You are on page 1of 3

Erreaktibo mugatzailearekin buruturiko kalkuluak: ariketak

1. 10 g sodio metaliko 9 g urekin erreakzionarazi ditugu. Determina ezazu


horietako zein den erreaktibo mugatzailea eta kalkulatu sodio
hidroxidoaren zer masa eratuko den. Erreakzioan H 2 ere askatzen da.
Masa atomikoak: Na=23, O=16, H=1
Emaitza: 17,4 g

2. 25 g zilar nitrato sodio kloruroaren kantitate batekin erreakzionarazi


ditugu, zilar kloruroaren hauspeakinaren 14 g lortuz. Kalkula ezazu
erreakzionatu gabe geratu den zilar nitratoaren masa.
Masa atomikoak: Ag=108; N=14; Cl=35,5; O=16
Emaitza: 8,41 g

3. BNetan neurtutako 5 L hidrogeno sulfuro 25 g kobre (II) kloruro


disoluzio batetik pasarazi ditugu. Determina ezazu eratuko den kobre
sulfuroaren masa.
Masa atomikoak: Cl=35,5; Cu=63,5; S=32
Emaitza: 17,75 g

Disoluzioan dauden erreaktiboekin eginiko kalkuluak

4. Kalkula ezazu pisuaren %15eko kontzentrazioa duen kobre (II)


sulfatoaren disoluzioaren 250 mL-rekin erreakzionatu behar duen
burdinaren masa, burdina (II) sulfatoa eta kobre metalikoa emanez. Kobre
(II) sulfatoaren disoluzioaren dentsitatea 1,05 g/mL-koa da.
Masa atomikoak: Cu=63,5; Fe=55,8; O=16; S=32
Emaitza: 13,8 g

5. Magnesio sulfatoaren disoluzio bati sodio hidroxidoaren 2 M


kontzentraziozko disoluzio baten 150 mL gehitu dizkiogu. Magnesio
sulfato, MgSO4, gehiegi egonik, kalkula ezazu eratuko den magnesio
hidroxidoaren masa.
Masa atomikoak: Mg=24; O=16; H=1
Emaitza: 8,7 g

Baldintza ez-normaletan neurturiko gasen bolumenekin eginiko kalkuluak:


ariketak

6. Oxigenoaren presentzian buruturiko butanoaren (C 4H10, gasa)


errekuntzak karbono dioxidoa eta ura sortzen ditu. Kalkula ezazu 145 L
CO2 sortzeko erre behar den butanoaren masa, gas hori 75 ºC-tan eta 750
Hg-mm-tan neurtuta egonik.
Masa atomikoak C=12, H=1
Emaitza: 72,7 g

7. Amonio nitritoa, NH4NO2, deskonposatu egiten da beroaren eraginez,


nitrogenoa (gasa) eta ur-lurrina sortuz. Kalkulatu zenbat litro nitrogeno
(gasa) 30ºC-tan eta 2 atm-ko presiopean- lortuko diren 25 g amonio nitrito
deskonposatuz.
Masa atomikoak N=14; O=16; H=1
Emaitza: 4,8 L

8. Kalkulatu zenbat litro hidrogeno (gasa), 298 K-etan eta 725 Hg-mm-ko
presiopean neurtuak, konbinatu behar diren nitrogenoarekin (gasa), 30 g
amoniako lortzeko.
Masa atomikoak N=14, H=1
Emaitza: 67,8 L

9. Tenperatura altuan karbonoak erreakzionatu egiten du ur-lurrinarekin


karbono monoxidoa eta hidrogenoa sortuz. Kalkula ezazu 250 g karbonotik
lortuko den karbono monoxidoaren bolumena, azken hau 500 ºC-tan eta
850 Hg-mm-ko presiopean neurtuta egonik.
Masa atomikoak C=12
Emaitza: 1.181 L

10. Kalkula ezazu 40 g zinkekin erabat erreakzionatzeko behar den azido


klorhidrikoaren masa. Determina ezazu askatuko den hidrogenoaren
bolumena, gas hau 20 ºC-tan eta 825 mm-tan neurtuta egonik.
Masa atomikoak: Zn=65,4; Cl=35,5; H=1
Emaitza: 44,6 g eta 13,5 L

11. Determina ezazu 20 g kaltzio karbonato gehiegizko kantitatean dagoen


azido klorhidrikoarekin tratatzean askatuko den karbono dioxidoaren
masa, ondoko erreakzioaren arabera

CaCO3 2 HCl CaCl2 H2O CO2

12.Zer bolumen izango du masa horrek 30 ºC-tan eta 780 merkurio mm-
tan?
Masa atomikoak: Ca=40; C=12; O=16
Emaitza: 8,8 g; 4,84 L

13. Baldintza normaletan neurtutako kloro gaseosoaren zer bolumen


lortuko da, 80 g manganeso dioxido gehiegitasunez dagoen azido
klorhidrikoarekin tratatzean, ondoko erreakzioaren arabera?

MnO2 4 HCl MnCl2 2 H2O Cl2

Eta erreakzioa 425 K-etan eta 169.000 Pa-etan burutuz gero?


Masa atomikoak: Mn=55; O=16
Emaitza: 20,6 L eta 19,2 L

14. Kalkula ezazu karbonoaren errekuntzatik lortutako karbono


dioxidoaren bolumena, 25 ºC-tan eta 700 mm-ko presioan neurtuta, 523 K-
etan eta 3,04.105 Pa-eko presioan neurtutako 45 L O2 behar izan ditugula
jakinda.
Emaitza: 83,5 L

Gasak: ariketak

1. Determina ezazu zein presiopean jarri behar den 2 atm-tan 80 L


betetzen dituen gasa, tenperatura aldatu gabe 10 L-ko bolumena bete
dezan nahi badugu.
Emaitza: 16 atm

2. 10 L-ko ontzi bat 0ºC-ko gasaz bete nahi dugu. Tartean presioa
konstante mantendu badugu, kalkula ezazu 30ºC-ko gaseko zer bolumen
hartu behar dugun.
Emaitza: 11,1 L
3. Gas baten 50 mL 300 K-etik 400 K-era berotu dira eta presioa 100.000
Pa-etik 220.000 Pa-era pasatu da. Kalkula ezazu gas horrek egoera berrian
izango duen bolumena.
Emaitza: 30,3 mL

4. Determina ezazu gas-masa baten hasierako eta amaierako presioen


arteko erlazioa, beraren bolumena bost aldiz txikiagoa eta tenperatura bi
aldiz altuagoa izatera pasatu badira.

5. Determina ezazu baldintza normaletan 100 g butanok, C4H10, beteko


duten bolumena. (Mm=58 g/mol).
Emaitza: 38,5 L

6. 10 L-ko ontzi batean hidrogeno gaseosoa dago, H 2, 2 atm-ko presioan


eta 50 ºC-ko tenperaturan. Kalkula ezazu zenbat mol karbono dioxido,
CO2, sartu behar diren ontzian, tenperatura berean, presio totala 3 atm-
koa izan dadin.
Emaitza: 0,38 mol

7. 0,01 m3-ko ontzi batean 26 g karbono dioxido, CO2, eta 2,5 mol oxigeno,
O2, ditugu. Kalkula itzazu ontziko presio totala eta gas biei dagozkien
presio partzialak, tenperatura 30ºC-koa izanik.
Masa atomikoak: C=12; O=16

8. Ontzi batean dagoen gas batek 18 L betetzen ditu presioa eta


tenperatura baldintza normaletan neurtuta, dentsitatea 0,759 g/L-koa
izanik. Kalkula itzazu gasaren mol-kopurua eta masa molarra.
Emaitza: 0,8 mol; 17 g/mol

9. 0,3 mol nitrogenoren, N2, eta beste gas ezezagun baten arteko
nahasketa bat dugu. Baldintza normaletan nahasketak 11,2 L betetzen
dituela eta 1,321 g/L-ko dentsitatea duela kontutan izanda, kalkula itzazu
gas ezezagunaren mol-kopurua eta masa molarra.
Masa atomikoak: N=14
Emaitza: 0,2 mol; 32 g/mol

10. 3,2 mol hidrogenori, H2, karbono dioxidoa, CO2, gehitu diogu,
nahasketak 100,8 L bete arte 27 ºC-ko tenperaturan eta 150.000 Pa-eko
presiopean. Kalkula ezazu gehitutako CO2-aren kantitatea eta
nahasketaren dentsitatea.
Masa atomikoak: C=12, O=16
Emaitza: 2,86 mol; 1,31 g/L

11. Kalkula ezazu zenbat metano, CH4 gasa, gehitu behar zaien 100 g
karbono dioxidori, CO2, nahasketaren 80 L lortzeko 2 atm-ko presiopean
eta 300 K-eko tenperaturan. Halaber, kalkula ezazu lorturiko nahasketaren
dentsitatea.
Masa atomikoak: C=12, H=1, O=16
Emaitza: 67,68 g; 2,1 g/L

You might also like