You are on page 1of 6

1

FITXA 1 TEORIA ETA ARIKETAK


FORMULA KIMIKOAK:

Substantzia guztiak formula bidez adierazteko aukera ematen duen hizkuntza unibertsala erabiltzen du kimikak.

1.- Idatz ezazu substantzia hauen molekula batean zenbat atomo dauden:
H2O
HNO3
C6H6
Al(OH)3

MASA MOLEKULARRA

Masa molekularra formula-unitate bakoitza osatzen duten atomoen masa atomikoen batura da. Masa molekularraren
unitatea uma da (u).

2.- Kalkulatu nitrato amonikoaren masa molekularra. Haren formula NH4NO3 da, eta haren atomoen masa atomikoak:
N=14,0; O=16,0; H=1,0.

3.- Kalkulatu kaltzio kloruroaren (CaCl2) masa molekularra. Hauek dira atomoen masa atomikoak: Cl=35,5; Ca=40.

4.- Determina itzazu ondoko substantzien masa molekularrak:


- O2, oxigeno gasa - Ura, H2O
- Zilar bromuroa AgBr - Magnesio hidroxidoa Mg(OH)2
- Azido karbonikoa H2CO3 - Aluminio sulfatoa Al2(SO4)3

MOLA

Materia-kantitatea neurtzeko, mol unitatea erabiltzen dute kimikariek.


Mol bat atomok elementu kimiko baten kantitatea adierazten du eta atomoaren masa atomikoaren baliokidea da
gramotan.
Mol bat substantzia izango da substantzia hori osatzen duten atomo guztien masa atomikoen batura gramotan.

Edozein substantziaren mol batean partikula kopuru berbera dago beti: 6,022. 1023.
Kopuru horri Avogadro zenbaki NA deitzen zaio.

NA= 6,022 . 1023


Mol bat atomo: 6,022 . 1023 atomoren baliokidea.
Mol bat molekula: 6,022 . 1023 molekularen baliokidea.
(Mol bat gozoki : 6,022 . 1023 gozokiren baliokidea.)

5.- Determinatu zenbat atomo dauden hiru mol sodiotan, Na.

6.- Ontzi batean, 3,8 mol ur daudela kontuan izanda, zenbat ur molekula egongo dira?
Eta 8,45 . 1023 ur molekula egongo balira, zenbat mol izango lirateke?.

7.- Zenbat mol atomo daude 8,50 . 1025 burdina atomo dituen burdina zati batean?

MASA MOLARRA

Substantzia baten masa molarra, Mm, substantzia horren mol baten masa da. Masa molekularraren baliokidea da
baina gramotan adierazita
Substantzia jakin baten masa molarra gramotan adierazita bat dator, zenbaki modura, masa atomikoarekin edo masa
molekularrarekin. Ar (Fe)=55,8u Mm(Fe)=55,8 g/mol
Mr(H2O)= 18,0u Mm(H2O)= 18,0 g/mol

Atomoekin lan egiten dugunean kontuan izan behar dugu:


Mol bat = Masa atomikoa gramotan = 6,022 . 1023 atomo
2

x Masa atomikoa (g/mol) x 6,022 1023 (atomo/mol)

Masa (g) mol kopurua atomo kopurua

: Masa atomikoa (g/mol) : 6,022 1023 (atomo/mol)

Molekulekin lan egiten dugunean, molekula bakoitzaren barruan zenbait atomo egongo dira, beraz:
Mol bat = Masa molekularra* gramotan = 6,022 . 1023 molekula
* Masa molekularra = atomo guztien masa atomikoen batura.

x Masa molekularra (g/mol) x 6,022 1023 (molekula/mol)

Masa (g) mol kop. molekula kop.

: Masa molekularra (g/mol) : 6,022 1023 (molekula/mol)

8.- Eman itzazu substantzia hauen masa molarrak:


● C4H10 butano gasa

● H2SO4 azido sulfurikoa

● H2 Hidrogeno gasa
9.- Edalontzi batean 15 mol ur badaude, zer ur masa dago edalontzian?.

10.- Olio birziklatuarekin xaboia egiteko 150 g NaOH erabili dugu. Kalkula ezazu zenbat mol NaOH erabili den
horretarako.

11.- Kalkula ezazu zenbat mol diren eta zenbat molekula dituzten 20g FeCl3-k.

12.- Kalkula ezazu zenbat mol eta zenbat molekula izango diren 30g AgNO3-tan.

13.- Kalkula ezazu zenbat mol dauden 60g sodio klorurotan, NaCl.

14.- Kalkulatu zenbat Fe atomo dauden metal horren 25 g-tan

BOLUMEN MOLARRA

Gas guztietan hau betetzen da: edozein gasen mol baten bolumena 22,4 litrokoa da, presio eta tenperatura
normaletako egoeran neurturik (atmosfera 1eko presioa eta 0ºC-ko tenperaturan) eta mol bat gas horrek 6,022.
1023 molekula dauzka.

15.- Kalkulatu zenbat mol nitrogeno gas dauden 1m3-eko ontzi itxi batean, baldintza normaletan neurtuta.

16.- Kalkula ezazu zer bolumen betetzen duten 75g SO2 gaseosok baldintza normaletan.

17.- Zenbat gramo daude 150 mL kloro gaseosotan, baldintza normaletan?.

18.- Zein bolumen beteko dute 3,8 x 1022 O2 molekulek baldintza normaletan?.

19.- Kalkulatu zer bolumen beteko duten 7 mol amoniako gasek baldintza normaletan.

20.- Kalkula ezazu 80 mL oxigenotan dagoen masa, baldintza normaletan neurtuta.

ALDAKETA KIMIKOAK

Aldaketa fisikoa: Substantzia batek aldaketa bat jasaten duenean materia horren izaera ez bada aldatzen, aldaketa
fisiko bat jasan duela esango dugu (adibidez, ur likidoa luruntzean lortutako gasak propietate berdinak izango ditu).
3

Aldaketa kimikoetan, ordea, aldaketa gertatzean lotura kimiko batzuk hautsi dira, hasierako substantziak osatzen
zituzten atomoak askatu eta atomo horiek beste lotura batzuen bidez berriro antolatu dira. Horrela beste substantzi
batzuk sortu dira.

Prozesu horri erreakzio kimiko deitzen zaio. Hasierako substantziak erreaktiboak dira eta bukaerakoak,
berriz, produktuak.

Ekuazio kimikoak:

Erreakzio kimikoak ekuazio kimikoen bidez adierazten dira. Ekuazio kimikoek bi gai izaten dituzte: ezkerrean,
erreaktiboak jartzen dira beraien formula kimikoaren bidez eta gehi ikurrarekin, eskuinean produktuak jartzen dira
formula kimikoaren bidez eta gehi ikurrarekin ere. Bi gaien erdian gezia jartzen da.

Erreaktiboak --------------------> Produktuak

Masaren kontserbazioaren legea: erreakzio kimiko batean:

KClO3 -----------------------> KCl + O2

erreaktiboek dituzten atomo berdinak produktuetan agertuko dira eta kantitatea ere ez da aldatuko.

21.- Idatzi ondoko erreakzio kimikoak, erreaktiboak eta produktuak adieraziz:


● C4H10 (butano) erre egiten da aireko oxigenoarekin O2 karbono dioxido eta ur lurruna eratuz.

● CaCO3 (kaltzio karbonatoa) deskonposatzen da, kaltzio oxidoa eta karbono dioxidoa emanez.

● Aireko oxigenoak, gasak, burdina oxidatzen du eta diburdin trioxidoa eratu ahal du.

● Gas egoeran dagoen nitrogenoak, gas egoeran dagoen hidrogenoarekin elkartu eta amoniako gasa
eratzen du.

● Elektrolisia prozesuaren bidez, ura, oxigeno gas eta hidrogeno gas bihurtzen da.

XVlll. Mendean Lavoisier kimikari frantsesak masaren kontserbazioaren legea idatzi zuen erreakzio kimikoak
azaltzeko: Aldaketa kimikoetan bukaerako masak eta hasierakoak berdinak izan behar dute.

Lege honen arabera erreakzio kimikoak doitu egiten dira, hau da, koefiziente estekiometriko deitzen zaien zenbaki
batzuen bidez, errekzioan parte hartuko duten molekula kopurua azaltzen dira.

22.- Doitu ondoko ekuazio kimikoak:

H2 + O2 ⭢ H2O

N2 + H2 ⭢ NH3

H2O + Na ⭢ Na(OH) + H2
4

KClO3 ⭢ KCl + O2

BaO2 + HCl ⭢ BaCl2 + H2O 2

H2SO4 + NaCl ⭢ Na2SO4 + HCl

FeS2 ⭢ Fe3S4 + S2

H2SO4 + C ⭢ H2O + SO2 + CO2

SO2 + O2 ⭢ SO3

NaCl ⭢ Na + Cl2

HCl + MnO2 ⭢ MnCl2 + H2O + Cl2

K2CO3 + C⭢ CO + K

Ag2SO4 + NaCl ⭢ Na2SO4 + AgCl

NaNO3 + KCl ⭢ NaCl + KNO3

Fe2O3 + CO ⭢ CO2 + Fe

Na2CO3 + H2O + CO2 ⭢ NaHCO3

FeS2 + O2 ⭢ Fe2O3 + SO2

Cr2O3 + Al ⭢ Al2O3 + Cr

CuFeS2 + O2 ⭢ SO2 + CuO + FeO

23.- Ondoko erreakzioaren inguruan:


C2H6O + O2 --------------------> CO2 + H2O
a. Zeintzuk dira erreaktiboak eta zeintzuk produktuak?
b. Doitu erreakzioa eta idatzi mol erlazioa.
c. Zenbat mol O2 erabili dira 1mol etanolarekin (C2H6O) erreakzionatzeko?

24.- 10g sodio (Na) eta azido sulfurikoa (H 2SO4) erreakzionatzean sodio sulfatoa (Na2SO4) eta hidrogenoa H2 lortu
dugu.
a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa. 2Na + SO4 Na2 SO4 + H2= 21,30 gH2SO4
b. 10g Na erabiliz zenbat gramo sodio sulfato lortuko ditugu?
c. Zenbat gramo azido sulfuriko behar ditut 10g Na ditudanean?

25.- Ondoko erreakzioak ikusirik:


N2 + H2 --------------------> NH3
a. Doitu ekuazioa.
b. Zein da erlazio estekiometrikoa?(bakoitzaren mol kopurua).
c. Zenbat mol H2 behar ditut 70g nitrogenorekin erreakzionatzeko?N2 + 3H2 2NH3 1mol n2
d. Zenbat gramo NH3 lortuko dut aurreko kasuan? 2mol NH3 ___17___=34 g/mol NH3
1
26.- Ondoko ekuazioa ikusirik:
Fe + O2 --------------------> FeO FeO2=FeO
a. Doitu ekuazioa.
b. Zein da erlazio estekiometrikoa? (bakoitzaren mol kopurua).
c. Zenbat gramo O2 behar ditut 10g Fe-rekin erreakzionatzeko?
d. Zenbat mol FeO lortuko dut aurreko kasuan?

27.- Kobre(II) sulfuro-k oxigenoarekin erreakzionatzen duenean kobre(I) oxidoa eta sufre dioxidoa lortzen dira.
Zenbat gramo kobre sulfuro (II)-k erreakzionatzen du 50g oxigenorekin?
CuS + O2 --------------------> Cu2O + SO2
5

50=__1mol__=25mol 25=__1mol__=12,5g 25=__1__=2mol CuS=__25__x__2__= _50_=2


2g 2g 12,5g 2 12,5 25
28.- Kaltzio karbonatoa eta azido klorhidrikoaren arteko erreakzioan karbono dioxidoa, kaltzio kloruroa eta ura sortzen
dira. Kalkulatu zenbat kaltzio karbonato behar den 250g kaltzio kloruro lortzeko.
CaCO3 + HCl --------------------> CO2 + CaCl2 + H2O
__250__ + __1__ =500

1 2

29.- Magnesio metalak oxigenoarekin erreakzionatzen du, eta ondorioz, magnesio oxidoa eratzen da. 8 gramo
magnesio baditugu, kalkulatu: 2mol 2mol 2mol

2502 Mg O 2 = 2503

Mg + O2 --------------------> MgO

a. Doitu erreakzioa eta idatzi mol erlazioa.


b. Zenbat gramo oxigeno behar dira magnesio guztiak erreakzionatzezko?
c. Zenbat gramo magnesio oxido lortuko dira?

30.- Azido sulfurikoa fabrikatzean, sufre dioxidoak (SO2) oxigenoarekin (O2) erreakzionatzen du, sufre trioxidoa
lortzeko (SO3).

__2__ + __1__ =__60__ =1,6

36 30 36

a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa.


b. Zenbat gramo oxigeno behar dira 16 g SO2-rekin erreakzionatzeko?
c. Zenbat gramo SO3 lortuko dira?

31.- Amoniako NH3 deskonposatzen denean hidrogenoa eta nitrogenoa eratzen dira.

a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa.


b. 7 gramo nitrogeno lortzeko zenbat gramo amoniako deskonposatu behar dira?
c. 7 gramo nitrogeno lortzen direnean zenbat gramo hidrogeno eratzen dira?

32.- Azido sulfurikoa fabrikatzean, sufre dioxidoak (SO2) oxigenoarekin (O2) erreakzionatzen du, sufre trioxidoa
lortzeko (SO3), guztiak gasak direla kontuan hartuz.

a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa.


b. SO2-ren eta O2-ren zer bolumen behar dira 20 L SO3 lortzeko baldintza normaletan?

33.- Amoniako NH3 deskonposatzen denean hidrogenoa eta nitrogenoa eratzen dira, guztiak gasak direla kontuan
hartuz.

a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa.


b. Ontzi batean 34 g amoniako sartzen dira 0 ºC-an eta atmosfera batean, zenbat litro nitrogeno
eta hidrogeno lortuko dira?

34.- Ikatza oxigenoarekin erretzen da eta Karbono dioxidoa eratzen da.

a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa.


b. 6 Kg ikatza erretzeko zenbat gramo oxigeno behar dira?
c. Zenbat gramo karbono dioxido lortzen da?

35.- Propanoak (C3H8) aireko oxigenoarekin erreakzionatzean erretzen da eta karbono dioxidoa eta ura eratzen dira.

a. Idatzi ekuazio kimikoa, doitu eta idatzi mol erlazioa.


6

b. Zenbat gramo propano erre dira, 2 Kg karbono dioxido lortzen badira?


c. Zenbat gramo oxigeno behar dira 2 Kg karbono dioxido lortzen badira?

You might also like