You are on page 1of 4

BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA

1. Gorputzek ez dute beroik, tenperatura jakin bat baizik. Erradiadorea ukitzean,


sentsazio bat aipatzen dugu; egiaz, ordea, zuzenagoa da esatea erradiadoreak
tenperatura jakin bat duela esatea.
2. Eguneroko egoera batean, esango genuke patata hoztu egingo dela, eta ura
berotu. Zientifikoki berriz, esango genuke patataren tenperaturak behera egiten duela,
eta urarenak aldiz gora. Patatak energia galdu du, eta urak energia hori xurgatu du.
Energia igarotze horri esaten zaio beroa, hain zuzen.
3. Hasieran, bi gorputzen tenperaturak desberdinak dira. Oreka termikoa lortzen
dutenean, tenperaturarik altuena duenetik tenperatura baxuena duenera igaro da
energia, bi gorputzen
4. Beroa igarotako energia dela esaten da, tenperatura altuena duen gorputzetik
tenperatura baxuena duenera igarotzen delako. Horrek esan nahi du, gorputzek beroa
galdu edo irabazi egiten dutela, baina ez dute berorik.
5. 1kJ= 1000 J
6. Barne-energia esaten zaio gorputz baten partikula guztien energien baturari.
7. Gorputzek ez dute berorik, ez hotzik. Gorputz guztiek ordea, tenperatura jakin
bat dute. Gorputz bat hotz dagoenean, tenperatura baxuan dagoelako da. Eta bero
dagoenean, tenperatura altua duelako.
8. Zubietako dilatazio junturek, zubiak dilatatzean ez apurtzeko balio dute,
tenperatura igotzen bada, zubia zenbait zentimetro handitzen delako hain zuzen.
9. Oso ur beroa duen kristalezko ontzia bat-batean hozten badugu, apurtu egingo
da, kristalak eta ur beroak elkar ukitzean, kristala azkar dilatatuko baita, eta ur hotza
ukitzean, kristalak ez baitu uzkurtzeko denborarik.
10.
Metalezko zutoina handiagoa izango da udan neguan baino, beroak
zutoina dilatatu eta handiagotzea eragiten duelako.
11.
Zopa beroko plater batek izotz bloke batek baino tenperatura altuagoa
du. Hau dela eta, platerak ez izotz blokeak ez dute batak besteak baino bero
handiagoa, bi gorputzek beroa galdu edo hartu egiten dutelako, baina ez dute berorik.
12.
Solido bat berotzean (hots, energia bero moduan ematean), gorputz
horren partikulak energia gehiago izango dute, eta horrela partikulen arteko erakarpenindarrak gaindituko dituzte eta zerbait aldendu ahalko dira. Horrela, partikulak
bateratzen dituzten indarrak txikitu egingo dira eta ondorioz, egoera-aldaketa
gertatzeko da; solido egoeratik likido egoerara igaroko da.
13.
a. Okerra. Tenperaturak neurtzen du gorputz batek eman edo xurga dezaken
beroa.
b. Zuzena.
c. Okerra. Tenperatura ez da objektu baten materiaren araberakoa. Gorputz baten
partikulak zer abiaduran mugitzen diren adierazteko neurria da.
d. Zuzena.
e. Zuzena.
f. Okerra. Tenperaturak adierazten du gorputzen energia.
14.
Egoera aldaketa gertatzen denean, gorputzaren tenperatura ez da
aldatzen, nahiz eta berotzen jarraitu edo bero-iturritik kendu. Gorputzak partikulak
aldentzeko edo bateratzeko erabiltzen du beroa, eta horrela egoera berri batera
igaroko da

BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA


15.
a) Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean,
tenperaturarik altuena duenak (kasu honetan hagatxoak), beroa ematen
dio tenperaturarik baxuena duenari (urari). Hortaz, hagatxotik uretara
igarotzen den energia termikoa da (beroa).
b) Beroa.
c) Hainbat minuturen buruan, oreka termikoa lortzen da; hotsa hagatxoak eta
urak tenperatura bera izango dute.
16.
Eskala ternmometriko bateko erreferentzia puntuak zenbait
sustantziaren egoera aldaketei dagozkien tenperaturak dira. Puntu horiek konstanteak
dira, egoera aldaketa baldintza beretan gertatzen bada. Puntu finkorik erabilienak,
uraren urtze tenperatura eta irakite tenperaturak dira (1 atmosferako presiona beti ere).
17.
T ( K ) 273 T ( C) (273 37) 310K

9
T ( F ) T ( C ) 32 98,6 F
5
18. 1C eta 1F ez dira baliokideak, hortaz tenperatura ez da berdin igo. Aldiz, 1C
eta 1K baliokideak dira.

T ( C )

19.

5 (T ( F ) 32) 5 (22 23)

5,5 C
9
9

New Yorken tenperatura -5,5C ingurukoa da. Hortaz, hotz egiten du. Beraz,
berokiak eta hotzetarako arropak eraman beharko ditugu.
20. Amoniakoaren urtze puntua 195K=-78C eta Amniakoaren irakite puntua
240K= -33C
21.
a. 22C
b. T ( C ) T ( K ) 273 200 273 73 C
c.

T ( C )

5 (T ( F ) 32) 5 (200 32)

93,3 C
9
9

200F>22C>200K

22.
Termometroetan merkurioa erabiltzen da, eta ez ura,merkurioa ura
baino askoz gehiago dilatatzen delako. Horretaz gainera, merkurioaren kolorea delaeta, ura baino hobeto ikusten da.
23.
Gorputz bat eroapenez berotzen denean, Gorputz bat eroapenez
berotzen denean, partikulak ez dira lekualdatzen. Egiaz, gorputz horren partikulek
energia zinetiko handia dute, eta horrenbestez, agitazio termikoa areagotzen dute eta
mugimendu hori ondoko partikulei igarotzen diete. Horrela, mugimendua partikulaz
partikula igarotzen da, guzti-guztiak mugimenduan izan arte.
24.
Eroapena
25.
Plastikoak ez du beroa ondo eroaten; hortaz, isolatzaile termikoa da.
26.
Airea isolatzaile termiko ona delako. Kristal bikoitzeko leihoek kristal
bien artean aire-ganbera bat dutenez, beroa galtzea eragozten dute.
27.
Isolatzaile termikoa. Beroa ondo eroaten ez duen materiala; batzuk
aipatzearren: kortxoa, zura eta porexpana. Eroale termikoa. Beroa ondo eroaten duen
materiala; esaterako, metal gehienak.
28.
Efektu horiek guztiak beroak eragin ditzake:

BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA


a) Beroaren eraginez, gasak dilatatu egiten dira.
b) Beroaren eraginez, egoera-aldaketak gertatzen dira.
c) Beroaren eraginez, egoera-aldaketak gertatzen dira.
d) Beroaren eraginez, solidoak dilatatu egiten dira.
29.

30. Horren zergati nagusia hau da: urak 100 C-an irakiten du,
eta tenperatura hori konstantea da, ura likido-egoeran dagoen bitartean.
Papera erretzen hasteko, 100 C-tik gorako tenperatura izan behar du.
31. Porexpanak ez du beroa ondo eroaten. Hori dela-eta,
izozkiak edo tartak eta aireak oreka termikoa lortzeko denbora asko
behar dute. Horrela, material horretan gordetzen diren izozkiak eta
tartak denbora gehiago behar izango dute guztiz urtzeko.
32. Material horiek ez dutelako ondo eroaten beroa. Horrela,
zura eta plastikoa ukitzean ez gara erreko.
33.
a) Zenbait minuturen buruan, platereko izotz-koskorrak ia guztiz urtuta daude, eta
bufandan bildutakoak, berriz, ia osorik.
b) Platereko koskor guztiek denbora bera behar izan dute urtzeko. Aitzitik,
bufandan bildutako koskorrak ez dira kasik urtu.
c) Bufandak ez die berorik eman, baizik eta koskorrak kanpotik isolatu ditu.
Horregatik, platereko koskorrek baino denbora gehiago behar izan dute
urtzeko.
d) Artilezko bufanda isolatzailea da: aire-geruza bat duenez, izotz-koskorrak
kanpotik termikoki isolatzen ditu, eta horrela, izotzak ingurura beroa galtzea eta
urtzea galarazi.
34.
Urtzeko, izotzak ukitzen dituen materialen beroa xurgatzen du. Zurezko
ontziak ez du beroa ondo eroaten; zilarrezko ontziak, berriz, bai. Hortaz, zilarrezko
ontziak prozesua areagotzen du eta izotz-koskorrak azkar hozten ditu. Horrenbestez,
metalezko ontziko izotza zurezko ontzikoa baino lehenago urtuko zen.

BEROA ETA TENPERATURA: GALDERA TXOSTENA


4
35.
a) Paperezko kiribila biraka hasi da.
b) Aire beroak hotzak baino espazio handiagoa betetzen du eta arinagoa da;
horregatik, gora egiten du eta papera mugiarazten du. Inguruko aire hotza behera
jaisten da, aire beroak utzitako hutsa betetzeko. Horrela, aire-lasterra sortzen da.
c) Fenomeno horri konbekzioa esaten zaio.
36.
Harrizko zoruak ondo eroaten du beroa, eta gure gorputzak baino
tenperatura baxuagoa duenez, beroa lapurtzen die oinei. Horren ondorioz, hotzsentsazioa dugu. Aitzitik, alfonbrak ez du ondo eroaten beroa.
37.
a) Konbekzioa.
b) Eroapena (ukituz gero), konbekzioa eta erradiazioa.
c) Eroapena eta erradiazioa
38.
Termostatoa gailu elektriko erregulatzailea da eta funtzioa tenperatura
erregulatzea da (gela batekoa, gailu batena, etab.). Hainbat erabilera ditu; besteak
beste, gela bateko berotze-sistema erregulatzea, bai eta plantxa batena,
garbigailuarena, ontzi-garbigailuarena eta beste etxetresna batzuena ere.
Termostatoak bi metal ditu. Bi metal horiek ez dira era berean dilatatzen. Gelako
temperatura balio jakin batetik gorakoa denean, termostatoa bikoiztu egiten da, metal
horietako bat bestea baino gehiago dilatatzen delako. Une horretan, termostatoari
konektatutako zirkuitua ireki egiten da, eta horren ondorioz, berogailua gelditu egiten
da. Aitzitik, gelako tenperaturak behera egiten badu, termostatoa jatorrizko egoerara
itzuliko da, eta zirkuitua itxi egingo da.
39.
a. B eta D
b. A, C eta E
c. B eta D
d. C
e. E

You might also like