You are on page 1of 11

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

Aukeratu erantzun zuzena.


1. Flotatzen dagoen gorputz batean zein da murgilduta duen bolumena?
a.
b.
c.
d.
e.

Bolumen osoa.
Inolako bolumenik ez.
Bolumenaren erdia.
Gorputzaren pisuari lotua dago bakarrik.
Gorputzaren pisuari eta likidoaren dentsitateari dago lotua.

2. Nolakoa da flotatzen dagoen gorputz baten desplazatutako likidoaren pisua?


a.
b.
c.
d.

Bere bolumenaren berdina.


Gorputzak airean duen pisuaren berdina.
Gorputzaren pisua baina txikiagoa.
Itxurazko pisuaren berdina.

3. Flotazioan oreka lortzen denean, desplazatutako ur-masa eta


a. Gorputzaren masa.
b. Gorputzaren bolumena.
c. Gorputzaren pisua.
d. Itxurazko pisua.
berdinak dira.
4. Nola definituko zenuke itxurazko pisua?
a.
b.
c.
d.

Gorputzak bere itxuragatik duen pisua.


Desplazatutako likidoaren pisua.
Gorputzaren pisua ken bultzada.
Gorputzaren masa bider likidoaren dentsitatea.

5. Murgilduta dagoen gorputz batengatik honakoa esan dezakegu.


a.
b.
c.
d.

Beti dago orekan.


Bolumena txikiagoa du baina masa berdina.
Zenbat eta sakonago bultzada handiago.
Bere masa ez da aldatzen.

6. Flotatzen dagoen gorputz bat hondoratu egiten dugu murgilduta duen bolumena
lehen zuenaren bikoitza izan arte. Hori horrela izanik.
a.
b.
c.
d.

Bultzada bikoizten da.


Oreka mantentzen da.
Desplazatutako ur-masa gorputzaren masaren erdia da.
Itxurazko pisua nulua da.
1

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

7. 20 kg masa duen gorputza flotatzen dago bere bolumenaren -ena murgilduta


duela. Zein dira gorputzaren eta flotatzen dagoen likidoaren dentsitateen arteko
erlazioa?
a.
b.
c.
d.

Likidoa lau bider arinagoa da.


Dentsitate berdina dute.
Gorputza lau bider arinagoa da.
Gorputza lau bider astunagoa da.

8. 300 kg-ko txalupa uretan flotatzen dago. Bertara 70 kg-ko gazte bat
igotzerakoan zertxobait hondoratzen da. Zenbat litro ur desplazatzen ditu?
a.
b.
c.
d.

Gaztearen pisuari lotua dago.


300-70 litro
70 litro
370 litro.

9. Zein da flotatzen dagoen gorputz baten itxurazko pisua?


a. Gorputzaren bolumena.
b. Desplazatutako ur-bolumena.
c. Nulua.
10. Plastilina bola bat hondoratu egiten da uretan. Intxaur baten oskolaren forma
emanda berriz ez. Zergatik?

Erantzunak.
1. E
2. B
3. A
4. C
5. D
6. A
7. C
8. C
9. C
10. Desplazatzen den ur-bolumena handitu egiten da eta, ondorioz, bultzada ere.

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

11. PRESIO KONTZEPTUA 1


100 kg-ko bloke bat zoruan bermatua dago azalera 5.000 cm2-koa izanik. Zein
da zoruan eragiten duen presioa?
Em : 1.960 Pa

12. PRESIO KONTZEPTUA 2


Burdinazko kubo baten aldea 10 cm-koa da. Zoruan
jartzerakoan, zein izango da zoruan eragiten duen
presioa? dFe = 8 g / cm3.
Em : 7.840 Pa.

13. PRESIO KONTZEPTUA 3


10 kg-ko mahai bat bere lau hanketan jarrita dago
zoruaren gainean hanka bakoitzaren erradioa 2 cm-koa
izanik. Zenbat da hanka bakoitzak zoruan eragiten duen
presioa?
Em : 19.506, 37 Pa.

14. PRESIO KONTZEPTUA 4


4 m-ko altuera eta 1 m-ko erradioa dituen biltegi
zilindriko bat olioz mukuru beteta dago. Kalkula ezazu
hondoan eragiten duen indarra. dolioa = 900 kg / m3.
Em : 110.779 N.

15. PRESIO KONTZEPTUA 5


Gasolina gordetzen duen biltegi prismtiko baten oinarriaren aldeak 1,5 m eta
2,5 m dira, eta 2 m-ko altueraraino betea dago. Kalkula ezazu likidoak hondoan
eragiten duen indarra. dgasolina = 680 kg / m3.
Em : 49.980 N.
3

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

16. PRESIO KONTZEPTUA 6


Kalkula ezazu ontzi bateko olio-zutabearen altuera, ontziaren hondoko
presioaren balioa, merkuriozko 0,15 m-ko zutabeak sortuko lukeen berdina izan
dadin. dolioa = 810 kg / m3 ; dHg = 13,6 g/ml.
Em : 2,52 m

17. AUTOA URPERATZEN


Zirkulazio istripu batean autoa ibai edo laku batean
hondoratzen denean, barrutik irteten saiatu baino lehen
leihatila pixka bat irekitzea gomendatzen da ura barrura
sar dadin. Zergatik egiten da gomendio hori?

18. PRESIO KONTZEPTUA 7


2 m-ko sakonera duen urtegi zilindrikoak 20.000 l ur ditu.
Kalkulatu zein den presioaren balioa urtegiaren hondoan eta
baita ere eragiten duen indarra.
Em : 19.600 Pa; 196.000 N.

19. PASCALEN PRINTZIPIOA 1


Irudiak erakusten digu Pascalen
printzipioa demostratzeko
helburuarekin egindako muntai bat.
Bi xiringen diametroak 1,65 cm eta
3,05 cm dira . Xiringa txikian jarri
dugun masa 100 g-koa bada, zein da
xiringa handian jaso daitekeen
masarik handiena?
Em : 341,7 g

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

20. PASCALEN PRINTZIPIOA 2


Prentsa hidrauliko bat autoak altxatzeko
erabiltzen da. Enboloen erradioak 5 eta 25
cm dira eta enbolo txikian egin daitekeen
indar maximoa 600 N. Zein da jaso
daitekeen autoaren masarik handiena?
Em : 1.530 kg.

21. LIKIDOEN BULTZADA. ARKIMEDES 1


Gorputz bat urez betetako ontzi batean sartzerakoan
30 cm3-ko desplazatzen dira. Zein da urak gorputzari
eragiten dion bultzada? dura = 1.000 kg/m3
Em : 0,294 N

22. LIKIDOEN BULTZADA. ARKIMEDES 2


Kubo baten forma duen gorputz bat dinamometro
batetik zintzilikatzerakoan 60 N-eko pisua duela
konprobatu dugu. Uretan murgiltzen badugu, zein
izango da bultzadaren balioa? Zein izango da
dinamometroaren irakurketa? Kuboaren ertzak 15
cm ditu. dura = 1.000 kg/m3
Em : 33,12 N; 26,88 N

23. LIKIDOEN BULTZADA. ARKIMEDES 3


Airean 1 N-eko pisua duen objektu bat, uretan
guztiz sartu ondoren 0,8 N-eko itxurazko pisua
duela ikus daiteke . Kalkulatu gorputzaren
bolumena eta dentsitatea.
Em: 20,4 cm3 ; d = 5 g / cm3.
5

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

24. LIKIDOEN BULTZADA. ARKIMEDES 4


Gorputz baten masa 0,25 kg-koa da eta dentsitatea 3.250 kg / m3. Kalkula itzazu
gorputz horren pisua, uretan guztiz murgiltzerakoan kanporatzen duen uraren
bolumena eta bere ageriko pisua.
Em: 2,45 N; 77 cm3 ; 1,7 N.

25. LIKIDOEN BULTZADA. ARKIMEDES 5


Baltsa baten egur bolumena 0,5 m3koa da eta dentsitatea 0,5 g / cm3.
a. Uretan dagoenean, zer
gertatuko zaio baltsa horri
hondoratuko da ala
flotatuko du?
b. Flotatzen dagoenean, zein
da ur azpian duen
bolumenaren portzentajea?
c. Zein da baltsa horrek
eraman dezakeen pisurik
handiena?

Em : b. erdia c. 2.450 N edo 250 kg eraman dezake guztiz murgildu gabe.

26. LIKIDOEN BULTZADA. ARKIMEDES 6


Gorputz batek bere bolumenaren % 20 uretan murgilduta
dagoenean flotatzen da. Kalkula ezazu gorputz horren
dentsitatea.
Em : 200 kg / m3

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

27. PRESIO ATMOSFERIKOA 1


1 m luze den hodi bat merkurioz bete
ondoren ahozpez jarri eta merkurioa duen
ontzian sartzen da. Horrela, hodi barruko
merkurioa jaitsi egiten da 78 cm-ko altuera
izan arte . Zein da presioa A, B, C, D eta E
puntuetan? (dHg = 13,6 g / cm3).

Em: A = B = D = 103.958 Pa;


C = 0 Pa, E = 26.656 Pa

28. PRESIO ATMOSFERIKOA 2


Heliozko globo bat 2 litroko bolumena du eta
1 g-ko masa (bilgarria eta sokak). Kalkulatu:
a.
b.
c.
d.

Airearen bultzada indarra


Helioaren pisua
Globoaren pisu osoa
Globoan eragiten duen indar
ordezkaria
e. Zein da sokatik zintzilikatu
behar den masa globoak gora
ez egiteko?
Datuak : d airea = 1,3 kg / m3 ; d He = 0,2 kg /
m3
Em : a. 0,025 N, b. 3,92 10-3 N, c. 0,014 N d. 0,0113 N, e. 1,15 g

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

29. PRESIO ATMOSFERIKOA 3


Globo aerostatiko batek 1000 m3-ko berotutako aire
bolumena gordetzen du. Globoaren ekipamendua 300 kg
da. Kalkulatu:
a. Aire beroaren pisua.
b. Bultzadaren balioa.
c. Globoaren pisu osoa (aire beroarena gehi
ekipamenduarena).
d. Gorantz tiratzen duen indar ordezkaria.
e. Azelerazioa.
daire beroa = 0,8 kg / m3 ; dairea = 1,3 kg / m3
Em : a. 7.840 N; b. 12740 N ;c. 10.780 N; d. 1.960 N ;e. 1,78 m / s2

30. ESKIMALA ETA IZOZMENDIA


1 m3-ko bolumena duen izozmendi batean eskimal bat zutik
dago.
a. Zein da izozmendiak ur azpian duen bolumena?
b. Zein da eskimal horrek izan dezakeen masarik handiena
izotza oso-osorik ez hondoratzeko? Datuak : dizotza =
920 kg / m3 ; d itsas ura = 1,04 g / ml
.
Em: a. 0,88 m3;b. 120 kg.

31. PRESIO ATMOSFERIKOA 4


Kalkula ezazu presio atmosferikoaren beherapena itsas mailan gora 100 m
igotzean. Datua : d airea = 1,293 kg / m3.
Em : 1.267,14 Pa.

32. ETXE ORRATZAREN ALTUERA KALKULATZEN


Barometro batek 760 mm Hg adierazi ditu eraikin baten behealdean eta 74 cm
goiko zabaltzan. Kalkulatu eraikin horren altuera. d airea = 1,293 kg / m3.
Em : 210,4 m.
8

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

33. ZERK PISATZEN DU GEHIAGO: LASTO KILOGRAMO


BATEK ALA BURDIN KILOGRAMO BATEK?
1-kg-ko masa duen lasto fardel baten neurriak honako hauek
dira: 0,5 m luze 0,5 m zabal eta 0,4 m lodi. Modu berean 1 kg
masa duen burdinazko zilindro baten bolumena 125 cm3 da.
Airearen dentsitatea 1,2 g/l bada:
a. Kalkulatu bakoitzak airean jasaten duen bultzada.
b. Zein izango litzateke bakoitzaren pisua airerik ez
balego?.
Em:a) 1,176 N; 1,47 10-3N
b) 10,976 N; 9,801 N.

34. TITANIOZKO BLOKEA PISZINAN MURGILDUTA


10 cm-ko aldea eta 5 kg-ko masa duen titaniozko bloke kubiko bat urez
betetako igerileku batean murgiltzen da.
a. Kalkulatu blokearen pisua eta jasaten duen bultzada.
b. Irudikatu indar horiek eta azal ezazu zer gertatuko zaion bloke horri.
c. Zenbat denbora beharko du ondoratzeko igerilekuren sakonera 10 m-koa
bada?
c. a = 7,84 m/s2; t = 1,59 s.

Em: a. 49 N; 9,8 N.b.

35. GLOBO AEROSTATIKOAN


Globo aerostatiko bateko bidaiariak 500 m-ko altueran
daude. Airearen dentsitatea 1,2 g / l bada, zein da jasaten
duten presioa? Eman presioa lau unitateetan.
Em : 95.420 Pa; 954,2 mb (hPa); 714,4 mm; 0,94 atm.

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

36. ICEBERGAK ETA NABIGAZIOA


Gauza jakina da izotza ura baino arinagoa dela, eta horregatik uretan flotatzen
duela. Itsasoan noraezean flotatzen duten icebergak oso arriskutsuak dira
nabigaziorako. Izotzaren dentsitatea 0,92 g/cm3 eta itsas urarena 1,02 g/cm3
direla jakinik; zein da iceberg batek hondoratua duen bolumen zatia?
Em: %90

http://www.youtube.com/watch?v=2TAX0bgWIps
Titanic itsas ontziaren icebergarekin izandako talka erakusten duen bideoa.

37. UR GAZIZ BETETAKO GLOBOA


Irudiko globo gorria ur gaziz betea dago
(itsasoko ura, alegia). Bete ondoren,
globoaren bolumena 0,5 l-koa da. Kalkulatu:
a.
b.
c.
d.

Globoaren pisua.
Uretan jasaten duen bultzada.
Hondoratzerakoan duen azelerazioa.
Hondoan bermatua dagoenean, indar
normala.
ditsas ura = 1,05 g / ml.
Em :a. 5,1 N ;b. 4,9 N ; c. 0,38 m / s2; d. 0,2 N.

10

ANTIGUA-LUBERRI BHI

FISIKA-KIMIKA. DBH 4

PRESIOA. PRESIO HIDROSTATIKOA. PRESIO ATMOSFERIKOA. ARKIMEDES.


GALDERAK ETA PROBLEMAK

38. VON ZEPPELIN-EN BALOI GIDATUAK


Mende honen hasieran
Alemaniak baloi gidatuen
teknika garatu zuen helburu
komertzial eta militarretarako.
Baloi hauek airea baino arinagoa
den helio gasaz betetzen ziren
eta airearen bultzadak igoarazten
zituen. Helioa aluminioz
bildutako kamara zilindriko
erraldoi batean biltzen zen.
Zilindro hauen oinarriaren
erradioa 10 m-koa eta altuera
250 m-koa ziren. Airearen
dentsitatea konstantetzat
onartzen badugu (1,2 g / l) eta
helioaren dentsitatea 0,126 g / l
badira:
a. Zein da airearen
bultzada? Eta barruan
dagoen helioaren pisua?
b. Zein da garraiatu dezaken
karga, bere masa 20. 000
kg-koa bada?
Em:a. 923. 628 N,96.980 N; b) 630. 471 N edo 64. 351,7 kg.
http://www.youtube.com/watch?v=ZWSRIIg8KXQ&NR=1&feature=fvwp
Hindenburg-en istripua erakusten duen bideoa.

39. UREZ BETETAKO KUBOAK


Balantza bateko plater batean urez mukuru betetako kuboa
dugu. Bestean egur zati bat flotatzen ari da. Zerk pisatzen du
gehiago?

11

You might also like