You are on page 1of 9

NATURA ZIENTZIAK 2.

DBH
3. Ebaluazioa


1. Zein dira izaki bizidunen funtzioak? Azaldu.

NUTRIZIOA: Nutrizioari esker, izaki bizidunak hazteko eta bizitzeko ezinbestekoak ditugun materia
(materia: hazteko eta hondatutako atalak berritzeko) eta energia (energia: ezinbestekoa da bizi-funtzioak
betetzeko)lortzen ditugu.
HARREMANA: Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin; hau da, barne-ingurunean nahiz
kanpo-ingurunean izandako aldaketak (estimuluak) hauteman eta erantzun egokiak lantzen ditugu.
UGALKETA: Ugalketaren bidez, izaki bizidunok gure berdin-berdinak edo antzekoak diren ondorengoak
sortzen ditugu.

2. Zein da ondoko substantzia organikoen funtzioa? Adierazi bakoitzaren biomolekula organiko mota
Glukosa. Izaki bizidunek energia lortzeko erabiltzen dituzte. Gluzidoa da
Kolesterola. Zelula-mintza eratzen du. Lipidoa da
Kolagenoa. Egiturazko funtzioa du.Azalean dago. Proteina da.
ADN. Azido desoxirribonukleikoa: Izaki bizidunen garapenerako eta funtzionamendurako
informazioa gordetzen eta helarazten du. Azido nukleikoa da

3. Osatu teoria zelularrari buruzko esaldi hauek:
Zelula izaki bizidunen egitura-unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelula batez edo gehiagoz osatuta
daude.
Zelula izaki bizidunen unitate funtzionala da. Izaki bizidun ororen bizi-funtzioak
(nutrizioa,harremana eta ugalketa) betetzeko gai den unitaterik txikiena da
Zelula oro aurretik baden beste zelula batetik sortzen da, zatiketaz.





4. Osatu esaldi hauek:
Mintz plasmatikoa zelula oso-osorik babesten eta estaltzen duen mintz mehea da.
Zitoplasma likido likatsua da. Bertan organuluak daude.
Material genetikoa zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen substantzia
da.
Bi zelula mota daude :
a) Prokariotoa: Material genetikoa zitoplasman sakabanatuta dago.
b) Eukariotoa: Material genetikoa nukleoaren barruan bilduta dago.


5. Ondoko marrazkian izendatu egitura bakoitzaren izena eta azaldu bere funtzioa. Adierazi zer zelula
eukarioto mota den eta azaldu zergatik.


















1. Erretikulu endoplasmatiko izurtsua: proteinak gordetzen eta garraiatzen ditu
2. Erretikulu endoplasmatiko leuna: lipidoak sintetizatu, gordetzen eta garraiatzen ditu
3. Golgiren aparatua: Hondakin substantziak kanporatzea
4. Lisosomak: Substantziak digeritzea
5. Mitokondrioak: Arnasketa zelularra
6. Bakuoloak: Gordekinak eta hondakin substantziak gordetzea
7. Mintz plasmatikoa: Substantzien sarrera eta irteera erregulatzea
8. Kloroplastoak: Fotosintesia egiten da
9. Zelula-pareta: Zelula babesten du eta berari esker forma mantentzen du.

6. Ondoko marrazkian izendatu egitura bakoitzaren izena eta azaldu bere funtzioa. Adierazi zer zelula
eukarioto mota den eta azaldu zergatik.(2 p)













Animalia-zelulen ezaugarriak:

Ez dute kloroplastorik, ez zelula-paretarik.
Bakuolo ugari daude eta txikiak dira
Besikula txikiagoak dituzte.
Hainbat forma izaten dituzte.


7. Erantzun galdera hauei: (1
a) Zer da fotosintesia?
Substantziak ez-organikoak energia ugariko substantzia organiko bihurtzeko prozesua da
b) Zelularen zein organulutan egiten da fotosintesia? Kloroplastoetan
c) Zein da ezinbesteko elementua fotosintesia gerta dadin? Eguzki-energia
d) Zer da klorofila? Kloroplastoetan dagoen pigmentu berdea
e) Nola dute izena fotosintesian bereizten diren bi aldiek?
1. Argitako aldia
2. Ilunpeko aldia








8. Osatu arnasketa zelularrari buruzko ondoko
marrazkia.







a) Zer da arnasketa zelularra?
Zenbait substantzia organiko erabat degradatzea (oxidazio batez) da, materia ez-organiko bihurtuz
energia aska dadin.
b) Non gertatzen da?
Mitokondrioetan

9. Osatu ondoko taula:

Zelula-zatiketa mota Zer gertatzen da?

ERDIBIKETA
Zelula ama erdibitu eta bi zelula ume
berdin-berdin sortzen dira.
ASKOTARIKO
ZATIKETA
Zelula ama zatitu eta zelula ume asko
sortzen dira.

GEMAZIOA
Euren artean desberdinak diren bi
ume sortzen dira.

ESPORULAZIOA
Espora izeneko zenbait zelula ume
sortzen dira.

10. Osatu testu hau:
Nutrizioari esker izaki bizidunek beharrezko dituzten materia eta energia lortzen dituzte elikagaietatik.
Organismo autotrofoak substantzia ez-organikoak substantzia organiko gai diren organismoak dira.
11.Izendatu eta azaldu animalien nutrizioan gertatzen diren bost prozesuak
Digestioa: Elikagaiak substantzia bakunago bihurtu
Arnasketa : Organismoak O
2
hartu metabolismoa egiteko eta gero, metabolismoan hondakin gisa CO
2

kanporatu.
Garraioa: Organismoko zelula bakoitzera O
2
eta mantenugaiak banatu eta haietatik hondakin substantziak
eta CO
2
hartu.
Metabolismoa: Zeluletako sortzen diren mantenugaiak erabili, egiturak eratzeko eta beharrezko energia
lortzeko.
Iraizketa: Metabolismoan sortutako hondakin substantziak kanporatu

12. Definitu digestio-prozesuaren faseetako bakoitza.
Irenstea: Barazkiak, haragia edo uretan esekita dauden elikagaiak hartzean egiten da. Animalia
gehienek ahoa erabiltzen dute irensteko.
Digestioa: Elikagaiak mantenugai bihurtzea da. Mantenugaiak elikagaiak baino substantzia
txikiagoak eta bakunagoak dira.
Xurgatzea: Mantenugaiak digestio-aparatutik odolera igarotzea da. Gero, odolak organismoko
zeluletako bakoitzaren barrura eramaten ditu.
Egestioa: Digeritu ez diren elikagai-hondakin guztiak digestio-aparatutik kanpora botatzea da.
Elikagai-hondakin horiek gorotz bihurtuta kanporatzen dira.
13.Adierazi ondoko esaldiak zuzenak ala okerrak diren. Okerrak direnak zuzendu:
a) Olagarroek zirkulazio-aparatu irekia dute. Okerra (itxia)
b) Odolak gasak garraiatzen ditu, hala nola, oxigenoa eta karbono dioxidoa. Okerra (mantenugaiak eta
hondakin substantziak)
c) Zirkulazio-aparatuaren funtzio nagusia substantziak eta gasak garraiatzea da. Okerra
d) Bihotza odolak zeharkatzen duen hodia da. Okerra. (ponpatzen eta organoa)
e) Zirkulazio-aparatuaren hiru elementuak ondokoak dira:odola,zainak eta bihotza. Okerra. (garraiorako
likidoa , hodiak)
14. Definitu iraizketa prozesua eta idatzi organismoen hiru hondakin substantzia.
Iraizketa deritzo hondakin-substantziak organismotik kanpora botatzeko prozesuari.
Hauek dira substantzia horietako batzuk: karbono dioxidoa,urea eta amoniakoa.
15.Idatzi animalien iraizketa prozesuan aritzen diren organoen izenak eta adierazi bakoitzaren funtzioa
Giltzurrunak. Gernua, uraren eta hainbat hondakin-substantziaren nahasketa dena, giltzurrunetan
sortzen da. Urarekin nahasten diren substantzia horiek urea eta amoniakoa izaten dira. Gernua
giltzurrunetatik gernu-maskurira iristen da, ureterretatik barrena, eta uretratik kanporatzen da.
Birikak. Haien funtzioa zelulek sortutako karbono dioxidoa kanporatzea da.
Izerdi-guruinak. Ugaztunek dituzten guruin horiek larruazalaren azpian daude, eta hondakinak
izerdi gisara kanporatzen dituzte.
Gibela. Organo honek organismoarentzat kaltegarriak izan daitezkeen hondakin-substantziak
isurtzen ditu hesteetara, handik kanporatzeko.
Gatza jariatzeko guruinak. Animalia batzuek, hala nola kaioek eta dortokek, itsasoko animaliak jaten
dituzte eta, ondorioz,gatz gehiegi metatzen dute organismoan. Hegaztiek mokoaren gainean dituzten zulo
batzuetatik kanporatzen dute gatza, eta dortokek, berriz, begien alboan dituzten zulo batzuetatik.
16.Jarri ordenan landareen nutrizioan parte hartzen duten prozesu hauek eta azaldu bakoitzean zer gertatzen
den eta zeren bidez.
Fotosintesia - mantenugaien xurgatzea izerdi landuaren garraioa - izerdi landugabearen garraioa
1.Mantenugaien xurgatzea: Sustraien bidez mantenugai ez-organikoak (H
2
O, gatz mineralak ) xurgatu.
2. Izerdi landugabearen garraioa: Garraio-hodietan zehar,mantenugai ez-organikoak landareen berdeetaraino
garraiatu.
3. Fotosintesia: Eguzki-argia erabiliz substantzia ez-organikoak substantzia organiko bihurtu.
4. Izerdi landuaren garraioa: Garraio hodietan zehar substantzia organikoak landareen zeluletako bakoitzera
garraiatu.














17.Zer elementuk osatzen dute erlazio-funtzioa izaki bizidunetan?
Estimuluak
Errezeptoreak
Koordinatzaileak
Efektoreak






18. Adierazi zein den estimulua eta zein erantzuna kasu bakoitzean:

a)Kanpoko tenperaturak hotzak direnean, muskerra gorde egiten da eta ez du ezer egiten, energiarik
ez xahutzeko.
Estimulua: Fisikoa
Erantzuna: Mugimenduzko erantzuna
b)Lur-zizareak argitik ihes egin eta lur hezean gordetzen du bere burua, hezetasuna bilatuz.
Estimulua: Fisikoa
Erantzuna: Mugimenduzko erantzuna
c)Marmokak, animalia bat ukitzen duenean, azala narriatu eta azkura eragiten duen likido bat
injektatzen dio.
Estimulua: Kimikoa
Erantzuna: Jariatzezko erantzuna
d)Kameleoiak, inguruan harrapari bat dabilela hautematen duenean, bere burua kamuflatzen
du,dagoen lekuaren kolorea hartuz.
Estimulua: Biotikoa
Erantzuna: Jariatzezko erantzuna
19. Esaldi hauek okerrak dira. Zuzendu, eta idatzi esaldi zuzenak behean.
Mugimendua sortzen duten efektoreak guruinak dira. Giharrak
Substantziak sortzen dituzten efektoreak giharrak dira. Guruinak
Berezko edo senezko portaera ikasi egiten da. Ikasitakoa
Koordinazio sistemak nerbio-sistema eta nerbioak dira. Sistema endokrinoa
20. Bete ezazu ondoko taula:
Ezaugarriak Nerbio-sistema Sistema endokrinoa
Zer bide erabiltzen du? Nerbioak

Odola
Zeren bidez helarazten du? Nerbio-bulkadak

Hormonak
Erantzunaren lastertasuna Azkarra

Motela
Erantzunaren iraupena Iragankorra,laburra

Iraunkorra
Zer funtzio erregulatzen eta
koordinatzen ditu
Lokomozioa


Hazkuntza,garapena.metabolismoa...


21. Adierazi ekintza hauek borondatezkoak (B) edo oharkabekoak (O) diren:
a)Tximu batek besoa oso azkar mugitu du, ziztada bat nabaritu ondoren. O
b)Katamotz bat erreka bazterrera joan da goizean goiz, ura edatera.B
c)Lehoi baten bihotz taupaden erritmoak gora egiten du, gazela baten atzetik doanean.O
d) Elefante batek bere gorputzeko tenperaturari eusten dio etengabe.O
e)Koala batek maitasunez laztantzen du bere kumearen azala.B

22. Lotu gezien bidez bi zutabeetan ageri diren elementuak:
Geotropismoa Argia da estimulua.
Fototropismoa Grabitatea da estimulua.
Tigmotropismoa Ura da estimulua.
Hidrotropismoa Ukitzea da estimulua.

23. Idatzi irudi bakoitzaren azpian zer nastia motari dagokion eta zein den nastia mota horren
estimulua:






Nastia: Sismonastia Nastia: Termonastia
Estimulua: Intsektuen kontaktua Estimulua:
Tenperatura






Nastia: Fotonastia Nastia: Sismonastia
Estimulua: Argia Estimulua: Kontaktua

You might also like