You are on page 1of 8

01.

- BIZIA IRAUNARAZTEA
1.

IZAKI BIZIDUNAK ETA BIZI-FUNTZIOAK

Izaki bizidunak eta materia bizigabea desberdinak dira


izaki bizidunak: tximeletak, arteak, gu
materia bizigabea: harriak, airea, robotak
Erdi Arora arte izaki bizidunek bizi-indar misteriotsua zutela uste zen
doktrina horri bitalismo zeritzon
Izaki bizidunok bizi-funtzioak egiten ditugu; materia bizigabeak, ez
Nutrizio-funtzioa:
Elikatu egiten gara
Arnasa hartzen dugu
Hondakin-substantziak askatzen ditugu
Harreman-funtzioa:
Inguruneko aldaketak hautematen ditugu
Aldaketa horiei erantzun egiten diegu
Ugalketa-funtzioa:
Hazi egiten gara
Ugaldu egiten gara
Izaki bizidunak zelulaz osatuta gaude; materia bizigabea, ez

Izaki bizidunon antolaketa

Izaki bizidun guztiok zenbait antolaketa-maila ditugu, gero eta konplexuagoak


Izaki bizidunok konposatu kimiko esklusiboz eta konplexuz osatuta gaude
Materia bizigabeak konposatu kimiko bakunagoak ditu osagai
Izaki bizidunon konposatu kimikoek egitura zelularrak eratzen dituzte
Egitura zelularrak elkartzen dira zelulak eratuz
Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude
Izaki zelulabakarrak zelula bakar batez osatuta daude
Izaki zelulanitzak zelula batez baino gehiagoz osatuta daude
Ehunak: zelulen elkartea
Organoak: ehunek elkartea
Sistemak (eta aparatuak): organoen elkartea
Organismoa: sistema (eta aparatuen) elkartea

Izaki bizidunok inguruneko substantziak hartzen ditugu (elikadura)


Zeluletan, erreakzio kimikoen bidez, substantzia horietatik materia eta energia lortzen da (nutrizioa)
Energia bizi-funtzioak betetzeko ezinbestekoa da
Materiak hazteko eta hondatutako atalak berritzeko balio du

Izaki bizidun guztiok arnasten dugu


Irentsitako elikagaietatik energia lortzen dugu
Oxigenoa behar da
Hondakin-substantziak sortzen dira (karbono dioxidoa eta ura)

Elikadura eta nutrizioa

Arnasketa

Hondakin-substantziak askatzea
Iraizketa: hondakin-substantziak kanporatzeko prozesua
Zelulen erreakzio kimikoetan sortzen dira
Arnasketan
Elikagaiak berezko materia bihurtzeko prozesuan
Pilatuz gero, toxikoak zaizkio organismoari
Animaliek iraizketa-produktu hauek kanporatzen dituzte:
Karbono dioxidoa (CO2), arnas aparatuaren bidez
1/8

Ura (H2O) eta amoniakoa (NH3), iraitz-aparatuaren bidez


Landareek ez dute substantziak kanporatzeko organo bereziturik
Hostoez baliatzen dira CO2 kanporatzeko

Ingurune-aldaketei erantzutea
Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin
Inguruneko aldaketan hauteman ditugu
Barne-ingurunean
Kanpo-ingurunean
Erantzun egokiak lantzen ditugu
Izaki bizidunok bi erantzun-mota ditugu:
Bakunak (adibidez, bakterioak argirantz mugitzea)
Konplexuak (adibidez, zenbait animaliaren estalketa-errituak)
Animaliok estimuluak hautemateko errezeptoreak ditugu (zentzumen-organoak)
Landareek ez dute zentzumen-organorik
Ezin dira lekualdatu
Estimuluak hautemateko eta erantzun egokiak sortzeko gai dira
Bi erantzun-mota ohi dituzte
Norabide batean haztea
Zenbait egitura irekitzea eta ixtea

Hazkuntza
Izaki bizidun guztiak handitu egiten gara, bizitzan zehar
Hazkuntza hiru modutara gerta daiteke
Zelulak neurriz handituz
Zelulak ugarituz
Zelulak handituz eta ugarituz
Izaki bizidunen hazkuntza desberdina da
Zenbait zuhaitzek bizitza osoan hazten dira
Animalia gehienak bizitzako garai jakin batean edo altuera jakin bateraino

Ugalketa
Izaki bizidunok gure berdinberdinak edo antzekoak diren ondorengoak sortzen ditugu
Bizia iraunarazten dugu
Espezieak iraun dezan bermatzen da
2.

IZAKI BIZIDUNEN KONPOSIZIO KIMIKOA

Biomolekulak izaki bizidunen molekulak dira (substantzia kimikoak)


Biomolekulak bioelementuz osatuta daude (elementu kimikoak)
Bioelementu ugarienak hauek dira:
Karbonoa (C)
Hidrogenoa (H)
Oxigenoa (O)
Nitrogenoa (N)
Fosforoa (P)
Sufrea (S)

Biomolekula ez-organikoak

Materia bizidunean nahiz bizigabean daudenak:


Ura eta gatz mineralak
Ura izaki bizidunen substantziarik ugariena da
Gure gorputzaren %65 inguru ura da
Ez dago berdin banatuta organo guztietan
Odolak eta garunak hezurrek baino ur gehiago dute
Uraren funtzioak:
2/8

Zelulen osagai nagusia da, barne likidoena ere bai (odola)


Organismoko erreakzio kimiko guztiak uretan gertatzen dira
Substantzien garraiorako bidea da
Gatz mineralen funtzioak:
Egiturak sortzen dituzte
Krustazeo eta moluskuen oskolak
Ornodunen eskeletoa
Erreakzioetan parte hartzen dute
Nerbio-bulkaden garraioan
Muskulu-uzkurduran

Biomolekula organikoak

Izaki bizidunek soilik dituztenak:


Gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak
Gluzidoak:
Monosakaridoak: gluzidorik sinpleenak
Ad. Glukosa (energia-iturria)
Polisakaridoak: monosakaridoen elkarteak
Ad. almidoia (landareen energia-gordekina)
Ad. zelulosa (landareen zelula-paretaren osagaia)
Lipidoak:
Koipeak (energia-gordekina)
Fosfolipidoak eta kolesterola (zelula-mintzaren osagaiak)
Proteinak: aminoazido askoren makromolekulak
Funtzio ugari:
Egiturazkoa: azaleko kolagenoa
Garraiokoa: odoleko hemoglobina
Babesekoa: antigorputzak
Erreakzio kimikoen erregulatzaileak: entzimak
Azido nukleikoak (nukleotidoz osaturiko biomolekula handi-handiak)
Azido desoxirribonukleikoak (ADN):
Izaki bizidunen funtzionamendurako informazioa gorde eta helarazten du
Azido erribonukleikoa (ARN):
Proteinak sintetizatzen laguntzen du
3.

ZELULARI BURUZKO EZAGUERA, HISTORIAN

1666an, Hookek zelula hitza lehen aldiz erabili zuen


50 aldiz handitzen zuen mikroskopio soil batez begiratuz
Artelazki orritxo baten gelaxka poliedrikoak ikusi zituen
1675ean, Van Leewenhoek izaki bizidun txiki-txikiak ikusi zituen
Berak egindako mikroskopio baten bidez, irudiak handitzeko leiarrak hobetu ondoren
Istiletako ura aztertuz
XVIII. mendean ez zen zelulari buruzko berririk jakin
Mikroskopioak apenas hobetu zituzten eta

Teoria zelularra
XIX. mendean aurrerapen handiak zelula-egituraren ezaguerari buruz
Mikroskopio eta teknika hobeak zeudela medio
1838an, Schleiden botanikariak eta Schwann biologoak teoria zelularraren lehen bi printzipioak adierazi
zituzten
Zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da
Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta daude
Zelula izaki bizidunen funtzio-unitatea da
Zelula bizi-funtzioak betetzen duen unitaterik txikiena da
3/8

1855ean Virchow medikuak teoria zelularra hobetu zuen hirugarren printzipioaz:


Zelula oro aurretiko zelula baten zatiketaz sortzen da
4.

NOLAKOAK DIRA ZELULAK

Zelula mota ugari daude

Neurria eta forma

Zelula gehienak mikroskopikoak dira


Hegaztien arrautzen gorringoa begi hutsez ikusten dira
Forma askotakoak dira
Zelula bakartuak esfera formakoak dira
Ehunetako zelulen formak funtzioaren araberakoak dira
Izar itxurakoak (neuronak)
Prisma itxurakoak (azaleko zelulak)
Luzangak (muskulu-zelulak)

Zelulen egitura

Zelula guztiek mintz plasmatikoa, zitoplasma eta material genetikoa dituzte


Mintz plasmatikoa:
Zelula estaltzen duen mintz mehea da
Substantzia-igarotzea erregulatzen du
Barnetik kanpora
Kanpotik barnera
Zitoplasma:
Zelularen barnealdea da
Organuluak daude: funtzio zelularrak betetzen dituzten egiturak
Material genetikoa:
Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia da
Material genetikoa nola dagoen, bi zelula-mota bereizten dira

Zelula-motak

Zelula prokariotoak:
Nukleorik ez dutenak
Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago
Zelula eukariotoak:
Nukleo dutenak
Material genetikoa nukleoan barruan dago, zitoplasmatik isolatuta
Handiagoak dira, eta antolaketa konplexuagoa dute

Zelula eukarioto-motak

Animalia-zelulak:
Protozooak (zelulabakarrak), onddoak eta animaliak (zelulaniztunak)
Ez dute kloroplastorik, ez zelula-paretarik
Bakuoloak ugariagoak eta txikiagoak dira
Landare-zelulak:
Algak (zelulabakarrak nahiz zelulaniztunak)
Kanpoko zelula-pareta dute
Zelula babestu eta forma mantendu
Kloroplastoak dituzte
Fotosintesia egiten dute
Bakuolo gutxi dituzte, baina oso handiak

Zelula-organuluak
Zitoplasman dauden egiturak dira, funtzio jakinak dituzte
Mintzarik gabekoak:
zentrosoma, erribosomak
4/8

Mintz bakarrekoak:
erretikulu endoplasmatiko zimurtsua eta leuna, Golgiren aparatua, lisosomak, bakuoloak
Mintz bikoitzekoak:
mitokondrioak, kloroplastoak
Zentrosoma:
Bi zentriolok eta zuntzek osaturik
Nukleotik gertu
Zelula-zatiketan parte hartzen du
ERRIBOSOMAK:
ARNz eta proteinaz osaturik daude
Proteinak sintetizatzen dituzte
ERRETIKULU ENDOPLASMATIKO IZURTSUA:
Elkarri lotutako zaku eta kanal erribosomadunak
Erribosometan sintetizaturiko proteinak gorde eta garraiatu
ERRETIKULU ENDOPLASMATIKO LEUNA:
Erribosomarik gabeko eta elkarri lotutako zaku eta kanalak
Lipidoak sintetizatu, gorde eta garraiatu
GOLGIREN APARATUA:
Elkarri lotuta ez dauden zaku zapal gainjarriak
Erretikulu endoplasmatikoko substantziak pilatu eta kanpora jariatu
LISOSOMAK:
Golgiren aparatutik askatutako besikulak
Substantzia konplexuak digeritu
BAKUOLOAK:
Besikulak
Gordekinak eta hondakin-substantziak gordetzen dituzte
MITOKONDRIOAK:
Mintz bikoitzeko organulu obalatuak
Arnasketa zelularra egiten dute
KLOROPLASTOAK:
Landareen organulu bereziak
Mintz-sistema batez osatuak
Fotosintesia egiten dute
5.

NUTRIZIO ZELULARRA

Zelulek bizi-funtzioak betetzeko behar duten materia eta energia lortzeko prozesu-multzoa da
Zelulak kanpotik mantenugaiak hartzen dituzte
Energia lortzeko erabiltzen ditu
Hazteko eta egiturak eratzeko eta berritzeko substantziak lortzeko ere
METABOLISMOA: zelula barnean mantenugaiek izaten dituzten erreakzio kimikoak
Bi fase: Katabolismoa eta Anabolismoa
KATABOLISMOA: degradazio-erreakzioak
Energia ugari duten substantzia organiko konplexuak deskonposatzen dira
Gluzidoak, lipidoak, proteinak
Energia lortzen da
Beste molekulak sintetizatzeko
Funtzionamendu zelularrerako, ugalketarako
Konposatu txikiago eta bakunagoak askatzen dira
Ura eta amoniakoa
ANABOLISMOA: eratze-erreakzioak
Substantzia txikiak eta bakunak erabiltzen dira
Substantzia organiko konplexuak lortzen dira
5/8

Hazteko eta egiturak berritzeko erabiliko ditu


Energia behar da
Eguzki-energiatik lortuta (fotosintetikoek soilik)
Katabolismoaren bidez lortutako

6.

NUTRIZIO AUTOTROFOA ETA HETEROTROFOA

Zelulak hartzen dituen mantenugaien arabera, bi nutrizio-mota:


Autotrofoa eta Heterotrofoa
AUTOTROFOA
Substantzia ez-organiko bakunak hartzen dituzte
Ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa
Energia behar dute
Gehienetan eguzki-energia
Materia organikoa sortzen dute
Landareek, algek eta zenbait bakteriok dituzte zelula autotrofoak
Oxigenoa askatzen da
HETEROTROFOA
Materia organikoa hartzen dituzte
Ez dira materia organiko sortzeko gai
Animalien, onddoen, protozooen eta bakterio askoren zelulak heterotrofoak dira

Nutrizio autotrofoa
Kanpotik hartzen duten ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoarekin, argi energia erabiliz, materia
organikoa sortzen dute, oxigenoa kanporatuz
Katabolismoa: materia organikotik, oxigenoa erabiliz, mitokondrioetan energia lortzen dute, materia ezorganikoa eta karbono dioxidoa askatuz
Anabolismoa: molekula organiko bakunekin, energia erabiliz, molekula organiko handiak sintetizatzen
dituzte

Nutrizio heterotrofoa
Kanpotik mantenugai organikoak hartzen dituzte
Katabolismoa: materia organikotik, oxigenoa erabiliz, mitokondrioetan energia lortzen dute, materia ezorganikoa eta karbono dioxidoa askatuz
Anabolismoa: molekula organiko bakunekin, energia erabiliz, molekula organiko handiak sintetizatzen
dituzte
7.

FOTOSINTESIA

Substantzi ez-organikoetatik, argi-energia erabiliz, substantzia organikoa sortzeko prozesua da


Landare-zelulak egiten dute

Erreakzioa eta fotosintesi-prozesuko aldiak


Fotosintesia landareek egiten duten prozesu anabolikoa da
Kloroplastoetan gertatzen da
Klorofila pigmentua dute
Algak eta landare berdeek dute
Molekula ez-organikoak erabiltzen dira
Ura (H2O), karbono dioxidoa (CO2) eta gatz mineralak
Molekula organikoak sortzen da
Glukosa batez ere
glukosatik sortzen dira: almidoia, lipidoak
geroago erabiltzeko gordetzen ditu (hazteko )
Fotosintesiaren erreakzio orokorra:
CO2 + HO2 + gatza mineralak + argi energia Glukosa + O2
Fotosintesian bi aldi bereizten dira:
6/8

Argitako aldia:
Eguzkitik hartutako energia, energia kimikoa bihurtzen da
Ilunpeko aldia:
Energia kimikoa erabiliz, materia ez-organikotik materia organikoa lortzen da
Zenbait bakteriok ere fotosintesia ere egiten dute

Fotosintesiaren garrantzia

Materia organikoa sortzen da


landare beraiek erabiltzen dute
gainerako izaki bizidunok erabiltzen ditugu
Oxigenoa askatzen da
Izaki bizidun guztiok arnasketa zelularra egiteko behar dugu
Fotosintesiari esker, oxigeno kantitatea konstantea mantentzen da
8.

ARNASKETA ZELULARRA

Substantzia organikotik energia lortu


materia ez-organikoa askatzen da: ura eta karbono dioxidoa
Oxigenoa behar da
Arnasketaren erreakzio orokorra:
Glukosa + O2 energia + CO2 + HO2
Energia ATP molekuletan gordetzen da
Energia garraiatzen du, erabiltzeko
Substantzia konplexuak sintetizatzeko, mugitzeko
Mitokondrioetan gertatzen da
Zelula eukarioto guztiek dituzte
9.

ZELULA-UGALKETA

Zelula ama baten zatiketaz zelula umeak sortzeko prozesua


Organismo zelulabakarretan, populazioa handitzen da
Zelula zatiketaren ondorioz banako berdin berdinak sortzen dira
Organismo zelulaniztunetan, banakoaren zelula kopurua handitzen da
Banakoa handitzen da
Galduta edo hondatutako atalen bat berritzen du

Zelula-zatiketa motak
Zelula umeen kopurua eta tamainaren arabera, lau zatiketa mota
ERDIBIKETA: Tamaina berdineko bi zelula umeak
Zelula amaren nukleoa erdibitu egiten da
Bi nukleo berdin dituen zelula sortzen da
Zelula ama tamaina berdineko bi zelulatan zatitzen da
Nukleo berdin bana duten bi zelula umeak sortzen dira
Organismo zelulabakarrak: Bakterioak eta protozooek
GEMAZIOA: Tamaina desberdineko bi zelula umeak
Zelula amaren nukleo bitan zatitzen da
Bi nukleo berdin dituen zelula sortzen da
Zelula ama tamaina desberdineko bi zelulatan zatitzen da
Elkarrekin edo bananduta gera daitezke
Legamia asko ugaltzen dira horrela
ASKOTARIKO ZATIKETA: Tamaina berdineko zelula ume asko
Zelula amaren nukleoa zenbait aldiz zatitzen da
Nukleo berdin asko dituen zelula sortzen da
Zelula ama tamaina berdineko zelula ume askotan banatzen da
Nukleo bakoitza zitoplasma eta mintzez inguratzen delako
7/8

Zenbait protozoo ugaltzen dira horrela


ESPORULAZIOA: Tamaina berdineko babesturiko zelula ume asko
Zelula amaren nukleoa zenbait aldiz zatitzen da
Nukleo berdin asko dituen zelula sortzen da
Zelula ama tamaina berdineko esporak sortzen ditu
Nukleo bakoitza zitoplasma, mintzez eta paretaz inguratzen delako
Zelula amaren mintza hausten denean esporak askatzen dira
Onddoak, algak, goroldioak eta iratzeak horrela ugaltzen dira

Material genetikoa eta kromosomak

Material genetiko zelula eukariotoen nukleoan dago


Informazio genetikoa ADN molekula batean edo gehiagotan dago
Zelularen funtzionamendua kontrolatzen du
Gurasoengandik seme-alabengana transmititzen da
Zelula eukariotoetan ADNa proteinekin lotuta dago
Zelula zatitzen ez denean, zuntz-nahaspilan dago: kromatina
Zelula zatitzerakoan, bikoiztu eta trinkotzen dira: kromosomak
Espezie bakoitzak kromosoma kopuru jakin bat du
Giza zelula guztiek 46 kromosoma dituzte
Ugaltze-zelulak izan ezik (erdia dute)

Mitosia
Zelularen nukleoa zatitzeko prozesu nagusia mitosia da
Material genetikoaren bi kopiak bi zati berdinetan banatzen dira
Zelula umeen nukleoak bihurtzen dira

Mitosiaren prozesua

Kromosomak agertzen dira


Kromatina zuntzak bikoiztu eta trinkotzen direnean
Nukleo-mintza apurtzen da
Kromosomak zelularen erdian kokatzen dira
Kromosomak erdibitu egiten dira
Kromosomen zati bakoitza zelularen muturretako batera joaten da
Bi nukleo sortzen dira
Kromosomak desagertzen dira, kromatina berriro eratuz
Zelula bitan zatitzen da
bi zelula ume sortzen dira
zelula amaren berdin berdinak dira
animalia-zeluletan, estutuz
landare-zeluletan, trenkada batez

8/8

You might also like