You are on page 1of 3

 Fisika eta Kimika  .

Kalifikazioa
Fisika Kimika
Departamentua 1. Batxilergoa
BIURDANA BHI 2008-ko EKAINA

IZENA …………………………………………………………. data: Taldea …

1. EBALUAZIOA

1. Kimikari batek bi nikel oxidoren laginak analizatu ditu. Lehenengo laginaren 2,241 g-
tan 1,761 g nikel aurkitu ditu, eta bigarren laginaren 4,482 g-tan 3,522 g nikel. Determina
ezazu, arrazoituz eta erabiltzen duzun legea aipatuz, biak oxido bera diren ala ez.
− Nikel oxido baten beste lagin batean 2,446 g nikel daude oxigenoaren gramo
bakoitzeko. Esan ezazu konposatu bera denentz.

2. 10 L karbono dioxido, CO2, ditugu 2 atm-tan eta 20 ºC-tan, eta 5 L hidrogeno, H2, 5
atm-tan eta 25 ºC-tan. Bi gas horiek 40 ºC-tan dagoen 25 L-ko ontzi batean nahastuz,
kalkulatu ontziaren presio totala eta gas bakoitzari dagokion presio partziala.

3. Kalkula itzazu disoluzio baten masa- eta bolumen-portzentaiak, Molaritatea, molalitatea


eta osagai bakoitzaren frakzio molarra, disoluzio hori 25 g ur eta 82 g alkohol etiliko,
C2H6O, nahastuz lortu dela jakinda, eta bolumena batukorra dela jota.
(dalkohola= 780 kg · m-3)
2. EBALUAZIOA

4. Idatz ezazu karbonoaren eta uraren arteko erreakzioa, karbono monoxidoa eta
hidrogeno gaseosoa eratzean, eta kalkula itzazu 100 L H2 (BNetan) lortzeko behar den
karbonoaren masa, eta baita erreakzioan eratuko den karbono monoxidoaren bolumena 2
amt-ko presioan eta 25 ºC-tan neurtuta.

5. Lor ezazu sodio hidroxidoaren 2 M kontzentrazioko disoluzioaren 12 mL-rekin erabat


erreakzionatzeko behar den burdina (III) kloruroaren 0.5 M kontzentrazioko disoluzioaren
bolumena. Produktuak sodio kloruroa eta hidroxido ferrikoa direla jakinda, kalkula itzazu
erreakzioan lortuko diren hauen masak.

6. Formulazioa:

Izena Formula

3-metil-2-penteno

3-etil-4metil-1,3-pentadieno

1,5-dibromo-2,3-
dimetilpentano

1,2,4-trimetilziklohexano

1,3-dimetilbentzeno

Hidrogeno trioxokarbonato
(IV)
HNO3

Sulfato ferrosoa
CaCO3

Sodio dihidrogenofosfato (V)


H2S

Karbono tetrakloruro
KClO4

3. EBALUAZIOA

7. Mutiko batek harri bat jaurtiki du, hasierako abiadura 14 m/s-koa izanik, eta
horizontalarekin 65 º-ko angelua osatuz. Kalkula ezazu harriaren
posizioa eta abiadura, jaurtiketa ondoren 2 s pasatu diren unean.

8. Kalkula itzazu irudiko sistemaren azelerazioa eta sokaren tentsioa.


Sistema pausagunetik abiatzen bada zer distantzia desplazatuko
da m2 masa 2 segundotan? Noruntz?

m1 = 30
kg

m2 = 100
kg
μ = 0.1

60
º

9.
m =

1000 kg-ko masa duen kotxe bat 5º-ko inklinazioa duen plano inklinatu batean
gora doa 20 m/s-ko abiadura konstantez:
a) Zein izango da kotxeko motoreak garatutako potentzia ZP-tan?
b) Zein izan da kotxeak igo duen altuera bertikala 10 s-tan?

(Datua: marruskadura koefizientea μ = 0.2)

You might also like