You are on page 1of 12

Materialen ezaugarri mekanikoak

MATERIALEN EZAUGARRI MEKANIKOAK


1. SARRERA

Edozein materialek zerbitzuan dagonean erantzun bat ezartzen du kanpotik jasotako indar baten
kontra. Horrek materialaren deformazioa eta suntsipena ekar dezake, eta ondorioz, hainbat kalte
sortzen dira. Bestalde, lantegian osagaia egiterakoan, oso garrantzitsua da ahal den material kantitate
gutxien erabiltzea, kostuak ahalik eta gutxien izateko, eta aldi berean segurtasun-baldintzak betetzeko.
Horretaz gain, materialaren ezaugarriak alda daitezke barruko egiturarekin eta pieza egiteko erabili den
prozesuarekin. Horregatik euren arteko erlazioa ondo ezagutu behar da.

Ezaugarri mekanikoei esker, zerbitzuan dauden materialek duten portaera eta osagai batek
konformatzeko duen erraztasuna jakin daiteke. Ezaugarri horiek aztertzeko saiakuntzak egiten dira.
Materialen ezaugarriak baldintzen menpekoak direnez, saiakuntzak egiteko lanerako izango diren
baldintza berberetan burutu behar dira. Adibidez, erresistentzia aztertzeko, esaterako, trakziozko
saiakuntzak egin behar izaten dira. Beste saiakuntza batzuek ez dute ezaugarriaren berri zuzenean
ematen baina nahiko informazio ematen dute, eta baliagarriak dira materialen artean konparaketa
egiteko.

2. TENTSIOAK ETA DEFORMAZIOAK


Ezarritako tentsioak hiru motatakoak izan daitezke trakzio, konpresio eta zizailadura. Ingeniaritza
aplikazioetan, zizailadura kargak ez dira puruak, baizik eta tortsio kargak dira. Tentsio hauek
eragindako deformazioak trakzio, konpresio, zizailadura eta tortsio deformazioak dira.

1
Materialen ezaugarri mekanikoak

3. ESFORTZU-DEFORMAZIO DIAGRAMA

2
Materialen ezaugarri mekanikoak

Elastikotasuna. Material batek duen gaitasuna bere lehengo forma berreskuratzeko, deformatzen
duen karga desagertzen denean. Material gehienek elastikotasun muga dute, karga handigoa izanez
gero, deformazio iraunkorrak bihurtzen dira, eta plastikotasunaren eremuan sartzen dira.

Plastikotasuna. Solido batek duen gaitasuna behin betiko deformazioak hartzeko, hautsi gabe. Bi
plastikotasun mota daude: harikortasuna eta xaflakortasuna.

Harikortasuna. Materialen trakzio esfortzuen eraginpean plastikoki deformatzeko duten


gaitasuna.

Xaflakortasuna. Materialen gaitasuna deformazio plastikoak izateko konpresio esfortzuak jasaten


dituztenean eta xafla bihurtuz luzatzeko.

3
Materialen ezaugarri mekanikoak

Hauskortasuna. Materialen trakzio esfortzuen eraginpean deformazio plastiko nabaririk gabe


hausteko joera. Metalen tratamendu mekanikoek, hala nola ijezketak, murriztu egin ohi dute metalen
hauskortasuna; tratamendu termikoek, hala nola tenplaketak, metala gogortzen badute ere, handitu egin
ohi dute hauskortasuna.

Hook-en legea

Balio hau ezaugarri moldakor eta erresistentzia batzuen mende dago. Adibidez tenperatura igota,
murriztu egiten da nabarmen. Tratamendu termikoak eta aleazioan dauden elementu-proportzioarekin
alda daiteke.

Material batzuetan (bundinurtu grisean eta homigoian) tentsio-deformazio diagramaren gune


elastikoan portaera ez da lineala, beraz elastikotasun-modulua modulu tangentearen (kurbaren
tangentea tentsioaren puntu batean) edo modulu sekantearen (sekantea jatorritik tentsioaren puntu
bateraino) bidez kalkulatzen da.

4
Materialen ezaugarri mekanikoak

Elastikotasun-muga, σys

Material batzuetan trantsizio elastiko-plastikoa ondo definituta dago. Hala ere, beste material
batzuetan deformazio plastikoa hasten den puntua ezin daiteke zehaztasunekin kalkulatu, hortaz
hitzarmenez, %0.2 (0.002) deformaziotik zuzen elastiko proportzionalari lerro paraleloa irudikatzen da
et azuzenak kurba mozten duen puntuan muga elastikoa, σys, irakurtzen da.
Zenbait altzairuk eta beste material batzuek bat-bateko trantsizio elastiko-plastikoa aurkezten dute
isurpenaren puntuan ez-jarraitasunarekin, beraz goiko eta beheko elastikotasun mugak agertzen dira.
Kasu hauetan, beheko elastikotasun muga hartzen da, ondo definituta baita eta ez da saiakuntzaren
prozedurarekin aldatzen.

Gune elastikoan material baten gainean trakzio-karga ezartzen denean, luzapen elastikoa, εz, z
norabidean gertatzen da eta horren ondorioz x eta y norabideetan uzkurdurak gertatzen dira.

ε εy
Deformazio hauek, υ, Poisson-en koefizienteen bidez erlazionatzen dira υ = x =
εz εz

Estrikzioa

Gune plastikoko RS tartean, hots, tentsio maximotik aurrera, tentsioa handitu ahala, probetaren
sekzioa murriztu egiten da eta fenomeno honi estrikzioa deritzo.

Hasierako So sekzioa eta probetaren etendura ondoko Sf sekzioaren arteko diferentzia da;
portzentaietan adierazita.

5
Materialen ezaugarri mekanikoak

Deskarga

Trakzio karga kentzean guztizko deformazioaren zati bat deformazio elastiko gisa berreskuratzen
da, deformazio plastikoa mantentzen den bitartean. Ingeniaritzako tentsio-deformazio diagraman,
karga kentzean, kurbak ia ibilbide zuzena du deskarga gertatzen den puntutik, eta malda ia bat dator
elastikotasun-moduluarekin edota kurbaren hasierako eremu elastikoaren paraleloa da. Karga berriro
ezartzen bada, eremu lineal berbera zeharkatuko du deskargaren aurkako noranzkoan. Eta isurpena
deskarga hasten den tentsio-mailan gertatuko da berriz. Halaber, hausturarekin lotutako deformazio
elastikoa leheneratzen da.

Harikortasuna

Materialen trakzio esfortzuen eraginpean plastikoki deformatzeko duten gaitasuna. Material


hauskorrek deformazio plastiko txikia dute ala ez dute inolako deformazio plastikorik.

Irudietan material hauskorren eta harikorren tentsio-deformazio diagrama erakusten da.

Luzapen erlatiboaren ala azalera murrizketaren bidez kalkula daiteke.

Luzapen erlatiboa %EL = f (lo ,Ao), lo aipatu behar da, orokorrean 50 mm


 l -l 
%EL= a o  100 la: hausturari dagokion luzera
 lo 
lo: hasierako luzera

Hitzarmenez, materiak hauskorren luzapen erlatiboa haustura %EL < %5 da.

Azaleraren murrizketa %AR ≠ f (lo ,Ao)


 A -A 
%AR= o a  100 Ao: hasierako azalera
 Ao 
Aa: hausturari dagokion azalera
la eta Aa hausturaren ondoren neurtzen dira lortutako bi zatiak elkartuz
6
Materialen ezaugarri mekanikoak

Erresilientzia
Materialak karga jasaten duenean, gune elastikoan energia xurgatzeko duen gaitasuna.
Erlazionatutako propietatea, Ur, erresilientzia modulua, elastikotasun-mugaraino deformatzeko behar
den energia bolumen unitateko da. Matematikoki tentsio-deformazio kurbaren azpiko azalera.
εy
Ur = ∫ σ dε (Pa, J/m3, psi)
0

Gune elastikoan lerro zuzena (Hook-en legea) bada,

Zailtasuna
Kanpoko esfortzuen aurrean, hautsi aurretik energia xurgatzeko materialen gaitasuna da.
Deformazio-abiadura mantsoa bada, zailtasuna trakzio saiakuntzaren bitartez kalkulatzen da, esfortzu-
deformaziorekiko kurbaren azpiko azalera hausturaraino.

Zailtasunaren unitatean erresilientziaren berberak dira (azalera bolumen unitateko).

Orokorrean material harikorrak material hauskorrak baino zailagoak dira.

7
Materialen ezaugarri mekanikoak

Tentsio-deformazio kurba erreala


Tentsio nominala kalkulatzeko zeharkako azalera konstantea dela suposatzen denez, maximotik
aurrera behar den tentsioa handitzen dela ematen du, baina kontrakoa gertatzen denez, azalera gero eta
txikiagoa baita.

Tentsio erreala, σT, karga aldiuneko


azalera unitateko moduan definitzen da
F
σT =
Ai
Deformazio erreala, εT, luzera
aldaketaren une bakoitzeko luzearekiko
l
ε T = ln i
l
o
Bolumena konstante mantentzen bada,
Aolo = Ai li, tentsio eta deformazio errealak unitarioekin ondoko ekuazioen bidez erlazionatzen dira:
σ T = σ (1+ ε ) ε T = ln (ε +1)

Ezaugarri mekanikoen gainean eragina duten faktoreak


1- Tenperatura

• Hozten den heinean, alde plastikoa desagertu egiten da; beraz, materiala hauskor bihurtzen da
eta haustura-tentsiora hurbiltzen da elastikotasun mugan.
• Berotzen den heinean, alde plastikoa handiagotu egiten da eta haustura tentsioa murriztu egiten
da.
2- Abiadura
• Abiadura areagotzen denean, alde plastikoa murriztu egiten da. Haustura-tentsioa ez da
aldatzen.
3- Tentsioaren banaketa
• Materiala hauskor bihurtzea du helburu
• Tentsioak aldatu egiten dira:
a. Angeluetan
b. Barruko hausturan
c. Tratamenduetan
d. Soldaketan
e. Mekanizatuetan
4- Kristal-sarea
Aleak handiak direnean, materiala lehenago hausten da, ez baitago alde plastikorik.
Aleak txikiak direnean, materiala nekezago hausten da, alde plastikoa baitago.

8
Materialen ezaugarri mekanikoak

5- Materialen elementu kimikoak


• Material batzuek –adibidez C, Si, P, Sb, N, H eta O– materiala hauskor bihurtzen dute.
• Beste batzuek, berriz, elementu horiek desagerrarazi egiten dituzte, adibidez Mn, N eta Al-ek,
eta horrela materiala moldakor izatea lortzen da.

4. TRAKZIO SAIAKUNTZA
Trakziozko saiakuntzan forma eta dimentsio arautuak dituen probeta
bati probeta hautsi arteko trakzio-esfortzu axial gero eta handiagoa eta
mailaz mailako igoerakoa ezartzen zaio. Honako makina hauek erabiltzen
dira era honetako saiakuntzak egiteko.

Saiakuntzan lortutako karga eta luzapenarekin tentsio-deformazio


diagramak irudikatzen dira. Tentsioa (σ) ezarritako indarra zati probetaren
hasierako azalera da. Eta kurban deformazio unitarioa (ε) erabiltzen da.

Probetaren forma eta dimentsioak

Saiakuntzaren emaitzak beste emaitza batzuekin alderagarriak izan


daitezen, arau jakin batzuen araberako neurriak izan behar ditu probetak. Horrez gain zilindrikoak,
karratuak edo, kasu berezietan, beste edozein formatakoak izan daitezke, mekanizatuak zein landu
gabeak.

Dena den guztiek dute gorputz zentral bat, zati kalibratu deritzon sekzio iraunkorra duena (So) eta
lotzeko makinekin bi buru erabiltzen dira. Buru hauek
sekzio handiagokoak dira, haustura bertan gerta ez
dadin. Bi parte hauek erradio baten bidez lotzen dira.
Zati kalibratuan bi marka egiten dira; puntuen arteko
hasierako distantzia (lo) adierazten dute bi marka
horiek.

Trakziozko esfortzua gailu mekanikoekin edo hidraulikoekin eskuratzen da, eta probetaren
ardatzari ezartzen zaio. Karga (F) ezartzen denean, puntuen arteko luzera handitu egiten da; beraz,
esfortzu bakoitzari puntuen arteko distantzia bat egokitzen zaio. Trakziozko makinak esfortzu hori eta
puntuen arteko distantzia aldioro neurtzen du.

Horrez gain probeta luzatuta sekzioa murriztu egiten da, estrikzioa, nahiz eta murriztapena probeta
apurtu arte ez nabaritu.

9
Materialen ezaugarri mekanikoak

5. KONPRESIOA
Materialek konpresio esfortzupean duten portaera aztertzeko
konpresio saiakuntza burutzen da. Tentsio gero eta handiagoa
aplikatuz, material motaren arabera probeta hautsi edo zanpatuta
geratzen da.

Material metalikoen konpresio saiakuntzetan probetak


zilindrikoak eta zabalak izaten dira, eta material ez-metalikoetan
(hormigoia…) probetak kubikoak izaten dira.

10
Materialen ezaugarri mekanikoak

6. ZIZAILADURA
Pieza edo gorputz bati bere aurpegietako batean ezarritako indar tangentzial baten ondorioa da.

Materialek ebaketa esfortzupean duten portaera neurtzeko zizailadura saiakuntzak egiten dira.
Torlojuek, errematxeak eta txabetak jasaten duten esfortzuarekiko erresistentzia neurtzeko egiten dira.

Zizailadura deformazioa deformazio angeluaren tangentea da.

∆x aa '
γ = tg θ ≈ θ = =
h ac
∆x: desplazamendua
h: planoen arteko distantzia
θ: angelua, rad

σ F/A o
G: zizailadura-modulua G= =
γ γ

Zizailadura-modulua eta elastikotasun-modulua Poisson-en koefizienteen bidez erlazionatzen dira,


E = 2G (1+υ)

7. BIHURDURA
Barra baten mutur bietan ardatzari perpendikularrak diren kontrako indarrak eragitean barra horrek
jasaten duen esfortzua bihurdura da. Torloju, ardatz eragile eta, oro har, bihurdura esfortzuak jasanez
lan egiten duten piezekin burutzen dira.

Probetak barra edo sekzio zirkularreko hodi formakoak dira.


Bihurdura saiakuntzak egitek erabiltzen diren makinek bi buru dituzte: buru batek probetari
errotazio higadura uniformea eragiten dion motor elektriko bat du eta besteak finkatzeko euskarri bat
du eta gorputz pendular bat, bihurdura momentua neurtzeko.

11
Materialen ezaugarri mekanikoak

8. MAKURDURA
Muturrak finko dituen probeta batek erdiko puntuan esfortzu bat ezartzean, probeta horrek
makurdura izeneko deformazioa jasaten du.

Makurdura neurtzeko tresnari fleximetroa deitzen zaio.

Probetaren goiko zuntzak uzkurtu egiten dira konpresio esfortzuengatik; behekoak, aldiz, teinkatu
egiten dira trakzio esfortzuengatik. Bi zuntz multzoen artean lerro neutroa izeneko zuntz geruza
aurkitzen da, luzeran inolako aldaketarik ez duena. Horrenbestez, zenbat eta urrutiago zuntzak lerro
neutrotik, orduan eta handiagoak izango dira tentsioak.

12

You might also like