You are on page 1of 11

x

Natura eta Zientzia & teknologia


ALDAPETA*
PRAKTIKA: REDOX ERREAKZIOAK. PILA GALBANIKOA
(DANIELS PILA)

1. Sarrera-Motibazioa (Gela)
Hurrengo animazioa begiratu,

Animazioa “Pila Galbanikoa” (5’22”)

2. Hasierako kontuak. Hipotesiak sortzea. (Gela)


Erantzun galderei:

1.- Deskribatu pila galbaniko batek dituen elementuak.

2.- Zertan datza pila elektrolitiko baten funtzionamendua?

3.- Zinka eta kobrea badira elektrodoen metalak (elektrodo anodikoa eta
katodikoa, hurrenez hurren), zein izango da lortuko dugun potentzial-diferentzia
pila honetan?

4.- Nahikoa potentzial izango da 2 V-eko diodo bat pizteko?

5.- Zer egin beharko genuke 3,5 V-eko bombilla piztu ahal izateko?

3. Praktikaren helburua.
 Pila elektrokimikoa eginez, klasean emandako erredox erreakzioaren inguruko
kontzeptuak praktikan jartzea

4. Beharrezko materialak
 Disoluzioak egiteko:
o Balantza
o 2 matraze aforatu 100 mL
o 3 hauspeakin ontzi 100 mL
o Espatula
o Pasteur pipeta
o 3 beirazko hagaxka
o Probeta 50 mL
o 3 ontzi txiki

 Erreaktiboak:
o Kobre II sulfatoa (5H2O·CuSO4)
o Zink sulfatoa (7H2O·ZnSO4)
o Potasio kloruroa (KCl)

 Pilen muntaia egiteko:


o 2 hauspeakin ontzi 250 mL
o “U” formadun hodia
o Euskarria, pintza eta intxaurra
o 2 kotoi zati
o Zink elektrodoa
o Kobre elektrodoa
o 2 kable kokodrilo-kokodrilo
o Polimetroa
o Bonbila txikia (3,5V)
o Led argi horia (2,0 V)

5. Praktikaren ibilbidea/garapena. (Laborategia)


Taldekatzea: 10 talde

Gidoi honetako argibideak jarraitu. Dudarik baldin baduzu, galdetu irakasleari.

1. FASEA. DISOLUZIOAK PRESTATU.


Disoluzioak nola prestatu:
- Kalkulatu modu egokian zenbat erreaktibo gramo erabili behar duzun.
Erreaktiboa hartu aurretik, erakutsi kalkuluak irakasleari.

- Hartu erreaktiboa espatula baten laguntzaz, pisatu modu egokian zenbat


kantitate behar duzun eta jar ezazu hauspeakin ontzi txikiaren gainean.
ERNE: EZ UKITU INOIZ ERREAKTIBOARIK ESKUEKIN.

- Disolbatu erreaktiboa ur kantitate txiki batean (50 ml gutxi gorabehera).


Beharrezkoa bada, irabiatu hagatxo batekin.

- Behin disolbatuta, bota disoluzioa matraze aforatu batera eta gehitu ura
eskatutako bolumena lortu arte.

Hona hemen zein den ontzien bolumena neurtzeko modu egokia:

- Gorde disoluzioa etiketadun ontzi batean (disoluzioaren izena,


kontzentrazioa, noiz egin den, zuen izenak).

 PRESTATU BEHAR DIREN DISOLUZIOAK:

o 0,1M den kobre II sulfatoa (CuSO4) 100 mL (potean 5H2O·CuSO4 eran


dator)
0,1M = 0,1 mol/litro = x mol/0,1L = x= 0,1 x 0,1 = 0,01mol soluto
CuSO4; n=m/M = M(5 x H2O x CuSO4)= 5 x 18 + 63,5 + 32 + 16 x 4=
246,5; m = 0,01 x 246,5 = 2,46 = 2,5g
o 0,1M den zink sulfatoa (ZnSO4) 100 mL (potean 7H2O·ZnSO4 eran dator)
0,1M = 0,1 mol/litro = x mol/0,1L = x = 0,1 x 0,1 = 0,01mol soluto
ZnSO4; n = m/M = H(7H2O x ZnSO4) = 7 x 18 + 65 + 32 + 16 x 4 =
287/m = 0,01 x 287 = 2,87g
o Saturatutako potasio kloruroa (KCl) 50 mL. Disolbagarritasuna grafikotik
atera, laborategiko tenperatura begiratuta.
18g = 50 ml
36g = 100ml

GRAFIKOA:
 3 disoluzioak prestatu, 0,1M direnak matraze aforatuekin eta saturatutakoa,
hauspeakin ontzi batean prestatu probetarekin ura neurtuz.

2. FASEA. PILAREN MUNTAIA

1. Disoluzio bakoitzaren 100 mL-ak, 250 mL-tako hauspeakin ontzira bota.


Disoluzio bakoitza hauspeakin ontzi batera.

2. “U” formadun hodia Potasio kloruroarekin bete.


3. Hodiaren alde bakoitzean kotoi zati bat jarri tapoiak izango balira bezala.

4. “U” formadun hodiaren alde bakoitza, hauspeakin ontzi batean sartu eta hodia
eutsi pintza, intxaurra eta euskarriarekin.

5. Zink-eko elektrodoa, ZnSO4 dagoen hauspeakin ontzian jarri eta kobrezko


elektrodoa berriz CuSO4 dagoen hauspeakin ontzian.
6. Kokodrilo – kokodrilo kableekin elektrodoak polimetrora edo/eta bonbilara
konektatu.
a. Kobreko elektrodoa katodoa izango da eta kable beltzarekin neurtuko
dugu polimetroan.

b. Zinkeko elektrodoa aldiz, anodoa izango da eta kable gorriarekin neurtuko


dugu polimetroan.

c. Polimetroaren irakurketa egoki bat egin ahal izateko V20-an jarriko dugu.
1
Polimetroak erakusten duen bezala, 1,1 V (teorian, esperimentalean zerbait
gutxiago lortuko dugu) lortzen dira pila Daniells bakoitzarekin. Boltaje honekin ezin
dugu bonbilarik piztu. Bonbilak pizteko boltaje handiagoak behar bait ditu.

Bonbila txikia: 3,5 V

Led bonbila horia: 2,0 V

Boltajeak gehitzeko eta bonbila piztu ahal izateko, pilak seriean jarriko ditugu. Hau
edozein gailurekin egiten duguna da, gailuak martxan jartzeko pila bat baino
gehiago behar dituenean.

Pilak seriean jarri


Hasieran bi pila jarri seriean eta neurketak egin, gero hirugarren bat gehitu eta
horrela handitzen joan, nahi dugun boltajera iritsi arte:

1. Seriean jarri nahi ditugun pilak, bata bestaren alboan jarriko ditugu, ilara bat
sortuz.
2. Ilaran dagoen lehenengo pilaren katodoa -polo positiboa- (oxidatzailea - CuSO 4)
kokodrilo – kokodrilo kable batekin bonbilaren ertz batera konektatu. Argazkiko
kable horia bezala.

3. Ilaran dagoen azkeneko pilaren anodoa -polo negatiboa- (erreduktorea - ZnSO 4)


Kokodrilo – kokodrilo kable batekin bonbilaren beste ertzera konektatu.
Argazkiko kable berdea bezala.

4. Bukatzeko, pila guztiak beraien artean konektatu kokodrilo - kokodrilo kableak


erabiliz. Lehenengoaren anodoa (erreduktorea - ZnSO4) bigarrenaren
katodoarekin (oxidatzailea - CuSO4), eta horrela denak borobilean konektatuak
gelditu arte. Argazkiko kable txuria bezala.
6. Datuak hartzea/Emaitzak (Gela-Laborategia)
Bete eremu hauek entseguetan lortutako kalkuluekin eta emaitzekin.

Disoluzioak:

1. Disoluzioa:

ESKATUTAKO DISOLUZIOAK (SOLUTUA/DISOLBATZAILEA):

BOLUMENA:

KONTZENTRAZIOA:

DISOLBATU BEHARREKO SOLUTU KANTITATEAREN KALKULUA:

Gogoan izan:

SOLUTUAREN MOL KOPURUA


MOLARTASUNA: [ ]=
DISOLUZIO LITROAK

SOLUTUAREN MASA: m=SOLUTU MOLAK X MASA MOLARRA

2. Disoluzioa:

ESKATUTAKO DISOLUZIOAK (SOLUTUA/DISOLBATZAILEA):

BOLUMENA:

KONTZENTRAZIOA:

DISOLBATU BEHARREKO SOLUTU KANTITATEAREN KALKULUA:

Gogoan izan:

SOLUTUAREN MOL KOPURUA


MOLARTASUNA: [ ]=
DISOLUZIO LITROAK
SOLUTUAREN MASA: m=SOLUTU MOLAK X MASA MOLARRA

3. Disoluzioa:

ESKATUTAKO DISOLUZIOAK (SOLUTUA/DISOLBATZAILEA):

BOLUMENA:

KONTZENTRAZIOA:

DISOLBATU BEHARREKO SOLUTU KANTITATEAREN KALKULUA


(DISOLBAGARRITASUN GRAFIKOTIK ATERA DATUAK):

Pila Daniell:

7. Datuen analisia eta ondorioak. (Gela-Etxea)

You might also like