You are on page 1of 1

DBH 3 -BALIOAK

Kontsumoa

2. EBALAUZIOA

Wikipedia(e)tik

Elikagaien industriaren produktuak


Kontsumoa ondasunak eta zerbitzuak xahutzea da, horiek
ekoiztu ondoren, kontsumitzailearen kontsumitzen duen
pertsonaren beharrak eta nahiak asetzeko.
Kontsumitzailearentzat kontsumoak duen baliagarritasunaz
gainera eta kontsumoak beste aldagai ekonomikoekin dituen erlazioez haraindi, ordea, produktuak
eta zerbitzuak erosi eta baliatzeak gizarte eta erakunde osagai nabarmena du.
Izan ere, XX. mendeaz geroztik kontsumoaren gizartea nagusitu da, eta kontsumoa pertsonen
arrakasta soziala neurtzeko erabili izan da. Era berean, kontsumoa masibo bilakatu eta gizarte klase
guztietara zabaldu, gehiegizko kontsumorako grina edo kontsumismoa bultzatu aberastasunaren
banaketan ezberdintasun nabarmenak sortu eta ingurumenean arazo larriak eragin dira. Horren
ordezko aukera gisa, kontsumo arduratsu izeneko kontsumo ideia garatu da, garapen iraunkorra
sustatze aldera. Horrez gainera, kontsumoa fenomeno psikologikoa ere bada, pertsonen
motibazioekin estu loturik.
Kontsumo-gizartea 1920ko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, Ameriketako Estatu Batuetako
produkzio itzela zela kausa. Horren ondorioz, jende asko lanik gabe geratu zen; beraz, marketina
sortu zen eta, handik aurrera, kontsumoa sortzen eta zabaltzen hasi zen

KONTSUMISMOA
Kontsumoa beharrezkoa da kontsumo gizarte baten ekonomia aurrera eramateko, baina prozesu
ekonomikoa azkartu beharrak gehiegizko kontsumoa ekarri izan du, kontsumismo izeneko ideologia
sortuz

Zaharkitzapen programatu

Wikipedia(e)tik

Zaharkitzapen programatua produktu baten bizitza erabilgarriari bukaera zehatza ezartzeari


deritzo, ekoizleak berak produktua diseinatu eta merkaturatzean aurreikusi dena. Horrela,
erabiltzaileak behar baino lehenago baztertu beharko du erositako produktua, ekoizleak produktu
horretarako ordeko osagairik eskaintzen ez duelako edo produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa
bertan behera uzten duelako. Politika honen helburua kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitze
programatuak egiten duena erabiltzaileak gehiago kontsumitzea da, hau behar baino lehen erostera
behartzen duelako.
Kontsumismoa. Zaharkitze programatuaren ondorio nagusia da. Kontsumitzaileak
produktu berriak erosiko ditu, dituenak erabiltezin bihurtu baitira. Horrela,
ondasunen kontsumo zein pilaketa bultzatzen da.

Kontsumerismoa
Kontsumitzaileen defendatzaileek sortutako kontsumerismo terminoak kontsumo etikoa, solidarioa
eta arduratsua esan nahi du. Kontsumerismoa arrazoiz eta ganoraz kontsumitu behar dela dio,
produktuen historia eta ingurumenean dituen ondorioak kontuan hartuta.

You might also like