You are on page 1of 4

4.

GAIA: BIZIAREN JATORRIA ETA EBOLUZIOA

1. BIZIAREN JATORRIA
1.1. Berezko sorrera: aintzinean gehien zabaldu zen ideietako bat da; izaki bizidunak berez
sortzen ziren materia bizigabetik azaltzen duen teoria delarik. Hau azaltzeko haragian agertzen
diren harrak eta ur geldoetan hazten ziren igelak frogatzat erabili zituzten.

Zientzialari desberdinak hau deusezen saiatu ziren, haien artean Redi mediku toskanarra.
Francisco Redi-ren esperimentua.
Baina ez zen izan XIX. Mendearen bigarren erdira arte, noiz Louis Pasteur frantziar kimikariak
bere esperimentuen bidez egiaztatu zuen izaki bizidun guztiak aurreko beste izaki bizidun batetik
datozela eta ez direla berez sortzen.

Louis Pasteurren esperimentua “Izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortuak
dira”

1.2. Teoria modernoak: 2 teoria nagusi daude:

1.2.1. Panspermia: bizia espazioan sortu zen eta meteoritoek garraiatuta Lurrera etorri
ziren. Izan ere, zenbait meteorito eta kometetan karbonoz osatutako materia organikoa aurkitu
izan da. Baina hala eta guztiz ere, gaur egun ez dago Lurretik kanpoko bizia dagoen frogarik.

1.2.2. Abiogenesia edo sintesi prebiotikoa: onartuena. Hiru pauso aipatzen dira
honetan:
- Molekula ez organikotik molekula organikoa sinpleen sorrera
- Ondoren molekula organiko sinple hauetatik molekula konplexuen garapena

- Lehen zelulen agerpena, eboluzio kimikoa deritzo honi.

2. BIODIBERTSITATEAREN JATORRIA

XIX. mendearen hasieran naturalistak jabetuta zeuden espezie ugari zeudela, bidaia asko egin
baitzituzten munduan zehar.
Bi joera ideologiko ziren nagusi; kreazionismoa eta fixismoa.
Kreazionismoaren arabera lurrean zeuden izaki bizidunen espezie guztiak jainkoak sortuak ziren,
eta fixismoaren arabera espezie guzti hauek ez dute inolako aldaketarik sufritu, Jainkoak sortu
eta halaxe mantendu dira denboran zehar.

Fixismoaren ideia oso eztabaidatua izan zen XIX mendearen hasieran fosil desberdinak aurkitu
zirelako, gaur egungoen oso bestelakoak direnak. Zentzu honetan George Cuvier-rek,
paleontologiaren fundatzailea eta fixismoaren defendatzailea, fosilen aurkikuntza azaltzeko
katastrofismoaren teoria proposatu zuen. Honen arabera Lurraren historian zehar, animaliak
sortuak zirenetik katastrofe handien mende zeuden, hala nola uholde nagusiak eta meteoritoen
inpaktuak, eta hauen ondorioz espezie asko desagertu ziren. Eta desagertutako espezie horien
aztarnak ziren fosilak.
KREAZIONISMOA
FIJISMOA
KATASTROFISMOA

BIOANIZTASUNA LAMARCKISMOA

DARWINISMOA
TEORIA SINTETIKOA
EBOLUZIONISMO
A OREKA TAIDUNA

FIJISMOA: espezieak aldaezinak dira, bere horretan daude sortu zirenetik


EBOLUZIONISMOA: espezieak aldatu egin daitezke eta beste espezie batzuk sor ditzakete.

3. LAMARCK ETA HARTUTAKO KARAKTEREEN HERENTZIA


Lamarck-ek eboluzioari buruzko lehenengo teoria proposatu zuen 1809. urtean.

Ornogabeak sailkatzen eta ikertzen zituen eta fosilak ere bai. Eta gaur egungo espezieak
desagertutakoak baino konplexuagoak zirela ikusita, denboran zehar konplexutasuna
areagotzen zihoala esan zuen.

Bere teoriaren gakorik garrantzitsuenak hauek izanik:


- Ingurunearen baldintzen aldaketek eragiten dute organismoen aldaketan.
- Ingurune naturalak ezarritako beharren arabera, organoak hazi eta garatu egin daitezke
eta modu berean, erabilgarriak ez direnak desagertu eta murriztu ahal direlarik.
Erabilerak baldintzatzen du forma ez alderantziz.
- Bizitzan gertatutako aldaketak abantailatsuak badira ondorengoei transmitituko zaie
herentzian. Karaktereen herentzia.
Erabiltzea eta ez erabiltzearen printzipioa Lamarck-en teorian.
Beharrak organoa sortzen du eta beraz, organo bat asko erabiliz gero garatu egiten da eta
erabiltzen ez denean endekatu egiten da. Garatzen diren organoak ezaugarri eskuratuak dira eta
ezaugarri eskuratuak heredagarriak dira.
Adibidez kanguruen eta ostruken beheko gorputz adarrak goikoak baino askoz garatuagoak
daude bi animaliek etengabe erabiltzen dituztelako eta behar-beharrezkoak zaizkielako. Eta, era
beran, bai ostruken hegoak eta bai kanguruen goiko gorputz adarrak laburragoak dira, askoz
gutxiago erabiltzen dituztelako.

Akatsa: genetikaren garapenari esker egiaztatu ahal izan zen hartutako karaktereak ez zaizkiela
ondorengoei transmititzen. Horregatik, kirolari batek bere muskuluak izugarri garatzea lortzen
badu ere, ezaugarri hori ez die ondorengoei transmitituko.
4. DARWINISMOA
Darwin eta Wallace proposatu zuten teoria hau, non espezieak aldatzeko mekanismoa
hautespen naturala den enuntziatzen du.

Teoriaren irizpideak:

- Espezie gehienek ugaltzeko gaitasun handia dute eta bizirik iraun dezaketen baino
banako gehiago jaiotzen dira. Beraz, organismoak borrokatu egiten dira bizirik irauteko.

- Espezie bereko banako guztiak ez dira berdinak, aniztasun handia dago.


- Naturak hoberen moldatutako banakoa aukeratzen du (hautespen naturala), horrela
banako hauek luzaroan bizirik irauten dute eta ondorioz gehiago ugaltzeko aukera dute.
- Horrela hautatutako karaktereak ondorengoei transmititzen dira, espeziak etengabe eta
maila mailaz aldatzen direlarik.

Akatsa: toria honek ezin zuen azaldu karaktereen aldakortasuna nondik zetorren. Ez zuen
azaltzen hautespen naturala nola eragiten zuen karakterren gainean.
Aldakortasunaren jatorria

Gaur egun badakigu hautespen naturalak moldaketa heredagarrietan eragiten duela, hau da
aniztasun genetikoan.
Aniztasun genetiko hau bi prozesuei esker ematen da:
- Mutazioak: geneetan zoriz gertatzen diren aldaketak dira eta gametoen bidez
transmititzen dira ondorengoei.
- Birkonbinazioak: sexu bidezko ugalketan, meiosian zehar geneak berriz konbinatzen
dira eta ondoren gainera gametoak zoriz elkartzen dira.

5. NEODARWINISMOA EDO TEORIA SINTETIKOA


Teoria honen arabera aldakortasun genetikoa bi prozesuen bidez ematen da: mutazioa eta
birkonbinazioa, eta hautespen naturalak eragiten du aldakortasun genetiko honetan. Gen
batzuk hautatuz eta beste batzuk deuseztatuz. Horrela populazioa baten gene batzuen
proportzioa aldatzen dituelarik. Azkenean populazioak eboluzionatzen dute, ez banakoa.
Pixkanaka gertatzen da eboluzioa.

ARAZOA: fosil erregistroan hutsuneak daude, hainbat espezie agertzen dira denbora luzez iran
dutenak ia aldatu gabe eta bat-batean erregistrotik desagertzen dira. Horrela izanik eta jauzi
hauek azaltzekoa oreka taidunaren teoria proposatu da.

6. OREKA TAIDUNA
Arbaso espezietik abiatuta, aldaketa azkarrak gertatzen dira eta espezie berri asko sortzen dira,
ez bat bakarrik, bioaniztasunaren eztanda-garaiak dira hauek. Ondoren, garaia hauen artean
estasi-garaiak tartekatzen dira, non espezieak ez diren aldatzen.

7. EBOLUZIOAREN ALDEKO FROGAK

7.1. FROGA ANATOMIKOAK: hainbat espezien gorputz egiturak konparatzen dira


• Organo homologoak: barneko egitura berbera baina forma eta funtzio desberdinak
dituzten organoak dira. Saguzarraren hegoak eta gizakiaren besoa horien adibide dira.

• Organo analogoak: egitura desberdina izan arren forma eta funtzio berdintsuak
dituzten organoak dira. Saguzarren eta eulien hegoak adibidez.

• Aztarna-organoak: gorputzean daude baina ez dira erabiltzen. Eboluzioan zehar


funtzioa galduz joan diren organoak dira.
7.2. FROGA BIOGEOGRAFIKOAK: espezien banaketa geografikoa ikertzen du. Geografikoki
bakartuta geratu diren populazioak ez dute eboluzio bera izaten. Adibidea: trikua eta ekidna;
trikua oso ugaztun arrunta da Europan, Asian eta Afrikan eta ekidna berriz, Australian soilik bizi
den martsupiala da. Biek arantzak dituzte.

7.3. FROGA PALEONTOLOGIKOAK: erregistro fosila aztertzen da, nahiz eta osotu gabea den kasu
batzuetan serie osoak agertzen dira, zaharrenetatik berrienetara ordenatuak.
7.4. FROGA BIOKIMIKOAK: espezien ADN-a eta proteinen aminoazidoak konparatzen dira.
Zenbat eta berdinagoak izan, orduan eta estuagoa da bi espezien arteko lotura.
ESPEZIAZIOA: AURRETIK ZEGOEN ESPEZIE BATETIK ABIATUTA BESTE ESPEZIE BAT SORTZEN
DUEN PROZESUA DA. GIZA ESPEZIAREN EBOLUZIOA ADIBIDEZ.

You might also like