You are on page 1of 13

8.

GAIA

0. SARRERA

1. OSASUNERAKO HEZKUNTZA

2. ATSEDENA, HIGIENEA ETA JARDUERA FISIKOARI BURUZKO JARRERAK ETA OHITURAK

3. ISTRIPU PREBENTZIOA, LEHEN SOROSPENAK ETA HAURREN GAIXOTASUNAK

4. HEZKUNTZA ESKUHARMENERAKO IRIZPIDEAK

5. OSASUN HEZKUNTZAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK

- HEZIKETA AFEKTIBO-SEXUALA
- OSASUN MENTALA
- BIDE HEZKUNTZA
0. SARRERA
Osasun Hezkuntza (OH) Haur Hezkuntza gero eta indar gehiago hartzen doan gaia da. Gaur
egungo gizarteak (sedentarismoa, estresa,…) osasunarekin erlazionatutako arazo berriak sortu ditu
(haur-gizentasuna,…) eta, horregatik, esku hartu behar dugu.
Horretarako, EAEn HHrako ezartzen duen curriculumeko Dekretua (12/2009, urtarrilaren 20koa)
hartzen dugu kontutan, non “Norberaren ezagutza eta autonomia pertsonala” esperientzia-eremuan
zera irakurri dezakegu: “Haur-eskolan oso garrantzitsua da bizi-kalitate hobea izaten lagunduko
duten ohiturak eta balioak sustatzea. Nork bere burua zaintzen ikasteak, pixkanaka, jarduteko
jarraibide egokiak hartzea eskatzen du, elikadurari, segurtasunari eta higieneari dagokienez.
Ohiturak hezi daitezke, eta funtsezkoa da ildo horretan esku hartzea haurrak hezkuntza-
komunitatearekin ezartzen dituen lehenengo harremanetatik. Bizitzan aukera osasungarriak hartzen
lagunduko dion ezagutza eraiki behar da.” Eta horrela HH-rako xedea lortu, hau da, haurren
garapen fisiko, kognitibo, afektibo eta sozial osoa eta orekatua lortzea, eta era berean, oinarrizko
konpetentzia den “pertsona gisa garatzen ikastea” lortzea.
Xede horretara bideratzeko beharrezkoa da atsedena, garbitasuna eta jarduerari buruzko jarrera
eta ohiturak irakastea. Lan honetan familiaren kolaborazioa ezinbestekoa da, eta Osasun Saileko
langile ezberdinen esperientziaz baliatu behar gara (Osasun Zentroak, azken urteetan, heziketa
lanak egin ditu herri eta hirietan).
Gai honetan ere haur gaixotasun ohikoenak aztertuko ditugu, istripuen prebentzioen garrantzia
eta hauek ematekotan lehen sorospenak aplikatzea. Guzti hau hezkuntzaren esku hartzean
gidatuko gaituen irizpideak jarraituz.
Bukatzeko, gai guztiaren ondorioak aterako ditugu.

1. OSASUNERAKO HEZKUNTZA
 ZER DA OSASUNA?
Osasunaren Organizazio Mundiala (OMS)-ren konstituzioaren hitzaurrea jarraituz, osasuna
definitu ahal genuke “ez bakarrik min edo gaixotasunen eza, baizik eta ongizate fisiko, mental eta
sozialeko egoera bat bezala ere”.
Osasunaren kontzeptua aztertzeko gizabanako eta bere ingurunearen arteko, gizabanako eta
munsu sozialaren arteko eta, azkenik, gizabanako eta faktore kultural, ekonomiko, politiko,
psikologikoen,… arteko oreka bat beharrezkoa da. Guztiekin, neurri handi batean, osasuna
erlazionatzen da eta haien menpe dago.

Ikastetxeko eguneroko jardueren parte izan behar du osasunerako heziketak, eguneroko bizitzak
berak, ematen dituen posibilitate guztiak aprobetxatu behar baitira, ikasleengan osasuna
babesteko, alegia, curriculumean integratu behar da.
Haurrekin kontaktuan dauden helduak eredu gisa agertu behar dira; hau dela eta,
garrantzitsuena ez da esaten dena, umeen aurrean egiten dena baizik.
Haurrek ohiturak imitazio eta errepikapenaren bidez bereganatzen dituzte, beti ere testuinguru
esanguratsu batean; beraz, guraso eta eskolaren arteko elkarlana oso garrantzitsua da. Irizpide
berdinak jarraituz haurrek ohitura hauek bereganatzen joango dira.
Oinarrizko hezkuntzak, ikasleek ohitura osasungarrien garapenean sartzen saiatu behar da:
gelan espazio egokiak sortzen (garbiak,gertukoak..), lo-erritmoa errespetatzen, elikadura egokia
sustatzen, erlazio egokiak sortzen, haurren sozializazio errazten, bakoitzaren erritmoak
errespetatzen…..
Beraz, istripuak eta gaixotasunak ekiditeko beharrezkoak diren prebentzio baliabideak jartzea
garrantzitsua izango da. Horretaz gain, ikasleengan osasunerako, atsedenerako, garbitasunerako
eta ariketa fisikorako oinarrizko ohiturak sustatu behar dira, bere osasuna hobetzen eta mantentzen
laguntzeko.

 CURRICULUMAREN TRATAERA
O.C.D an esaten den bezala “Haur Hezkuntzan oso garrantzitsua da bizi-kalitate handiago
ekarriko duten ohiturak eta balioak indartzea. Norberak bere burua zaintzeak elikadura,
garbitasuna, ariketa fisikoa, atsedena eta segurtasunari dagokionez pixkanaka jokabide egokiak
eta onuragarriak ikastea dakar”
“Norberaren ezaguera eta autonomia pertsonala” esperientzia eremuko 4. blokea den
“Norberaren zaintza eta osasuna” atalean, ondorengo edukiak aurkitzen digutu:
- Osasunaren alde egiten duten eta norberaren eta ingurukoen ongizatea eragiten duten
ekintzak eta egoerak identifikatzea eta aintzat hartzea.
- Ohitura osasungarriak gero eta modu autonomoagoan gauzatzea: gorputzaren higienea,
elikadura eta atsedena. Jardute horri loturiko eremuak eta objektuak behar bezala erabiltzea.
- Laguntza behar duten egoeretan laguntza eskatzea eta onartzea. Besteen laguntzeko
jarrerari garrantzia ematea.
- Eguneroko jarduerak egiten diren eremuak garbi eta txukun edukitzeko, elkarlanean aritzea
eta horretan laguntzea.
- Eguneroko jarduerak -otorduak, atsedena, higienea eta lekualdaketak- arautzeko ezarritako
jokabide-arauak onartzea eta balioestea. Arau horiek betetzeko gero eta ekimen handiagoa
izatea.
- Osasunean zuzeneko eragina duten arrisku-faktoreei behar duten garrantzia ematea eta
ohiko egoeretan prebentzio- eta segurtasun-jokabideak izatea.
- Gaixotasun-egoeretan eta istripu txikiak gertatzen direnean lasai egon eta laguntzea.
- Osasunerako, norberaren eta besteen ongizaterako egokiak eta desegokiak diren jokabide
eta jardute sozialak identifikatzea, hitzez adieraztea eta modu kritikoan balioestea.
2. ATSEDENA, HIGIENEA ETA JARDUERA FISIKOARI BURUZKO JARRERAK
ETA OHITURAK
 JARRERAK
OHk batez ere jarrerak barneratzea lortu nahi izaten duen arren, ez da ulertu behar kontzeptu
eta prozedurak garrantzitsuak ez direnik.
Irakaslearen jarrerak, bere balorapenak, ikastetxeko giro orokorra, jantokiko menuen oreka,
garbitasuna... inork aipatzen ez dituen edukiak izan arren ikasleak horietaz etengabe ohartzen
dira.

 OHITURAK
Oso garrantzitsua da umeak bere osasuna hobetzen eta mantentzen lagunduko dioten
ohiturak bereganatzea. Heziketa hau jaiotze momentutik hasiko da.
Ohitura lehen aldiz egindako ekintza behin eta berriz errepikatzea da. Ohiturak hartu egiten
dira ez dira heredatzen, eta behin hartu ezkero denbora asko aurrezten dute. Ohitura onak
bizitzako lehen egunean hasi behar dute eta bi urtetik aurrera da ohitura onen ezarpenak
garrantzi gehien hartzen duenean.
Ohiturak sortzeko arau orokorrak:
- Programa baten aurretiko planteamendua: garrantzitsua da haurrek ze ohitura ikastea nahi
dugun, baita horretarako heldutasun nahikoa duten.
- Erregulartasuna eta irmotasuna irakatsiko den ohituraren errepikapenean. Ordutegi finko bat
ezartzea beharrezkoa da.
- Gozapena: gure esku dagoen guztia egin behar dugu ohiturak haurrarengan gozapen
sentsazioa edo errefortzu positiboaren erabilera eman diezaion.
- Inplikazioa: haurraren inguruko pertsona guztiengatik (familia, eskola, eta bizi den ingurua)
- Aurrez antolaturiko egoerak ohiturekin lotzea: ohitura gogoratuko dien hitz edo abestiak.
- Adibide ona izatea: eredu ona izan behar gara haurrarentzat, imitazioz ikasten baitute; honek
ohitura osasuntsuen lorpenean lagunduko dio.

2.1 ATSEDENARI BURUZKO JARRERA ETA OHITURAK


Jarduera honek indarrak hartzeko eta energia gehiagorekin hasteko balio digu.
Etapa honetako haurrek jarduera sarritan aldatzea behar dute eta atsedenaldiak izan, bestela
beraien arreta, etekina, interesa,… jeisten doa, nekea agertuz; horregatik, eskolak jarduera
atsedena eta loarekin uztartzen irakatsiko die. Garrantzitsua da eguneko momentu batzuetan
ikasleak lasaitzea/erlaxatzea (adib: arratsaldeko lehen momentuetan) musika, masaje edo
erlaxazio ariketen bidez.

Oso garrantzitsua da haurra arin oheratzea gau guztian deskantsatzeko, horrela hurrengo
egunean jarduera normal bat mantenduko dute. Loaren beharrizanak gutxitzen doaz urteen
poderioz. Lo ordu kopuruari dagokionez, nahiz eta haur batetik bestera aldatzen diren, orokorrean
honelakoak izaten dira: 20 ordu jaioberriak, eta 4 urtekin 12 ordu inguru.
Ondorengo gomendioak aipatzea garrantzitsua da:
- Bakarrik lo egitea.
- Ordutegi finko bat izatea.
- Siesta egitea 3-4 urtera arte.
Esnatzerakoan, batzuk negarrez egingo dute, besteak pozik,... Gorputzak eskatzen dionean
bera bakarrik esnatzea da onena.
Baina siesta ordua ez da bakarrik energia berriztatzeko, jarrera eta ohitura ezberdinak ere
lantzen dira:
- Erlaxatzen ikasi: musika entzuten, erlaxazio ariketekin, masajeekin,…
- Kideen atsedena errespetatzea: isilik, zarata egin gabe,…
- Autonomia ohituren lorpena: zapatak kendu eta ipini, bere ohea aurkitu, mantarekin tapatu,…

Adin guztietan garrantzitsua da loa eta horretarako giro lasaia ezinbestekoa izango da.
Gomendagarria da eskolako lanaldian espazioa eta denbora ongi antolatzea, jarduera
desberdinak eta atsedena tartekatu behar direlarik. Gela barruko txoko bat lasaitasuna lortzeko
prestatu behar da.

2.2 HIGIENEARI BURUZKO JARRERA ETA OHITURAK


Organismoaren funtzioen kontserbazioa, mantentzea edo osasunaren gehitzea, horrela
gaixotasunak prebenituz, helburu duten arau eta zainketa multzoa da higienea.
Beste irakaskuntza/ikaskuntza prozesu batzuetan bezala arlo hau testuinguru baten barruan
landuko da, jarduera zehatzik programatu gabe, hau da, eskola giroan gertatzen diren egoerak
aprobetxatuaz. Esaterako: gela jasotzerakoan, komunera joaterakoan, tenperak erabili ondoren,
bazkal ondoren hortzak garbitzean...
Higieneari buruzko jarrera eta ohiturak ondorego arloetan zentratzen dira:
 HIGIENE PERTSONALA
Garbitasun ekintzak gozapen eta asetze iturri izan behar dira. Hasieran helduak izango dira
jarduera hau burutuko dutenak, baina denborarekin haurrak ohitura hauek ikasten joango da,
autonomikoki egitea lortu arte (4 urtetik aurrera).
Eguneko bainua higiene pertsonal eta afetuzko momentu bat izango da; familiarekin
komunikazio hartu-eman handiak dauden momentu bat da.
Eskuak jatordu guztiak baino lehen eta komunera joan ostean garbitu behar dira xaboiarekin,
eta gero ondo lehortu.

 AHO HIGIENEA
Hortz eskubilaren eta pastaren erabilera egokia erakutsi behar da. Goxokiak ahalik eta
gutxien jan behar dira, kariesak saihesteko.

 ESFINTERREN KONTROLA
Ez dago pardela kentzeko momentu zehatz bat, ez gara aurreratu behar ezta beste umeekin
konparazioak egin, batetik bestera oso ezberdina izaten baita; haurrak heldutasuna (fisikoa eta
emozionala) duenean eta prest dagoenean kenduko diogu.
Pardela kentzeko orduan egokiak izaten dira eguraldi ona egiten duten sasoiak, baita
oporraldiak ere. Umearen arabera prozesua labur edo luzeagoa izango da; etxean hasi eta
eskolan jarraituko da. Prozesu guztietan bezala, garrantzitsua da eskola eta familiaren arteko
koordinazioa.
Behin pardela kendu diogunean, ez diogu berriz jarriko (arrazoi nagusi batengatik ez bada),
atzerapausu ikaragarria suposatu dezakeelako.
Prozesu honetan eman daitezkeen arazoak:
- Enuresia: txizaren kontrol falta; ohikoagoa da gauez.
- Enkopresia: kaka kontrolatzeko ezintasuna.

 PEDIKULOSIA (ZORRIAK)
Agertzen direnean familia guztiak ohartarazi behar dira, dagokion neurriak hartu ditzaten;
familien (haurrari egunero begiratu dituen, zorriak kenduz eta umea eskolara ez aginduz
besteak kutsatu dezakeen denboran) eta eskolaren arteko kolaboraziorik ez badago, zorriak
egoten jarraituko dute, patio orduetan eta espazio komunetan eskola guztiari zabaltzeko
arriskua izanez.
Aipatu behar da gai honekin kontu handia izan behar dela, batez ere familien artean, zorriak
dituen umea baztertzeko arriskuan jarri gabe.

Higieneak arau praktikoak inplikatzen ditu, ohitura batzuk landuz eskuratzen da eta aldi berean
osasuna sustatzen joango gara. Adibidez:
Ikasturte hasieratik haurrak espazio garbi eta ordenatuetan mugitzen ohitu behar ditugu.
Horretarako gelako materiala gutxika aterako dugu.
Eskolan bazkaltzen dutenek bazkal ondoren hortzak garbitu beharko dute eta aurretik eskuak
garbitu.
Jolas garaian zakarrontzien erabilera bultzatuko da.
Ikastetxean, kanpoan zein barruan dauden landareen zaintzan partaide izatea bultzatuko da,
aldi berean inguruarekiko errespetua berenganatzen joango direlarik. Jarrera bera mantenduko da
animaliekin.
Lehenengo katarroak agertzen direnean eta honekin batera mukiak, umeei zintz egiten irakatsi
behar zaie eta ondoren papera zakarrontzira botatzen. Papera eskura izan behar dute.

Eskolaratzen diren lehenengo egunetik komuna erabiliko da. Autonomia bultzatzeko arropa
erosoak janztea ezinbestekoa dela adierazi behar zaie gurasoei. Haurrei komuneko gauzen
kokapena eta erabilpena adieraziko zaie (papera, bonba botatzea...) eta ondoren eskuak
garbitzeko beharra.
Jolas ondoren, siesta egin ondoren, eguerdian, hau da, etxera joan aurretik haurren kanpoko
itxura zaintzen irakasten joango gara (aurpegia eta eskuak garbitu, ilea orraztu, arropak ongi sartu
mukiak kendu....) dotore sentitzeko gurasoek jasotzen dituztenean.

2.3 JARDUERA FISIKOEI BURUZKO JARRERA ETA OHITURAK


Aktibitatea/jarduera haurren funtsezko beharrizana da (haurra izaki aktiboa da eta ekintzen
bidez eraikitzen ditu bere ikaskuntzak). Mugimenduak konstanteak dira jaio aurretik, eta
mugimendu hauek ahalbidetuko diote mundua ezagutzea, bere nortasun propioa eraikitzea,…
baina eskola egun bateko jarduerak haurren errendimendu-kurbaren arabera planifikatu behar dira
(adib: eguneko azken orduan lasaiagoak izatea gomendatzen da).
Haur txikien kasuan jarduera hauek erabat jolasari lotuak daude eta egun osoan zehar garatzen
dira, hau da: inguruarekin kontaktuan jartzean, manipulatzean, txoko desberdinetan jolastean,
antzezterakoan, dantzatzerakoan, psikomotrizitate saioetan, lagunekin erlazionatzean... Ekintza
hauek, normalean, berez agertzen dira eta horretarako egoera eta material desberdinak eskainiko
die hezitzaileak.

Ume batek jarduera bat burutzen duenean:


- Bere arnas-ahalmena handitzen da.
- Behaketa garatzen du.
- Koordinazio motorea hobetzen du.
- Hezurduraren (eskeletoaren) eta giharren oreka handiagoa garatzen du.
- Loaren kalitatea hobetzen da.
- Espazio eta denboraren kontzeptuak hobetzen ditu.
- Beraien eta besteen aukerak eta mugak ezagutzen ikasten dute.
Jarduera hauek nekea suposatzen dutenez, egin ostean komeni da erlaxazio ariketak egitea;
horregatik, irakasleak aktibitateko momentuak atseden mometuekin konbinatu behar ditugu
(ariketa eta atsedenaren arteko oreka).
Gainera, beharrezkoa da jarduera hauek antolatu eta programatzea ahalik eta bizitza osasuntsu
bat lortzeko ohiturak irakasteko, eta ondorioz, garapen oso eta orekatua.

3. ISTRIPU PREBENTZIOA, LEHEN SOROSPENAK ETA HAURREN


GAIXOTASUNAK
Gaur egun, gizarteak gauza asko eskatzen dizkio eskolari, horien artean Osasun Heziketaz
arduratzeko. Haur Hezkuntzaren kasuan, istripuak eta gaixotasunak ekiditea izango da irakasleen
lan garrantzitsu bat. Baina segurtasun portaerak sustatzeko, ezinbestekoa du eskolak beste
erakundeekin elkarlana egitea: familia, osasun zentrua,...

3.1 PREBENTZIORAKO AKTUAZIO OROKORRAK


Istripuak eta gaixotasunak ekiditeko, ikuspegi bikoitza duen akzio plan bat disenatu behar da:
babesa eta hezkuntza.
Haurrak babesteko beharrezkoa da:
- Behatu, beraien egoera fisikoa zaindu (garbitasuna, berokia, tenperatura) eta beraien
aktibitate fisikoa eta objektuen manipulazioa zaindu.
- Eskola ingurune fisiko seguru bat eskaini: eraikuntzak, materialak, jolasak... zaindu. Eta
zerbait arriskutsua ikusten bada, dagokion erakundeari kentzeko edo aldatzeko eskatu.
- Ingurunearen baldintzak zaindu: argitasuna, tenperatura, aireztapena, insonoritatea, ordena
eta garbitasuna.
- Zentroak “autoprotekzio plan bat” izan behar du, hau da, segurtasun moduak eta bideak
adostuta egon behar dira: sute batean, uholdeak, ebakuazioa, extintoreen erabilpena…
- Ingurune psikologikoa zaindu, hau da, oreka afektiboko klima nagusitu behar da zentroan,
agresibitateko sentimenduak baztertuz eta haurrak arriskuan ez jarriz.
Haurrak hezitzeko, beharrezkoa da:
- Eskolako osasun programa bat egon behar da, non prebentzioarekin lotutako helburuak
agertuko diren.
- Unitate didaktikoetan eta interes-guneetan segurtasunezko helburuak eta aktibitateak txertatu.
- Segurtasunarekin loturiko arau batzuk jarri: sarrera-irteeratan, garraio eskolarra erabiltzean,
txangoetan, eskailerak igo eta jaistean, psikomotrizitatean...
- Segurtasunari buruzko ikasketak lantzeko edozein aitzakia edo momentu erabili eta
aprobetxatu: notiziak, ikasleen esperientziak...

Guzti hau gerta dadin, beharrezkoa da formakuntza prozesu bat, baita irakasleen sentsibilizazio
maila bat ere. Baina batez ere, behatu egin behar da: haurrak, eta haurren inguruko espazio eta
materialak.

3.2 OHIKO ISTRIPUAK

 GOLPEAK ETA ERORKETAK


NOLA SAIHESTU?
- Ez utzi inoiz haur bat bakarrik gainazal batean (mahaian, aulkian, taburetean...)
- Eskailera, leiho, balkoi... etan, segurtasun sarrailak edo barandilak jarri.
- Argitasun ona eduki.
- Zoruak ez dira irristakorrak izan behar. Zoruak garbitzeko ez erabili argizaria edo
abrillantadoreak. Zoru bustiak ekidin.
- Parkean (toboganean, kolunpioan...) haurraren jolasa behatu. Ekidin alturan daudenean
elkarri bultzatzea, saltatzea, edo denbora gehiegi alturan egotea.
GERTATZEN BADA, ZER EGIN?
- Buruan kolpea:
 txitxoia badu, izotza edo konpresa hotza jarri.
 Zorabiatu, botaka edo logura badu... ospitalera eman
- Extremidadeetan kolpea: deformidadea, mugitzeko gai ez bada edo izugarrizko mina
badu.... gorputz atal hori inmobilizatu eta ospitalera eraman.

 ERREDURAK
NOLA SAIHESTU?
- Haurrak jan behar dituen elikagaien tenperatura zaindu.
- Ur beroaren tenperatura erregulatu.
- Gelan ez izan estufa elektrikoak.
- Haurren eskura dauden entxufeak kendu.
- Eguzkitik babestu kremaren bidez. 12etatik 16ak arte, ez jarri eguzkitan.
- Gelan ez izan garbiketarako produktuak: lejia, sosa, amoniakoa...
GERTATZEN BADA, ZER EGIN?
- Erre den gorputz atala ur hotzaren txorroaren azpian eduki 10-15 minutu.
- Arropa jantzita zuela erre bada, ez zaio inoiz arropa kendu behar.
- Egin behar ez duguna: algodoia edo esparadrapoa erabili, anpollak ez ireki edo zapaldu,
ura eman edateko.
 INTOXIKAZIOAK
NOLA SAIHESTU?
- Ez eduki medikamentuak eta produktu toxikoak haurren eskura.
- Konfusioak egon ez daitezen, ez bete botila arruntak (urarena) produktu toxikoekin
(jaboia).

GERTATZEN BADA, ZER EGIN?


- Toxikologiako Zerbitzu Nazionalera deitu eta beraien jarraibideak jarraitu.
- Ez probokatu bomitoa, ez eman janaria, edariak edo medikamentuak.
- Intoxikazioa arnas-bidean gertatu bada, gelatik atera eta arnasa lasai hartzeko esan.

 HOZKAK ETA ZIZTADAK


NOLA SAIHESTU?
- Animaliak errespetatzen eta ez probokatzen erakutsi.
- Mendira joaten bagara, oinetako egokiak eman, eta ongi behatu nondik gabiltzan eta non
esertzen garen.
GERTATZEN BADA, ZER EGIN?
- Intsektuen ziztada: ura jarri, izotza edo farmaziko amoniakoa.
- Ziztada asko handitzen bada, oso gorri jartzen bada, edo arnasa hartzeko arazoak
baditu... urgentzietara.

 ZAURI ETA HEMORRAGIAK


NOLA SAIHESTU?
- Ertzak, leihoak eta kristalezko ateak ekidin.
- Kremailerekin kontu izan.
- Mozten duten objektuak erretiratu (labana, artaziak,...)
- Zauriak maiz gertatzen direnez, beharrezkoa da haurrek tetanoaren kontrako txertoa
hartuta duten jakitea.
- Behatzak atearekin harrapatzea ekiditeko, ateak babestu.
GERTATZEN BADA, ZER EGIN?
- Zauria garbitzen hasi aurretik, geuk eskuak ura eta jaboarekin garbituko ditugu, eta
guanteak erabiliko ditugu.
- Zauria ura eta jaboiarekin edo suero fisiologikoarekin garbitu.
- Zauria handia bada.... ospitalera.
- Zauria mutur batean bada, odola geratzeko, gorputzeko atal hori bihotza baino altuago
kokatu.
- Hemorragia sudurretik bada, behatzekin estutu sudurra 10-15 minutu, haurrak burua
zuzen duela.
- Hemorragia belarrian bada, gasa batekin tapatu eta....ospitalera.
- Hemorragia gorputz atal bat puskatzeagatik (amputar) bada, zati hori poltsa batean sartu,
eta izotzezko ontzi batean ospitalera eraman.

 ATRAGANTATU/ITO
NOLA SAIHESTU?
- Kontuz objektu txikiekin edo manipulatiboekin, zeren belarri edo sudurrean sartu ditzakete.
- Pilak behar dituzten objetuak ez izan gelan.
- Plastiko poltsekin kontu izan, zeren buruan sar ditzakete.
- Kontuz goxoki, fruitu lehor, globo zatiekin...
- Ohitura arazi haurrak ongi mamurtzera.
- Arraina jan behar dutenean, hezurrak ongi kendu.
GERTATZEN BADA, ZER EGIN?
- Eztarrian bada:
 Haurrak eztula egin, hitz egin eta arnasa hartu badezake, eztula gogor egiteko esan,
baina golpeak eman gabe eta gu objektua ateratzen saiatu gabe.
 Haurrak ezin badu arnasa hartu, gure gorputzaren kontra jarri eta besoekin indarra
egin (Heimlich maniobra). Objektua atera ondoren oraindik ez badu arnasa hartzen,
ahoz-ahozkoa egin behar zaio.
- Begietan bada: ur hotz ugarirekin garbitu.
- Sudurrean edo belarrian bada: ospitalera.

 KONORTEA GALTZEA ETA KONBULSIOAK


NOLA SAIHESTU?
- Gehiegizko beroa ekidin.
- Haurren elikadura zaindu (goizean ez badute gosaltzen zorabiatu daitezke)
- Tenperatura zaindu.
GERTATZEN BADA, ZER EGIN?
- Zorabioak:
 Gora begira etzan, oinak altuan dituela.
 Esnatzen denean, ur baso bat eman azukrearekin.
 Poliki-poliki zutitu dadila.
- Konbultsioak:
 Bere inguruan dauden objetu guztiak baztertu, berak objetu horiekin minik hartu ez
dezan.
 Buruaren azpian kojin bat edo arropa jarri.
 Atakea amaitzen denean, albora begirako posizioan jarri eta emergentzietara deitu.

3.3 BOTIKINA
Botikina helduentzat eskuragarri egon behar da, baina ez haurren eskura. Bestalde,
komenigarria da ura dagoen leku batean egotea. Beharrezko medikamentuak bertan egon behar
dira, eta errebisatu egin behar da maiztasun batekin kaduzidade data begiratzeko, zerbait agortu
bada,...
Material hau egon behar da gutxienez Haur Hezkuntzako botikin batean:
- Gomazko poltsa bat (ur beroarentzat edo izotzarentzat).
- Tamaina ezberdinetako bendak.
- Artaziak (acero inoxidable).
- Xaboi likido neutroa.
- Tiritak.
- Suero fisiologikoa
- Termometroa
- Gasa esterilak
- Esparadrapoa
- Eskularruak
Medikamentuak ezin ditugunez eman, ez da beharrezkoa izatea (paracetamol, yodo)
3.4 LEHEN SOROSPENAK
Nahiz eta eskola sentsibilizatuta egon gai honekin, oharkabean istripuak gertatzen dira. Istripua
gertatzen den momentuan, modu egokian jarduten jakin behar dugu, azkar eta lasaitasuna galdu
gabe. Zenbait kasutan, irakasleen eskuhartzea hil ala bizikoa izan daiteke, eta lesioa azkarrago
sendatzeko edo ondorioak leunagoak izateko lagundu dezake.

3.5 GAIXOTASUNEN PREBENTZIOA ETA KONTROLA


Haur Hezkuntzan, oso ohikoa da gaixotasunak haur batetik bestera pasatzea; horregatik,
beharrezkoa da irakasleak gaixotasun komun horiek ezagutzea. Horren helburua, lehenengo
sintomak lehenbailehen detektatzea eta beharrezko neurri prebentiboak hartzea izango da.
Lehenik eta behin prekauzio hauek hartu behar dira:
- Bakunen egutegia ezagutu.
- Neurri higienikoak
- Kontrol epidemiologikoa ezagutu

 TXERTOEN/BAKUNEN EGUTEGIA EZAGUTU


Txertoak, preparatu inmunologiko batzuk dira, eta injekzio edo goten bidez sartzen dira gure
gorputzera eta birus eta bakterien aurrean antigorputz moduan eragiten dute. Bakunak epe bat
izaten du, eta batzuetan, bizitza osoan irauten dute.
Txertoak jartzeko egutegi bat dago, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak erabakita. Txertoa
jartzea ez da derrigorrezkoa, baina bai komenigarria.

 NEURRI HIGIENIKOAK
- Paper higienikoa izan beti komunean.
- Komunetik pasa ondoren beti eskuak garbitu ditzatela erakutsi haurrei, eta baita
bazkaltzera joan aurretik ere.
- Pardelen aldalekua, erraz garbitzeko eta desinfektatzeko modukoa izan behar da eta
janarietatik urrun egon behar da.
- Pardelak botatzeko ontzia hermetikoa izan behar da, eta ez da haurren eskura egongo.
- Jokuak maiz garbitu eta desinfektatu behar dira.

 KONTROL EPIDEMIOLOGIKOA
Ikusten badugu haurren artean epidemia bat dagoela, hau da, haur batek baino gehiagok
sukarra duela, zorriak, hepatitis A, saranpioia, rubeola.... abisatu beharko dugu.
Badaezpada, zentruak une bakoitzean eskuragarri izango du:
- Zerrenda bat, non, haur bakoitzaren maila, gela, telefonoa eta ea jangelan geratzen den
agertzen den.
- Bakunazio kartilaren fotokopia.
- Azken bi hilabetetan jangelan zerbitzatu duten janarien lista.
- Haurren hutsegiteen justifikazioa ezagutu behar dugu.

3.6 HAURREN OHIKO GAIXOTASUNAK


Haurren ohiko gaixotasunen sailkapen bat ondokoa izan daiteke:

 GAIXOTASUN TRANSMISIBLEAK
Birus, bakteria, parasito, onddo,.. baten sarreragatik sortutakoak eta kutsakorrak dira.
- Katarroa: arnas aparatuari eragiten dio eta birikoa da; sudur eta eztarria, batzuetan
belarriak ere bai. Gaixotasun arina da eta egun gutxitan sendatzen da.
- Gripea: aldaketak dituzten birus mota ezberdinegatik sortzen da; txarrera badoa neumonia
agertu daiteke.
- Faringitis eta amigdalitis: birus edo bakteriak eraginda izan daitezke. Eztarriko infekzioak
dira; sukar altua izaten da, eta batzuetan eztarriko ganglioen inflamazioa.
- Otitisa: erdiko edo kanpoko belarriari eragin diezaioke. Sintomak: sukar altua eta
belarriaren zornatzea (supuración).
- Bronkitisa: beheko arnas-aparatuaren hantura (inflamación); sintomak: eztula, sukarra eta
soinu arina arnasa hartzerakoan.
- Gastroenteritisa: oka egitea eta beherazkoa agertzen dira, sukarra eta tripako minakin.
- Elgorria (sarampión): orban gorriak irtetzen dira; oso kutsakorra da.
- Eskarlatina: hitz, eztul, doministiku,… egiterakoan botatzen diren adur tantetan dagoen
bakteria bategatik transmititzen da. Orban gorriak agertzen dira aurpegi eta gorputzean,
eta eztarrian errosario formako ganglioak.
- Barizela: lehen sintoma gorputzean agertzen diren garauak dira.
- Errubeola: onbera den gaixotasun kutsakorra; bestalde, oso arriskutsua da haurdun
dagoen emakumearentzat, askotan malformazioak ematen baitira haurrarengan
(kataratak, gorreria,…)
- Paperak: adur-glandurlen hantura. Haurretan testikulu edo nerbio-sistemari eragin
diezaioke.
- Poliomelitisa: gaur egun, txertaketari esker, maiztasun gutxirekin ikusten den gaixotasuna
da. Sintomak: sukarra, buruko mina, okak, bizkarrezurra flexionatzeko ezintasuna,
muturren paralisia. Kasu gogorrenetan ezinduta gera daiteke.
- Tos ferina: eztul asko izaten da eta prebentzio onena txertaketa da.
- Difteria: sintomak eztarriko mina, irensteko eta arnasa hartzeko zailtasunak, buruko mina.
Txistuaren bidez transmititzen da eta txertoarekin prebenitu daiteke.
- Tetanosa: nahiz eta maiztasun gutxikoa izan, bazilo batek eragindako gaixotasun larria da.
Zaurien bidez sar daiteke bazilo hori; horregatik da hain garrantzitsua zauriak ondo
garbitzea.
- Pedikulosia (zorriak): ilean arrautzak jartezn dituzte, aste beteko inkubazioarekin, eta
sintoma nagusia buruak pikatzen duela da. Zorriak ilearen oinarrian ezartzen dira eta
kentzeko zailak dira.
- Oxiuro eta akaridoengatik sortutakoak: heste-zizareak (lombrices)

 TRANSMITITZEN EZ DIREN GAIXOTASUNAK


Asko eta jatorri ezberdinekoak aurki ditzakegu, adibidez, diabetesa, idorreria, oka egitea,
miopia, hiperaktibitatea, dislexia,…

4. HEZKUNTZA ESKUHARTZERAKO IRIZPIDEAK


Orain arte behin baino gehiagotan agertu dugu Osasun Hezkuntza zentroetan landu beharreko
alorra dela; beraz, Osasun Hezkuntza zentroko dokumentuetan sistematikoki planifikatuta egon
behar da. Honela:

 HEZKUNTZA PROIEKTUA
Osasun Hezkuntzaren azterketa eta tratamendurako, ondorengo urratsak jarraituko dira:
- Osasun Hezkuntzaren definizioa adostu.
- Ingurunearen azterketa, hau da, gizarte edo inguru horretan osasunaren inguruko zein
arazo dagoen aztertu behar da, eta ondoren, gai horiek lantzen hasteko lehentasunak
markatu behar dira.
- Osasun Hezkuntzaren helburuak zehaztu, eta proiektuak martxan jarri.
- Espazioak, materialak, arduradunak.... antolatu eta koordinatu.

 PROIEKTU KURRIKULARRA
Proiektu Curricularra egiterako garaian, kontutan hartu behar da:
- Etapako helburu orokorrak zentroa kokatuta dagoen inguruneko ezaugarrietara egokitu
behar dira.
- Adin bakoitzerako, osasunarekin zerikusia duten edukiak sekuentziatu.
- Osasun Hezkuntza lantzeko metodologiaren irizpideak adostu.
- Esperientziak edo ekintzak aurrera eramateko espazioak, materialak eta denbora antolatu.
- Osasun Hezkuntza ebaluatzeko pauta batzuk jarri.

 GELAKO PROGRAMAKETA
Osasun Hezkuntza zehar lerro bezala landuko da programazioetan, eta beraz, unitate didaktiko
ezberdinetan osasunarekin loturiko helburu eta edukiak agertuko dira. Adibidez, unitate didaktiko
bat “lagunak” izan daitezke, eta gai honekin lotu beste zehar lerro hauek: hezkuntza afektibo-
sexuala, osasun mentala edo bide heziketa (lagun baten etxea bisitatzera bagoaz).

5. OSASUN HEZKUNTZAREKIN ERLAZIONATURIKO GAIAK

 HEZKUNTZA AFEKTIBO-SEXUALA
Lehen urteak oso garrantzitsuak dira sexualitatearen garapenarentzat; adin horretan, prozesu
klabe batzuk gertatzen dira, eta eskolak eta familiak ezagutu egin behar ditu modu egokian
interbenitzeko eta garapen afektibo-sexual egoki bat izateko.
Prozesu klabeak hauek dira:
- Atxikimendu erlazioak (0-1 urte)
- Independentzia eta autonomia (1-2 urte)
- Esfinterren kontrola (2-3 urte)
- Zeloak (3-6 urte)
- Identitate sexuala eta generoaren rola (3-6 urte)
- Kuriositate sexuala (3-6 urte)
Guzti hau gelan landu daiteke, edozein egoera, gai, notizia... planteatzen dugunean.

 OSASUN MENTALA
Arlo honen barnean sartzen ditugu:
- Erlazio sozio-afektiboak.
- Sentimenduen adierazpena.
- Emozioen kontrola.
- Komunikazioa.
- Umore ona. Poztasuna.
Lehen eskoletan ez ziren gai hauek lantzen, baina gaur egun, gero eta garrantzi handiagoa
hartzen ari dira. Kasu honetan eskolaren papera, alde batetik, eskola giro ona eta osasungarri bat
sortzea litzateke, eta bestetik, arazo psikologikoak ahalik eta azkarren errekonozitu, gero
lehenbailehen konpontzen hasteko.
 BIDE HEZKUNTZA
Bide Hezkuntza oso erlazionatuta dago istripuen prebentzioarekin. 0-6 urte bitarteko haurrak
bide publikoak erabiltzen ditu (peatoi edo bidaiari moduan) eta, beraz, etapa honetan, hiritar
kontzientzia barneratzea eta bide hezkuntzaren garrantziaz jabetzea izango da gure lana.
Beraz, garrantzitsutzat jotzen da:
- Ikus-entzumenezko behaketa ohiturak garatu.
- Espazioaren antolaketa ezagutu.
- Bizitza soziala erregulatzen duten arauak ezagutu.

ONDORIOAK
HH-ko irakasleak haurraren osasun ohituren lorpenetan duten eraginaren kontzientzia izan behar
dute, benetako osasun agenteak izanez. Eskolan egiten diren jarduera ezberdinen bidez, irakasleak
baloreak transmititu, jarrerak isladatzen dituzte, Osasun Hezkuntza lantzen dute.
HH-n bizimodu osasuntsu baten oinarriak ezartzen dira, eta familiekin kolaborazioan higiene,
atseden, jarduera fisikoa, elikadurarekin… erlazionatutako alderdiak landuko ditugu.
Eduki hauek proiektu kurrikularrera gehitu behar dira, programazioetan zehar lerro bezala
erabiliz, era sistematiko eta eraginkorrean landuz.

BIBLIOGRAFIA

-Decreto 12/2009, de 20 de enero.

-Temarios de las editoriales MAD y CEP

-Artículos analizados de internet y de otros medios de comunicación (televisión…).

You might also like