You are on page 1of 17

ELIKADURAREN IZAERA SOZIOKULTURALA

1.1 ) Elikadura eta kultura ( sarrera )


a. Honen laburpena ( materia aurkezpena + elikadura eta kultura sarrera )
b. Koadernoa 1: Elikadura sistemaren faseak. Kakaotik txokolatera
c. Koadernoa 2: Elikaduraren dimentsio sozialak Giddensen arabera. Kafea eta
kakaoa ikuspuntu soziologikotik
d. Koadernoa 3: Elikadura burujabetza eta Bidezko merkataritza

1.2 ) Kultura eta elikadura


a. Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendean ( teoria )
b. Koadernoa 1 + Ahozko aurkezpena: Iragarkien azterketa soziala eta kulturala.
Kellog´s

1.3 ) Sozializazioa eta elikadura


a. Sozializazioa eta elikadura ( teoria )
b. Koadernoa 1: Haurren elikadura ohiturak eta publizitatea

MATERIA AURKEZPENA

1. Elikaduraren izaera soziokulturala

Irakasgai honen helburua, gizarte-talde jakin batzuek elikagai batzuk edota beste batzuk aukeratzeko
zer arrazoi sozial eta kultural dituzten aztertzea da.

Elikadurak lau dimentsio nagusi ditu: nutrizioa, osasuna, elikadura sistema eta kultura. Izan ere,
elikadura termino eta honek bere barnean biltzen dituen kontzeptuak ezberdinak dira nutrizio eta
osasunaren aldetik. Lehenengoaren kasuan, elikadura edo
jakiak berak dituen nutrienteetan oinarritzen da, zehazki, organismoak burutzen duen asimilazio
prozesuan. hauek gizaki oro eta partikular bakoitzarengan duen eragina aztertuz.
Osasunaren aldetik ordea, hitzak berak esan nahi duen bezala, jakiak berak eta honek beregain dituen
nutrienteek gizaki oro eta partikular bakoitzarengan duen eragina aztertzen du.
Elikadura Sistemaren ikuspuntutik, aldiz, elikagaiak ekoizten diren momentutik kontsumitzen diren
arte zein prozesu jasaten duten jakitea da. Izan ere, prozesu honek hainbat pausu ditu. Lehenik, sortu
edo eratuko den jakiaren nekazaritza edota ekoizpena, ondoren, hauen gainean hainbat aldaketa
burutu ondoren ( zapore gehigarriak, forma ematea… ), hauek lehenagai zenetik elikagai bilakatzea,
eta ondoren, hainbat motatako garraiobideen bitartez, elikagai hauen banaketa burutzea, kontsumitua
izateko prestatuz. Nahiz eta aurreko hauek izan elikadura sistemaren oinarrizko pausuak, ezin dira
ahaztu kontsumitzeko prozesu honek sortzen dituen zaborraren sorrera, publizitatea eta politika
publikoak. Hau da, azkenengo bi hauek dira gehien bat gizakioi bultzatzen gaituztenak etengabe
kontsumitzera, eta nola ez, produktu bat edo beste aukeratzera.
Azkenik, kultura edota gizartearen ikuspuntutik, elikaduraren zentzua ulertzea eta hau zeragtik
burutzen dugun jakitea da.

Nutrizioa eta elikadura terminoak ere ezberdinak dira, hauen arteko alde nagusia, elikadura, nutrizioa
ez bezala, ekintza kontziente eta borondatezkoa dela da.
Nutrizioa zehazki, organismo batek, bere bizi funtzioak betetzeko behar dituen materia eta energia
lortzeko prozesua da. Nahiz eta bizitza guztian egin izan den ekintza bat izan, nutrizio kontzeptu bera
XIX. mendean sortu zen, urbanizazioa handitzen eta zientzia garatzen hasi zenean. Jarduera hau, 3
etapa nagusitan banatzen dela esan dezakegu: Elikagaien digestioa, ahu da, hauek substantzia
soilagoak bihurtzea, nutrienteen xurgapena eta azkenik, gure organismoak burutzen duen
metabolismo prozesua, honetatik lortzen baita aurreyik aipatu dudan eta funtzioak betetzeko izaki
orori beharrezkoa zaigun energia. Elikadura,
faktore askoren araberakoa izan daitekeen elikagaiak edo janariak eman edo hartzeko ekintza eta
ondorioa da. Izan ere, pertsona baten elikadura mota faktore ekonomikoek, gizarte - ohiturek, klimak,
erlijio sinesmenek… baldintzatzen dute. Modu ezberdin batean jateko ez da beste herrialde batera
joan beharrik. Esate baterako, urrutirago joan gabe, inolako dietak jarraitzen ez dituzten pertsonak,
begetarianoak, erlijioen arabera debekatuak dituzten elikagaiak kontsumitzen ez dituztenak… aurkitu
daitezke.
Elikadurarekin lotutako beste hainbat termino aurkitu daitezke. Hauen artean ezaguna den
gastronomia dago, honek, janari elikagarria izateaz gain, atsegina ere prestatzeko moduak bere baitan
hartzen arlo sakon eta zabala da.

HEMEN HURRENGO DANA ERE???? DOKUMENTUKUA

Aurretik esan bezala, elikadura, elikagaiak edo janariak eman edo hartzeko ekintza eta ondorioa da.
Nahiz eta hainbat ikerlariren arabera zientzialarien interesa elikadura gaiaren ingurua duela oso gutxi
izan, honi dagokionez, hainbat ikuspunturen arabera ere ezberdina dela esan dezakegu. Esaterako,
natur zientzien arabera, ezaugarri kulturalei lotuta elikadura jarduera bakoitzaren funtzio biologiko,
genetiko eta fisiologikoak aztertzea da. Giza eta gizarte zientziek berriz, giza elikadurak dimentsio
sozial, sinboliko eta irudizkoa daramatzala dio, eragin biologikoak kanpoan utziz.

Elikadura sistema hainbat fase eta azpifasetan banatzen dela esan dezakegu. Lehenik, laborantza -
ekoizpena dago eta hemen elikagai bihurtuko diren jakien batzea eta hautaketa prozesua dago. Hau
behin burututakoan, prozesaketa izenarekin ezagutzen den faseari ematen zaio hasiera. Hemen,
bildutako lehengaiak elikagai bihurtzeko prozesua burutzen da, haueri forma, zaporedun
produktuak… gehituz. Ondoren, produktuak bildutako herrian bakarrik kontsumitzen ez direnez,
hainbat garraiobide ezberdinen bidez, beste hainbat herrialdeetara banatzen dira. Behin banatuta
daudela, produktuak kontsumituak izateko prestatzen dira. Nahiz eta hauek izan elikadura sistemaren
oinarrizko faseak edo fase nagusiak, ezin ditugu ahaztu kontsumitzeko prozesu honek sortzen dituen
zaborraren sorrera eta publizitatea. Lehenengoari dagokionez, esan dezakegu gaur egun prozesu
honetako arazo nagusia dela. Ecombes da Espainiako hondakin kudeaketarren antolatzaile nagusia.
Bigarrenari buruz aipatzekoa da izugarrizko eragina duela gizakiongan. Izan ere, hau da gizakioi
etengabe kontsumitzera bultzatzen digun iturria eta nola ez, produktu bat edo beste aukeratzea
eragiten duena.

Azkenengo hau hobeto ulertzeko, kakao - txokolatean oinarritutako lan bat burutu genuen gure
koaderno birtualean, fase hauek ondo ulertzeko ( KOADERNOA 1 ):

KAKAOTIK TXOKOLATERA

Kakaotik txokolatea sortzeko prozesua bi zati nagusitan bereizten dela esan dezakegu. Lehenengo
zatia, hau da, kakao haben ekoizpena (haben polinizazioa, hauen bilketa eta azala kentzea,
fermentazioa, lehorketa eta kakao haben sailkapena), herrialde azpigaratuetan gertatzen da, zehazki,
Ghanan. Prozesuaren bigarren zatia, prozesaketa, (kakaozko baba kakao likore bihurtzea, eta hau
txokolate, Kakao-hautsa edo koko-gantza bihurtzea) herrialde garatuetan gertatzen da, azaltzen duen
moduan, Europan.

Jarduera horiek egiterako orduan, generoari dagokionez, hasieratik amaierara gizonak nagusitzen dira.
Ekoizpenean, lan gogorrak gizonek gauzatzen dituzte, uztaren bilketa aldiz, emakumeek. Ez al dute
emakumeek lan astunak egiteko indarrik? Ondoren ere, industria gunean, gizonak soilik ageri dira.
Emakumeak ez al dira industrian lan egiteko gai?

Lan egiten duten pertsonen adina aztertuz, ikus dezakegu gazteak edo ez oso helduak direla, baina
hemen ere desberdintasun bat ageri da, izan ere, gizonen aldetik adin tarte desberdinetakoak aurki
ditzakegu, baina emakumeetan beti adin antzekokoak ageri dira eta askok ume bat daramate lanean ari
diren bitartean.

Ekoizpenaz arduratzen diren pertsonek prekarioki egiten dute lan. Izan ere, herrialde horien erdigunea
kakaoa dela jakinik, Berry Callebaut gisako enpresek hori baliatzen dute bertako langileak
esplotatzeko.

Herrialde horietako lana baldintzatzen duten faktoreak ugariak dira, hala nola, klima, lan egiteko gune
gehienak aire librean baitaude. Bestalde, beraien lan-tresnen harira, material eskasia dagoela argi
ikusten da. Tresna falta horren aurrean, haien gorputzeko atalez baliatzen dira, heuren burua arriskuan
jarriz. Hori gutxi balitz, oso soldata baxuaren truke egiten dute lan, ordu luzez. Europan aldiz, guztiz
kontrakoa da, izan ere, makinak, lan egiteko gune eroso nahiz egokiak eta nahi beste material dituzte
eskuragarri, soldatak ere altuagoak izanik.

Lehen fasean, ekoizpenean, kamioi xumeak erabiltzen dituzte. Besteak beste, kakaoa jasotzen duten
eremutik, lehortze-eremura garraiatzeko. Bigarren fasean berriz, itsasontzi handiak erabiltzen dituzte
eta horien bitartez, kakaoa europara bidaltzen dute.

Lurralde horretako kulturarekin lotuta, bertan saskiak buru gainean eramateko ohitura dago, nahiz eta
ekintza horrek ondorio larriak eragin ditzakeen. Horrekin ikus dezakegu ez dela haien segurtasuna ez
osasuna kontuan hartzen.

Laburbilduz, ekuatore inguruko herrialde gehienen irabazi bakarrak kakaoaren salmentarekin lortzen
dute, nahiz eta horren atzean kontraturik gabeko (beltzean ordainduta) lan baldintza txarrak egon.
Dena den, nabarmentzekoa da arrisku horiek Europako eta Ipar Amerikako herrialdeen esku daudela,
gizarte kapitalistak onartzen baititu giza esplotazio horiek.
Giza elikaduraren inguruan 5 dimentsio nagusi nabarmendu daitezke, alde batetik, alderdi
KULTURALA. Honetan, elikagai bakoitzaren alde sinboliko zein errituala azaltzen dira. Ikuspegi
SOZIALARI dagokionez berriz, hitzak adierazten duen bezala, elikagai partikular bakoitzak sozietate
edo gizarte orokor edota jakin batean duen eragina azaltzen du. Ez hori bakarrik, jaki bakoitzak bere
sorrera duenez, hau dena azaltzen duen zati HISTORIKOA ere badago. Aurretik esan bezala,
elikadura bat edo beste aukeratzearekin bakarrik izugarrizko aldaketa dagoenez, honen barnean
ikuspegi POLITIKO edota EKONOMIKOA dago. Azkenik, dimentsio BIOLOGIKOA dagoela esan
dezakegu.

Hala ere, hau hobeto ezagutzeko beste jarduera bat burutu genuen gure koadernoan, (
KOADERNOA 2 ), non Giddensen araberako kafearen eta kakaoaren azterketa sakona burutu
genuen, beti ere, ikuspuntu soziologikoa landuz.

KAKAOA IKUSPUNTU SOZIOLOGITIK

Txokolatea guztiok ezagutzen dugun jaki bat izateaz gain, beste hainbat ikuspuntu ere baditu.
Irudimen sozialogikok gure egunerokoan agertzen den edozein gauza edo ohitura berritzat hartu eta
ikuspegi zabalago batean aztertzean oinarritzen da. Horretarako, Giddensen bost dimentsioetaz baliatu
gara, elikagai hau sakonago aztertzeko,

Jakina da kakaoak alde sinbolikoa duela, non alde positibo nahiz negatiboak bereizten diren. Alde
positiboak sortzen dizkigun sentsazioekin lotu dezakegu, hala nola, plazerra, gozotasuna, poza eta
zoriontasuna. Alde negatiboei dagokionez, aurretik aipaturiko zapore gozoak adikziora eramateko
joera du eta hori zuzenki kaltegarria da osasun fisiko nahiz psikologikoarentzat, besteak bere,
loditzeko beldurra sorrarazi dezaleko (adibidez, anorexia).

Txokolate hitza lehen aldiz entzutean etortzen zaizkigun oroitzapen gehienak haurtzaroarekin daude
lotuta. Izan ere, orainaldiarekin alderatuz, lehen aipaturiko osasun arazoak ekidite aldera, ez genuen
nahi bezain beste jaten eta aukera genuenean, askoz gehiago baloratzen eta disfrutatzen genuen. Orain
aldiz, beti dugu eskuragarri eta horregatik, txokolateak guretzat zuen balioa galtzen joan da. Aurretik
aipatu den bezala, oroitzapen guztiak haurtzaroarekin lotzen ditugu. Dena den, gizarte mailan,
txokolatea hainbat erritu eta ospakizunekin lotzen da, besteak beste, gabonak eta San Balentina.

Elikagai honen jatorriari dagokionez, bere hasierak Mexikon aurkitzen dira, nahiz eta XVI.mendean
emandako kolonizazioak, bere kontsumoa gainontzeko herrialdeetara eta, batez ere, Europa
mendebaldera zabaltzea eragin zuen. Gaur egun herrialde hauek dira txokolatearen kontsumitzaile
nagusiak, Amerikekin batera. Gure egunerokoan ezinbesteko bihurtu zaigun lehengai hau, Afrikako
herrialdeetan ekoizten da batez ere.

Aurreko hariari jarraituz, azpimarratzekoa da kakaoaren jabetza duten herrialde berak direla ondorio
gehienak jasaten dituztenak, besteak beste, ekonomikoak. Enpresa handiek, herrialde horietako
langileei uskeria ordaintzen die, ia egun osoa lanean igaro ondoren. Era berean, lan ordu luzeen
eraginez, produkzio maila ikaragarria da, eta horrek, aurretik aipaturiko enpresa handien eta herrialde
garatuen aberastasuna bermatzen du.

Kakaoaren hedapenaren harira, gizartearen iritzi-eztabaidek gora egin dute. Izan ere, fruitu tropikal
honen globalelizazioarekin batera, giza eskubide eta komertzio justuaren urrapena nahiz
ingurumenaren suntsipena nabarmen handitu dira. Horren adibidea da umeen lan esplotazioa, non
Laura Oliasek El Diaron argitartutako “La tierra esclava” txostenean azaltzen den moduan, kakaoa
ekoiztu ahal izateko, bertako ume askok ez dute hezkuntzarik jasotzen. Hori dela eta, kakaoaren
salmentak hautu politiko bat barneratzen du, eta gizartearen ardura da ahots hori gatazka horiek ekidin
eta eraldatzeko erabiltzea.

Laburbilduz, argi dago egungo biztanleriak egoera aldatzeko aukera duela, norberak baitu zer babestu
eta zer sahiestu nahi duen hautatzeko aukera. Beraz, gure betebehearra da ahalik eta aukeraketa
jasangarriena egitea, gizartearen nahiz ingurumenaren bizi-kalitatea bermatzeko eta garapen
jasangarria sustatzeko.

BIBLIOGRAFIA
● Historia: Txokolatea: Lur-kolorea, zeru-zaporea (I / II) - Gaiak - Euskonews
● Politikoa: https://latierraesclava.eldiario.es/cacao/

KAFEA IKUSPUNTU SOZIOLOGIKOTIK


Anthony Giddens-en testua “ Kafea ikuspuntu soziologikotik ” hainbat zatitan banatzen dela
nabarmentzen da.

Testuari sarrera emateko, Giddens-ek imaginazio soziologikoa zer den zehazten du, hau da, C. Wright
Mills-ek esandakoaren arabera, irudimen soziologikoa ohikotzat hartzen ditugun ekintzei ikuspegi
zabalago bat ematea da, beste modu batera esanda, ohikotzat ditugun ekintzak berriak izango balira
bezala jokatzea.

Ondoren, kafea gai nagusitzat hartuz, honen irudimen soziologikoa lantzen du, batez ere bost arlo
jorratuz.

Lehenik, egileak kafea ez du soilik edari moduan erabiltzen, honi, balio sinboliko zein errituala
ematen dio. Izan ere, testuak argi uzten duen moduan, kafea goizero hartzearen ekintza pertsona
askorentzat erritual bat bilakatzen da. Gainera, aurretik esan bezala, kafeari balio sinbolikoa ematen
dio, hau da, kafea bera baino garrantzitsuagoak bihurtzen dira honeri erlazionaturiko ondorio zein
ekintzak. Esaterako, kafea hartzeko batzen diren pertsonen kopuru handi edo gehiengoak, beste
pertsonarekin geratzea jotzen du arrazoi nagusitzat, kafea bera baino.

Bigarrenik, kafearen elementu bati buruz dihardu idazleak, zehazki, kafeinak eta honek sortzen duen
adikzioa aipatzen ditu. Bestalde, beste droga batzuekin alderatzen du eta nahiz eta kafea droga bat
izan, herrialde gehienetan ez dute drogatzat hartzen.

Jarraian, globalizazioaren gaia lantzen du, zehazki, arlo ekonomikoaren eta sozialaren loturan
ikuspegia jarriz. Zehazki, kafea, herrialde garatuetan asko kontsumitzen da eta herrialde txiroetan eta
ekoizten da gehien bat, hau da, kafeak herrialde pobre nahiz aberatsetako pertsonen eta kulturen
artean loturak eratzen ditu modu ez zuzenean bada ere.

Laugarren puntuan, kafearen elementu historikoari buruz ari da egilea, kolonizazioa. Izan ere,
egilearen arabera, kafea ez da jatorrizko dieta okzidentalaren parte. Are gehiago, europearren
konkistari esker iritsi zen edari hau mendebaldera.

Azkenik, azkenengo urteetan kafea eztabaida gai bihurtu dela adierazten du ( giza eskubideak,
ingurumenaren suntsipena , komertzializazio justua eta globalizazioa esaterako ). Zehazki, gizabanako
bakoitzak kontsumitzen duen kafe motaren arabera, honen ekoizpena eta honek berarekin dakarren
esplotazioa bultzatzen du. Honekin egileak esan nahi duena gaur egun gizakiok jan, eran edo
kontsumitzen duguna politika bihurtu dela da.

TXOKOLATEA ETA KAKAOA

1. KULTURALA: ( sinbolikoa, errituala… )

➔ Luxua, sentsualitate zein feminitatearen sinboloa, gogogabezia, arduragabekeria,


plazerra…
➔ Oso emozionala da, maiteminduta egotearekin estuki lotuta dago ( San Balentin
eguna, produktu erromantikoak txokolatezkoak dira )
➔ Txokolatea bai egunerokotasunean eta baita egun zein data berezietan kontsumitzen
da, gabonetan, San Balentinean, neguan ( harremanak sendotzeko balio du ).

2. KULTURALA ( irudikapenak )
➔ Positiboa
◆ Plazerra
◆ Adiktiboa
◆ Penak uxatzeko
◆ Festa
➔ Negatiboa
◆ Aknea, kariesa…
◆ Gizentzeko beldurra ( kaloria, azukrea eta gantzak )

3. SOZIOEKONOMIKOA

➔ Kakao esportatzaileak: Gehienbat 3. munduko herrialdeak dira ( Afrika, hay da, Boli,
Nigeria…. )
➔ Munduko kontsumitzaileak: Gehienbat lehengo munduko biztanleria ( Europa eta
AEB )

Hau da, urruneko herriak lotzen ditu kakaoak, Hegoaldeko herrialdeek ekoizte dute kakaoa eta
Iparraldeko herrialdeek kontsumitzen dute txokolatea. Bitartean, Iparraldeko multinazionalek etekin
handiak ateratzen dituzte.
4. HISTORIA

Kolonizazioaren ondorioa da. XIX. Mendean zabaldu zen txokolatearen ekoizpena eta kontsumoa.

5. POLITIKOA

Giza eskubideen urraketa larria, kakao ekoizpeneko langile asko esklabuak dira ( lan ordu luzeak,
baldintza desegokiak, irabazi murritzak, umeak lanean… ). Gainera, ekosisteman ere kalteak eragiten
dira.
Honi lotuta aipatu behar da, kontsumitzaileak txokolate bat edo beste erosten duenean ere, hautu
politiko bat egiten ari dela.

Aurretik aipatu dudan elikadura sistema ( ekoizpena, prozesaketa, garraioa, kontsumoa, kanpo
eragileak… ) elikadura - sistema kapitalista eta globala dela esan dezakegu. Hau da, eredu honetan
garrantzitsuena edota helburu nagusia, publizitatearen bidez gastuak merketu eta irabazi ahalik eta
gehien lortzea da. Honetarako, enpresek publizitatearen bidez, kontsumitzaileak elikagi mota bat edo
beste aukeratzera bultzatzen du, enpresek irabaziak handitzeko asmoarekin. Jakinekoa da honek bere
baitan hainbat albo ondorio dituela. Nagusienak, giza eskubideak suntsitzea, ingurugiroa ez
errespetatzea eta gizarteen arteko ezberdintasun soziala handitzea dira.
Aurreko sistema mota honi aurre egiten dien bi merkataritza mota berri ezagutzeko aukera izan
genuen: BIDEZKO MERKATARITZA eta ELIKADURA BURUJABETZA.
Hauek gehienontzat berriak zirenez, beste lan bat burutu genuen ( KOADERNOA 3 ):

ELIKADURA BURUJABETZA ETA BIDEZKO MERKATARITZA

Gaur egun munduko biztanleria gehienak kontsumitzen edo bultzatzen duen elikadura-sistemaren
printzipio nagusia eskulan merkearen eta goi-teknologiaren bitartez, irabaziak ahalik eta gehien
handitzea da. Hori betetzeko, konpainia handiek ez dituzte kontutan izaten ez ingurugiroa zein
baliabide naturalak. Elikadura-sistema konbentzional honen aurrean, bidezko merkataritza eta
elikadura burujabetza sortu ziren.
Elikadura burujabetza herri batek bere premiak asetzeko behar beste elikagai lortzea da, ingurugiro
nahiz elikagai horiek lortzeko langileen eskubideak babestuz. Honako proposamen politiko hau La
Via Campesina baserritar mugimenduak 1996.urtean plazaratutakoa da, helburutzat bertako langileek
jasaten duten gosetea salatzeko eta bertako langileen eskubideak aldarrikatzeko.

Elikadura Burujabetzaren oinarrizko printzipioa bertakoak diren elikagaiak kontsumitzea da, beti ere
hauek inolako aldaketa kimiko edo biokimiko izaten ez dituzten bitartean. Bide Berriak
dokumentalean zehazten zen bezala, elikadura Burujabetzaren helburua ez da elikagaien 100%- a
Euskal Herrian bertan ekoiztea, kopuru horretara ahalik eta gehien gerturatzea baizik.

Izan ere, mugimendu hau babesten duten kideen ustez, orokorrean, ez dago atzerriko elikagaiez
elikatzeko beharrik, bertako produktuekin nahiko baitugu. Hori gutxi balitz, baloratzekoa da hemengo
kalitatea, azken finean, bertako lurrez eta ekoizpen faktoreez baliatzen baikara, produktu artifizialen
erabilpenik gabe, merkatu lokala eta iraunkorra sustatuz. Aipatzekoa da nekazaritzarako lurrak ere
galtzen ari direla, izan ere, industriarako erabiltzen dituzten lurrei bera kutsatzeko produktuak
erabiltzen dituzte eta orduan ezinezkoa da bere onera ekartzea, hau da, nekazarientzarako erabiltzea
eta honi deritzo nekazaritza logikoa. Bideoan aipatzen duen bezala, produktu kimikorik gabeko lurrak
dira nekazaritza logikoan sartzen direnak.

Bestalde azpimarratzekoa da hasieratik Elikadura Burujabetzak agerian utzi zituen zailtasunak.


Kontzeptu berri honek, baserritar mugimendua zuzenki lotzen du, Elikadura Burujabetza nekazaritza
iraunkorrean oinarritzen baita eta, aldi berean, ekoizpen prozesuan elikadura eskubideak bermatzea
delako haren helburua. Beraz, ekoizpen iraunkor eta lokala sustatzen dituela esan daiteke.

Beraz, sistema berri honen helburua, produktu lokalen kontsumoa bultzatzea da, elikagaiek ahalik eta
ibilbide laburrena egin dezaten eta horrekin batera, ekoizpen iraunkorra sustatzea. Horretarako,
elikadura osasuntsua eta ekoizleen eskubideak bermatzea du oinarritzat.

Bidezko merkataritzaren eta elikadura burujabetzaren arteko ezberdintasun nagusiak, bidezko


merkataritzaren helburu nagusietako bat ekoizle behartsuenak merkatura sartzea da, eta hauek
gehienak atzerritarrak izan ohi direnez, ekoizten diren produktuak beste herrialde batzuetatik datoz.
Elikadura burujabetzaren kasuan berriz, BASERRITARRAK eta hau bultzatzeko asmoarekin,
hemengo produktuen kontsumizioa bultzatzen du . Hala ere, bai bidezko merkataritzak eta baita
elikadura burujabetzak ingurumena eta langileen eskubideak bermatuz eta errespetatuz lan egiten
dute, lehengaiak beren jatorriko herrialdean haziz.
1.2 KULTURA ETA ELIKADURA

KULTURA ETA ELIKADURA

Tylorren arabera, KULTURA, izakiak gizarte kide gisa bereganatzen dituen, ezagutzak, sinesteak,
artea, morala, legeak, ohiturak eta hainbat gaitasun biltzen dituen konplexu bat da.
Kultura ez materialaren barruan, hitzak, sinesmenak, usadioak, ohiturak...daude, eta kultura
materialean berriz, tresnak...

Zehazki, kultura, arau eta balio sistema da eta gizartea berriz, kultura bera duten eta toki zehatz baten
kokatzen den giza taldea.

Iragarki, Internet, telebista… garrantzi handiko iturriak direnez mezu kulturalak ulertu eta igortzeko
orduan, iragarkien azterketa sozial eta kulturala burutu genuen ( KOADERNOA 1 ). Nire taldearen
kasuan, Kellog´s en iragarkia aztertu eta burutu genuen.

Guk aukeratutako iragarkian, Kellog´s, hainbat emakume bulegari haien lan postuetan agertzen dira.
Emakume hauek guztiek ezaugarri berdinak betetzen dituzte; gazteak, zuriak eta estereotipatuak
(argalak, lirainak..).Haien gosea asetzeko elikagai ez osasuntsu batzuk dauzkate, baina hauek jateari
uko egiten diete, gizentzeko beldur direlako. Iragarkairen bukaeran, enpresa honek arazo horri
konponbide bat ematen dio, zereal hauek jatea, alegia
Iragarki honek egoera honi aurre egiteko, alternatiba osasuntsu bat bultzatu nahi du, gose hori
asetzeko eta beraien forma mantentzeko, izan ere, gainontzeko elikagaiak baztertzearen arrazoia
horixe da.
Zereal hauek iragarkiko protagonistentzat esanahi positiboak baino ez ditu; batetik, haien gosea
asetzen dute gorputzean eraginik izan gabe eta bestetik, haien kontzientzia lasai mantetzea eragiten
dute.
Eragin nahi dituen emozio edo sentimenduak azken finean beraien kontzientzaren lasaitasunarekin
daude lotuta eta beraz, lasaitasuna eta plazerra transmititzen ditu. Eta horrekin batera, ikusleek haien
produktua erosteko interesa piztea lortzen du.
Agertzen diren ohitura guziak energiarekin lotuta daude. Izan ere, zereleak goizean goiz jateko ohitura
edukitzera bultzatzen gaituzte baita beste iragarki batzuetan ere. Bertan ere, indarra eta energia
emango digutela sinetsaraziz.
Entzuten den soinua, hasiera batean beldurra, ezinegona, lasaitasun eza transmiti dezake, baina behin
zereal hauek hartzean, egora baretzen da eta horrekin batera entzuten den soinua.
Agertzen diren elikagai guztiak “pikoteo” modukoak dira, bat bateam energia emateko hartzen
direnak; hau da, momentu zehatz batean, gose garenean hartzeko elikagaiak dira eta hauen artean,
zerealak osasuntsuenak direla esan daiteke. Edozein momoentutan hartu daitekeen aukera osasuntsua.
Protagonisten janzkerari dagokionez, guztiak soineko gorria daramete eta ingurua zuri islatzen da.
Horrek, produktu honen markarekin erlazioa zuzena du. Kolore horiek guztiz errepresentatzen dute
saltzailea.
Iragarkian agertzen diren emakume guztiak gazteak, zuriak, gizartean onarturik dauden genero rolak
betetzen dituzte… Anunzioak bidaltzen duen mezua, produktua erosteko irrika pizteaz gain,
emakumeek haiek “figura” mantentzea da (Azken esaldia: “cuida tu linea”). Betidanik, emakumeek
haien itxura zaindu beharko dutela sinistarazi da eta iragarkiak ere hala demostratezen du.
Iragarkia gizartearen eredu heteropatriarkatuaren islada da, izan ere, emakume estereotipatuak soilik
agertzen badira ere, seguruenik anuntzio hori gizonezkoek sortu zuten. Beraz, anuntzio honekin,
gizartean iada zabaldurik dauden genero rolak erabiltzen eta areagotzen dituzte, horiekin etekinak
lortzeko eta areagotzen dituzte.
Era berean, arazo psikologikoak sorrarazi ditzake. Izan ere, elikagai honen kontsumoak gizartean
onartuta dagoen gorputz perfektoa lortzera eraman gaitzakela, baina hala ez dela ikustean etsipen
sentimenduak eragin ditzake, gerora gaixotasun larritasun bihurtu daitezkenak.

Kultura normatiboa da. Izan ere, portaera arauak ezartzen ditu.


Kultura baten sinboloak, kontzeptu abstrakoak ulertzeko keinu edo objektuak dira.
Kultura baten balioak, Mendebaldean gutxienez, binaka agertzen dira ( positiboa eta negatiboa ).
Esaterako, langilea / alperra, indarra / ahultasuna…
Mendebaldeko balio nagusiak kontsumitzea, hau da, dirua gastatzea, produktibismoa, positibismoa eta
azkar mugitzea da. Hau estuki lotuta dago azkenengo hamarkada hauetan garatu den FAST FOOD
mugimenduarekin. Fast food mugimendua, industrialki sortutako janari azkarra, zerbitzu eta
kontsumo azkarra eta prezio merkeak ezaugarritzat dituen mugimendua da.
Baztertuta dauden balioen artean, mina eta heriotza onartzea , ezer ez egitea ( hau da,
produktibitatearen aurkakoa , ) eta lasai ibiltzea daude. Honi lotuta, SLOW FOOD mugimendua sortu
zen, zati handi batean FAST FOOD mugimenduari aurka egitea edota aurre hartzea helburutzat duen
mugimendu mota. Hau da, hau bizitzeko erritmo azkarraren aurka dago, etxean prestatutako kontsumo
jasangarri eta kalitatezkoa bultzatzen duena.

Mendebaldeko balio haueri buruz azterketa sakona egiten du gizartearen Mcdonalizazio izenarekin
ezagutzen denak. Honen 4 printzipio nagusiak, eraginkortasuna, kalkulagarritasuna,
aurreikusgarritasuna eta kontrola dira.
Eraginkortasuna: ahalik eta ekoizpen handiena lortzeko lan teknika zehatzak jarraitzea; hala nola,
katean lan egitea.
Kalkulagarritasuna: Kasu honetan, kantitatea kalitatearen gainetik dagoela.
Aurreikusgarritasuna: kontsumo modua aurrezagutu, aurretik produktuak zehaztuta daudenez,
bezeroak iritsi bezain pronto kontsumitu eta ahalik eta lehen alde egiteko prestatuta daude.
Kontrola: produktuen ekoizpena makinek kontorlatzen dute, haiek zehazten dute denbora, langileen
erritmoa, etab.

Honek guztiak irrazionaltasuna eta gizatasun eza eragiten du. Mcdonalizazioa hezkuntza sisteman ere
ematen dela nabarmendu daiteke. Izan ere, heziketa sisteman irakaskuntza ebaluatzeko irizpide
tradizionalak, mcdonalizazioaren ohiko irizpideekin ordezkatzen ari dira, esaterako, estandarizazioa
eta kalkulagarritasuna.
Izan ere, ikasleentzat ezagutzak eskuratzea helburu bat lortzeko bitarteko bat da, helburu berari
garrantzia kenduz eta zuzenki lotuta dago eraginkortasunarekin ( irakasle kopurua murriztuz, ikasgela
batean ikasle kopurua handitzea ).

Gizarte baten kulturari buruz ere aipatzekoa dira ETNOZENTRISMOA eta KULTURA
ERLATIBISMOA. Etnozentrismoa Sumnerren arabera, bakoitzaren kultura bestearena baino hobea
dela uste izatea da, eta honek berarekin ekartzen du, bakoitzaren kultura eredutzat hartzea eta horrela
beste dena arrarotzat edo desberdintzat hartzea. Kultura erlatibismoa ezaugarri baten funtzioa eta
esanahia beronen ingurugiro kulturalari lotuak daudela da.

1.3 ) Sozializazioa eta elikadura

Gizakiok ez gara gizarteko kide jaiotzen, egiten egiten gara gizaki bezala SOZIALIZAZIO izena
hartzen duen prozesu luze baten ondorioz. Hau, jaiotzean ezinduak garelako gertatu ohi da.
Sozializazio prozesua burutzeko, sozializazio eragile batzuk beharrezkoak dira. Hau da, hauei esker
gizaki orok gizartean nola jardun behar duen ikasten du. Hauen artean betidanik eman direnak,
familia eta hezkuntza dira. Izan ere, hauek dira txikitatik haurrengan eragin handiena eta zuzena
dutena. Baina gaur egun, beste hainbat eragile ere nabarmendu daitezke. Esaterako, komunikabide
zein Interneta. Azkenengo bi hauek, txikitatik ikusi eta entzun ahal dira gaur egungo umeengan. Izan
ere, gero eta adin txikiagoarekin eta denbora tarte luzeagoz kontsumitzen dute haurrek. Beraz, argi
dago, gero eta sozializazio eragile garrantzitsuagoak bilakatzen ari direla.
Aipatu beharra dago, sozializazioaren efektu handiena haurrengan eman ohi dela, aurretik esan bezala
ezinduak garelako, eta horrez gain, errazagoa delako haurrengan eragitea helduengan eragitea baino.
Hala ere, sozializazioa prozesu amaigabe bat da, bizitza osoan zehar ematen baita.
Nahiz eta sozializazio prozesua edota terminoa oso ezaguna ez izan mundu mailan, honek izugarrizko
garrantzia du gizakiengan. Izan ere, modu batean edo beste batean, gizakia eratzen duelako, hua
gizarteko kide bihurtuz. Gainera, honi esker belaunaldiz - belaunaldi balioak, usadioa… transmititzen
dira, gizartearen biziraupena bermatuz. Nahiz eta esan beharra dago, balioak aldatuz joaten direla
urteak pasa ahala, berrikuntza eraginez. Honekin eta arauak uniformeak ez izatearren, sozializazio
prozesua guztiz arrakastatsua ez dela ikus daiteke.

SOZIALIZAZIOA edo GIZARTERATZE PROZESUA


1. Prozesu kognitiboa / subjetiboa da: Psikologikoki sozializazioa ikaskuntza da, gizatalde jakin
baten kultura gizakiari irakasten zaio eta.
2. Identifikazio prozesua: Soziologikoki eta antropologikoki, ez da edukiak transmititzea, eduki
horiek beraiekin identifikatzea ( kultura, nazioa, erlijioa,¡... )
3. Prozesu afektiboa: Psiko-sozialki, gizakiak gizarte bizikidetasuna, elkarekintza,
komunikazioa, afektua eta gorputz ukipena ere behar ditu, kalitatezkoak.

Sozializazio motei dagokionez, 3 direla esan dezakegu. Garrantzitsuena haurtzaroan gertatzen dena
da, hau da lehenengoa. Hemen, gizarte kategoriak ezartzen dira ( sexua eta generoa , familia… ) Etapa
honetako sozializazio - eragile nagusiak familia eta eskola dira.
BIgarren etapari nerabezaroan ematen zaio hasiera, gehien bat komunikabide zein teknologiari esker
eta hemen azpimundu instituzionalean nola jardun barneratzen da ( ikasle, langile… moduan ).
Horrez gain, nagusiago egin ahala, profesional izateko gaitasunak garatzen hasten dira.
Hirugarren sozializazio prozesua etnien artean ematen dena da, hau da, ingurune globalizatu batean,
gehien bat inmigrazioen eraldaketengatik.
Hau bi norabideetan eman daiteke, alde batetik, harrera gizarteek etorkinen balio eta portaera berriak
ikasi eta barneratu. Eta bestalde, etorkinek beraiek gizarte horietara egokitu beharra dute, gizarte arau,
balio eta ohitura berriak ikasiz. Azkenengo honi, akulturazio ere deitzen zaio.

Sozializazio prozesu, eta batez ere, sozializazio eragileak haurrengan duten efektua hobeto ulertzeko,
ariketa bat burutu genuen. ( KOADERNOA 1 ): Haurren elikadura ohiturak eta publizitatea.

HAURREN ELIKADURA ETA PUBLIZITATEA

Gaur egun, munduan bost urtez azpiko 42 milioi haurrek gainpisua dute eta EAE- n zehazki, hamar
haurretatik hiruk pisuarekin arazoren bat pairatu ohi dute. Izan ere, denbora aurrera joan ahala, heldu
zein haurretan, ohiturak eta elikatzeko erak izugarri aldatu dira, gero eta elikadura - dieta
desegokiagoa eta ohitura sedentariagoak nagusitzen ari baitira. Ondorioz, osasunarekin lotutako gero
eta erakunde gehiagoren hitzetan, helduetan ohikoak diren gaixotasun asko haurretan ere ematen dira,
hau da, gaixotasun asko pairatzeko adina aurreratzen doa eta hortaz, bizi itxaropen mailak behera
egingo du MOE-k adierazi duen bezala.

Nerabeen pisuarekin dagoen arazoa bizimodu aldaketarekin dago zuzenki erlazionatuta. Izan ere,
egungo gizartea modu sedentarioago batera moldatu da, ariketa fisikoa eta mugimendua alde batera
utzi delarik. Teknologian egondako aurrepenak dira azken bi hauen ordezkatzaile nagusiak. Aurreko
belaunaldien bizimodua gaur egungoarekin alderatuz, askoz aktiboagoa zela esan daiteke, beraz
teknologiak mugimendua ordezkatu duela esan daiteke. Bizimodu aldaketa hau hurrengo arloetan ikus
daiteke:

Mugikortasunari dagokionez, azken hamakadetan garraiobideetan emandako aurrerapenak, gizakia


erosotasunera ohitzea eragin du. Hau da, lehen toki batetik bestera oinez mugitzen ziren ez baitzegoen
beste aukerarik. Gaur egun, ordea, beste aukera “erosoagoak” ditugu eta hauetara jotzen dugu,
automobiletara edo garraiobide publikora, batik bat.

Beste aldaketa nabarmen bat, nerabeen eta haurren aisialdian ikus daiteke. Lehen umeek elkarren
artean jolasteko antolatzen zituzten joku guztiak, aire zabalean eta ariketa fisikoarekin zeuden
erlazionatuta. Orain, aldiz, gailu elektronikoek hartu dute jolas guzti horien lekua.

Azken finean, gaur egun ariketa fisikoarekin erlazionatutako bizimodu bat ez dugunez, jarduera
fisikoa egiteko, ikastetxeetan egoten diren soinketa saioak edo norberak aukeratutako kirol batean
soilik egiten da.

Bizimodu aldaketa horiez gain, gero eta haur gehiagok gainpisua edota obesitatea pairatzeko arrazoia
sozializazio eragileei estuki lotuta dago. Izan ere, jakinekoa da sozializazio prozesuaren etapa
garrantzitsuena haurtzaro zein nerabezaroan ematen dela, eta beraz, funtsezkoa suertatzen da
haurrengan elikadura zein bizi-ohitura osasuntsuak txikitatik barneratzea. Bestela, helduagoak egin
ahala, hauek aldatzea zailagoa izan ohi da. Sozializazio eragileen artean garrantzitsuena edota
haurrengan eragin zuzena duena gurasoak dira. Esaterako, hauetako asko lanean murgilduta aritzen
dira, eta denbora faltagatik edo izaten duten gogo gutxiren arrazoiarengatik, sukaldatzeko ohitura
galdu eta aurrez sukaldatutako produktuak erosteko joera nagusitzen ari da, eta horren ondorioz,
haurrak gaizki elikatzen dira. Gainera, gurasoengan begi-bistako kalterik sumatzen ez dutenez,
elikagai mota horiekiko jarrera positiboa barneratzen dute eta erosaogoa dela ikusita, hortara moldatu
eta ohitura desegoki horiekin jarraitzen dute.

Bestalde, eskolak haurren hezkuntzan duen efektua ikaragarria da eta beraz, honetan ere hobea izango
litzateke bizi ohitura osasuntsuak bultatzen dituzten programak irakatsiko baldin baziren edota
heziketa fisikoko ordua luzatuko balitz.

Azkenik, telebistak eta baita Internetek ere izugarrizko eragina dute haurrengan. Izan ere, aurretik
aipatu bezala, haur zein nerabeek gero eta ordu gehiago igarotzen dituzte gailu hauen gainean begiak
jarrita eta horrez gain, artikuluan irakurri daitekeen bezala “ OINaren iritziz, elikadura arloko
industriak arreta jartzen die haurrei, etorkizuneko kontsumitzaileak direlako, gastatzeko gaitasuna
dutelako eta eragin egiten dutelako familiako gastuetan. ” Ondorioz, haurrek hauek gehien
kontsumitzen dituzten orduetan nagusitzen dituzte horrelako iragarkiak.

Publizitateak ere eragin izugarria dauka arazo honen aurrean. Nerabeak eta batez ere haurrak ez dira
gai haientzat onuragarriak diren elikagaiak bereizteko. Hori dela eta, enpresak egoera hortaz baliatzen
dira haien marketing estrategiak erabiltzeko. Umeek eskuragarri izaten dituzten iragarkia eta tentazio
argi bat dira haientzat,ez baitakite ezberdintzen onuragarria dena. Inozentzi horretan, ez dutenez
iragarkia eta marrazki biziduna bereizten, osasuntsua ez den elikagai bat osasuntsua dela pentsa
dezakete. Bestalde, enpresek ondo dakite umeek ahalmen ekonomiko txikia dutela, horregatik prezio
baxuko produktuak ateratzen saiatzen dira, haiek eskuragarri izan ditzaten. Gainera, iragarki horiek
guztiak, ordutegi zehatz batzuetan emititzen dituzte, adin txikiko ikusleek ikusten dituztela
ziurtatzeko.

Hori guztia kontuan izanik, beharrekoa da garbi uztea anitzak direla haurrek eta nerabeek hobe
elikatzeko hartu daitezkeen neurriak. Helburu hori lortzeko, gobernuaren papera oso esanguratsua da,
hark baitu adin tarte horri zuzendutako iragarkiak mugatzeko legeak sortzeko ahalmena. Horren
harira, Eroski Consumerrek argitaratutako artikuluaren arabera, nutrizio arloko marketina oker ez
erabiltzeko eta horien eragina kontrolatzeko, Europako Batzordeak CE) n.º 1924/2006 Araudia onartu
zuen 2006. urtean, non elikagaiek zer-nolako nutrizio-oharrak izan ditzaketen eta zer-nolako osasun-
ezaugarriak nabarmendu daitezkeen zehazten duen. Bestalde, gobernuak elikagai horien prezioan
aldaketak egiteko aukera duenez, salmenta murrizteko asmoz, horien prezioa garestitu beharko luke.
Lege horiez gain, hezkuntza sistemak iragarkiak zuzen aztertzeko pausuak eman ditzake, horiek
zabaltzen dituzten mezu desegoki eta iruzurretaz jabetzeko. Gainera, gomendagarria da ikastetxetan
eskaintzen den janarian ere aldaketak egitea, kanpoko katering-enpresak, tokiko elikagai osasuntsuen
erabilera bermatzen duen sukaldariengatik ordezkatuz. Bideoan azaltzen den bezala, ikastetxeetan
hezkuntza fisikoko arloa ordu batekoa izaten da normalean, beraz, aholkagarria da saio hori luzatzea
nahiz bizi-ohitura osasuntsuak sustatzen dituen ekimen desberdinak egitea. Hori guztia kontuan
izanik, ezin da alde batera utzi familiak eta inguruko pertsonek norberaren bizi-ohituretan duten
eragina. Horregatik, ezinbestekoa da ekintza osasuntsuak sustatzea, besteak beste, ariketa fisikoa
egitea (aisialdia familian, mendi bueltak…) eta elikadura osasuntsua jarraitzea (etxean sukaldatu,
elikagai osasuntsuak kontsumitu…).

You might also like