You are on page 1of 11

Ariketak: Gasak Fisika-kimika

3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

Laborategian esperimentuak egiterakoan eta datuen konparaketa egiteko, baldintza


batzuk ezartzea ezinbestekoa da.

● Baldintza normalak: T=0oC (T=273,15K); P=101325 Pa (P= 1 atm) **

● Baldintza estandarrak : T=25oC (T=298,15K); P=1atm

** 1982an IUPACek 105 Pa balioa gomendatu zuen, baina 1982 baino lehen, balioa
101 325 Pa (= 1 atm) erabili ohi zen.

1. Gas bat 5 L-ko ontzi itxita batean aurkitzen da. Baldin eta presioa 1,5 atm-koa den eta tenperatura 2000 ºC-
koa den, zenbateko presioa eragingo luke gas honek tenperatura 100º C-ra jaisten bada?
Em: 0,25 atm
Bolumena konstantea bada Charles-en legea betetzen da:

2. Gas batek V bolumena betetzen du T tenperaturan eta 1,5 atm-ko presiopean. Kalkula ezazu gasak izango
duen presioa, bolumena bi aldiz txikiagoa eta tenperatura hiru aldiz altuagoa izatean.
Em: 9 atm
Gasen
formula

orokorra erabili behar dugu:

3. Kalkulatu hidrogeno gasa mol baten bolumena baldintza normaletan eta estandarretan.
Em: 22,4 L
Baldintza Normalak (B.N.) = edozein gas baten mol batek 22,4 L-ko bolumena okupatzen ditu. Hauxe
egiaztatzeko gas idealen formula orokorra erabiliko dugu:

Fisika-Kimika mintegia 1/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

4. Kalkulatu 32 g oxigeno gasaren bolumena baldintza normaletan.


Em: 22,4 L
B.N. ⇒ 22,4 L/mol
Ar[O] = 16 ⇒ Mr[O2] = 2·16 = 32 ∼ 32 g/mol
Beraz, 32 g O2 1 mol
Eta edozein gas baten mol batek 22,4 L-ko bolumena okupatzen duenez BN-etan, emaitza 22,4 L izango da

5. Determina ezazu baldintza normaletan 100 g butanok, C4H10, beteko duten bolumena.
Em: 38,62 L
Mr[C4H10] = (4·12) + (10·1) = 58 ∼ 58 g/mol

6. Kalkula ezazu zer masa duen 740 mm Hg-ko presiopean eta 25º C-ko tenperaturan 3 L betetzen dituen
nitrogeno lagin batek.
Em: 3,36 g N2
Lehenengo eta behin egoera horretan zer mol kopuru nitrogeno dagoen, eta N 2-aren masa molarra erabiliz
masa kalkulatuko dugu:
T(K) = T(ºC) + 273 = 25 ºC + 273 = 298 K

7.

Hidrogeno sulfuro gasaren 25 litro


0
27 C eta 3 atm-tan aurkitzen dira.
a. Zenbat mol dago?
T(K) = T(ºC) + 273 = 27 ºC + 273 = 300 K

b. Zenbat gramo dira?


Mr[H2S] = (2·1) + 32 = 34 ∼ 34 g/mol

c. Zenbat molekula daude?

d. Zenbat atomo hidrogeno daude?

Fisika-Kimika mintegia 2/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

8. Kalkulatu Fluor gasaren dentsitatea baldintza normaletan.


Fluorra baldintza normaletan gas bat da, orduan, B.N. ⇒ 22,4 L/mol
Demagun 1 mol F2 daukagula.
Ar[F] = 19 ⇒ Mr[F2] = 2·19 = 32 ∼ 38 g/mol
1 mol F2 izanik 38 g gasa izango ditugu. Dentsitatearen adierazpena
erabiliz, bere balioa lortuko dugu.

9. Kalkula ezazu gas baten masa molekularra, 3040 mmHg-ko presioan eta 57ºC-ko tenperaturan gas horren 32
gramok 6765 mL-ko bolumena dutela kontuan hartuta.
Lehenengo eta behin 32 g horiek zenbat mol diren kalkulatuko dugu. Gas idealen formula erabiltzeko
datuak dagozkien unitateetan jarri behar ditugu:
T(K) = T(ºC) + 273 = 57 ºC + 273 = 330 K
6765 mL = 6,765 L

gas horren 32 g 1 mol badira, hauxe masa molarra da; beraz, masa molekularra Mr = 32

10. Gasontzi batek jasan dezakeen presiorik handiena 11 atm-koa da. Gas masa bat sartzen badugu bertara –
10oC-an eta 5,5·105 Pa-eko presiopean, eta itxi ondoren 200 oC-tara berotzen badugu. Apurtuko al da ontzia?
Zergatik?
Ariketa irakurri ostean atera daitezkeen ondorioak badira ontziaren bolumena eta gas mol kopurua
konstantea mantentzen direla. Beraz, Gau-Lussac-en legea beteko da:
1 atm ≃ 105 Pa ⇒ 5,5 · 105 Pa = 5,5 atm
T1(K) = T(ºC) + 273 = -10 ºC + 273 = 263 K
T2(K) = T(ºC) + 273 = 200 ºC + 273 = 473 K

Beraz, ontzia eza da apurtuko 11


atm-ko muga ez duelako
gainditzen.

11. Gas baten 61 g-k 47,23·10-3 m3 betetzen du 17 oC-an eta 1,1·105 Pa presiopean. Kalkula ezazu gas horren
masa molekularra.
Datua: R=8,314 J·K-1·mol-1.
Lehenengo eta behin 61 g horiek zenbat mol diren kalkulatuko dugu. Gas idealen formula erabiltzeko
magnitude guztiak SI-ko unitateeetan idatziko eta erabiliko ditugu.
T(K) = T(ºC) + 273 = 17 ºC + 273 = 290 K

Fisika-Kimika mintegia 3/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

Gas honen masa molarra kalkulatzeko: M = 61 g/2,15 mol ⇒ M = 28,31 g/mol ∼ Mr[gas] = 28,31

12. Metano CH4 eta butano C4H10 gasen artean, zein da dentsoena?
Baldintza normaletan bien 1 mol-ak bolumen berbera okupatuko dute, hau da, 22,4L. Kalkula dezagun gas
bakoitzaren mol batek duen masa, eta horretarako aldez aurretik Mr kalkulatuko ditugu:
Mr[CH4] = 12 + (4·1) = 16 ∼ 16 g/mol
Mr[C4H10] = (12·4) + (10·1) = 58 ∼ 58 g/mol
Beraz, bolumen berdinean masa gehiago daukana dentsoena izango da, eta gure kasuan, butanoa.

13. Airean gehien bat nitrogeno (%79) eta oxigeno (%21) dago. Gela baten dimentsioak 3m x 5m x 10m-koak
dira. Presioa 1 atm-koa eta tenperatura 25 0C –koa bada.
Vgela = 3 m · 5 m · 10 m = 150 m3 ∼ 1,5 · 105 L
T(K) = T(ºC) + 273 = 25 ºC + 273 = 298 K
a. Zenbat mol aire dago?
Airea hainbat gasen arteko nahasketa homogeneoa da, eta Daltonen presio partzialen legea betetzen da:
“Gasen nahaste baten presioa nahastearen gas guztien presio partzialen batura da, eta gas bakoitzaren
presio partziala, gas horrek egingo lukeena baldin eta berak bakarrik beteko balu nahastearen bolumen
osoa nahastearen tenperatura berean”.

b. Zenbat mol nitrogeno dago?

c. Zenbat gramo?

d. Zenbat mol oxigeno dago?

e. Zenbat gramo?

Fisika-Kimika mintegia 4/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

f. Zenbat gramo aire dago?


mT = mO2 + mN2 = 135,8 kg + 41,25 kg = 177,05 kg aire

14. 50 g hidrogeno eta 50 g oxigeno 2 litroko ontzi batean daude 30 oC-tan. Kalkulatu:
H2 eta O2 gasen arteko nahasketa homogeneoa da, eta Daltonen presio partzialen legea betetzen da:
“Gasen nahaste baten presioa nahastearen gas guztien presio partzialen batura da, eta gas bakoitzaren
presio partziala, gas horrek egingo lukeena baldin eta berak bakarrik beteko balu nahastearen bolumen
osoa nahastearen tenperatura berean”.
a. Gasen frakzio molarrak.
T(K) = T(ºC) + 273 = 30 ºC + 273 = 303 K
Lehehengo eta behin gas bakoitzaren mol kopurua kalkulatuko dugu:
Mr[H2] = (2·1) = 2 ∼ 2 g/mol
Mr[O2] = (2·16) = 32 ∼ 32 g/mol

b. Presio partzialak eta presio osoa.

c. Frogatu presio partzialen batura presio osoa dela.

Fisika-Kimika mintegia 5/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

15. 21 L-ko ontzi batean hiru gas, A, B eta C daude 2,5 atm-an. A gasaren frakzio molarra 0,3 da eta B gasarena
0,2. Kalkulatu hiru gasen presio partzialak.

Daltonen presio partzialen legearen arabera:

16. 10 mol oxigeno gasari nitrogeno gasa gehitu zaio. Nahasketaren bolumena 220 litrokoa da 25 0C eta 2 atm-
tan. Kalkulatu nahasketaren dentsitatea SI-ean
Em: 2,40 kg/m3
Substantzia baten dentsitatea kalkulatzeko bere masa eta bolumena jakin behar ditugu. Bolumenaren
datua enuntziatuan agertzen da, eta masa ezagutzeko gas bakoitzetik daukagun masa kantitatea ezagutu
behar dugu. Oxigeno masa jakiteko datua enuntziatuan agertzen da (10 mol), eta nitrogeno masa
ezagutzeko gas idealen adierazpena (P·V = n·R·T) eta Dalton-en presio partzialen legea erabiliko ditugu.

Nahastearen mol kopuru osoa:


T(K) = T(ºC) + 273 = 25 ºC + 273 = 298 K

Beraz, nN2 = 18 - 10 = 8 mol N2 ; Orain bakoitzak duen masa kalkulatuko dugu:

Fisika-Kimika mintegia 6/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

17. Nitrogeno gasaren masa molekularra 28 da, ozonoarena 48 eta oxigenoarena 32. Erantzun arrazoituz:
a. P eta T baldintza berdinetan hiru substantzien mol batek zeinek beteko du bolumenik handiena?
Baldintza berdinetan edozein gas baten mol batek bolumen berbera okupatzen du. Avogadroaren
printzipioaren arabera: “ edozein gasen bolumen bereberek, P eta T berdinetan neurtuz gero, molekula
kopuru bera dute”
Beraz, hirurek bolumen berebera okupatzen dute.

b. Zeinek izango du masarik handiena?


Guztiek 1 mol badute masa molar handiena duenak, edo masa molekular handiena daukanak; kasu
honetan, ozonoak masa gehien daukana izango da.

c. Non egongo da molekula gehien?


Hirurek molekula kopuru bera daukate, mol bana daukagulako eta 1 mol-ena NA molekulak daude.

d. Non egongo da atomo gehien?


Ozono (O3) molekula batek 3 atomo oxigeno dauzka, eta beste bien molekulek atomo bina. Beraz,
ozonoak atomo gehiago dauzka.

18. Gas nahaste batean 5 g sufre dioxido eta 5 g sufre trioxido dago 1,5 atm eta 30o C-tan. Kalkulatu:
a. Nahastearen bolumena
Gasen arteko nahasketa homogeneoa da, eta Daltonen presio partzialen legea betetzen da: “Gasen
nahaste baten presioa nahastearen gas guztien presio partzialen batura da, eta gas bakoitzaren presio
partziala, gas horrek egingo lukeena baldin eta berak bakarrik beteko balu nahastearen bolumen osoa
nahastearen tenperatura berean”.

Lehenengo eta behin, gasen mol kopuru total kalkulatuko dugu:


Mr[SO2] = 32 + (16·2) = 62 ∼ 62 g/mol
Mr[SO3] = 32 + (16·3) = 80 ∼ 80 g/mol

Eta gas idealen adierazpena erabiliz, gas nahaste horrek opkupatzen duen bolumena kalkulatuko dugu:
T(K) = T(ºC) + 273 = 30 ºC + 273 = 303 K

b. Osagaien frakzio molarrak

c. Gasen presio partzialak.

Fisika-Kimika mintegia 7/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

d. Nahastearen dentsitatea

19. 4 litroko ontzi batean 25 oC-tan hidrogenoz eta heliozko nahaste ekimolar bat dago. Nahastearen masa 120
g-koa da. Kalkulatu nahastearen presio totala eta gasen presio partzialak.
Mr[H2] = (2·1) = 2 ∼ 2 g/mol
Ar[He] = 4 ∼ 4 g/mol
Nahastea ekimolarra izateak gasek mol kopuru bera dutela esan nahi du. Datuak ikusita, kalkulatu behar
dugu gas bakoitzaren mol kopurua, eta horretarako masa molarrak behatu behar ditugu. Mol batean
helioak hidrogenoaren masa bikoitza dauka; beraz, 120 g horietatik zenbat dagokion gas bakoitzari
kalkulatuko dugu eta masa molarren bitartez gas bakoitzaren mol kopurua kalkulatuko dugu:

120 g = mHe + mH2 = 2x + x ⇒ x = 40 g.


Orduan mHe = 80 g ; mH2 = 40 g
Eta gas bakoitzaren mol kopurua:

T(K) = T(ºC) + 273 = 25 ºC + 273 = 298 K

Nahaste ekimolarra izanik, gas bakoitzak presio erdia eragingo du:

Fisika-Kimika mintegia 8/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

20. Ontzi batean 12 L karbono dioxido 2 atm-tan eta 6 L karbono monoxido 4 atm-tan sartzen dira, biak 25 oC-
tan. Ontziaren bolumena 10 L-koa da eta tenperatura 25 oC. Zein izango da barruko presioa? Eta gasen
frakzio molarrak?
Lehenengo eta behin gas bakoitzaren mol kopurua kalkulatuko dugu:

Beraz, PT:

Eta frakzio molarrak, mol kopuru bera izanik, 0,5: χCO2 = χCO = 0,5

21. 200 L-ko ontzi batean 760 mmHg eta 33 oC-tan oxigenoz eta nitrogenozko nahaste bat dago (frakzio
molarrak 0,22 eta 0,78 izanik). Kalkulatu gas bakoitzaren presio partziala eta masa.

T(K) = T(ºC) + 273 = 33 ºC + 273 = 306 K


760 mm-Hg= 1 atm
Daltonen presio partzialen legea aplikatuz……

22. 5 L-ko ontzi batean A gas baten 3,01 ∙ 1023 molekulak daude eta B gas baten 48 g. Nahasketaren tenperatura
80ºC-koa bada, kalkulatu:
a. Gas bakoitzaren presio partziala.

Fisika-Kimika mintegia 9/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

T(K) = T(ºC) + 273 = 80 ºC + 273 = 353 K

Daltonen presio partzialen legea erabili behar da:

b. Tenperatura konstantea mantentzen bada, zenbat A gasaren molekula sartu behar dira ontzian bi gasen
presio partzialak berdina izan daitezen?

Daltonen presio partzialen legea kontuan harturik, presio partzialak berdinak izan behar direnez gasen mol
kopurua ere berdina izan behar da, hau da, 1,33 mol. Beraz, nahastean egongo den A gasaren molekula
kopuru totala hauxe izango da:

Aldez aurretik 3,01 · 1023 molekula A gas zegoenez, 4,99 · 1023 molekula A gas sartu behar dira.

Fisika-Kimika mintegia 10/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak


Ariketak: Gasak Fisika-kimika
3.Gaia: Gasak eta disoluzioak mintegia

23. Beheko bi gasak sartzen dira beste ontzi batean tenperatura aldatu gabe. Kalkulatu azken presioa.
Em: PT = 2,5 atm

Kalulatu behar da nahastean gas bakoitzetik daukagun mol kopurua.

Fisika-Kimika mintegia 11/11 3. gaia: Gasak eta disoluzioak

You might also like