You are on page 1of 1

Gema del Campo Montoya

1. Gaia: Zenbat eta zabor gutxiago,hobe

Irakurle hori:

Lehen dena apaintzen zen: arropak, zapatak edota etxeko gailuak,besteak beste.Hori dela
eta,hainbat dendak konpontzeko zerbitzuak eskaintzen zituzten gauzek gehiago iraun zezaten.
Gaur egun, aldiz, gauzak irauntearen balio hori galdu da, askoz garrantzitsuagoa baita atera
den azken produktua eskuratzea. Ondorioz, daukaguna ondo egonatik bota egiten dugu, eta
horrela konturatu gabe behar baino gehiago erosten dugu,kontsumismoa, alegia.

Egoera horren arrazoiak askotariokoak izan daitezke. Hala ere, arrazoiak baino, Ekogarbi
laguna naizen aldetik,esango nuke kontsumismoa XXI. mendeko pentsamenduaren ondorioa
besterik ez dela. Esan digute lehenak izan behar garela eta arrakasta izan behar dugula
alaitasuna edukitzeko. Hala ere, arazo larriena ez dago hor, baizik eta zerekin lotzen den hori
guztia. Hor dago gakoa, dirudienez , bizitza ona izateko asko erosi behar da, eta hori gutxi balitz
bezala, atera den azkena izan behar da. Horregatik, asko kontsumitzen dugu alaitasun artifizial
hori lor dezagun.

Daukagun kultura horrekin dena erabili eta botatzen dugu zabor asko sortuz. Dena joaten da
zaborretara,egunero erabiltzen ditugun ontziak, arropak, zapatak…ez dugu ezer pentsatzen. Ez
dugu hausnartzen ea zerbait berrerabili dezakegun edota erosi baino lehen zerbait egin
dezakegun hainbeste zabor ez sortzeko.

Zaborra dela eta, gure ingurumenean arazo larriak izaten ari gara. Dagoeneko, klima aldaketan
eta animalien espezie batzuetan eragiten ari da. Gainera, askotan zabor hori ondo birziklatzen
ez dugunez, gugan ere eragina du, horren erakusle, egun, itsasoan milaka plastiko botatzen
ditugu, horiek desegiten dira partikula txikietan eta arrainak jaten dituzte, ondorioz,
mikroplastikoak jaten ari gara batzuetan.

Hori ikusita, esan dezakegu kontsumismo sistemak kirrinka egiten duela eta zerbait egin
beharra daukagula egoera honi buelta emateko. Ekogarbi kideok dagoeneko ipini dugu
kanpaina bat martxan hori alda dezagun. Eta, uste dugu kontsumo arduratsuan aurki
dezakegula irtenbidea. Hauxe dira gure proposamenak: alde batetik, pentsatu beharko
genuke nahi duguna benetan behar dugun ala ez. Beste alde batetik, erosi baino lehen ez
legoke gaizki pentsatzea zer egin daitekeen gutxiago kontsumitzeko.Bukatzeko, birziklatzea
soluzio ona izan daiteke gure gauzei ukitu berriak eman diezazkiegun. Horiek, edota beste
neurri batzuk har ditzagun gure kontsumoa bideratzeko, bestela kostata lortuko dugu bizitza
ona izatea etorkizunean.

You might also like