrika

Sorkuntza Aritz Larreta Bereziartua

Edizioa Agurtzane Ortiz Lopetegi

Diseinua Juanma Aramendi

Maketazioa Udane Ansa

Ilustrazioak: Gorka Aranburu (6., 91., 15., 16., 35., 45., 60., 66. or.) ; Freepik
Argazkiak: Elkar artxiboa; Freepik; 123rf

Eskerrik asko, lan kolektibo honetan esku hartu duten profesionalen jarduna errazteagatik, honako enpresa hauei:
Euskal Herriko Ikastolak E.K.E. eta Elkarlanean S.L.

Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren onespena du: 2019-09-30

© ELKAR-IKASTOLAK ZERBITZUAK S.L.


ISBN: 978-84-17538-37-8
L.G.: SS 445-2019

IKASELKAR argitaletxea
Pilotegi 2, 4. bulegoa
20018 Donostia
Tel. 943 225 876
ikaselkar@ikaselkar.eus
www.ikaselkar.eus
KONTSULTAK
kontsultak@ikaselkar.eus

Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza
intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada. Eskubide horien urraketa jabetza intelektualaren aurkako delitutzat har daiteke (270 eta hurrengo
artikuluak). CEDRO erakundeak (www.cedro.org) babesten ditu aipatu eskubide horiek.

Inprimatzailea: Leitzaran Grafi kak S.L., Martin Ugalde Kultur Parkea – Andoain (Gipuzkoa)
Aurkibidea

1 Labur bezain argi ___________________________________________4


Lehen hitzarmena

2 Hauxe naiz ni ______________________________________________11


Munduari itzulia 18 ipuinetan I, Antton Irusta

3 A zer datu pila! _____________________________________________18


“Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!”

4 Solasean __________________________________________________26
Maria Redondo Mujika

5 Ziberjazarpena _____________________________________________32
Ziberjazarpena

6 Behin batean... _____________________________________________37


Munduari itzulia 18 ipuinetan II, Antton Irusta

7 Bota puntua! _______________________________________________43


Egiozu euskaraz

8 Erreportajea _______________________________________________50
Kuadrillak betiko dira?

9 Komikia __________________________________________________55
Xabiroi aldizkaria

10 Planik bai? _______________________________________________


62
Tolosako inauteriak
1 Labur bezain argi

Nik, .....................................................................k, hitzarmen honen bidez, baldintza orokor hauek onartzen ditut:

* LEHENA. Maite ditudanengandik hurbil egoteko balio du mugikor honek. Etxetik deitzen
badidate, berehala erantzungo dut.
* BIGARRENA. Otorduetan, ez dut mahai gainean edukiko.
* HIRUGARRENA. Adimena garatzen laguntzeko erabiliko dut.
* LAUGARRENA. Ez dut txorakeriak egiteko erabiliko, ezta inori iseka egiteko ere. Ez dut
komentario iraingarririk edo mingarririk egingo.
* BOSGARRENA. Ez dut esango edo idatziko inori aurrez aurre esango edo idatziko ez niokeen
ezer.
* SEIGARRENA. Jendearekin hizketan ari banaiz, ez naiz mugikorrari begira hasiko. Jendeari
begietara begiratuko diot.
* ZAZPIGARRENA. Mugikorraren bidez lagun berriak bilatzeak ez nau betiko lagunengandik
urrunduko.
* ZORTZIGARRENA. Mugikorra itzalita dagoela egingo ditut aurkikuntzak eta emango ditut
musuak.
* BEDERATZIGARRENA. Ez diot argazkirik aterako, baimenik gabe, parean jartzen zaidan
edozeini, eta inoiz ez ditut argitaratuko besteen argazkiak, baimenarekin eginak izan arren.
* HAMARGARRENA. Eskolako lanak egin behar ditudanean, mugikorra itzali egingo dut, baita
ohera joaten naizenean ere.
* HAMAIKAGARRENA. Gurasoek nigan duten konfiantzaren seinale da nik mugikorra izatea.
Eman didaten aukera aprobetxatu egingo dut.
* HAMABIGARRENA. Mugikorrarekin bizitzen ikasiko dut, baina ez dut ahaztuko hura gabe
bizitzen.

............................................ (e)n, ..................ko .............................ren ..............e)an Sinadura

Iturria: lehenhitzarmena.eus, Euskaltel

4
1 Aurreko orrialdean hitzarmen bat irakurri berri duzu, baina ba al dakizu
zer den hitzarmen bat? Aukeratu definizio egokia:

B Jarduera batean bete beharreko arau-multzoa.


X Bi alderen edo gehiagoren artean adostu edo hitzartu dena biltzen duen testua.
B
B Legegileek sortutako arau-zerrenda.
B Seme-alabak kontrolatu ahal izateko tresna.

2 Eta ezagutzen al duzu hitzarmen hitzaren sinonimoren bat? Azpian


badituzu lau. Zein ote dira?
Esaldia atzekoz
X itun hitzaldi aholku aurrera irakurriz gero
eta hitzak behar
eskaera X akordio X kontratu bezala banatuz
gero, jakingo duzu
X tratu agindu lege erantzuna.

.aridkaominonisnutiateutartnok, utart, oidroka, nemraztiH

……………………………………………………………………………………………

3 Zeinen arteko hitzarmena da?


B Irakaslearen eta ikaslearen artekoa
B Mugikor enpresaren eta gurasoen artekoa
X Gurasoen eta semearen/alabaren artekoa
B
B Irakaslearen eta gurasoen artekoa

4 Aurkitu honako hitz hauen sinonimoak testuan (azpimarratuta daude):

aurrean parean betebehar/kondizio baldintza


segituan berehala jatordu otordu
izenpe sinadura erakusle adierazle
ahantzi ahaztu burla iseka
gertu hurbil baliatu aprobetxatu

5
SINONIMOAK ANTONIMOAK
Esanahi bera edo Kontrako esanahia
beretsua duten hitzak. duten hitzak.
LAGUN - KIDE - ADISKIDE LAGUN - ETSAI

5 Aukeratu bost sinonimo, testuan aurkitu dituzunen artean, eta idatzi


bakoitzarekin zortzi hitzeko edo gehiagoko esaldi bana. Ikusi adibidea:

1. Atzo arratsaldeko hitzordura kopetilun etorri zen Enara, gogo handirik ez zuen seinale.
2. …………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

3. …………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

4. …………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

5. …………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

6. …………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

6 Hausnartu eta idatzi mugikorra erabiltzeko 12 baldintza horietatik


zein den, zure ustez,…

garrantzitsuena …………………………………………………………………………
garrantzirik gutxienekoa …………………………………………………………………
betetzeko zailena …………………………………………………………………………
betetzeko errazena ………………………………………………………………………

6
7 Hemen dituzu mugikorraren erabileraren inguruko hainbat irudi. Gai izango
al zara erabilera egokiak eta desegokiak bereizteko? Markatu egokiak
berdez eta desegokiak gorriz:

7
8 Hitzarmeneko 12 baldintza orokor horiek lehen pertsonan eta singularrean
(badidate, diet, dut, banaiz…) idatzita daude, hitzarmena sinatu duenak
esango balitu bezala. Baina nolakoa litzateke parean duzun pertsonari
zuzenduko bazenio? Alegia, ZU-ri, bigarren pertsonan. Egin itzazu
aldaketak: idatzi hutsuneetan dagokion aditza.

dituzu
duzu
zeniokeen
dituzunengandik
duzu
dituzu Zuk, ....................................................................k, hitzarmen honen bidez, baldintza orokor hauek onartzen
....................................... :
dituzunean
LEHENA. Maitedituzunengandik ............................................... hurbil egoteko balio du mugikor honek. Etxetik deitzen
zara badizute
........................................... duzu
berehala erantzungo .......................................
duzu BIGARRENA. Otorduetan, ez ....................................... duzu mahai gainean edukiko.
badizute HIRUGARRENA. Adimena garatzen laguntzeko erabiliko .......................................
duzu LAUGARRENA. Ez ....................................... duzu txorakeriak egiteko erabiliko, ezta inori iseka egiteko
zaitu ere.
BOSGARRENA. Ez ....................................... duzu esango edo idatziko inori aurrez aurre esango edo
diozu zeniokeen ezer.
idatziko ez .......................................
dizuten SEIGARRENA. Jendearekin hizketan ari ....................................... bazara zara
ez ....................................... mugikorrari
duzu begira hasiko. Jendeari begietara begiratuko ....................................... diozu
bazara ZAZPIGARRENA. Mugikorraren bidez lagun berriak bilatzeak ez ....................................... zaitu betiko
duzu lagunengandik urrunduko.
ZORTZIGARRENA. Mugikorra itzalita ....................................... dituzu egingo ditut aurkikuntzak eta
duzu
emango ditut musuak.
duzu diozu
BEDERATZIGARRENA. Ez ....................................... argazkirik aterako, baimenik gabe, parean
zarenenan zaizun
jartzen ....................................... guztiari. Oroitzapen onak ez dira inoiz ezabatzen.
zaizun HAMARGARRENA. Eskolako lanak egin behar ....................................... dituzunean mugikorra itzali (isildu)
duzu duzu
egingo ....................................... zarenean ere.
baita ohera joaten .......................................
diozu HAMAIKAGARRENA. Gurasoek zugan duten konfiantzaren adierazle da zuk mugikorra
dizuten aukera aprobetxatu egingo .......................................
izatea. Eman ....................................... duzu
HAMABIGARRENA. Mugikorrarekin bizitzen ikasiko ....................................... duzu duzu
baina ez ...................................
ahaztuko hura gabe bizitzen.

8
NI ALA ZU? GU ALA ZUEK?

i 1. PERTSONA 2. PERTSONA 3. PERTSONA

SINGULARRA
(bakarra)

Ni Tolosakoa naiz. Zu Elorriokoa zara. Hura Iturengoa da.

PLURALA
(bat baino
gehiago)

Gu Tolosakoak gara. Zuek Elorriokoak zarete. Haiek Iturengoak dira.

9 Hitzarmen bat sinatzen denean, oso ohikoa izaten da sinatze-lekua eta


-data ere jartzea. Hori egiteko, ordea, modu bat baino gehiago dago!

NOLA ADIERAZI LEKUA ETA DATA?

i
Data adierazteko formarik erabilienak honako hauek dira:
non urtea hilabetea eguna

Iruñea, 2019ko martxoaren 7a


Iruñean, 2019ko martxoaren 7an
Iruñea, 2019ko martxoak 7
letra xehez
Zenbaki bidez adierazteko, berriz:
2019/03/07, edo 2019-03-07

9
Aukeratu lekua eta data adierazteko modu horietakoren bat,
eta idatzi behar bezala, taulan duzun informazioa baliatuz:

HERRIA URTEA HILABETEA EGUNA

Ainhoa 2005 martxoa 10

Sopela 2019 iraila 24

1. …………………………………………………………………………………………
2. …………………………………………………………………………………………

10 Orain, berriz, zure sinadura sortzen hasi beharko duzu; izan ere, bizitzan
zehar, askotan sinatu behar izaten ditugu paperak. Egin 6 sinadura
desberdin eta biribildu gehien gustatzen zaizuna.

10
2 Hauxe naiz ni

MUNDUARI ITZULIA 18 IPUINETAN


Izenburuak dioen bezala, liburu hau ipuinez
osatuta dago, baina ez ipuinez bakarrik. Mundu
osoko hemezortzi lurraldetako neska-mutilak
ezagutzeko aukera ere ematen du. Non eta nola
bizi diren esango digute, eta ondoren bakoitzak
ipuin bat kontatuko digu. Hemezortzi haur,
hemezortzi lurralde eta hemezortzi ipuin.
Hemen duzue 18 neska-mutil horietako bat.

Laponia

RAINE
Raine dut izena, ondo irakurri duzue bai, Raine! Hamaika urte ditut, eta
Finlandian jaio nintzen, Europa iparraldean.
Familia laponiarra dut, eta oso goian bizi gara; Ipar Poloko haize hotza gertu-
gertu sumatzen dugu. Laponiarrok geure hizkuntza dugu, eta gure bizimodu
nagusia elur-oreinak zaintzea da.
Nire aitak Jouni du izena, eta itsasontziak egiten ditu; ama, Selma, irakaslea da
eta gizarte-laguntzailea ere bai. Anaia bi ditut, Tero eta Timo, eta baita anaiordea
ere, Toni Matti, elur-oreintzaina.

11
Udazkenean, elur-oreinak bildu behar direnean, familia guztiak laguntzen du
lan horretan. Hala ere, laponiarrok helikopteroen eta monotrineoen laguntzaz
baliatzen gara gaur egun. Gero, orein-haragia saldu edo bestela guk geuk jateko
gordetzen dugu, urte guztirako. Nire etxea kanpotik adreiluzkoa eta barrutik
egurrezkoa da. Finlandiako etxe gehienetan bezala, sauna dugu. Astean bitan
joaten gara bainu beroak hartzera. Gurean arrain asko jaten da, batez ere, ibaian
harrapatzen dugun izokina. Elur-oreinaren haragia ere askotan jaten dugu.
Finlandian, laponiarroi, saamiak esaten digute, eta guztira 4.000 edo gara. Nire
eskolan saamieraz, hau da, laponieraz ikasten dugu, eta ez finlandieraz, gure
hizkuntza ez galtzearren. Nik biak dakizkit.
Azarotik urtarrilaren erdialdera arte eguzkia ez da ateratzen Laponia iparraldean.
Gau luze horri kamaos deitzen diogu, hau da, “gau polarra”. Niri ez zait kamaosa
gustatzen, eguraldi hotza eta iluna ekartzen digulako. Udan, ordea, argitasun
handia izaten dugu, eta nahi dudanean joaten naiz arrantza egitera. Desio bat
betetzeko aukera izango banu, arrainez betetako ibaia eskatuko nuke, eta orduak
eta orduak pasako nituzke ibaiertzean, osabak Eguberrietan oparitutako kainabera
eskuan.
Handitan albaitari izan nahi dut, baina nire ametsik handiena goi mailako
hockeyan aritzea da, lehen mailako talde batean, hain zuzen ere. Oso gustura
ibiltzen naiz hockeyan Arirekin, nire lagunik onenarekin!
Nire herrian hotz handia egiten du, aitortzen dut, baina leku ederrak daude
bertan, eta Finlandia aldera etortzen bazarete, beste inon ikusiko ez dituzuen
txokoak aurkituko dituzue. Hartu neguko jantziak armairutik, eta etorri geurera,
ez zaizue damutuko!
A! Bide batez, triste samarra bada ere, aitonak sarritan kontatzen zidan
ipuintxo bat kontatuko dizuet. Hori bai, ez dizuet oraintxe bertan kontatuko, lan-
koadernoan aurrera egin ahala baizik. Ea asmatzen duzuen ipuina zein den!!!
Munduari itzulia 18 ipuinetan, Antton Irusta, Elkar

12
1 Zein da irakurri duzun testuaren helburua?
B Raine deskribatzea. B Laponia deskribatzea.
X Raine aurkeztea.
B B Laponiari buruzko ipuin bat kontatzea.
B Finlandia deskribatzea.

2 Zenbat lagunek osatzen dute Raineren familia? 2+2 7-2 3x2 14:2
6 lagunek osatzen dute familia.

3 Esan segidako baieztapen hauek


EGIA ala GEZURRA diren: E G

1. Raine europarra da. X


2. Raine finlandiarra da. X
3. Raine laponiarra da. X
4. Raine saamia da. X

4 Osatu hitz gurutzatu hau, testuko informazioa kontuan hartuta:

Erantzunak testuan beltzez 3


nabarmenduta daude 1. Raineren amaren izena.
1 I
2. Raineren aitaren izena.
S R 5
3. Raineren amaren lanbideetako
E A A bat.
10 4 L K N 4. Animalien medikua.
K 7 S A A M I A A 5. Norbaitentzat bere aitaren edo
6 S A U N A I amaren, baina ez bien, semea.
L A S
A B O 6. Zer dute Finlandiako etxerik
L gehienetan?
M A E R 7. Laponiarra esateko beste hitz bat.
2 J O U N I D 8. Laponiarren jatorrizko hizkuntza.
S T E 9. Raineren lagunik onena.
A 8 S A A M I E R A 10. Eguzkia atera ere egiten ez den
R garaia.
9 A R I

13
5 Raine oso goian bizi omen da, Ipar Polotik oso gertu. Ea asmatzen
duzun honako 8 hitz hauetatik zein diren iparrorratzean kokapena adierazteko
erabiltzen direnak!:

GOI EZKER HEGOALDE MENDEBALDE

IPARRALDE ESKUIN EKIALDE BEHE

GOI / IPARRALDE

EZKER / MENDEBALDE M E ESKUIN / EKIALDE

BEHE / HEGOALDE

6 Ba al dakizu nola deitzen zaien iparralde, ekialde, hegoalde eta mendebalde


hitzei? Mezu sekretu hau argitzeko gai bazara, bertan aurkituko duzu
erantzuna.

KLITRAIPARRORRATZARENJASBALINALAUPORTUMINANORABIDE
WELLGOODNAGUSIEIEXCELLENTBEATGUTIFULLPUNTURE ADYSC
HOOLKARDINALREADINGCUADERNODERITZE.

ERANTZUNA
PUNTU KARDINAL
………………………………………………

7 Zenbat hilabete irauten du, gutxi gorabehera, gau polarrak?


3 hilabete irauten du, gutxi gorabehera.

14
8 Zertan lan egiten dute Raineren familiako kideek? Osatu taula, hemen
dituzun lanbideetatik behar dituzunak aukeratuz:

arraunlari gizarte-laguntzaile albaitari arrantzale monotrineo-gidari mediku

elur-oreintzain irakasle erizain-laguntzaile helikoptero-gidari itsasontzi egile

LANBIDEA

TONI MATTI elur-oreintzaina

SELMA irakaslea eta gizarte laguntzailea

JOUNI itsasontzi-egilea

Zertan lan egin nahi zenuke zuk handitan? Eta zure gelakideek?

IZENA LANBIDEA

Mmm…, elur-oreinen artzain izan nahi


Zer nahi zenuke nuke. Jarraituko nituzke lurralde
izan handitan? batetik bestera janari bila…
Naturan biziko nintzateke!!!

15
9 Eta zer nahi luke Rainek? Lotu gezi batez Raineri buruzko datu hauek:
AMETSA albaitari izatea
DESIOA arrainez betetako ibai bat izatea
LANBIDEA hockey jokalaria izatea

10 "Hartu neguko jantziak armairutik, eta etorri geurera!" esaten digu Rainek.
Asmatuko al zenuke Finlandiara joateko jantzi egokiak hautatzen?
Honako jantzi hauetatik, aukeratu zein eramango zenituzkeen, eta erantsi
bururatzen zaizun besteren bat.

11 Testuan Rainek honela dio bere etxeari buruz: “Nire etxea kanpotik adreiluzkoa
eta barrutik egurrezkoa da”.
Gauza bat zer osagaiz eginda dagoen adierazteko, -zko atzizkia erabiltzen da.

elurrezko artilezko gomazko zurezko

16
a) Osatu taula adibideei erreparatuz:

ZEREZ EGINA? ZEREZKO? ZEREZ EGINA? ZEREZKO?

adreiluz egina adreiluzko plastikoz egina plastikozko

egurrez egina egurrezko harriz egina harrizko

txokolatez egina txokolatezko artilez egina artilezko

zilarrez egina zilarrezko metalez egina metalezko

urrez egina urrezko buztinez egina buztinezko

brontzez egina brontzezko lastoz egina lastozko

b) Orain, osatu esaldiak taula agertzen diren -zko atzizkidun hitzetako batzuk
erabiliz:

1. LASTOZKO etxea suntsitu zuen lehendabizi 3 txerrikumeen ipuineko otsoak.


egurrezkoa
2. Behin lastozko etxea suntsitu ondoren, …………………… suntsitu zuen
otsoak.
adreiluzko
3. Azkenik, lehen biak suntsitu eta gero, …………………… etxea suntsitzen
saiatu zen otsoa, baina ez zuen lortu.
txokolatezko
4. Hansel eta Gretelen ipuinean etxe berezi bat agertzen da, ……………………
etxea.
urrezko
5. Maialen Chourraut piraguista euskaldunak …………………… domina
irabazi zuen 2016ko Olinpiar Jokoetan.
6. Ez dago eskubiderik! Nahiz eta ingurugiroa zaintzeko onena ez izan,
plastikozko
…………………… poltsak erabiltzea onar dezaket, baina horiekin itsasoa
zikintzerik ez!

17
3 A zer datu pila!

TIPI-TAPA, TIPI-TAPA, KORRIKA!


Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen
erraldoia da Korrika. Euskararen aldeko kontzientzia susper-
tzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea
ditu helburu AEKk antolatzen duen ekimen honek.
1980an antolatu zen lehen Korrika, Euskal Herria Oñatitik Bilbo-
ra zeharkatu zuena, eta harrezkero euskararen alde antolatzen
den ekitaldirik jendetsuen eta garrantzitsuenetakoa da.
Korrika hasten denetik amaitu arte, lekukoa korrikalarien artean
pasatzen da eskuz esku kilometrotik kilometrora; lekuko horren
barruan mezu bat gordetzen da, euskaldun ezagun batek ida-
tzia, eta Korrika helmugara iritsitakoan irakurriko da, ordura
arte sekretupean gordeta egon dena.
Korrika bi urtez behin antolatzen da. Korrikaren antolaketan
milaka lagun aritzen dira herriz herri eta auzoz auzo eratutako
batzordeetan, eta horiek ehunka jaialdi, kultur ekitaldi eta beste
antolatu ohi dituzte.
INFORMAZIO GEHIAGORAKO: www.korrika.eus

18
(1980-2019)

1. Korrika 8. Korrika
Denok maite dugu

1993
1980

Zuk ere esan bai euskarari ure herria euskara


Oñati > Bilbo Iruñea > Bilbo

2. Korrika
9. Korrika

1995
1982

AEK, euskararen alternatiba


Jalgi hadi euskaraz
herritarra eta Korrika
Donibane Garazi > Gasteiz
Iruñea > Donostia

10. Korrika
3. Korrika
1997

Euskal Herria Korrika!


1983

Euskaraz eta kitto


Arantzazu (Oñati) > Bilbo
Baiona > Bilbo

4. Korrika 11. Korrika


1999
1985

Herri bat, hizkuntza bat! Zu eta ni euskaraz


Atharratze > Iruñea Iruñea > Donostia

5. Korrika 12. Korrika


1987

2001

Euskara, zeurea Mundu bat euskarara bildu


Hendaia > Bilbo Gasteiz > Baiona

6. Korrika
Euskara Korrika eta kitto
13. Korrika
2003
1989

eta Euskal Herriak AEK Herri bat geroa lantzen


Iruñea > Donostia Maule > Iruñea

7. Korrika 14. Korrika


Euskal Herria euskalduntzen.
2005

Korrika euskara, euskaraz


1991

Euskal Herria Ni ere bai


Gasteiz > Baiona Orreaga > Bilbo

19
15. Korrika
19. Korrika
2007

Heldu hitzari, lekukoari, elkarlanari,

2015
euskarari, herriari Euskahaldun
Karrantza > Iruñea Urepel > Bilbo

16. Korrika 20. Korrika

2017
2009

Ongi etorri euskaraz bizi nahi Batzuk


ugunon herrira!
Otxandio > Iruñea
Tutera > Gasteiz

17. Korrika
2011

Maitatu, ikasi, ari...Euskalakari 21. Korrika

2019
Trebiñu > Donostia Klika
Gares > Gasteiz

18. Korrika
2013

Eman Euskara Elkarri


Andoain > Baiona

1 Zer da Korrika?
Hitzak ordenatu!
egiten ekimen Euskal euskararen zehar erraldoia. aldeko Herri den osoan

Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia.

2 Zer paragrafotan aurkitu duzu aurreko galderaren erantzuna? Lehenik eta


behin, egin eragiketak eta, ondoren, biribildu erantzun zuzena.

(5 x 2) - 9 (4 x 3) - 9 (6 x 2) - 8 (6 - 4) x 1

20
3 Zer bi helburu nagusi ditu Korrikak? Bilatu erantzuna testuan.
__ __sk__r__r__n __ld__k__ k__ntz__ __ntz__ __ s__sp__rtz__ __.
Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea.
__ __sk__lt__g__ __n __g__n__r__k__ l__n__ __nd_rtz__k__ d__r__ __ b__ltz__ __.
Euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea.

4 AEK-k antolatzen du Korrika, baina zer adierazi nahi ote du AEK horrek?
B Azkar Eta Kitto B Arnastu Euskaraz Kontxo
X Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
B B Amonak Ere Korrika

5 AEK helduen euskara-irakaskuntzan diharduen erakundea da. Behean


dituzu zeregin horrekin lotutako hiruna hitz eta definizio. Hitz bakoitzari
dagokion definizioa aurkitu eta osatu:

Hizkuntza bat hitz egiten dakienak hizkuntza horretan irakurtzen eta idazten ikasi.
Beste ama-hizkuntza bat izanik, euskara ikasi duen euskalduna.

Euskara ama-hizkuntza duen euskalduna.

Euskaldun zahar
Alfabetatu

Euskaldun berri

HITZA DEFINIZIOA

Euskaldun berri Beste ama-hizkuntza bat izanik, euskara ikasi duen


euskalduna.

Alfabetatu Hizkuntza bat hitz egiten dakienak hizkuntza horretan


irakurtzen eta idazten ikasi.

Euskaldun zahar Euskara ama-hizkuntza duen euskalduna.

Eta, zu? Euskaraz alfabetatua al zara?


Ezagutzen al duzu inor euskaraz primeran hitz egin bai, baina euskaraz
irakurtzen eta idazten ez dakienik? Nor?

21
6 Bilatu letra-zopan Korrikarekin lotutako hitzak:

K O R R I K A - T X I K I A A
U R L U M R E Z U X J L U V G
O P U C I N X T Q Y T C L I W EUSKALTEGIA
M E V S T X O W U E F T I Z D PETOA
E T L W F P L U F C R C Y A L LEKUKOA
Z O T E U S K A L T E G I A E IBILBIDEA
U A K J Y A U D N E M O G A K FURGONETA
A E A O G O L P T Y F I E T U KILOMETROA
F X O T L I M M A C X B E E K MEZUA
W I L D U D W S Z A Z L N N O OMENDUA
M A E D I B L I B I M L D O A KORRIKA TXIKIA
P D L C R Z X D T Y S K H G O
LOGOA
B D K I L O M E T R O A M R X
LELOA
M F L Y I C K K W H B T X U O
T O E M P G Z B H N H H R F O

7 Beti horrela izan ez bada ere, Korrika 2 urtez behin ospatzen da berez (urte
batean bai, hurrengoan ez). Hori jakinda, osa ezazu taula, hemendik aurre-
rako edizioen urteak adieraziz:

EDIZIOA URTEA EDIZIOA URTEA

25. edizioa 2027 26. edizioa 2029

23. edizioa 2023 22. edizioa 2021

27. edizioa 2031 24. edizioa 2025

22
8 Zenbat aldiz hasi da Korrika hiribururen batean? 9 aldiz Bi erantzunen batura 30 da.
Bi erantzunak bakoitiak dira.
Eta, bukatu? 21 aldiz
Erantzunen arteko kenketaren
emaitza edo kendura 12 da.

9 Zer probintziatan bukatu da gehienetan Korrika? Lehenik eta behin, osatu


datu-taula eta, ondoren, egin grafikoa datu horiekin:

PROBINTZIAK KOPURUA

Araba 3

7
Zuberoa 0
6

7 5
Bizkaia

4
Nafarroa Beherea 0
3

3 2
Lapurdi
1
4
Nafarroa

4
Gipuzkoa

23
10 Zein dira, zure ustez, Korrikaren hiru lelorik politenak? Eta itsusienak? Zuk
zer beste lelo proposatuko zenieke AEK-koei?

POLITENAK:

1. …………………………………………………………………………………………
2. …………………………………………………………………………………………
3. …………………………………………………………………………………………

ITSUSIENAK:

1. …………………………………………………………………………………………
2. …………………………………………………………………………………………
3. …………………………………………………………………………………………

NIRE PROPOSAMENA:

……………………………………………………………………………………………

11 Zein da gehien gustatzen zaizun logoa edo irudia? Ea berdin-berdin marraz-


teko eta margotzeko gai zaren!

24
12 Korrikarako lelo proposamen bat egin berri duzu. Asma ezazu lelo
horrentzako logo bat eta uztartu biak irudi bakar batean:

25
4 Solasean

«BIZITZA OSOA EMANGO NUKE AGERTOKIAN


KANTUAN ETA ANTZEZTEN»
01 ekaina, 2018 Elkarrizketa 3111

Maria Redondo Mujikak (Legazpi, 2000) telebistako


Bago!az kantu-lehiaketa irabazi du. Bera izango da
Go!azen 4.0 telesail musikaleko protagonista berria
hurrengo denboraldian.

Nola iritsi zinen Bago!az lehiaketara?


Duela bi urte aurkeztu nintzen Go!azen 2.0 telesailerako castingera. Ez
ninduten hartu, baina nire kontaktua gorde zuten eta lehenengo Bago!az
lehiaketarako deitu zidaten. Casting hartan ere atzera bota ninduten
berriz. Bigarren Bago!az etorri zen gero, eta ez nuen asmorik aurkezteko,
baina bezperan aitak esan zidan aurkeztuta ez nuela ezer galduko eta hala
egin nuen, aurkeztu egin nintzen, egun bakarrean nire saioa prestatuta.
Noiz hasi zinen kantuan?
Bada, 15 urterekin. Urtebete neraman kantuan castingetara aurkezten
hasi nintzenean. Legazpiko Olazabal institutuan DBH ikasten ari nintzela,
musika-irakasle baten ekimenez gospel-taldetxo bat osatu genuen, eta
han atera nuen nire potentziala. Irakasleari gustatu egin zitzaion gure
lana eta gelaz gela ibili ginen kantatzen. Beste irakasle batek nigan
erreparatu zuen, eta nire gurasoengana joan zen kantatzen ona nintzela
eta zerbait egin behar zela esateko. Eta, hala, Zumarragako Secundino
Esnaola musika-eskolara joan nintzen kantua lantzera, Legazpiko eskolan
ez zegoelako aukerarik.

26
Eta aurretik ba al zenuen kanturako zaletasunik?
Etxean bai, kantatzen nuen, baina kanpora begira ezer ere ez. Baina
Murtziako musika-udaleku batzuetara joateko aukera izan nuen, Maldita
Nerea taldeak antolatzen dituen Maldita Beach Rock udalekuetara, eta
han konturatu nintzen jendeari gustatzen zitzaiola nik egiten nuena.
Hurrengo pausoa Bago!az izan da.
Oso natural eta seguru agertzen zara telebistan.
Egia esan, publikoaren aurrean kantatzea ez zait gehiegi gustatzen,
uzkurtu egiten naiz. Baina Bago!az-en ez dago publiko asko, 50 bat lagun,
eta hor gustura mugitu naiz, nahiz eta kamerak aurrean izan.
Zer moduz lehiakideekin?
Musu asko, besarkada asko, baina egia da
lehiakortasuna ere bazegoela gure artean.
Hasieran beste giro bat nabari zen, asko ginen
eta lagunak egitera joan zen asko, zer gertatuko
zen ikustera, besterik gabe; gero, ordea, finala
hurbiltzearekin batera, irabaztea zen helburua
eta hori nabari zen. Hala ere, oso harreman
ona egin dugu eta grabaketak amaitu eta gero,
jarraitzen dugu gelditzen.
Eta saria Go!azen musikalean parte hartzea da.
Ikaragarria da! Ni betidanik izan naiz Go!azen-
en jarraitzailea, hasierako saiotik. Gure
belaunaldikoen haurtzaroa izan da Go!azen,
eta hura ikusiz hasi nintzen musika mundura
hurbiltzen eta kantatzea gustatzen zitzaidala konturatzen.
Aurrera begira zer asmo duzu?
Asko gustatuko litzaidake abeslaria izatea, baina ez da musikaren mundua
gehien erakartzen nauena, zinemarena baizik. Horregatik nahi nuen
Go!azen saioan parte hartu, bi munduak elkartzen dituelako. Nik aktorea
izan nahiko nuke.

Iturria: http://goiberri.eus

27
1 Irakurri berri duzuna elkarrizketa bat da. Ba al dakizu beste zer hitz erabil
daitezkeen elkarrizketa adierazteko? Alegia, ezagutzen al duzu sinonimo-
ren bat? Hasteko eta behin, osatu hitzak silabak behar bezala ordenatuz;
gero, biribildu elkarrizketa hitzaren sinonimoak:

di bal ber rriz ta ba ka ke sal so di la


berbaldi bakarrizketa solasaldi

di hi tzal min di tzal hiz tal di ke


hitzaldi mintzaldi hizketaldi

2 Zer bi lagunek parte hartzen dute, normalean, gisa horretako elkarrizketa


batean?

B Narratzaileak B Hizlariak
B Aurkezleak X Elkarrizketatuak
B
X Elkarrizketatzaileak
B

3 Nor elkarrizketatu dute artikulu horretan?


Maria Redondo Mujika elkarrizketatu dute.

4 Zergatik elkarrizketatu dute? Adi! Erantzun posible bat baino gehiago


egon daiteke!

B Go!azen kantu-lehiaketa irabazi duelako.


B Bago!az telesailetako protagonistetako bat izango delako.
X Bago!az kantu-lehiaketa irabazi duelako.
B
X Go!azen telesaileko protagonistetako bat izango delako.
B

5 Zer urtetan hasi zen kantuan?


2015. urtean (2000 + 15) hasi zen kantuan.

28
6 Nork esan zien Mariaren gurasoei alabak kanturako balio zuela eta zerbait
egin beharra zegoela?

B Secundino Esnaola musika-eskolako irakasle batek.


B Bago!az lehiaketaren antolatzaileetako batek.
B Maldita Beach Rock udalekuetako begirale batek.
B Go!azen telesaileko zuzendariak.
X Olazabal institutuko irakasle batek.
B

7 Esan honako baieztapen hauek EGIA ala GEZURRA diren: E G

1. Bago!az lehiaketaren lehen castingean harrituta utzi zuen epaimahaia. X


2. Finala hurbildu ahala, lehiakideen arteko giroa aldatu egin zen. X
3. Izugarri gustatzen zaio jendaurrean kantatzea. X
4. Bago!az lehiaketa irabazi ondoren hasi zen Maria Go!azen telesaila ikusten. X
5. Nahiago du aktore izan abeslari baino. X
6. Go!azen telesailean abeslari- eta aktore-lanak uztartzeko aukera du. X

8 Eta zuri? Gustatzen al zaizu abestea? Zer abesti eta abeslari edo musika-
-talde gustatzen zaizkizu?

ABESTIA ABESLARIA/MUSIKA-TALDEA

29
9 Azpian dituzu lehia hitzetik eratorritako edo sortutako hainbat hitz eta
horien definizioak. Egin beharrekoa, erraza: hitz horietako bakoitza
dagokion definizioarekin lotzea:

-kide
-keta

lehia

-tu
-tasun
-kor

lehiaketa lehiakide lehiakortasun lehiatu lehiakor

LEHIAKOR Lehian aritzeko joera duena.


LEHIAKORTASUN Lehiakorra izatearen ezaugarria.
LEHIAKIDE Elkarren lehian ari direnetako bakoitza; lehiaketa batera
aurkezten diren lagunetako bakoitza.
LEHIAKETA Sari bat irabazteko elkarren lehian egiten den jarduna.
LEHIATU Lehian jardun.

Orain, osatu esaldiak, goiko hitz horiek erabiliz:

1. Ez zait eskola-kirola asko gustatzen; nik nahiko nukeena baino


LEHiAKORTASUN gehiago dago gaztetxoen artean.
2. Txapelketa edo LEHIAKETA polita iruditzen zait zuek antolatu
duzuena; izan ere, horrelako gutxi antolatzen dira gaur egun.
3. Horrelako LEHIAKIDE gehiago beharko genituzke, galdu arren,
haserretzen ez direnak!
4. Hauxe da hiztegian LEHIATU hitzari buruz irakurri dudan
definizioa:“indarrak neurtu”.
5. Julen eta Maite LEHIAKOR samar jokatzen ari dira, eta, egia
esan, ez zait hori asko gustatzen. Garrantzitsuena parte hartzea da!

30
10 Elkarrizketa batean, oso garrantzitsua da elkarrizketatzaileak egindako
galderei zuzen eta egoki erantzutea. Baina, tamalez, ez da hori horrela
izaten beti!
Hona hemen hainbat galdera eta erantzun. Galdera bakoitza dagokion
erantzunarekin lotu beharko duzu. Adi! Galdera-erantzun batzuk antzekoak
dira, antzeko hitzak dituzte, baina ez dute inolaz ere esanahi edo zentzu
bera!
Irabazi egin du Maria
Maria Redondok irabazi du 4 Maria Redondo hasi zen 5 Redondok Bago!az
1
Bago!az lehiaketa. kantuan 15 urterekin.
lehiaketan.

ZERTAN HASI ZEN MARIA Bago!az lehiaketa irabazi du 3 15 urterekin hasi zen
2 6
REDONDO 15 URTEREKIN? Maria Redondok. kantuan Maria Redondo.

ZER EGIN DU MARIA


NOIZ HASI ZEN KANTUAN NORK IRABAZI DU BAGO!AZ
5 REDONDOK BAGO!AZ 3 1
MARIA REDONDO? LEHIAKETA?
LEHIAKETAN?

NOR HASI ZEN KANTUAN ZER IRABAZI DU MARIA Kantuan hasi zen Maria
4 15 URTEREKIN?
6 REDONDOK? 2 Redondok 15 urterekin.

Berridatzi galdera bakoitza dagokion erantzunarekin:

GALDERAK ERANTZUNAK

NORK IRABAZI DU BAGO!AZ Maria Redondok irabazi du


LEHIAKETA? Bago!az lehiaketa.

ZERTAN HASI ZEN MARIA Kantuan hasi zen Maria


REDONDO 15 URTEREKIN? Redondok 15 urterekin.

NOIZ HASI ZEN KANTUAN MARIA 15 urterekin hasi zen kantuan


REDONDO? Maria Redondo.

NOR HASI ZEN KANTUAN 15 Maria Redondo hasi zen


URTEREKIN? kantuan 15 urterekin.

ZER EGIN DU MARIA REDONDOK Irabazi egin du Maria


BAGO!AZ LEHIAKETAN? Redondok Bago!az lehiaketan.

ZER IRABAZI DU MARIA Bago!az lehiaketa irabazi du


REDONDOK? Maria Redondok.

31
5 Ziberjazarpena

INTERNET EDO SARE SOZIALEN BAT ERABILTZEAN,


ZERBAITENGATIK DESEROSO EDO HASERRE SENTITZEN BAZARA…

Jakinarazi deseroso sentiarazi edo haserrarazi


1 zaituen horri nola sentitu zaren, eta eskatu
kentzeko sareratu duen hori.

Argi izan zu ez zarela gertatzen


2 ari denaren errudun.

Galdetu zeure buruari noiz amaitzen den txantxa.


3 Zerbaitek sufrimendua eragiten badizu, ez da
txantxa bat eta, beraz, ez duzu jasan beharrik.

Erasoei pasiboki erantzuteak ez zaitu


4
koldar baten pare jartzen.

Ez isildu! Eskatu laguntza ingurukoei:


5 lagunei, senideei, irakasleari...

Babestua izateko eskubidea duzu. Ez etsi!


6
Bila ezazu ahalik eta laguntzarik gehien.

Ez erabili indarkeriarik erasotzailearen


7 aurka. Arazoa modu baketsuan
konpontzeko modu asko daude.
Eskatu laguntza!

8 Desberdina izateko eskubidea dugu!

Iturria: Enredad@s,
ameKadi, Bizkaiko bitartekaritza Elkartea (moldatua)

32
ZIBERJAZARPENAREN EDO SARE SOZIALEN
ERABILERA DESEGOKI BATEN LEKUKO BAZARA…

Egoera larria dela uste baduzu, jo pertsona


1 nagusi batengana.

Norbait sufritzen ari dela ikusten baduzu,


2 modu askotan erakutsi diezaiokezu zure
laguntasuna. Egin ezazu!

Saia zaitez sufritzen ari den pertsona horrek


3 bere guraso edo irakasleei bere egoeraren
berri konta diezaien.

Beldurragatik edo lotsagatik ezer ez duela


4 kontatuko uste baduzu, konta iezaiezu zuk zure
irakasleei edo gurasoei.

Ez zara salataria gertatzen ari dena


5 kontatzeagatik. Egoera zaila da, eta nagusiek
jakingo dute modu egokian konpontzen,
betiere zu ere behar bezala babestuz.

6 Ez aurre egin erasotzaileei zuzenean; askoz


gehiago lortuko duzu zeharka, lagundu
dezakeenari laguntza eskatuz.

Iturria: Enredad@s,
ameKadi, Bizkaiko bitartekaritza Elkartea (moldatua)

33
1 Zer eskaintzen digu testu horrek? 2 Nork sortu du testua?
Eskubideak Arauak Guraso-talde batek
X Aholkuak Aginduak Gaztetxo-talde batek
Irakasle-talde batek
3 Zeri buruz ari da testua? X Enredad@s elkarteak
Ziberjazarpenari edo ziberbullying-ari buruzko testua da.

4 Ziberjazarpenean edo ziberbullying-ean 4 pertsona motek parte hartzen dute: erasotzaileek,


laguntzaileek, biktimek eta lekukoek. Beheko ezaugarri horietako zein dagokio bakoitzari?
Biribildu ezaugarriak dagokien kolorearekin:

Gorrotoa, inbidia edo mendekua


X Jazarpena eragiten du. X izaten dira jazarpenerako arrazoiak.
ERSTZL = 5
LGNTZL = 2
BKTM = 2
LKK = 3
X Babesgabe sentitzen da. X Jazarpena jasaten du.

X Jazarpena anonimatoan
Inguruan jazarpen-egoera bat
X ikusi arren, ez du ezer egiten.
egiten du. X Bere gain ondoriorik ez dela
egongo pentsatzen du.

Ez du erasotzailearekin eta horren


Erasotzailea hauspotu edo X laguntzaileekin arazorik nahi eta,
X indartu baino ez du egiten. beraz, ez du ezer esaten.

X Botere posizioan dago.


Badaezpada ere, nahiago du
X biktimarengandik urruti egon. Erasotzaileak asmo txarrez sortu duen
X informazioa berbidali egiten du.

5 Osatu jazarpenari buruzko elkarrizketa hauek, honako aditz hauek erabiliz:


balizu litzateke nioke luke balitz nuke lioke

litzatekeen balio litzatekeela nintzateke banu

34
Zer egingo ZENUKE jazarria Hasteko, ez NINTZATEKE
izango BAZINA? gertatzen ari denaren
errudun sentituko!

luke
Zer egingo ote ……………………… Mirenek,
balitz
jazarria izango ………………………?
litzateke
Nire ustez, ez ……………………… isilik geratuko,
lioke
eta helduren bati laguntza eskatuko ……………………….
Ongi egina! Neuk ere gauza bera egingo
nuke
………………………!

Zer egingo zenuke zuk baten batek behin


balizu
eta berriz kalte egingo ………………………?
nioke
Bada, indarkeria erabiliz erantzungo ……………………….

litzatekeen
Kontxo! Ez dakit hori ………………………
zentzuzkoena...

Joanes jazarpen-egoera batean dagoela ikusiko


banu
………………………, laguntzen saiatuko
nintzateke
………………………. Beldurragatik edo lotsagatik inori ezer kontatu
balio
nahiko ez ……………………… ere, nik uste, hori
litzatekeela
……………………… egokiena. Ongi egina!

35
Orain, zure txanda! Zure kontu azken bineta egitea! Ea antzeko
elkarrizketaren bat sortzeko gai zaren! Eta landu berri dituzun
hizkuntza-egiturak erabiltzen badituzu, askoz hobe!

36
6 Behin batean…
EGUZKIAREN SEMEA

Duela urte asko, umerik gabeko arrantzale bikote


bat bizi zen uharte batean. Senarra itsasora joaten
zenean, emaztea bakar-bakarrik geratzen zen etxean.
Arratsaldero-arratsaldero hondartzan esertzen zen
seme-alabaren bat noiz edukiko ote zuen pentsatzen.
Senarraren zain zegoen arratsalde batean, kaio bat
ikusi zuen bere kumeekin hegan.
–Zer zoriontsu izango nintzatekeen ni, kaioek
bezala, umeak izango banitu? –esan zuen emakumeak.
–Begiratu hondartzako maskorren artean, begiratu
ondo –esan zion kaioak.
Eta kaioak hegan jarraitu zion bere bideari.
Geroago, beste itsas hegazti bat pasa zen, bere kumeez inguratuta hura ere.
Oraingoan ere emakumeak bere nahia ezin izan zuen isilik gorde. Itsas hegaztiak ere
kaioak bezala hitz egin zion:
–Bila ezazu maskorren artean, bila ezazu maskorren artean.
Txundituta geratu zen hegaztien erantzunak entzutean, eta haien hitzei jaramon
egitea erabaki zuen. Hondartzan paseatzen zebilela, halako batean, ume bat entzun
zuen negar zotinka. Maskor handi baten barrutik zetorrela zirudien. Eta halaxe zen.
Maskorraren barruan ume jaioberri bat zegoen. Emakumeak umea pozarren hartu
eta etxera eraman zuen.
Senarrak ere poz handia hartu zuen.
Haurra hazten joan zen, eta mutiko sendo eta ederra egin zen. Hondartzan pasatzen
zuen denbora guztia, jolasean.
Egun batean, geziak nahi zituela esan zion mutikoak amari, ehizan egin ahal izateko.
Eta amak geziak egin eta semeari eman zizkion. Ordutik aurrera, ehiza ugari ekartzen
zuen etxera semeak. Etxe hartan sekula ez zuten falta izaten kaio, ahate edo inguru
hartako itsas hegaztirik.
Halako batean, arrantzaleek mutilaren aurpegia kobre kolorea hartzen ari zela
nabaritu zuten.

37
Laster heldu zen ekaitz eta eguraldi txarraren garaia. Arrantzan egitea ezinezkoa
zen. Itsasoa oso haserre zegoen, eta arrantzaleek lehorrean geratu behar izaten
zuten. Janaria agortzen ari zen, azken hondarrak baino ez zitzaizkien geratzen.
Orduan, itsasora irtetea proposatu zion mutilak aitari; berak lagunduko ziola
eta ez zitzaiela ezer gertatuko, urak horren nahasiak egon arren.
Arrantzaleak ez zuen irten nahi, baina, jateko ezer ez zeukatenez, azkenean,
semearengan konfiantza osoa ipini eta itsasora irten ziren.
Ekaitzaren espiritua biziki haserretu zen, eta aita-semeei eraso egitea erabaki
zuen. Baina mutilak, bere ahalmen bereziarekin, itsasoa berehala baretu zuen,
eta arrantzan hasteko modua izan zuten.
Ekaintzaren espirituak, orduan, hodei ilunei deitu zien laguntzera etortzeko,
baina haiek, mutila nor zen ikusi ondoren, berehala desagertu ziren.
Orduan, ekaitzaren espirituak behe-lainoari deitu zion, bai baitzekien ziur,
behe-lainoa etorriz gero, arrantzalea eta mutila hil egingo zirela itsasoan galduta,
itsasbazterra ikusi ezinik.
Munduari itzulia barrua 13/3/07 14:51 Página 25
Eta...

Munduari itzulia 18 ipuinetan, Antton Irusta

38
1 Zer testu mota da irakurri berri duzuna?
B Deskribapena B Azalpen-testua
X Ipuina
B B Pasadizoa

2 Non gertatu da istorioa?


B Euskal Herriko kostaldeko herri txiki batean. B Ez dago jakiterik.
B Asiako arrantzale-herri batean. X Laponian (Finlandia).
B

3 Nondik ateratako testua izango da?


B Ez dago jakiterik. X Munduko ipuinei buruzko liburu batetik.
B
B Egunkari batetik. B Ipuin-kontalari batengandik.

4 Esan honako baieztapen hauek EGIA ala GEZURRA diren: E G


1. Goizero-goizero emaztea hondartzan esertzen zen X
seme-alabaren bat noiz edukiko ote zuen pentsatzen.
2. Itsas hegaztien bidez lortu zuten semea izatea. X
3. Senarrari ere sekulako ilusioa egin zion seme bat X
izateak.
X
4. Semea arrantzan aritzen zen amak oparitutako
geziekin.
X
5. Aitak itsasora irteten laguntzeko eskatu zion semeari. X
6. Semeak gaitasun bereziren bat zuen.

39
Sinonimoak
beltzez
nabarmenduta
daude testuan!
5 Aurkitu testuan honako hitz hauen sinonimoak:
bukatu agortu lasaitu baretu
itsasertz, kostalde itsasbazter laino hodei
kasu egin jaramon egin irla uharte
oskol maskor aukera modu
guztiz - zeharo - erabat biziki jarri ipini

Baten batek lana


6 Hona hemen ipuineko gertaerak labur-labur. erraztu nahi izan dizu
Baina desordenatuta daude. Ordenatu itzazu: eta hainbat gertaera
ordenatu dizkizu jada.
A zer zortea!!!

1. Haurra hazi egin zen, eta mutiko sendo eta ederra egin zen. 5

2. Aurpegiaren kolorea aldatu zitzaion. 7

3. Janaria agortzen ari zitzaien eta, nahiz eta itsasoa haserre egon,
8
aita-semeak arrantzara atera ziren.

4. Hegaztiek hondartzako maskor artean begiratzeko esaten zioten. 3

5. Maskorraren barruan ume jaioberri bat aurkitu zuen. 4

6. Bazen behin, arrantzale-familia bat. 1

7. Ekaitzaren espirituak behe-lainoari deitu zion. 10

8. Senarra itsasora joaten zenean, seme-alabaren bat noiz edukiko ote zuen 2
pentsatzen egoten zen emaztea.

9. Mutikoa ehizan aritzen zen amak oparitutako geziekin. 6

10. Ekaitzaren espiritua asko haserretu zen. 9

40
7 Gertaerak ordenatu dituzu, baina zer gertatu ote zen espirituak behe-
lainoari deitu ondoren? Asma ezazu ipuinaren bukaera:

……………………………………………………………………………………………
……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

……………………………………………………………………………………………

8 Egin ezazu aita-semeek itsasoan bizi izandako abenturari buruzko marrazki bat:

41
9 Ipuineko protagonistak uharte batean bizi ziren. Jakingo al zenuke azaltzen
zer den uharte bat?
Lagun iezaiezu aita-semeei itsasertzera iristen labirintoan zehar. Bidea egiteko,
hurrengo definizioek lagunduko dizute. Idatzi definizio bakoitzari dagokion
hitza, eta, hitz horiei dagokien gelaxkei jarraituz, pausoz pauso iritsiko zara
itsasertzera

uharte aintzira edo laku lurmutur haitzarte edo arroila


muino lautada ibai mendi-lepo
hondartza erreka mendilerro mendikate
badia itsaslabar ozeano itsaso
goi-lautada amildegi gailur itsasertz

1. Alde guztietatik urez inguratuta dagoen lur-eremua. uharte

2. Altuera txikiko mendia. muino

3. Maldarik gabeko eta altuera gutxiko lur-eremua lautada

4. Lurrez inguratutako ur-eremua. aintzira edo laku

5. Ur-eremu batean, gehienetan itsasoan, barneratzen den lur zatia. lurmutur

6. Eremu menditsuko ebakidura luze, sakon eta estua, erreka edo haitzarte edo arroila
ibai batek sortutakoa.

7. Bi mendiren arteko igarobide edo pasabidea. mendi-lepo

8. Elkarrekin lotuta dauden mendien multzoa. mendikate

itsaso
9. Ur gaziko eremu zabala, ozeanoa baino txikiagoa.

10. Lurra eta itsasoa elkartzen diren lekua. itsasertz

42
7 Bota puntua!

EGIOZU EUSKARAZ

1 4
Ezezagun bat baldin baduzu Norbaitek esan badizu “Euskaraz,
mintzakide buruz buru, ez dakit hitz egiten nik”,
egin iezaiozu euskaraz eta ohartu zaitez! Ez dizu esan
beharbada jakingo du. entenditzen ez duenik!
2 5
Atzerritar bat tokatuz gero, Nahiz asko maite, nahiz oso geure
hurbildu euskaraz behintzat sentitzen dugun euskara,
zeren, bestela, ulertuko du inork agindu gabe erdaraz
euskara ez dela beretzat. sarritan geu hasten gara.
3 6
Euskaraz mantso ari den norbait Ez ezazu egin hainbeste duda,
aurrez aurre badaukazu, zeurea euskaraz esan,
hitz egiozu euskaraz mantso
mantso, edukazio gehiegizkoak
opari bat egiozu. euskara galdu ez dezan.

Hitzak: Ainhoa Agirreazaldegi


Musika: Xabier Zabala

43
1 Zer mezu eman nahi digu bertso-sorta honen egileak?
B Euskara debekatu egin behar litzatekeela.
B Euskaraz akatsik egin gabe hitz egin behar genukeela.
X Euskaraz hitz egiteko ditugun aukera guztiak aprobetxatu behar
B
genituzkeela.
B Euskara ikastea derrigortu egin beharko litzatekeela.

2 Bertso-sorta horri izena aldatu nahiko bazenio, zer beste izen jarriko
zenioke?
……………………………………………………………………………………………

3 Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek abesti bihurtu zituzten bertso horiek,
baina ba al dakizue, berez, zeinek sortu zituen hitzak?
Ainhoa Agirreazaldegik idatzi ditu hitzak.

4 Eta nork jarri zien musika?


Xabier Zabala da musikaren egilea.

5 Aurkitu kantan hitz hauen sinonimoak:


Sinonimoak beltzez
nabarmenduta daude.

egokitu tokatu solaskide mintzakide

gutxienez behintzat gerturatu, hurreratu hurbldu

parez pare aurrez aurre akaso, agian beharbada

errespetu edukazio konturatu, jabetu ohartu

askotan, maiz sarritan poliki, astiro mantso

44
6 Kantuak azaltzen duen bezala, hainbat egoera berezi sortzen dira euskararen inguruan. Honako
irudi hauetan ikus ditzakegu horietako batzuk. Zer bertsori dagokio egoera bakoitza?

2 Aspaldiko, motel!
Non sartu haiz? ¡Hola! ¿Qué te sirvo?

¡Qué raro!
Por qué no me
Kanpoan izan nauk habla en su lengua?
eta, lan eta alan! ¡Yo también querría
Zer uste dek? aprender!

3
Eunon gazte!
Baldaukakbihotze
rrearenkontra
koerremediorik?

Kaixo!
4 Alaba
ondoezik
Perdona,
no hablo Mi hija, que no se
siente bien hoy, tiene
Aita, ez duela
hitz egiten esan
euskara.
esnatu da algo de tos y… du, ez ulertzen
gaur, eztula ez duenik!
dauka,…

1 ¿Sabes a qué hora


llega el siguiente
Berehala iritsiko dela
uste dut.
Kontxo! Euskaraz
bazekiela jakin
autobús? banu…!

45
7 Adierazi ekintza hauek egiteak sortzen dizun zailtasun-maila (markatu
behar hainbat gelaxka):

OSO ERRAZA → OSO ZAILA

1. Euskara gutxi hitz egiten den herri eta hirietan lehen hitza euskaraz egitea.

2. Euskara gutxi ulertzen dutenei euskaraz egitea.

3. Atzerritar-itxurako jendeari lehen hitza euskaraz egitea.

4. Euskaraz hasi eta solaskideak erdaraz erantzuten badit, euskara ulertzen


al duen galdetzea.

5. Euskara ulertu bai, baina hitz egiteko gai ez direnekin euskaraz hitz egitea.

6. Betidanik erdaraz hitz egin dudan batekin orain euskaraz hitz egitea.

8 Ez dugu ohiturarik, baina oso aukera polita izan liteke euskara ulertu bai,
baina hitz egiteko gai ez direnekin elkarrizketa elebidunak egitea, alegia,
guk haiei euskaraz eta haiek guri erdaraz egitea. Elkar ulertzen badugu,
zergatik ez?
Horixe gertatzen da whatsapp bidezko elkarrizketa honetan. Osa itzazu
falta diren atalak:

Lasai hartu, Maite! Zuk primeran ulertzen duzu


A euskaraz; gai zara nik idatzitako guztia ulertzeko.
Ziur ongi moldatuko garela!
Bai! Poliki-poliki eta pazientzia handiarekin arituko naiz.
Ohituta nago euskaraz mantso ari direnekin hitz egiten.
B Ez ahaztu euskaltegiko irakaslea naizela!

Eskerrak, zuri, Maite! Ez dakizu zenbat eskertzen


C dudan zurekin euskaraz egin ahal izatea. Hurrengo
pausoa biok erabat euskaraz aritzea, e!

Urduri? Zergatik, ba?


D Aspaldiko lagunak gara, neska! Lasai hartu!

46
Kaixo, Maite! Zer moduz zaude?
Banuen zurekin hitz egiteko gogoa

¡Kaixo, Irene! La verdad es que estoy un poco urduri,


pero eso sí, con muchas ganas de hablar contigo.

Urduri? Zergatik, ba?


Aspaldiko lagunak gara, neska! Lasai hartu!

¡Ya! A tí te resultará fácil, pero para mí... Es la primera


vez que tengo una elkarrizketa bilingüe. Siendo por
whatsapp, puede que se me haga más fácil, pero no
estoy muy segura.

Lasai hartu, Maite! Zuk primeran ulertzen duzu euskaraz; gai zara
nik idatzitako guztia ulertzeko. Ziur ongi moldatuko garela!

Lo voy a intentar, pero no te prometo nada. Eso


sí, te voy a pedir que tengas mucha paciencia.

Bai! Poliki-poliki eta pazientzia handiarekin arituko naiz. Ohituta


nago euskaraz mantso ari direnekin hitz egiten. Ez ahaztu
euskaltegiko irakaslea naizela!

¡No sabes cuánto de lo agradezco, Irene! Me hace


muchísima ilusión que la gente que quiere hablar
y vivir en euskera lo pueda hacer conmigo.

Eskerrak, zuri, Maite! Ez dakizu zenbat eskertzen dudan zurekin


euskaraz egin ahal izatea. Hurrengo pausoa biok erabat euskaraz
aritzea, e!

¡Puf! Ya me gustaría, pero hitz egitea...

47
9 Euskaraz ulertzeko, hitz egiteko eta idazteko gai bagara ere, askotan
zalantzak sortzen zaizkigu. “Nola idazten da halako hitza, S-rekin, ala
Z-rekin?". "Noiz erabili TS? Noiz TX?”…
Ikus dezagun nola moldatzen zaren hurrengo hitzak bereizten. Osatu
esaldiak, aukeran ematen zaizkizun bi hitzen artetik egokia hautatuz.

HOTZA HOTZA
1. Sekulako ………………… egiten zuen gela hartan, baina sua piztu eta
HOTSA HOTSA
hark ateratzen zuen ………………… entzunez goxatu genituen belarriak.
IRITZI IRITSI
2. Kontxo! Gaurkoan ere ez naiz garaiz ………………… lantokira! Ez dakit
IRITSI IRITZI
nagusiak zer ………………… izango duen nitaz…
HATZA 3. Pena da, oso zakur ona baitzen, baina gaixorik zegoen eta eguerdi partean
HATSA HATSA
eman zuen bere azken …………………
ATZO ATZO
4. ………………… ATSO
ordura arte inoiz ikusi ez nuen ………………… batek
ATSO oso itsusia nintzela esan zidan. Lotsagabe halakoa!
ETZI ETZI
5. ………………… partida oso zaila dugu eskola kirolean, baina jokatzen
ETSI ETSI
hasi aurretik ezingo dugu, ba, …………………!
ZAIL ZAIL
6. ………………… SAIL
egingo zaie gaur segalariei belar …………………
SAIL hori ebakitzea!
SAKE SAKE
7. Saiatu, saiatzen naiz, baina izugarri kostatzen zait ………………… ona
XAKE ateratzea.
HAZI HAZI
8. Beste ………………… HASI
batzuk erosi azokan eta ………………… zen
HASI poliki-poliki landarea hazten.

10 Aurreko jarduera ongi egin duzun ala ez zerorrek frogatu ahalko duzu orain.
Aurreko hitzen definizioak dituzu jarraian. Idatzi dagokion hitza definizio
bakoitzari. Irudiak lagungarri izango zaizkizu.

1. Zerbaitez edo norbaitez pentsatzen dena. IRITZI


…………………
2. Biharkoaren hurrengo egunean. ETZI
…………………
3. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza. HATZ
…………………
ZAIL
4. Erraza ez dena, eragozpen handiak dituena; nekeza, gaitza. …………………
5. Gauden egunaren aurreko egunean. ATZO
…………………
6. Lurzatia edo lur-eremua. SAIL
…………………
7. Berorik eza. HOTZ
…………………

48
8. Emakume zaharra. SAKE
…………………
9. Jokaldia hasteko pilota jaurtitzea. ATSO
…………………
10. Soinua. HOTS
…………………
11. Zerbaiten lehen pausoa eman; abiatu, ekin. HASI
…………………
12. Biriketatik botatzen den airea; arnasa. HATS
…………………
13. Izaki bizidun bat handituz joatea. HAZI
…………………
14. Norbaitek zerbaiten itxaropena galtzea,
dagoen bezala gelditzea onartuz, amore emanez
edo bertan behera utziz. ETSI
…………………
15. Hamaseina irudi zuri edo beltz dituzten
bi jokalariren arteko mahai-jokoa. XAKE
…………………
16. Toki batera heldu. IRITSI
…………………

IRITZI / IRITSI
HOTZA / HOTSA

ATZO / ATSO
HATZA / HATSA

ETZI / ETSI ZAIL / SAIL

SAKE / XAKE HAZI / HASI

49
8 Erreportajea
Kuadrillak betiko dira?

Leku guztietan daude lagun-taldeak, baina, batzuen ustez,


"kuadrillak" pisu berezia dauka Euskal Herrian.

Momentu onetan: zinemara, paseatzera edo zerbait hartzera joateko, afari


edo bazkari bat egiteko, urtebetetze-eguna ospatzeko… Eta une txarretan ere
bai: bizitzako une gogorretan negar egiteko, arazoak kontatu eta konpontzen
laguntzeko, aholkua eskatzeko… Horretarako eta beste hainbat gauzatarako
ditugu lagunak. Euskal Herrian, ʻbetiko lagun-taldeariʼ kuadrilla deitzen diogu.
Ba al duzu kuadrillarik? Eta hala bada, nolakoa da?
Bizitza osoa elkarrekin daramaten lagun-talde hauetan, hainbat profiletako
jendea aurkitzen dugu: batetik, “festaren arima”, guztia antolatuta dagoenean
azalduko da, eta ez du ezeren ardurarik hartuko; bestetik, planak egiten
dituena dugu, “antolatzailea”, baina lagunek ez dute bere lana balioetsiko;
gero, “aholkularia” dago, arazoa edonork izanda ere, zer esan badakiena,
zentzudunena; “lanpetuena”; “ligoia”; “harroputza”; “umekeriak egiten
dituena”; “jakintsua”; “erromantikoa”… Zerrenda amaigabea izan daiteke.
Zure lagunen bat identifikatu duzu? Eta zeure burua?
Gu Bilbon Iraia Morañorekin elkartu gara. Berak 28 urte ditu, eta Galdakaokoa
da. “Nire kuadrillan neskak gara guztiok, eta, gaur egun, zerbait hartzeko
geratzen gara normalean”, kontatu digu. Asier Errastik, berriz, 40 urte ditu eta
Eskoriatzakoa da. Donostian geratu gara berarekin. “Gu, orain, emazteekin
eta seme-alabekin elkartzen gara. Errealitatea asko aldatu da urteekin”,
adierazi digu.

50
KUADRILLAKOAK, NOR DIRA?
Eskola-garaian sortutako harremana izan daiteke; kirola edo musika
gustatzeagatik sortutakoa; gure neska-lagunaren edo mutil-lagunaren
adiskideen bikotekideak izan daitezke… Modu askotan sortzen dira
kuadrillak. “Niretzat, elkarrekin dibertitzen den jende-multzoa da. Betidanik
elkar ezagutzen dutenak edo bakarrik parrandarako ezagututakoak, hainbat
mota daude”, kontatu digu Morañok.
Asier Errastiren ustez, berriz, betiko lagunak dira: “Umetatik batera
ibilitakoak; nire kasuan, herriko betiko lagunak dira”. Zortzi edo
bederatzi mutil elkartzen ziren Eskoriatzan, baina, gaur egun, hori aldatu
egin da: “Bikotekideak eta seme-alabak ere gurekin egoten dira geratzen
garenean. Beraz, orain gehiago gara”.
Iraiaren kasuan, sei neska dira, kuadrilla txikia, bere hitzetan. “Hiru urte
genituenetik lagunak gara. Jende gehiago ibili izan da gurekin, baina,
azkenean, betikoak geratu gara. Lagunak garelako jarraitzen dugu elkarrekin”.
Eta zuk, irakurle, ba al duzu lagun-talde edo kuadrillarik? Eta, hala bada,
zergatik dituzu lagun horiek? Adinean aurrera joan ahala, harremana aldatu
egingo dela uste duzu? Zer da lagunekin gehien egitea gustatzen zaizuna?
Zergatik?

Iturria: ikasbil.eus / Ainara Loiarte (Malutafilms), 2017 (Moldatua)

1 Irakurri duzunaren arabera, zertarako balio dezake lagun-taldeak edo


kuadrillak momentu onetan?

B Aholkua eskatzeko. X Paseatzera joateko.


B
X Zerbait hartzera joateko.
B B Negar egiteko.
X Zinemara joateko.
B B Arazoak konpontzen laguntzeko.
B Arazoak kontatzeko. X Otordu on bat egiteko.
B
X Urtebetetze-eguna ospatzeko.
B

51
2 Eta zuk, zertarako nahi zenuke kuadrilla?
1. Eskubaloi-partiduak ikustera joaTEKO.
2. …………………………………………………………………………………………
3. …………………………………………………………………………………………
Eta zertarako ez?
1. Elkarrekin gaudenean, mugikorrari kateatuta egoTEKO.
2. …………………………………………………………………………………………
3. …………………………………………………………………………………………

3 Konturatuko zinenez, erreportaje hau egin ahal izateko, kazetariak bi lagun


elkarrizketatu ditu. Osatu taula elkarrizketatuei buruzko dautekin:

IZENA ABIZENA ADINA JAIOTERRIA HITZORDUA NON?

Iraia Moraño 28 Galdakao Bilbo

Asier Errasti 40 Eskoriatza Donostia

Eta, orain, esan norena den honako baieztapen hauetako bakoitza:

IRAIA ASIER

1. “Bikotekideekin eta seme-alabekin elkartzen gara orain”. X


2. “Lehen, 8-9 lagun elkartzen ginen”. X
3. “3 urte genituenetik gabiltza elkarrekin”. X
4. “Lehen baino lagun gehiago elkartzen gara orain”. X
5. “6 laguneko taldea da gurea”. X
6. “Lagun gehiago ere ibili izan da gurekin”. X
7. “Lagun-talde mota asko dago”. X
8. “Gure lagun-taldea asko aldatu da”. X

52
4 Artikuluan esaten duenez, kuadrilletan "hainbat profiletako jendea"
aurkitzen dugu. Ulertzen al duzu zer esan nahi duen profil hitzak? Mezu
sekretu hau behar bezala dekodetzen baduzu, hortxe izango duzu
erantzuna!

PROFIL2019KLORTHITZAKTRENBADIEZAUGARRIHOWEDOT1
T2T3MOTAWHERPESAN1234NAHITEACHERDU.

……………………………………………………………………………………………

Orain, berridatzi testuko esaldi hau, profil hitzaren ordez esanahi bereko
hitz horietakoren bat jarriz:

Bizitza osoa elkarrekin daramaten lagun-talde hauetan, hainbat


profiletako jendea aurkitzen dugu.

Bizitza osoa elkarrekin daramaten lagun-talde hauetan


hainbat ezaugarritako/motatako jendea aurkitzen dugu.

5 Taula honetan dituzu testuan aurkeztu dizkiguten lagun mota guztiak, Hurrengo
baina hitzak ez daude erabat osatuta, hainbat hizki falta zaizkie. Lehenik
eta behin, beraz, osatu hitzak:
ariketan dituzu
lagun mota
horien izenak

festaren arima antolatzailea aholkularia

lanpetua ligoia harroputza

umekeriak esaten
jakintsua erromantikoa
eta egiten dituena

53
Irakurri zer dioen koadrillako kide bakoitzak, eta, horren arabera, ea
asmatzen duzun zer lagun mota den!
A FESTAREN ARIMA F ANTOLATZAILEA
B HARROPUTZA G JAKINTSUA
C LIGOIA H AHOLKULARIA
D LANPETUA I ERROMANTIKOA
E UMEKERIAK ESATEN ETA EGITEN DITUENA

Primeran pasa genuen larunbatean!


A Gustura ibili nintzen saltsan, festari
gatz eta piper pixka bat jarriz! Bai, bai! Saltsa ederra jarri zenuen! Beti
lortzen duzu giroa alaitzea. Hori bai, antolaketa
F lanetan… Eskerrak niri… Neuk antolatu eta zuk
dinamizatu, ekipo ona osatzen dugu!!!
Aiiiiii! Egia esan, lagun-talde ederra daukagu, e!
I Zuekin ilargira ere joango nintzateke ni!
Zoragarriak zarete! Zein gustura nagoen zuekin!

Ba, nik ongi pasatzeko ez dut zuen beharrik!


B Zuetaz gain, beste lagun asko ditut.
Zuek baino arrakasta gehiago daukat!
Ez zenuke horrela hitz egin behar; norbait
minduta senti liteke. Lagun asko izateagatik
H harro sentitzea ulertzekoa da guztiz.
Harrotasuna osasuntsua da, baina harrokeria...
Ba, ni oso harro nago neure buruarekin!
Larunbatean, lagun bat etorri zitzaidan jatorra
C naizela esanez, gustura egoten dela nirekin,
Nik ez nuen, ba, horrelako kontuetarako ez ea elkarrekin atera gaitezkeen… Eta ez da
gogorik ez astirik. Mila gauza egin behar hori gertatzen zaidan lehenengo aldia!!!
izan nituen: musika jarri, freskagarriak
D
ekarri, gela apaindu, etortzen zirenei harrera
egin… Puf! Hura estresa!

Hori antolaketa txarragatik da! Garrantzitsua da


plangintza txukun bat egitea, ardurak banatzea…
G Lanak ongi banatuz gero eta bakoitzak dagokiona
Pentsatu? Zertarako? Gazteon lana ongi ongi betez gero, listo! Ezertan hasi aurretik,
pasatzea da! Inolako ardurarik gabe, pentsatu egin behar da, hausnartu!
E
pozik bizitzea! Sudur puntan jartzen
zaigun guztia egitea!

54
9 Komikia

55
56
1 Zer da Xabiroi?
B Komiki bateko pertsonaia X Komiki-aldizkari bat
B
B Komiki bat B Komiki-liburu bat

2 Nork argitaratzen du?


Ikastolen Elkarteak

3 Zer lortu nahi ote du egileak Xabiroiri buruzko 2 komiki-orri horiekin?


Ordenatu hitzak eta aukeratu, zure ustez, erantzun zuzena dena.

B buruzko / Xabiroiri / kontatzea. / bat / istorio


Xabiroiri buruzko istorio bat kontatzea.
B duten / aurkeztea. / egiten / idazle / Xabiroi / marrazkilariak / eta
Xabiroi egiten duten idazleak eta marrazkilariak aurkeztea.

X aldizkaria / Xabiroi / harpidedunak / lortzea. / komiki / eta / aurkeztea


B
Xabiroi komiki-aldizkaria aurkeztea eta harpidedunak lortzea.

4 Duela zenbat urte sortu zuten Xabiroi?


2005ean sortu zen, beraz, gaudeneko urtea ken 2005.

5 Zer adinetarako da egokia Xabiroi?


X 10-12 urte
B B 8-10 urte
X 18 urtetik gorakoentzat
B X 12-18 urte
B
B 0-6 urte B 6-8 urte

6 Zenbat komiki-orri argitaratzen dituzte urtero?


128 (4 x 32) komiki-orri argitaratzen dituzte urtero.

57
7 Urtean 4 ale argitaratzen omen dituzte. Baina urteko zer hilabetetan
argitaratzen dute ale bakoitza?

EKAINA
2. ALEA → ………………………… OTSAILA
4. ALEA → …………………………
ABENDUA
1. ALEA → ………………………… URRIA
3. ALEA → …………………………

8 Beharbada ohartuko zinen, euskara batuan ez ezik, beste modu batean ere
adierazten direla hilabeteak komikian: bizkaieraz. Osatu euskalki horretako
hilabete-izenen zerrenda, honako hizki-kodearen laguntzaz:

A B C D E F G H I J K L M N Ñ
1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

O P Q R S T U V W X Y Z
R 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27
2

EUSKARA BATUA BIZKAIERA


Urtarrila ilbaltza 9-12-2-1-12-21-27-1
otsaila zezeila 27-5-27-5-9-12-1
Martxoa martia 13-1-19-21-9-1
Apirila jorraila 10-16-19-19-1-9-12-1
Maiatza loraila 12-16-19-1-9-12-1
ekaina bagila 2-1-7-9-12-1
Uztaila uztaila 22-27-21-1-9-12-1
S
15 Abuztua agorrila 1-7-16-19-19-9-12-1
Iraila iraila 9-19-1-9-12-1
urria urria 22-19-19-9-1
Azaroa zemendia 27-5-13-5-14-4-9-1
abendua gabonila 7-1-2-16-14-9-12-1

58
9 Aldizkariaz gain, zer beste produktu argitaratzen dute?
Aldizkarian argitaratutako sail baten bilduma bat ere argitaratzen dute.

10 Eta noiz argitaratzen dute produktu hori?

B Aldizkariarekin batera X
B Uda eta negu artean (udazkenean)
B Ahal denean B Udako oporretan
B Negu partean

11 Astegunak ere ez dira berdin izendatzen bizkaieraz eta euskara batuan.


Asmatu, hitz arraro samar hauen atzean bizkaierazko zer astegun ezkutatzen
den! Ondoren, lotu horietako bakoitza euskara batuan idatzitakoekin:

EUSKARA
BIZKAIERA
BATUA
epegupuapaztepenapa osteguna
eguaztena

zapapapatupuapa
asteazkena
zapatua

epegupuepenapa
igandea
eguena

mapartipitzepenapa
ostirala
martitzena

baparipikupuapa
asteartea
barikua

dopomepekapa
larunbata
domeka

Asteko zein egun adierazten da berdin-berdin bizkaieraz eta euskara


batuan? Astelehena.

59
Esaera zaharrek, askotan,
12 Gatozen bueltan hilabeteekin! Hilabete-izenekin lotutako atsotitz errimatu egiten dute.
edo esaera zahar mordoa dugu euskaraz. Behean dituzu horietako Adibidez: Gezurra esan
batzuk, baina zati bat galdu zaie, bukaerakoa. Lagunduko al diozu nuen GetARIAN, eta
esaera zahar bakoitzari dagokion bukaera aurkitzen? ni baino lehenago zen
atARIAN.

1. Urtarril hotza, 12
… argitu orduko iluna.
2. Otsail bero, 3 gaur euri, bihar eguzki.

3. Martxo gezurti: 11 negua motz.

4. Apirila hotz, 7 ekain-uztailak zeru.

5. Maiatzeko euria, 9 mahastien edaria.

6. Maiatzean kuku, 10
… urriko eguraldia.
7. Maiatza infernu, 4… udaberria motz.
8. Abuztuko arratsean, 8… hotza sudur ertzean.
9. Irail hasierako euria, 5 urte guztirako ogia.

10. Eguzkia eta euria, 6 ekainean mutu.

11. Azaroa hotz, 2 negua gero.

12. Abenduko eguna, 1 neguaren bihotza.

ATSOTITZAK, ZAHARHITZAK, ESAERA ZAHARRAK…


Antzinatik eta ahoz aho iritsi zaizkigun esaldiak dira. Gehienetan irakaspen
i edo gogoeta bat ematen digute. Gure hizkuntzaren altxor txikiak dira.

A zer parea, Alferra naizela diozu?


karakola eta barea! Zozoak beleari, ipurbeltz!

60
13 Osatu berri dituzun esaera zahar horien esanahia ulertu duzun frogatzeko,
galdera sorta bat prestatu dizugu. Ea denak asmatzen dituzun!

1. Zer hilabete da neguaren bihotza?


Urtarrila da neguaren bihotza.
2. Noiz hasten da kantari kukua?
Maiatzean hasten da kantari kukua.

3. Noiz izaten da udaberri motza?


Apirilean, hotz egiten duenean.

4. Noiz iluntzen du garaiz?


Abenduan iluntzen du garaiz.

5. Zer bi hilabetetan egiten du eguraldi nahasi samarra?


Martxoan eta urrian egiten du eguraldi nahasi samarra.

6. Noiz etortzen da negua?


Otsailean, bero egiten duenean.

7. Zer izaten da mahastientzako ona? I


Irail hasierako euria izaten da mahastientzat ona.

61
10 Planik bai?
TOLOSAKO INAUTERIAK
Tolosako inauteriak Tolosan (Gipuzkoa) ospatzen
diren inaute urbanoak dira, Euskal Herriko inauteri
ospetsuenetakoak. Euskal Herri osoko jendea erakartzen
dute. Inauterietako ohiko mozorroez gainera, euskal
jaietako osagai guztiak biltzen dituzte, hala nola lagun-talde
edo kuadrillak, danborrada, txarangak, txosnak, desfileak,
soka-muturra, gastronomia, txupinazoa. Francoren
diktaduraren garaian, Hego Euskal Herrian baimendutako
hiri-inauteri bakarrak izan ziren, Udaberriko festak
izenarekin izan bazen ere.

TOLOSAKO INAUTERIAK, EGUNEZ EGUN


· aurreko larunbatean
KALDEREROAK , inauterien aurrekari moduan ospatzen dira. Ostegun Gizenaren
eta igandean izaten dira.
· elkartzen dira asteazken gauerdian., Beraz,
ASTEAZKEN GAUEKO TXUPINAZOA herritarrak Tolosako Triangulo plazan
inauteriak hasi baino lehen ere
elkartzen dira tolosarrak, eta txaranga baten laguntzaz ospatzen dute inauteriak
bertan direla.
· txiki bat egin ondoren,
OSTEGUN GIZENA , egunik adierazgarrienetakoa da. Goizean, hamaiketako
herritarrak udaletxera inguratzen dira eguerdiko
txupinazoa ikustera, jai giroan. Arratsaldean, ohikoa izaten da zezenak ikustera
joatea, zezenen lehenengo egunari hasiera emateko. Gau partean, tolosar gazte
jendeak afariak eduki ohi ditu.
· izaten dira Tolosan, inauterietako
OSTIRAL MEHEA egunik lasaiena da. Goizean, txistulari-taldeak
barrena; arratsaldean, berriz, umetxoentzako zezen-txiki
eta poniak ateratzen dituzte zezen-plazan.

62
· Zaldunita bezpera), hauredoeta helduen danborrada alai etanzaratatsua
LARUNBAT INAUTEAN ZALDUN INAUTE BEZPERA (tokiko euskaran,
egiten da.
Goizean, buruhandi eta erraldoiak ateratzen dira Tolosako Parte Zaharretik.
Ondoren, arratsaldean, gaztetxoak beren danborra hartu eta Tolosako kaleetara
ateratzen dira. Larunbatean ez da zezenik izaten (Inauterietako egun bakarra).
Gauean, berriz, inauterietako danborrada nagusia ateratzen da: helduen
danborrada. Kosakoek laguntzen dute danborrada.
· Elduaien, Lizartza edo
IGANDE INAUTEA ZALDUN INAUTEA (Abaltzisketa, Alegi, Areso, Berrobi,
eta Tolosako euskaran, Zaldunita) da inauterietako beste
egun garrantzitsu bat. Goizeko zortzietan diana jo eta jendea biltzen hasten
da. Goizetik hasita, egun osoan zehar hainbat txaranga ateratzen dira kalez
kale Tolosako giroa alaitzera. Arratsaldean, jendea zezen-plazara hurbiltzen
da zezenen ikuskizunaz gozatzera. Egun osoan herritarrek egindako karrozak
ibiltzen dira Tolosako kaleetan barrena, desfilean; beste karroza batzuek, berriz,
toki finkoa dute eta hor igarotzen dute eguna.
· eta inguruko herrietakoak
ASTELEHEN INAUTEA (tokiko euskaran, Astelehenita) bereziki tolosarrak
biltzen diren eguna da. Egun osoan tolosako eta
inguruko herrietako aisialdi-taldeak dantzan ateratzen dira, besteak beste:
Ttentte, Kirikiño, Atsedena, Txiribitu, Kazkabarra... Sokamuturra eta zezenak
ateratzen dira.
· da. Goizeko 6:00etan(tokiko
ASTEARTE INAUTEA euskaran, Asteartita) inauterietako azken eguna
hasten da, alboradarekin. Bi ordu geroago, goizeko
8:00etan, pattar-zezena ospatzen da. Gaupasa egindako gazteek ez ezik, adin
guztietako jendeak ere parte hartzen du. Sokamuturraren ondoren, konpartsa
eta karrozak ateratzen hasten dira. Karrozak goiz eta arratsalde osoan ibiltzen
dira gora eta behera. Amaitzeko, 24:00etan, Sardinaren Hileta ospatzen da.

Iturria: eu.wikipedia.org (moldatua)

63
1 Zer adierazi nahi du urbano hitzak?
B Baserri girokoa B Nekazari girokoa
X Hiri girokoa
B B Festa girokoa

2 Zer izen hartu zuten inauteriek Francoren diktadura-garaian?


"Udako festak" izena eman zitzaien.

3 Asteko zer eguni dagokio Tolosako inauterietako izen hauetako bakoitza?


Asteartita  asteartea
Ostiral Mehea  ostirala
Zaldunita bezpera  larunbata
Astelehenita  astelehena
Ostegun Gizena  osteguna
Zaldunita  igandea

4 Hemen dituzu Tolosako inauterietako hainbat ekintza. Irakurri dituzun


azalpenen arabera, zein egunetan izaten da horietako bakoitza?
Margotu ekintza bakoitzaren karratua dagokion koloreaz.

OSTIRAL MEHEA
ZALDUNITA
ASTEARTITA

X SOKAMUTURRA X TXARANGEN LEHEN EGUNA


X BURUHANDIAK X TXUPINAZOA
X ZEZEN-TXIKIAK X LAGUNARTEKO AFARIAK
X KOSAKOAK X SARDINAREN HILETA
X DIANA X TXISTULARIAK
X HAMAIKETAKOA X HELDUEN DANBORRADA
X AISIALDI-TALDEEN DANTZAK X PONIAK
X ALBORADA X KARROZEN LEHENENGO EGUNA
X HAUR-DANBORRADA X ERRALDOIAK
X PATTAR-ZEZENA

64
6 Zer dira Ttentte, Kirikiño, Atsedena, Txiribitu eta Kazkabarra?
B Inauterietako pertsonaiak X Aisialdi-taldeak
B
B Tolosako txarangak B Tolosako eskolak

6 2019. urtean, otsailaren 28an izan zen Ostegun Gizena. Hori jakinda, jakingo
al zenuke esaten zer hilabete eta egunetan izan ziren honako hauek?

Gogoratu
9. orriko
informazioa!

1. Kalderero-eguna?
Kalderero-eguna, otsailaren 23an izan zen.
2. Asteartita?
Asteartita martxoaren 5ean izan zen.

3. Astelehenita?
Astelehenita martxoaren 4an izan zen.

4. Zaldunita bezpera?
Zaldunita-bezpera martxoaren 2an izan zen.

5. Ostiral Mehea?
Ostiral Mehea martxoaren 1ean izan zen.

6. Zaldunita?
Zaldunita martxoaren 3an izan zen.

65
7 Testuaren hasieran dioenez, Tolosako inauteriek euskal jaietako osagai
guztiak biltzen dituzte. Topatu honako irudi hauetan aipatzen dituen
osagai horiek:
a) KUADRILLAK b) DANBORRADA c) TXARANGAK
d) TXOSNAK e) DESFILEAK f ) SOKA-MUTURRA
g) GASTRONOMIA h) TXUPINAZOA

d b
h

f
c

66

You might also like