You are on page 1of 5

TEK4.

Elektronika Praktikak

ELEKTRONIKAKO PRAKTIKAK

DIODOEKIN LANEAN
LED batek jasan dezakeeen intentsitaterik altuena 30mA gutxi gora behera. LED erdi-
eroalea da beraz, bere erresistentzia tentsioaren arabera eta intentsitatearen arabera
aldatzen da: bere erresistentziaren balorea aldatuko da zirkuituan konektaturik neurtzean
ala aske neurtzean.

LED nola konektatu: adar positiboa (anodoa) hanka luzeagoa du, eta pilako polo
positiboarekin konektatu behar da. Adar negatiboa (katodoa) pilako alde negatiboarekin
konektatzen da. Adarrak hobeto bereizteko, katodoak (-) mozketa bat du kapsulan. Beti
erresistentzia batekin konektatu behar da seriean ez hondatzeko.

1.
1.
1.
PRAKTIKA. LED baten polarizazio zuzena I. Muntatu hurrengo zirkuitua eta
galderei erantzun.

a. LED diodoa pizten da?

b. Neurtu LED diodoan ematen den tentsio erorketa eta


erresistentzian ematen dena.

c. Kalkulatu erresistentziatik ibiltzen den korrontea.

d. Neurtu polimetroarekin korronte hori.

2. PRAKTIKA. LED baten polarizazio zuzena II. Aurreko zirkuitua muntatu


ezazu, 9 erresistentzietako batekin aldi bakoitzean.

a. Zein erresistentziekin pizten da LED osagaia eta zeinekin ez?

b. Jarri ezazu LED osagaia pizten den erresistentziarik altuena eta neurtu ezazu
igarotzen den korrontea.

3. PRAKTIKA. LED baten alderantzizko polarizazioa. Muntatu


ondorengo zirkuitua eta esan:
a. Zer gertatzen da, eta zergatik?
TEK4. Elektronika Praktikak

4. PRAKTIKA. Diodo baten polarizazio zuzena. Muntatu hurrengo zirkuitua


eta galderei erantzun.

a. Azaldu zer gertatzen den


eta zergatik.

5. PRAKTIKA. Diodo baten alderantzizko polarizazioa. Muntatu hurrengo


zirkuitua eta galderei erantzun.

a. Azaldu zer gertatzen den eta zergatik.

6. PRAKTIKA. Dei sistema argi adierazleekin.

Munta ezazu ondorengo zirkuitua, LED berde eta gorri batekin.

Etengailu gisa kable bat erabil dezakezu: kablearekin, diodoaren


anodoaren (+) eta pilaren polo positiboaren (+) arteko konexioa
egitean etengailu itxia izanen da eta ez egitean etengailua zabalik.

Funtzionamendua

1. etengailuak LED berdea piztea eragiten du eta 2. etengailuak LED


gorria piztea eragiten du.

a. Diodo bat erabiliz zirkuitua aldatu honela funtziona dezan: 1


etengailuak bakarrik LED berdea piztuko du baina 2 etengailuak bi
LED diodoak piztuko ditu. Marraztu soluzioa alboko zirkuituari
behar dena gehituz.
TEK4. Elektronika Praktikak

TRANSISTOREEKIN LANEAN
NPN eta PNP trantsistoreen arteko diferentzia elektroien higitzeko
norantzan datza. Nolabait esateko , NPN tratnsistoreetan (erabiliko
ditugunak) elektroiak oinarrira hurbiltzen dira eta, PNP motakoetan,
urrundu. Mota batekoa edo bestekoa den jakiteko neurketez
baliatuz egin daiteke edo, bestela, interneten bilatuz osagaiaren izenarekin.

Protoboarden muntaia egiteko askoz errazagoa da, jada badakigulako zein den igorlea (E)
kolektorea (C) eta oinarria (B) eta zirkuitua "kopiatu" besterik ez dugu egin behar.

7. PRAKTIKA. Trantsistorea oinarria elikatu gabe. Muntatu hurrengo


zirkuitua eta galderei erantzun.

a) Zehaztu LED diodoa pizten den. Zergatik?

b) Zein egoeratan dago transistorea?

8. PRAKTIKA. NPN transistorearen muntaketa igorle komunean. Muntatu


hurrengo zirkuitua eta galderei erantzun.

a) Zehaztu LED diodoa pizten den eta zergatik.

b) Zein egoeratan dago transistorea?

c) Neurtu zein korronte igarotzen den 100Ω erresistentziatik eta


4,7kΩ erresistentziatik.

d) Zenbat balio du korronte irabaziak (β) transistore honetan?

9. Praktika: Transistore bidezko alarma sistema.


Muntatu eta erantzun.
a) Azaldu zer gertatzen den eta zergatik, kablea konektatua
dagoenean. Zein egoeratan dago transistorea?

b) Azaldu zer gertatzen den eta zergatik, kablea apurtzean edo


konektatu gabe dagoenean. Zein egoeratan dago transistorea?

c) Azaldu zertarako erabil daiteke muntaketa hau.


TEK4. Elektronika Praktikak

10. Praktika: Hezetasun detektorea transistorerik gabe. Muntatu eta


erantzun.

a) Zer gertatzen da? Zergatik?

b) Neurtu LED diodotik pasatzen den korrontea.

ID=

11. Praktika : Hezetasun detektorea transistorerik gabe II. Muntatu eta


erantzun.

a) Zer gertatzen da? Zergatik?

b) Neurtu 4,7kΩ-eko erresistentziatik pasatzen den intentsitatea.

IR=

c) Neurtu LED diodotik pasatzen den korrontea.

ID=

Oharrak:
· Ez badu funtzionatzen aldatu 4,7Ω kerresistentzia 1kΩ-eko batengatik.
· Zirkuitu honek erakusten du transistoreak korronte txikiak anplifikatzeko gai dela LED diodoa
pizteko.
· Zirkuitu hau landareen ureztatzea kontrolatzeko erabil daiteke. Nahikoa da kableak lorontzian ongi
hondoratzea. LED diodoa ez bada pizten landareek ura behar dute.
· Ontzi baten betetze maila detektatzeko ere erabil daiteke.
· Ur ihesak detektatzeko ere erabil daiteke.

12. Praktika: Etengailu sentikorra. Darlington Parea. Muntatu eta erantzun.

a) Zer gertatzen da hatz batekin A eta B puntuak


ukitzean?

b) Darlington parea deitzen da muntai hau (2


transistoreak horrela kokatuta). Zertarako uste duzu
balio dela?
TEK4. Elektronika Praktikak

KONDENTSADOREEKIN LANEAN

Oharra: ezin da inoiz kondentsadore elektrolitiko bat kontrako


polarizazioan konektatu, izorratuko litzatekelako eta eztanda egin
lezake. Barruko osagaiak korrosiboak dira eta zauriak egin ditzakete.

13. Praktika: Kondentsadore baten karga eta deskarga.


Muntatu eta erantzun.

a) Azaldu zer gertatzen den hasieran eta zer sakagailua sakatzean.

b) Kalkulatu kondentsadorearen karga denbora.

c) Frogatu zirkuitu berdina 220Ω-eko erresistentzia 100Ω eta 470Ω-


ekoagatik ordezkatuz eta azaldu ikusten dituzun aldaketak.

d) Neurtu deskarga denbora erresistentzia bakoitzarekin (segundoak


kontatu).

14. Praktika: Kondentsadore deskarga segundo batzuetan


zehar. Muntatu hurrengo zirkuitua eta erantzun.

a) Etengailua ireki eta neurtu (segundoak kontatu) zenbat


denboraz egoten den LED diodoa piztuta (argitasun maila
nahikoarekin).

b) 220Ω-eko erresistentzia 1kΩ-eko erresistentzia batengatik


aldatu eta neurtu zenbat denboraz egoten den LED diodoa
piztuta. Azaldu aldaketa.

c) Azkeneko erresistentzia hau mantenduz (1kΩ-ekoa) aldatu


kondentsadorea eta jarri 100µF-erkoa. Neurtu zenbat denboraz
egoten den LED diodoa piztuta. Azaldu aldaketa.

d) Aldatu kondentsadorea eta jarri 12 pF-ekoa (dilistaren forma duena). Neurtu zenbat
denboraz egoten den LED diodoa piztuta. Azaldu aldaketa. Kondentsadore horrek ez du
polaritaterik, beraz berdin du nola konektatu.

e) Azaldu orain zergatik pizten den LED diodoa 17. ariketan baino denbora gehiagoz,
kondentsadorearen balioa (1 mF) eta erresistentziarena (220Ω) berdinak badira.

f) Zertarako balio dezake zirkuitu honek?

You might also like