You are on page 1of 3

IZAKI BIZIDUNEN ANTOLAKETA

BIDEOA:

Bizitzaren zati handiena ikusezina da. Leeuwenhoek bere lupez baliatuta izaki mikroskopikoak
behatu zituen lehena izan zen. “Animalia txikiak” deitu zien lehenik, “mikroorganismo” hitza
ez zelako existitzen.

Edozein modutara, organismo oro bakterioz inguratuta dago eta ez ginen bizirik egongo haiek
gabe. Propietate harrigarriak dituzte eta elkarrekin komunika daitezke.

BIZITZAREN HISTORIA

- Hasieran lurra beroa zegoen eta urik ez.


- Duela 4000 milioi urte lehen izaki bizidun xinpleak agertu ziren.
- Adaptazio prozesu baten ondoren espezie konplexu eta handiagoak agertu ziren.
- Duela milioi bat urte gizakia.

IZAKI BIZIDUNAK BOST ERREINUTAN

Izaki bizidun guztiok,

1. Antzeko osaera kimikoa dugu.


2. Hiru bizi-funtzioak betetzen ditugu (elikadura-erlazioa-ugalketa)
3. Zelulaz osatuta gaude (zelulabakarrak/zelulanitzak)

MONEROAK:

1. Zelulabakarrekoak dira.
2. Elikadura autótrofo/heterotrofoa
3. Sexu gabeko ugalketa
4. Batzuk onuragarriak, besteak kaltegarriak dira.

ONDDOAK:

1. zelulabakarrekoak/zelulanitzak izan daitzeke.


2. Elikadura autótrofo/heterotrofoa
3. Sexu gabeko/sexu bidezko ugalketa
4. Ez dute zentzumen organorik eta ez dira mugitzen

PROTISTOAK:

1. zelulabakarrekoak/zelulanitzak
2. Elikadura autótrofo/heterotrofoa
3. Sexu gabeko/sexu bidezko ugalketa

LANDAREAK:

1. zelulanitzak dira
2. Elikadura autotrofoa
3. Sexu gabeko/sexu bidezko ugalketa
4. Lurrean finko daude

ANIMALIAK:

1. Zelulanitzak dira
2. Heterotrofoak
3. Sexu bidezko ugalketa
4. Zentzumen organoak dituzte eta mugitzen dira.
IZAKI MIKROSKOPIKOAK ETA ZELULA

- 1700- Leeuwenhoek izaki mikroskopikoak ikusi zituen lehen aldiz.


- XVll. Mendean Hook-ek zelula izena eman zio bizitza unitate txikienari.
- Izakiak zelulabakar zein zelulanizdunak izan daitezke.

ZELULAREN ATALAK

Mintza: zelula inguratzen du.

Zitoplasma: zelula betetzen duen likido lodia da. Organulu zelulabakarrak daude barruan eta
bizi-funtzioak betetzen dituzte (elikadura-erlazioa-ugalketa)

Nukleoa: ADN-a da. Zelularen jarduera kontrolatzen du.

ZELULA MOTAK

Prokariotoak: Ez dute nukleorik eta ADN-a zitoplasman dago. Organismo oso txikiak dira,
zelulabakarrak eta zelularen mintza oso lodia da.

Eukariotoak: 3 atalak dituzte. Bi mota daude: landareena/animaliena. Zitoplasman organulu


desberdinak daude eta bakoitzak bere funtzioa betetzen du.

1. Landareen zelula: horma oso zurruna da. Organuluak zitoplasman daude:

- kloroplastoak – fotosintesia egiten da.


- Bakuoloak – ura gordetzen dute.

2. Animalien zelula: organuluak zitoplasman daude eta funtzioak honakoak dira:

- Mitokondriak – energía sortu.


- Erribosomak – proteinak sintetizatu edo xinpleago bihurtu.
- Erretikulu endoplasmatikoa eta Golgi aparatua – molekulak proteína bihurtu.
- Zentrioloak – zelulari forma ematen diote eta barruko organuluak antolatzen dituzte.

You might also like