You are on page 1of 16

6.

NATURA ETA KULTURA


GIZAKIARENGAN
1. GIZAKIARI BURUZKO GOGOETA: ANTROPOLOGIA

Nor gara? Zein jatorri du gure espezieak? Nola garatu da gure kultura?

ANTROPOLOGIA da gizakia bere alderdi guztiak kontuan hartuta aztertzen duen


zientzia. ‘Anthropos’ (gizakia) eta ‘logos’ (jakintza).

➔ Aztergaia: eboluzio biologikoa aztertu, gizarte-motak behatu, berezitasun


kulturalak ikertu.
1. ANTROPOLOGIAREN BANAKETA

ANTROPOLOGIA ZIENTIFIKOAren (alderdi biologikoa + kulturala aztergai)


barnean bi barne bereizketa:

1. Antropologia fisikoa: alderdi biologikoak ditu aztergai. Historiaurretik hasita


gizakiak izandako prozesu biologikoa; gainontzeko hominidioen eta
gizakiaren arteko desberdintasunak; etnia desberdinen arteko azterketa.
2. Antropologia kulturala: giza kultura du aztergai, bai iraganekoa zein gaur
egungoa. Hau da, haien jatorria, garapena, egitura eta ezaugarriak.
2. GIZA IZATEA ETA HOMINIZAZIO-PROZESUA

Antropologia FISIKOA da hominizazio-prozesuaren aztertzailea. Argitu beharrekoa


GIZAKIAREN JATORRIA (antropogenesia) da.

a. ESPLIKAZIO AURREBOLUZIONISTA; b. ESPLIKAZIO EBOLUZIONISTA


2. ESPLIKAZIO AURREBOLUZIONISTA

- Aurreneko filosofiar greziarren ustea: gizakiengan ez da eboluziorik izan, bere


horretan jarraitu dute beti, aldaketarik gabe (hipotesi fixista).
- Gainera, hauen sorrera, jainko-jainkosei egozten zieten (teoria kreazionista).
2. ESPLIKAZIO EBOLUZIONISTAK
1859, Charles Darwin, Espezieen jatorria. Doktrina fixistaren amaiera.
Gizakiaren eboluzioa azaltzeko hiru tesi:
1. Transformazio jarraituak. Espezie guztiak antzinako primateetatik datoz eta
pixkanaka eboluzionatu dira.
2. Hautespen naturala. Espezietan aldaketak ematen dira eta soilik batzuek
lortzen dute aurrera egitea, gaitasun handienetako banakoek, alegia.
3. Gizakia antzinako primateen ondorengoa da. Espezie jada desagertuetatik
dator, eboluzioz.
2. GIZAKIAREN EBOLUZIOA

- Gizakiak estutasuna beste espezie (hominido) batzuekin: txinpanzea, gorila


eta orangutana. Duela 5 edo 10 milioi urte inguru banatu zen bi adarretan.
- Homo sapiens duela 250.000 urte inguru; Homo sapiens sapiens 35.000 urte.
2. HOMINIZAZIO-PROZESUA

- Zutik ibiltzeko gaitasuna.


- Goiko gorputz-adarrak libre geratzea. Eskuak
beste hainbat gauzatan trebatzea ekarri: objektuak
manipulatzen, ehizan, defentsan, eraikuntzan.
- Garuna garatzea: arrazoi nagusia eskuak libre
geratzea dela diote adituek. Zenbat eta handiagoa
izan objektuak manipulatzeko eta egiteko
trebetasuna, orduan eta handiagoa da sortzeko
gaitasuna.
2. HOMINIZAZIO-PROZESUA

GAITASUN TEKNIKOA GAITASUN SINBOLIKOA

Gure premiak asetzeko eta inguruneak Ideiak, sentimenduak eta abar sinboloen
ematen dizkigun aukerak ikusiz tresnak bidez adierazteko eta sortzeko gaitasuna.
egiteko eta erabiltzeko gaitasuna.
Gaitasun horri esker dira posible, besteak
Historian zehar, handituz joan da metodo beste, artea eta hizkuntza,
eta produktu teknikoen eraginkortasun- eta autokontzientzia, kontzientzia morala.
sofistikazio-maila.
2. HIZKUNTZA ARTIKULATUA AGERTU ZENEKOA

- Pentsalari askoren ustez, hizkuntza desberdintasun kualitatibo bat da,


gizakiak soilik duen ezaugarria.
- Hizkuntza artikulatuaren aurretiaz, zeinu hizkuntza eta hotsak.
- Hipotesiak: mutazio genetikoa; adimen orokorra handitzea; keinuzko
seinaleak orokortzeak ahotsezko seinaleekin konbinatzea.
3. KULTURA ETA HUMANIZAZIO-PROZESUA
Gizakia are desberdinago bihurtzen duen ezaugarria: alderdi kulturala.
3. KULTURA, FAKTORE HUMANIZATZAILE
Zutik ibiltzen hasi, eskuak libre geratu, garuna garatu, kultura agertu…
- Jaiotakoan dakartzagun ezaugarri biologiko eta genetikoek, alderdi naturala
osatzen dute. Alderdi kulturala, aldiz, eremu sozialean ikasia da.
- Zer da kultura? Sozialki ikasiz geureganatu dugun informazio guztia,
imitazioz ikasia, besteren batek irakatsia edo bereganatua. Gizakion
ezaugarria al da kultura?
- Gizakiari hizkuntzak ematen dio pentsatzeko ahalmena, errealitatea
ulertzekoa. Gainontzekoei, normalean, imitazioak.
- Informazio kulturala metatu dezakegu eta gainera, gizakion kultura guztiz
dinamikoa, anitza eta aberatsa da.
- Giza kultura deritzo sozialki ikasia edo jasoa eta hizkuntza bidez transmititua
izan den informazio ororen multzoari.
3. GIZA KULTURAREN FUNTSEZKO EDUKIAK
Informazio-mota: zientzia, artea, erlijioa, morala, teknika, sineskeriak, mitoak,
errituak…
3. KULTURA-ANIZTASUNA
Kultura izateak bereizten du gizakia gainerako animalietatik.
- Nekazaritza-kultura, hiri-kultura, Ekialdeko kultura, kristau-kultura,
musulmanena, protestanteena, kultura latinoa, estatubatuarra…

144.taularen laburpena.
4. INNATISMOA vs ENVIRONMENTALISMOA

- Innatismoa: giza jokaera izate biologikoari zor zaio, izate hori geneetan
ezarria dakargu. Adb. lotsatia izatea, gauzak buruz ikasteko dugun gaitasuna,
etab. Herentzia genetikoaren ondoriozkoa dela.
- Environmentalismoa: gizakiak plastikotasun handia du eta ezer gutxi
dakargu jaiotzen garen momentuan. Gainerako guztia ikasiz geureganatzen
dugu. Ezaugarri heredatuen garrantzia minimizatzen du.

Zientzialari gehienen jarrera ohikoena erdibideko jarrera da. Genetika +


ikaskuntza.

You might also like