You are on page 1of 13

ELEKTRIZITATEA

• Sarrera.
• Korronte elektrikoa.
• Zirkuitu elektrikoa.
• Zirkuitu elektrikoaren osagaiak.
– Sorgailu elektrikoak.
– Eroaleak eta isolatzaileak.
– Hargailuak.
– Kontrolerako elementuak.
– Babeserako elementuak.
• Ohmen legea.(Tentsio elektrikoa,
Korrontearen intentsitatea, Erresistentzia
elektrikoa.)
• Zirkuituak seriean eta paraleloan.
Sarrera
• Sare elektrikotik edo sorgailu batetik energia
elektrikoa hartzen duten objektuak ugariak dira gaur
egungo bizitzan. Adibidez:

• Sareak edo sorgailuak korronte elektrikoa ematen


dute.
Korronte elektrikoa eta Zirkuitu
elektrikoa
• Korronte elektrikoa material eroaleetan
elektroi askeek egiten duten zirkulazioari
deitzen zaio.
• Zirkuitu elektrikoa korronte elektrikoa ibili
ahal izateko elementu edo operadorez
osatutako multzoa da.
http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1021&idIdioma=ES
http://www.librosvivos.net/smtc/homeTC.asp?TemaClave=1021&idIdioma=ES
Zirkuitu elektrikoaren osagaiak:
Sorgailu elektrikoak
• Elektrizitatea produzitzen duen aparatua da.
• Adibideak: Pila, bateria, dinamoa,
alternadorea…
Zirkuitu elektrikoaren osagaiak:
Eroaleak eta isolatzaileak
• Korronte elektrikoari beren baitatik igarotzen uzten dioten
materialei EROALEAK deritze. Adibidez: zilarra, kuprea,
burdina, urrea, aluminioa…

• Korronte elektrikoari beren baitatik bidea eragozten dioten


materialei ISOLATZAILEAK deritze. Adibidez: zura, plastikoa,
beira, protzelana, papera, goma…
Zirkuitu elektrikoaren osagaiak:
Hargailuak
• Elektrizitatea sorgailuetatik irten, eroaleetatik
joan eta hargailuetara iristen da beroa, higidura
edo soinua bilakaraziz.
• Adibideak: Lanparak, txirrinak, motoreak…
Zirkuitu elektrikoaren osagaiak:
Kontrolerako elementuak
• Zirkuitu elektrikoetan korrontearen igaropena
kontrolatzen duten osagaiak dira.
• ADIBIDEZ:
– ETENGAILUA: Zirkuitu elektrikoa ireki edo itxi
dezake.

– PULTSADOREA: Eragiten zaion bitartean


zirkuitua itxita edo irekita edukiko du.
Zirkuitu elektrikoaren osagaiak:
Babeserako elementuak
• Zirkuitu elektrikoa gainkargetatik babesten
dute, zirkuitulaburra gertatzen denean
adibidez.
• Adibideak: fusibleak, diferentzialak eta
etengailu automatikoak…
Ohmen legea (1)
• Korrontearen intentsitatea (I): Eroale batetik segundo batetan igarotzen
den eletrizitate kantitateari (elektroi kargari) deitzen zaio.
– Anperetan neurtzen da.
– Hau neurtzeko aparatua anperemetroa deitzen da.
• Tentsio elektrikoa (V): Pila guztiek daukate grabatuta gainean 1’5V,
4’5V, 9V…
– V letrak Volt esan nahi du eta pilaren tentsio elektrikoa (potentzial diferentzia)
adierazten du.
– Korronte elektrikoa eroale batetik zirkulatzen du beronen bi muturren artean
tentsio diferentzia dagoenean.
– Zenbat eta tentsio gehiago egon pilaren borneetan, orduan eta handiagoa da
korrontea.
– Hau neurtzeko aparatua voltimetroa deitzen da.
• Erresistentzia elektrikoa (R): Korronte elektrikoak material batean zehar
igarotzean duen oztopoa da.
– Ohmetan neurtzen da.
– Hau neurtzeko aparatua ohmetroa deitzen da.
Ohmen legea (2)
• Georg Ohm alemaniar zientzialariak (1739-1854) hurrengoa
frogatu zuen:
– Metalik onenak ere nolabaiteko erresistentzia egiten diola
korrontearen igaroari frogatu zuen.
– Kable luze batek erresistentzia handiagoa egiten dio
korrontearen igaroari laburrago batek baino.
– Kable meheek erresistentzia handiagoa dute lodiek baino.
• Erresistentzia zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta potentzial
diferentzia handiagoa behar korronte berdina ekoizteko.
• Hurrengo erlazio matematikoa adierazi zuen:
Zirkuituen konexioak: SERIE
• Lanparak bata bestearen segidan konektatu
behar dira kable berarekin.
• Lanparak bata bestearen segidan konektatuak
daudenez, sorgailuaren tentsioa guztien artean
banatuko da.
Zirkuituen konexioak: PARALELO
• Zirkuitu hauetan lanpara bakoitza sorgailutik datozen
bi hariei konektatuta dago jarraian.

• Lanpara bakoitzak zuzenean hartzen du tentsioa


sorgailutik, ondorioz, lanpara bakoitzak pilaren
tentsio berdina dauka.
• Etxebizitzetako lanparak horrela konektaturik egoten
dira.
Zirkuituen konexioak: MISTOA
• Lanpara batzuk seriean eta beste batzuk
paraleloan jarrita daudenean ematen da.
• Aurretik ditugun zirkuitu biak nahastatuz gero
zirkuitu mistoa daukagu.

You might also like