You are on page 1of 12

Gatz ez-organikoen identifikazioa

Zer da sustantzia hau?


HELBURUA
 22 sustantzia kimiko identikatzea erreaktibitate
eta propietate kimikoetan oinarrituz 1 2 3 …

Sustantzien zerrenda:

1. kaltzio azetatoa / sodio kloruroa


2. amonio sulfatoa / aluminio sulfatoa
3. potasio permanganatoa / kromo(III) nitratoa
4. kobre(II) karbonatoa / kobre(II) kloruroa
5. magnesio sulfatoa / sodio sulfitoa
6. bario nitratoa / potasio nitratoa
7. kromo(III) kloruroa / kobre(II) nitratoa
8. zink sulfatoa / magnesio nitratoa
9. litio nitratoa / estrontzio kloruroa
10. berun(II) kloruroa / berun(II) nitratoa
11. kobalto(II) nitratoa / kobre(II) sulfatoa
NOLA?

• OINARRIZKO EZAUGARRITZE KIMIKOA


 Sustantzia sinpleak identifikatzeko nahikoa izan daitezke.

 Sustantzia konplexuen kasuan hasiera puntu bat izan ahal dira,


oinarrizko informazioa emanez edo ezaugarritze-teknikak instrumentalak
aukeratzen lagunduz.

Bost proba kualitatibo sustantzia sinpleak identifikatzeko:

1. ITXURA.

2. SOLUGARRITASUNA.

3. GAR-PROBA.

4. AZIDO-BASE PROPIETATEAK.

5. ERREAKZIO BEREIZGARRIAK
1. ITXURA

 5000 konposatu ez-organikoren itxura fisikoa 'CRC Handbook of


Chemistry and Physics' liburuaren "Physical Constants of Inorganic
Compounds" atalean aurki daiteke.

•Egoera (s), (l), (g) •Dirdira


Zer itxura?
•Kolorea •Kristalen forma

 Itxuran eragiten duten faktore kimikoak (onerako edo txarrerako):

• Ez-puratasunak • Fase kristalinoa (polimorfoak)

• Gainazala (oxidazioa, hezetasuna,…)

• Hidratazio-maila
2. SOLUGARRITASUNA
 5000 konposatu ez-organikoren solugarritasun kualitatiboa 'CRC
Handbook of Chemistry and Physics' liburuaren "Physical Constants of
Inorganic Compounds" atalean aurki daiteke.

Solugarritasuna? •Uretan (beroa, azidoa,…) • Toluenoa •Etanola •…

Oharra: Disolbagarri/disolbaezin, non da muga? Balio arbitrarioa: 0.1 g / 100 mL


3. GAR‐PROBA
 Gar energetiko baten pean lagin bat Emisio-lerroak ikusgai espektroan:
murgiltzean berau osatzen duten
atomoen elektroiak kitzikatu eta eem-a UM IR
(argia) igorriz, egoera kitzikatutik
oinarrizko egoerara itzuliko dira
Li karmina

 Modu honetan, gu sustantzia bat


Na horia
osatzen duten atomoen emisio-
espektroak behatu ahal ditugu.
K morea

Ca gorri-laranja

Sr eskarlata

Ba berde-horia

https://www.youtube.com/watch?v=1EXr_L7Ojqg
berde-
Cu turkesa
4. AZIDO‐BASE PROPIETATEAK
4.1 HIDROLISI ERREAKZIOAK

 Gatz askok urarekin erreakzionatu egiten dute, pHa aldatuz.


Prozesu horri hidrolisia deritzo.

 Beraz, laginarekin prestatutako disoluzioaren pH-a neurtzea


lagungarri izan daiteke.

Azido ahulen anioiek (azetatoa, karbonatoa, sulfitoa, ...) urarekin erreakzionatu


egingo dute erreakzio basikoak emateko
CH3COO- + HOH ↔ CH3COOH + OH- pKa(HAz) = 4.75

Amonio ioia eta hidrataturiko ioi metaliko gehienek erreakzionatzen dute disoluzio
azidoak emateko:
NH4+ + HOH ↔ NH3 + H3O+ pKa(NH4+) = 9.25

[Fe(H2O)6]3+ + HOH ↔ [Fe(H2O)6OH]2+ + H3O+ pKa = 3.3


4. AZIDO‐BASE PROPIETATEAK

Ioi batzuk ez dute urarekin erreakzionatzen, disoluzio azidoak edo basikoak emateko, hots,
zenbait ioi ez dute hidrolisi erreakziorik eragiten:
• metal alkalinoen ioiak
• metal lurralkalinoen ioiak, Be2+-a ezik
• azido sendoen anioiak, hala nola, Cl-, Br-, I-, NO3-, ClO3-, ClO4-,..

Adibideak. Kaltzio azetatoa disolbatzean:

Ca2+ + H2O ↔ Ø
pHa basikotu
CH3COO- + H2O ↔ CH3COOH + OH- pKa(HAz) = 4.75

Oharra: gatzaren bi ioiek pHa aldatzea espero bada, kualitatiboki jakiteko zein pH
gailenduko den (azido ala basiko), katioiaren eta anioiaren hidrolisi erreakzioei dagozkien Ka
eta Kb balioak erkatu.
4. AZIDO‐BASE PROPIETATEAK
4.2 HIDROXIDOEN HAUSPEAKETA ETA BIRDISOLBAKETA

 Irakasgaiean zehar aztertu izan dugu, zenbait elementuren katioien disoluzioak basikotzean
hidroxido (edo oxido) bezala hauspeatzen dutela.

 Gainera, elementuaren hidroxidoaren eta bere hidroxido-konplexuen formazio konstanteen


arteko lehiak erabakiko du, hidroxido kontzentrazio altuetan (pH altuetan) berdisolbatzen den
(elementuaren hidroxidoa: anfoteroa) edo haatik ez den berdisolbatzen (elementuaren
hidroxidoa: basikoa).

 Gogoan izan, elementu guztien katioiek ez dituztela hidroxido solugaitzak eratzen

 Nola aztertu beharko genuke:

1. urratsa: NaOH diluitua gehitu pH arinki eta progresiboki igotzeko. Aztertu hidroxidoa eratzen
den ala ez.

2. urratsa: hidroxidoa hauspeatu izan den kasuetan, NaOH kontzentratua gehitu eta aztertu
berdisolbatzen den ala ez.
4. AZIDO‐BASE PROPIETATEAK
4.2 HIDROXIDOEN HAUSPEAKETA ETA BIRDISOLBAKETA
pH edo [OH-]

1. Gehitu NaOH (diluitua) 2. Gehitu NaOH (Kontzentratua)

[M(H2O)6]n+

[M(H2O)6]n+ M(OH)n

[M(H2O)6]n+ M(OH)n [M(OH)x]n-x

Hidroxido basikoa: Hidroxido anfoteroa:

M(OH)n (s) + H+ (aq)  Mn+ (aq) + H2O M(OH)n (s) + H+ (aq)  Mn+ (aq) + H2O

M(OH)n (s) + OH- (aq)  Ø M(OH)n (s) + OH- (aq)  [M(OH)x]n-x (aq)
5. ERREAKZIO BEREIZGARRIAK
 Badira zenbait erreakzio espezie kimiko jakin batzuen bereizgarri
izaten direnak:

• Edozein azidok karbonato edo hidrogenokarbonato anioiekin


erreakzionatzen du CO2(g)-a emateko, irakidura agertuz.

• Edozein azidok sulfito edo hidrogenosulfito anioiekin erreakzionatzen du


SO2(g)-a emateko. SO2-aren usaina oso erraz ezagutu daiteke, poxpoluaren
antzekoa erretzerakoan baita.

• Amonio ioia baseekin (hala nola 6M NaOH-arekin) erreakzionatzen du


amoniako gaseosoa emateko, pH-paper hezearen bidez detekta daitekeelarik.

• Zenbait katioi eratzen dituen gatz solugaitzen prezipitazioz identifikatu


daiteke, dagokion anioia gehitu ondoren (hidroxidoa, kloruroa, sulfatoa, sulfuroa,
fosfatoa...). Disolbagarritasunaren datuak ikusi.

• Anioiak ere prezipitazioz identifikatu daitezke, dagokion katioia gehitu ondoren


(Ag+, Ba2+, Pb2+...). Disolbagarritasunaren datuak ikusi.

• Zenbait trantsizio metalen katioiek amoniakoarekin, ammino-konplexu


solugarriak sortzen dituzte.
OHARRAK

 Laborategira joan aurretik ondo aztertu praktikaren edukiak eta gidoia.

 Koadernoan emaitzak taula moduan jasotzea gomendagarria da.

 Era berean, proba praktikoari begira erabaki-arbol bat eraikitzea gomendatzen dizuegu.

 Proba praktikoan, lagin ezezagun baten identifikazioa burutu beharko duzue..

Zer da sustantzia hau?

You might also like