You are on page 1of 7

MINERALAK, URA ETA NUTRIZIOA

Ikusi Biomolekulak eta nutrizioa power pointaren Mineralak, gatz mineralak, ura eta Nutrizioa
atalak eta erantzun hurrengo galderak (informazio gehiago behar baduzu kontsultatu jarraian
dauden dokumentuak)

1.- Proiektuaren hasieran bost elikagai mota nagusi daudela esan genuen, hain zuzen ere,
karbohidratoak, lipidoak, proteinak, bitaminak eta mineralak. Behatu Biomolekulak eta
nutrizioa power pointaren hasierako irudia:

a) Gai zara bost elikagai horiek identifikatzeko? Non agertzen da bakoitza?

Karbohidratoak: ogia, eztia, azukrea, laboreak, lekariak, esnea., platanoa, haziak..


Lipidoak: haziak, atuna, haragia, oilaskoa, gaztaia, esnea…
Proteinak: arrautzak, arraina, oilaskoa, lekariak (babak, dilistak, garbantzuak..), gaztaia,
esnea…
Bitaminak eta mineralak: laranja, sagarra, platanoa, tipula, brokolia, kalabazina, zerbak,
espinakak…

b) Gurpila zarratzen Ur baso bat ere agertzen da, elikagai bat dela esango zenuke? Ba
ote du garrantzirik nutrizioan? Arrazoitu.

Ura ez da elikagai bat baina garrantzi handia du nutrizioan elikagaiak, bitamiak, gatzak,
mineralak disolbatzen ditu zelulen barnera garraiatu ahal izateko.,erreakzio
metabolikoak errazten ditu, nutrizio prozesuan sortzen diren toxinak batu eta
kanporatzen ditu, liseriketa errazten du…

2.- Aurreko ariketan aipatu diren konposatu guztiak talde bitan sailkatu ahal dira. Esan zeintzuk
diran talde bi horiek, zertan desberdintzen diren eta zer duten amankomunean.

Konposatu guztiak biomolekulak dira, beraz izaki bizidunetan aurkitu ahal ditugu.
Karbohidratoak, lipidoak, proteinak eta bitaminak biomolekula organikoak dira, beraz, soilik
izaki bizidunetan daude.
Ura eta gatz mineralak, biomolekula inorganikoak dira, hauek, bizidun zein bizigabeetan aurkitu
ahal ditugu.

3.- Orain arte landutako guztia kontuan hartuz, konturatuko zinan, biomolekula guztiak
elementu kimikoz osotuta daudela. Elementu kimiko hauei bioelementuak deritze. Segun zein
proportziotan agertzen diren, hiru taldetan sailkatzen dira. Esan zeintzuk diren talde horiek, ze
elementu kimiko sartzen den bakoitzean eta zeintzuk kontsideratzen diren mineralak
nutrizioaren ikuspuntutik. Jarri adibideren bat.

Lehen mailakoak: izaki bizidunen %95 pisutan baino gehiago . C, H, O, N, S eta P


Bigarren mailakoak: proportzio txikiagotan agertzen dira. Mg, Ca, K, Na eta Cl
Oligoelementuak: aztarna elementuak ere deitzen dira. %o,1 baino proportzio txikiagoan
aurkitzen dira baina garrantzi handikoak dira. Fe, Mn, Cu; Zn, Co.
4.- Organismoetan, Gatz mineralak era desberdinetan agertzen dira. Esan zeintzuetan
bakoitzaren garrantzi biologikoa aipatuz.

Gatz mineralak era konbinatuan edo solidoan eta era disoziatuan edo uretan disolbatuta
agertu ahal dira.
● Solidoetan, esaterako kaltzio karbonatoak, egiturak sortzen dituzte (euskarriak dira):
hezurrak eta hortzak osotu, moluskuen maskorra, arraultzaren kaskara…
● Uretan disolbaturik, anioi edo katioi modura agertzen dira eta hiru funtzio nagusi
dituzte:
1.prozesu fisiologikoetan parte hartu:
. Na+ eta K+, nerbio kinadarern transmisioa.
- Ca++, muskuluen uzkurdura eta odolaren koagulazioa.
- Mg++, erreakzioak katalisatu.
2.zelularen barneko eta kanpoko pH erregulatu tanpoi sistemari esker.
-bikarbonato tanpoia (HCO3-): zelularen kanpo likidoaren pH-kontrolatu
(7,4)
-2
- fosfato tanpoia (HPO4 ): zelularen barneko pH-a kontrolatu (6,8)

Ingurune baten azidotasuna hidronio ioiak [H3O+] adierazten du, zenbat


eta hidronio kontzentrazioa altuagoa izan ingurua azidoagoa izango da.
Azidotasuna pH deritzon magnitudaren bitartez neurtzen da

3.Oreka osmotikoa erregulatu: zelularen kanpo-ingurunean eta


barne-ingurunearen arteko presioa erregulatu.

5.- Ura, izaki bizidunen osagai ugariena izanik, biziaren oinarritzat har genezake. Gizakiak, ura
edan barik aste bete iraungo luke bizirik, ezinbestekoa da nutrienteak garraiatzeko eta
metabolismoaren ondorioz sortzen diren toxinak kanporatzeko eta, noski, erreakzio
metabolikoak gertatzeko.
Nahiz eta, oso molekula sinplea izan ez da edozelakoa: egitura eta propietate bereziak bai ditu.

a) Marraztu ur molekula bat eta azaldu zertan datzan bere egituraren berezitasuna.

O atomo bat bi H atomoekin kobalenteki lotutako molekula da, hidrogeno atomo bien artean
104.5º angelua eratzen delarik
Oxigeno atomoa Hidrogeno atomoa baino elektronegatiboa denez, lotura kobalentean,
elektroiak hurbilago daude Oxigenotik Hidrogenotik baino, molekula polarra/dipolarra eratzen
da, polarrak diren beste molekula batzukekin elkarrekintza ahalbidetuz. (horregatik da
disolbatzaile ona).
Dipolo elektrikoa izatearen ondorioz ur molekulak elkarrekin hidrogeno zubien bidez lotzen
direla propietate fisiko-kimiko bereziak emanez.
b) Zeintzuk dira bere propietate fisiko-kimikoak? Eta, zein erlazio dago hauen eta funtzio
biologikoen artean? Laburbildu taula batetan.

PROPIETATEA FUNTZIO BIOLOGIKOA

Ahalmen disolbagarria -Metabolismo erreakzioak erreztu,


molekula gehienak ur-disoluziuoan
daudelako.
-Substantzien garraiobidea da zelulei
elikagaiak emanez eta metabolismoan
sortutako hondakinak batuz.

Lurruntze bero handia (hidrogeno zubiak Transpirazioa eta ebapotranspirazioa


apurtzeko energia asko behar da) organismoaren tenperatura jeisteko.

Bero espezifiko handia Organismoen tenperatura egonkor


mantendu inguruan tenperatura
gora-beherak egon arren.

Kohesioa (hidrogeno zubiek ur molekulak -Egitura funtzioa: ornogabeetan eskeleto


estuki lotuta mantendu) hidrostatikoa osotu eta landareetan
turgentzia.
-Gainazal tentsioa sortu (uraren gainean
“ibili”)
Atxikidura (substantzia desberdinen Kapilaretatia: izerdi landugabea xilematik
molekulakn elkarri lotutzea) igotzea.

Erreaktibotasun kimikoa Hidrolisia (urak lotura molekularrak


apurtu)

Dentsitate berezia (handiagoa likidoan Ur masa handien gaineko geruza izoztu,


solidoan baino) barruko geruzetan bizia baimenduz.

6.- Aipatu duzun bezala ura disolbatzaile unibertsala da eta honen ondorioz horretarako
disoluzioak sortu behar ditu. Esan zeintzuk diren disoluzio mota nagusiak eta zertan
desberdintzen diren. AUKERAKOA

a) Disoluzio molekularrak: solutoa, pisu molekular baxuko molekula organikoak dira. (ura eta
alkohola, kolorantea eta ura))

b) Disoluzio ionikoak: solutoa elektrolitoak dira, hau da, disolbatzerakoan dagozkien ioietan
disolbatzen diren gatzak (NaCl + H2O)

c) Dispertsio koloidalak: solutua, pisu molekular altuko makromolekulak dira (proteinak, azido
nukleikoak, polisakaridoak). Bi eratan agertu ahal dira:

- suspentsioak (sol egoera): fluido itxura (irina uretan)

- emultsioak (gel egoera): gelatina itxura (maionesa)

7.- Esan dugun bezala, zelularen barnean eta kanpoan ura aurkitzen da substantzia desberdinak
disolbatuta daudelarik. Zelula inguratzen duen mintza erdiiragazkorra denez, barne eta kanpo
inguruen artean substantzien trukea ematen da.

Trukaketa hori hiru modutan gertatzen da eta aktiboa edo pasiboa izan daiteke: difusioz,
osmosiz eta dialisiz. Esan zertan datzan bakoitzak, horietatik, zeinetan ematen den garraio
aktiboa edo pasiboa eta, zein prozesu biologikorekin erlazionatu ahal diren.

1-Difusioa: solutoa disolbatzailean dispersatzen da. Gasen trukea. Pasiboa.

2- Osmosia: disolbatzaileak zeharkatzen du mintza. Kontzentrazio desberdineko bi ingurune


egon behar dira: hipertonikoa eta hipotonikoa. Ura (edo disolbatzailea) ingurune hipotonikotik
hipertonikora pasatuko da oreka bat lortu arte, hau da, ingurune isotonikoa. Gatz mineralen
eta molekula organikoen kontzentrazioak orekatzeko, landareak hasi turgentziari esker. Pasiboa.
3-Dialisia: partikula koloidalak ioietatik bereiztu. Giltzurrunetako nefronak proteinak bereiztu
ur eta ioi mineraletatik. Pasiboa.

Garraio aktiboa: ATP gastua dago: ATP-asa bonbak, endozitosia eta exozitosia

Garraio pasiboa: ez dsgo ATP gasturik: difusioa, osmosia eta dialisia.

8.- Aztertu ekarritako janarien etiketak:

a) Agertzen da mineralik? Zein?

b) Zein funtzio betetzen du bakoitzak?


9.- Erreakzio metaboliko batean, protoiak askatzen dira, baina zelualren pH-ak ez du aldaketa
nabarmenik. Zer motatako biomolekulek erregulatzen dute zelularen pH-a? Eman adibide bat

Homeostasia oinarrizko funtzio fisiologikoen oinarriei muga egonkorretan eusteko joera


duten izaki bizien ezaugarria da eta mugatu behar diren ezaugarri bi tenperatura eta pH-a
dira. pH-aren egonkortasuan tanpoi sistema edo sistema indargetzaileen bidez egiten da.
Sistema hauek protoi emaile eta hartzaile gisa jarduten dute zelularen behar fisiologikoen
arabera eta, era horretan, pH-aren aldaketa indargetzen dituzte.

Garrantzitsuenak: karbonao-bikarbonato sistema eta monofosfato-bifosfato sistema

10.- Oskola kendu ostean, arrautza hauetako bat ingurune hipotoniko batean utzi dugu denbora
batez, eta bestea, berriz, ingurune hipertoniko batean. Zein arrautza egon da ingurune mota
bakoitzean? Arrazoitu erantzuna

lehenengo arrautza ingurune hipotoniko baten egondakoa izango da, OSMOSI prozesuaren
eraginez ura ingurune hipotonikotik (kanpoa) hipertonikora (arrautza barrua) sartu delako
mintz erdiragazkor batetik (arrautzaren oskolaren mintza) eta arrautzak bolumena irabazi du

Bigarren kasuan ingurune hipertonikoan egonda eta ura kasu honetan ere hipotonikotik
hipertonikora pasatu delako mintz erdiragazkor batetik eta arrautzak bolumena galdu du

Esan funtzio hauetako zein betetzen dituzten uretan disolbarriak diren gatz mineralak

a) pH-a erregulatzen dute


b) Nerbio bulkaden transmisioan hartzen dute parte
c) Metabolismoaren erreakzioak katalitzatzen dituzte
d) Eskeletoak edo babes estalkiak osotzen dituzte

You might also like