You are on page 1of 14

6.

GAIA

SARRERA
1. KORRONTE PEDAGOKIKO ETA PSIKOLOGIKO GARRANTZITSUENEN ERAGINA HH-N:

1.1. EKARPEN PEDAGOGIKOAK


1.2. EKARPEN PSIKOLOGIKOAK

2. KORRONTE PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKO GARRANTZITSUENEN EKARPENEN


EGUNGO IKUSPEGIA

2.1.- IRAKASKUNTZAN INDIBIDUALIZAZIO PRINTZIPIOA


2.2.- PRINCIPIO DE ACTIVIDAD
2.3.- APRENDIZAI ESANGURATSUAREN PRINTZIPIOA
2.4.- GLOBALIZAZIOAREN PRINTZIPIOA
2.5.- SEGURTASUN ETA KONFIANTZA KLIMAREN PRINTZIPIOA.
2.6.- ESPAZIO, MATERIAL ETA DENBORAREN ANTOLAKUNTZAREN
PRINTZIPIOA
2.7.- ESKOLA-FAMILI ARTEKO KOORDINAZIOAREN PRINTZIPIOA

3. AZKEN ESPERIENTZIA BERRITZAILEAK

4. BALORAPEN KRITIKOA

ONDORIOAK
SARRERA

Gai hau oso garrantzitsua da Hezkuntzaren barruan, gure hezkuntza sistema finkatzen den
metodologian zentratzen diren oinarri pedagogikoak eta oinarri psikologikoak (ikasleen
ezaugarrien analisi eta ezagutza) aurkezten dizkigulako.
Gai honetan, gure hezitzaile lana ikasleen behar eta interesetara ahalik eta hobekien
egokitzeko pautak ikasiko ditugu; beraz, praktikan egingo ditugun ekintza guztien fundamentazio
teorikoa eta justifikazioa aurkitzen da gai honetan.
Denboran zehar korronte pedagogiko eta psikologikoek Haur Hezkuntzako etapari egin
dizkioten aportazioak ezagutuko ditugu. Historian zehar, korronte edo eskola ezberdinak egon
dira, eta hauetako bakoitzak bere ideiak eta metodologiak zituen. Pixkanaka, metodologia
horietatik haurraren ezaugarrietara nor egokitzen den hobekien aztertu da eta, hortaz, korronte
edo eskola bakoitzean esanguratsuena dena hartzen joan gara.
Gaur egun, hausnarketa eta erreflexio askoren ondoren eta hasiera-hasieratik, pedagogo eta
psikologoek txikienen hezkuntza honelakoa izan behar zela planteatu zuten (gaur egunean ere
guztiz onartzen da): jaiotzen denetik hasten da heziketa, eta hau berezia izan behar da, espazio
eta material propioekin, jolasean oinarritua eta naturarekin kontaktuan, giro afektibo eta
etxekoian (hogareño), atentzio indibidualialarekin eta konpensatzailea.
Gaur egun ezagutzen dugun eskolara heltzeko prozesu oso luzea igaro behar izan
da.Urteetan zehar gizartearen zerikusi eta eragin handia izan dute aurrerapen psikologiko,
pedagogiko eta biologikoak. Eskola ez da ente estatiko bat, garatuz joan den instituzioa baizik.
Ikasgai hau hasteko HH-n eragina izan duten korronte eta autore azpimagarrienak aztertuko
dugu eta bere ondorioetatik sortutako printzipio metodologikoak, HH-ko eskolara progresiboki
zabaltzeko era.

1. KORRONTE PEDAGOKIKO ETA PSIKOLOGIKO GARRANTZITSUENEN


ERAGINA HAUR HEZKUNTZAN

Korronte deitzen diegu oinarritzat teoria eta eredu esplikatzaileak/azalkorrak dituzten


tendentzi eta manifestazioei.
Denboraren poderioz gizakiaren ezagutza gero eta handiagoa izan zenez, haurrak hobeto
ulertzen hasi ziren. Biologian eta psikologian egindako ikerketak oso lagungarriak izan ziren
umeei buruzko ideiak eta ikuspegiak aurrera joan ahal izateko, hezitzeko ikuspuntu berriak
agertuz. Hau da eskola berriaren sorreraren zergatia.

1.1 ESKOLA BERRIAREN EZAUGARRI OROKORRAK


XIX.mende erdira arte, eskolak, eskola klasikoaren antzeko ezaugarri batzuk mantentzen
zituen: elitista, ikasgaietan zatituta eta errealitatetik urrun; gainera, Erdi Arotik, kulturaren
trasmisioa Elizaren ardurapean geratu zen.
Hezkuntza eremuan aldaketa handia Ilustrazioan gertatzen da, non burgesia talde batek
gizarteko oinarriak aldatu nahi dituen eta indibiduoa edo gizakia, gizartearen erdian kokatu nahi
duen. Garai honetan, zientzia mailan izugarrizko aurrerapenak egiten dira eta honekin batera,
hezkuntzari garrantzia ematen hasten zaio, eta hezkuntza, gizarte guztiak (baita txikienek ere)
izan beharko luketen eskubide bat dela pentsatzen zuten.
XIX.mendearen amaieran, eta batez ere XX. Hasieran, Europa mailan hezkuntzarekin loturiko
korronte bat zabaltzen da “Eskola Berriaren Mugimendua”, eta geroztik, aldaketak gertatzen dira.
Eskola Berriaren Mugimenduan sartuta dauden autoreen ustez, beharrezkoa zen hezkuntza
tradizionala aldatzea, ez zielako gizarteko beharrei erantzuten. Eskola Berriaren kezkarik
nagusiena eskola tradizionala berritzea da, ikaslea horren erdian kokatuz, eta bere interesak,
ezaugarriak eta garapena aintzat hartuz.
Eskola Berriaren Printzipioak:
 Ikaslea (haurra) hezkuntzaren erdian (zentroan) kokatzen da, bere natura eta
gaitasunetan sinisten da. Kontzepzio honen ondorioetako bat da indibidualizatuagoa den
irakaskuntza baten beharra, indibiduo edo ikasle bakoitzera egokitzen dena eta,
horretarako, haurra bera ere ezagutu behar da. Bestalde, kontutan izan beharko dira, baita
ere, bere interes eta motibazioak.
 Haurrek aktibitatearen edo ekintzaren bidez ikasten dute. Ingurunean egiten den aktibitate
bat izan behar du, ingurunearekin edo naturarekin kontaktuan dagoena, eta jolasa,
haurrak interaktuatzeko duen modua edo bidea dela ulertzen da.
 Eskolak bizitzarako prestatu behar du; beraz, irakasten dena funtzionala izan behar da,
eta ikaskuntza soziala bultzatu behar da.
 Irakasle-ikasle arteko harremana konfidantzan oinarritua dago, eta ikasteko prozesuan
laguntzen dio. Ikaslearen autoheziketari garrantzi handia ematen zaio.

1.2 ESKOLA BERRIAREN AINTZINDARIAK

 COMENIO (XVI-XVII. mendeak)


Haur Hezkuntza erakunde bezala proposatu zuen lehenengoa izan zen. Bere asmoa “denei
irakastea” da, bere adina, sexua, maila sozialari,… kasu egin gabe. Berarentzat ulermena eta
ezagupena zentzumenetatik aurrera hasi behar da. Ama kontsideratzen du hezitzaile
printzipala. Globaltasunaren aintzindaria da.

 J.J.ROUSSEAU (1712 – 1778)


Ilustrazio garaiko autore garrantzitsu bat da. Bera ez zen hezitzailea izan, baina horren
inguruan hausnartu zuen. Bere ideia pedagogikoak, “Emilio” izeneko liburu batean agertzen
dira, non, pertsona hipotetiko baten heziketa jaiotzen zenetik heldutasunera arte nolakoa izan
behar zuen deskribatu zuen.
Bere ideia nagusienak hauek dira:
- Naturalismoa: Rousseau-ren ustez, haurra izatez ona da, eta gizartea da influentzia
txarrak edo negatiboak eskaintzen dizkiona; beraz, haurrari berari aktuatzen utzi behar
zaio. Ideia hau oso berritzailea izan zen, ordura arte alderantziz pentsatzen baitzuten:
haurra pekatua zen, txarra edo txarra egitera bideratua, eta hezitzailea zen hori zuzendu
behar zuena.
- Garapen etapak errespetatzea: bere liburuan, haurra garapeneko etapa batzuetatik
pasatzen dela esaten du eta heziketa ezaugarri ebolutibo horietara egokitu behar da;
beraz, haurra ez da heldu txiki bat, baizik eta bere etapako ezaugarri propioak dituen
pertsona.
- Irakaslearen papera, esperientziak koordinatzea izango da: ordura arte irakaslea
autoritarioa zela pentsatzen zen. Rousseren ustez, irakasleak haurrak ekintzak egiteko
egoerak ipiniko dizkio, esperientziak proposatuko dizkio, babestu egingo du....

 J.H.PESTALOZZI (1746 – 1827)


Teoria Filantropikoa (giza ontasunari emandako garrantzia). Rousseau-ren jarraitzailea izan
zen, eta ideia berriak praktikan jarri zituen lehena izan zen. Babes gutxien (niños
desprotegidos) zuten haurrekin eskola batzuk sortu zituen, baina porrot egin zuten arrazoi
ezberdinengatik.
Bere aportazio nagusienak hauek dira:
- Amaren lana aitortzen du lehenengo hezitzaile moduan. Honen ustez, hezkuntza
eskuhartze guztiek, ama “inteligente, on” baten pausoak jarraitu behar ditu: hezkuntza
naturala, haurren beharrei erantzuten die, maitasuna eta segurtasuna eskaintzen die,
munduaz egiten dituzten aurkikuntzetan lagundu....
- Rousseau-k proposatu zuen naturalismoaren ideia gehiago garatu zuen, eta intuizioaren
metodoa deitu zion. Honen ustez, ezagutzaren oinarrian pertzepzioa dago, pertsonek
ikasten dute gauzekin kontakto zuzena dutelako eta ondoren kontzeptua barneratzen da.
Beti zehatzenetik abstraktora, sinplenetik zailenera, gertueneik urrutienera....

 F.FRÖEBEL (1782 – 1852)


Pestalozziren irakaslea izan zen, eta bere jarraitzailea izan zen. Hezkuntzaren historian,
Fröebel kontsideratzen da Haur Eskolen sortzailea.
Bere aportaziorik nagusienak:
- Haur txikiei zuzendutako lehen zentro espezifikoa eraiki zuen, eskolarekin (zorrotza, isila,
aislatua, grisa...) antzik ez zuena. Zentro berri hauei “jardín de infancia” (kindergarden)
deitu zien; eta industrializazioari esker, Alemania, Inglaterrak eta munduko beste toki
askotan asko zabaldu ziren. Autore hauek “jardín” hitza erabiltzen du hau deskribatzeko:
 Naturarekin harremanetan dagoen lekua da, non haurrek jolastu, korrika egin, abestu,
gertaera naturalak behatu, erlazionatu...egiten dira.
 Leku bat non haziak (haurrak) garatu egingo diren modu egokian ureztatzen badira, eta
hau, hezitzailearen (jardinera) lana izango da.
- Haurren ezberdintasun indibidualak errespetatzeak duen garrantzia azpimarratu zuen:
haurrak ahalik eta hoberen ezagutu behar ditugu, beraien interes eta iniziatibetara
egokitu...
- Haurren aktibitatean oinarritutako metodo bat garatu zuen; horretarako, poesia, abestia,
mugimendua, ipuinak eta marrazkiak erabiltzen zituen.
- Irakaskuntzan etapa edo maila ezberdinak bereizten ziren (0-3 ; 3-5; 5-7)
- Lehenengo material didaktikoak sortu zituen.
- Hezitzaileak formatzeko beharra ikusi zuen; bere ustez, hezitzaile hauek emakumeak izan
behar ziren.

1.3 ESKOLA BERRIAREN EZAUGARRIAK ETA ORDEZKARI NAGUSIENAK

Pasa den mendean Eskola berriaren oinarriak sistematizatu ziren, berriztapen pedagogikoko
mugimendu zabal baten ondorioz. Gaur egun eztabaidaezina da mugimendu horren eragina HH-
n.
Eskola Berriaren filosofia bereizten eta elkar osatzen diren bi partetan zentratzen da:
1) Gizabanakoki jokatzea pertsona bakoitzaren pertsonalitatearen arabera.
2) Ekintza sozializatua, hots, pertsonaren jarrera berari inguratzen diotenekiko.
Eskola Berri honen funtsezko ezaugarriak hauek dira:
- Haurtzaroaren ikusmoldea eta bere ondorioak Hezkuntzan. Umearen berezko beharrak
bilatzen dira.
- Irakaslearen ikusmoldea eta bere papera Hezkuntzan. Irakasleak eta bere papera
hezkuntzan transformazio inportante bat jasan zuen, instruktore-erakusle izatetik,
motibatzaile-orientatzaile izatera pasatuz.
- Pedagogia berriztatzailea. Bere ekarri metodologiko garrantzitsuenak dira: jarduera,
interesa, indibidualizazioa, sozializazioa, globalizazioa eta familia-laguntza.

 AGAZZI AHIZPAK (Rosa 1886-1951 ; Carolina 1870-1945)


Italiako Eskola Berriaren sortzaileak kontsideratzen dira. Haur Hezkuntzarako “italiako
metodoa” bezala ezagutzen da beraien metodoa. Italiako lehenengo haurtzaindegiak beraiek
sortu zituzten, eta han beraien metodoa garatu zuten.
Beraien aportaziorik nagusienak hauek dira:
- Haur bakoitza ezagutu behar dugu bere ekintza naturalak behatuz. Honek haurrek
autoikaskuntzarako boterea dutela egiaztatzea suposatzen du.
- Haurrek poztasuna eta afektuzko giroa behar dute, etxean dutenaren antzekoa, indibiduo
bakoitzaren behar eta erritmoak errespetatuz.
- Ordena ezinbestekoa da, sistema guztiaren ardatza izango baita. Gauzak ordenean izatea
ezibestekoa da ideiak ordenatzeko.
- Objektuen erabilpen inteligentea egiten dute, hau da, eguneroko gauza edo objetuak
erabiltzen dituzte ingurua ezagutzeko eta kontzeptuak garatzeko; ingurunetik hartzen
dituzte materialak, ez dute ezer sortzen.
Agazzi ahizpek proposatzen duten metodologia merkea eta edozeinentzat eskuragarria da.
Zentzu komunean eta afektibitatean oinarritzen da. Metodo hau oso zabaldua izan zen eta gaur
egun oraindik, Italiako haur eskoletan bere eragina agertzen da.

 MARIA MONTESORI (1870-1952)


Medikua zen eta haur ezinduekin egin zituen ikerketak. Eskola bat sortu zuen (La casa del
bambino). Bere ideiak oso zabalduak izan ziren, baita Bartzelonan ere.
a) Printzipioak edo irizpideak:
- Autoheziketa: haurrak garatzeko ahalmena duen izakia da.
- Indibidualizazioa: haur bakoitzak bere erritmoan eta bere gaitasunen arabera ikasten du.
- Disziplina: barneko eta kanpoko kontrola eta ordena ezinbestekoak dira
- Helduaren eskuhartze diskretoa: prudentea, errespetuzkoa, behatzailea...

b) Bere metodoa:
- Ingurune edo anbiente ordenatua, zientifikoki diseinatua eta bere erabilpena planifikatuta
dago.
- Aurrez formatutako hezitzaileak: haur bakoitza ezagutzen dute, behatzen dakite, haurrari
berari ekintza egiten uzten diotenak (ez dira ekintzara aurreratzen), beharrezkoa denean
bakarrik interbenitzen dute.
- Aktibitatea guztiz diseinatua: haurrek aktibitate hauek egingo dituzte aurrerapenak egiten
dituzten heinean, modu autonomoan.

c) Materialak:
- Material didaktiko oso bat sortzen du (Agazzi-k ingurunekoak hartu).
- Altzariak haurren tamaina eta ezaugarrietara egokitzen ditu.
- Material sensoriala erabiltzen du pertzepzioaren bidez adimena garatzeko. Autonomikoki
lan egiteko materiala sortzen du, adib. koloretako fitxak, usain ezberdinetako ontziak,
testura ezberdineko fitxak..
- Bizitza praktikorako materiala: zainketa pertsonalekoak (garbitu, jantzi) eta ingurunearen
zainketakoak (garbitu, ureztatu, mahaia jarri...)
 OVIDIO DECROLY ( 1871 -1932 )
(La escuela por y para la vida). Medikuntza ikasi, haur ezinduekin lan egin, eta eskola bat
sortu zuen. Bere ustez, ezinbestekoa da haur bakoitza ezagutzea eta haur bakoitzaren behar
ezberdinei erantzutea. Hori ezagutzeko, alegia, haurraren garapen maila jakiteko / ikertzeko,
tresna batzuk sortzen eta egokitzen ditu.

a) Printzipio edo irizpideak:


- Interesak: iraskaskuntzak, derrigorrez, haurren interesei erantzun behar die.
Irakaskuntza gizakiaren oinarrizko beharrei erantzutean oinarritzen bada, seguru ariko
gara haurtzaroko interesei kasu egiten.
- Globalizazioa: irakaskuntza ez da ikasgai zehatzetan antolatu behar, ekintzak
globalizatuak egin behar dira, hau da, irakaskuntza interes-guneetan eta nukleo
esanguratsuen baitan antolatuko da.
- Indibidualizazioa: haur bakoitzak ikasteko erritmo bat du, eta irakaskuntza egokituko da
haurraren erritmora eta gaitasunetara.
- Bitalismoa: Eskola naturarekin kontaktua izango duen lekuan kokatu behar da, ingurune
horretan haurrak aritzeko eta eragiteko.

b) Bere metodoa:
- Oinarrizko beharretatik ateratzen dituen interes-guneen arabera antolatzen du
irakaskuntza: alimentazioa, hotzari aurre egin, lana....
- Decrolyren triptikoa: interes-gune bakoitzak fase hauek ditu: behaketa (objetuekin
harreman zuzena eta zentzu guztiekin pertzibitu), asoziazioa (loturak egin denborarekin,
espazioarekin, kausa-efektua, teknologia...) eta adierazpena (ikasi duena modu
ezberdinetara adierazi).
- Jolasa: oso garrantzitsua da bere metodologian; mota ezberdinetako jokuak barnebiltzen
ditu: sensorialak, asoziaziokoak, didaktikoak... joku berriak sortzen ditu: enkajeak,
dominoa, irudiak erlazionatzea...

 CELESTIN FREINET (1896-1966)


Orain arte aipatutako autoreekin konparatuz, beranduagoko garai batekoa da. Magisteritza
ikasi zuen, eta 1920az geroztik lanean hasi zen. 1935. urtean, irakaskuntzatik bota egin zuten
bere ideia transformatzaileengatik, eta mendira joan zen bere metodologia martxan jartzera eta
garatzera; honetan emazteak lagundu zion. Aragoin izan zuen eragina.
Bere ideologia progresista da, eta bere helburua gizartean eragiteko eta gizartea aldatzeko
hiritar askeak eta partehartzaileak formatzea da. Batez ere behar gehien zuen jendearekin lan
egin zuen: nekazariekin.
Bere ideia nagusienak hauek dira:
- Demokrazian hezi behar gara: erabakiak hartzen ikasiz, beste iritzi batzuk toleratzen
ikasiz, adostasunetara iristen ikasiz...
- Ingurunea ezagutu behar dugu eta bertan bizitzen ikasi behar dugu.
- Zigorrak eta notak kentzen ditu, ikasteko motibazioa ezinbestekoa baita.
- Bizitzarako eta bizitzan beharrezkoak diren lanak proposatzen ditu; horretarako, zentzu
komunean oinarritzen da, erabilpen praktikoko gauzak erakusten ditu...
- Lan indibiduala baloratzen du, erantzukizun pertsonalean eta saiakeran oinarritua.
- Talde lana baloratzen du, kolaboratzen ikasiz.
Freinet-ek ez zuen metodo bat garatu, bere ustez, metodo bat zerbait itxia eta malgutasun
gutxikoa zelako; horregatik, metodo bat sortu baino gehiago, teknika multzo bat antolatu zuen,
eta irakasle bakoitzak, bere beharren arabera aplikatu zezakeen.
Teknika nagusienak:
- Testu eta dibujo librea. Kopiak eta diktatuak baztertu zituen eta horren ordez haurrek
asmatutako testu eta marrazkiak erabiltzen zituen, lan horietan, haurren beraien bizipen
eta kezkak adierazten zituztelako.
- Inpresio teknika ezberdinak erabili zituen, batez ere inprenta, baina baita marrazkiak
kopiatzeko, kartelak egiteko, liburuak...
- Eskola ezberdinen arteko gutunak idaztea; ingurune ezberdinetako eskolekin testuak,
marrazkiak, objetuak... trukatzen zituzten.
- Asanblada: haur guztiek parte hartzen duten leku bat da, non erantzukizunak hartzen
dira, adostasunetara iritsi, arazoak konpondu, kezkak planteatu...
- Egunkari murala: asanblean egin dena aztertzeko instrumentu bat da, non kritikak,
zorionketak, proposamenak... agertuko diren.
- Lanerako planak: haur bakoitzak aste horretan lan pertsonal bat egingo duela
konprometitzen da, eta bukaeran ebaluatu egingo dute.
- Tailerrak. Praktikoak: sukalde, aroztegia. Intelektualak: idatzi, kalkulua.
Freinet eta bere emazteak eskola asko sortu zituzten, batez ere herri txikietan, eta batez ere
Frantzian, Italian eta Espainian zabaldu zen. Gaur egun, oraindik, metodologia hau oso
garrantzitsua da (batez ere herri txikietan), eta Haur Hezkuntzako gela askotan erabiltzen dituzte
Freinet-ek proposatutako zenbait teknika.

1.4 ESPAINIAKO ESPERIENTZIAK

6 urte baino gutxiagoko haurrekin egindako esperientziak urriak dira Espainian. Hiru hauek
dira aipagarrienak. Hauen ondoren 30 urte geldirik egongo da hezkuntza, 1970. urtean “Ley
General de Educación” sortu arte.

 LA INSTITUCIÓN LIBRE DE ENSEÑANZA (ILE, 1876 )

 PABLO MONTESINO (1781-1849)


Espainian Haur Hezkuntzako eskola sartu zuen Pablo Montesinok 1838an, Madrilen.
Esperientzia ingelesa eta alemana ekarri zituen. Honen ideia nagusienak hauek dira:
- Haur Hezkuntzaren helburua, haurren pertsonalitatea formatzea da.
- Garrantzi handia ematen dio garapen fisikoari, hezkuntza estetikoari eta erlijiosoari.
- Ekintza eta jolasa orekatzen saiatzen da.
- Metodologia aktiboa proposatzen du, ingurunearen behaketan eta ikaskuntzarako
metodo naturaletan oinarritua.
- Irakaslea eredu morala da eta haur bakoitza ezagutzen du, eta moralki positiboa den
pertsonalitatea eraikitzen laguntzen dio.

 ANDRÉS MANJÓN ( 1846-1923 )


Granadan Ave Maria eskola sortu zuen apaiz honek 1900. urtean. Lehenengo esperientzia
izan zen “escuelas al aire libre”. Ideiak:
- Haurren aktibitate naturalari errespetua: mugimendua, jolasa, poza...
- Irakaskuntza aire librean, leku alegreak eta eguzkitsuak.
- Zentzuei, musikari eta hezkuntza artistikoari garrantzia.
- Metodologia ziklikoa: ziklo ezberdinetan gai berak lantzen dira, baina sakontasun
ezberdinarekin.
- Irakasleen artean laguntza antolatu (monitore sistema), haur guztiengana iritsi ahal
izateko.

1.5 EKARPEN PSIKOLOGIKOAK

 ESKOLA PSIKOANALITIKOA ( SIGMUND FREUD 1856 -1939 )


Psikoanalisiaren aita Sigmund Freud dela esan daiteke, baina badira beste autore batzuk ere:
Anne Freud, A.S.Neill... Autore hauek, gaur egunean erabiltzen ditugun zenbait kontzeptu azaldu
zizkiguten:
- Oinarrizko kontzeptua: inkoszientea, konplejoak, fijazioa, frustrazioa, libidoa,
atxikimendua,...
- Pertsonaliateaten garapenean mundu afektiboak eta sexualak duen garrantzia.
- Hiru elementu existitzen dira: bera, nia eta supernia (id-ego-super ego), eta hiruren
artean oreka bat egon behar da.
- Gizakiaren garapenak estadio edo aro ezberdinak ditu: aho-aroa, uzki-aroa, falo-aroa,
latentzia eta pubertaroa.
- Haurtzaroak heldutasuneko pertsonalitatea zehazten edo determinatzen du, beraz,
izugarrizko garrantzia du guraso-seme arteko harremanak eta baita hezkuntza
errepresibo bat ez jasotzea.
Psikoanalisiak hezitzaileoi aportazio hauek egin dizkigu:
- Eskolan mundu afektiboa sartu behar izan dugu, zeren bera da ikaskuntzaren euskarririk
garrantzitsuena, eta aprendizaia gertatzeko ezinbesteko baldintza da.
- Sexualitatea manifestazio natural bat bezala ulertu behar da: errepresioa ekiditea eta
modu onez kanalizatzen laguntzea izango da hezitzailearen lana.
- Haurrei lagundu instintoak dominatzen eta gainditzean, jokuen bidez, aktibitate fisikoaren
bidez, eskulanen bidez...
- Hezitzaileak bere burua ezagutu dezala, bere mugak aztertu ditzala eta bere frustrazioak
ez ditzala proiektatu haurrekin egingo dituen ekintzetan.
- Askatasunezko, segurtasunezko eta konfidantzazko giro bat eskaini, non haurrek
nolakoak diren adieraz dezaketela, eta beren beldurrak, beharrak eta desioak adieraz
ditzatela.
- Garapenaren estadioak ezagutu eta beraien interesak ulertu (kakak, genitalak...)

 ESKOLA KONDUKTISTA (SKINNER 1904-1990 ; WATSON)


Portaerak aztertzen dituzte. Skinner eta Watson bezalako autoreek, pertsonak kanpotik
modelatzea posible dela esaten dute, hau da, posible da kanpoko eragile batzuei esker portaera
zehatz bat indartzea edo desagertzea.
Oinarrizko ideiak:
- Ikaskuntza mekanismo akumulatiboa da.
- Ikaskuntza bat lortzeko saria-zigorra erabiltzen dute.
- Lana edo tareen azterketa: lana zatitu eta errezenetik zailenera egin.
- Praktika eta ariketak behin eta berriz egin.
Ideia hauek, zati handi batean, ondorengo psikologiako aurrerapenek gainditu dituzte, baina
badaude Haur Hezkuntzarako baliagarriak diren aportazio batzuk:
- Haurrek ikasten dituzten tareak aztertzeko beharra. Honela, zati txikiagotan jarri eta
sekuentziak zehaztuko dira ikaskuntza ziurtatzeko. Adibidez, esfintereen kontrola da
helburua: hezitzaileak pauso ezberdinak identifikatzen eta programatzen ditu eta helburu
txikiagoak ipintzen ditu; haurra, helburu txiki hauek barneratzen joango da poliki-poliki,
eta azkenean esfinterren kontrola barneratuko du.
- Errefuertzu positiboa erabili orduantxe barneratutako ezagutzak indartzeko; eta
beharrezkoa denean, zigorra erabili portaera negatibo bat desagertarazteko.
- Autonomia pertsonaleko ohiturak ikasterako garaian, erritmo bat, sekuentzia bat, metodo
bat, errutina bat... jarri. Adib. garbitzean, jatean...
- Helduak haurrari portaera eredu egokia eskaini behar dio, haurrak berari imitatuz ikas
dezan.

 ESKOLA KOGNITIBOA (JEAN PIAGET 1896-1980)


Autore hauen kezka nagusiak hauek dira: ezagutza nola sortzen den, ezagutza berriak nola
barneratzen diren, inteligentzia nola garatzen den, eta hau guztia zein mekanismok errezten
duen.
Jean Piaget da eskola kognitiboaren sortzailea. Piaget-ek zera zioen: ezagutza ez dago
objektuetan, ezta guregan ere, baizik eta ezagutza, pertsonak modu aktiboan parte hartzen duen
eraikitze prozesu baten emaitza da. Ikuspegi honi, konstruktibismoa deitzen zaio. Ideia
nagusienak hauek dira:
- Ezagutza, pertsona eta ingurunearen artean gertatzen den interakzioaren ondorioz
sortzen da; beraz, subjektuak ekintza eraikitzaile bat egiten du.
- Ezagutza berria, lehendik ditugun egitura mentaletan barneratzen da, oreka-desoreka
prozesu baten bidez. Ezagutza edo informazio berria, aurreko eskemekin kontraesanean
jartzen da, eta egokitze mekanismoari esker egitura berriak sortzen ditu lehendik
zituenak aldatuz, honela ezagutzara iritsiz eta garapena bultzatuz.
- Garapenaren etapa edo estadioak zehazten dituzte, eta etapa bakoitzean, egitura
intelektual mota bat dago: estadio sentsoremotorea (0-2); eragiketa-aurreko estadioa (2-
7); eragiketa konkretuen estadioa (7-11 urte) eta eragiketa formalak (12 urtetik gora).

Eskola kognitiboaren barnean, beste autore eta aportazio hauek ere badira:
o Bruner: Deskubrimentuaren bidezko aprendizaiaren teoria garatu zuen. Honen ustez,
aprendizaiak prozesu hau du barnean:
- Barneraketa (adquisición): pertzepzioaren bidez.
- Transformazioa: (kodifikazioa eta errealitatearen antolaketa).
- Informazioaren ebaluaketa.
o Ausubel: bi ikaskuntza mota ezberdintzen ditu: rezeptiboa, eta deskubrimenduaren bidez
egiten dena (modu aktiboan); honela, ikasketa esanguratsuaren teoria idatzi zuen; alegia,
- Ikasketa esanguratsua: ezagutza berria, ezagutza zaharreko egituretan barneratzen
da, eta luzaroan irauten du. Ulermena dago. Aprendizai esanguratsua gertatzeko
baldintza batzuk bete behar:
* Sujetoa ezagutza berriarekin interesatuta egon behar da.
* Ezagutza zaharrek aukera eman behar die berriei barneratzeko.
* Ezagutza berria, modu logikoan eta ulergarrian aurkezten da.
- Memoria bidezko ikasketa: ulermenik ez, denbora laburrean desagertzen da. Ez da
benetako aprendizaia.
Ikuspegi konstruktibistak eragin handia izan du, baita Espainian ere:
* Irakaskuntzak aukera eskaini behar du haurra ingurunearekin kontaktuan egon dadin,
honela, berak behatzeko, manipulatzeko, esperimentatzeko...
* Haurra da aprendizaiaren protagonista. Irakaskuntzak haurraren aktibitate fisiko eta mentala
estimulatuko du. Ekidin behar da jarrera receptibo soila.
* Errepikapenaren ordez, kontzeptuen ulermena bultzatu behar da.
* Haurra behatu egin behar dugu, bere garapen ebolutiboa aztertzeko eta kontzepto berriak
barneratzeko duen gaitasuna ezagutzeko.
* Irakaskuntza indibidualizatu egin behar da.

 ESKOLA SOZIO-HISTORIKOA. Eskola sobietarraVIGOTSKY 1896-1934


Vigotsky da aintzindaria. Hauek dira eskola sozio-historikoaren ideiak:
- Garapen indibiduala ez da gertatzen bizitza sozialetik aparte edo urrun, baldintza
sozialen eta norberaren biologiaren arteko interakzioari esker gertatzen da.
- Garapenaren motorra aprendizaia da. (Piaget-ek kontrakoa zioen, alegia, garapena
gertatu ondoren gertatzen dela aprendizaia)
- Hezitzailean izugarrizko eragina du: hezitzailea haurra eta ingurunearen arteko
bitartekaria da, eta aprendizaia gertatzeko beharrezkoa den “bultzadaren” erantzulea da
eta, ondorioz, baita haurraren garapenarena ere.
- Hizkuntza ez da soilik pentsamenduaren adierazlea, baizik eta, hizkuntzaren bidez
pentsamendua sortzen da.
Eskola sozio-historikotik eskolara ekarpen hauek egin ditzakegu:
- Irakasle edo hezitzailearen erantzukizuna: aprendizaia errezten duena da eta
ingurunearen bitartekaria da; haurrei bere kabuz heldutasuera iristen uztea hezkuntzaren
eragina ez erabiltzea da, eta bultzada behar dute.
- Ikaskuntzaren iturri izango da berdinen arteko interakzioa.
- Hizkuntzaren garrantzia: pentsamendua antolatzeko bidea da.

2. KORRONTE PEDAGOGIKO ETA PSIKOLOGIKO GARRANTZITSUENEN


EKARPENEN EGUNGO IKUSPEGIA

 IRAKASKUNTZAN INDIBIDUALIZAZIO PRINTZIPIOA.


- Decroly: haur bakoitzaren maila ikertu zuen. Irakasleak aurretik ezagutu behar du
haurraren gaitasun maila, berari egokitzeko aukera izateko.
- Montessori: haur bakoitzak bere erritmoa du, eta poliki-poliki, gaindi-tzen joango da;
irakasleak gainditze horretan lagunduko dio.
- Korronte kognitiboa: ezagutza pertsonak/indibiduoak eraikitzen du prozesu baten
bidez. Hau da aportaziorik garrantzitsuena.

 JARDUERA PRINTZIPIOA
- Rousseau: haurrari ingurunean (naturan) jarduten utzi behar zaio.
- Fröebel: Rousseau-k zioena praktikan jarri zuen kindergardenetan.
- Montessori: haurraren aktibitate espontaneoan (autonomoan) oinarritzen da, zientifikoki
diseinatutako ingurunearekin erlazioan.
- Decroly: Haurrak jolasaren bidez ikasten du eta materiala sortu zuen.
- Korronte kognitiboa: aktibitate fisiko eta mentalaren bidez haurrek ikasten dutela
konprobatu egin duten ikerketa batzuen bidez.

 IKASKETA ESANGURATSUAREN PRINTZIPIOA.


- Montessori: Ikasteko motibazioa izateko, aprendizaiak erabili behar dira.
- Freinet: “escuela para la vida”. Hau da, haurrek ikasten zituzten gauzek beraientzat
zentzua eta esanahia izan zezaten saiatzen zen.
- Korronte kognitiboa: esanahiarekin ikasi behar da (ikasketa esanguratsua, Ausubel).
Memoria bidezko ikasketa ez da benetakoa.
 GLOBALIZAZIOAREN PRINTZIPIOA.
- Pestalozzi: intuizioaren metodoa jarri zuen. Hau da aportaziorik nagusiena.
- Decroly: interesarekin ezagutu behar da ingurunea. Horregatik, interes-guneez hitz
egiten du.
- Freinet: tailer eta proiektuen bidez egin behar da lan.

 SEGURTASUN ETA KONFIANTZA KLIMAREN PRINTZIPIOA.


- Pestalozzi: txikienen hezkuntzak, ama “inteligenteak” bere semearekin egiten duenaren
antza izan behar du, haurraren behar eta galderei erantzunez.
- Agazzi: Pestalozziren ideiarekin jarraituz, eskolak etxearen antza izan behar zuela esan
zuten. Afektuzko klima bat eta gozoa zena.
- Psikoanalisia: erlazio afektiboek izugarrizko eragina dute.
- Sozio-historikoa: irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, berdinen arteko erlazioak
izugarrizko garrantzia du.

 ESPAZIO, MATERIAL ETA DENBORAREN ANTOLAKUNTZAREN PRINTZIPIOA.


- Montessori: Ideia hau garatu zuen, eta haurrek autonomoki aritzeko ingurunerik
egokiena diseinatu zuen. Haur Hezkuntzari ekarpen handia egin zion altzariak eta
materiala egokitzearekin. Inguruak ere hezitzen du.
- Agazzi: inguruneko materialak aprobetxatzea proposatu zuten.
- Konduktismoa: aprendizaia gertatuko den ingurunea kontu handiz prestatu eta antolatu
behar da.
- Kognitiboa: inguruneko material eta objetuekin esperimentatzeak dakarren
aberastasuna konprobatu zuten.

 ESKOLA-FAMILI ARTEKO KOORDINAZIOAREN PRINTZIPIOA.


- Freinet: Inguruan txertatutako eskola izan behar da, komunitatean txertatutakoa,
familientzat eta hiritarrentzat ateak irekita dituena. Freinet hasi zen printzipio hau
bultzatzen.
- Psikoanalisia: irakasle eta familiaren artean dagoen erlazioak eragina du.
- Konduktismoa: irakasleak familiarekin batera programatu behar ditu habitoko
aprendizaiak, honela, eskola eta familiaren aktuazio edo ekintzak koherenteak izan
daitezen.

EKARPENAK EGUNGO IKUSPUNTUA

Bizitzako lehenengo urteak bereziak, H.H Erakundea eta izaera propioduna, normalizatua
erakunde bezala hartu. eta dirulaguntzak 2.zikloan

Ikaskuntza aktibo eta partehartzailea garatu, Ekintza ikaskuntza esanguratsuaren oinarri.


umeak ikaskuntzaren protagonista

Ekintza ezinbestekoa ikaskuntzarako, Ikasketa prozesuaren oinarri didaktikoa, batez


esanguratsua eta eraikitzailea. ere H.H.n

Ikasleen aurrezagutzak kontuan hartu eurengan ezagutza berriak eraikitzeko.

Jolasa umearen oinarrizko ekintza bezala eta Gelako ekintza jolas librean edo gidatuan
garapenarenalor guztien oinarri. (Garapen oinarritua. Eginbeharrari esanahi ludiko-
osoa). magikoa emanez, monotonia eta
derrigortasunetik irtenaz.

Montessoriri esker umeen tamainako altzariak eta antolaketaren garrantzia.

Vigotsky: ezagutza testuinguru sozialean H.H.ko inplikatuen arteko kooperazioa bultzatu


oinarritzen da (familia, irakasle, berdinen denon artean ikaslearen garapen osoa lortzeko
arteko elkareragina) eta andamiaje tutoriala
(Brunner) maila altuagoako ikaskuntza.

Konduktismo erta kondizionamendu Portaera aldaketa programetan errefortzua.


eraginkorra.

Eredu kognitibistak ikerketa eta hausnarketa Egungo curriculumean metodologiak ikaslean


sustatu zentratuak eta bere prozesuan.

Irakaslearen papera haurraren garapenaren bitartekari.

Piageten metodo konstruktibistak:

 Ikasten-ikastea (autonomia). Hezkuntza konpetentzia.


 Ikasleen eskemak identifikatu, dakienetik abiatu jakin behar duenera.
 Etengabeko ekintza. Motibatzailea.

3. ESPERIENTZIA BERRIZTATZAILE NABARMENENAK

Lehenengo puntuan aipatu bezala autore askok esperientzia berriztatzaileak burutu zituzten,
besteak beste: Froebel-en “kindergarden”, non haur guztiak eskubideak eta lanak zituzten eta
umea bera zen bere hezkuntzako protagonista; Maria Montessori-ren “La Casa del Bambino”,
non jarduera ezberdinetarako txokoak antolatzen zituen eta material guztia haurraren esku
zegoen; Agazzi ahizpen eskola, maila sozial baxuko umeekin lan egiten zuten.
Gaur egun, Haur Hezkuntzako ia gela guztietan erabiltzen dira txokoak. Txokoak Eskola
Berria eta oraingo ikaskuntza konstruktibistaren ereduaren ideiak barneratzen diren antolatzeko
era bat dira. Txokoetan umeek beraien eskura dute jarduera autonomoa errazten duen aurretik
antolatutako materiala. Txoko ezberdinak aurki ditzakegu: jolas sinbolikoa, lengoaia, liburutegia,
logiko-matematikoa, plastika, eraikuntzak eta txoko aldakorrak (beraien iraupena
programazioaren eta beharrizanen arabera aldatuko da).
Gaur egun, Europako eredu hezitzaileak elkarrekin doaz edo joan nahi dute Eskola Berriaren
printzipioetan oinarritutako hezkuntza planteamendu baten.
Hezkuntza aldaketetan beti aurreratuta egon diren herrialdeak (Finlandia, Noruega, Suezia…),
badira urte batzuk ongizate egoeratik ezagutzaren egoera batera pasatzeko beharrizana
planteatzen hasi direla. Familia eta gizarteko baloreen erorketaren aurrean beraien tradizioak,
balore familiarrak berreskuratzeko beharrizana aldarrikatzen dute eta haurrak bere ikaskuntzak
familiarekin disfrutatu eta elkarbanatzeko duen beharrizana defendatzen dute.
Hezkuntza berriztatzailearen mugimenduek paper garrantzitsu bat dute irakaslegoaren
formakuntzaren ikuspuntutik. Mugimendu horietatik bultzatutako bilera asko eman dira, non
Haur Hezkuntzari buruzko gaiak landu diren: beste zentru batzuetan aurrera eramandako
esperientziak, beste hizkuntza batzuen eskurapena, irakurketa-idazketa prozesua,…
Bestetik, “Haur eskola etxean” programei egiten diegu referentzia, haurraren etxean
hezkuntza euskarri direnak; horrela, landa-ingurunean bizteak (entorno rural) ez du hezkuntza
egoki bat oztopatzen. Kasu honetan ezinbestekoa da familia-irakasle arteko lankidetza.
Berriztatzaileak dira baita ere “Baserri-eskola” programak, non deskubrimenduaren bidezko
ikaskuntzak benetako zentzua duen.
Erreferentzia egiten diogu ere Haur Hezkuntzako gaiari buruzko argitalpenei, besteak beste,
“Cuadernos de Pedagogía” edo “Infancia” (kasu praktikoen esperientziak biltzen dituzte).
Ez dugu ahaztu behar hain gertukoa den “Amara Berri” metodoa, Donostiko eskola baten
sortutakoa eta Euskal Herriko hainbat eskolatara zabaldua.
Azkenik, lan proiektuetan oinarritutako azkeneko esperientziak aipatu behar dira; hauen
planteamendu nagusia zera da: haurrak, beraien interes arabera aukeratuko dituzte landuko
diren gaiak eta horretarako informazio iturri ezberdinak (komunikabideak, internet, familia,…)
erabiliko dituzte. TIC-ak agertzen dira ezagutza iturri bezala, horregatik garrantzitsua da ikasleek
bere erabilera ezagutzea eta bere garrantzia estimatzea.

4. BALORAPEN KRITIKOA.

Gai honetan ikusi bezala, ekarpen psikologiko eta pedagogikoek eskakizun neurri batzuk
dakar.

 IRAKASLEAK
Eskakizun garrantzitsuenen artean ondo prestatutako langilegoa behar dela dago,
ezagutza psikopedagogiko sakonekin, nortasun orekatu batekin, buruargia (mente abierta),
haurren interes, erritmo eta aukerei egokitzeko gai dena. Irakaslea informazio emaile hutsetik
haurren ikaskuntzaren bidea argitzen duen gidari izatera pasatu da.
Baina profesional hau existitzeko, bere nortasunaz aparte, bera prestatzeko eskola
unibertsitarioak sortu behar dira, eta prestakuntza hau aitortzen eta babesten duen gizarte
baten babesa behar da.
Irakasleak momentu oro ikasleen erritmo eta gaitasunak errespetatuko ditu, ingurunearen
ikerkuntza, esperimentazioa eta esplorazioa sustatuz bere gelan. Gure lana haurra gidatzea da,
haurra bere deskubrimendu guztien protagonista izaten utziz; giro lasai, afektuzkoa,
maitasunezkoa, ziur sentiarazten diona sortuko dugu.

 DIRU ITURRIAK
Baliabide ekonomiko aberatsak behar dira eskola egokiak sortzeko: lorategi zabalak,
gimnasioa, liburutegia, ikusentzuneko eta informatika bailabideak eta gela zabal, eguzkitsu,
material egokiarekin.

 FAMILIAREKIN HARREMANAK
Familien inplikazio eta kolaborazioa lortzea erronka nagusienetako bat da, familia eta
eskolak bide berdina jarraitzen gaudela ziurtatuz eta, bereziki, haurren hezkuntza garapen
egokia bilatzen dugulako.

 PROGRAMAZIOAK
Badakigu ez dela erraza programazioak adin talde bateri eta haur bakoitzaren interes
propioei egokitzea; honek etengabeko egokitzapenak, planifikazio malguak, kideekin elkarlana,
koordinazioa eta baliabideen aprobetxamendua exijitzen digu.

ONDORIOAK
Ikusi dugun bezala, bai Pedagogiak bai Psikologiak iturri nagusiak aportatzen dituzte 0-6 urte
bitarteko haurren hezkuntza interbentzioan.
Hezkuntza maila honetako printzipio metodologikoak aportazio hauetan oinarritzen dira, baita
proposamen didaktikoak interes gune bezala, proiektuak, tailer edo txokoak, beste pedagogo
batzuk esperimentatzen joan duteneean daukate oinarria.
Metodologia aktiboari buruz hitz egiten dugunean Haur Hezkuntzako oinarrizko ezaugarri
bezala, XX. Mendearen hasieran Eskola Berriak bultzatu zuena biltzen gaude, Irakaskuntzako
Instituzio Libreak hezkuntza maila guztietan praktikan jarri zuena.
Hezkuntzako historia konfiguratu duten lerro aurreratuenen jarraitzaileak sentitzea ohore
handia da Haur Hezkuntzako irakasleentzat; gainera, praktikan jarri ditzakegu printzipio hauen
zati handi bat hezkuntza maila honetan, non haurren ikasteko erara eta bere beharrizanetara
egokitu behar garen.

BIBLIOGRAFÍA

-Ley Orgánica de Educación, 2/2006, de 3 de mayo.

-Decreto 12/2009, de 20 de enero.

-Temarios de las editoriales MAD, CEP, CEM

-Apuntes de la universidad de Psicología de la Educación.

You might also like