You are on page 1of 23

4. GAIA: HAURRAK BESTE BATZUK AURKITZEN DITU.

AURKIKUNTZA-, LOTURA- ETA

ONARPEN-PROZESUA. ESKOLA GIZARTERATZEKO ERAKUNDEA DEN ALDETIK. HAUR

HEZKUNTZAKO IKASTETXEAREN ROLA GIZARTE-ARRISKUAREN EGOERAN DAUDEN HAURREKIN

PREBENTZIOAN ETA ESKU-HARTZEAN. TALDE-BIZITZAREN GATAZKA NAGUSIAK.

AURKIBIDEA

0. SARRERA
1. HAURRAK BESTE BATZUK AURKITZEN DITU
1.1. Gizarteratze prozesua
1.2. Hizkuntza garapena. Garapena adinez adin eta sozializatze prozesuan
1.3. Haurraren hizkuntzaren garapena adinez adin
1.3.1. Giza aurrebaldintzak
1.3.2. Garapen fonologikoa
1.3.3. Garapen semantikoa
1.3.4. Garapen gramatikala
1.3.5. Garapen pragmatikoa
2. AURKIKUNTZA-, LOTURA- ETA ONARPEN-PROZESUA
2.1. Garapen moralaren inguruko teoriak: A. Bandura, J. Piaget, L. Kohlberg
2.2. Arrazonamendu morala: jokabide prosoziala
2.3. Binkulazioa
2.3.1. Lotura afektiboa
2.3.2. Enpatia
2.3.3. Laguntasuna
3. ESKOLA GIZARTERATZEKO ERAKUNDEA DEN ALDETIK
3.1. Ikaslearen funtzioak
4. HAUR HEZKUNTZAKO IKASTETXEAREN ROLA GIZARTE-ARRISKUAREN EGOERAN DAUDEN
HAURREKIN PREBENTZIOAN ETA ESKU-HARTZEAN.
5. TALDE-BIZITZAREN GATAZKA NAGUSIAK
6. ONDORIOAK
7. BIBLIOGRAFIA

1
0. SARRERA

Gizakiaren sorreratik sozializatzea ezinbestekoa da. Horretarako, txikitatik ikasi behar dugu
besteekin jarduten eta harreman egokiak sustatzen. Gizarteak ezartzen dituen arauak ezagutu
eta horiek errespetatu behar ditu haurrak. Horregatik, errespetua, enpatia, asertibitatea, etab.
landuko dira Haur Hezkuntzako etapan.

Sozializazio horretan, ezinbestekoa da irakasleak X dekretua ezagutzea. Harremanak, bereziki,


harmonian hazten eremuan landuko dira, baina eremu guztietan lantzea beharrezkoa da.
Diziplinartekotasuna beharrezkoa da, eta horrenbestez, eremu guztietan alderdi guztiak
landuko eta garatuko dituzte ikasleek.

Harmonian haztearen eremua haurraren alderdi pertsonal eta sozialean oinarrituta dago. Hiru
eremuak beraien artean erlazioa dute eta hortaz banaezinak dira. Alderdi horiek bata
bestearengandik banaezinak eta elkarren osagarriak direla ulertzen da eta era progresibo,
bateratu eta harmoniatsuan garatzen eta erregulatzen dira.

2
1. HAURRAK BESTE BATZUK AURKITZEN DITU

Haurraren sozializazioak paper garrantzitsua betetzen du bere giza ahalmenenetan eta


etorkizuneko bizitzan. Izan ere, bizitza osoa garatzen dugu besteekin hartu-emanetan:
senitartekoekin, lagunartekoekin, lankideekin… (batzuek jainko edo izaki metafisikoekin ere
bai). Adiskidetasuna edo etsaitasuna, sinpatia edo ezinikusia, berotasuna edo hoztasuna,
elkartasuna edo elkartasun eza, afektu horiek guztiek osatzen dute sozializazioaren
kontzeptua.

Lehenengo sozializazioa haurrak gurasoekin eta senitartekoekin izan ohi du. Gizakia harreman
baten baitan sortzen da, eta harreman horretan baino ez da garatzen. Honekin jarraituz, familia
oso garrantzitsua da haurrarentzat eta ezinbestekoa da ikastetxe eta familiaren arteko
koordinazioa bermatzea. Autismoa oinarrizko harreman horren falta edo etena da. Esaten
dugunean gizakia izaki soziala dela, horixe esan nahi dugu.

Berri samarra da gertaera horren aurkikuntza, eta ondorioz, berri samarra da, halaber, gizakia
ulertzeko modua, bere zoriontasunaren edo zorigaitzaren arrazoiak zein bere osasun
psikikoaren edo gaixotasunaren motiboak. Freudek uste zuen gizakia jaio eta bakartuta
eraikitzen zela, eta bestearekin hartu-emanean hasten zela behar materialak asetzeko baino ez.
Ama garrantzitsua izango zen bakarrik bere aho beharrak betetzeko asetasun iturri zen
neurrian. Bere aho nahia asetuta, haurra bere jatorrizko isolamendura itzuliko zen. Horri
Freudek Nirvanaren printzipioa deitu zion.

Ikerketa psikobiologikoak eta giza jokabidearen ikasketa naturalistak garbi erakutsi digute
bestearenganako bultzada lehen mailakoa dela gizakiarengan. Haurra, jadanik amaren
sabelean, haren barne munduari begira dago; bere erritmo biologikoak amaren erritmoetara
egokitzen ditu. Behin kanpora aterata, amarenganako lotura hori ehunduz joango da, eta baita
bera zaintzen duten besteenganako ere, betiere zaintza hori konfiantzazkoa, argia eta
maitasunezkoa bada, hots, haurraren arreta eta zaintza samurtasunez erantzuten badira. Gure
bizitzekin ere ohartuta egongo garenez, maitasun eta jaramon egiteko dei horiek erantzun
ezean, edo desegoki erantzunez gero, mina, amorrua eta iluntasunak beteko dute lotura
horren esparrua.

Lehen hartu-eman horretatik sortuko dira nagusiki bestearenganako sinpatia, miresmena,


autoestimua eta begikotasuna. Eta ardatz horretatik sortuko da haurrarengan beste haurrekiko

3
gogoa eta haiekiko lotura harremanak. Ardatz horrek eratzen du Atxikimendu segurua deitzen
dena.

Atxikimendu segurua duen haurrak, beste haur batekin elkartzean, konfiantzazko harremana
sortuko du eta berarekiko maitasunezko hurbilpena eratuko du, eskaintza, opari eta trukeetan
oinarrituta. Gainerako haurrekin adiskidetsua izango da haur hori.

Atxikimendu seguruaren nozioa BOWLBY eta AINSWORTH ikerlariek garatu zuten; besteekiko
atxikimenduzko haur baketsuarena, berriz, Montagner-en ikerketei zor diegu.

Bizitzako lehenengo urtean arreta eta jaramon gabeko zaintza bizi izan duen haurra bere
garapeneko bigarren etapara iristen denean, besteak deskonfiantzatik hartuko ditu, eta
batzuetan atzera egingo du eta beste batzuetan oldarkor erantzun. Jokaera erasotzailea edota
beldurtia duten umeak dira.

Eskolak berez badu desegoki garatu diren jokaera horiek bideratzeko ahalmena. Izan ere,
familia baldin bada ere umearen eratze afektiboan paper nagusia jokatzen duena, eskolak
eragin dezake, era berean, ondorio onuragarriak bere garapenean; betiere eskola ulertzen bada
ez bakarrik instrukziorako eta ikasketarako leku gisa, baizik eta umearen izatea lantzeko
espazio gisa.

X Dekretuak harremanen inguruan zer esaten duen ezagutzea garrantzitsua da, eta 7.
artikuluan (Haur Hezkuntzaren helburuak) ondorengoa aipatzen du:

4
1.1. Haurren gizarteratze prozesua

Haurra jaiotzen denetik ingurune sozialean murgilduta dago, horregatik ekintza sozial asko
berarengan zentratuko dira, hauek bere lehenengo harremanen oinarria izango direlarik.

Haurra tentu jartzen denean (gihar tonua hipertonikoa), negar egiten duenean, ez du
komunikatzeko asmoarekin egiten, bere barneko egonezina adierazteko baizik.

Spitz-ek barneko egonezinaren adierazpena lehenengo komunikazioaren hastapena dela


defendatzen du. Hasiera batean, amarentzat baino ez du esanahirik izango; norabide bakarreko
komunikazioa izango da (heldua-haurra).

Amak esanahi boluntarioa emango dio haurraren egonezinaren adierazpenari komunikazioa


sortuz. Apurka-apurka haurra adimena garatzen duen heinean bere negarren ondorioenaz
(umeak negar egiten badio, amak jateko eman) ohartuko da eta orduan komunikazio bi
norabideetakoa izango da. Ondorioz, esan dezakegu haurra komunikatu egiten dela ahozko
lengoaia erabili baino lehen.

Hasiera batean, komunikatzeko beharra helduarengandik sortzen bada ere, beranduago


haurrak berak komunikatzeko ahaleginak egingo ditu soinuak (barrea, negarra, oihuak...) eta
keinuak (irribarreak, putxeroak, begiradak) erabiliz.

Haurra pixkanaka besteak ezagutuko ditu eta bera zaintzen duen pertsonarekin harreman oso
estua eraikiko du; erlazio honi atxikimendua deitzen zaio.

Haurraren behar fisiologikoaz gain afektiboak ere asetu behar dira. Lotura afektibo hau gizaki
guztiek duten oinarrizko beharra da, gosea edo egarria asetzea bezain garrantzitsua;
Bowlby-ren ikerketak esaten du atxikimendu erlazioa sortzen dela nahiz eta behar horiek ez
bete, haurrarentzat pertsona batekin harremana izatea oinarrizko beharra dela, beste behar
batzuen adina.

Haurra irribarre eta negarraren bidez, amaren zaintza eta arreta bereganatuko du, hauek
jarrera sozialak izanik. Hasieran, amari zuzenduko dizkio eta beranduago harreman sozialak
egiteko erabiliko ditu.

Ahozko lengoaiaren agerpena eman arte besteek egiten dituzten keinuak imitatuko ditu
komunikatu ahal izateko. Ahozko lengoaiaren agerpenarekin harreman sozial berriak sortuko
dira; honek umearen pentsamendua aberastu eta garatuko du. Haurrak oso goizetik

5
komunikatzeko beharra dauka, hala ere, haurraren egoera ebolutiboa, hau da, aro
egozentrikoan egoteak bere pentsamendua bakarra eta onena dela pentsaraziko dio.

1.2. Haurraren hizkuntzaren garapena sozializatze prozesuan

Karl Bühler (1963) alemaniar psikologo eta filosofoa izan zen. Formaren psikologia (gestalt)
deituaren eskolakoa zen eta Munichen, Dresdenen eta Vienan irakatsi zuen. Haren lan nagusia
Hizkuntzaren Teoria da (1934); bertan gero Jakobsonek osatu zituen hizkuntzaren
komunikazio-funtzioak azaldu zituen.

Hizkuntzaren garapena giza bizitzako iturburuan oinarritutako prozesu bat da, pertsona bat
hizkuntzak hizkeraren bidez edota mimikaren bidez bereganatzen hasten denean. Haurren
hizkuntzaren garapena sinpletasunetik konplexutasunera igarotzen da. Jaio berriak
hizkuntzarik gabe hasten dira. Hala ere, lau hilabeterekin ezpainak irakurtzeko eta
hizketaldiaren hotsak bereizteko gai dira. Haurrek hitz egiten duten hizkuntz honi nahaspila
deritzo.

Honekin batera ere, X dekretuak barne hartzen dituen funtsezko konpetentzia batekin egin
daiteke lotura, hain zuzen, hizkuntza komunikaziorako konpetentziarekin. Honek,
sentimenduak, gertakariak, iritziak, pentsamenduak eta kontzeptuak ahoz eta idatziz
identifikatzea, adieraztea, sortzea, ulertzea eta interpretatzea ahalbidetzen duten jakinduria,
trebetasun eta jarreren multzoa modu kontzientean mobilizatzea dakar, hainbat
testuinguruetako eta helburu desberdinetako euskarri bisual, soinudun eta multimodaletan.

Orokorrean, hizkuntza hitz errazen oroitzapenekin hasten da hitzaren beraren berezko


esanahiari loturik egon gabe, baina haurrak hazten diren heinean, hitzak esanahiak eskuratzen
joaten dira, hitzen arteko konbinaketak sortuz. Denborak aurrera egin ahala, esaldiak hasierako
hitzak bezala elkartu egiten dira zentzu logiko bat hartuz. Jendea zahartzen den bezalaxe,
adiera edo esanahi eta asoziazio berriak sortzen dira eta hiztegia handiagotu egiten da hitz
berriak ikasten diren heinean.

Haur jaio berriek beren gorputzak, garrasiak eta beste ahoskatze motak erabiltzen dituzte
beren nahiak, beharrak eta gaitasunak adierazteko. Nahiz eta haur gehienak modu eta adin
ezberdinetan hasten diren ahoskatzen, beren lehenengo hizkuntza gurasoen edo zaintzaileen
laguntzarik gabe ikasten dute. Dirudienez, ez da ariketa zaila, nahiz eta hazten diren moduan
zailtzen doan. Jakina, edozein ikasketa gerta aurretik, haurrak biologikoki eta sozialki heldua
izan beharko du.

6
1.3. Haurraren hizkuntzaren garapena adinez adin

Hizkuntzaren garapenaren ikuspegi konduktista ez da azalpen bideragarritzat jotzen haurrek


hizkuntza nola bereganatzen duten adierazteko. Dena den, hainbat ikertzailek baieztatzen
dute umeen inguruko esperientziek beren hizkuntz gaitasunetan eragina dutela. Michael
Tomasello-k (2003, 2006; Tomasello & Carpenter, 2007) azpimarratzen du haurrek interes
handia erakusten dutela beren mundu sozialarekiko eta beraien garapenaren hastapenetan
jadanik besteen asmoak ulertzeko gai direla.

"Haurraren ingurugiro linguistikoaren osagaietako bat tonu arruntean baino ozenago hitz
egitea da, esaldi eta hitz errazekin. Umearen atentzioa deitu eta komunikazioa mantentzeko
funtzio garrantzitsua du. Helduek umeekiko zuzeneko hizkeraz gain, zenbait estrategia
praktikan jartzen dituzte, esaterako, bategitea, hedapena eta etiketatzea: bategiteak umeak
esandako zerbait errepikatzean datza, agian galdera bihurtuz edo umearen adierazpen
heldugabea esaldi gramatikal oso baten bidez behin eta berriz errepikatuz. Hedapena umeak
adierazitakoa berrestea da, baina linguistikoki sofistikatua den eran. Etiketatzea objektuen
izena identifikatzea da.”

1.3.1. Giza aurrebaldintzak

Garrantzitsua da, umeak ahoskatu eta galderak erantzuteko gai den jendearekin
komunikatzea. Hauen hizkuntzaren garapena arrakastatsua izan dadin, hizkuntza horretan
komunikatzea posible den ingurugiro batean egon behar dute.

Umeen hizkuntzaren garapena zergatik gertatzen den eta nolakoa den azaltzen duten
teorema desberdinak aurki daitezke. Azalpen garrantzitsuenak hizkuntza imitazioaren bidez
barneratzen dela dio. Hala ere, honek herrian zabaltzen diren teorema bat izan daitekeela
baino ez du probatzen. Hizkuntzaren garapenari buruzko bi teorema zabalduenak psikologikoa
eta funtzionala lirateke. Psikologikoak haurtzaroko prozesu mentalean du oinarria eta nagusiki,
hizkuntzen ikasketan.

Funtzionalak, ordea, ikasten den lehenengo hizkuntzak inplikatzen duen giza prozesuetan du
oinarria. Hauek dira hizkuntzaren lau osagai garrantzitsuenak:

o Fonologia: Hizketaren soinuen estruktura eta sekuentzia aztertzen ditu.


o Semantika: Hiztegia eta hitzen bitartez kontzeptuak nola espresatzen
diren aztertzen du.

7
o Gramatika: Atal bi ditu. Lehenengoa sintaxia da eta honek hitzek esaldiak
nola osatzen dituzten aztertzen du. Bigarrena, morfologia litzateke. Honek
markatzaile gramatikalen erabilera aztertzen du (ahots aktiboa edo
pasiboa...).
o Pragmatika: Komunikazio egoki eta arrakastatsurako arauak aztertzen
ditu. Hauek dira pragmatikaren hiru trebetasunak:
▪ Agurrerako edota kexatzeko hizkuntza erabiltzea.
▪ Segun eta nori hitz egiten ari zaion, hizkuntza aldatu.
▪ Hurrengo arauak jarraituz: txandakatzea eta gaian zentratzea.
Osagai bakoitzak bere garapen epea du.

1.3.2. Garapen fonologikoa

Jaio eta urte bat bete arte, haurrek ahoaz soinuak sortzen dituzte, gehienbat bokalak. Lau
hilabeterekin zizelkatze errepikatuak sortzen hasten dira, bokalak eta kontsonanteak nahasten
hasiz, aipagarria delarik, esateko gai direna baino errazago ulertzen dutela.

Urte bat eta birekin, haurrek hitz ezagunen ahoskapen zuzena ezagutu dezakete. Horretarako,
zenbait sinplifikatze estrategia daude lehen kontsonantearen errepikapena eginez. Esaterako:
Paseoan “apapa” edo edan “glu-glu”.

Bitartean, 3 eta 5 urte bitartean ahoskatzea hobetzen da. Horrez gain, 6 eta 10 urte bitartean,
umeek antzeko esanahiko hitzak bereizten hasten dira eta ahoskapen zuzena izatera iristen
dira.

1.3.3. Garapen semantikoa

Jaiotzetik eta urte batera (ulertzen duten hizkuntza) ekoizpenaren aurretik garatzen da
(erabiltzen dugun hizkuntza). Bien artean 5 hilabeteko atzerapena dago. Umeek amaren
ahotsa entzuteko sortzetiko lehentasuna daukate.

Urte bat eta biren artean, hiztegia ehun hitzetik gora hazten da, gauza berriak ikasteko
erraztasun handia baitaukate.

Haurren hiztegia objektuen izenaz (sustantiboak) eta hitzen ekintzaz (aditzak) oinarritzen da.
3-5 urte bitartean, hitzak zuzen erabiltzeko buruhausteak izaten dituzte. Tentsiopeko arazo
asko esperimentatzen dituzte, beti ere handitzea kontuan izanik. Ez hori bakarrik, gain
tentsioko handitze orokorra ere. Gainera, metaforak ulertzeko gai ere badira.
8
6-10 urte bitartean, umeek hitzen esanahi zuzena jakin dezakete, definizioa hain zuzen ere. Ez
hori bakarrik, hitz polisemikoak ezagutzeko, hitzen esanahia doitasunez jakiteko, metaforak
erabiltzeko eta hitz jokoak egiteko ere gai dira. Era berean, aurrera jarraitzen du ikaskuntza
prozesu bizkorrak.

1.3.4. Garapen gramatikala

Haurrak urte bete dutenetik bi urte betetzen dituztenera, diskurtso telegrafikoa erabiltzen
hasten dira. Adibidez, "pixoihal hezea" bezalako esaldiak, bi hitzetako konbinaketak dira.
Brown-ek (1973) umeen %75-tak esaten zituzten bi hitzetako deklarazio horiek aztertuz, hauek
hamaika erlazio semantikoen existentzian laburbildu zitezkeela konturatu zen. Hurrengokoak
dira Brownengan (1973) oinarritutako orain arteko hamaika erlazio semantikoak, eta hauei
dagozkien adibideak:

Hiru urteren inguruan, umeek esaldi sinpleak darabiltzate, hiru hitzez bakarrik osatutakoak.
Esaldi sinpleak helduen araudiak jarraitzen dituzte eta gradualki hobetuz doaz. Esaldi erraz
hauek agertu bezain laister, morfema gramatikalak bereganatzen dituzte. Hiru urtetik bost
urtera bitartean, umeek morfema gramatikalak ezartzen jarraitzen dute eta gradualki
konplexuagoak diren egitura gramatikalak sortzen hasten dira. Sei urtetatik hamar urte

9
bitartera, umeek konplexuak diren estruktura gramatikalak hobetzen dituzte, hauek pasiboan
jartzea lortuz.

1.3.5. Garapen pragmatikoa

Jaio izatetik urte bete edukitzeraino, umeek amankomuna den arreta partekatu dezakete
(adibidez gauza bati arreta jarriz beste pertsona batekin batera). Eginkizun honetan haurrek
ere, aldi berean, jardueretan parte hartzen dute. Urte bete dutenetik bi urte bete bitartean,
elkarrizketa batean parte hartzeaz gain, hizketarako gaia ere mantendu edo bideratzen dute.
Hiru urtetik bost urtetara bitarteko haurrek, aldiz, asmo alokutiboa menperatzen dute, ongi
baitakite pertsona bakoitzak hitz eginez zer esan nahi duen, nahiz eta batzuetan ezinezkoa
gertatzen zaien gaizki komunikatzen den pertsona bati ulertzea. Sei eta hamar urteen artean,
umeak elkarrizketako gaia aldatzeko gai dira, baita nahitaezkoak diren inguruneetan
komunikatzeko ere, hala nola telefonoz.

Hizkuntzaren garapenari buruzko osagaiak landu ostean, IDU ikuspegia ezagutzea


ezinbestekoa da. IDU ikasleen aniztasuna kontuan hartzen duena eta gizarteratze eraginkorra
lortzen duen eredu bat da, hezkuntza-sisteman sartzeko aukera-berdintasuna bultzatuz.
Horretarako, beharrezkoa izango da inklusioa bermatzen duen ikuspegitik abiatzea.

Ez dugu ahaztu behar batzuentzat beharrezkoa dena guztiontzat dela onuragarria, hau da,
jarduera desberdinak eskaini daitezke, aukeratzeko formatuak eskaini daitezke eta ikasleek
hobekien egokitzen zaiona aukera dezake. Horregatik, haurrari adierazteko eta komunikatzeko
aukerak eman dakizkie, adibidez, manipulatu daitezkeen objektu fisikoak erabiliz, gizarte
baliabideak eta web tresna interaktiboak erabiliz, etab.

10
2. AURKIKUNTZA-, LOTURA- ETA ONARPEN-PROZESUA

Ekintza onuragarriak zeintzuk diren jakitea, ez da beti lan erreza. Ezberdintasun hau egiteko
gaitasuna garatzeak zuzeneko harremana izango du moralaren garapenarekin. Morala,
gizartean indarrean dauden baloreak ezagutzean datza, eta honetara iristeko prozesua,
konplexua da. Hau, onartuak dauden arauak eta portaerak barneratuz lortuko da.

Morala lantzeko garaian, egile eta hauen teoria ezberdinak hartuko ditugu oinarri gisa:

2.1 Garapen moralaren inguruko teoriak

Garapen moralaren inguruan aritzean bi teoria nagusi izango dira kontuan; alde batetik
aprendizaia sozialaren teoria, eta bestetik teoria kognitibo- ebolutiboak. Zein da bien arteko
ezberdintasuna? Aztergaia. Aprendizaia sozialak, konduktu morala izango du ikertze oinarri
gisa, eta teoria kognitibo ebolutiboek berriz, arrazoinamendua edota juizio moralaren
eboluzioa ikertuko dute.

● Aprendizaia soziala: Albert Bandura


Moralitatea habitu konduktual batzuei esker barneratzen da. Moralitatea, kanpoko arauetara
egokitzea eta arau horiek barneratzea da eta bi fasez osatzen da: entrenamendu instrumentala
(oparien bidez jarrera aproposa lortzeko) eta imitazio aktiboa (helduen aktibitatea imitatzen
dituzte).

● Teoria kognitiboa: Piaget eta Kohlberg


Piaget arrazoiketa moralaren bi alderditan oinarritu zen bere teoriak formulatzeko: arauen
errespetua eta haurren justiziaren ideia. Haurrek beren galderei emandako erantzunetan
oinarrituta, Piagetek garapen moraleko hainbat etapa ezarri zituen. Prozesu morala ulertzeko
modu hori teoria kognitibo-ebolutibo gisa ezagutzen da, eta modu sinplean: barrutik
kanporanzko moraltasuna ulertu nahi du, gero bere jarreretan adierazten den subjektuaren
adimen gisa. Piagetek azaldu zuenez, subjektuaren moraltasuna ulertzeko, bere garaian
moralaren ikerketa asko zuzentzen zituen bere diskurtsoan sakontzeaz gain, funtsezkoa zen bere
egitura kognitiboa definitzea, hau da, norbanakoaren oinarrizko adimen morala zuzentzen duten
logika eta pentsamendu-ereduak.

Kohlberg-ek aurkitu zuen arrazoibide morala pixkanaka eboluzionatzen eta konplikatzen ari
dela nerabezaroan zehar eta helduaro gazteraino, hiru mailako sekuentzia aldaezin baten
arabera eboluzionatzen duten gaitasun kognitibo batzuen garapenaren mende baitago,

11
horietako bakoitza bi etapa moral desberdinez osatua. Etapa bakoitzak dilema moralen
planteamenduaren aurrean arrazoitzeko metodo bat islatzen du. Kohlbergek zioenez, garapen
moralaren eta garapen kognitiboaren arteko lotura estua izan arren, garapen moralaren
hazkundea ez zen nahikoa garapen morala bermatzeko, eta heldu gehienek ez zuten inoiz
garapen moralaren 5. etapa gaindituko.

2.2 Arrazonamendu morala: jokabide prosoziala

Haurrak (0-6 urte) besteen alde, beste haurrak benefiziatzeko helburua duten ekintzak dira.
Ekintza hauek 3 multzotan banatu daitezke:

● Banaketa (0-3 urte): Jolasak, espazioak, eta heurenak diren gauzak banatzen dituzte.
Banaketa honen bidez, besteekin harremanak sortzen hasten dira. 3-6 urte bitartean
berriz, indibidualizazioa garatzen joaten da, eta besteekin izaten zituzten esperientzia
guztiak, jada, ez zaizkie atseginak edota onuragarriak egiten, beraz, gauzak banatzearen
jokabidea ere aldatzen joaten da, eta konpartitze joera ahultzen da. Baina
arrazonamenduaren bidez, morala eta justiziaren bidez (zigor-oparien bidez) aldaketa
somatu leike.
● Kooperazioa eta laguntza: Jarrera hauek, ez dira zertan haur guztietan behagarriak
izan beharrik, izan ere, guztiz erlazionatuak baitaude kanpo faktoreekin, ingurunearen
estimuluarekin. Beraz, esan dezakegu haur batek hori praktikan jartzeko, aurretik heldu
batekin hori esperimentatu eta landu beharko duela. Adibidez: haurrak etxean gurasoei
etxeko gauzetan laguntzen badie, seguraski ikaskuntza hori, gainontzeko eremuetara
ere transferitzeko gai izango da.

12
2.3 Binkulazioa

Adin tarte honetan hasten dira sortzen erlazio lotura garrantzitsuenak, eta honek bidea
zabaltzen dio lehenengo “lagunei”. Lotura hori emateko, beharrezkoa izango dira enpatia eta
laguntasuna ematea. Enpatia kontzeptuak, gaitasun sozialaren garapenari egingo dio
erreferentzia. Hasierako lotura edo lazo hauek, zuzeneko eragina izango dute haurraren
autoestimuaren sormenarekin.

2.3.1. Lotura afektiboa

Haurrak helduarekin interaktuatzean ezartzen den erlazioa da. Erlazio honetan jarrera mota
ezberdinak aktibatzen dira, adibidez: helduaren atentzioa deitu nahia negarraren bidez, zerbait
behar duenean oihu egitea… Erlazio honen bidez, helduak haurraren oreka, ongizatea eta
segurtasuna bermatzen ditu.

● Loturaren faseak:
o 0-2 hilabete ez ditu sentimenduak eta emozioak bereizten. Behar
biologikoak atentzioa deitzearen bidez asetzen dituzte. Ez die axola
asetze lana nork egiten duen.
o 2-6 hilabete: gutxinaka emozioak ezberdintzen hasten dira. Adibidez:
egoera atsegin eta desatseginak ezberdintzen dituzte. Pertsona batzuk
lehenesten hasten dira baina beste pertsona batek erantzuna ematen
badie ez dute hau baztertzen.
o 6-12 hilabete: Prioritate edo preferentziazko portaerak agertzen hasten
dira, eta horekin batera beste hainbat joera; beldurra, baztertzea… Etapa
honetan haurrek “ansiedad por separación” deritzona sentitu dezakete.
Lotura figurak pertsonalitatearen garapenean izugarrizko garrantzia
izaten hasiko da, haurraren autokontzeptuan eragin positiboa izango du
bien arteko komunikazio afektiboa baitago. Eta bestetik, ingurunea
ezagutzen hasten delako garapen kognitiboan, motorikoan eta
hizkuntzan egin dituen aurrerapenei esker.
o 2-3 urte: Nia-ren indibidualizazioa bermatzeko beharra eta nahia
sentitzen du, baina oraindik helduen menpe egongo da eta honen
onarpena eta afektua bilatuko du.
o 4 urtetik aurrera: Portaera afektiboa eta sozial ugari ikasi ditu
dagoeneko eta gai da erlazio sozialetan aplikatzeko.
13
● Gurasoen jarreren eragina:
Gurasoek bere seme-alabekin erlazionatzeko moduak zuzeneko eragina izango du
haurrarengan. Erlazionatze horretan, bi aldagai izan beharko dira kontuan: Afektua-lotura
(onarpena edo ukatzea) eta kontrola (diziplina eta erregulazio maila).

Bi aldagai hauen konbinazioak gurasoen portaera lau eredutan sailkatuko ditu:

o Guraso demokratikoa: pertsonalitate asertiboa, portaera emozional eta


sozialak praktikan, arau eta muga argian, malguak baina zuzenak, oso
eragin positiboa haurrarengan. Haur autonomoak sustatuz.
o Autoritarioak: afektu maila baxua eta kontrol exigentzia maila altua,
ekintzak sari eta zigorren menpe daude, beraz izaera inhibitu edo
agresiboa bultzatuz. Haurrek portaera arazoak aurkeztu ditzakete.
o Permisiboak: Afektibitate altua baina kontrol maila baxua. Haurraren
kontzeptua eta autoestimua indartzen ditu, eta haurrak besteekiko
harremanetan errebeldeak, inpultsiboak eta heldugabeak aurkezten
dira.
o Indiferenteak: Afektibitate eta kontrol baxua, gurasoen aldetik
erantzunik ez. Arauak eta mugak zehaztugabeak eta haurrak beste
jendearekin erlazionatzeko garaian indiferenteak agertzen dira.

Argi geratzen da, egindako azterketa ondoren, afektuaren eta kontrol mailaren arteko orekak
oso eragin positiboa izango dutela beraien seme-alabengan. Oinarrizkoa izango baita, haurrak
maitatuak eta onartuak sentitzea, baina aldi berean, gizartean eta gainontzeko jendearekin
aritzeko arauak barneratuak izatea.

2.3.2. Enpatia

Haurra besteen ikuspuntuan jartzeko eta emozioak sentitzeko gaitasun afektiboa da. Garapen
hau zuzeneko lotura du aprendizaiarekin. Izan ere, guraso edota hezitzaileek erakutsi behar die
emozioak identifikatzen. Izan ere, ekintza bakoitzaren atzean sentimenduak daudela ikasi
behar dute eta sentimendu horiek beti ez direla atseginak.

● 2 urte arte: enpatia primarioa erakusten dute. Norbait negarrez ikusiz gero, egoera
aldatzen saiatzen da bere jokabidearekin, “opari bat ematen dio negarrari uzteko”.

14
● 2-3 urte bitartean: ezagutza soziala ematen hasten dira, enpatia primarioa gutxinaka
baztertzen.
● 3-5 urte: enpatia desorekatua 5 urterekin estabilizatzen joaten da. Harremanetan bi
erantzun mota emango dira; enpatia edo aurkaritza.
● 5-6 urte bitartean: enpatia disposizionala (besteen azalean enpatia malgua) eta enpatia
situazionala (enpatia gradua aukeratzeko gai da, malgua ala ez).

2.3.3. Laguntasuna

5-6 urte inguru has gaitezke hitz egiten laguntasunaren inguruan. Hori horrela izateko erlazio
horretan bi osagarri eman behar dira: harreman bakarra eta berezia. Beraien artean
amankomuneko gauzak dituztela ohartzen dira.

Sortzen den erlazio hori garrantzizkoa izango da garapen afektiboari dagokionez, bi funtsezko
funtzio betetzen ditu eta: segurtasuna eman eta autoestimuren balorazio positiboa bultzatu.

15
3. ESKOLA GIZARTERATZEKO ERAKUNDEA DEN ALDETIK

Hezkuntzan, eskola edo ikastetxea ezaguerak irakatsi eta ikasten diren erakundea da, non
irakasleek ikasleei irakatsi eta ikasleek ikasi egiten duten. Terminoa hezkuntza sistema baten
barnean eta pertsona guztientzat derrigorrezkoak diren erakundeak izendatzen ditu, hala nola
lehen hezkuntza edo bigarren hezkuntzako eskolak. Zabalago, hezkuntza maila guztietan
aplikatzen den terminoa da: haur eskola, helduen eskola eta baita unibertsitateko ikastetxe
zenbaitetan ere. Hezkuntza sistematik kanpo ere autoeskola, musika-eskola, hizkuntza-eskola
eta hezkuntza lana egiten duten beste erakunde guztiak izendatzen ditu. Euskal Herrian,
ikastola terminoa ere erabiltzen da lehen eta bigarren hezkuntzako mailetan irakaskuntza
euskaraz eskaintzen duten ikastetxeei. Hezkuntzarako guneak izateaz gainera, eskolak
gizarteratzeko tresna garrantzitsuak dira, haurren kasuan bereziki, familiatik gizartera
pasatzeko zubi moduan. Ildo horretatik, ezaguerak transmititzeaz haraindi, egiten, izaten eta
elkarrekin bizitzen ikasteko erakundea izan behar da eskola.

3.1 Irakaslearen funtzioak

Haurraren sozializazio prozesuan irakaslearen papera oso garrantzitsua da, irakaslea


haurrentzako eredua izango baita. Umeak irakasleak esaten duenaz gain, egiten duenaz ere
ohartuko da eta eredu gisa hartuko du.

Irakasleak haurrari sozializazio prozesua garatzen honela lagundu ahal dio:

● Haurra gero eta autonomoagoa izaten lagundu; horretarako, haurra helduarekin daukan
harremanarekin seguru sentitu behar da eta helduak aukera ezberdinak eskaini behar
dizkio, aukeratzen eta erabakiak hartzen ikas dezala. Baita ere, norberaren hautaketa eta
autonomia optimizatzen lagunduko zaio interesa erakartzeko IDU-ren estrategia
nabarmenduz, hala nola, ikasleei erabakiak hartzeko, lortutako lorpenekin gustura
egoteko eta beren ikaskuntzarekin duten lotura-maila handitzeko aukerak eskainiz,
adibidez, hautemandako desafio-maila erregulatuz. Ondorioz, ez gara autoritarioegiak
izan behar, zeren eta betebeharrak eta arauak oso zehaztuta baldin badaude haurra ez
da gai izango norberaren jokatzeko arauak sortzeko.
● Haurrak erlazionatzen eta haien arteko gatazkak konpontzen lagundu; haurrek gatazkak
baldin badituzte, irakasleok hauen konponketa erraztu ahal dugu, baina haien artean
konpontzeko ahaleginak egin behar ditugu bakoitzaren ikuspuntua azaltzen.

16
● Haurra independente eta jakinmina izaten bultzatu behar dugu; norberaren interesak
lortzeko iniziatiba izaten, norberaren iritzia esaten, eta arazoak konpontzeko
norberarengan konfiantza izaten.

Irakaslearen jarrerak malgua, irekia, tolerantea, pazientziaz betea, dinamikoa… izan behar du.

17
4. HAUR HEZKUNTZAKO IKASTETXEAREN ROLA GIZARTE-ARRISKUAREN EGOERAN DAUDEN

HAURREKIN PREBENTZIOAN ETA ESKU-HARTZEAN

X Dekretuan ezartzen den bezala, eskola sozializaziorako kontestua da, azken finean, eskolak,
erlazio sozialak errazteko ingurune aberats eta estimulagarria eskaini behar du. Horregatik
esan daiteke, eskola, garapen sozialaren agente pribilegiatua dela. Alde batetik, eduki sozialak
landuko ditu eta bestetik sozializazioa errazteko prozesua ere lantzen du. Eskolak haurraren
garapen integrala bermatu beharko du, psikologia eremua eta soziala kontuan dituelarik.

Eskolaren testuinguruaren barne, funtsezkoa izango da irakaslearen funtzioa garapen prozesu


horretan. Irakasleak esanahi handiko pertsonak dira, ikasleen pertsonalitatearen garapenean
zuzeneko eragina du.

Irakaslearen funtziorik nagusiena, egoera berri bakoitzean sortzen diren erlazioen bitartekaria
izatea da. Bitartekari izateak baliabide afektiboen bidez inkorporazioa eta interakzio soziala
bultzatzea da. Hori bultzatzeko, erabilitako metodologia afektuan eta erlazioetan oinarrituko
da; autonomiaren printzipioa, indibidualizazio printzipioa eta heziketa koherentearen
printzipioa.

Sozializazio eta garapen prozesu horretan, hainbat haurrek ez dute prozesua ongi egin eta
gizartean dauden arauen kontra doazen portaerak barneratu dituzte arrazoi ezberdinengatik:
afektu falta, tratu txarrak, seme- alaba ez da onartua familian, etab.

Zer egin daiteke hori prebenitzeko? Orokorki eskolak ekintza hauek egin ditzake egoera hauek
ekiditeko:

●Ikastetxeko Hezkuntza proiektua testuinguruari eta errealitate sozialari egokitu.


●Irakaslearen inplikazioa eta agente ezberdinen koordinazioa eta errefortzua.
●Autonomia bultzatu eta potentziatu
●Gurasoak agente aktibo bezala inbolukratu.
●Estereotipoak baztertu.

Orain arte aipatu bezala eskolak eta beraz hezkuntzak paper garrantzitsua du haurren
sozializazioan.

18
X dekretuaren arabera, 8 funtsezko konpetentzia nabarmentzen dira eta honako hauek dira:

Sozializazioa den aldetik gai honetan landu beharreko funtsezko konpetentzia guztiek dute
zeresana, baita bereizten diren bi esperientzia-eremuek ere.

Haur Hezkuntza amaitzean eta Lehen Hezkuntzara pasatzerako funtsezko konpetentziak lortu
behar dituzte eta ikastetxean hauek lortzeko diseinatuak egon behar dute.

Bestalde, eskola eta gurasoen arteko elkarlana defendatzen da. Hau, batez ere, egunerokoan
hezitzaile eta familien arteko elkarlanean oinarritzen da. Izan ere, haurrak gurasoen eta
hezitzaileen artean elkarlana dagoela ikusi ezkero erosoago eta seguruago sentituko da.
Gainera, modu honetara eskolak eta familiak bide beretik egingo dute lan.

Laburbilduz beraz, gurasoekin elkar lanean; eguneroko momentuetan (errutinetan, jolas


orduan, UD-ak lantzean, etab.) haurrak bizi duenarekin besteekin sozializatzen da eta hau
modu egokian egitera bultzatu behar dugu. Behar duenean lagunduz, errespetatuz, mugak
jarriaz eta bereak onartuaz, beraz, aniztasuna eta inklusioa zainduz.

19
5. TALDE-BIZITZAREN GATAZKA NAGUSIAK

Haurretik aipaturiko egoera konfliktiboak gainditzen ez direnean gatazka edo arazoak sortzen
dira. Hemen adibide batzuk:

● Enfrentamendu gatazkak helduekin: batez ere 2-4 urte bitartean


● Lehia sozializazio gatazkak lagunekin
o Pataletak
o Agresioak
o “ez-a ez onartzea”
o Ez ditu bere gauzak partekatu nahi
Gatazken inguruan aritzeko garaian, x Dekretua kontuan hartzea ezinbestekoa da. Izan ere,
Harmonian Hazten eremuaren barruan, gatazken inguruan aritzen diren alderdiak topa
ditzakegu. Ondorengo konpetentzia espezifikoarekin egingo genuke lotura zuzena:

Lehenengo zikloan, ondorengo ebaluazio irizpidea lortu beharko dute ikasleek:

Bigarren zikloan, berriz, ebaluazio irizpideen artean, gatazken inguruan adierazten duena
ondorengoa da:

20
Oinarrizko jakintzak erreparatzen baditugu, Haur Hezkuntzako 1. zikloan gai horri buruzko
alderdiak topa ditzakegu:

21
6. ONDORIOAK

Ikusi bezala, eskola gizartearen isla zuzena da eta, ondorioz, gizarteko aniztasun eta errealitate
ezberdinak aurki ditzakegu. Irakasleak egoera eta errealitate guzti horiei erantzun behar die,
ikasle guztien ongizatea bermatuz eta zainduz. Hori dela eta, orain arte zerrendatu eta
aipatutako aspektuak kontuan hartu beharko ditu.

22
7. BIBLIOGRAFIA

LEGERIA

X dekretua

EGILEAK

ARRIBAS, T. (Koor.): La Educación Infantil 0-6 años. Vol I. Descubrimiento de sí mismo y


del entorno. Paidotrobo. Barcelona.

ARRIBILLAGA, A. y MOLERO, B. (1993): “Sinbolo nazionalen jabetze prozesua. Banderak”,


Tantak, 10, págs. 113-132.

BERTOLINI, P.;FRABRONI,F.(1990): Nuevas orientaciones para el Curriculum de la


Educación Infantil. Paidos. Barcelona.

DEL CARMEN, M. eta beste batzuk (1995): Programa de educación en valores para la
etapa infantil. Aljibe. Málaga. DCB de Educación Infantil (1989).

MEC. Madrid. DELVAL, J. (1994): El desarrollo humano. Siglo XXI. Madrid. DOMINGUEZ G.
(1996): Los valores en la educación infantil. La muralla. Madrid.

EGAN, K. (1994): Fantasía e imaginación: su poder en la enseñanza. Ediciones Morata.


Madrid.

GARCIA, A.L. (1993): Didáctica de las Ciencias Sociales en la Educación Primaria. Algaida.
Sevilla.

GARCIA, F. (1994): Como elaborar unidades didácticas en Educación Infantil. Editorial


Escuela Española. Madrid. HANNOUN, H. (1977): El niño conquista el medio. Ed. Kapelusz.
Buenos Aires. Haur Hezkuntza. OCD (1992). Eusko Jaurlaritza. Gasteiz.

IBAÑEZ, C.(1992): El proyecto de Educación Infantil y su práctica en el aula. Ed. La Muralla.


Madrid.

GARCIA, A.L. (1993): Didáctica de las Ciencias Sociales en la Educación Primaria. Ed.
Algaida. Sevilla.

23

You might also like