You are on page 1of 6

Metodologia esperimentala kimikan Pablo Muumer Camacho GL3 (1)

Tiosulfatoaren eta azido


klorhidrikoaren arteko erreakzioaren
zinetika eta tenperaturaren eragina

Helburua
Praktika honen helburua honako erreakzio honen zinetika aztertzea da:
Na2S2O3 (aq) + 2 HCl (aq) H2SO4 (aq) + S (esekiduran) + 2 NaCl (aq)

Honako hauek lortu nahi ditugu:


Ordena partziala azido klorhidrikoarekiko.
Ordena partziala sodio tiosulfatoarekiko.
Tenperaturak erreakzioan duen eragina aztertu eta aktibazio energia (Ea).

Oinarri teorikoa
Erreakzio-abiadura definituko dugu sufrearen agerpen abiadura bezala, era honetan:
d [S ]
v= =k[ Na 2 S 2 O3 ]a[ HCl ]b
dt
t txikietan, erreaktiboen kontzentrazioak ia konstante mantendu egingo dira.
Horregatik erreaktiboen hasierako kontzentrazioak eta t-ko kontzentrazioak
berdintzat har ditzakegu. Metodo honi hasierako abiaduraren metodoa deritzogu.
Hurbilketa honen bidez, hau izango litzateke gure erreakzio-legea:
d [S ]
=k[ Na2 S 2 O3 ]a0[ HCl ]b0
dt
Neurtuko dugun t erreakzioa biltzen duen saiodian zehar ikusgarria den puntu
beltz bat sufrearen agerpenaren ondorioz ikustezina izateko behar duen denbora-
tartea izango da, HCl-a sodio tiosulfatozko disoluzioa duen saiodiaren gainean
isuritzen den momentutik aurrera neurtuta. Horrela, nahiz eta neurketa-metodo
honek zehaztasun txikia duen eta ikuslearen arabera balioak ezberdinak izango diren,
gutxi gora-behera neuruko dugun sufre kontzentrazioa berdina izango da
esperimentu guztietan.
Praktikan zehaztuko ditugu HCl-rekiko ordena, Na 2S2O3-rekiko ordena eta aztertuko
dugu zer eragin duen tenperaturak abiaduran.
Metodologia esperimentala kimikan Pablo Muumer Camacho GL3 (1)

Erreakzio-ordena partziala HCl-rekiko:


[Na2S2O3]0 berdina bada esperimentu guztietan:
d [S ] b a
=k [ HCl ]0 non k =k[ Na2 S 2 O 3 ]0
dt
Esan bezala, t guztietan [S] berdina izango da, beraz:
1 k
= [HCl ]b0 =kte[ HCl ]b0
t [ S ]
HCl-ren ordena partziala (b) = 0 denean, formularen parametro guztiek
konstanteak izango dira, beraz, t berdina izan beharko litzateke.
Erreakzio-ordena partziala Na2S2O3-rekiko:
[HCl] berdina bada esperimentu guztietan:
d [S ]
=k ' '[ Na2 S 2 O3 ]b0 non k ' '=k[ HCl ]a0
dt
HCl-ren orden partziala 0 denez k=k izango da, hau da, hasieran definitutako
abiadura-ekuazioaren konstantea.
Sodio tiosulfatoaren ordena partziala 1 bada, hau izango litzateke ekuazioa:
1 k
= [Na 2 S 2 O 3]0
t [ S ]
Guk bolumenekin lan egiten ari garenez, lortuko dugu konstante bat definitzea
non esperimentu guztietan berdinak diren balioak sartuko ditugun, eta
erabiltzen ari garen Na2S2O3 bolumena sar dezakegun ondoren grafika eratzeko:
V (Na 2 S 2 O 3) M ( Na 2 S 2 O 3) M (Na 2 S 2 O 3)
[ Na2 S 2 O 3]0= k ' =k
V osoa V osoa [ S ]
Eta orduan gure ekuazioa hurrengoa izango da:
1
=k ' V ( Na2 S 2 O 3 )
t
Tenperaturaren eragina eta Ea:
Arrhenius-en ekuazioa aplikatuz, lor dezakegu erreakzioaren aktibazio energia:
Ea
Ea k E a 1 1
k = Ae RT
ln ( k )=ln ( A) ln ( 2 )= [ ]
RT k1 R T2 T 1
K1 eta K2 aurreko bi esperimentutan lortutako balioak izango dira, eta E a
ekuazioaren malda bider R-ren balio absolutua izango da.
Kontuan eduki behar da K 1K'1 eta K2K'2 direla, baina proportzionalak direnez
K1 K '1
eta emaitza bera ematen dute.
K2 K '2
Metodologia esperimentala kimikan Pablo Muumer Camacho GL3 (1)

Erreaktiboak Materiala
Sodio tiosulfatoa (ur-disoluzioa): Tentegailua.
0,1 M 2 saiodi: bat handia, beste arrunta.
Termometroa.
Azido klorhidrikoa (ur-disoluzioa): 250 cm3-ko prezipitatu ontzia.
1M Kronometroa.
Toxikoa, narritagarria. 3 bureta.

Prozedura
Erreakzio-ordena partziala HCl-rekiko:
Beteko dugu 250 cm3-ko prezipitatu-onztia urez eta puntu beltz bat margotuko
dugu kanpoko paretan. Ondoren, saiodi handian 4 mL Na 2S2O3 isuriko ditugu
buretarekin, eta txikian HCl eta ura (distilatua) isuriko ditugu, hiru
esperimentuetan zehar bolumen ezberdinetan (bolumen totala 8 cm 3 izango da
kasu guztietan). Honen ostean saoidi txikiaren edukia isuriko dugu saiodi
handian (kronometroa martxan jarriko dugu momentu honetan) eta saiodi
handia prezipitatu-ontzian saruko dugu, puntu beltza saiodiaren edukian zehar
ikusteko moduan. Geldituko dugu kronometroa puntua saiodian zehar
ikustezina denerakoan eta denboraren balioa hartuko dugu.

Esperimentuak 1 2 3
HCl (cm3) 4 3 2
H2O (cm3) 0 1 2
Na2S2O3 (cm3) 4 4 4
Erreakzio-ordena partziala Na2S2O3-rekiko:
Prozedura esperimentala aurreko atalekoaren berdina izango da. Oraingoan
esperimentuetan konstantea izango den bolumena Hcl-arena izango da, eta
bolumen totala 10 cm3-koa.

Esperimentuak 1 2 3 4 5
HCl (cm3) 2 2 2 2 2
H2O (cm3) 0 1 2 3 4
Na2S2O3 (cm3) 8 7 6 5 4
Datuak bilduta, grafika bat osatu eta horren arabera estimatu zuzen bat. Hortik
abiatuta, lortu malda. (Grafikoa eranskinean)
Metodologia esperimentala kimikan Pablo Muumer Camacho GL3 (1)

Tenperaturaren eragina eta Ea:


Prozedura esperimentala aurreko atalekoaren berdina izango da. Oraingoan
Na2S2O3 bolumena txikiagoa izango da, espero baitugu erreakzio-abiadura
handiagoa izatea.

Esperimentuak 1 2 3 4 5
HCl (cm3) 2 2 2 2 2
H2O (cm3) 2 3 4 5 6
Na2S2O3 (cm3) 6 5 4 3 2
Datuak bilduta, grafika bat osatu eta horren arabera estimatu zuzen bat. Hortik
abiatuta, lortu malda. (Grafikoa eranskinean)

Emaitzak
Erreakzio-ordena partziala HCl-rekiko:

Esperimentua Tenperatura (C) V (HCl) (cm3) t (s)


1 22,2 4 52
2 22,3 3 55
3 22,3 2 52
Erreakzio-ordena partziala Na2S2O3-rekiko:

Esperimentua Tenperatura (C) V (Na2S2O3) (cm3) t (s)


1 22,3 8 44
2 22,4 7 45
3 22,4 6 49
4 22,4 5 61
5 22,4 4 68
Tenperaturaren eragina eta Ea:

Esperimentua Tenperatura (C) V (Na2S2O3) (cm3) t (s)


1 43,2 6 18
2 43,4 5 24
3 43,7 4 27
4 43,1 3 35
5 43,6 2 37
Metodologia esperimentala kimikan Pablo Muumer Camacho GL3 (1)

Kalkuluak
Erreakzio-ordena partziala Hcl-rekiko:
t konstantea da esperimentu guztietan. Hortaz, erreakzio-ordena partziala
zero dela ondoriozta dezakegu.
Erreakzio-ordena partziala Na2S2O3-rekiko:

0,06

0,05

0,04
Malda(k')=2,9610-3 mL-1 s-1
r=0,984
0,03
f(x) = 2,96E-03x + 1,29E-03
0,02

0,01

0
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

1
=k ' V ( Na2 S 2 O3 ) formulan oinarrituta grafika bat eratu dugu bildutako
t
datuekin, non k' zuzenaren malda izango den eta zuzenaren jatorria (0,0)
puntuan egongo den. X ardatzean V (Na 2S2O3) jarriko dugu eta Y ardatzean,
1
aldiz, .
t
Tenperaturaren eragina eta Ea:

0,06
f(x) = 8,42E-03x + 3,55E-03
0,05
Malda(k'')=8,4210-3 mL-1 s-1
0,04 R=0,957

0,03

0,02

0,01

0
0 1 2 3 4 5 6 7 8 9
Metodologia esperimentala kimikan Pablo Muumer Camacho GL3 (1)

1
=k ' V ( Na2 S 2 O3 ) formulan oinarrituta grafika bat eratu dugu aurreko
t
kasuan bezala.
Kontuan hartuta aurreko bi ekuazioetan lortutako konstanteak eta
esperimentuen tenperaturaren bataz bestekoa, Arrhenius-en ekuazioaren
bitartez erreakzioaren aktibazko-energia kalkulatu dezakegu. Datu-sorta
esperimental bakar batekin ordezkatu dezakegunez ekuazioa, era analitikoan
ebatziko dugu:
2. ataleko bataz besteko T: 22,4C
3. ataleko bataz besteko T: 43,4C
Ea= 38,721 KJ/mol

Ondorioak
Konstantearen balioa handiagoa da erreaktiboen tenperatura altuagoa izatean.
d [S ]
Honek adierazten du, =k[ Na2 S 2 O 3 ]0[ HCl ]0 ekuazaioaren arabera,
a b
dt
erreakzio honen abiadura handiagoa izango dela tenperatura handitzen joan
ahala.

Iturriak
Metodologia esperimentala kimikan. Zinetika, termodinamika eta oreka
kimikoko praktikak. (EHUko kimika fisikoa saila)

Eranskinak
Praktikan bertan lortutako grafikoak.

You might also like