You are on page 1of 11

FISIKA TEORIA

ZINEMATIKA
● HZU
● HZUA
● ERORKETA ASKEA

(TEORIA KUADERNOTIK ETA LINK HONETATIK HARTU DITUT)


ZINEMATIKA

HZU (Higidura zuzen uniformea)

Higiduraren deskribapena

Adibidean ikusten denaren arabera, higidura zuzena da higikariak deskribatzen


duen ibilbidea zuzena delako. Honetaz gain, bere abiadura konstantea
mantentzen du modulu, norabide eta noranzkoan. Horrelakoetan higidura hori
zuzen eta uniformea dela esaten da.

Ondorioz:

Higidura zuzen uniformearen berezitasuna azelerazioaren osagai biak


zero izatea da. Azeleraziorik gabeko higidura da.

Higiduraren ekuazioa

HZUaren kasuan, atezbesteko abiadura aldiuneko abiaduraren berdina da


denbora guztian. Bere adierazpen matematikoari erreparatuz:
Aurreko adierazpenean bakanduz, higiduraren ekuazio bektoriala lor
dezakegu:

Higidura zuzen uniformea denez, erreferentzi sistema modura higiduraren


norabideari dagokion OX ardatza har dezakegu, aurreko adierazpena honela jar
dezakegularik:

Erreferentzi sistema horretan, bektore guztiek norabide bera dute. Beraz,


higiduraren ekuazioa modu eskalarrean adieraz dezakegu:

eta ondorioz: (B)

Ekuazio hori beste era askotan adieraz daiteke (eta normalean adierazten dira).
Ikus ditzagun kasu ezbedinak:

1. Higikariaren desplazamenduan noranzkoaren aldaketarik ematen ez bada,


denbora tarte jakin batean egindako desplazamendua bat etorriko da
ibilbidearekin. Hori dela, kasu honetan bakarrik, adierazpen bektoriala

horrela jar genezake: eta ondorioz,


2. Bestalde, aukeratutako erreferentzi sistemaren jatorria higikariaren
hasierako posizioarekin koinziditu arazten badugu (s0=0), higikariak
deskribaturiko bidea bat etorriko da (t-t0) denbora tartean v abiaduraz
egin duenarekin. Ondorioz:
3. Erreferentzi sistema aukeratu eta edozein lekutan koka dezakegun
moduan, denbora zein unetan hasten garen neurtzen ere aukeratu
dezakegu. Horrela, zero balioa higidura hastera doanuneari eman
diezaiokegu. Eta une bakoitzean igarotzen den denbora t izango da, t 0=0
delako. edota baldin eta erreferentzi sistemaren eta
higiduraren jatorriak bat badatoz. (C)

Higiduraren grafikoak

Jadanik ikasita daukagunez, higiduren azterketa grafikoa egiterakoan,


denborarekiko (hau da, aldagai askearekiko) aldatzen diren beste parámetro
zinematiko guztien (menpeko aldagaien) aldakuntza nola ematen den behatuz,
higiduraren deskribapena egiteko aukera izaten da. Beraz, higidura mota honen
adierazpen grafikoek posizioa/denborarekin, abiadura/denborarekin edota
azelerazioa/denborarekin jarriko dute harremanetan, horrela x/t, v/t edota a/t
bezala ezagutzen diren grafikoak aztertu beharko ditugularik.

● a/t grafikoa:

a=0 denez, funtzio nulua izango dugu.

● v/t grafikoa:
v=konstantea denez, funtzio konstantea izango da, hau da, zuzen horizontala.
Abiadurak izango due ikurraren arabera, hau abzisaren gainetik edo azpitik
marraztu beharko da.

● x/t grafikoa:

Posizioaren ekuazioa denborarekiko funtzio afina da , beraz, bere


adierazpen grafikoa zuzen batena izango da. Zuzen honen ezaugarriak x, x0 eta
v parametroek hartuko duten balioa eta euren zeinuaren araberakoa izango da.
Kasu bakoitzean grafikoa interpretatu eta higiduraren ezaugarriak adieraztea
izando da gure helburuetako bat. Bestea, grafikoan oinarrituz, higiduraren
ezaugarri desberdinak zehaztea.

Kontutan hartzekoak

A) Zuzen bat erradio infinitua duen zirkunferentzia bat dela kontuan izanik,
ondorio berera heltzen gara, azelerazio normala kalkulatzeko erabiltzen dugun
adierazpenaren bitartez:

Kontutan izanik izango da.

B) Kontutan izan behar da, ekuazioan adierazten diren magnitude bektorial


guztiek (posizioa eta abiadura) norabide berbera dutela baina noranzkoa
desberdina izan dezaketela. Eta zer ondorio du honek ekuazioan?. Bada,
magnitude horiei euren balioak atxikitzerakoan zeinu positiboa nahiz negatiboa
eduki ahal dezaketela et horrelaxe txertatu beharko ditugu ekuazioan emaitza
egokiak lortu ahal izateko.

C) Azken bi ekuazioak ibilbide zuzenarekin ematen ez diren higiduretan ibilitako


distantzia kalkulatzeko erabiltzen dira ere, baldin eta abiaduraren modulua
konstantea bada, noski
HZUA (Higidura zuzen eta uniformeki Azeleratua)

Higiduraren deskribapena

Irudian ikus daiteken bezala, higikariaen abiaduraren norabide eta noranzkoak


denborarekiko konstanteak dirauten bezala, bere modulua kantitate konstante
batean handitu edo txikitzen da. Horrexegatik daukagu higidura zuzen eta
uniformeki azeleratu bat.

Beraz, HZUAn:

Ondorioz: =konstantea

Higidura zuzen uniformeki azeleratuaren berezitasuna azelerazioaren


osagai tangentziala konstantea dela eta bere balioa azelerazio osoarekin
bat datorrela.

Higiduraren Ekuazioak

1) v(t) ekuazioa

Higidura mota honetan azelerazioaren balioa konstantea denez, batezbesteko


azelerazioa eta aldiunekoa berdinak izango dira:

Adierazpen horretatik askatzen badugu:

Higidura zuzen uniformean egin dugun moduan, hemen ere higidura zuzena
denez, erreferentzi sistema modura, higiduraren norabide bereko OX ardatza har
dezakegu. Horrela eginda, bektore guztiek izango dute norabide hori berori, eta
abiaduraren eta posizioaren ekuazioak era eskalarrean adierazi ahal izango dira.

, eta ondorioz:

Hainbat baldintzapean, ekuazio honek itxura desberdinak har ditzake:

1. Higidura zuzen uniformean bezala, hemen ere denboren jatorria aukeratu


dezakegu. Eta t0=0 izaten saiatzen bagara, lortuko dugu:
2. Horrez gaitera, higikaria geldiunetik abiatzen bada HZUAz, kasu horretan
v0=0 izango da eta ondorengo adierazpena erabiliko dugu:
2) x(t) ekuazioa

Higidura mota honetan abiadura uniformeki aldatzen denez, batezbesteko


abiadura bektorea hasierako eta amaierako abiadura bektoreen baturaerdi
modura adierazi genezake:

Bestalde, batezbesteko abiadura bektorea definizioaren arabera:

Bi adierazpen hauek berdinduz:

Gainera, aurreko atalean lortutako abiaduraren ekuazioa erabiliz:

Ondorengo ekuazioan eragiketak eginez eta bakanduz:

Azkenik:

Jada, aurrean behin baino gehiaton errepikatu den bezala, erreferentzi


sistematzat ibilbide zuzenarekin kointziditzen duen OX ardatza hartuko dugu.
Bestalde, higidura zuzena izateagatik ekuazio horretan parte hartzen duten
bektoreek norabide bera izango dute. Gainera t0=0 dela suposatzen badugu, x(t)
ekuazioa ondorengoa izango da:

(A)

Higiduraren grafikoak

Kasu honetan ere, posizio, abiadura eta azelerazioaren aldakuntza


denborarekiko dagozkien grafikoak aztertuko ditugu. Grafiko hauen interpretazio
egokia ezinbestekoa da higidura bakoitzaren ezaugarri orokorrak ondo ulertzeko

● a/t grafikoa:
Azaldu dugunez, azelerazio konstantea duen higidura bat aztertzen ari gara.
Beraz, funtzio konstante baten aurrean gaude.

● v/t grafikoa:

HZUn r(t) funtzioaren baliokidea da v(t) funtzioa.

HZU:

HZUA:

Beraz, funtzio afin batetaz ari gara. HZUn bezala, zuzenaren ezaugarri orokorrak
ekuazioan agertzen diren magnitude ezberdinen ikurren araberakoa izango da.
Beraz, ondo aztertu beharko ditugu v, v0 eta a parametroak eta ondoren
higidura interpretatu.

● x/t grafikoa:

Posizioaren aldaketa denborarekiko bigarren mailako ekuazio baten bitartez


adierazten denez, x(t) funtzio parabolikoa izango da. Parabola horren itxura,
berriro ere, funtzioan agertzen diren magnitude ezberdinen menpekoa izango
da, x0, v0 eta a magnitudeek dituzten balio eta zeinuaen araberakoak, alegia.

Kontutan Hartzekoak
A) Hirugarren ekuazio bate ere ondoriozta dezakegu HZUAren kasurako,
abiadura eta posizioa erlazionatuz. Ekuazio hori lortzeko, lehenik denbora
askatuko dugu abiaduraren ekuaziotik eta ondoren balio hori posizioaren
ekuazioan ordezkatuko dugu, honako emaitza hau lortuz:

Erorketa askea

Higiduraren deskribapena

XVII. mendearen hasieran, Galileok gorputzak jausten zuten higidura aztertu


zuen. Higidura hori aztertzeko, Pisako dorre makurretik masa eta itxura
desberdineko gorputzak erortzen uzten omen zituen eta esperimentu batetik
bestera gauza horien itxura eta jausten uzteko altuera aldatzen omen zituen.

Esperimentu horien ondorioz, Galileok gorputz batek erortzean egiten duen


distantzia eta erortzeko behar izan duen denboraren karratua zuzenean
proportzionalak direla frogatu zuen. (A)

Horrek esan nahi du gorputz baten erorketa higidura zuzen uniformeki


azeleratua dela. Erorketa hau gorputzen gainean eragiten duen indar
grabitatorioaren ondorioa izango da. Beraz, gorputzek erortzean hartzen duten
azelerazioa grabitatearen azelerazioa da, eta beherantz zuzenduta dago,
Lurraren zentrorantz. (B)

Datorren urtean, Lurraren eremu grabitatorioa aztertzen dugunean ikusiko


duzunez, grabitatea (eremu grabitatorioaren intentsitatea da bere izen zehatza)
Lurraren eremu grabitatorioak eragiten duen indarra masa unitatearekiko da,
hau da, eremuaren intentsitatea adierazten du. Bere balioa konstantea da eta,
aurrean esan bezala, lur-gainazalean eta lur-gainazaletik gertu, bere balioa 9,8
N/kg ingurukoa dela onar daiteke.

Higiduraren ekuazioak
Esan dugun bezala, lur-gainazalarekiko perpendikularrak diren higidurak
(erorketak nahiz gorakako jaurtiketak) higidura uniformeki azeleratuak dira,
higikarien gainean eragiten duen azelerazioa konstantea delako (g=9,8 m·s -1).
Beraz, higiduraren ebazketa eta interpretazioa egiterakoan erabiliko ditugun
ekuazio matematikoak eta grafikoak aurreko atalean zehaztutakoen berdinak
izango dira. Halere badira aintzat hartu beharreko puntu bi:

1. Gorputzaren desplazamendua erreferentzi sistemarekiko:


2. Lur-gainazaletik ematen diren higidura zuzenentzat erreferentzi sistema
OX ardatzarekin kointzidiarazi dugu, posizioarentzat erabilitako ikurra
izanik. Kasu honetan, higidura ardatz horrekiko perpendikularra denez,
desplazamendua OY ardatzean zehar ematen dela onar daiteke. Bai
gorputzaren abiadura baita azelerazioa ere norabide berekoak izango dira.
Hori dela eta, ekuazioetan sinbologia aldaketa txiki bat egin beharko
dugu:

Bestalde, oso arrunta izaten da horrelako planteamenduetan gorputzak


lortzen duen altueraz hitz egitea. Noranzkoaren aldaketarik ematen ez
bada, gorputzaren posizioa bat dator jaurtiketaren jatorriarekiko lortzen
duen altuerarekin. Horregatik y=h egiten da kasu askotan.Zeinuen
irizpidea aukeratutako erreferentzi sistemarekiko:

Atal honekin kontu pixka bat izan behar da. Aurreko gaian adierazi dugun bezala
higikariaren desplazamenduan bere posizioa zehazteko erreferentzi sistemaren
jatorria nahi dugun espazioko puntuan ipini dezakegu. Honen arabera lortuko
ditugun ekuazioen “itxura” desberdina izan arren, denek adieraziko dute higidura
mota berdina.

Esan bezala, gure kasuan desplazamenduaren norabidea OY ardatzarekin


koinziditu araziko dugu. Halere, gorputz baten erorketa aztertzerakoan,
erreferentzi sistemaren jatorria higiduraren jatorriarekin kointzidiarazi dezakegu,
edota erreferentzi sistemaren jatorria lur-gainazalean bertan koka daiteke. Esan
bezala kasu baten edo bestean higidura bera izango da, noski, baina erabiliko
ditugun magnitudeen zeinuak ezberdinak izango dira kasu batean edo bestean.
1. Erreferentzi sistemaren jatorria higiduraren
jatorrian kokatzen bada, erorketaren noranzkoa positiboa dela suposatuz:
(ikus 1. irudia)
○ Posizioa: posizio bektorea, beherantz doanean, positiboa izango
da.
○ Abiadura: jatorri puntutik beherantz higitzen denean positiboa eta
gorantz doanean negatiboa
○ Azelerazioa: grabitatea ere beherantz zuzendurik dagoenez, bere
zeinua positiboa izango da.
2. Erreferentzi sistemaren jatorria lur-gainazalean kokatzen bada, goranzko
norabidea positiboa dela suposatuz: (ikus 2. irudia)
○ Posizioa: bektore positiboa izango da lur-gainazalaren gainean
kokatuta gaudenean.
○ Abiadura: positiboa da norabide gorakorra denean eta negatiboa
da gorputza beheraka datorrenean
○ Azelerazioa: negatiboa da beti, Lurraren zentrorantz zuzenduta
dagoelako

Aurrekoaren arabera, ondorengoak izango dira erorketa libre nahiz jaurtiketa


bertikaletan (gorantz nahiz beherantz) agertuko zaizkigun ekuazioak:

Kasu bakoitzean ondo aztertu planteatutako egoeran zeintzuk diren magnitude


ezberdinen ikurrak eta ondoren ekuazioetan ordezkatu.

Higiduraren grafikoak

Higidura bertikala HZUA izanik, topatuko ditugun adierazpen grafikoak jadanik


ezagunak izango ditugu. Hori bai, garbi izan beharko dugu, aurrean adierazi den
bezala, zein izango den magnitude bakoitzaren ikurra. Horren arabera, grafiko
bakoitzak itxura propioa izango du.

Kontutan hartzekoak
A) Egia esanda gorputzen erorketa higidura uniformeki azeleratuarekin ematen
dela onar daiteke soilik HUTSEAN. Lur-gainazalera gertatzen diren erorketetak ,
berez, ez dira uniformeki azeleratuak, izan ere, airearen ondorioz gorputzen
gainean marruskadura indar agertzen da, berau, gorputzen bolumenarekin,
formarekin eta erorketan daramaten abiadurarekin erlazionaturik dagoelarik.

B) Lurrak bere gainazaletik hurbil dauden gorputzei eragiten dien erakarpenaren


ondorioz, azelerazio grabitatorioa sortzen da.

Lurraren eremu grabitatorioa aztertzean ikusiko duzunez, grabitatearen


azelerazioa, g, txikiagotu egiten da Lurraren zentrotik urrundu ahala.

Nolanahi dela, Lurraren gainazaletik metro gutxira gertatzen diren higiduren


kasuan, g-ren balioa konstantea dela suposa dezakegu, 9,8 m·s -2-ko baliokoa,
zeren horrela eginda errore oso txikia egiten baitugu.

Bestalde, gorputzen higidura bertikala hutsean gertatzen denean soilik da HZUA


motakoa. Atmosferan gertatzen denean, airearen marruskadurak balaztatu
egiten du gorputzen higidura. Hala ere, azalpenak sinplifikatzeko, arbuiatu
egingo dugu airearen erresistentzia.

You might also like