You are on page 1of 2

“COMPRAR TIRAR COMPRAR” DOKUMENTALA

Dokumental hau, 2010ean eman zen, eta zaharkitze programatuari buruzkoa da.
Kontzeptu hori bizitza baliagarri mugatua duten produktuak diseinatzeari buruzkoa
da, erosketa errepikatua sustatzeko. Dokumentalak enpresek behar baino bizitza
baliagarri laburragoa duten produktuak nola fabrikatzen dituzten aztertzen du, eta
horrek hondakin kopurua handitzea eta ingurumen-arazoak eragitea dakar.

Dokumentalean, gaiaren aditua, ekintzaileak eta enpresetako ordezkariak


elkarrizketatzen ditu, programatutako zaharkitzea hainbat ikuspegitatik aztertzeko.

Orokorrean bideo honetan gaia horretako adibideak jartzen ditu, ospetsuena


bonbillarena. Bideoan zabaltzen den ideaia nagusia da, kontsumismoarik gabe, ez
legoke ekonomia egonkorrik egongo. Hau da, enpresak egiten duten teknika
(zaharkitze programatua), produktuak denbora gutxizko erabilpena edukitzea,
horrela pertsonak, gehiago kontsumituko dugu eta ekonomia funtzionatuko du. Oso
ondo azaltzen dute prozesu guztia, nola enpresariak adostu zuten horrela egitea.
Eta nola fabrikatzen dira produktuak. Noski baietz, ekonomia bideratzeko modu hau,
alde txarrak dituela, nabarmena baliabideen urritasuna da.

Argi eta garbi dakigu hainbeste produktu egiteko erabiltzen diren baliabideak ez
direla amaigabeak, eta modu horretan hainbeste produktu ekoizteko erabiltzen
badira, epe ertain/luze batean erabat amaituko direla. Hau da, enpresaburuak
gehien kezkatzen dituen gaia, hau ez gertatzeko, deshazkude ekonomikoa
proposatu. Beherapen ekonomikoak ondasunen eta zerbitzuen ekoizpena eta
kontsumoa nahita murriztea proposatzen du, hazkunde ekonomikoarekin lotutako
ingurumen- eta gizarte-inpaktu negatiboak murrizte aldera. Ze ekonomia metodo
erabiltzen denean ikusten den bezala, desberdintasun handia dago beraien
emaitzekin eta ondorioekin.

Dokumentalan agertzen da, nola Afrikako nazio askotan elektronika zabortegietan


amaitzen dute erabilitako eta funtzionatzen ez duten produktuak, adibidez,
ordenagailuak, frigorifikoak, telebistak…
Ibaiak, mendiak, paisaiak... suntsitu dira ekonomia eramateko modu horren
ondorioz, zabor-mendiak sortuz, eta guztietako paisaiak suntsituz. Eta, aldiz, zerbait
egin beharrean, egiten jarraitzen da. Argi eta garbi adierazten du inguru horietan bizi
diren pertsonak ere haserre eta kezkatuta daudela, eta erremediorik ez dutenez,
beraiek ere ez dutela ezer egiteko baliabide ekonomikorik, edozer bilatzen eta
urratzen ari direla diru pixkat aurkitzeko.
MacDonals, Zara, Pull and Bear bezalako multinazionalei eta mota guztietako munduko
enpresei berdin zaie horrelako hondamendiak, ekoiztea, ekoiztea eta ekoiztea besterik
ez baitute bilatzen, diru asko irabazteko. Beraiei berdin zaie zenbat baliabide gastatzen
diren dirua ekoizteko. Azken aldian, ordea, ikusten da enpresa batzuk pixkanaka
okerrera egiten ari direla hori konpon dezaketen metodoei (adibidez, ekonomia
zirkularrari) erabilera eta ikusgarritasuna ematen. Ekonomia zirkularren bidez, dauden
materialak eta produktuak partekatu, alokatu, berrerabili, konpondu, berritu eta birziklatu
nahi dira, ahal den guztietan, balio erantsi bat sortzeko. Horrela, baliabide garrantzitsu
gutxiago gastatzea eta erabiltzen ez diren produktuei bizitza berri bat ematea lortzen da,
hirietan zabortegi elektronikoak bezalako gauzak gerta ez daitezen.

You might also like