You are on page 1of 183

GORPUTZAREN EGITURA ETA

FUNTZIOA III

MARTIN ONDARO DUANDIKOETXEA


ERIZAINTZAKO GRADUA 1. MAILA
EHU
1
1. FISIOLOGIA OROKORRA:

1.1. ORGANISMOAREN BARRUNBE URTSUAK, BARNE INGURUNEA ETA


HOMEOSTASIA:

Ura: Ura gizakiaren osagairik nagusiena da. 70 Kg-ko gizon heldu baten ur kopurua 42 L inguru
dira, pisu osoaren %60-a. → %70 ARTE ERE. Hazten goazen heinean ur gutxiago eta gantz ehun
gehiago. Horrez gain, gizonezkoek ur gehiago emakumeek baino eta gantz ehun gutxiago.

Gorputzeko likido guztiak bi barrunbe nagusitan banatzen dira, zelula barneko likidoa (gorputz
pisuaren %40) eta zelulaz kanpoko likidoa (%20).

• Zelula barneko likidoa → ehun


guztietan oso antzekoa da
• Likido interstiziala eta plasma → zelulaz
kanpoko likidoaren parte diren 2 likido
mota dira. 2 hauen artean solutuen
arteko etengabeko elkartrukea dago.
(plasman albumina aurki dezakegu
bereizgarri moduan). Horrez gain, likido
interstiziala plasma baino ugariagoa da.

Zelulaz kanpoko likidoari barne ingurune urtsu ere deritzo. Barne ingurune honen
egonkortasunari homeostasia deritzo. Egonkortasun hori kanpo baldintza batek eraldatu
dezake. Beraz, zelulek beharrezkoa den ekintza egingo dute osmolaritatea, tenperatura eta pH
egonkortzeko. (ura edatea, zelulek xurgatzea edo askatzea, seinale bat bidaltzea…)

Homeostasian eragina duten parametroak:

• Inguruneko faktoreak: pH, tenperatura eta


osmolaritatea.
• Zelularen beharrizanetarako materialak: ura,
elikagaiak, ioiak, O2 hormonak,
neurotransmisoreak eta bitartekari zelularrak.

Kanpoko edo barneko aldaketa baten ondorioz likido


estrazelularraren konposaketa aldatu daiteke. Hori
konpentsatzeko konpentsazio mekanismoak martxan
jartzen dira. Ez badira martxan jartzen eta parametroak ez
badira dagozkien bezala mantentzen, gaixotasuna agertu
eta funtzionaltasun normala galdu.

Klaseko eztabaida: ANALITIKA

Odol analisia egiterakoan hainbat substantzia agertzen dira odolean, eta parametro hauek
neurtuz arazorik dagoen jakin dezakegu. Barne ingurunearen azterketa da.

2
BARNE INGURUNEAREN KONPOSAKETA:
Lagin plasmatikoa aztertzearekin nahikoa da. Odola atera, zentrifugatu eta
plasma aztertzen da. Bertan aurkitzen dira substantzia gehienak.

• Ura: aske mugitzen da barne inguruneen artean eta horri esker oreka
lortzen da. Barrunbeen arteko oreka osmotikoa ezartzen du.
o Oreka osmotikoa: mintzen bi aldeetako solutu kantitate
osoa likido bolumenarekiko berdina izatea.
• Solutuak: barrunbeen arteko kontzentrazioak desberdinak dira, hau da, alde biak ez dira
berdinak. Banan banan kontatuz gero, desoreka kimikoan daude. Mintza ez da
iragazkorra ioientzat. Hauen mugitzea kontrolatua da.
o Desoreka elektrikoa: Gure organismoa neutroa da osotasunean baina,
barrunbeen artean ioi kontzentrazio desberdina dago. Orduan, karga elektrikoa
desberdina da hauen artean. Zelula barneko likidoa negatiboagoa da, ioi
negatiboak daudelako. Desoreka hau ezinbestekoa da ehun kitzikagarrien
funtzionamendurako. Baldintza fisiologiko normaletan desoreka egongo da eta
solutu kontzentrazio zehatz bat.

Taula honetan solutuen


kontzentrazioak ageri dira. Na+ ioia
ugariagoa da ingurune
estrazelularrean, sodio potasio
ponparen ondorioz. K+ ioia aldiz
ugariagoa da barrunbe
intrazelularrean.

Zelula mintzak selektiboki


erabakitzen du noiz eta zer doan
kanpora eta barrura.

Deshidratazio egoera → ur kantitatea gutxitzen denez, solutuen kontzentrazioak gora egiten du


eta natremia egoera sortu (Na+ gehiegi)

1.2. MINTZ ZELULARRAREN EZAUGARRIAK ETA FUNTZIOAK:

Orokorrean hesi funtzioa dauka. Barrunbe intrazelularra eta extrazelularra bereizten dituen
bigeruza lipidikoak osatzen du. (fosfolipido, kolesterol eta esfingolipidoz osatua).

Horrez gain proteinak eta gluzidoak daude. Gluzidoek glukolipidoak eta glukoproteinak eratzen
dituzte. Horrela, biomolekula hauek mintz zelularraren funtzio ezberdinak bermatzen dituzte.

3
Klaseko eztabaida: ODOL TALDEAK

Eritrozitoen glukolipidoen arabera sailkatzen dira.

Pertsona bati berea ez den odol talde bat emanez gero.


Organismo hartzaileak odol talde hori arrotz bezala
identifikatuko du eta eraso egingo dio. Hemolisia gertatuko
da.

MINTZEKO PROTEINAK:
Egituraketa funtzioa izateaz gain:

Hartzaileak Erretenak/garraiatzaileak Entzimak Ezagutza molekulak

HARTZAILEAK:
Proteina hartzaileak molekula edo hormona bat hartzen dute. Honen bidez, erantzun bat
aktibatzen da. Zelulen mintzak hartzailez josita daude, mezu desberdinak jaso ditzaketelako.
Molekula espezifiko batentzat hartzailerik ez badaukate, ez da erantzunik sortuko.

• Intsulinaren: glukosa odolean pilatzean, pankreak intsulina askatzen du. Orduan,


intsulina proteina hartzaileak dituzten zeluletara doa eta zelula hauek glukosa xurgatzea
eragiten du, ondoren hemen metabolizatzeko. Horrela odoleko glukosaren
kontzentrazioa orekatzen da.
• Neurotransmisoreak: molekula hauek hartzeko eta neuronen artean edo zelulei
seinalea pasatzeko proteina hartzaileak behar dira.
• Neurohormonak: neuronek odolera askatutako molekulak dira. Oxitozina da
ezagunena. Emakumeak erditzear daudenean, hormona hau askatzen da eta
miometrioko zelulen uzkurketa eragiten du. Kasu honetan, hartzaileak haurdunaldiak
aurrera egin ahala agertzen dira. hau da, erditu behar denerako badituzte, baina gero
ez dira mantentzen.

4
ERRETENAK ETA GARRAIATZAILEAK:
Zelula kanpoko eta barneko likidoak komunikatzeko.

• Kanal proteinak: urez betetako poro batzuk dira. Bertatik libreki pasatzen dira hainbat
molekula. Kontzentrazio gradientearen alde beti.
• Proteina garraiatzaileak: proteina hauek ez dute INOIZ kanpokoa eta barnekoa aldi
berean komunikatzen.

ENTZIMAK:
Hormonen aktibazioa edo inaktibazioa eragin dezakete. Horrez gain, molekulak eta hormonak
eraldatu ditzakete.

ACE2 entzima: entzima honen


bidez koronabirusaren espikulak
lotzen dira. Ondoren birusa zelula
barrura sartzeko eta infekzioa
hasteko.

EZAGUTZA PROTEINAK:
Histokonpatibilitate proteinak dira ezagunenak. Hauei esker, immunitate sistemak molekula
edo zelula arrotzak identifikatuko ditu eta erantzun immunea sortuko du.

ARNm txertoak: birusaren ARN-a sartzen da gorputzera eta zelulek ARNm honek daukan
informazioa espresatuko dute, proteinak sortuz. Antigeno hau histokonpatibilitate proteinei
lotuko da eta hau linfozitoei erakutsiko zaie. Erantzun immunitario bat sortuko da eta
antigorputzak ekoitziko dira.

5
1.3. GARRAIOA MINTZ ZELULARREAN ZEHAR:

Molekula baten garraioa mintzean zehar garraiatuko den molekularen ezaugarri fisiko-
kimikoen eta zelula espezifikoaren mintzaren konposaketaren menpe dago.

Molekularen iragazkortasuna baldintzatuko duten ezaugarriak honen tamaina eta


liposolugarritasuna dira

• Molekula oso txikiek (O2, H2O, CO2…) eta liposolugarriak (apolarrak direnak: bitamina
eta hormona lipidikoak) orokorrean erraz zeharkatzen.
• Molekula handiagoek, hidrosolugarriagoek (polarrek) edota ioiek ezin dute bikapa
zeharkatu. Horretarako, mintzak mekanismo garraiatzaile bereziak (proteinak) behar
ditu.
• Molekula oso handiak endozitosi-exozitosi bitartez sartu edo kanporatzen dira, zelulak
horretarako mekanismoak dituenean.

Bestetik, sustantzien garraioa mintzean zehar azaltzeko beste eredu bat ere erabili ohi da,
energia beharrizanaren araberakoa hain zuzen.

ENERGIA BEHARRIZANAREN ARABERAKO GARRAIOA:


• Difusioa: molekulek kontzentrazio gradientearen alde egiten duten mugimendu
pasiboari deritzogu, hau da, energiarik behar ez duen mugimenduari. Zelula mintza
zuzenki zeharkatzen dute.
o Mintz azalera: honen tamainaren arabera mintzaren difusioa handiagoa edo
txikiagoa izango da. Albeoloek azalera asko dute, O2 gehiago eskuratzeko.
Erretzaileen kasuan, azalera murrizten doa gutxinaka eta degeneratu egiten
da. enfisema egoerara heldu arte.
o Loditasuna: mintzaren lodieraren arabera errazagoa edo zailagoa izango da
difusioa.
Oxigenoterapia, pneumonia duten pazienteei O2 gehiago helaraztea, likido
pilaketek mintza loditzen baitute. Oxigenotan aberatsa den airea jartzen da,
horrela albeoloetako oxigenoaren kontzentrazio gradientea handitzen da eta
pazienteak arnastu ahal izango du. Bitartean pneumoniak eragindako beste
kalteak konpondu ahalko dira.

6
o Kontzentrazio gradientea: kontzentrazioan aldaketa bat badago difusioa
aldatuko da. mendigoizaleen kasuan, oxigeno botilak, oxigenoaren presioa
orekatzeko.

Orokorrean, organismoko molekula gehienak hidrosolubleak edo karga elektrikoa dute.


Horregatik, ez dute mintza difusio sinplez zeharkatzen. Proteinen bidez zeharkatzen dute,
difusio erraztua deritzo. Difusio erraztu pasiboa da molekulak kontzentrazio gradientearen alde
egiten badu.

2 barrunbeak (barnekoa eta


kanpokoa) berdintzen direnean
garraioa geratzen da, sartu irtenak
berdinak direlako.

Energia bidezko garraioa: ATP edo beste energia iturri behar du


molekulak gradientearen aurka mugitzeko. Honi garraio aktiboa
deritzo. Adibiderik ezagunena Na+ K+ ATPasa bonba da.

Klaseko eztabaida: UR GEHIEGI EDATEA

Ur gehiegi edanez gero, odoleko solutuen kontzentrazioa txikitzen da. Orduan, zelula barneko
kontzentrazioa handiagoa denez, urak osmosiz mintza zeharkatuko du eta zelula handitzen
joango da. Adibidean, emakumeak buruko mina adierazi du, garuneko zelulak urez bete baitira
eta espazio gehiago okupatzen baitute (neuronen eta gliaren hazkuntza). Orduan, garunaren
hazkuntza honek koma bat eragiten du eta garuneko gune garrantzitsuei eragiten die, heriotza
ekarriz.

OSMOSIOA, OSMOLARITATEA ETA TONIZITATEA:


Orokorrean ura aske mugitzen da zelulak eta likido estrazelularraren artean. Honela egiten du
solutu osoen urarekiko proportzioa berdindu arte; alegia, gure gorputzeko barrunbe hauek
oreka osmotikoan aurkitu arte.

Osmolaritatea: disoluzio batean dauden partikulen kontzentrazioa deskribatzen du. Kasu


honetan barrunbe bakoitzeko solutu kontzentrazioari egiten diogu erreferentzia.

UNITATEA: miliOsmol/L-tan (mOsM). Normalean 280-296 mOsM

Tonizitatea: disoluzio horretan zelula bat kokatzean bere bolumenak jasaten duen aldaketa
deskribatzen du (ur sartu-irteeraren ondorioz).

• Ingurune hipotonikoa: zelula handitu ura sartzen delako.


• Ingurune isotonikoa: zelularen bolumena ez da aldatzen.
• Ingurune hipertonikoa: zelula uzkurtu ura irtetzen delako.

7
Klaseko eztabaida: DESHIDRATAZIOAK

3 deshidratazio mota daude eta beherako eta gorakoek eraginda ager daitezke.

Hipertonikoa: ur gehiago galtzen da solutua baino, beraz, ura galtzen denez, solutu
kontzentrazioak gora egingo du. Beraz barne ingurune extrazelularra hipertoniko geratuko da.

Isotonikoa: galtzen den ur eta solutu kantitatea antzekoa da, beraz, kontzentrazioa ez da asko
aldatuko. Arazo bakarra ur gutxiegi dagoela izango da.

Hipotonikoa: kasu honetan solutu gehiago galduko da ura baino eta solutu kontzentrazioak
behera egingo du. Beraz, Beraz barne ingurune extrazelularra hipotoniko geratuko da.

1.4. IOIEN OREKA, ATSEDENEKO MINTZ POTENTZIALA ETA KITZIKAGARRITASUNA:

Gure organismoko solutu ugari elektrikoki kargatuta daude.

• K+ → ioi intrazelularra
• Na+ , Cl- eta Ca 2+ → ioi extrazelularra

Zelula barruan dauden proteina, fosfatoak eta karga negatibodun molekula organikoak daude.
Beraz, zelularen barnea elektrikoki kanpoaldea baino negatiboagoa. Zelularen mintza
polarizatuta dago, hau da, mintzaren 2 aldeetan karga ezberdinak daude

Gure organismoak baditu ehun batzuk kitzikagarriak direnak: adibide ezagunena nerbio
sistemako neuronak eta gihar zelulak dira (eskeletikoa, leuna eta miokardioa).

Ehun kitzikagarriek estimulu bati seinale elektrikoak sortuz erantzuten diote, propietate hori
ezinbestekoa delarik zelulen arteko komunikazioa egiteko eta hauen funtzioa betetzeko, alegia
seinale nerbiosoen garraioa eta giharren uzkurketa.

Zelulen atsedeneko mintz potentziala negatiboa da. Estimulu batek hau aldatzea eragingo du.

Mintzaren ioiekiko iragazkortasuna aldatzen da estimulu batek eraginda. Beraz mintzaren


potentziala aldatzen da.

8
EKINTZA POTENTZIALA:
Egoera fisiologiko normalean zelula barnean potasio gehiago daude. Kanpoan, aldiz, sodio
gehiago dago. Estimulu batek sodioa sartzeko erretenak zabaltzen ditu, orduan kanpoan
dauden sodio atomoak kontzentrazio gradientearen alde zelula barnera sartzen dira.

(ez da dena sartuko, pixkat nahikoa da potentziala alda dadin)

Karga positiboak zelula barnera sartzean mintza positibo bilakatzen da. Karga aldaketa honi
despolarizazioa deritzo. Mintzaren karga 0-ra edo 0-tik pasatuko da.

Mintzak +30 mV-tara heltzean erretenak ixten dira, karga positibo gehiago sartu ez daitezen.
Une honetan barneko eta kanpoko kargak aldatu direnez, seinalea pasatzen da. Karga aldaketa
honen ostean potasioa irtetzeko erretenak zabaltzen dira. Zelularen barnealdeak karga
positiboak galduko ditu, karga negatiboa berriz bilakatuz. Honi berpolarizazioa deritzo.

Batzuetan gerta liteke mintzaren karga behar baino gehiago negatibotzea. Une honetan
hiperpolarizazioa gertatu dela esaten da. Beraz, -70mV-tako karga berriz lortzeko karga positibo
batzuk berreskuratzen ditu.

Threshold: atalasea da → estimuluak izan beharreko intentsitatea markatzen du. Muga hori
pasatu beharko du ekintza potentziala eragiteko.

ADIBIDEA: zerbait ukitzerakoan ukimen nerbioek sentsazio hori antzematen dute. Oso
intentsitate txikian ekintza potentziala hasten baita. Bestetik, mina adierazten duten
nerbioak adierazteko, estimuluaren intentsitatea handiagoa izan beharko da ekintza
potentziala aktibatzeko.

9
SODIO-POTASIO ATPASA BONBAREN GARRANTZIA:
Mekanismo honen bidez, barrunbeen arteko sodio-potasio
gradientea mantentzen du. Barnetik 3 sodio ateratzen dira
eta 2 potasio sartzen direnez, mintz barneko ingurunea
kanpokoa baino negatiboago mantentzen da. Horrela
gradientea mantentzen denez, ekintza potentziala
normaltasunez gertatzea ahalbidetzen du.

2. NERBIO SISTEMAREN FISIOLOGIA:

2.1. NERBIO SISTEMAREN OROKORTASUNAK

2.1.1. NERBIO SISTEMAREN ANTOLAKUNTZA OROKORRA

NSZ (NERBIO SISTEMA ZENTRALA):


• Entzefaloa
o Tronkoentzefaloa: Bizkarrezur-erraboila,
protuberantzia eta mesentzefaloa
o Zerebeloa
o Dientzefaloa: talamoa eta hipotalamoa
o Telentzefaloa: burmuin hemisferioak,
gongoil basalak, hipokanpoa eta
amigdalak.
• Bizkarrezur-muina

Garunaren tolesdurak: azalera gehiago izateko. Horrela informazio gehiago sortu eta
prozesatzen da. Espazio gutxi okupatuz.

Garuna likido zefaloerrakideoarekin elikatzen da. Likido hau bentrikuluetan


pilatzen da eta plexu koroideoan sortzen da. LZR-ak barne ingurunearen
antzeko solutuak ageri ditu. Beraz analisiak egiteko erabili daiteke (meningitis-
a).

Bizkarrezur muinak gorputzetik datozen seinaleak jasotzen ditu eta NSZ-k


emandako erantzuna eramaten du.

10
Barnealdean gai grisa agertzen da eta kanpoaldean gai zuria. Gai grisa kontaktuan dago
sustraiekin (seinaleak jaso eta emateko)

• Informazio sentsitiboa atzeko sustraitik heltzen da


eta atzeko adarrera pasatzen da. INFORMAZIO
AFERENTEA
• Ondoren, gai zuriaren zati batek erantzuna garunera
eramaten du. Eta beste zati batek hemen
prozesatutako erantzuna ekarriko du.
• Azkenik garunetik etorri den erantzun motorea
aurreko adarretik aurreko sustraira pasatzen da. INFORMAZIO EFERENTEA.

NERBIO SISTEMA PERIFERIKOA:


Gorputzeko atal ezberdinetan banatzen diren nerbio, nerbio-bukaerek eta nerbio-gongoilek
osatzen dute.

• Nerbio sistema somatikoa


• Nerbio sistema begetatiboa

NERBIO SISTEMA SOMATIKOA:

Gorputzeko alderdi ezberdinetako informazioa,


erraiak izan ezik, NSZ-ra darama (aferentziak) eta
gihar eskeletikoa kontrolatzen du (eferentziak).

Bere aktibitatearen parte handi bat borondatezko


kontrolpean dago, hau da, kontzienteki gertatzen da.

11
NERBIO SISTEMA BEGETATIBOA:

Barneko organoen eta zirkulazioaren funtzionamenduaren erregulatzailea da. Borondatezko


kontrolpetik kanpo dagoelako. Muskulu leuna, bihotz muskulua eta guruinak kontrolatzen ditu

• Nerbio bagoa (X. parea): nerbio


sistema begetatiboaren %75
nerbio honen bidez
kontrolatzen da.

Orokorrean, sistema mota hau eferentea da, hau da NSZ-k emandako informazioa erraietara
eramaten du. Hala ere, erraietako feedback-a ere garraiatzen du.

2.1.2. NERBIO SISTEMAKO ZELULAK:

NEURONAK:
Nerbio sistemaren unitate funtzionala dira. Zelula
kitzikagarriak dira eta nerbio bulkada sortzen eta
garraiatzen dute. Neurona batean dendritak, soma eta
axoia desberdintzen dira. Axoi multzoek nerbio-zuntzak
osatzen dituzte eta hauek mielinizatuak edo
amielinikoak izan daitezke.

Neuronak elkarren artean sinapsia deritzon egitura


espezializatuen bidez komunikatzen dira. 100.000
milioi neurona ditugula estimatzen da.

Irudiko neurona neurona motore bat izan daiteke,


horrelako itxura daukate. Neurona motore batzuek
metro bateko luzera izan dezakete.

Neurona motak:

• Zentzumen neuronak:
o Pseudounipolarrak eta
bipolarrak
• NSZ-ko neurona:
o Anaxonikoak (ez dugu axoia
bereizten) eta multipolarrak
(kortex zerebralean aurkitu daitezke
sare konplexuak osatuz)
• Neurona eferenteak:
o Multipolarrak

12
GLIA:
Gliako zelulak neuronak baino 10 aldiz gehiago dira, hau da, neurona bakoitzeko 10 daude.
Neuronentzako oinarri fisiko eta biokimiko garrantzitsua dira, neuronek ekintza batzuk egiteko
laguntza ematen diete.

• Astrozitoak: Nutrizioa
• Mikroglia: Nerbio sistemaren immunitate sistema
• Oligodentrozitoak: mielina zorroak sortzen dituzte. →
Scwhann-en zelulak (NSP): mielina zorroak sortu axoiaren
inguruan.
• Zelula ependimarioak: plexu koroideoan agertzen dira.

NSP:

• Zelula sateliteak

Klaseko eztabaida: ORGANO TINDAKETA

Zientzialari batek sagu bat urdinez tindatu bere barnean. Odol korrontera tintea sartu eta
organo eta ehun guztiak tindatu NSZ izan ezik. Bestetik, NSZ zuzenean tindatuz gero, hau
tindatzen zen baina organoak ez.

Hau astrozitoek kapilareen mintz basal


gainean sortzen dituen hesien ondorioz
gertatzen da. Hesi honi hesi
hematoentzefalikoa deritzo. Honi esker,
garuna agente arrotzetatik ondo babesten da.
Bestalde, farmako batzuk garunera ez
heltzearen kausa izan daiteke, orduan LZR-ra
sartzen dira eta horrela iristen dira.

Klaseko eztabaida: GARUNEKO TUMOREAK

Tumore glialak ez datoz inola ere neuronetatik, izan ere,


neuronak ez dira ia ugaltzen, ez da mitosirik gertatzen.
Zonalde batzuetan gertatzen da baina ez da oso ohikoa.
Bestetik, glia zelulak bai zatitzen dira eta hortaz,
tumoreak sortzeko arriskuak daude.

Iktusa: odola garunera heltzen ez den kasuetan,


garunaren zati bat hil daiteke. Bertan gordetako funtzio
edo oroitzapenak galtzen dira, hala ere, errehabilitazioari esker, biziraun duten neuronek loturak
berriz sor ditzakete eta funtzio batzuk berreskuratu. Gaitasun honi plastikotasuna deritzo.

13
2.1.3. NEURONETAKO SEINALE ELEKTRIKOAK:
Gure gorputzeko mintzen 2 aldeak desberdinak dira. karga elektrikoari dagokionez, barnealdea
kanpokoarekiko elektronegatiboagoa da. Hortaz, mintza polarizatuta dagoela esaten dugu eta
zelularen atsedeneko potentziala negatiboa da.

Neuronak zelula kitzikagarriak dira, estimulu egokia jasoz gero despolarizatu egiten dira
(atsedeneko potentziala positibo bilakatu). Estimulu horiek “atalase” bat pasatu behar du hau
gerta dadin. Neurona motaren arabera aldakorra izango da (ukimena → atalase baxua / mina →
atalase altua). Dentritek seinalea jasotzen dute. Ondoren, neurona aktibatuz gero, axoian
ekintza potentziala gertatuko da. Mintza despolarizatuko da, seinalea gune presinaptikora
helaraziz.

Ekintza potentziala: Estimulu bat nahikoa denean neuronak daukan kitzikapen atalasea edo
atalasea gainditzeko, intentsitate eta hedapen handiko despolarizazioak ematen dira. “Dena ala
ezaren Legea” jarraituz, EP axoian zehar intentsitaterik galdu gabe garraiatzen da bukaera
axonikoraino. EP-aren iraupena mseg.-takoa izaten da, gero zelula berriro atsedeneko
potentzialera itzultzen delarik, birpolarizazioa deituriko prozesuan (hiperpolarizatu ere egin
daitezke).

Axoiko erretenak karga elektrikoaren aldaketaren arabera zabaldu/itxiko dira. boltaia


elektrikoko erretenak deritze.

IRUDI HAU 9. ORRIALDEAN DAGO AZALDUTA

EKINTZA POTENTZIALAREN ALDI ERREFRAKTORIOA:


EP-k ezin dira gainjarri eta ezin dute bidaia kontrako norantzan egin. EP bat hastean ezin da
bigarren EP sortu neurona berberean mseg batzuk igaro arte. Aldi honi aldi errefraktarioa
deritzogu eta zelula kitzikagarri guztietan ikusten da.

• Aldi errefraktorio absolutua: aldi honetan ekintza potentziala gertatzen ari denez, ezin
da beste ekintzarik eman zelula kitzikagarri honetan.

14
• Aldi errefraktorio erlatiboa: gutxinaka zelulak kitzikagarritasuna berreskuratzen du eta
beste ekintza potentziala gerta daiteke.

EP baten mugimendua axoian zehar kondukzio hitzaz ezagutzen da. Kondukzio honetan, axoian
zehar EP “uhinak” norantza batean mugituz doaz, erretenak zabaldu eta ixten joan ahala.

Neurona baten EP guztiak intentsitate edo anplitude berekoak dira. Intentsitate handiko
estimulu batek ez du EP handiagoa sortzen. EP-en frekuentzia areagotzen du, eta honek
sinapsietan neurotransmisore gehiago askatzea eragiten du.

Mielina zorroei esker neuronetako


akzio potentziala azkarrago ematen
da. Ioien elkartrukea Ranvierren
nodoetan ematen da soilik eta zati
babestuetan (mielinaz estalitakoetan)
erresistentzia handiagoa dago. Beraz
korronte elektrikoak jauziak ematen
ditu.

Klaseko eztabaida: ANESTESIA

Anestesiaren bidez zonalde bat lokartzen dugu. Orokorrean mina bideratuko duten neuronak
lokartzen ditugu. Anestesiak erretenak itxita mantentzen ditu, ondorioz estimulua ez da
garraiatzen eta despolarizaziorik ez da gertatzen.

Bestalde, axoi mielinadun axoietan mielina hori degradatzen bada, zorroek ez dute barnetik
doan korrontea eutsiko. Orduan, korronte honek ihes egiteko joera izango du eta seinalea ez da
ondo emango.

2.1.4. ZELULA ARTEKO KOMUNIKAZIOA NERBIO SISTEMAN: SINAPSIA


Sinapsia bulkada elektrikoa zelula batetik bestera garraiatzen den gunea da. Sinapsi mota bi
daude, kimikoak eta elektrikoak, baina lehenengoak askoz ugariagoak dira nerbio sisteman.

SINAPSI KIMIKOA:
Ekintza potentziala bere axoi bukaerara heltzean, zelula
presinaptikoak (neurona) neurotransmisoreak (NT) (molekula
mezulariak) jariatzen ditu gune sinaptikoan. Mezulariak zelula
postsinaptikoaren mintzean dauden hartzaileekin lotzen dira,
zelula hauek (neurona, gihar zelula, guruinak) seinalea jaso eta
erantzun berria sortzen dutelarik.

Neurotransmisore hauek xixkuetan gordeta egoten dira eta


exozitosiz askatzen dira.

Gune presinaptikoan dagoen egiturari botoi sinpatikoa deritzogu.

15
SINAPSI GUNEAN EMANDAKO PROZESUA:

• NT-ak gune sinaptikora exozitosi bitartez askatzen dira. Horretarako ezinbestekoa da


Ca+2 sarrera zelulan.
• EP bukaera axonikora heltzean, neuronaren atal honetako mintzean kokatuta dauden
boltaia menpeko Ca+2 erretenak zabaldu egiten dira, ioia zelulan barrena sartuz bere
gradientearen alde. Honek exozitosirako behar diren proteinak aktibatu egiten ditu eta
azkenean NT-a kanporatzen da.
• NT zelula postsinaptikoaren hartzaile espezifikoekin lotu egingo da, hurrengo neurona
edo zelularen gain erantzun bat sortuz. Erantzun hori aktibaziozkoa edo inhibiziozkoa
izan daiteke.
• Gune sinaptikoan askatutako NT-ak bertan endekatu (entzimen bitartez), edota
birxurgatu egiten dira berriro zelula presinaptikoak erabili ditzan (birziklapena).

Klaseko eztabaida: ANTIDEPRESIBOAK

Depresioa tratatzeko ematen diren farmakoak dira. Hauek sortzen duten mekanismoetako bat
serotoninaren birxurgapena inhibitzea da. Beraz, serotonina molekulak gune sinaptikoan
geratuko dira, serotonina pilatzen da eta horrela pazientearen egoera afektiboa hobetzen da.

Nahiz eta serotonina gune sinaptikoan mantendu, degradatzen joango da. Glia zeluletara joan
daiteke edo odol hodietara. Odol hodietatik gibelera joan daiteke eta bertan degradatu.
Bestetik, zelula presinaptikoak birxurgatu ditzake ere bai.

Klaseko eztabaida: AZETILKOLINAESTERASA

Azetil CoA eta kolina elkartuz


sortzen den neurotransmisorea da.
Gune postsinaptikoaren mintzean
dagoen entzima batek berriz bitan
banatzen du (azetilkolinesterasa).
Kolina berriz xurgatzen du gune
presinaptikoak.

Prozesu hau inhibituz gero,


azetilkolina gune sinaptikoan
metatzen da eta muskuluen
uzkurketa eragiten du.

16
Klaseko eztabaida: ERANTZUN AZKARRAK ETA MOTELAK

Erantzun azkarra emateko kanal ionikoak erabiltzen dira. hau da, neurotransmisoreak kanal
ionikoetatik sartuko dira zelula postsinaptikora. Kanala, sodio edo kloro hartzaile bezala
jokatuko du. Beraz, sodioa sartzen bada despolariazioa gertatuko da. Kloroa sartzen bada,
potasioa irtengo da, hiperpolarizazioa gertatuz (Cl-ak negatibotu egingo du eta K+ irtengo da).

Bestetik, erantzun motela neuromodulatzaile eta G proteinaren bidez ematen dira. Erantzun
hauek denboran mantentzen dira. Erantzun honetan, neuromodulatzaile hartzailea G proteinari
lotuta dago eta lotzean erantzun bat
sortzen du. Alde batetik, kanal ionikoak
ixten ditu, hortaz, K+ gutxiago irteten da
eta Na+ gutxiago sartzen da. Bestalde,
proteina honen bidez nerbio bulkadaren
maiztasuna handitu edo txikituko du.

Morfinaren kasua: proteina honen gune


aktiboan kokatuko da molekula eta
hartzaile espezifiko batzuekin lotuko da.
Horrela potasioa kanporatuko da eta
hiperpolarizatu egingo da.

Klasikoki, sinapsi kimikoak norantza


bakarreko komunikazio seinaleak direla
uste izan da. Hala ere, informazio
neurala ez da beti hain sinpleki
bideratzen eta era askotara
integratu daiteke (bereziki NSZ-
an).

Adibidez, neurona batek bere


axoiak adarkatu eta beste
neurona askorekin sinapsiak egin
ditzake, dibergentzia izeneko
prozesuan. Alderantziz, neurona
baten dendritek beste neurona askoren axoiekin sinapsia egin dezakete (konbergentzia).

Konbergentzia eta dibergentzien konbinaketak neurona batek 10.000 neuronetan jatorria


duten sinapsiak izatera eraman dezake. Honi gehiketa espaziala deritzogu. Neurona honetan
EP sortuko da bakarrik sinapsi guzti horiek eragindako mailakako potentzialen gehiketak
kitzikapen atalasea gainditzen badu.

Lotura axoaxonikoa badago seinalea inhibitu egiten da. Axoiaren zati


bat besste axoi batekin kontaktuan daagoenean honek seinalea
emateko ga<itasuna galtzen du, inhinbitu egiten da. Horrela neurona
horren axoi horrek, beharbada gehiago ditu, ez du neurotransmisorerik
askatuko gune postinaptikora.

17
Klaseko eztabaida: OPIOIDEAK

Opioideak antzina erabiltzen ziren medikamentu batzuk ziren. Hauek hartzean, paziente askok
menpekotasuna garatu zuten eta gaindosien ondorioz heriotza tasa asko igo da azken urteetan.
Farmako hau hartzeko beharra zeukaten.

Klaseko eztabaida: DROGA ADIKTIBOAK→ HEROINA

Gure organismoak beharrezkoa du elikatzea, edatea edo harremanak izatea. Honen bidez,
plazerra lortzen dugu. Plazerra dopaminaren ondorioz sentitzen dugu. Beraz, plazerra berriz
sentitzeko prozesu hauek errepikatzen ditugu eta prozesu fisiologiko hau errepikatzen da. Honi
esker, gure biziraupena eta espeziearen birsortzea lortzen dira.

Drogak kontsumitzean, sari zirkuitu hori


gehiegi aktibatzen da. Plazer sentsazio hori
handituko da. Narkotikoek narkosia
sortuko dute eta honek neuronen
inaktibazioa. Heroinaren kasuan, hau
morfina bihurtuko da. Orduan morfinak
hartzaile espezifikoa aurkitu beharko du
ekintza garatzeko (batzuetan hau ekidin
dezakeen molekula bat agertzen da, inhibitzailea).

Heroina neuronak lokartzen dituen narkotiko bat da, baina zenbait kasutan aktibatu egiten
gaitu. Heroinak neurotransmisore bezala jokatzen du, neuronak engainatuz. Heroina morfina
bihurtzen da, orduan gune presinaptikoko hartzaile batek hau hartzen du. Hartzaile honek Cl-
ioi gutxiago askatzeko seinalea ematen du, beraz, GABA errezeptoreak gutxiago hartuko ditu.
Orduan, normalean baino dopamina gehiago askatuko da eta plazer sentsazio hori handiagoa
izango da.

ZELULA ARTEKO KOMUNIKAZIOA NERBIO SISTEMAN: NEUROTRANSMISOREAK

Nerbio sisteman gutxienez 100 substantzia ezberdin ezagutzen dira neurotransmisore (NT)
potentzialak direnak. NS-an neurotransmisio sistemek ez dute isolaturik funtzionatzen, beste
sistemekin elkarrekintza anitzak sortuz baizik.

Ezagunenak noradrenalina, serotonina, dopamina eta azetilkolina

18
Klaseko eztabaida: GABA ERREZEPTOREA

Errezeptore hau aktibatzeko molekula ugari badaude, inhibizioa emango da. Errezeptore hau
modulatzaile negatibo ugarirekin inhibitu egiten da eta gutxirekin edo positiboekin aktibatu.
Dopaminaren kasuan, morfinak Cl- ioi gutxiago askatzea eragiten du, beraz ingurune zertxobait
positiboa sortzearen ondorioz dopamina gehiago askatzen da.

2.2. FISIOLOGIA SENTSORIALA:

2.2.1. SISTEMA SENTSORIALAREN PROPIETATE OROKORRAK:


Gure gorputzeko atal ezberdinetan ditugun hartzaile sentsorialak, bide nerbioso sentsitiboak eta
NSZ-ko atal sentsitibo ezberdinek sistema sentsoriala osatzen dute. Sistema honi esker gure
barne eta kanpo ingurumenak konstanteki bidalitako informazio sentsoriala jaso eta
prozesatzen dugu.

Sistema honek jasotako estimulu sentsorial asko kontzienteki sentitzen ditugun arren, badira
beste estimulu asko maila inkontzientean prozesatzen direnak.

Hartzaile sentsorialak estimulu konkretuak detektatzen dituzten egitura zelularrak dira. Kasu
batzuetan bukaera nerbioso sinpleak baino ez diren bitartean (larruazalean adib.), beste batzuk
egitura espezializatuak dira (begian adib.). Hartzaile hauek estimulu fisiko edo kimiko
ezberdinak (argia, beroa, pH-a,…) seinale elektriko bihurtzen dituzte, seinale hori NSZ-raino
garraiatuz.

Detektatu dezaketen estimuluaren arabera, hartzaileak honela sailka daitezke:

Estimulu sentsitibo bat hautemateko, estimuluak


EP-a sortu behar du hartzaile sentsitiboan (eta
ibilbide nerbioso osoan). Baina EP guztiak berdinak
badira, nola bereizi dezakegu, adibidez, beroa eta
presioaren arteko ezberdintasuna, edo behatzean
egindako ziztada besoan egindakoarengandik? Eta
estimuluaren intentsitatea eta iraupena. NSZ-ak
estimuluaren 4 propietate bereizten ditu:

19
• Estimuluaren izaera edo modalitatea: Aktibatutako hartzaile mota eta entzefaloan
jasotako atalaren araberakoa izango da. NSZ-ak hartzaile mota bakoitza sentsazio
batekin erlazionatuko du. Adibidez, hotzezko termohartzaile baten estimulazioa beti
jasoko da hotza bezala, nahiz eta estimulu erreala hotza izan ala artifizialki neurona
horiek kitzikatu.
• Estimuluaren kokapena: burmuinaren gune
sentsitiboak antolatuta daude heltzen diren
seinaleak kokatzeko. Adibidez, eskuko
ukimen hartzaileak garun gainazaleko gune
berezi batera bideratzen dute seinalea
(gune hori elektrodoekin kitzikatuko bagenu
eskuak zerbait ukitzen duela sentituko
genuke)
• Estimuluaren intentsitatea: Kitzikatutako
hartzaile kopurua eta hauek eragindako EP-en maiztasunaren menpekoa da.
• Estimuluaren iraupena: orokorrean iraupen luzeagoa duen estimulu batek EP kopuru
handiagoa sortzen du, beraz, neurotransmisore gehiago askatzen dira.

2.2.2. ZENTZU SOMATIKOAK:


Sentsibilitate somatikoa ukimena, tenperatura harmena, nozepzioa (estimulu mingarriak
hartzeko ahalmena) eta propiotzepzioak osatzen dute. Larruazala, giharrak, tendoi eta
artikulazioetatik datorren informazio somatikoa garun kortex parietalean kokatzen den gune
sentsitibora heldu eta bertan prozesatzen da. Hala ere, bere ibilbidean gutxienez 3 neurona
taldek parte hartzen dute: 1., 2. eta 3. mailako neuronak.

• Estimulu mingarria bideratzen duten


neuronak: bukaera sinpleak dituzten neuronak
dira. Neurona hauek tenperatura antzematen
dute ere bai. 37ºC-tik gora beroa antzemango
dute eta behera hotza. Horrez gain, tenperatura
asko aldatuz gero, mina eragingo dute.
• Merkelen errezeptoreak: presio konstantea eta
ehundura/textura antzematen dute.
• Bibrazioak antzemateko neuronak ere
existitzen dira.
• Ruffiniren gorpuzkuluek azalaren tenkaketa
antzematen dute.
• Ilearen sustraietako nerbioek ilearen mugimendua antzematen dute.

20
Informazio sentsitibo guztia bizkarrezurreko atzeko sustraitik sartuko da, gongoila
zeharkatuz. Propiozepzioa eta noziozepzioa bereizita etorriko dira. 1. Sinapsia zelula
hartzailetik lehengo neuronara egingo da. Ondoren, bizkarrezur muineko gai grisean
sinapsia egingo du noziozepzioko informazioak bizkarrezurrean gora joango den neurona
batekin. Informazioa 1. Mailako neuronatik 2. Mailako neuronara pasako da. propiozepzioko
neuronek, aldiz, bulbo errakideoan egingo dute sinapsia 2. Mailako neuronetara. Hala ere,
neuronen axoi horiek luzeak dira eta beste hainbat axoirekin batera joango dira nerbioak
osatuz. 3. Sinapsia talamoan gertatuko da.

Talamoa geltoki sentsitiboa da, izan ere, zentzumen guztiek bidalitako seinaleak hemendik
pasatuko dira, usaimena izan ezik. Ondoren, neurona gune sentsitibora helduko da eta
kontzienteki prozesatuko da. Prozesu honetan, alde batetik (ezkerra demagun) jasotzen den
informazio guztia garuneko kontrako aldean prozesatuko da (eskuinean, alegia) Gorputzaren
atal bakoitzak bere errepresentazio topografikoa dauka garun kortex sentsitiboan (informazio
sentsitiboaren antolaketa somatotopikoa).

Era berean atal horretatik jasotako estimulu ezberdinak garun kortexeko kokapen konkretu
horretan oso hurbil daude (adib.: ezkerreko eskuan hotza eta presioa).Gorputzeko atal batek
zenbat eta hartzaile sentsorial gehiago izan, hainbat eta kortex sentsitiboko azalera gehiago
beteko du. Adibidez, aurpegiak eta eskuek gorputzeko beste atal guztiek haina azalera hartzen
dute garunean.

Talamoak, zerebeloak eta NSZ-ko beste atal askok ere informazio sentsitiboa jasotzen dute.
Hala ere, garun kortexera heltzen ez den informazioa ez dugu kontzienteki hautemango.

IKTUS batek eragin handia badauka atal sentsitiboan, ezingo ditugu kaltetutako guneetan
jasotzen diren estimuluak hauteman.

Nozeptoreak (“nocere”: mindu) ehunean lesioak sortu edo sortzeko potentziala duten estimulu
mekaniko, kimiko edo termikoei erantzuten dieten hartzaileak dira. Gorputz osoan zeharreko
ehunetan ditugu, garunean eta gibel barruan izan ezik.

21
Edozein lesiotan bitartekari zelularrak askatzen dira (prostaglandinak, histamina, P substantzia,
etab.). Nozeptoreek bitartekari hauentzako hartzaileak dituzte euren mintzetan eta hauek
kitzikatzean mina edota azkura sentitzen dugu.

• Prostaglandinak: hilerokoan agertzen dira, eta miometrioaren uzkurketan eragiten


dute. Ibuprofenoak honen sintesia inhibitzen du
• Histamina: hantura erreakzioak eragiten ditu
• P substantzia: pain=mina, mina eragiten duen substantzia, nozeptoreak kitzikatuz.

Nozeptoreek, mina antzematean, EP eragiteaz gain, bitartekari zelularrak askatzen dituzte.


Bitartekari asko parakrinoak dira, alboko zelulak komunikatzeko. Etengabe agertzen dira eta
pila bat daude. Mina agertzean, lehenik min azkarra agertzen da, hau agertzean gorputzak
erreflexuak aktibatzen ditu eta inkontzienteki erantzuten dugu, ondoren gertatu denaz
kontzienteki ohartzen gara.

Bestetik, min geldoa (dolor sordo) agertzen da, hau mina benetan sentitu ostean geratzen den
mina da. Honen bidez, lesioak bertan jarraitzen duela esaten digu eta kontuz ibil gaitezen.

22
NOZEPTOREEK AKTIBATUTAKO BIDEAK:
• Erantzun erreflexu babestzailea: bizkarrezur muinean, entzefalotik pasatu gabe,
sortzen den erantzun motorea da. Adibidez oso bero dagoen zerbait eskuarekin
ukitzean, eskuak atzera egiten du bero
horretaz erabat kontziente izan baino lehen
(atzera-egite erreflexua). Erantzun hau ez da
kontzientea ezta borondatezkoa. Garunera
beranduago helduko da
• Garun kortexera doazen goranzko bideak:
informazioa garun kortexera heltzean mina
kontziente egiten da. Bide hauek orno-
muinean gurutzatu egiten dira eta kortex sentsitiboaz gain, sistema linbikoa (emozioak)
eta hipotalamoarekin (begetatiboa) ere lotzen dira. Guzti honen ondorioz, mina
pertzepzio subjektibo bat dela esaten da. Pertsona bakoitzak mina larritasun
ezberdinarekin (emozioak) bizi dezake, eta baita sintoma begetatiboekin ere (izerdia,
goragalea,…). Orduan, norbaitek min bat sentitzean txarto pasatu badu, min hori
saihesteko jokabidea aldatuko du hurrengo baterako.

NSZ-ak bide hauek modulatzeko mekanismoak ditu: orno-muinean zuzenean ekiten


duten interneurona inhibitzaileak eta kortexetik datozen beheranzko bide inhibitzaileak
(GABA, endomorfina, opiazeoak).

Horrez gain, mina jasatean, erantzun begetatiboa ere ematen da (bihotz maiztasuna…)

Klaseko eztabaida: MIN IGORRIA

Zerbait gertatzen ari denean,


bihotzeko bat demagun,
noziozeptoreek seinaleak bidaltzen
dituzte garunera. Garunak, ez du
ondo desberdintzen minaren
jatorria, beraz min sentsazioa
organora bidaltzeaz gain, azalera ere
bidaltzen du. Anginas de pecho:
bihotzean zerbait pasatzen denean
(arteria koronarietako tronbosi bat
demagun), bularreko, eztarriko eta
ezkerreko besoan mina sentitzen da

23
2.2.3. ZENTZUMEN BEREZIAK:

ENTZUMENA:
• Kanpoko belarria: Belarri-pabilioiak eta kanpoko entzumen hodiak osatzen dute.
• Erdiko belarria: Hezur tenporalean kokatutako airez beteriko hutsunea da. Kanpoko
belarriarekin mintz tinpanikoarengandik mugatuta dago eta nasofaringearekin
komunikatuta Eustakioren tronparengatik. Mailua, ingudea eta estribuak osatutako
hezur katea dago barnean. Hezur haun bidez tinpanoaren bibrazioak transmititzen dira
koklearaino.
• Barneko belarria edo labirintoa: entzumena eta orekaren organoetaz osatuta dago:
o Entzumenaren organoa edo koklea karakol itxurako hezurrezko egitura da. Bere
barnea likidoz beterik dago (perilinfa eta endolinfa), eta erdialdean mintzezko
egitura bat du (Corti-ren organoa), non entzumenaren hartzaileak dauden.
o Orekaren organoa hodi erdizirkularrek eta aparatu bestibularrak (utrikulua eta
sakulua) eratzen dute. Hauek ere hezurrezko egiturak dira baina barnetik
endolinfaz beterik eta mugimenduari buruzko informazioa hartzen duten
egituraz osatuta daude.

Soinua airearen bibrazioen efektua da. Gizaki gazte baten


belarriak 20-20000 Hz-ko maiztasuna duten soinu uhinak
hauteman ditzake (gure ahotsa: 300-3500 Hz). Bolumenari
dagokionez, gure ahotsa 60 dB ingurukoa da eta minaren
atalasea 120-140 dB-tan dago.

Soinu akutuek uhin maiztasun handiagoa dute grabeek baino.


Bolumena, aldiz anplitudearen araberakoa da.

24
Entzumena zentzu konplexua da, non airetik datozen soinu-uhinen energia bibrazio
mekanikoetan, uhin likidoetan, seinale kimikoetan eta, azkenik, ekintza potentzialetan
bihurtzen den. Seinale elektrikoa nerbio estatoakustikoaren bitartez NSZ-ra bidaltzen da, lobulu
tenporaleko entzumen kortexera helduz. Aireko bibrazioek tinpanoa mugiarazten dute, eta
tinpanoak mailua, ingudea eta estribua.

Hiru hezurtxo hauek uhinak anplifikatzen dituzte, izan ere, beharrezkoa da, kokleako likidoan
uhinak errazago galtzen dira. Orduan, uhinak anplifikatzean ez dira hain erraz galduko.

Estribuak leiho obalean egiten du


talka eta hodi bestibularreko likidoa
mugiarazten du. Hemengo uhinek
hodi koklearra (erdikoa) mugiarazten
dute. Hodi koklearraren oinarrian
mintz basilarra aurkitzen dugu.

Hodi koklearrean cortiren organoa aurkitzen dugu. Honen goialdean hodi koklearra eta hodi
bestibularra banatzen dituena mintz tektorioa dago. Mintz hau uhinei esker mugitzen da eta
Cortiren organoan dauden zelula
iletsuetan (ziliatu) presioa
eragiten du, orduan zelula hauek
sinapsia egiten dute hauen behean
dauden nerbio zelulekin eta honek
ekintza potentziala hasten dute.
Neurona hauek nerbio koklearra
osatuko dute. Mintz tektorioaren
eta mintz basilarraren
mugimenduek zelula ziliatuen
zilioak mugiarazten dituzte,
seinalea abiaraziz

Mintz basilarra: estua eta zurruna da leiho obala eta biribiletik


zenbat eta hurbilago egon. Baina bere mutur distalera hurbildu
ahala zabalduz eta malgutuz doa. Leiho obalera heldutako
bibrazioek (estribuaren oinarria leihorantz mugitzean sortuak)
mintz basilarraren desplazamendua eragiten dute. Mintz
basilarra uhinak sortuz mugitzen da, eta berarekin likido
perilinfatikoa eta endolinfatikoa (uhin bidaiariak).

Soinuaren maiztasuna zenbat eta handiagoa izan (tono akutuak),


mintz basilarraren mugimenduak handiagoak dira koklearen
oinarritik hurbil (leiho obala eta biribiletik hurbil). Ordea, zenbat
eta tono grabeagoak izan (maiztasun txikia), mugimendua
handiagoa izango da koklearen puntatik hurbil.

25
Tonoaren determinazioa: Zenbat eta maiztasun (tonu) handiagoko soinuak izan koklearen
oinarritik hurbilago dauden zelula ziliatuek hautemango dute, eta alderantziz. Beraz, soinu
maiztasun espezifiko bakoitzak mintz basilarrean zehar puntu konkretu bateko zelulak eta,
ondorioz, entzefaloko neurona konkretuak aktibatzen ditu. Alegia, zuntzen antolaketa
tonotopikoa dago.

Soinu bolumenaren determinazioa: Prozedura biren bitartez: Bolumena igo ahala, mintz
basilarrean eta zelula ziliatuetan bibrazioaren anplitudea handitzen da, zelulak maiztasun
handiagoarekin kitzikatzen direlarik. Bibrazioaren anplitude igoerak zelula ziliatu gehiago
kitzikatzea eragiten du, zuntz nerbioso gehiago kitzikatzen direlarik. Honi esker bolumenaren
igoera antzematen dugu.

Soinuaren jatorria: Gure garunak soinu iturriaren


jatorria ezagutzeko albo bietara heldutako
informazioa behar du. Plano horizontalean (ezker-
eskuma) soinua nondik datorren jakiteko bide nagusi
bi erabiltzen ditu gure entzumen-sistemak:

• Zenbateko aldearekin heldu den soinua


belarri batera eta bestera.
• Belarri bietan soinuaren intentsitatearen
(bolumenaren) arteko ezberdintasuna.

Soinua aurretik ala atzetik, edo goitik ala behetik


datorren jakiteko belarri-pabiloiak laguntzen digute.

Entzumenaren bideak: Nerbio


koklearreko zuntzak (N.VIII)
entzumen kortexera heldu baino
lehen sinapsi ezberdinak egiten
dituzte (albo bietan). Beraz, garun
kortexera heldutakoak
prozesamendu ezberdinak izan ditu
bidean.

26
OREKAREN ORGANOA:
Espazioan gure gorputzak duen posizioaz gure NSZ-ri informatzeko organoa da, orekaren
organoak garrantzi handia du. Orekaren organoa orekaren sentsazioa detektatzen duen organo
sentsitiboa da, eta bere osagai funtzionalak mintzezko labirintoan aurkitzen dira. Organo honek
2 egitura desberdin ditu:

• Hodi erdizirkularrak
• Sakulua (kokleako endolinfarekin kontaktuan dagoen
gunea) eta utrikulua (hodi erdizirkularrekin kontaktuan
dauden zakuak)

Oreka aulki bate bezalakoa dela esan dezakegu. 4 hanka behar


ditu (zerebeloa, ikusmena, propiozepzioa eta orekaren organoa)
eta hauen elkarrekintzan sortzen da. Batek ondo funtzionatu ezean, orekak ez du ondo
funtzionatuko.

Hodi erdizirkularrei esker espazioan kokatzea lortzen dugu. 3 hodi daude (goikoa, atzekoa eta
horizontala) eta horrela 3 dimentsiotan koka gaitezke. Hodien puntetan gongoil moduko batzuk
daude, bertan anpuluak deritzen errezeptoreak daude. Likidoaren mugimenduaren bidez nerbio
estatoakustikoaren bidez mugimendua antzemango dute. Azelerazio angularra antzematen
dute.

• Goiko hodia: bai egitearen mugimendua antzeman, hau da, burua gorantz eta atzerantz
mugitzean antzeman.
• Hodi horizontala: ezetz esatearen mugimendua antzematen du. Hau da, burua plano
horizontalean mugitzea antzematean du.
• Atzeko hodia: buruak sorbaldak ukitzean egiten den mugimendu hori antzematen du.

27
Bestetik, sakulu eta utrikuluan makulak daude. Egitura sentsitiboak dira eta likidoan otolitoek
duten mugimendua antzematen dute. Hua da, azelerazio lineala antzematen dute, espazioan
daukagun norabidea eta grabitatearen inguruko informazio ematen digu.

• Utrikuluan: azelerazioa plano


horizontalarekiko paraleloa denean estimulua
jasoko du. Kotxean goazenean, adibidez, ileak
atzera edo aurrera mugituko dira, azelarazio
sentsazioa eraginez
• Sakuluan: grabitateari buruzko informazioa
jasoko dugu. Azelerazioa plano
bertikalarekiko paraleloa izango da.
Igogailuan, gora goazenez, inertziaren
ondorioz, ileak beherantz mugituko dira
hasieran eta azelerazio sentsazioa emango
digu.

Bide bestibularrak: Zuntz bestibular aferenteak tronkoentzefaloko nukleo bestibularretara


heltzen dira. Bide bestibularrak orekaren organotik datozen eta kokleatik datozen neuronek
osatzen dituzte. Hortik:

• Zerebelora: orekarako erantzun motoreak.


• Nukleo okulomotoreetara: begien mugimendu erreflexuak (erreflexu bestibulu-
okularra). Honen bidez begiak mugiarazten ditugu orekan jartzeko
• Talamoa eta hortik garun kortexera (aktibitate bestibularraren sentipen kontzientea)

“bueltak ematean” gure begiak distagmoa egiten dute, hau da, buruak bueltak ematean
begiekin puntu zehatz bat hautematen dugu eta biratzean, begiak ezker-eskuin mugitzen ditugu
puntu horri begiratzeko. Geratzean, ohikoa da begiek oraindik mugimendu hori egiten jarraitzea,
ez delako geratu garenaren seinalea garunera heldu oraindik.

Sintoma hau bertigoak dituzten pertsonekin agertzen da ere bai, izan ere, orekaren organoak
ez duenez ondo funtzionatzen, biratzen dabiltzala pentsatzen du garunak eta erreflexu hau
martxan jartzen du. Proba bestibularren bidez oreka balora genezake, begiak itxiarazten dira
eta pertsona tente egoteko gai den baloratzen da.

28
IKUSMENA:
Begia kamera baten antzera funtzionatzen duen organo sentsitiboa da. Argia gainazal
fotosentikor batean fokatzen du (erretina) leiar batekin (kristalinoa) eta irekidura batekin (begi-
ninia), zeinen diametroa zabaldu egin daitekeen begi barnera sartuko den argi kantitatea
aldatzeko.

Begiak, osotasunean, 3 tunika ditu:

• Kanpoko tunika fibrotsua: esklerotikak, korneak eta muskulu okulomotoreek osatzen


dute.
o Esklerotika: (“begiaren zuria”): begi-globoaren forma mantentzen du eta
babesa ematen dio.
o Kornea: argi izpiak pasatzen uzten duen mintz gardena da. Begiaren
aurrealdean esklerotikaren jarraipena da. Baskularizazio txikia dauka, beraz,
humore urtsuaren bidez heltzen zaizkio nutrienteak
• Erdiko tunika edo ubea: hurrengo egiturak atzetik aurrerako ordenean ordenatuta
daude
o Koroidea: odol basoetan aberatsa den geruza, esklerotikaren azpian ageri da.
o Gorputz ziliarra: humore urtsua ekoizten duten zelulak ditu eta leiarraren
moldaeraren arduraduna den gihar ziliarra dauka puntan.
o Iris-a: gutxi gora behera pigmentatuta dagoen diafragma zirkularra da. Erdian
dagoen zuloaren (begi-ninia) diametroa murriztu (miosia) ala handitu egin
daiteke (midriasia) argiaren intentsitatera moldatzeko
• Barneko tunika: erretinak osatzen du, Argia (energia elektromagnetikoa) bulkada
nerbiosoetan bihurtzen duten fotohartzaileak dituen geruza da. Zelula hauei zelula
sentsorial dei geniezaieke ere bai.

Klaseko eztabaida: TANTA DILATATZAILEAK

Tanta hauen bidez begi ninia dilatatzea lortzen da, erretina ikusteko. Erretinan papila bereizi
dezakegu, nerbioen eta odol hodien kontzentrazio handia dagoen ingurunea baita. Gainera
puntu horretan ez dago fotohartzailerik. Erretinan zehar badaude, benetan erabilgarriak fobean
daude.

29
Begi barruan edukina deritzon hainbat likido eta egitura daude:

• Humore urtsua: kornea eta kristalinoaren artean dagoen likidoa da. Muskulu ziliarrak
ekoitzia. Likido hau eslemen hodien bidez birziklatzen da eta beharrezkoa da kornean
presioa eragiteko, deforma ez dadin. Horrez gain, metabolismorako beharrezko diren
molekulak ematen dizkie korneako zelulei.
• Humore beirakara edo bitreoa: begi barrunbean agertzen den likido gelatinosoa da.
Kolagenoan aberatsa da eta begiaren forma mantentzen laguntzen du. Horrez gain
erretinarekin elkartrukeak egiten ditu uneoro.
• Kristalinoa: irisa eta humore beirakararen artean kokatutako leiar naturala da. Gorputz
ziliarretik esekita dago lotailu berezi batzuen bitartez. Oso elastikoa da eta honi esker
bere kurbaduraren erradioa alda daiteke, moldatzea (akomodazioa) bermatuz.

Klaseko eztabaida: NOLA FOKATZEN DUGU?

Begien aurrean eskua jartzen badugu, zer fokatu nahi dugun aukeratzeko gai gara. Eskua
fokatzen badugu, urrunekoa ez dugu ondo ikusiko, izan ere, hurbilekoa fokatu dezagun
kristalinoa moldatu egingo da argi izpi horiek puntu fokalera heltzeko. Beraz urrunetik datozen
argi izpiak ezingo ditugu ondo ikusi.

Bestetik, urrunekoa fokatu nahi badugu, kristalinoa ez da hain zabal egongo, izan ere, urrunetik
datozen izpiak direnez, zuzen datoz jada eta ez dute hainbeste kurbatzerik puntu fokalera behar
bezala heltzeko.

Argi izpiak kurbatu edo okertu egiten dira dentsitate ezberdineko ingurune bat zeharkatzean.
Hau da, argi izpiak errefraktatu egiten dira. Argi izpiek leiar ganbila zeharkatzen dutenean
konbergitu egiten dute puntu fokal batean. Ordea, dibergitu egiten dute leiar ahurra
zeharkatzean. Begiaren egitura ezberdinek errefrakzio botere handia dute (kristalinoa, humore
urtsua eta humore bitreoa)

30
Kristalino ganbila: kristalinoa horrela jartzean, argi izpiak kurbatzen ditu, puntu fokala eratuz.
Distantzia fokala kristalinotik izpi guztiak batzen diren tokiraino dagoen distantzia da. Horrez
gain, puntu fokala erretinan agertuko da eta hemengo fotohartzaileak argiarekin estimulatuko
dira, garunean irudia sortuz.

Dioptriak: argi izpiak ondo fokatzeko behar den distantzia neurtzen dugu. Dioptria=1/f(m). Begi
osasuntsu batek 60 dioptria ditu gutxi gora behera, orduan dioptria bat dugula esatean, metro
batera dauden izpiak ez direla ondo fokatzen esan nahi du. Distantzia handitzen bada, dioptria
txikitzen da.

Ikusmen normala (emetropia) duen heldu gazte baten begiak izarrak bezain urruti eta 10 cm-ra
dauden hurbileko objektuak fokatzeko gai dira. Begiaren errefrakzio boterea (dioptriatan
neurtzen dena) minimoa da begiak urruneko objektuak fokatzen dituenean, eta handiena da
hurbilekoak fokatzen dituenean (hurbileko puntua ≈ 10 cm). Aldagarritasun hau moldatze
erreflexuari esker gertatzen da.

• Urruneko objektuak: 6 m baino urrunago dauden objektuen askatutako izpiak zuzen


datoz, beraz leiarra ez da hain ganbila izan behar.
• Hurbileko objektuak: hurbileko objektuak fokatzeko beharrezkoa da leiarra ganbilagoa
izatea. Izan ere, 6m baino gutxiagotara dauden objektuen izpiak okertuta datoz, beraz,
puntu fokalera behar bezala iritsi daitezen, leiarra oso ganbila izan beharko da.
Ganbilagoa denez, argi izpiak gehiago okertuko ditu eta puntu fokala hurbilago egongo
da.

Leiarra gihar ziliarrak erregulatzen du. Leiarra argaltzeko, gihar hau erlaxatu egiten da. Harizpiak
giharra inguratzen bezala daude, beraz, erlaxatzean espazio gehiago okupatzen du muskulu
honek eta harizpiak tiratzen ditu, harizpiek kristalinoari tiratuz. Bestetik, gihar ziliarra
uzkurtzean, leiarra ponpatu egingo da, uzkurtzean muskuluak ez duenez hainbeste espazio
okupatuko, harizpiak malgutuko dira eta ponpatu egingo da leiarra.

31
Klaseko eztabaida: HIPERMETROPIA ETA MIOPIA

Hipermetropia: begi txikiaren sindromea, hau da,


kristalinoa ez dago behar bezain beste ponpatuta,
orduan, argi izpiak distantzia gehiago behar dute
puntu fokala eratzeko. Kasu honetan erretinaren
atzetik jarriko da. Korneak ganbiltasuna galdu
duela esan genezake eta konpontzeko lente ganbil
bat jarriko dugu, argi izpiak aurretiaz okerdura
txiki bat izan dezaten.

Miopia: begi handiaren sindromea, hau da, argi


izpiak ez dira erretinara iristen. Kristalinoa
ganbilegi dago, beraz puntu fokala hurbilegi dago
eta ez da erretinara iritsiko. Hau konpontzeko
lente ahur bat jarri beharko da, argi izpiak
dibergitzeko eta horrela puntu fokala urrunago
egongo da.

Erretinak zelula geruza ezberdinak ditu, barneko geruzetan argiarekiko sentikorrak diren zelula
fotohartzaileak daudelarik:

• Konoak eguneko ikusmenaren arduradunak dira, eta baita xehetasunen eta koloreen
ikusmenaren arduradunak (ikusmen fotopikoa). Bastoiak baino gutxiago diren arren,
erretinako fobean konoak baino ez daude. Horregatik fobea ikusmen zorroztasun
handiena duen erretinako gunea da, ikusmen-eremuaren erdigunea delarik.
o 3 kono mota daude: gorria, urdina eta horia. Uhin luzeraren arabera
antzematen dira eta hauen hiruren intentsitate nahasketan beste koloreak
lortzen ditugu.
• Bastoiak (makilak), gaueko ikusmenaren arduradunak, argiarekiko sentikorragoak dira
baina koloreak ez dituzte bereizten eta ikusmen zorroztasun txikiagoa dute (ikusmen
eskotopikoa). Erretina osoan, kono bakoitzeko 20 makila daude. Ilunetan koloreen
bereizketa oso zaila da, makilek ez dutelako koloreak antzemateko gaitasunik.

Zelula fotohartzaileek pigmentu batzuk


dituzte barnean. Argia heltzean
pigmentuak zatitu, erreakzio kateatu
batek argia seinale elektriko bihurtu
seinalea geruzako beste zeluletara
hedatzen da. Sinapsia egiten dute zelula
bipolarretara eta hauek ondoren nerbio
optikora bideratzen dira.

32
Ikusmen informazio honek ikusmen bideetatik bidaia hasten du,
seinalea lobulu okzipitalean aurkitzen den ikusmen kortexeraino
helduz. Nerbio optiko bakoitzak 2 bide ditu, begi bakoitzaren zati
bakoitzeko informazioa daramatenak. Alde medialeko informazioa
kiasma optikoan gurutzatzen da eta beste aldeko gune optikora doa.
Alde lateraletako informazioa, aldiz, alde bereko gune optikora doaz.

Ikusmen gunean 2 kortex daude: primarioa eta sekundarioa.


Primarioan ikusmen orokorra barnebiltzen da. sekundarioan, aldiz,
ikusten duguna ulertzeko gaitasuna barnebiltzen da (irakurtzea,
hitzak, ekintzak…). Gune sekundarioa handiagoa da eta lobulu
parietalera ere zabalduko da.

33
USAIMENA ETA DASTAMENA:
Usaimena eta dastamena zentzu kimikoak dira. Sudurraren goikaldean usaimen epitelioa dago.
Bertan kimiohartzaile mota ezberdinak daude eta hauek usaimen erraboilera bidalitako
seinaleen konbinaketak usain mota ezberdinak eragiten dituzte.

Usaimen bideak NSZ-ko zentro ezberdinekin lotzen dira (linbikoa, begetatiboa, etab.). Listu
jarioa, jokamolde sexuala eta emozioen espresioa usaimen estimuluek eragindako erantzun
erreflexuak izan daitezke.

Sistema linbikoarekin lotuta daudela


esan dezakegu, zerbait usaintzerakoan
emozio edo oroitzapen bat ekarri
diezakegulako burura. Sistema
linbikoaren barruan hipokanpoa
azaltzen da. Gune honek oroitzapenak
gordetzen ditu, beraz usainekin
oroitzapenak gogora ditzakegu.

Bestetik, mihiaren gainean papila


izeneko egitura bereziak ditugu. Hauen
barnean 5 motako dastamen
kimiohartzaileak daude: zapore gozoa,
gazia, azidoa, mingotsa eta umami
zaporea detektatzen dutenak. Gure
dastamena bost sentsazio hauen
konbinaketa ezberdinek osatzen dute.
Kimiohartzaileek sortutako seinale
elektrikoak pare kraneal ezberdinek
(VII, IX, X) bideratzen dute dastamen
kortexeraino. Badaude zenbait zelula zein 5 zaporeak antzeman ditzaketen.

Umamia: sabroso, atun sikue, arraine siketute... Asia parteko elikagaietan aurkitu ohi
da. GLUTAMATOA dago elikagai horietan, zelula hauetan glutamato hartzaileak daude.
Beraz zapore hau existitzen dela ondoriozta daiteke.

Dastamen zelulek estimulua jasotzean sinapsia egingo dute neuronekin eta seinalea garunera
bidaliko dute.

34
2.3. MUGIMENDUA ETA BERE KONTROL NERBIOSOA:

2.3.1 BIDE MOTORE SOMATIKOA, LOTURA NEUROMUSKULARRA ETA GIHARRN


UZKURKETA
NSZ-an informazioa batu eta prozesatu ondoren, honek organo efektore ezberdinen bitartez
egingo den erantzuna prestatzen du. Organo efektoreak gihar eskeletikoa, gihar leuna
(erraietakoa), bihotz giharra eta guruinak dira. Gihar eskeletikoa sistema motore somatikoaren
kontrolpean dago.

Motoneuronak bizkarrezur muinetik gihar eskeletikora doazen neuronak dira. Hauen somak
muineko aurreko adarrean aurkitzen dira eta hortik axoiak bidaltzen dituzte giharretaraino.
Heldu baino lehen axoiak adarkatu egiten dira, motoneurona bakoitzak gihar zuntz (zelula)
ugari inerbatzen dituelarik.

Motoneurona eta zuntz muskularraren artean emandako loturari deritzogu lotura


neuromuskularra.

Egitura honetan, akzio potentziala heltzen denean neurotransmisorearen (azetilkolina edo


Ach) askapena gertatzen da. Ach-a gihar zelularen mintzean aurkitzen den hartzailearekin lotu
eta erretenak zabaltzea eragiten du, zeintzuetatik Na+ sarrera ematen den, gihar zelula
despolarizatuz.

Neuronak xixkuetan gordetako azetilkolinak (Ach) exozitosiz askatuko ditu eta miozitoen mintz
sarkoplasmikoan dauden hartzaile nikotinikoek hartuko dituzte. Hartzaile hauek kanal proteiko
batzuk zabalduko dituzte eta mintz sarkoplasmikoa despolarizatuko da. Honen ondorioz
muskuluaren uzkurketa prozesua emango da. Hurrengo orrialdeko irudian prozesu hau ikus
dezakezu.

35
Kurare pozoia: azetilkolina lotu
behar den lekuan txapel bat
(molek.) eta orduan muskuluak ez
dira uzkurtzen. PARALISIA→
asfixiaz hil

Botox-a: Neurona motorearen


amaieran jarri eta
neurotransmisoreak ez dira
xixkuetatik irtetzen. Uzkurketa
gutxiago aurpegian eta ximur
gutxiago.

Gihar zelulen mintzean


(sarkolema) T tubulu izeneko inbaginazio bereziak daude. Zelulan sorturiko EP-a gune honetara
heltzean seinale berezia sortzen da zelulak bere erretikulu sarkoplasmikoan biltegiratuta duen
Ca+2 askatzeko zitosolera.

Ioi honek uzkurketa aktibatuko du. Gihar zelulen zitoplasman (sarkoplasma) miozuntzak
izeneko egitura uzkurtzaileak daude. Egitura hauek proteina ezberdinez eratuta daude (aktina,
miosina, tropomiosina, troponina,…) eta euren arteko elkarrekintzari esker uzkurketa
muskularra gertatzen da. Prozesu hau emateko ezinbestekoa da Ca+2 (eta energia, ATP).

Irudi honetan miozuntzak atseden egoeran daude.

36
Ca+2 ioia askatzean troponinarekin lotzen da eta troponina-tropomiosina konplexua
desplazatzen du. Hau mugitzen denez, miosina burua aktinarekin lotu ahal izango da eta orduan
uzkurketa ahalbidetzen da.

Giharrak ez badu uzkurketarekin jarraitu behar, kaltzioa troponinatik askatzen da eta erretikulu
sarkoplasmikora bueltatzen da.

37
Bihotzekoak: muskulu kardiakoko troponinak odolera askatzen dira eta honen arabera
bihotzaren egoera antzeman daiteke. Honen bidez muskulu kardiakoa ondo funtzionatzen ari ez
dela ikus dezakegu.

Neurona motorean dagoen akzio potentziala deskribatzen da


grafiko honetan. Honetan gertatzen den jarduera elektrikoa
neurtzen da

Grafiko honetan, aldiz, mintz sarkoplasmikoan gertatzen den


despolarizazioa aztertzen da, jarduera elektrikoa ere bai.

Grafiko honetan giharraren uzkurketa neurtzen da, jarduera


mekanikoa neurtzen da besteetan ez bezala.

2.3.2. MUGIMENDUAREN KONTROLA: ERREFLEXUAK ETA BORONDATEZKO


MUGIMENDUAK:
Gorputzak egiten dituen mugimendu gehienak mugimendu erreflexuen (erantzun a bizkarrezur
muinean ematen da, prozesatu gabe), borondatezkoen (entzefaloak erantzun edo ekintza bat
planifikatzen du) eta erritmikoen (interneuronak erabiliz) konbinaketa koordinatua dira.

3 mugimendu kota daude. Goian aipatzen diren hirurak.

Mugimenduak koordinatuak izan daitezen beharrezkoa da egitura guzti hauen arteko


elkarrekintza egokia: aferentzia sentsitiboak (propiozepzioa, ikusmena eta orekaren organoa),
informazio sentsitiboa integratu eta erantzun motorea kontrolatuko duten egiturak (muina,
tronkoentzefaloa, zerebeloa, gongoil basalak eta kortexa) eta organo efektoreak (gihar
eskeletikoa).

PATROI ERRITMIKOA:
Ibiltzea da ezagunena, oinez gabiltzanean ia erreflexuki gabiltza. Patroi bat jarraitzen dugu eta
ia automatikoki ibiltzen gara. Erritmoa aldatzeko edo geratzeko borondatea beharrezkoa izango
da. Arnasketa erritmikoa da ere bai. Patroi erritmiko hau jarraitzeko interneuronak ditugu
(ibiltzeko bizkarrezur muinean, arnastearena tronkoentzefaloan...)

ERREFLEXUA:
Estimulu sentsitibo bati erantzunez automatikoki gertatzen den edozein gihar aktibitatea da.
Erantzuna garunean prozesatu beharrean, bizkarrezur muinean prozesatuko da. Bizkarrezur
muina eta tronkoentzefaloa dira erreflexuetan emandako erantzuna prestatzen duten egiturak.

38
Neurona sentsitiboak atzeko adarretik sartu eta erantzun motoreak segidan aurreko adarretik
irtengo dira.

• Erreflexu monosinaptikoa: neurona sentsitiboak zuzenean egiten du sinapsia neurona


motorerekin
• Erreflexu polisinaptikoa: neurona bitartekari bat agertzen da neurona sentsitibo eta
neurona motorearen artean. Interneurona deritzo.

ERREFLEXU MIOTATIKOA:

Gihar tonoaren mantentzean parte garrantzitsua da. Gihar-tonoa borondate gabeko oinarrizko
uzkurketa jarraia (tonikoa) da. Bere funtzioa grabitatearen efektua indargabetu eta gorputz
jarreraren mantentzea bermatzea da. Eserita gaudenean, bizkarrezurreko muskuluek
gutxieneko uzkurketa bat mantentzen dute, ez gaitezen erori. Hau ez da kontzienteki egiten,
erreflexu bat baita. Gihar tono deritzo, neuronek seinale minimo batzuk bidaltzen ditu hau
mantentzeko.

Erreflexu errotulianoa: adibide ezaguna da.


Tendoi errotulianoa mailuarekin jotzean,
kuadrizepsa luzatzen da, uzkurketa eraginez.
Horren ondorioz gihar tonoa galduko da eta
bizkarrezur muinak erantzun bat eman
beharko du berreskuratzeko. Gihar tonoa
berreskuratzeko, neurona eferenteak muskulu
iskiotibialak luzatuko/erlaxatuko ditu,
bestaldean kuadrizepsa zerbait uzkurtuz eta
gihar tonoa berreskuratuz. Honen bidez argi
geratzen da erantzun erreflexua martxan
dagoela.

39
Besoetan pisu bat hartzean eta gehiago jartzean, besoak ere gora egingo du, erreflexu modura.

ERREFLEXU FLEXOREA EDO ERREFLEXU LUZATZAILE GURUTZATUA:

Erreflexu mota honen bidez minetik ahalik


eta arinen ihes egiteko mugimenduak
gauzatzen ditugu. Oinarekin zerbait
zapaltzean lehenik mina jasotzen dugu,
bizkarrezur muinean atzetik sartu eta
aurreko bi adarretatik seinale motoreak
irtengo dira. Alde batetik, erantzuna mina
jaso dugun hankara joango da, izterreko
muskuluak uzkurtzeko eta hanka
altxatzeko.

Bestetik, beste izterreko muskuluak


uzkurtuko dira, beste hanka altxatu
dugunez, pisu guztia hanka honek jasoko
du eta orduan muskuluak uzkurtuko dira
hau jasateko.

40
BORONDATEZKO MUGIMENDUA:
Hiru pausutan sailka daiteke: mugimenduaren
planifikazioa, ekintza hastea eta mugimendua
gauzatzea.

Garun kortexa funtsezko egitura da borondatezko


mugimenduetan. Zerebeloa eta gongoil basalak
bezalako egiturekin konexioak egiten ditu
mugimenduen kontrol egokia egiteko. Lobulu
frontalean gertatzen da borondatezko
mugimenduak egiteko seinaleen sorrera.

Mugimendua gauzatzerakoan, garunak erantzun bat jasoko du ere bai. Gauzatu dela ikusten
dugunez, konfirmatu egingo dugu eta baloratzeko gai izango gara ere bai.

Garuneko lobulu frontalean 3 gune daude:

• 1. Mailako gune motorea: lobulu frontalaren


atzeko partean kokatzen da. Gihar
konkretuetara prezisio handiko seinale
elektrikoak bidaltzen ditu. Hemen ere
antolaketa topografikoa ikus daiteke.
• 2. Mailako gune motorea: bestearen aurrean
dago (lobulu frontalean baita ere) eta lehen
mailako gunera bidaltzen ditu axoiak. Bere
kitzikapenak gihar talde handien kontrola
egiten du (ukabila itxi, hanka aurreratu oinez ibiltzeko). Ekintza edo gune zehatz batera
seinalea bideratzeko seinaleak antolatzen ditu, horrela hurrengo gunean beharrezkoak
diren neuronak aktibatuko dira soilik.
• Kortex prefrontala: lobulu frontalean, beste egituren aurrean dago. Beste funtzio
batzuen artean, mugimenduen planifikazioa atal honetan egiten da, axoiak beste gune
motoreetara bidaliz. Horrez gain, balore etikoak, morala, arrazonamendua, izaera…
agertzen dira gune honetan.

Hemisferio bateko gune motoreak, beste aldeko muskuluak kontrolatuko ditu, gurtzapenaren
bidez. Tronkoentzefaloko piramideetan gurutzatzen dira-

41
IRUDIMENA ERABILITA txotxongilo bat bezala uler genezake borondatezko erantzun motorea.
Eskuen bidez dena planifikatzen dugu (gune prefrontala), eskuetatik zenbait hari irtetzen dira,
gune espezifiko bat kontrolatuko duten hariak (besoak, hankak, eztarria…). Azkenik hari
horietatik beste zenbait hari irtengo dira, muskuluak eta hauen gune ezberdinak kontrolatuko
dituzten nerbioak. Ondoren, hemendik seinalea irtengo da eta helmugara joango da.

Klaseko eztabaida: HEMIPLEJIA

Alde bateko gune motore primarioa infartatuz gero, hemiplejia bat gertatuko litzateke. Gai gara
planifikatzeko, baina erantzuna bideratuko duten nerbioek ez dutenez funtzionatzen ezingo
ditugu muskuluak mugitu.

Klaseko eztabaida: GONGOIL-BASALAK ETA PARKINSONA

Planifikazioan eragina duten gongoilak dira. Parkinsona duten pazienteetan, gongoil hauek
dopamina falta dute, planifikazioan eraginez. Borondatezko mugimenduak planifikatzea
kostatzen zaie, geldotasunez egingo dituzte.

2.4. NSZ AUTONOMOA ETA HIPOTALAMOA:

2.4.1. NERBIO SISTEMA BEGETATIBOA


Nerbio sistema begetatiboa (NSB) barneko organo eta zirkulazioaren funtzionamenduaren
erregulatzailea da. Erantzun oso azkarrak sortuz, gihar leuna, bihotz giharra, guruinak eta gantz
ehuna kontrolatzen ditu (eferentziak). Horretaz gain, erraietako informazio sentsitiboa NSZ-ra
eramaten du (aferentziak).

NSB-a dela medio, errai funtzio asko bizkarrezur muinean, entzefalo enborra eta hipotalamoan
prestatutako erreflexu autonomoen bitartez ematen dira (adib., erreflexu fotomotorea edo
barohartzailea).

SNB-aren erantzunak beso eferente biren bitartez gauzatzen dira: sistema sinpatikoa eta
parasinpatikoa

42
BIDE PARASINPATIKOA:
Bide honetan azetilkolina neurotransmisorea erabiltzen da
eta bide kolinergiko ere deritzo. Bide parasinpatikoak
kontrolatu ditzaketen zelulak (erraietakoak normalean)
azetilkolina hartzaileak dituzte. PSP-ak gure barne
organoak erregulatzen ditu “atseden” egoeretan. Horrez
gain, digestioaz arduratzen da

Azetilkolinak (Ach) hartzaile mota biren bitartez egiten du


ekintza: hartzaile nikotinikoak eta muskarinikoak. Hauetaz
jakin beharrekoa da mota desberdin ugari daudela (Mx)

BIDE SINPATIKOA:
Bide honetan noradrenalina eta adrenalina dira erabilitako neurotransmisoreak, hala ere,
noradrenalina da erabiliena. Bide honi bide adrenalgiko edo noradrenalgiko ere deritzo.

Sistema sinpatikoak gure organismoa estres estimuluetarako prestatzen du, zainketa handitu
eta “iheserako” erantzunak sortuz (bapateko ariketa fisikorako prestaketa). Erasoa edo
aktibitate handia dominatzen duen nerbio sistema autonomoaren adarra da.

Katekolaminak, hau da, noradrenalina (NA) eta adrenalina (A) nagusiki hartzaile mota birekin
lotzen dira organo ezberdinetan:  eta  hartzaileak.

Bide honek zeluletan bi eratan eragin dezake: zuzena (neurona bidezkoa) eta ez zuzena
(giltzurrun gaineko guruinena).

• Zuzenekoan neuronak neurotransmisoreak askatzen ditu eta diana zelularen


errezeptoreek hartzen dituzte. Kasu honetan noradrenalina da nagusi
• Ez zuzenekoan neuronak guruin adrenalei ematen die seinalea. Hauek adrenalina
sintetizatzen dute eta odolera askatzen dute. Neurotransmisorea diana zeluletara
heltzen da odol bidez. Bide honen jatorria enbriologikoa da, endodermotik sortzen da,
Nerbio sistema bezala, orduan lotura estua daukate.

43
SISTEMA PARASINPATIKOAREN EKINTZA FISIOLOGIKOAK:
• Bihotza: Frekuentzia murriztu (uzkurketaren gain eragin eskasa). Nodulu sinusalaren
erritmoa moteltzen du, honengatik gutxiago uzkurtzen da. Erritmo hori geratzekotan,
sistema parasinpatikoaren aurka egiten da, atropinaren bidez sistema parasinpatikoa
inaktibatzen da eta bihotza berriz martxan jartzen da.
• Muskulu leuna:
o Bronkioak: Bronkokonstrikzioa, ez delako arnas maiztasuna igo behar
o Ureterra eta maskuria: Ureterren eta detrusorearen uzkurketa, eta maskuriko
barne-esfinterraren erlaxazioa.
Maskuria handitzen doan heinean, txizagura daukagula konturatzen gara,
parasinpatikoaren bidez detrusorea uzkurtuko da, salbu gaudenez, txiza
lasaitasunez egin dezakegulako.
MIN IGORRIA: kolikoak saihesteko parasinpatikoa blokeatuko dugu, izan ere,
parasinpatikoak ureterreko muskulu leuna uzkurtzen dago inolako beharrik
gabe eta horrek mina eragiten
du, kolikoa.
o Digestio hodia: Hodi uzkurketa
(digestioa gertatzeko), esfinter
erlaxazioa eta jariapena handitu
(digestioa prestatzeko). Hodi
digestiboak tonu parasinpatikoa
izango du.
o Behazun xixkua: uzkurketa
(behazuna hesteetarantz).
o Begia: Iris esfinterraren uzkurketa (miosia). Gihar ziliarra uzkurtu (kristalinoa
sabeldu), hurbileko ikusmena hobetuz (belarra behatzea ahalbidetu, lasaitasuna
dagoelako)
• Listu guruinak: listu jariapen urtsua eta ugaria
• Area: guruin exokrinoen jariapena (duodenoan askatzen diren jariakinak) eta
endokrinoetan intsulina askapena estimulatu, kontsumitutako glukosa gordetzeko
seinalea emanez.
• Gibela: Glukogenogenesia → lortutako glukosa erabiliz glukogenoa sintetizatzen da.

Klaseko eztabaida: ERREFLEXU FOTOMOTOREA

Argia begira heltzerakoan, sistema parasinpatikoaren bidez eta nerbio optikoaren bidez,
garunak erantzun bat emango du. Dena ondo badago, erantzuna bilaterala izango da, hau da,
begi batean miosia gertatzen bada, bestean ere gertatu beharko da. Asimetria bat egoten bada
badakigu zerbait ez dela ondo egongo, nerbio sistemaren funtzionamendua egokia den
baloratuko dugu.

SISTEMA SINPATIKOAREN EKINTZA FISIOLOGIKOAK:


• Bihotza: Frekuentzia (gehiagotan uzkurtu) eta uzkurgarritasuna (uzkurtzeko gaitasun
handiagoa eta odola ponpatzeko gaitasuna handitu) handitu (1 erretena)
• Muskulu leuna:

44
o Odol hodiak: basokonstrikzioa erraietan eta larruazalean (α1) → odola
muskuluetara joan dadin. Neurotransmisoreek hemengo muskuluak uzkurtuko
dituzte.
Basodilatazioa arteria koronarioetan eta muskulu eskeletikoan emango da (β2).
Ehunetan dauden erretenaren arabera erantzun bat edo bestea emango da.
Orokorrean odol hodiek tonu sinpatikoa daukate.
o Bronkioak: bronkodilatazioa (β2) → muskulu leunaren erlaxazioa, aire gehiago
hel dadin albeoloetara
o Umetokia: miometrioaren erlaxazioa ematen da haurdunaldiaren amaieran.
Egoera fisiologiko normalean miometrioa uzkurtu egingo da umea
kanporatzeko. Larrialdi egoera bat suertatzen bada prozesu horretan,
miometrioa erlaxatu egingo da, erditzea etenez.
o Begia: irisa dilatatzen da (muskulu ziliarren uzkurketa)→ midriasia
• Digestio aparatua: mugikortasuna eta jariaketa murriztu
• Gernu bideak: ureterren gihar leuna eta maskuriko gihar detrusorea erlaxatu
• Gluzemia: gibelean glukogenolisia eta glukoneogenesia eragin, arean glukagoi askapena
estimulatu eta intsulinarena murriztu. Gluzemia handitzen da.
• Gantz ehuna: lipolisia
• Izerdi guruinak: izerdi jariapen ugaria (ekintza kolinergikoa!)

2.4.2. HIPTALAMOA ETA BERE FUNTZIO NAGUSIAK


Hipotalamoa gure barneko organoen erregulazioan oso garrantzitsua da. Hala ere, erregulazio
autonomoaz gain, gure homeostasia eta biziraupenerako beharrezkoak diren jarrerak eragiten
ditu. Hainbat funtzio betetzen ditu:

• Bihotza eta zirkulazioaren erregulazioa.


• Gorputz tenperaturaren erregulazioa. Erantzun autonomoak eta jarrerarenak.
• Oreka hidrikoaren kontrola. Odoleko osmolaritatea igotzean egarri zentroa aktibatzen
da, likidoa hartzeko beharrizana eta jarrera aktibatuz. Gainera erantzun hormonala ere
sortzen da (hormona antidiuretikoa).
• Elikatzeko jarreraren erregulazioa. Hipotalamoan gosea eta asebetetzearen zentroak
daude.
• Erregulazio hormonala. Adenohipofisira eta neurohipofisira bidalitako hormona
ezberdinen bitartez.
• Erritmo zirkadianoaren erregulazioa (loa-beila, tenperatura, etab.)

45
2.5. KONTZIENTZIA, EMOZIOAK ETA GARUNEKO KORTEXAK:

2.5.1. KONTZIENTZIA EGOERAREN FISIOLOGIA:


Norberaren burua eta ingurua ezagutu eta inguruko
estimuluei erantzuteko gaitasunari kontzientzia deritzogu.

• Kontzientzia mailari buruz hitzegitean beila edo


iratzarri egoerari buruz ari gara. Egoera hau euren
artean erlazionatuta dauden egitura nerbioso
biren menpe dago: goranzko sistema erretikular
aktibatzailea (entzefalo enborretik talamoraino)
eta burmuin hemisferioetako kortexa. ON/OFF
egotea.
• Kontzientziaren edukinaz ari garenean funtzio
kognitibo edo ezagutza funtzioaz ari gara:
pentsamendua, arrazoibidea, memoria,
orientazioa, mintzamena etab. Guztiak garun
kortexak prozesatzen dituen goi-funtzioak dira.
informazioa jasotzean hau prozesatzeko eta
erabiltzeko gaitasuna.

Koma egoera edo kontzientzia egoera ebaluatzeko


hainbat proba egiten dira, okularra, hitzezkoa eta
motorea.

Klaseko eztabaida: EGOERA BEGETATIBOAK

Locked-in sindromea kontzientzian ez dago asaldurarik, motorean baizik. Ez dira gai


mugimendurik egiteko, ,bide motoreak ez baitabiltza ondo, beraz harrapatuta daude.

Egoera begetatibo iraunkorrean garun kortexak jasaten du asaldura, beraz, alderdi kognitiboan
ez dago edukirik. Pertsona gai da bizirauteko baina kognitiboki ez dauka gaitasunik.

Tronkoentzefaloaren asaldura, gune


honek funtzionatzen ez badu, pazientea
hil egiten da.

Garun heriotza gertatzen denean,


garunak funtzionatzeari uzten dio. Bizi
konstantean mantentzen dira, baina ez
dago kontzientziarik. Pertsona hilda
dago nahiz eta gorputzak biziraun.

46
2.5.2. EMOZIOEN FISIOLOGIA: SISTEMA LINBIKOA
Emozioak era ezberdinetan ager daitezke: amorrua, agresibitatea, beldurra, goibeltasuna,
plazerra, alaitasuna, zoriontasuna,…

Sistema linbikoa emozioak eta bere erantzunak kontrolatzen dituen sistema da. Garun primitibo
antzeko bat da (animalia askorekin partekatzen dugun
organoa da), konplexutasun handikoa, zeinetan NSZ-ko
atal ezberdinek parte hartzen duten: amigdala,
hipokanpoa, garun kortex prefrontala, zirkunboluzio
singularra,...

Emozioaren sorreran amigdala da egiturarik


garrantzitsuena.

Hipokanpoak emozioa eragin digun informazio hori


gorde egiten du, memoriaren gune garrantzitsua delarik.
Hipokanpoan ematen dira neuronen mitosi apurrak,
hau da, neuronak oso urritan zatitzen dira eta zatituz
gero hipokanpoko neuronak zatituko dira.

Zentzuen bitartez jasotako estimulu sentsitiboak garun


kortexean integratu ondoren, informazio hori sistema
linbikora bidaltzen da. Bertan, emozioa sortu eta
informazio horrek bidai ezberdinak egiten ditu.

Alde batetik, garun kortexerantz bidaltzen da berriro, emozioaren kontzientzia sor dadin. Beste
batetik, hipotalamoan erantzun autonomo eta endokrinoak (inkontzienteak) eragingo ditu
(bihotz maiztasuna…). Eta azkenik, entzefaloko beste ataletan (kortexa berriro,
tronkoentzefaloa, etab.) erantzun motoreak sortuko ditu.

Emozioaren arabera oroimenean gorde daiteke, prozesatu eta beste une batean erantzun.

2.5.3. GARUN KORTEXAREN ASOZIAZIO GUNEAK:


Garuneko atal ezberdinetara heldutako informazioa garun kortexeko asoziazio guneetan
integratzen da. Gune hauek kortexaren azalera handia betetzen dute eta ezinbestekoak dira
gure goi-funtzioak betetzeko: ulermena, ezagutza, lengoaia, pentsamendua.

47
ASOZIAZIO GUNE PARIETO-OKZIPITO-TENPORALAK:
Gure zentzu berezi eta somatosentsorialen informazioa jaso eta integratzen dituzte. Honi
esker, gure ezagutzarako funtzio oso garrantzitsuak betetzen ditu:

• Zentzuen informazioa elkarren artean, eta hauek aurreko esperientziekin (memoria)


integratuz, guztiaren esanahia zein den har genezake. Adibidez, guk objektu baten
irudia asmatu genezake bakarrik hau ukitzearekin. Edota gainazal bat, ikustearekin
bakarrik, leuna ala zimurtsua den ala ez jakin genezake. Pertsona baten aurpegiko atal
ezberdinak ikustean, aurpegia dela asmatzen dugu. Gainera, aurpegia ikustean bere
espresioak zer dion ere asmatuko dugu.
• Gune honetako atal batzuei esker, irakurtzeko gaitasuna eta entzundakoa dekodifikatu
eta ulertu dezakegu, gure ingurua ezagutzeko ezinbesteko gaitasunak alegia

Zentzumen guztiak wernickeren gunearekin lotuta daude, gune honetan estimuluen bidez
jasotzen dugun informazioa ulertzen dugu.

48
GUNE PREFRONTALA:
Asoziazio gune prefrontalak aurrekoaren seinaleak ere jasotzen ditu eta erantzun ezberdinak
sortzen ditu. Bere funtzioak hurrengo hauek dira:

• Erabakiak hartu eta mugimenduen planifikazioa egin.


• Ekintza motoreen ondorioak aurrez aztertu informazio sentsorialarekin (“hortik salto
egiten badut…zein liteke ondorioa?. Erre usaina sukaldean, hobe sua itzali”)
• Gure jarrerak eta ekintzak gure kode etiko/moral eta arau kulturalen kontrolpean izan.
• Pentsamendua landu. Gune honetan sorturiko erantzunak ez du zertan ekintza motorea
izan. Pentsamendu ezberdinen sekuentziak izan daitezke, pentsamendu abstraktua,
pentsamendu filosofikoa, eta

Espezializazio funtzionala ez da simetrikoa hemisferio bietako kortexean. Honi garun


lateralizazioa edo dominantzia (ezkerra-eskuma) deitzen zaio. Ezkerraldean ezagutza zientifiko
eta arrazionalak ageri direla uste da. bestaldean, aldiz zentzu artistikoa duten gaitasunak.

2.5.4. MINTZAMENA:
Eskoitien 90% eta ezkertien 70%-etan, mintzamena edo lengoaiaren funtzioa (bai hitzezkoz,
idatzizkoa edo seinuzkoa), garuneko ezker hemisferioan aurkitzen da.

Lengoaiaren egitura nerbioso zentraletaz gain, hizkera egokia izateko beharrezkoak dira fonazio
eta hitzen artikulazio egokiak. Horretarako laringe, faringe, ahosabaia, mihia eta ezpainetako
giharren koordinazioa egokia izan beharko da.

Egitura hauek nerbio ezberdinek (nerbio faziala, glosofaringeoa, bagoa eta frenikoak) inerbatuta
daude eta era berean nerbio hauen nukleoak burmuin hemisferioetatik, gongoil basaletatik eta
zerebelotik datozen zuntzek kontrolatzen dituzte.

BEREZKO AHOZKO MINTZAIRA ETA IDAZKETA:


Lobulu frontalean kokatutako Brocaren gunearen funtzioak dira. Gune honetatik kinada
nerbiosoak toki ezberdinetarantz bidaltzen dira:

• Kortex motorera eta hortik orofaringe eta laringeko giharretara, mintzaira posible
egiteko.
• Kortex motorera eta hortik eskuetako giharretara, idaztea posible egiteko

Mintzamenarekin lotutako asaldurei afasia deritze, broca-ren afasia. Idaztean hitz egitean
egiten duenaren berdina egingo du, ezingo da hitza behar bezala esan eta idatzi. Asko kostako
zaio.

49
AHOZKO LENGOAIAREN ULERMENA:
Lobulu tenporalean aurkitzen den Wernickeren gunearen funtzioa da. Bertan area auditiboan
hartutako informazioa dekodifikatu eta ulergarri bilakatzen da

Wernicke-ren afasia: entzuten eta esaten duena ez du ulertuko. Diskurtsoa jariakorra izango da,
baina honetan jergafasia agertuko da, hau da, hitz bat nola esan ez dakienean hitzak asmatuko
ditu. Neologismoa

Arazoa ulermenean dago, ez hitzak esateko zailtasunean, hau da, pazientea gai da hitz egiteko
beharrezkoak diren muskuluak mugiarazteko. Arazoa seinale egokiak ematean dago.

Patologia honetan pazienteak ziur aski ez ditu esaten zaizkion hitzak ulertuko, hitzaren esanahia
ez du ulertuko.

Irudi honetan ikusten dugu entzumen kortexa wenickeren alboan dagoela, hemendik zuzenean
ulermen gunera joan dadin segituan.

IDATZIZKO LENGOAIAREN ULERMENA


Lobulu parietalean aurkitzen den zirkunboluzio
angularraren funtzioa da. Ikusmen kortexera
heldutako informazioa (idatzizko sinboloak)
ulergarri egiten ditu.

50
3. ODOLAREN FISIOLOGIA:

3.1. ODOLAREN EZAUGARRI OROKORRAK:

Odola gure barne ingurunearen %25-a da. 70 Kg-ko gizon batek 5L odol dauka. Atal bi bereiz
daitezke: plasma eta odol zelulak (elementu formeak).

Plasma odolaren zati likidoa da. Bere edukinaren %92-a ura da, eta beste %8-a molekula
organikoak, ioiak, oligoelementuak, bitaminak eta gasak osatzen dute.

Elementu formeak globulu gorriak (eritrozitoak),


zuriak (leukozitoak) eta plaketak dira.

Odolean beste 2 bereizketa egin genitzake:


koaguloa eta sueroa

Koaguloa zelulez eta koagulo faktoreez osatutako


zatia izango da, hau da, solidifikatuko den zatia

Sueroa plasman geratzen den likidoa da,


koagulazio faktorerik eta zelularik gabea.
Albuminak eta globulinak ditu soilik, likidoaz gain.

Odola organismo zelula anitzetan ezinbesteko komunikazio garraiobidea da. Bere funtzioen
artean, hurrengo hauek daude:

• Hesteetatik ehunetara elikagaiak garraiatu.


• Oxigenoaren garraioa biriketatik ehunetara eta CO2 -aren garraioa ehunetatik
biriketara (gas elkartrukea).
• Hondakin metabolikoen garraioa, iraiz ehunetara.
• Hormonen garraioa guruin endokrinoetatik itu ehunetara.
• Odol koagulazioan parte hartu eta mikroorganismo inbasiboengandik babesten
gaituzten zelula eta substantzien garraioa.
• Organismoaren pH-ren erregulazioa: odolean ditugun indargetzaile ezberdinei esker
(CO2 /HCO3 -).
• Tª-ren erregulazioa: beroa organo guztietarantz banatuz Tª konstante mantentzen da.
Gainera, beroa askatu behar denean, odola larruazalerantz bidaltzen da.

Odolak bere funtzioak ondo betetzeko, ondoko ezaugarri fisiko-kimikoak konstante mantendu
behar ditu:

• Osmolaritatea: 280-300 mOsM/L-tan mantendu behar da, ez dadin konpartimentuen


arteko ur mugimendurik gertatu (hauek euren artean isotonikoak baitira). Odolaren
konposatu osmogeniko nagusiak ioiak, NaCl-a bereziki (Na+ Cl-), eta proteina
plasmatikoak dira (zerbait glukosa eta urea ere). Desberdintasunak handiak izango
balira, osmolaritatea aldatuko zen eta deshidratatu edo handitu egingo dira.

51
• pH-a: odol arterialean pH 7.4 inguruan dago. 6.8-tik azpitik eta 8- tik gorako baloreak
bizitzarekin elkargaitzak dira. Proteinak eta bestelako molekulak desnaturalizatuko
lirateke.
• Likastasuna: uraren likatasunaren balorea 1 bezala hartuz, odolarena 3.6/5.5-ekoa da.
Hortik gora, larregizko biskositateak, zirkulazioa geldotu eta oztopoak
(tronboenbolismoak) eta bihotzarentzako lan zama handiegia eragin lezake (imaginau
odola ponpatu biherrien papilla bat ponpatu biher dauela). Bestalde, zelula eta proteina
gabeziaren ondorioz hortik beherako baloreak aurki daitezke.

3.1.1. ODOLEKO ZELULEN EKOIZPENA (HEMATOPOIESIA):


Hematopoiesia enbrioi garapenaren aldi goiztiarretan hasten da eta gure bizitza osoan
mantentzen da. Bere kokapen nagusia hezur muina da (hezur luzeetakoa, pelbis-hezurrekoa,
saihetsetan, etab.).

Odoleko zelula guztiak ama zelula pluripotentzialetatik datoz, zeintzuk lerro nagusi bitan
bereizten diren: Lerro mieloideko zelulak (globulu gorriak, plaketak eta zelula zurien jatorria,
linfozitoak izan ezik) eta Lerro linfoideko zelulak (B eta T linfozitoen jatorria).

Hematopoiesia erregulatzen duten bitartekari zelular ugari daude. Asko laburtuz,


eritropoietinak (giltzurrun zeluletan ageri da) globulu gorrien ekoizpena erregulatzen du. Era
berean, zitozina ezberdinek (kolonien faktore estimulatzailea, interleuzinak, kimiozinak) zelula
zurien ekoizpenean dute eragina. Aldiz, plaketen sorreran tronbopoietina (gibelean ageri dira)
izeneko zitozina da ezagunena.

Klaseko eztabaida: HIPOXIA EGOERAK

Ehunetako oxigeno kontzentrazio murrizketen ondorioz eritropoietinaren jariaketa emango


litzateke, honen bidez eritrozitoak sortuko dira eta O2 gehiago hartzeko, hauen barnean dagoen
hemoglobinaren bidez. Erretzaile kronikoen kasuetan, arnas bideetatik O2 gutxiegi lortzen
dutenez, eritropoietina gehiago ekoizten dute.

Doping → EPO (eritropoietina) doping metodo bezala erabili da kiroletan.

52
Klaseko eztabaida: ANEMIAK

Anemia kontsideratzen da hemoglobina kontzetrazio batetik behera dagoenean. Emakumeen


kasuan 12 g/dL eta gizonezkoetan 14 g/dL. Hemoglobina gutxiegi badago, ez da O2 nahikoa
helduko ehunetara eta horrek ondorioak ekarriko ditu.

Eritropoietina giltzurrunetan ekoizten denez, hemen arazorik balego, eritrozito defizientzia


egongo litzateke eta anemia bat sorrarazi.

Hemorragiek eragindako anemietan erretikulozitoak agertzen dira odolean, hezur muinak odol
galera hori konpentsatzeko. Erretikulozitoak heltze bidean dauden globulu gorriak dira.

Infekzioek eragindako anemia batzuetan, globulu gorriak lisatzen dira (hemolisia). Orduan
bilirrubina askatzen da eta azala horitzen da.

Burdin gabezietako anemietan, burdin gabeziaren ondorioz, hemoglobinaren sintesia eskasa


da. Burdinak pigmentu gorria ematen dio, oxidatu egiten baita. Beraz, burdina falta bada,
hemoglobinak oxigeno gutxiago izango du eta gorritasuna galduko du.

3.2. GLOBULU GORRIAK:

Hematieak edo eritrozitoak odoleko zelula


ugarienak dira (Hemograma hurrengo
taulan). 7.5µm-ko diametroa, disko
bikonkabo itxura eta mintz oso malgua dute.
Bere itxura aldaketa gaixotasunak
detektatzeko baliagarria izan daiteke
(odolaren osmolaritate aldaketen seinale
ere izan daiteke).

Hezur muinean zelula progenitoreak aldi


ezberdinetan bereiztuz doaz eritroblasto
izeneko hematien forma goiztiarrak sortuz.
Zelula handi eta nukleatu hauek heldu ahala,
tamaina murriztu eta nukleoa galtzen dute.
Erretikulozitoak muina utzi eta odolera doaz,
non organulu batzuk galdu (mitokondriak,...)
eta eritrozito bilakatzen diren.

Hematieak hemoglobina eta entzima batzuz beteriko “burtsak” dira. Hemoglobina (Hb) 4
proteina globularrez eraturiko tetrameroa da. Globina bakoitzak hemo talde prostetikoa dauka,
bere erdialdean burdina daramalarik. Oxigenoa burdin ferrosoari (Fe2+) lotuta garraiatzen da
Hb-n.

53
Klaseko eztabaida: HEMOGLOBINA MOTAK

3 hemoglobina mota daude:

• HbA1 → ugariena da helduetan


• HbA2 → helduetan hemoglobina totalaren %1-%3-a osatzen du.
• HbF → hemoglobina fetala deritzo, umekietan agertzen baita. Umetokia ingurune
hipotoxikoa denez, hemoglobina honek oxigenoarekiko afinitate oso handia du.

Haurra jaiotzean oso ohikoa da ikterizia neonatala. Hemoglobina fetala beharrezkoa ez denez,
airean oxigeno gehiago dagoelako, honen lisia ematen da eta ondorioz bilirrubina askatzen da,
ikterizia eraginez. Egun gutxitan joaten da, hemoglobina guztia aldatzean.

Hb-ren sintesirako beharrezkoa da burdina, zein dietaren bitartez lortzen dugun (haragia,
lekaleak,…). Burdina heste mehean xurgatu eta transferrina proteinari lotuta garraiatzen da
odolean. Burdin soberakinak ferritina edo hemosiderina bezala biltegiratzen dira (gibela, barea,
hezur muinean)

Eritrozitoek nukleorik eta erretikulu endoplasmatikorik ez dutenez, hematiek ezin dituzte


mintzetako osagai proteiko berriak sortu, mintza pixkanaka ahulduz doalarik. Honela, bataz
beste 120 eguneko erdibizitza dute. Batzuk zuzenean zirkulazioan apurtzen dira kapilareetatik
pasatzean, mintzaren ahultasuna dela eta. Beste asko, baretik pasatzean fagozitatuak izaten
dira. Hb-ren hemo taldea gibelean bilirrubinan bilakatzen da, behazunaren bidez gorozkietan
eliminatuz edota gernuan ere urobilinogeno eran.

54
3.2.1. HEMATIEN FUNTZIO NAGUSIAK:
• Oxigenoaren garraioa: arnastutako O2 -aren %98-a Hb-ri lotuta dago eta eritrozitoen
barnean garraiatzen da (beste %2-a plasman disolbatua). Oxigeno saturazioak globulu
gorrietako Hb-aren zein portzentai dagoen oxigenoarekin lotuta adierazten du. Odol
arterialean %94-100-ekoa da.
Hemoglobinaren oxigenoarekiko afinitatea hainbat faktorek
baldintzatzen dute:
o Oxigeno presioa (PO2): Zenbat eta PO2 handiagoa
hainbat eta Hb saturazio handiagoa izango da.
Biriketako albeoloetan dagoen PO2 -a (100 mmHg)
bertara heltzen den odol benosoarena baino
handiagoa da (40 mmHg). Ondorioz, O2 -a
odolerantz difunditzen da, Hb-arekin lotuz
(oxihemoglobina) eta odol arterialetik hematieak
garraiatuta ehunetarantz joanez. Behin ehunetan
(non PO2≤40mmHg), prozesua alderantzizkoa da,
O2 -a zeluletarantz difunditzen delarik.

o Tenperatura, PCO2 eta pH-a: Zenbat eta tenperatura handiagoa, PCO2


handiagoa eta pH txikiagoa Hb-ak duen oxigenoarekiko afinitatea murriztu
egiten da (eta alderantziz). Tenperatura handiagoa metabolismo handiagoaren
seinale da, hau da, zelulen O2 eskari handiagoaren seinale. Antzera, ehunek
zenbat eta metabolismo anaerobio gehiago egin hainbat eta azidosi handiagoa
egongo da (pH-a jaitsi), Hbren O2 -rekiko afinitatea murriztuz eta ondorioz O2
gehiago askatuz ehunetarantz. Hb-ren afinitatea jarduera metabolikoaren
araberakoa da.

55
• Anhidrido karbonikoaren garraioa: zelulen metabolismoan sortutako CO2 oxigenoa
baino solugarriagoa da plasman (%7), baina hala ere %93-a eritrozitoetan barruan
eramaten da, zati bat HCO3 - bilakatuz eta bestea karbominohemoglobina eran
garraiatuz.

• Hematien eta Hb-ren indargetzaile funtzioa: Ehunetatik hematietarantz difunditutako


CO2 -ren %70 HCO3 - bilakatzen da anhidrasa karbonikoari esker, eta forma honetan
garraiatzen da plasmara berriro, non indargetzaile oso garrantzitsua den. Era berean,
Hb-ak indargetzaile funtzioa dauka erreakzio horretan sorturiko H+-ak Hb-rekin lotzen
baitira.

56
3.3 PLAKETAK ETA HEMOSTASIA:

Plaketak edo tronbozitoak hezur-muineko megakariozitoen zatiak dira. Zelula txiki eta
diskoideo hauek (2-4µm) anukleatuak dira eta mitokondria, erretikulu endoplasmatiko, zitozina
eta koagulazio faktorez beterik daude. Odolean 150-450 mila/µl daude. Odol basoen lesioak
daudenean aktibatu egiten dira

Hemostasia: gure organismoak baso baten lesioaren ondorioz odol galtze galarazteko duen
funtsezko babes mekanismoa. 3 etapa ditu:

1. LESIONATUTAKO BASOAREN UZKURKETA EDO BASOKONTSTRIKZIOA:


Baso bat ebakitzean, lehenengo erantzuna bere muskulu leunaren uzkurketa da, basoaren argia
murriztuz eta odolaren kanporanzko fluxua txikiagotuz. Endotelioak eta plaketek askatutako
bitartekari ezberdinek eragindako efektua da. Normalean, ez da nahikoa izaten hemorragia
gelditzeko (bakarrik baso oso txikietan)

2. PLAKETADUN TANPOIAREN ERAKETA:


Basoaren lesioak endotelio baskular azpiko kolagenoa agerian uzten du eta plaketak aktibatu
egiten dira kolagenoari eta bata besteari itsatsiz (plaketa agregazioa). Sorturiko tapoiak (koagulu
zuria), nahiko ahula den arren, odol galera mugatu ala ekidin egiten du (basoaren tamainaren
arabera). Plaketen agregazio honen substantzia aktibatzaile (tronboxanoak, ADP,…) eta
inhibitzaile asko daude (prostaziklinak, oxido nitrikoa,..).

Aspirinak hartzeak aldi honi eragingo dio., ez du plaketak gehitzen utziko. ADIRO, gutxi
mugitzean koagulazioak emateko probabilitatea handitu, honen bidez agregazio hori
ekidin

57
3. KOAGULOAREN ERAKETA:
Odola (likidoa) gel solido baten bihurtzeko prozesuak koagulazio izena hartzen du. Koaguloa
fibrinaz osaturiko sare bat da, non odol zelulak harrapatuta geratzen diren, tapoi zuria
egonkortu eta indartuz (orain tapoi gorria).

• Fibrina bere aitzindaria den fibrinogenotik dator. Azken hau tronbina izeneko entzimak
aktibatzen du. Era berean, tronbina koagulazio kaskada edo erreakzioaren ondorioz
sortzen da, non beste faktore edo entzima ezberdin askok parte hartzen duten.
• Koagulazio faktore asko K bitaminaren menpekoak direla esaten da, euren sintesia
(gibelean egina) eta funtzionamenduan bitamina honek eragin zuzena baitu. Kaltzioa
ere koagulazio faktore oso garrantzitsua da.

Sortutako tronboak hemorragia gelditu eta basoa konpontzen doan heinean tronboaren
apurketa ematen da (tronbolisia edo fibrinolisia). Plasminogenoaren aktibazioaren ondorioz
sortutako plasminak fibrinazko sarea apurtu egiten du koagulua disolbatuz.

Garuneko istripu baskular batean, demagun, plasminogenoaren aktibazioa eta ondorioz


plasminaren sintesia eragingo duen farmako bat administratuko dugu, koagulo hori
desegiteko.

Eskema honek oso ondo dauz ikesteko!

58
3.4. GLOBULU ZURIAK ETA IMMUNITATEA:

Globulu zuriak edo leukozitoak gure organismoa agente arrotzengandik babesten duten zelulak
dira. Immunitate sistemaren elementu zelularrak dira.

Jatorriari dagokionez, lehen mailako ehun linfoideetan sortzen dira (hezur muina, batez ere, eta
timoa). Bigarren mailako ehun linfoideetan gure babes zelula helduek patogenoen aurkako
erantzunak prestatzen dituzte (gongoil linfatikoak, barea, etab.).

Immunitate-Sistemak (IS) hiru funtzio nagusi betetzen ditu:

• Mikroorganismo patogenoengandik babestu.


• Zelula minduak edota hildakoak eliminatu (garbitu): adib. globulu gorriak zahartzean.
• Gure zelula anormalak ezagutu eta eliminatu. Garapen edo hazkunde anormala duten
zelulengandik (zelula tumoralak) babestu

3.4.1. LEUKOZITO MOTA NAGUSIAK ETA EUREN FUNTZIO EZAGUNENA K:

59
3.4.2. IMMUNITATE ERANTZUN MOTAK: BEREZKOA ETA HARTUTAKOA

BEREZKO IMMUNITATEA:
A

IS-ak agente arrotzen aurka erantzun inespezifikoak eta erantzun selektiboak egiten ditu.
Lehenengoak berezko edo sortzetiko immunitatearen barnean kokatzen dira eta bertan gure
babes sistemak era berdinean jokatzen du edozein patogeno edo material arrotzen aurka.

Berezko immunitatearen lehenengo defentsa lerroa gure gorputzak dituen barrera fisiko eta
kimikoek eratzen dute larruazalean, arnas traktua, hodi digestiboa, gernu-bideak eta aparatu
genitaleko horma zelularretan: muki jariaketa, eztula, pH azidoa, bakteria saprofitoak, entzimak,
etab.

Berezko immunitatean, patogenoek lehen babes lerroa zeharkatzean leukozitoen erasoa


jasotzen dute. Bigarren defentsa lerro honek sortutako erasoa azkar eta lokalki ematen da eta
fagozitoek eta ehunek ekoiztutako molekula ezberdinek (bitartekari zelularrak) osatzen dute.

60
Zelula fagozitiko ugarienak neutrofiloak eta ehunetako makrofagoak (monozito aktibatuak)
dira.

Substantzia kimiotaktiko ezberdinengatik erakarriak, babes zelulak patogenoa dagoen ehun


gunera heldu, hau arrotz bezala identifikatu eta fagozitatu egiten dute. Fagozitatu ondoren
suntsitu egiten dute euren lisosometako edukinari esker (entzimak, hidrogeno peroxidoa, etab.)

Fagozitoek patogenoa arrotz bezala identifikatzeko era nagusi bi dituzte:

• Patogenoen egituran nahiko konstante mantentzen diren molekulak identifikatu


• Gure babes sistemak ekoizten dituen eta agentearekin lotuko diren opsoninak ezagutu
(Opsoninak: antigorputzak, konplementu sistema, proteina C erreaktiboa).

61
HANTURA ERREAKZIOA:
Hantura berezko inmunitatearen erreakzio ezaugarria da.

Bitartekari zelularrak eraso bat jaso duen ehun inguruan zelula ezberdinek (babes zelulak,
endotelioko zelulak, mikroorganismoak, etab.)
askatutako sustantziak dira. Hauek hanturan
emandako prozesu askoren arduradunak dira:

• Basodilatazioa
• Odol-hodien iragazkortasun baskularraren
handitzea (edema eta handitasuna)
• Zelula zuriekiko deia (kimiotaxia)
• Nozizeptoreen sentikortasun handitzea
• Ekintza pirogenoa (hipotalamoan)

Berezko immunitatea hainbat substantzia kimikok


hartzen dute parte infekzioari edo substantzia arrotzari aurre egiteko: (hona hemen batzuk)

• Bradizina: basodilatatzailea da
• Histamina: mastozitoek eta basofiloek jariatzen duten basodilatatzaile eta baso
uzkurtzailea.
• Lisozima: bakteriei erasotzen dien entzima estrazelularra

HARTUTAKO IMMUNITATEA:
IS-ak patogenoekin kontaktuak izan ahala hauen aurkako erantzun selektiboak sortu ditzake.
Hartutako IS-ak agente arrotz kopuru izugarri handiarengandik babesten gaitu. Arduradunak
linfozitoak dira. Mota nagusiak B eta T linfozitoak dira, zeintzuk hezur muinean eta timoan sortu
eta heltzen diren (hurrenez hurren), forma helduak odola eta linfaren bitartez gorputz osora
hedatuz.

Berezkoarekin konparatuz, hartutakoa espezifikoa da eta memoria dauka, hau da, erantzuna
patogeno konkretu baten aurkakoa izango da eta urte askotarako baliagarria izan daiteke.

62
Kasu gehienetan, hartutako immunitatea berezkoarekin gainjarri egiten da. Hau da, prozesu
berberean neutrofilo, makrofago eta linfozitoak aurki genitzake.

• Gure gorputzak patogeno batekin kontaktua izatean, bai naturalki zein artifizialki
(txertoak), antigorputzak ekoizten ditu immunitate aktiboa deituriko prozesuan.
• Immunitate pasiboan pertsonak antigorputzak zuzenean hartzen ditu. Adibideak: amak
umekiari (karenaren bidez) eta umeari (bularra ematean), eta Ig-ak

Patogenoaren presentzian linfozitoak estimulatu egiten dira, mitosiz proliferatu eta


espezifikotasun berbera duten zelula populazioa eratzen dute, klon deritzoguna.

Klon honetako zelula talde batek berari dagozkion funtzioak beteko ditu, adibidez antigorputzak
ekoiztu. Bestea, memoriazko zelula talde bezala geldituko da ehun linfoideetan, hurrengo
kontaktu batean askoz azkarrago eta indartsuago erantzungo duelarik patogeno berberaren
aurrean

B linfozitoak patogeno berri batekin kontaktua izatean, aktibatu eta zelula plasmatikoetan
bihurtzen dira (klonaren zati bat memoriazko zelula bezala geldituko da).

Zelula hauek antigorputzak ekoizten dituzte, zeintzuk zati handi batean odolean libre garraiatzen
diren, immunitate humorala deritzon prozesua osatuz. Plasmako proteinen %15-20
immunglobulinak / gammaglobulinak dira.

Antigenoarekiko lehenengo erantzunean (1. mailakoa) antigorputz gutxiago ekoizten dira. Aldiz,
hurrengoetan (2. mailako erantzuna), memoriazko zelulen aktibazioa dela medio, askoz
antigorputz gehiago ekoizten dira eta askoz azkarrago (hona hemen immunizazio aktiboaren
arrakastaren zergatia).

63
5 antigorputz mota daude:

• IgG: antigorputz guztien %75-a dira helduetan, 2.mailako erantzunetan agertzen baitira
bereziki. Ama haurdunetik umekira garraiatzen dira jaioberriaren lehenengo
hilabeteetan babesa izateko.
• IgM: 1.mailako erantzunetan agertzen da. B linfozitoen mintzean kokatuta ere azal
daiteke.
• IgA: gorputzeko jariakin ezberdinetan agertzen dira:
malkoak, listua, arnas eta digestio hodian, kalostroa, etab.
• IgE: mastozitoekin lotu eta hauen erantzuna baldintzatzen
dute. Erreakzio alergiko ezberdinen arduradunak dira.
• IgD: linfozitoen mintzean kokatzen dira

ANTIGORPUTZEN FUNTZIO NAGUSIAK:

Patogeno bat zelulan barneratzean immunitate humoralarentzako ikustezina bilakatzen da.

Immunitate zelularrak patogeno intrazelularrak (birusak, etab.) eta beste zelula


asaldatuengandik (tumoralak,…) babesten gaitu. Bere eragile nagusiak T linfozitoak dira:

T linfozito kooperatzaileak (CD4 edo T4) zelula infektatu edo asaldatuaren seinalea
izatean aktibatu egiten dira eta “orkestra zuzendari” funtzioa betetzen dute, beste
linfozito eta leukozitoen funtzioa modulatzen duten zitozinak askatzen baitituzte.

T linfozito zitotoxikoak (CD8 edo T8) eta NK zelulak zelula infektatu edo asaldatuaren
seinalea izatean zelula horren aurkako eraso zuzena egiten dute.

64
4. SISTEMA KARDIOBASKULARRAREN FISIOLOGIA:

1. ZATIA: Bihotzaren fisiologia

I. Bihotzaren egitura anatomiko eta histologikoa


II. Ziklo kardiakoaren ezaugarri elektrikoak
III. Ziklo kardiakoaren ezaugarri mekanikoak
IV. Gastu kardiakoa eta honen erregulazioa

4.1.1. BIHOTZAREN EGITURA ANATOMIKO ETA HISTOLOGIKOA:

• Bihotzaren zati handiena miokardioz eratuta


dago, eta honen %99 miozito uzkurtzaileek osatzen
dute.
• Miozito hauek lotura berezi batzuei esker ( disko
tartekatuak ) sintzitio funtzionala eratzen dute,
eroapen ehunean sortutako potentzial elektrikoa
zelula batetik bestera intentsitaterik galdu gabe
garraiatuz eta uzkurketa ia batera emanez. Zelulen
artean poroak daude, hauen bidez ioiak pasatzen
dira eta seinale elektrikoa batetik betera erraz
pasatzen da.
o Gihar eskeletikoan ez bezala, zelulen
arteko mintza ondo bereizita dago eta
beraien artean oso konektatuta daude.
Egiturari erreparatuz ez da sintzitioa, baina
funtzionalki sintzitio bezala funtzionatzen
du.

65
• Bihotz giharraren %1 inguru zelula
autoerritmikoek osatzen dute. Eroapen
ehun hau bihotzaren jarduera
elektrikoaren arduraduna da, alegia
bihotzaren automatismoa eta erritmoa
bermatuko duena.

4.1.2. ZIKLO KARDIAKOAREN EZAUGARRI ELEKTRIKOAK:

Definizioz, Ziklo Kardiakoa bihotz taupada baten hasieratik hurrengo taupada hasi arte
emandako bihotz gertakari elektriko eta mekanikoei deritzogu. Miokardioan akzio potentziala
zelulaz zelula ehun osoan barreiatzen da bulkada kardiakoa izeneko prozesuan.

MIOZITO UZKURTZAILEEN AKZIO POTENTZIALA:


110 mv ingurukoa da, -90 mv-eko atsedeneko potentzialetik +20 mv-ra igo ohi delarik. Hauek
dira bere aldiak:

• Despolarizazio aldia (0 aldia): eroapen ehuneko kinada zelula uzkurtzaileetara heltzean


boltaia menpeko sodio erreten azkarrak zabaltzen dira, Na+ sartuz eta despolarizazio
azkarra sortuz. Erreten hauek gihar eskeletikoan eta axoietan ere aurki ditzakegu. Azkar
zabaldu eta ixten dira.
• Hasierako birpolarizazioa (1. aldia): Na+ erretenak itxi dira eta potasio erretenak
zabaldu. K+ zelulatik irten.
• Goi-lautada (2. aldia): zelula mota hauetan bereziak diren boltaia menpeko kaltzio
erreten “geldoak” zabaltzen dira (L motako erretenak). Ca+2 zelulan barneratzen da,
birpolarizazioa segundo dezimatan eten egiten delarik. Aldi honetan Ca+2 kanalak zabalik
mantentzen dira, baina K erretenak zabalik daude ere. Orduan, sartu irtenak orekatzen
dira potentziala mantenduz
• Birpolarizazio azkarra (3. aldia): Ca+2 erretenak ixtean, zabaldutako K+ erretenetatik ioi
hau zeluletatik irten eta miokardioaren birpolarizazioa ematen da (zelula
elektronegatibizatu).
• Atsedeneko aldia (4. aldia):
barnealdea berriz negatibo
dago

66
Klaseko eztabaida: ALDI ERREFRAKTORIOA

Muskulu kardiakoan akzio potentzialaren aldi errefraktorioa muskulu eskeletikoan baino


luzeagoa da. Beraz, aldi honetan ezingo da beste akzio potentzialik gertatu. Gainera, miozitoaren
uzkurketa akzio potentzialarekin bat gertatzen da.

Gainera, miokardioa ezin dugu uzkurtuta


edo erlaxatuta mantendu, horrela ez
litzateke odolik ponpatuko eta miozitoaren
uzkurketa nodulu sinusalak emandako akzio
potentzialaren arabera uzkurtzen da.

Muskulu eskeletikoan aldi errefraktorioa


askoz ere laburragoa da eta uzkurketa
muskularra honen ostean ematen da.
Orduan, hainbat akzio potentzial egin
daitezke eta horrela uzkurketa denboran
mantendu daiteke.

67
MIOZITO AUTOERRITMIKOEN AKZIO POTENTZIALA:
Nodulu sinusala eta nodulu aurikulobentrikularrean agertzen da. Zelula hauetan ez dago
atsedeneko potentzial egonkorrik, taupada-markagailu potentzial izena hartzen du eta bere
baloreak -60mv/-40mV bitartean daude. Gutxinaka gorantza doan akzio potentziala dago.

• Taupada-markagailu potentziala: I f deituriko kanal bereziak (“f”: funny) -60/-40 mV


balore artean zabalik daude beti. Erretenetatik Na+ sarrera netoa ematen da eta,
ondorioz, “automatikoki” zelula hauek pixkanaka despolarizatuz doaz, atalase edo
atalasea gainditu arte (-40).
• Despolarizazio aldia: Ca+2 erretenak zabaldu eta ioiaren sarrerak despolarizazio azkarra
hasten du.
• Birpolarizazio aldia: Ca+2 erretenak itxi eta K+ erretenak zabaltzen dira. Ioi honen
irteerak zelula birpolarizatzen du
taupada-markagailu potentzialera
eramanez.
• Atseden aldia: ez da konstante
mantentzen, sodio erretenak
zabalik mantentzen direnez,
gutxinaka karga positibatzen doa.

Nodulu sinusala autokitzikatzen denez, ez


dago atseden aldirik, eta agindurik
(estimulurik) jaso gabe despolarizatzen
hasten da berriro. Berriro karga positiboak
sartzen hasi dira → automatismoa. Hau da,
ez du gorputzeko beste egituren agindurik
jasotze. Soilik maiztasuna igo edo jaisteko.

68
Nodulu sinusalean aurkitzen diren miozito autoerritmikoek 70 bider deskargatzen dute
minuturo (60-100/min-ko tartea). AV-ko miozitoek eta Purkinje zelulek ere berez deskargatzeko
ahalmena daukate, baina SA noduluko erritmoa handiagoa denez, honen kinada beste nodo eta
eroapen ehunera hedatzen da.

Beraz, SA noduluak bihotzaren taupadak kontrolatzen ditu, egitura hau bihotzaren taupada-
markagailua delarik. SA nodoan sorturiko akzio potentzialaren kinada nodoarteko zuntzetatik
AV nodora hedatzen da, hemendik His-en balara, bala-adarretara eta Purkinje zuntzetara.

Nodulu sinusala isolatuta utziko bagenu, hau da, nerbio sistema autonomoaren kontrolpetik
kanpo, 90-100eko maiztasunera igoko litzateke.

Patologia baten adibidea → nodulu sinusal eta aurikulobentrikularren arteko zuntzetan


kortozirkuitoren bat gertatuz gero, seinale elektrikoa ez da ondo helduko. Beraz bihotza
maiztasuna erregulatuko duen nodulua aurikulobentrikularra izango da.

SA nodoan sorturiko kinada aurikuletako zelula uzkurtzaileetara hedatzen da, aurikulak


lehenengo uzkurtuz.

Despolarizatutako aurikuletatik kinada ez da zuzenean bentrikuluetara joaten, bien artean


dagoen eskeleto fibrotsuak ez baitu eroapen onik. Beraz, bentrikuluetako despolarizazioa eta
uzkurketa gertatzeko, kinadak aipatutako ibilbidea egin behar du derrigorrez
(SA→AV→His→Purkinje). Honi esker, eta bentrikuluetako egitura bereziari esker (giharren
antolaketa espirala), uzkurketa bihotzaren erpinean hasi eta oinarrirantz hedatzen da, honela
odola arteria handietarantz bideratuz.

Arterien sarrera puntuak bihotzaren oinarrian daude (aurikulak eta bentrikuluak bereizten diren
hormen ondoan), beraz, bentrikuluetako muskuluak puntetatik oinarrira uzkurtzen dira, odola
ahalik eta indar gehienarekin sartzeko arterietara.

69
Zelula autoerritmikoek sortutako eta eroapen ehunak zelula uzkurtzaileetara hedatutako
bulkada kardiakoari miokardioaren uzkurketak jarraituko dio.

MIOKARDIOZITOEN BEREZITASUNAK:
• Zelula miokardikoentzako nahitaezkoa da kaltzio extrazelularra. Akzio potentziala
heltzean euren mintzeko Ca+2 erretenak zabaltzen dira ioia zitoplasmara sartuz.
• Kanpotik heldutako Ca+2 honi esker erretikulu sarkoplasmikoan biltegiratzen den
Ca+2aren askapena zitosolera aktibatzen da. Orduan bai, uzkurketa aktibatzen da. Ca+2
hau goi lautadako etapan sartzen da.

70
ELEKTROKARDIOGRAMAK:
Elektrokardiogramak (EKG) bihotzaren aktibitate elektrikoa islatzen du, bihotzeko zelula guztien
akzio potentzialen baturak aurkezten ditu. Hemen arazorik balego elektrokardiograman ikusiko
genuke.

EKG-aren osagai ezberdinek aurikula eta bentrikuluen despolarizazio eta birpolarizazioak


islatzen dituzte.

Despolarizazioak miokardioaren uzkurketa hasten duenez, EKG bihotzaren aktibitate


mekanikoarekin erlazionatu daiteke, alegia uzkurketa eta erlaxazioarekin

71
4.1.3. ZIKLO KARDIAKOA ETA BERE EZAUKARRI MEKANIKOAK:

Ziklo kardiakoa, diastolea izeneko erlaxazio aldia eta sistolea izeneko uzkurketa aldi batengatik
osatuta dago.

Ziklo bakoitzean sistole aurikularra eta bentrikularra, eta diastole aurikularra eta bentrikular
bana gertatzen dira.

Aurikuletako eta bentrikuluetako uzkurketa/erlaxazio hauen aldiak gainjarri egiten dira.


Adibidez, sistole aurikularra bentrikulua oraindik diastolean dagoela gertatzen da.

• Sistolea: bihotzaren uzkurketa da eta odola bihotzetik arterietara irtetzen da.


• Diastolea: miokardioaren erlaxazioa ematen da eta odola bihotzera sartzen da
(aurikuletara eta bentrikuluetara).

ZIKLO KARDIAKOAREN ETAPAK:

Orokorrean bihotzak denbora gehiago behar du odolez betetzeko odola askatzeko baino, hau
da, sistolea diastolea baino laburragoa da. Sistoleak ziklo kardiakoaren %40a irauten du eta
diastoleak %60a

72
1. TELEDIASTOLEA:
Fase honetan bihotza atsedenean dago. Abiapuntua bai aurikulak eta bai bentrikuluak erlaxatuta
dauden aldi laburrean hasten da. Bentrikuluek aurreko uzkurketa bete dute eta aurikuletan
benatatik datorren odola pilatuz joan da, bentrikuluetako presioa
gaindituz eta balbula AV-ak zabalduz, odola bentrikuluetarantz
doalarik. Bentrikulu erlaxatuak dilatatu egiten dira odolaren sarrera
erraztuz. Honela, bentrikuluko bolumena igoaz doa baina presio
igoera txikiarekin. Etapa honetan bentrikuluen odol betetzearen
%80-a ematen da, momentu honetan aurikula eta bentrikuluetako
presioak berdindu egiten direlarik.

2. SISTOLE AURIKULARRA: BENTRIKULUEN BETETZE OSOA:


Bentrikuluak azken %20 hori betetzeko, aurikulak
uzkurtzen dira, izan ere, aurikuletako eta bentrikuluetako
presioa oso antzekoa denez, odola ez da presio gradientez
pasatuko. Orduan uzkurketa beharrezkoa da.

Nodo sinusalean sortutako kinada aurikuletatik hedatzen


da lehenengo, aurikulak bentrikuluak baino lehenago
uzkurtuz.

3. BENTRIKULUEN UZKURKETA GOIZTIARRA:


Eroapen ehunaren kinada bentrikuluetara hedatzean hauek uzkurtu
egiten dira, bertako presioa igoz eta balbula AV-ak, mitrala eta
trikuspidea, itxiz (lehenengo zarata kardiakoa!). Bentrikuluetako
presioak arteria handietakoa gainditzen ez duen bitartean, balbula
semilunarrak (sigmoideoak) itxita mantentzen dira. Aldi labur honi,
uzkurketa isobolumetriko aldia deritzogu, zeinetan bolumenak ez
diren aldatzen eta zeinetan miokardioaren tentsioa handitu arren
zuntz muskularrak eskas laburtzen diren.

Aldi isobolumetrikoan bentrikuluetan ez da arteriako odol presioa


gainditu, beraz hau gainditzeko eta presio gradientea jarraitzeko,
bentrikuluaren uzkurketa eman behar da.

4. EIEKZIO BENTRIKULARRA:
Bentrikuluak uzkurtu ahala, balbula semilunarrak zabaltzeko haina
presioa sortzen da, hauek zabaldu eta bentrikuluek odola ponpatzen
dute arteria pulmonarra eta aortarantz.

Jakin beharra dago, bentrikuluen uzkurketa aldian aurikulak erlaxatuz


doazela. Aurikuletako presioa zainetakoa baino txikiagoa egiten denez
aurikulak odolez betetzen hasten dira. Beraz, betetze hau
bentrikuluetako gertakariengandik independientea da.

73
5. ERLAXAZIO BENTRIKULAR GOIZTIARRA:
Eiekzio bentrikularraren azkenean, bentrikuluak birpolarizatzen eta
erlaxatzen hasten dira. Bentrikuluetako presioa jaitsiz doa, arteria
handietakoa baino txikiagoa egitean odolak atzerantz egiten duelarik,
balbula semilunarrak itxiz (bigarren zarata kardiakoa!).
Bentrikuluetako presioak aurikuletakoa baino handiagoa izaten dirauen
bitartean, kamera itxiak izango dira. Aldi labur honi erlaxazio
isobolumetriko aldia deritzogu.

Aurikuletako presioak bentrikuluetakoa gainditzean, ziklo berriaren


abiapuntuan gaude berriro. Balbula AV-ak zabaldu eta odola berriro
doa bentrikuluetarantz.

• Arterietako presioa aldakorra da ere bai, odola irtetzean handitu egiten dira eta gero
berriz uzkurtu, odolaren abiadura mantentzeko. Odolaren zati batek atzera egiten du,
balbula sigmoideoak itxiz.

74
Klaseko eztabaida: PRESIO-BOLUMEN KURBA BIHOTZ ZIKLOAN

A-A’ tartea: bentrikuluak betetzen dabiltza baina presioa ez da handitzen

A’-B tartea: aurikulak uzkurtzen dira eta bentrikuluko presioa handitzen da. Balbula mitralak
itxita daude, beraz presioa handitzen da. B puntuan dagoen bolumenari bolumen telediastoliko
deritzo (VTD), diastolearen (erlaxazioaren) ondoren bentrikuluan daukagun bolumenari (135 mL
kasu honetan).

B-C tartea: uzkurketa isobolumetrikoa ematen da, bolumena aldatu ez arren presioa handitu
egiten da, miokardioa uzkurtu delako. Presioa 80 mmHg-ra heltzen denean, balbula aortikoak
zabaltzen dira.

C-D tartea: balbula aortikoak zabaltzen dira eta bentrikuluak uzkurtzen jarraitzen dute. Orduan,
bentrikuluetako bolumena txikitzen doa eta presioa handitzen, uzkurketak presio handitzea
eragiten duelako. D puntura iristean balbula aortikoak ixten dira eta hemen 65 ml geratzen direla
ikusten dugu, hondar bolumena deritzo. Honi, bolumen telesistoliko ere deritzogu, sistolea
(uzkurketa) egin ostean geratzen den bolumenari.

Honen ostean, bentrikuluak erlaxatzen dira eta presioa txikitu egiten da berriz, A puntura berriz
itzuliz.

75
Atsedenean dagoen gizon gazte baten bihotzean, zikloaren uzkurketa bakoitza hasi baino lehen,
bentrikulu bakoitzean 135 mL inguru daude (VTD). Aldiz, uzkurketa eta gero 65 mL hondar
bolumen gelditzen da bihotz barnean (VTS), izan ere, atsedenean dagoen bihotz batek ez du
odol guztia kanporatzen. Atsedenean taupada bakoitzean ponpatutako Bolumen Sistolikoa (VS)
70mL da.

Sistolean bihotz horrek kanporatutako bolumen portzentajea ia %52 da. Portzentaje honi Eiekzio
Zatikia deritzogu eta balore normalak %50-70-an daude, balio honen bidez ikus dezakegu
bihotzak intsufizientziarik duen.

Gorputzaren odol eskariak handitzean (kirola adib.), bihotzak potentzia handiagoz ponpatzen du
eta hondar bolumen gutxiago uzten du bentrikuluan, uzkurketa bakoitzean ehunetara odol
gehiago eramanez

Eiekzio zatikia horrela murriztu daiteke: arteria koronarioek intsufizientzia bat jasan dezakela
(tronbosi bat demagun). Orduan, miokardioak iskemia bat jasango du, ez da nutrienterik eta O2-
rik helduko ehunera. Honen ondorioz, ehuna hiltzen joango da, uzkurtzeko gaitasuna eta indarra
galduz eta odol gutxiago ponpatuz. Horrela, hondar bolumena handituko da eta eiekzio zatikia
murriztu. Honek odol intsufizientzia eragingo du.

4.1.2. GASTU KARDIAKOA ETA BERE ERREGULAZIOA:

Bihotzak ponpa bezala duen efikazia neurtzeko era bat Gastu Kardiakoaren (GC) neurketa
egitea da. GC bentrikulu batek minutu batean ponpatutako odola da (vol/min).

GC = frekuentzia kardiakoa (FC) x bolumen sistolikoa (VS)= Vol / min. Beraz:

Atsedenean 72 taupada/min-ko frekuentzia daukan bihotz gazte baten GC zein da?

GC = 72 x 70 = 5040 mL/min = 5 L/min

76
Pertsona heldu gazte batek 5 L/min inguruko gastu kardiakoa du atsedenean. Ehunen eskariaren
arabera GC-a 7 bider handitu daiteke (35 L/min). GC-aren erregulazio hau FC eta VS-aren
erregulazioa eginez lortzen da. bihotzak 35 L horiek kaba benaren bidez jasoko ditu, hau handitu
egingo da odol gehiago helaraziz

Nahiz eta bolumena 7 aldiz handitzen den, bihotz maiztasuna ezin da 7 aldiz handitu, gure
bihotzak ez dauka gaitasun hori. Maiztasuna hainbeste handituko bagenu, bihotza ez litzateke
guztiz beteko.

Frekuentzia kardiakoaren balore normalak 60-100 tp/min dira, hortik gora takikardia eta behera
bradikardia bezala definitzen delarik (salbuespen asko).

Kirol asko egiten duten pertsonek baxuagoa izan ohi dute atseden egoeretan

Neskak txikiak direnean altuago dute, baina haztean txikitzen doa.

Bihotz taupada SA noduluak hasten duen arren, bere erritmoa nerbio sistema autonomoak
kontrolatzen du: atseden egoeran, bihotz maiztasunaren kontrol tonikoa PSP-ak egiten du
(nerbio bagoa), horregatik bataz beste 70 tp/min ingurukoa izaten da (bere eraginik gabe SA
noduluak 90-100 tp/min-ko erritmoa jarriko luke). Bihotz maiztasunaren erregulazioa kanpotik
kontrolatzen da, nerbio sistemaren bidez.

77
GC-a igotzea behar denean sistema SP-ak FC-a 100tp/min-tik gora eramaten du.

FC-aren igoerak GC-aren igoera eragiten du, bere muga fisiologikoak dauzka:

FC = 60 tp/min denean, segundo bateko ziklo kardiakoetan alegia, 0.6 seg erabiltzen dira
diastolean. Baina FC = 200 tp/min bada, diastolea 0.18 seg-ra murrizten da.

20 urteko gazte batean hori litzateke muga fisiologikoa (FK maximoa = 220 - adina), hortik
aurrera bihotzak ez bailuke izango odolez betetzeko aztirik eta ondorioz ponpatutako bolumen
sistolikoa nabarmenki murriztuko litzateke, gastua murriztuz.

Bolumen sistolikoa (VS), bihotzak taupada bakoitzean ponpatutako odol bolumenari deritzogu,
eta zuzenki erlazionatuta dago miokardioaren uzkurgarritasunarekin, alegia giharrak uzkurketa
bakoitzean egiten duen indarrarekin (inotropismoa). Gainera, bolumen sistolikoa itzulera
benosoaren menpe dago.

Bihotz giharrak egindako indarra baldintzatzen duen


faktore bat zuntz muskularrek uzkurketa hasi baino
lehen daukaten luzera da. Frank-Starling-en legeak
dio luzera hau zenbat eta gehiago handitu
uzkurketaren indarra handiagoa dela eta, ondorioz,
VS ere handitzen dela (hau ere beti muga
fisiologikoen barruan)

Bihotzak bolumen gehiago jasoz gero untzak


gehiago luzatzen dira eta ondorioz indar
gehiagorekin ponpatzen dute.

Beraz, bentrikulua zenbat eta odol gehiagoz bete


(VTD ↑) VS-ak ere gora egingo du

Bentrikuluen betetzea itzulera benosoaren menpe


dago. Zenbat eta zainetatik heltzen den odol
bolumena handiagoa izan diastolean (VTD), odol
horrek bentrikuluan sortutako luzapen edo tentsioa
(prekarga) handituko da eta miokardioa indar
handiagoz uzkurtuko da (inotropismo positiboa),
horrela VS handituz.

Ariketa fisikoa egiterakoan (ikusi irudia), bihotzeko


presioa eta bolumen aldaketak handitzen dira,
gorputzak odol gehiago behar duelako denbora
gutxitan. Orduan, diastole (erlaxazio) amaieran bolumen handiagoa dago eta hau kanporatzeko
presio gehiago sortuko da. Ponpatzen denean, presio gehiago sortu da eta bolumen gehiago
ponpatu da, beraz, hondar bolumena txikiagoa izango da, hobetu hustu baita bentrikulua.

78
Miokardioaren uzkurgarritasuna estrintsekoki ere erregulatzen da nerbio sistema
autonomoaren adar sinpatikoaren bitartez.

SP-ak miozito uzkurtzaileak estimulatu egiten ditu uzkurketa indar handiagoz egiteko
(inotropismo positiboa), eta gainera denbora gutxiagotan, SP-ak berak zelula autoerritmikoetan
eragindako FC-aren handitzeari erantzun ahal izateko

Inotropismoa: maiztasuna uzkurtzeko ahalmenarekin parekatzen dugu, orduan maiztasuna


aldatuko da miokardioaren uzkurketa ahalmena parekatzeko

Kronotropismoa: uzkurgarritasuna maiztasunarekin parekatzen da, uzkurgarritasuna handitu


edo txikitzen da.

Uzkurgarritasuna kanpoko faktoreek erregulatzen dute eta bolumen telediastolikoa barneko


faktoreek.

2. ZATIA: Zirkulazioaren fisiologia

I. Zirkulazio aparatuaren ezaugarri morfofuntzionalak


II. Hemodinamika, presio arteriala eta erregulazioa
III. Mikrozirkulazioa (zirkulazio kapilarra)
IV. Itzulera benosoa eta erregulazioa
V. Zirkulazioaren erregulazio lokala eta sistemikoa

79
4.2.1. ZIRKULAZIO APARATUAREN EZAUGARRI MORFOFUNTZIONALAK:

Anatomikoki, bi zirkulazio nagusi daude:

• Txikia: Biriketan gas elkartrukea gertatzeko


beharrezkoa.
• Nagusia (sistemikoa): Ezkerreko bentrikulutik ehun
guztietara odola banatzeko eta hortik eskumako
aurikulara garraiatzeko hodi sistema.

Giltzurrunek odol eskari handia dute, ia dena


bertatik pasatzen delako, hau garbitzeko.

Horrez gain, gibelak ere odol eskari handia


dauka, hemen dena azken aldiz
metabolizatzen dugulako.

Histologikoki: odol-hodien horma hiru geruzaz osaturik dago

• Tunika intimoa: Odolarekin kontaktu zuzenean dauden zelula


endotelialez eraturiko geruza sinplea da (endotelioa).
• Erdiko tunika: gihar leuna (uzkurgarritasuna), ehun konektibo elastikoz
(elastina) eta ehun konektibo fibrotsuz (kolagenoa) osatua.
• Tunika adbentizia: odol-hodiak inguratu eta hurbileko ehunengandik
bereizteko geruza mehea.
Hodi motaren arabera gihar leuna, ehun elastikoa eta fibrotsuaren edukina oso
aldagarria da. Ezaugarri honek hodi mota bakoitzaren funtzioa baldintzatzen du.

Arteriak benak baino elastikotasun handiagoa dute, izan ere, muskulu leun
gehiago dute, benek, aldiz, muskulu leun gutxiago dutenez, ez dute hainbesteko elastikotasunik.

80
Sistema arterialaren funtzio nagusia odol banatzailea da. Zeregin honetan arteria eta arteriolek
hartzen dute parte aktiboki.

Bihotzetik hurbilen dauden arteria handiek odol presio handia jasaten dute, eta kolagenoak
presio honengandik hormak babesten ditu.

Elastinak arterien elastikotasuna baldintzatzen du, hau da, odola bertatik pasatzean zabaldu
eta jarraian hasierako diametrora bueltatzeko ahalmena. Honi esker, diastolean ez da zirkulazioa
eteten, arteriak berriro euren diametrora bueltatzean odolari bultza egiten baitiote.

Odola aortara sartzean presioaren eraginez handitu egiten da. Orduan, elastinari esker
hasierako formara itzultzen da eta presioa handituz, odolak gorputzerako bidea hasten du.
Bentrikulua erlaxatuta dago une honetan, orduan presioa txikiagoa denez bentrikuluan aortan
baino, odolak bentrikulura joateko joera izango du. Hori ekiditeko, balbula semilunarrak ixten
dira eta odola gorpuztera doa.

Klaseko eztabaida: ZIRKULAZIO OROKORRA

Bentrikuluak uzkurtu ostean (diastole ostean), odola arteriara pasatzen da. Hemen presio
maximoa 120 mmHg da eta minimoa 80 mmHg. Ondoren odola arterioletara doa eta hemen
presioa pixkat txikitzen da. Kapilareetan txikiagoa da eta benula eta benetan asko txikitzen da.

Orduan, aorta arterian presioa oso altua da eta kaba bena (eskuineko aurikulan) presioa oso
txikia da. Beraz, presio gradiente bat sortzen da, honen bidez odolak norabide honetan
zirkulatzen du.

81
Arteriolak aberatsak dira gihar leunean. Gihar honen dilatazioak eta uzkurketak direla medio
(basokonstrikzioa eta basodilatazioa), eskariaren arabera, arteriolek ehunetara helduko den
odol-fluxua erregulatzen dute.

Arteriolen uzkurketa/dilatazioak erresistentzia baskular periferikoak eta tentsio arteriala


baldintzatzen dute. Honek arteriolak garrantzitsu bihurtzen baitituzte, horrela gorputzeko atal
desberdinetako irrigazioa erregulatzen dira.

Adibidea: BORROKA-IHES egoeretan, giharretan arteriolak dilatatuko dira eta erraietan txikitu.

Arteriolak, kapilareak eta benulek mikrozirkulazioa osatzen dute.

Arteriolen bukaeran, tartekatuta dauden eraztun


muskularrei esker (esfinter prekapilarrak), ehunaren
eskari metabolikoaren arabera, odola kapilarretan
sartzea ala zuzenean hauek saltokatuz zirkulazio
benosora eramatea eragin daiteke.

Kapilareak unitate baskular txikiena dira eta endotelio


geruza sinplez osatuta daude. Kapilare mailan odola
geldotu egiten da. Honek odolaren eta ehunen arteko
substantzien elkartrukea ahalbidetzen du.

Bena sistemaren funtzio nagusia odol biltzailea da.


Benak eta benulak funtzio honen betetzean parte
aktiboa dira.

Benulek geruza endotelial fina eta ehun fibrotsu eskasa dute, zein loditzen doan benak izatera
pasatzen doazen heinean. Benatan gihar leuna eta
ehun elastikoa ere agertzen da, baina arterietan baino
gutxiago. Horma argalagoa da eta, horregatik,
zabalkortasun (konpliantza) handia dauka.

Benak arteriak baino ugariagoak dira eta diametro


zabalagoa daukate. Aurrekoari gehituta, honek
gorputzeko odolaren erdia baino gehiago benatan
egotea eragiten du (bolumen-gordailua).

Itzulera benosoan laguntzeko, gorputz adarretako


benatan balbula batzuk daude odolari atzerantz joaten
uzten ez diotenak.

82
Irudi honetan ikus dezakegu arteriolen erregulazioaren arabera odola gorputzean zehar
desberdin sakabanatuko dela. Arteriolak gehiago estutuz gero tentsio arteriala handitu egingo
da, odola geldotu egin delako. Dilatatuz gero, tentsio arteriala txikitu egingo da.

Sistema linfatikoa hodi linfatiko eta gongoil linfatikoek osatzen dute.

Hodien barnean, kapilare linfatikoek odol kapilareena baino geruza meheagoa eta porotsuagoa
dute, mikrozirkulaziotik interstiziora kanporatzen den likido soberakina eta proteina
plasmatikoak batu eta zirkulazio orokorrera bueltatzen dituelarik. Hodi linfatikoak maila
torazikoetan dauden arteria/bena subklabioetara txertatzen dira.

83
4.2.2. HEMODINAMIKA, PRESIO ARTERIALA ETA BERE ERRE GULAZIOA:

Odol fluxua (Q) zirkulazio sistemako puntu batetik denbora konkretu batean pasatzen den odol
bolumenari deritzogu (Q=∆P/R). Parametro biren menpe dago:

PRESIO GRADIENTEA:
(∆P), hau da, zirkulazioko puntu ezberdinen artean dagoen odol-presioen diferentzia. Gure
bihotz-zirkulazio aparatuan presiorik handiena ezkerreko bentrikuluan (sistolean) eta arteria
handietan dago, ibilbidean zehar murriztuz doa, eta txikiena bena handietan eta eskuineko
aurikulan (diastolean) dago. Presio diferentziari esker zirkulazio sisteman odol fluxua dago eta
norantza bakarrean egiten du.

Odol fluxua handitu egingo da


sistolean, izan ere, une horretan
presioa 120 mmHg izango da, beraz
∆P handiagoa denez fluxua
handitzen da. Diastolean, aldiz,
presio hori txikiagoa denez fluxua
txikiagoa izango da.

ERRESISTENTZIA BASKULARRA (R):


Zirkulazio hodiek marruskadurarengatik odol fluxuari kontrajarritako indarra da. Hiru faktorek
baldintzatu dezakete (R=Lη/r4 ):

• Hodien erradioa (r): zenbat eta erradio txikiagoa hodiaren erresistentzia handiagoa da.
Ondorioz erresistentziak igo ahala fluxua murrizten da. Hodien erradioa R aldatzeko
aldagarririk garrantzitsuena da, nerbio sistema autonomoarengandik eta faktore
lokalengandik konstanteki erregulatuta baitago. Askotan zera esan daiteke: R=1/r4
• Odolaren likastasuna (η): odol biskositatea hematokritoaren arabera aldatzen da
(Ht↑→ η↑). Baldintza normaletan nahiko konstante mantentzen da. Laburbilduz,
likastasuna odolean dauden zelulen portzentaiaren arabera aldatzen da.
• Hodiaren luzera (L): zirkulazio sisteman
konstante bezala hartzen da. Laburra
bada erresistentzia gutxiago eragingo
du, eta alderantziz. Ez du eragin handirik
izango tentsioan.

Orokorrean eragin gehien izango duen faktorea


hodiaren erradioa izango da. EPO (eritropoietina
sartzean) tentsioa igo eta deshidratazioan ura
galtzen denez tentsioa jaisten da.

84
2 odol fluxu mota daude:

• Fluxu laminarra: odola paraleloki doazen geruzetan mugitzen da, erdikoak abiadura
gehiago eta kanpokoek gutxiago (marruskadura) dutelarik. Baldintza fisiologikoetan
agertzen dena da, ezin delarik entzun fonendoskopioz
• Fluxu turbulentua: arterietako estuguneak (aterosklerosia) eta balbulopatietan agertu
ohi da eta fluxu ezegokia egotea suposatzen du. Asaldura dagoen inguruan odola
zurrunbilotu egiten da, fonendo bidez entzungarria izan daitekeelarik. Tentsio
arterialaren neurketa egiteko odol fluxu turbulentua eragiten da, estugunea zabaltzen
dugunean odolak egiten duen zarata entzuten dugu. Amaieran ez dugu ezer entzungo
odolak fluxu laminarra berreskuratuko baitu

TENTSIO ARTERIALA (PA):


odolak arterien hormen aurka egindako indarrari deritzogu. Balore estandarrak hauek dira:

PA sistolikoa = 120mmHg; PA diastolikoa = 80mmHg

Adinarekin tentsioa handitzen joaten da, arteriak zurruntzen doazelako. Gainera, emakumeek
tentsio baxuagoak dituzte gizonek baino, baina menopausia ostean berdindu egiten da.

85
Klaseko eztabaida: ZERGATIK DA TXARRA GATZA?

Gatzak sodioa dauka (NaCl da bere izaera kimikoa). Sodioa (Na) osmosian eragin handia duen
ioia da eta likido estrazelularrean eragiten du. Orduan, sodio asko kontsumitzean hesteak hau
xurgatuko dute eta honek odoleko Na kontzentrazioa handitzen du. Honen ondorioz, urak
sodioa jarraitzen du eta odol bolumena handituko da. Bolumena handitzen denez presioa ere
handituko da, hipertentsioa agertuz.

Zer egin dezakegu honi aurre egiteko? → diuretikoak hartu. Honen bidez giltzurrunek gernuan
ur gehiago pasatzen utziko dute, organismotik behar ez dugun ura kanporatzen lagunduko
digute.

TENTSIO ARTERIALAREN ERREGULAZIOA:


Presio arterialaren erregulazioa ulertzeko, TA-ak arterietan sartutako eta arterietatik irtendako
odol fluxuaren arteko oreka islatzen duela ulertu behar da. Sartutako fluxua irteten dena baino
handiagoa bada, odola pilatu egiten da eta TA handitu egiten da. Alderantziz, sartutakoa
irtendakoa baino txikiagoa bada, gutxiago pilatzen da eta TA murrizten da.

ERRESISTENTZIA PERIFERIKOEK TA aldatu


dezakete. Demagun irudi honetan A
arteriola estutzen dela eta erresistentzia
periferiko totala handitzen dela. Honen
ondorioz, arterietan odol gehixeago pilatuko
da eta presioa handituko da.

Presio honi aurre egiteko bihotzak indar


gehiago egin beharko du. Maiztasuna
handitzen badu, bolumen gehiago pasatuko
da bihotzetik eta erresistentziak mantendu
ezkero TA handituko da. Maiztasuna jaitsiz
gero, TA txikituko da.

Honekin ondorioztatzen dugu TA gure gastu kardiakoaren (maiztasuna) eta erresistentzia


periferikoen araberakoa dela. (TA = Vol/min x R)

• Ezkerreko bihotzak ponpatutako bolumenaren arabera arterietan odol kantitate


ezberdina “sartuko” da. Beraz, gastu kardiakoak (bol/min) presio arteriala baldintzatu
dezake, hau igotzean presioa igo litekeelarik. Eta alderantziz.
• Arteriolen diametro aldaketek erresistentzia baskularren (R) aldaketak eragin
ditzakete, hodi horietatik “irtetzen” den odol fluxua baldintzatuz, alegia presioa
baldintzatuz. Beraz, arteriolen uzkurketak (basokonstrikizioak) erresistentziak igoko
lituzke eta ondorioz PA ere. Eta alderantziz.

86
Arteriolek jarritako erresistentzia horri postkarga izena ere ematen zaio. Azken finean bihotzak
odola jasotzean karga bat eragiten den moduan (prekarga), berau ponpatzean beste karga
batzuk gainditu behar ditu, hodiek jarritako erresistentziak hain zuzen (postkarga)

Zer egin dezakegu tentsio arterial altua duten pazienteekin? → erresistentzia periferikoak
zabaldu, horrela bertatik odol gehiago pasatu ahalko da eta diametroa txikituz, tentsio arteriala
txikituko dugu.

Odolaren bolumen absolutuaren aldaketak: Zirkulazioko bolumen osoaren aldaketak ere


tentsioan eragingo du. Bolumena handitzen bada, honek tentsioa handitu dezake, eta
alderantziz.

Odolaren bolumen erlatiboaren aldaketak: Benak zirkulazioaren “odol biltegiak” direla esaten
da euren distentsibilitate (konpliantza) handia dela eta. Baina benatan gihar leuna ere badago
eta bere dinamikaren arabera konpliantza handitu edo murriztu daiteke, honek itzulera
benosoari eraginez eta ondorioz gastu kardiakoari eta presio arterialari.

Bolumen erlatiboaren aldaketa batek eragindako tentsio jaitsiera batean, hankak gora
jar genitzake, hemengo benetan dagoen odola bihotzera heltzeko eta tentsio normala
berreskuratzeko.

4.2.3. MIKROZIRKULAZIOA (ZIRKULAZIO KAPILARRA)

Kapilareen geruza finak eta zeharkako area txikiak odol fluxua maila horretan geldotzea eragiten
du, plasma eta zelulen arteko elkartrukea gertatuz.

Kapilareak organo guztietan daude. Baina kapilareen egitura eta kopurua organo ezberdinetako
beharrizanetara moldatuta dago:

• Metabolikoki oso aktiboak diren ehunetan (gihar eskeletikoa, guruinak, bihotza)


iharduera metaboliko baxuagoa dutenetan baino kapilare gehiago daude (gantz
ehuna, hezurra, kartilagoa).
• Ehun batzuetan kapilare jarraiak daude, giharra, larruazala eta ehun nerbiosoan
adibidez (NSZ-an hesi hematoenzefalikoa). Giltzurrunetan eta hesteetan, non zurgapen
gaitasun handia duten epitelio garraiatzaileak aurkitzen diren, kapilare fenestratuak

87
(porotsuak) aurki daitezke. Gibelean, barean eta hezur muinean berriz, sinusoideak
deituriko baso txikiak daude, zeintzuk kapilareak baino zabalagoak diren, euren artean
nahiko lotura irekiekin.
o Sinusoide hepatikoetan albumina ekoizten da. Hau proteina handi bat denez
odolera eramateko sinusoideak beharko dira.
o Hezur minean ere sinusoideak ageri dira, bertan sortzen diren zelulak (lerro
mieloide eta linfoidekoak) odolera erraztasunez pasatzeko.

Kapilareetako elkartrukea difusioz, transzitosiz eta fluxu masiboz gertatzen da

• O2, CO2 eta lipidoek difusioz zelula endotelialak zeharkatzen dituzte. Ura eta uretan
disolbatutako solutu txikiak zelulak zeharkatuz eta zelula artetik difunditzen dira.
• Molekula handiagoak ordea, proteina plasmatikoak adibidez, transzitosi bitartez.
Proteina hauek ere uretan disolbaturik garraiatzen dira xixku batzuen barruan
(transzitosirako xixkuak)
• Zelula endotelialen artean likidoa ere badaukagu. Hemen fluxu masibo deritzon likido
mugimendua aurkitzen dugu, korronte indartsu baten bidez ura zelula hauen artean
mugitzen da. Mugimendu honek 2 noranzko izan ditzake: odoletik zeluletara edo
zeluletatik odolera. Fluxu masiboa gerta dadin kontzentrazio gradiente bat egotea
beharrezkoa da.

Klaseko eztabaida: KAPILAREETAKO LIKIDOEN PATOLOGIAK

KWASHIORKOR aszitisa: proteina gutxiegi jaten duten


pertsonetan agertzen den sintoma da. sabela handitu
egiten da likidoa espazio peritonealean pilatzen delako.
Normalean herrialde txiroetan ikusi ohi da bertako jendeak
ez baitu baliabiderik behar bezain beste proteina jateko.

88
ASZITISA: beste kasuan ez bezala, aszitisa gibeleko
intsufizientzien ondorioz ere agertu daiteke. Zirrosietan
adibidez, normalean egon beharko liratekeen baino zelula
gutxiago daude gibelean eta proteina plasmatiko gutxiago
sintetizatzen dituzte. Beraz abdomena handitzen da, likidoz
pilatuta baitago eta tentsio handia sortzen du.

SINDROME NEFROTIKOA: gernuan proteina oso gutxi


egon ohi dira egoera fisiologikoan. Hauek bertan agertzen
badira proteinuria dagoela esaten dugu. Proteinek
giltzurruneko iragazkiak pasatu ditu eta proteina
plasmatikoak gernura pasatzea lortzen dute. Orduan
odoleko proteina plasmatikoen kontzentrazioa
interstiziokoa baino txikiagoa denez, likidoa odoletik
irtengo da eta edemak sortuko ditu.

PRESIO HIDROSTATIKOA ETA PRESIO ONKOTIKOA:


Ura eta disolbatutako solutuek fluxu masiboz zeharkatu ditzakete kapilareak, hodi hauen
mutur arteriala eta benosoaren artean dagoen presio gradienteek eraginda. Hain zuzen ere,
presio hidrostatikoa (PH) eta koloidosmotiko (onkotikoa edo π) ezberdintasunek eraginda.

Presio hidrostatikoaren bidez likidoa kapilareetatik irtetzen da. Kanporanzko indarra, beste era
batean esanda. Presio onkotikoak (π) likidoaren xurgapena eragiten du, barruranzko indarra
beste era batean esanda.

Likidoen truke honetan solutuak trukatzen dira odolaren eta zelulen artean.

Kapilarearen mutur arterialean PH > π, horregatik fluxua kapilareetatik kanporantz da. Ordea,
mutur benosoan PH < π, fluxua interstiziotik kapilareetara doa (barrurantz). Presio
hidrostatikoa gutxinaka txikitzen doa. Mutur arterialean irtetzen den likido kantitatea sartzen
dena baino handiagoa denez, orokorrean likidoa irtetzen da, zelulak elikatzen dira. Mutur
benosoan, aldiz, indar onkotikoa mantendu egiten da eta presio hidrostatikoa txikitu egin denez,
likido gehiago sartzen da irtetzen dena baino.

89
Presio hidrostatikoa esan dezakegu likidoak paretari egiten dion indarra dela, eta kapilarean
aurrera egin ahala txikitzen doanez, presio gradiente bat dagoela esaten dugu. Kapilarean
oztopo bat agertuko balitz presio hidrostatikoak gora egingo luke eta likidoa interstiziora irtengo
litzateke.

Kapilareetatik zeluletara metabolitoak pasatuko dira eta zelulatik katabolitoak sartuko dira
kapilareetara.

Fluxu masiboan egunero 3L irtetzen dira kapilareetatik zeluletara joateko. Sartzen denari
irtetzen den guztia kentzen badiogu 3L gehiago irtetzen direla ikusten dugu. Izan ere,
kanporatzeko azalera handiagoa da xurgapenekoa baino, kapilare guztiak kontuan hartzen
baditugu.

Filtrazio zurgapen prozesu honetan likidoaren %10


gune estrazelularrean geldituko litzateke hodi
linfatikorik ez balego. Lehen esan bezala hodi
linfatikoei esker, hondar likido hori berreskuratu
egiten da odol zirkulaziora. Egunero 3 L galtzen
ditugunez, hodi linfatikoen bidez zelulek erabiltzen
ez duten likidoaren zati hori berreskuratzen dugu.

EDEMAK: kapilare mailan gertatzen denarekin erlazio zuzena


daukaten likido pilaketak dira.

Bularreko minbizietan, besapean dauden gongoil linfatikoak


kentzen dira, metastasia ekiditeko. Orduan besora doazen hodi
linfatikoek ez dute likidoa nora eraman eta likidoa pilatzen da,
linfedemak sortuz.

4.2.4. ITZULERA BENOSOA ETA BERE ERREGULAZIOA:

Bihotzera heldutako odola edo Itzulera Benosoa (IB) atsedenean dagoen gazte batean gastu
kardiakoaren berdina da: 5L/min

Zainetako odola bihotzera zuzentzen da presio gradienteei esker. Izan ere, benuletako presioa
benatakoa baino handiagoa da eta hauek aurikulakoa baino handiagoa. IB-an eragiten duten
faktoreak hauek dira:

• Presio Gradiente Benosoa: presio ezberdintasunarengatik sortzen da, handiagoa bada


desberdintasuna handiagoa izango da IB
• Odol bolumen absolutua: zenbat eta odol gehiago izan, gehiago ponpatuko du bihotzak
eta hortaz gehiago itzuliko da.
• Odol bolumen erlatiboa: beharrizanen arabera, handitu edo txikitu egingo da IB. Benak
beraien burua erregulatuko dute.
• Ponpa benosoak: balbulak

90
PRESIO GRADIENTE BENOSOA
Presio gradiente benosoa (PGB): Eskuineko aurikula eta toraxeko bena handietako presioa
(presio benoso zentrala edo PBZ, toraxa, diafragmatik gora)
eta sabelalde, gorputz adar eta buruko bena periferikoen
(presio benoso periferiko edo PBP) artean dagoen presio
diferentzia da (PGB= PBP – PBZ) periferikoa – zentrala.

Baldintza normaletan PBZ 0-9mmHg-tan aurkitzen da


(egonkorragoa) eta PBP 9- 20mmHg bitartean. PGB handitzean
IB handitzen da. Ariketa fisikoa egitean (gastu kardiakoa
handitzen da), demagun, bentrikuluak gehiago uzkurtu eta
husten dira, orduan odol gutxiago dagoenez PBZ txikitzen da,
hala ere, bena periferikoetara odol gehiago iristen denez
presioa handitzen da. Horrela, gradientea handitu egiten da,
itzulera handituz.

Klaseko eztabaida: PRESIO BENOSO ZENTRALAREN NEURKETA ETA HONEN PATOLOGIAK

Bihotzeko eskuinaldean asaldurak agertzen badira edo bena handietan erresistentziak agertzen
badira, kapilareetan edemak agertuko dira → beheko gorputzadarretakoan adibidez.

Asaldurak ezkerraldeko benetan (birika bena) edo erresistentziak agertuz gero, edema
pulmonarrak agertu ahalko dira, disneak eraginez.

91
ODOL BOLUMEN ABSOLUTUA:
Odol bolumen absolutua (bolemia): Zirkulazioan dagoen odol bolumenari deritzogu. Bolumen
hau zenbat eta handiagoa izan, bihotzera itzultzen den bolumena (IB) handiagoa izango da.

Bolemia aldatzen duten mekanismo ezberdinak daude: presio hidrostatikoa, koloidosmotikoa,


faktore lokalak (bitartekari zelularrak), giltzurrunean ura eta ioien iraizketan eragiten duten
hormonak (antidiuretikoa edo ADH, aldosterona, hormona natriuretikoak, etab.), hemorragiak,
deshidratazioak…

ODOL BOLUMEN ERLATIBO MAILA:


Odol bolumen erlatibo maila (zabalkortasuna edo konpliantza): Benak zenbat eta zabalkorrago
egon, odola bertan pilatu eta itzulera murriztu egiten da. Ordea, konpliantza murriztean, odolari
bihotzerantz bultzatuko zaio, itzulera benosoa hobetuz. Hau benetan dauden muskulu leunei
esker gertatzen da.

Sistema sinpatikoaren ekintzaren ondorioz eragindako benen uzkurketak


(benokonstrikzioa) zabalkortasuna murrizten du, itzulera benosoa hobetuz. Honi esker,
arrisku egoeretan itzulera handitzen da, maiztasuna ere bai eta gorputzeko atal
guztietara odola helduko da.

PONPA BENOSOAK:
Zutik gaudenean grabitateak beheko gorputz adarretarantz tira
egiten dio odolari. Gorputzak baditu mekanismoak grabitatearen
eragin hori gainditu eta odola bihotzera bideratzeko: giharren
ekintza (muskulu leuna) eta bena balbulak.

Altxatzen garenean odola beheko gorputzadarretan dago


oraindik eta itzulera benosoa txikia da. Hori konpentsatzeko,
odola bihotzera itzuli beharko da eta hau gertatu arte mareatuta
sentitzen gara. odola giharrei eta ponpei esker igoko da. Hau
azkartzeko hoberena oinez hastea izango da, horrela
giharrak uzkurtuko dira eta itzulera benosoa azkarrago
handituko da.

92
BARIZEAK: intsufizientzia benosoen ondorio dira. balbulek
ez dute ondo funtzionatzen eta odolaren zati batek atzera
egiten du, odolaren egitura laminarra apurtuz eta
zurrunbiloak sortuz. Ez dute itzulera benosoan laguntzen.
Zer egin hauen ondorioak saihesteko, ibili. Ibiltzean
muskuluei esker itzulera benosoa handitu ahalko dugu.

KONPRESIO MEDIAK: lanean denbora asko zutik egoten


bagara, litekeena da itzulera benosoa murriztea eta ondorioz
hankak astun sentitzea, likidoa pilatzen delako. Horretarako
konpresio mediak jartzea gomendatzen da, benei presioa
eragiteko eta itzulera benosoa handitzeko.

4.2.5. ZIRKULAZIOAREN ERREGULAZIO LOKALA ETA SI STEMIKOA:

Odolaren banaketa zirkulazioan zehar organo bakoitzaren beharrizan metabolikoen arabera


gertatzen da, eta erregulazio bide lokal eta sistemikoen bitartez ematen da.

Lokalki, organo bakoitzak fluxua autoerregulatzeko mekanismoak dauzka. Era berean,


erregulazio bide sistemikoak (orokorrak) neuro-hormonalak dira eta bai zirkulazioa eta bai
bihotzari (sistema kardiobaskular osoari) eragiten diote.

93
Organo bakoitzak bere behar izan metabolikoei erantzuteko autoerregulazio mekanismo lokal
ezberdinak ditu (batzuk oso laburrak izan daitezke -seg- eta beste zenbaitek orduak, egunak edo
hilabeteak iraun ditzakete), eta mikrozirkulazioan eragiten dute:

• Jarduera metaboliko basalean dagoen ehun batean soilik odol fluxu minimoa
bermatzeko haina kapilare daude zabalik (esfinter prekapilar asko itxita). Aldiz,
iharduera metabolikoa handitzean, O2
kontzentrazio lokalaren murrizketak, CO2
handitzeak, pH jaitsierak, etab. itxirik zeuden
esfinter prekapilarren zabaltzea eragiten du,
epe laburrean.
o Esfinterrak uzkurtzeko energia behar
da eta gorputzak une horretan
energia beste gauza batzuetarako
erabili nahi du. Beraz esfinterrak
zabalik mantentzen dira energia
beharrik ez dagoen ehunetan,
energia guztia beste ehun
batzuetara bideratuko baita.

• Lokalki askatutako substantzia askok basodilatazioa (oxido nitrikoa, adenosina,


histamina…), edo basokonstrikzioa eragin dezakete (tronboxanoak, endotelinak), epe
laburrean.
o Egoera fisiologiko berezietan, adibidez kirolarietan, giharretako
O2 eta mantenugaien eskaria handitu egiten da. Gihar horretan
faktore lokal ezberdinak askatzen dira
▪ VEGF → vascular endothelial growth factor → ehuna
birsortzean eta muskulu gehiago sortzeko funtzioa
dauka.)
▪ Epe erdi luzean odol baso berriak garatzeko
(angiogenesia). Hau tumoreetan ere gertatzen da,
bertako zelulek elikatzea behar baitute. Hauen aurka egiteko,
tumorearen aurka egiteko tratamenduaren hasieran angiogenesia
inhibitzen da, odol sarrera murrizteko.

94
Erregulazio bide sistemikoek epe laburrean (nerbio sistema) eta epe luzean (hormona sistema)
erregulatzen dute sistema kardiobaskularra.

1. NERBIO SISTEMAREN BITARTEKO ERREGULAZIOA:


Bihotzaren aktibitatea eta odol hodien tonoa nerbio sistema autonomoarengandik erregulatuta
daude, zein era berean NSZ-ko erraboilaren (zentro basomotorea) kontrolpean dagoen.

Zentro basomotoreak zirkulazio sistemaren presio mailari buruzko informazioa jasotzen du,
karotidetako sinuetan eta aortako arkuan kokatutako barohartzaileek basoen luzapen mailaz
informatzen baitiote. Presio aldaketek hartzaile hauek kitzikatzen dituzte, erreflexu
barohartzailea sortuz. Erreflexuaren beso eferenteak sinpatikoa (SP) eta parasinpatikoa (PSP)
dira.

Klaseko eztabaida: ITZULERA BENOSOA ETA ALTXATZEA

Eserita gaudenean odola hanketan pilatzen da eta itzulera benoso txikia dago. Horrez gain, gastu
kardiakoa txikiagoa da eta bihotza ez da hain ondo beteko. Altxatzean, garunera ez da odola
ondo helduko eta tentsio murrizketa bat egongo da.

Erreflexu barohartzaileari esker, segundo gutxi batzuetan berreskuratzen dugu tentsioa. Berak
igoko du beso eferenteen bidez (sistema autonomo sinpatikoa eta parasinpatikoa). Kasu
honetan sistema sinpatikoak emango du erantzuna.

Gastu kardiakoa handituko du (maiztasuna eta uzkurgarritasuna handituz). Horrez gain,


erresistentzia baskularrak handituko ditu tentsioa igotzeko.

Baina nola konturatu da erraboila (zentro


kardioerregulatzailea) tentsio jaitsieraz?

Gure odol hodiak sentsorez beterik daude,


mekanohartzaileak, besteak beste. Arku
aortikoan aurki ditzakegu batzuk. Tentsio
altua dagoenean handitu egiten dira hauek
eta jaisteko seinalea ematen dute. Tentsioa
baxua denean, aldiz, mekanohartzaile
hauek txikitzen dira ere bai eta tentsioa
igotzeko mekanismoak martxan jartzeko
seinalea ematen diote erraboilari.

95
Klaseko eztabaida: SINKOPEAK

Sinkope basobagalak estimulu batek eragin ditzake, hain handia da, zeinek mareoa ekartzen
duen.

Sinkopea nerbio sistema parasinpatikoaren larregizko aktibazio baten ondorioz gertatzen da.
nerbio bagoa gehiegi aktibatzen da eta honen ondorioz tentsio jaitsiera bat gertatzen da,
maiztasun kardiakoaren murrizketa bat ematen delako.

Ez du asko irauten eta hankak igotzen badizkiogu konortea berreskuratu ahal izango du.

2. HORMONEN BITARTEKO ERREGULAZIOA :


Hormona batzuk bolumen plasmatikoa eta tono baskularra kontrolatuz erregulatzen dute bihotz
gastua eta presio arteriala (PA):

• Renina-angiotensina-aldosterona sistema (RAAS): Odol bolumen edota presio


jaitsiera batek giltzurruneko odol perfusio jaitsiera eta SP-aren aktibazioa eragiten
duenean RAAS-a aktibatzen da. Sistema hormonal honen barnean angiotensina II-ak
basouzkurketa arteriolar potentea egiten du, erresistentziak igoaz eta ondorioz PA ere.
Era berean, aldosteronak sodio eta ur birxurgapena handitzen du, bolemia galera
kontrolatuz eta, ondorioz PA ere.
o Tentsio arterial altua duten pertsonentzako farmakoek angitoensina II-ren
sintesia inhibitzen dute.

96
• Hormona antidiuretikoa (ADH): Neurohipofisian
askatzen da osmolaritate plasmatikoa handitzean
(osmohartzaileak hipotalamoan), bolemia murriztean
eta PA jaistean (barohartzaileak). ADH-aren funtzio
nagusia giltzurrunetan ura birxurgatu, bolemia
berreskuratu eta presioa igotzea da.
• Peptido natriuretikoak: Bihotzeko odol betetze
handiei erantzunez aurikulan ANP eta garunean BNP
askatzen dira. Ura eta sodioaren iraizketa eragiten dute giltzurrunean eta
basodilatatzaileak ere badira. Beraz, bolemia jaitsi eta R-ak jaitsiz PA jaisten dute.

5. DIGESTIO APARATUA:

AURKIBIDEA

I. Ezaugarri orokorrak
II. Murtxikatzea, listu jariaketa eta irensketa
III. Urdaila
IV. Area exokrinoa
V. Gibela eta behazun bideak
VI. Heste meharra
VII. Heste lodia
VIII. Digestioa eta xurgapena

5.1. EZAUGARRI OROKORRAK:

Digestio aparatuan elikagaien eta uraren ahoratzea, liseriketa eta zurgapena egiten da.

Forma eta funtzio ezberdinetako hodi luze hau aho barrunbea, faringea, hestegorria, urdaila,
heste meharra, heste lodia (kolon eta ondestea) eta uzkian banatzen da. Gainera, hodi honetan
sekrezio ezberdinak isurtzen dituzten guruinak daude: listu guruinak , area , gibela eta behazun-
xixkua (eta baita hodiaren horman aurki daitezkeen guruin mikroskopikoak).

Antolaketa histologikoari dagokionez, digestio hodiaren hormak lau geruza ezberdin ditu
(barnetik kanporantz):

• Mukosa, hodian zehar zelula epitelial ezberdinez eratutako geruza da.


• Jarraian geruza sumbukosoa dago, ehun konektibo eta odol hodiz osatua.
• Hurrengoa geruza muskularra da, forma zirkular eta longitudinalezko gihar leunez
osatua.
• Azkena, kanpokoa, hodia inguratzen duen geruza serosoa da.

97
Digestio hodiak erreflexuki erantzuten du barnean elikagaiak sartzean, bere horman
tartekaturik plexu nerbiosoak baitaude (azpimukosoa eta mienterikoa). Hala ere, nerbio
sistema autonomoak eta hormona ugarik ere digestio hodia erregulatzen dute

FUNTZIO DIGESTIBOEN OROKORTASUNAK:


Urdailean, heste mehean eta heste lodian 4 funtzio digestibo nagusiak ematen
dira baina atal bakoitzean ezberdin gertatzen da. Aho barrunbean, aldiz ez dira
4 funtzioak ematen, digestiorik ez delako gertatzen.

98
5.2. MURTXIKAPENA, LISTU JARIAKETA ETA IRENSKETA:

MURTXIKAPENA:
Murtxikapenaren bitartez elikagaiak birrindu eta listuarekin nahasten dira.

Ezpainak, mihiak eta hortzek murtxikapenean laguntzen dute. Ebakortzek janaria ebaki,
letaginek urratu eta haginek birrindu egiten dute.

Murtxikapenari esker errazago irentsi daitekeen elikagai - boloa


sortzen da. Baita ere, fruitu eta begetalen zelulosazko gainazalak
apurtu, eta okela gero liseriketarako maneiugarriagoak izango diren zatietan apurtu daiteke.
Gainera, digestio hodia material handiegiak eta ebakigarriengandik babesten da.

LISTU JARIAPENA:
Listu jariaketa: listu guruinek egunean 0.8 - 1.2 L listu sortzen dute.

Listua sekrezio mukoso eta seroso (proteinak) arteko nahastea da (pH - a 6 - 7.4). 2 listu mota
edo sekrezio mota daude eta guruinen araberakoak dira:
• Guruin parotideoek listu serosoa ekoizten dute
• Masailezurpekoek eta mihiazpikoek bietarikoa
• Aho barrunbean aurkitzen diren guruin txikiek sekrezio mukosoa.

Osagai mukosoari esker (muzina) elikagaiak eta aho eta hestegorriko hormak lubrifikatu egiten
dira , irensketa erraztuz eta lesioengandik babestuz . Osagai seroso edo proteikoari dagokionez,
ptialinak ahoan bertan karbohidratoen liseriketa hastea eragiten du. Eta lisozimak eta
antigorputzek (A Ig nagusiki, arnas aparatuan eta mukosa genital eta urinarioan ere ager
daiteke) babes hesia sortzen dute agente patogenoentzako. Gainera, listua bakterioentzako oso
toxikoa den ioi tiozianatoan aberatsa da.

99
Listu jariaketa erreflexuki aktibatzen da elikagaiak
ahoan sartzean (dastamen estimuluak). Horretaz gain
janaria usaintzeak, ikusteak edota berarekin
pentsatzeak erreflexu berbera sor dezake, digestioaren
aldi zefalikoan (aurrelikatzeko erantzuna).

Estimulu hauek bizkarrezur erraboileko gune batzuk


aktibatzen dituzte eta hemendik seinale parasinpatikoa
bidaltzen da guruinetara, jariaketa gertatuz.

Erreflexu luzea eta laburra existitzen dira. begiratu


beheko irudi hau

100
IRENSKETA:
Irensketa elikagai - boloa aho barrunbetik urdailera eramateko prozesu erreflexuari deritzogu.
Hiru alditan bana daiteke:

• Aho aldia: Mihiak boloa ahosabairantz eta ahoaren atzealderantz bultzatzen du. Honek
irensketa erreflexua aktibatzen du. (1.irudia)
• Aldi faringeoa: uhin peristaltiko batek ( uzkurketa uhin batek ) boloa hestegorrirantz
bultzatzen du. Ibilbidean, epiglotisa itxi egiten da trakeara ez dadin ezer pasatu. (2)
• Aldi esofagikoa: uhinen jarraipenak boloa hestegorrian zehar garraiatzea eta urdailera
heltzea eragiten du. Lehen mailako peristaltismo esofagiko honi esker, janaria ondo
mastekatu bada , 5 - 8 segundotan urdailera heltzen da, grabitateak lagunduta pertsona
eserita ala zutunik badago.
Elikagaia, edozein arrazoiengatik, urdailera ez bada heldu, bigarren mailako
peristaltismo esofagikoa sortzen da. Uhin indartsu hauek hestegorria hustu arte
iraungo dute, honek gorputzaren edozein posiziotan janaria irentsi ahal izatea
bermatzen duelarik. Gainera, mugimendu honetan laguntzeko hestegorrian
mukia askatzen da, zein urdailetik hurbil HCO3-an aberatsa den ( urdaileko
errefluxuengandik babesa ). (3)

5.3. URDAILA:

Urdaila digestio hodiaren dilatazio bat da. Funtzio ezberdinak egingo dituzten
atal anatomiko ezberdinak ditu (irudia), bere mukosan urdail - urina
ekoizteko guruinak daude eta gihar geruza potenteak ditu nahasketa eta
propultsiozko mugimenduak egiteko.

Urdailera heldutako elikagaiak denbora


batean zehar biltegiratu daitezke. Bertan,
elikagai horiek kimo izeneko ahi erdilikidoan
bihurtzen dira digestio mekaniko eta
kimikoaren bitartez. Urdailean liseriketarako eta zurgapenerako
garrantzitsuak diren beste molekulak ere jariatzen dira. Gainera,
mikroorganismoekiko babes - hesia ere bada.

101
Urdaileko mugikortasuna ezinbestekoa da digestio mekanikoa egiteko eta elikagaiak
duodenorantz eramateko . Urdail atalaren arabera mugimendua aldagarria da:

• Funduseko hormek uzkurketa tonikoa (basala) daukate, baraurik gaudenean bolumena


50 - 100 ml - koa delarik . Ordea , jaten hastean , giharra erlaxatu eta bere bolumena 2
- 3L arte handitu daiteke (erlaxazio harkorra edo moldatze gastrikoa). Jatea amaitzean
uzkurketak berriro hasi eta elikagaia urdailaren gorputzerantz eramaten da.
• Gorputzeko gihar leunak uhin peristaltikoak sortzen ditu , zeintzuk pilororantz hurbildu
ahala sendoagoak diren . Mugimendu hauek elikagaiak birrindu egiten dituzte . Gainera
uzkurketen eraginez piloroaren gain sortutako presioak elikagaiak berriro urdailerantz
propultsatzea eragiten du, hauek gehiago birrindu eta bigunduz . Biguntze mekaniko
honek , urdail - urinekin batera , elikagaiak masa erdilikidoan bihurtzen ditu (kimoa).
• Piloroaren horma muskularra gorputzekoa baino 50 - 100% lodiagoa da, honek
eragindako presioa jasan behar baitu . Esfinter pilorikoak likidoak eta partikula txikiak
(<2mm) baino ez ditu uzten pasatzen. Bere uzkurketa mailak urdailaren hustuketa
erritmoa baldintzatzen du

GORAKOA:
Gorakoa estimulu ezberdinek (zorabioa, usaia ezatseginak, mukosa gastrikoaren narritadura,
etab.) eragindako erantzun erreflexua da, zein bizkarrezur erraboilean dagoen gorakoaren
zentroak kontrolatzen duen.

Gorakoan, duodenotik urdailerantz edukia bultzatzen duten uzkurketa atzerakoiak sortzen


dira, honela azidotasuna neutralizatu eta kanporatutako materialek bere ibilbidean hormak
ahalik eta gutxien mintzea lortzen da. Gainera, urdaila, esofagoa eta esfinterrak erlaxatu egiten
diren bitartean, arnas giharrak eta abdomeneko horma uzkurtu egiten dira, bertako edukia
ahotik kanporatuz

102
URDAIL-URINA: (DIGESTIO KIMIKOAREN ERNATZULE)
Urdail-urina ura, HCl, elektrolitoak eta digestio entzimek osatzen dute, eta digestio kimikoaren
arduradunak dira. Guruin gastrikoetako zelula motaren arabera jariakin ezberdinak askatzen
dira.

• Zelula mukosoek muzina izeneko glukoproteina ekoizten dute (HCO3- ere). Honek
urdailaren hormarentzako babes hesia sortzen du, liseriketarako erabilitako urin
azidoek eta entzimek ez dezaten horma liseritu.

• Zelula parietalek (oxintikoak) HCl-a ekoizten dute,


digestio aldietan urdaileko pH-a jaitsiz, honek
mikroinguru egokia sortzen duelarik digestio
entzimak aktibatzeko. Honez gain, B12 bitaminaren
zurgapen intestinalerako ezinbestekoa den Castle-en
barneko faktorea ekoizten dute.

• Zelula printzipalek digestio entzimak ekoizten


dituzte, adibidez pepsinogenoa (nagusiki) eta
lipasa gastrikoa. Urdaileko pH-a azidifikatzean
pepsinogenoa aktibatu egiten da. Pepsinak
kolagenoa bezalako proteina handiak apurtuz,
dietako proteinen digestioa hasten du.

103
URDAIL UZKURKETAREN ERREGULAZIOA:
Urdaileko hustuketaren eta urdail urinen jariaketaren erregulazioa nerbiosoa eta hormonala da
eta estuki koordinatuta dago duodenoko mugimendu eta jariakinekin. Digestio prozesuak era
koordinatuan eman daitezen, alde bietako mugikortasuna eta jariaketa estimulatu eta inhibitzen
dituzten seinaleak daude. Honela, urdailean kimoa era egokian ekoiztu eta erritmo egokian
eramaten da duodenorantz, era berean duodenoan digestioak eta xurgapenak egokiak izaten
jarrai dezaten.

Urdailaren mugikortasunaren erregulazio nerbiosoa:

• Erreflexu gastrogastrikoak urdailaren mugikortasuna handitzen du, elikagaien digestioa


eta urdailaren hustuketa eraginez. Erreflexu hau urdail hormaren distentsioak eta
mukosak elikagaiak detektatzean aktibatzen da. Erreflexu labur eta luzeek parte har
dezakete.
• Erreflexu enterogastrikoak urdailaren
hustuketa geldotzen du. Erreflexu hau
kimoa duodenora azkarregi heltzen ari
denean aktibatzen (duodenoaren horman
azidoak egindako narritadura, osmolaritate
igotzeak, etab.).

Urdail jariakinen erregulazio nerbiosoari


dagokionez, elikagaia irentsi eta urdailera heldu
baino lehen, aldi zefalikoan hain zuzen, erreflexu
bagal luzeak jariaketa aktibatzen du. Gero, elikagaia urdailean sartzean digestioaren aldi
gastrikoa osatzen duten erreflexu laburrak sortzen dira, jariaketarekin jarraituz

104
Urdail mugikortasuna eta jariakinen erregulazio hormonalari dagokionez, urdail hustuketa eta
jariaketan eragiten duten hormonen adibideak hauek dira:

• Hustuketa eta jariaketa handitu: Gastrina eta histamina (urdailean ekoiztuak).


• Hustuketa eta jariaketa murriztu: Somatostatina (urdaila eta arean ekoiztuak),
kolezistokinina CCK, peptido inhibitzaile gastrointestinala (GIP) eta sekretina
(duodenoan ekoiztuak).

Mugikortasuna eta jariakin gastrikoak inhibitzen dituzten hormona duodenalek jariaketa


duodenala eta pankreatikoa estimulatzen dute. Horrela, kimo azidoa duodenora pixkanaka
eramaten da, eta heste mehean jariakinek digestioa eta xurgapena era egokian egiten dute.
Urdailak hesteen eta arearen erregulazioan parte hartzen du, hormonen bidez.

Karbohidratoak urdailera sartzean seinalea bidaltzen diote areari, hauentzako intsulina jaria
dezan.

105
5.4. AREA EXOKRINOA: (odolera askatzen ez diren jariakinak)

Area digestio aparatuaren guruin-erantsia da (gibela bezala). Funtzio endokrino garrantzitsua


betetzen duen arren, bere azalerarik handiena area-urina ekoizten duten guruinez osatuta
dago (area-azinoak). Area exokrinoaren edukia duodenora askatzen da.

Guruinaren hodietako zelulek ura eta HCO3 - ekoizten dute, pankreako urinaren pH-a 8/8.3
ingurukoa delarik. Honek duodenoko pH-a alkalinoa izaten laguntzen du, urdailetik datorren
edukiaren azidotasuna neutralizatu eta area exokrinoak askatutako entzimek euren aktibitatea
egiteko pH optimoa lor dadin (pH 7-8).

Pankreako azinoetako zelulek elikagai energetiko nagusien liseriketa


egin dezaketen entzimak ekoiztu eta jariatzen dituzte, baina entzima
inaktiboak dira (proentzimak edo zimogenoak) ez dadin pankrearen
autodigestiorik gertatu.

Entzimen aktibazioa duodenoan egiten da. Entzima batzuk proteina


eta peptidoen digestioa egingo dute (kimiotripsina, elastasa,
karboxipeptidasa…), beste batzuek lipidoena (lipasa, kolesterol
esterasa, fosfolipasa) eta beste batek karbohidratoena (amilasa).

106
5.5. GIBELA ETA BEHAZUN BIDEAK:

Gibela gorputzeko organorik pisutsuena da (1.5Kg), hesteetan xurgatutako sustantziak porta


bena bidez heltzen zaizkio eta funtzio digestibo eta ez-digestiboak betetzen ditu.

Funtzio digestiboei dagokionez, hepatozitoek behazuna ekoizten dute, ezinbestekoa heste


mehean gantzen digestioa egiteko.

Behazuna ura, elektrolitoak, bilirrubina, lezitinak eta behazun gatzak dituen jariakina da.
Hepatozitoek egunero 0.5-1L behazun ekoizten dute, zein behazun bideetatik joanez duodenora
askatu edota behazun xixkuan biltegiratzen den.

Behazun gatzak (behazunaren nahitaezko osagaiak),


azido biliarrak taurinarekin edo glizinarekin
konjugatuz sorturiko molekulak dira. Hesteetan
gantzen emultsioa eginez, partikula lipidikoen
apurketa eta, mizelak eratuz, gantz ezberdinen
zurgapena errazten dute.

Behazun gatzek heste mehe osoan zehar egiten dute


euren ekintza, eta %95-a ileon distalean aktiboki
birxurgatzen da zirkulazio enterohepatikoan sartuz.
Honela, gibelera bueltatu eta berrerabili egiten dira,
molekula bakoitzak ibilbide berbera jatorduko 2-5
bider egiten du gorozkietan iraitzi baino lehen.

Behazunaren jariaketa parasinpatikoak eta


kolezistokininak (CCK) estimulatzen dute bereziki:

• Parasinpatikoak bixikula uzkurtu eta Oddi esfinterra erlaxatzen du.


• Gantzak duodenoan agertzean, epitelioko zelula batzuk CCK askatzen
dute odolera eta honek behazun-besikula uzkurtarazten du. Behazuna
duodenora askatzeko Oddi esfinterra zabaldu behar da, eta hau duodenoko
uhin peristaltikoen erlaxazio aldietan gertatzen da. Honela elikagaia pasatu
ahala behazun “pultsu” batekin nahas daiteke.

107
Hepatozitoek funtzio metaboliko, garbiketa eta iraizketa funtzio oso inportanteak egiten dituzte:

FUNTZIO METABOLIKOA:
• Karbohidratoen metabolismoa: odolean glukosa asko dagoenean glukogenoa ekoiztu
(funtzio anabolikoa), eta glukosa beharrizana dagoenean, glukoneogenesia eta
glukogenolisia (funtzio katabolikoa).
• Lipidoen metabolismoa: Kolesterola, fosfolipidoak eta lipoproteinen ekoizpena. Gantz
azidoen beta-oxidazioa energia lortzeko. Bitamina ezberdinen biltegiratzea (A, D, B12).
• Proteinen metabolismoa:
o Katabolismo proteikotik eratorritako hondakin nitrogenatuak urean bihurtu,
gernuan iraizten den molekula egonkor eta hidrosolugarria.
o Proteina plasmatikoen ekoizpena (albumina, transferrina, hemosiderina,
apoferritina, etab.).
o Koagulazio faktoreen ekoizpena (fibrinogenoa eta K bitamina menpeko
faktoreak).
o Aminoazido ez-esentzialen ekoizpena, eta baita
aminoazidoen desaminazio eta transaminazioa.

GARBIKETA FUNTZIOA:
Odolean doazen substantzia aktibo endogeno zein exogenoen
erregulazioan gibelak funtzio garrantzitsua du, molekula ezberdin
askoren metabolismoa eta iraizketa egin baitezake (hormonak,
farmakoak, etab.).

IRAIZKETA FUNTZIOA:
Gibelak hondakin liposolugarriak eta hidrosolugarri
handien iraizketa errazten du.

Bilirrubina (BRB) hemoglobinaren hemo taldearen


katabolismoaren eratorri liposolugarria da.
Gibeleko hepatozitoek BRB hidrosolugarri eta,
ondorioz, iraizgarriago bilakatzen dute. BRB
konjugatua behazunean hestera eramaten da.
Bertan urobilinogeno bilakatzen da eta zati
handiena gorotzetan iraizten da. Beste portzentaia
txiki bat birxurgatu eta odolera doa, handik
giltzurrunera eta gernuan iraizten da.

108
5.6. HESTE MEHARRA:

Heste meharra 6-7 metroko hodia da eta duodenoa, jeiunoa eta ileonaz osatzen da. Bertan
elikagaien liseriketaren azkeneko zatia betetzen da, oinarrizko mantenugaiak lortuz (glukosa,
aminoazidoak eta gantz azidoak).

Mantenugaien zurgapen nagusia heste meharrean gertatzen da. Hau bermatzeko, bere horma
mukosoak xurgapen azalera handia ematen dion (250 m2) egitura berezia dauka:

• Kerckring-en tolesturak edo balbula konibenteak: geruza mukosoaren tolestura


zirkularrak dira, makroskopikoki ikus daitezke.
• Heste biloak: tolestura horietan agertzen diren 1 mm-ko altuerako ebaginazioak dira.
Hodian zehar gutxituz joan arren, milioika bilo daude heste meharrean.

109
• Heste mikrobiloak: mukosako
enterozitoen puntako zatian dauden
ebaginazio mikroskopikoak dira,
zelula bakoitzak 600 inguru dituelarik
(1µm altuera). Gainera zuntz
uzkurtzaileak dituztenez,
mugimenduak egin ditzakete,
zurgapen azalera berriztatu eta
elikagai hondarren eraso
entzimatikoa errazten dutelarik.

Xurgapen gehiena eta digestio prozesuen zati


bat enterozitoek egiten dutenez, hauen erdi
bizitza nahiko laburra da (5 egun). Enterozito
berriak Lieberkühn-en kriptetan jaiotzen dira,
biloen arteko barrunbeetan dauden
guruinetan hain zuzen

Ugalketa abiadura handi honi esker hesteak


mukosaren konponketarako gaitasun handia
dauka. Hala ere, arrazoi berberarengatik,
mitosietan eragiten duten agenteekiko sentikortasun handiagoa dauka (farmako
kimioterapikoak, etab.). Era berean, mukosaren lesioek edota enterozitoen sorreraren edozein
arazok zurgapen txarreko sindromea eragiten du

GAIXOTASUN ZELIAKOAK: gaixotasun autoimmunea da eta enterozitoen aurkako erasoa ematen


da beherakoak sortuz. Azalera murrizten denez, ez da ondo xurgatzen eta lipidoek larregi
lubrifikatzen dute. Orduan, beherakoak sortzen dira.

110
Heste meharraren jariakinak urtsuak, mukizkoak eta entzimazkoak dira:

• Urtsua: Heste meharrak egunero ur asko jasotzen du (edandakoa, listua, urdail eta area
urinak, behazuna,…). Gainera, heste meheko Lieberkühn-en kriptetatik likido interstizial
antzeko sekrezio urtsua jariatzen da, zeinek elikagaien garraioan eta zurgapenean
lagundu, eta digestio kimikoari sostengu urtsua ematen dion. Ur bolumen handi honen
(8-9 L) zati handiena birxurgatu egiten da, 1.5 L heltzen delarik heste lodira (non zati
handiena ere xurgatzen den). Beraz, ulergarria da hesteetako infekzioetan eta hanturan
likido galera handiak gertatzea beherako moduan.
• Muki alkalinoa: Duodenoko zelula mukosoek mukizko sekrezio alkalinoa jariatzen dute,
urdailetik datorren edukiak dakarren urin azidoa neutralizatzeko, mukosa duodenala
babestuz. Gainera, heste mehean zehar barreiatzen diren zelula kaliziformeek ekintza
lubrifikatzailea duen mukia jariatzen dute.
• Entzimak: Enterozitoen mintzean entzima ugari daude (lipasak, disakaridasak,
peptidasak). Nahiz eta batzuk jariatu ere egiten diren, ekintzaren zati handiena mintzari
lotuta egiten dute, elikagaietatik xurgatuko diren oinarrizko mantenugaiak lortuz.

HESTE MEHARREKO MUGIMENDUAK:


Heste meharreko gihar leunak mugimendu ezberdinak egiten ditu helburu ezberdinekin:

• Konplexu motore migratzailea: Baraurik gertatzen den uhin


peristaltiko hau urdailean hasi eta heste mehar osoan zehar
hedatzen da 10 minututan zehar. Normalean 2-3 uhin-saldo
(oleada) jarrai sortzen dira ordu biro. Bere funtzioa digestio
aparatuaren goiko atala garbitzea eta janaldi berri batentzako
prest uztea da (gose garenean tripetako zaratak!).
• Propultsio uhin peristaltikoak: Kimoa aurreraka astiro eramaten
duten uhinak dira. Gainera, kimoa horman zehar barreiatu egiten
dute, mukosarekin ukipen azalera handitu eta digestioa eta
zurgapena erraztuz

111
• Nahasketa mugimenduak (segmentaziozkoak):
heste meharreko puntu ezberdinetan ematen
diren uzkurketa zirkular zentrokideak dira
(aurreranzko mugimendu netorik gabekoak).
Aldizka gertatzen dira eta bere funtzioa kimoa
solte eta bigun mantentzea da. Gainera, kimoa
eta heste hormaren arteko ukipen gainazala
berriztatzen laguntzen dute, digestioa eta
zurgapena hobetuz.

5.7. HESTE LODIA:

Heste lodia 1,5-2 metroko hodia da eta heste itsua, kolona (goranzkoa, zeharkakoa,
beheranzkoa eta sigmoidea) eta ondesteaz osatzen da.

Heste itsua eta ileonaren artean dagoen balbula edo esfinter ileozekalak heste meharreko
kimoa pasatzen uzten du norantza bakarrean, baldintza normaletan materiala fekalen
errefluxurik ezin delarik gertatu. Heste itsu honetatik apendize itsua esekitzen da, zeinek ehun
linfoide ugari duenez, babes funtzioa betetzen duela uste den.

Kolonean digestio eta


mantenugaien xurgapena txikia da.
Ordea, 1.5 L ur inguru xurgatzen dira
egunero, koloneko mukosak Na+-ren
garraio aktiboa egiten baitu, ura
berarekin arrastatuz eta, ondorioz,
materiala fekalen solidotzea eraginez. Materiala honen lubrifikazioa mukosak berak jariatutako
mukiari esker egiten da. Gainera, HCO3- sekrezioak hesteko bakterioen metabolismoak
ekoiztutako azidoa neutralizatzen du.

112
Koloneko mikrobiota bakteria saprofito ugari eta ezberdinez eratuta dago, hodi honen argian
bere biziraupenerako ingurune egokia baitaukate (iluntasuna, Tª altua, oxigeno eskasia,
elikagaiak deskonposaketan). Bakteria hauek bitaminak ekoizten dituzte (K bitamina bereziki,
B12 bitamina, azido folikoa, etab.), gero odolera xurgatuak direlarik. Substantzia xurgagaitzak
(zelulosa adibidez) eta guztiz xurgatu ez diren karbohidratoak (laktosa adibidez)xurgatu
daitezkeen gantz azidoetan bihurtzen dituzte, gasak ere askatuz. Puzkerren jatorria direlarik.

KOLONEKO MUGIMENDUAK:
• Nahasketa mugimendu lokalak (haustrazioak): bereziki goranzko eta zeharkako
kolonean. Uzkurketen eraginez haustrak ageriago jartzen dira. Uraren zurgapenerako
azalera berrizteko helburua dute.
• Masazko mugimenduak: Zeharkako kolonean hasten diren propultsiozko mugimendu
indartsuak dira. Jatean gertatzen dira (erreflexu gastrokolikoa) eta 15-30 minutu
diraute. Edukia ondesterantz bideratzen dute, non libratzearen erreflexua eragingo den.

113
• Libratzea edo kaka egitea materiala fekala ondestearen anpulura heltzean eragiten da.
Anpuluaren distentsioak erreflexu lokalak eta erreflexu parasinpatikoak eragiten ditu.
Hau dela eta, uzkiko barneko esfinterraren (borondate gabekoa) erlaxazioa gertatzen
da. Gainera, koloneko uzkurketa gehiago eta sendoagoak sortzen dira eta gihar
abdominalen uzkurketa erreflexua dago. Norberak ere abdomenean indarra egin dezake
libratzean laguntzeko, edota libratzea ekidin ere, uzkiko kanpoko esfinterraren gain
dugun kontrolari esker.

114
5.8. DIGESTIOA ETA XURGAPENA:

Digestioa elikagaien degradazio prozesua da, hauengandik gero xurgatuko mantenugaiak lortu
arte (glukosa, aminoazidoak, gantzak,…). Prozesu hau ez da era bereizi gabean egiten,
selektiboki baizik.

Hidrolisiak edukin energetiko txikia duten lotura guneei eragiten die


(adibidez lotura peptidikoak). Honela, digestioa eta gero elikagaietako
energia kimiko gehiena mantentzen da zelulak baliatu daitezen. Hala
ere, digestioa egitean badago bero askapena. Nahiz eta metabolismo
zelularrean sortutakoa baino gutxiago izan, animalia homeotermoak
garenez, baliagarria da.

Xurgapenean mantenugaiek hestearen argia utzi eta enterozitoak zeharkatzen dituzte, gune
interstizialera helduz. Handik odol kapilareetara eta hodi linfatikoetara doaz (heste biloetako
baso kiliferoak).

KARBOHIDRATOEN DIGESTIOA ETA XURGAPENA:


• Gure dietaren %50-a KH-ek osatzen dute (%35 gantzak, %15 proteinak). Polisakaridoen
artean, almidoia da hartzen dugun ugariena. Beste batzuen artean glukogenoa eta
zelulosa ere badaude. Disakaridoen artean sakarosa da gehien hartzen duguna
(mahaiko azukrea), gero laktosa eta maltosa. Monosakaridoen artean glukosa eta
fruktosa.
• KH-en heste zurgapena monosakaridoetara
mugatuta dagoenez, KH konplexuak eta disakaridoak
liseritu egiten dira. Zelulosa (landareen estalkia),
dietaren fibra deritzoguna, liseriezina da.
• KH-en digestioa ahoan hasten da, non listuko
ptialinak almidoiaren %5-a polisakarido txikiagoetan
edota maltosa diskaridoan bihurtzen duen. Hala ere,
elikagaiek ahoan denbora gutxi egiten dute, eta zati
handienean KH-en liseriketa areako amilasak
betetzen du duodenoan.
• Heste meharreko enterozitoen disakaridasek
diasakaridoak hidrolisatzen dituzte. Gure dietan,
digestio honen ondorioz askatutako monosakarido
ugariena (%80) glukosa da.
• Glukosak eta galaktosak enterozitoen mintz apikalean dagoen Na+- glukosa
kogarraiatzailea darabilte zelulan sartzeko. Mintz basalean berriz, GLUT motako
garraiatzaileen bitartez doaz interstiziora (difusio erraztua). Fruktosak enterozitoaren
alde bietan GLUT motako garraiatzaileak erabiltzen ditu (difusio erraztua).

115
GANTZEN DIGESTIOA ETA XURGAPENA:
• Digestio aparatuan triglizeridoak, fosfolipidoak eta kolesterol esterrak liseritzen dira.
Digestio hau heste meharrean gertatzen da nagusiki. Gertatu aurretik, gantzen
emultsioa eman behar da, behazun gatzei esker gertatutako prozesua. Gantz tanta
handiak txikiago bihurtuz gero, areako lipasa, fosfolipasa, eta kolesterol esterasak, eta
enterozitoetako lipasak, lipidoen liseriketa egin dezakete.

• Digestioa aurrera joan ahala, gantz azidoak, monoglizeridoak, kolesterolak eta gatz
biliarrek mizela txikiak eratzen dituzte. Mizelak enterozitoen gainazalean dagoen
geruza urtsuan desegin eta gantzak xurgatzen dira.

116
PROTEINEN DIGESTIOA ETA XURGAPENA:
• Gure dietan hartzen ditugun proteinak polipeptido luzeak dira. Proteinen digestioa
pepsinak hasten du urdailean. Kolagenoa degradatu dezakeen proteasa bakarra
denez, bere ekintza ezinbestekoa da, ehunetako egiturazko proteina hau apurtuz
zeluletako beste proteinetara heltzea errazten baita.
• Pankreako proteasen ekintzapean, duodenoan eta jeiunoan, proteina gehienak
liseritzen dira. Honela, aminoazido askeak, dipeptidoak eta tripeptidoak sortzen dira,
zeintzuk jada heste meharrean xurgatu ahal diren. Hala ere, dipeptido eta tripeptidoak
enterozitoetako mintzetan eta zitosolean dauden peptidasek ere hidrolisatzen dituzte.
• Proteinen digestioaren produktuek garraio bide ezberdinak erabiltzen dituzte heste
meharrean. Aminoazido gehienek Na+ menpeko kogarraio proteinak erabiltzen
dituzte. Aminoazido aske gutxi batzuk, dipeptido eta tripeptidoek H+ menpeko
kogarraioa darabilte. Dipeptido eta tripeptido gehienak hidrolisatu egiten dira,
aminoazido bezala eramanez odolera.
• Peptido txikiak transzitosiz ere xurgatzen dira.

117
6. HORMONAK:

AURKIBIDEA:
I. Hormonei buruzko orokortasunak
II. Hipotálamo-hipofisi ardatza
III. Guruin adrenaleko hormonak: kortisola
IV. Hormona tiroideak
V. Kaltzemiaren hormona erregulatzaileak
VI. Area endokrinoa
VII. Hormona sexualak eta ugal aparatua

6.1. HORMONEI BURUZKO OROKORTASUNAK:

Klasikoki, hormona guruin endokrinoek odolera askatzen duten mezulari kimiko bezala definitu
da. Hormonak gure gorputzarentzako ezinbestekoak diren funtzioen arduradunak dira:
hazkundea eta garapena, metabolismoa, barne
ingurunearen oreka (ura, ioiak, Tª) eta ugalketa.
Hauek odolera askatzen dira eta gorputzeko
zenbait tokitan eragin dezaten.

Hormonen beste ezaugarri batzuk hurrengo


hauek dira:

• Oso kontzentrazio txikietan egiten


dituzte euren ekintzak.
• Hartzaileekin lotzen dira euren itu
zeluletan eragina izateko, bai mintzeko
eta bai zitosoleko hartzaileekin.
• Hormonen ekintza denboran mugatua izan behar da. Hau honela gerta dadin, jariaketa
mugatua da eta hormonak azkar metabolizatu eta iraizten dira. denboran zehar
jariaketa mantentzeko eta eragina izateko, hormonak pultsoka jariatzen dira.
• Egitura kimikoaren arabera, hormona proteikoak edo peptidikoak (gehienak),
esteroideak eta aminikoak daude.

118
6.2. HIPOTALAMO-HIPOFISI ARDATZA:

Hipotalamoan ekoiztutako hormonak peptidoak dira, zeintzuk porta sistema bitartez (odolean)
edo garraio axonikoz hipofisira garraiatzen diren. Hipotalamoko hormonen askapena NSZ-ko
neurotransmisore eta odoletik heltzen diren hormona ezberdinen kontrolpean dago
(erreflexuak eta feedback +/-).

Hipotalamotik hipofisira garraiatutako


hormonek hipofisian ekoizten diren
hormonen erregulazioa egiten dute.
Goitik dator seinalea (hipotalamotik)
eta behean eragiten du (hipofisian).

Hipofisia hipotalamoaren azpialdean


eta berari zurtoin hipofisiarioaren bidez
lotuta dagoen guruin txikia da. Bai
anatomikoki zein fisiologikoki aurre-
hipofisi edo adenohipofisian eta atze-
hipofisi edo neurohipofisian banatzen
da. Horrela banatzen dira, jatorri
enbriologiko desberdina baitute.

• Neurohipofisiak nerbio-sisteman dauka jatorria eta hipotalamotik


garraio axoniko bitartez heltzen zaizkion oxitozina eta hormona
antidiuretikoa (ADH) jariatzen ditu.
• Adenohipofisiak egitura glandularra du, funtzionalki ezberdinak diren
zelula epitelialez osaturiko “kabitxoak” azaltzen direlarik.
Adenohipofisiak hormonak sintetizatzeko seinalea hipotalamotik
datorren porta sistemaren bidez jasotzen du. Hipotalamotik heldutako
hormonen eraginpean, adenohipofisiak hormona proteiko ezberdinak
jariatzen ditu odolera. Gehienek gorputzeko beste guruin batzuk garatu
eta estimulatzen dituzte (ekintza trofikoa) hauetan ere hormonak
ekoiztu eta askatu daitezen.
Adenohipofisian aurkitzen diren kabitxoak zelula
taldeak antolatzeko funtzioa daukate eta horrela
hormona mota desberdinak ekoizten dituzte.

119
ATZERAELIKADURA MEKANISMOAK EDO FEEDBACK :
Hipotalamo-hipofisi-guruin ardatza atzeraelikadura mekanismoen (feed-back) bitartez
erregulatzen da. Odolera askatzen diren hormona guztiek ez dute ekintza bat estimulatzeko
funtzioa izango, batzuek atzeraelikadura erregulatzeko funtzioa izango dute. 2 feedback mota
daude:

• Feedback positiboa: hipotalamoari


hormona gehiago sintetizatzeko
seinalea ematean datza.
• Feedback negatiboa: hipotalamoari
hormona gutxiago sintetizatzeko
seinalea ematean datza.

H1: hormona askatzailea (askatzen den lehen


hormona)

H2: hormona estimulatzailea (hipofisia


estimulatu)

H3: hormona (benetako ekintza gauzatuko


duten hormonak)

NEUROHIPOFISIKO HORMONAK (OXITOZINA)


Oxitozinak, hipotalamoan ekoiztu, garraio axoniko bitartez neurohipofisira eraman eta
hemendik odolera askatu ondoren funtzio espezifiko bi betetzen ditu: umetokiaren uzkurketa
erditzean eta esne eiekzioa titi-burutik (ugatzetako eta umetokiko muskulu leunetan eragiten
du).

• Umetokiaren estimulatzaile fisiologiko hau erditze momentuan askatzen da kantitate


adierazgarrietan. Umetokiak haurdunaldiaren 5-6. hilabeteetatik aurrera erantzuten
dio hormona honi, ordutik aurrera dutelako miometrioko zelulek hartzaile nahikoa. Hau
da 5-6. Hilabetetik aurrera miometrioko zelulek oxitozinarekiko espezifikoak diren
hartzaileak garatzen ditu.
• Oxitozinak ugatzeko guruinetako hodi galaktoforoetako gihar leuna estimulatuz,
esnearen kanporaketa bermatzen du (laktopoiesia). Ugatzetako guruinak muskulu
leunez estaliak daude eta baita hodi galaktoforoak ere.

120
Klaseko eztabaida: ERDITZEA

Haurdunaldiaren amaieran
umekiaren burua
umetokiaren lepoaren
amaierako aldean kokatzen
hasten da (tenca muturraren
inguruan).

Orduan umetokiaren kanpoko


zuloa dilatatzen hasten da
burua bertan enkajatzen ari
delako. Burua bertan sartzen
ari denez, geroz eta gehiago
dilatatzen da buruaren
presioaz. Horrez gain, ezabapena gertatzen da, umetokiko lepoak
duen zabalera txikitzen doa umekiak presioa eragiten diolako.

Horrez gain, umetokiko lepoan dauden mekanohartzaileek


presio hau nabaritzean hipotalamora oxitozina askatzeko
seinalea ematen dute eta oxitozina jariapena martxan jartzen da.
miometrioa uzkurtzen hasiko da eta horrek umekia gehiago
enkajatuko du lepoan, oxitozina gehiago jariatuz. Azkenean umea
irten egingo da.

(d) Laburbilduz, prozesu hau bukle bat izango da eta feedback positiboa erabiliko da oxitozina
gehiago askatzeko.

ADENOHIPOFISIKO HORMONAK:
Adenohipofisiak 7 hormona proteiko jariatzen ditu: prolaktina, hazkundearen hormona edo
somatotropina (GH), melanotropina (MSH), adenokortikotropina (ACTH), tirotropina (TSH),
folikuluen hormona estimulatzailea (FSH) eta hormona luteinizatzailea (LH).

121
PROLAKTINA:
Prolaktina adenohipofisiko zelula laktotrofoek askatutako hormona proteikoa da. Ernaldiaren
bukaeran eta edoskitzean maila altuak daude, esnearen ekoizpenaren (laktogenesia) arduradun
nagusia baita.

Prolaktina mailak bizitzan zehar aldatzen


doaz.

Oso altuak daude umekiak garenean. Jaio


ostean asko jaisten dira eta emakumeen
kasuan, urte ugalkorretan zertxobait igotzen
da.

Haurdunaldian emakumearen prolaktina


mailak gora egiten du (hori dela eta umekiak
garenean prolaktina maila altuak ditugu).
Erditu baino lehenago behera egiten dute
eta erditzerako berriz igo egiten dira.

Erditu ostean, emakumearen erabakia denez haurra edoskitzea ala ez, prolaktina egora
bakoitzera moldatuko da.

• Edoskitzean: gutxinaka prolaktina mailak behera egiten du.


• Edoskitu ezean: prolaktina mailak berehala egiten dute behera, ez dagoenez esnea
ekoizteko beharrik, ez da sintetizatzen.

ESNEAREN EKOIZPENA:

• Haurdunaldian: prolaktinaren ekoizpena inhibituta mantentzen da karenaren bidez.


Estrogenoak eta progesteronak behera egiten dute karena agertzen denean, honek
hormona hauen sintesia egiten du.
• Erditu ostean: Karena desagertzen da, hormona hauen sintesia inhibitzen da eta
prolaktinaren sintesia gailentzen da. Oxitozinari esker esnea kanporatuz. Edoskitzea ez
bada gertatzen, ez da atzeraelikadurarik egongo (husketa, titiburuen estimulazioa) eta
ez da prolaktinarik ekoitziko, mailak berehala jaitsiz.

122
Erreflexu neurohormonal batek, bular emate bakoitzaren ostean
prolaktina eta oxitozina mailak igotzea eragiten du, “hurrengo
esnealdia” prestatzen delarik. Erreflexu neurohormonal horren
eragileak hauek dira:

• Jaioberriak titi-buruetan egindako xurgapenak sorturiko


estimulazioa (garrantzitsuena). Mekanohartzaileen bidez
gertatzen baita.
• Ugatzaren hustuketa. Husten den heinean, estimulu
mekanikoen bidez (mekanohartzaileak) sintesia estimulatzen
da.
• Umearen oroipena, deia edo ikustea. (emakume batzuetan)

Jaioberriak amaren esnea hartzen duenean, ama jada hurrengo


esnealdia prestatzen ari da eta prolaktina ekoizten hasten da.
Oxitozina eiekziorako

Klaseko eztabaida: DOPAMINA ETA PROLAKTINA

Eskizofrenia tratatzeko tratamenduak hartzen duten pertsonek


dopaminaren kontra egiten duten farmakoak hartzen dituzte. Dopaminak prolaktinaren sintesia
inhibitzen du egoera fisiologiko normalean. Beraz, dopaminaren sintesia inhibituz gero,
prolaktina ekoiz dezakete 2 generoetako pertsonek eta galaktorrea agertzen da.

HAZKUNDEAREN HORMONA (GH):


Hazkundean eragina duten hormona ezberdinak daude: GH, hormona sexualak, tiroideak,
intsulina…

GH-aren askapena hipotalamoko faktore askatzaile eta


inhibitzaileek baldintzatzen dute (GHRH eta GHIH edo
somatostatina). Gainera, GH-ak ehunetan eragindako efektuak
zuzenki eta ez-zuzenki egiten ditu, intsulina bezalako faktoreen
(IGF) ekoizpena eraginez ehunetan.

• GH-k hezurra eta beste ehunen hazkundea estimulatzen


du. Haurtzaroan berak estimulatzen du hezur luzeen
hazkundea (ordea, hormona sexualak dira pubertaroko
“tiradakaren” eragileak). → tirakada hau hazkunde
plakaren ondorioz sortzen da.
• GH-ak proteinen sintesia estimulatu eta glukosa eta gantz
azidoen maila plasmatikoen igoera eragiten du

AKROMEGALIAK: adenoma hipofisiarioen kasuan, besteak beste, hazkunde


hormona larregi jariatzen du hipofisiak. Orduan helduak izan arren, hazten
jarraitzen dute. Hezur zabalean hazten dira, hazkunde plakak itxita baitaude.
Hezur zabaletan, are eta gehiago nabaritzen da (aurpegia).

123
6.3. GURUIN ADRENALEKO HORMONAK (KORTISOLA):

Giltzurrun gaineko guruinek 2 geruza desberdin dituzte,


muina eta azala. Kortisola azalean sortzen da (kortex). Horrez
gain, muinean adrenalina eta noradrenalina askatzen dira.

Hau bi ehunek jatorri enbriologiko desberdina dutelako


gertatzen da. Azalak jatorri epiteliala dauka (mesodermoa)
eta hormona esteroideak jariatzen ditu (lipidoetan
oinarritutako hormonak, kolesterola hain zuzen ere). Ordea,
muina gandor neuraletik (ektodermoa) eratorritako zelula
kromafinez osatuta dago eta katekolaminak (proteinetan
oinarritutako hormonak)askatzen ditu eta azalak. Kortisolari
kortikoesteroide dei geniezaioke ere bai.

Dehidroepianglosterona hormona suprarrenal sexuala da eta


azalean ekoizten da ere bai.

Gune faszikularrean ekoiztutako kortikosteroideek


gluzemiaren gain duten eraginarengatik glukokortikoide izena
hartu dute. Hauen artean eraginkorrena kortisola da.
Kortikosteroide guztiak bezala, kortisolaren sintesia bide
komun batean hasten da (pregnenolonaren ekoizpena
kolesteroletik).

Estres hormona bezala definitua, kortisolak eguneko aktibitateetarako prestatzen du gorputza.


Horregatik, kortisolaren odol mailak egunean zehar aldatu egiten dira: goizerdian maila altuenak
eta gauerdian txikienak.

124
ACTH-ak (gorriz) guruin suprarrenalaren gainazala estimulatzen du (trofismoa) eta guruinak
kortisola (urdinez) ekoiztuz erantzuten dio. Kortisol maila nahikoa ekoiztean ardatza inhibitzen
da, feedback negatiboaren bidez.

Estres estimuluek (fisiko zein psikikoak) ardatza estimulatzen dute, hipotalamoan hasita,
kortisolaren mailak handituz. Estres egoerek kortisolak ardatzean eragiten duen
atzeraelikadura ere gainditu dezakete, hormonen ekoizpenak jarraitu egiten duelarik. Hau
agerian jartzen da 24h-ko kortisol mailetan. Erritmo zirkadianoaz gain oszilazioak ikus daitezke
egunean zehar, estres momentu ezberdinek eraginda.

Normalean, kortisol mailarik altuenak goizean


izan ohi ditugu, irudian ikusten dugun bezala.
Egunean zehar ere pikoren bat ager daiteke,
estresaren ondorioz. Ospitaleratutako
pazienteetan, adibidez, gaixotasunaren
ondorioz, bai ta giroaren ondorioz, kortisol
mailak aldatzen dira.

Kortisolaren ekintza fisiologikoak gorputzeko organo eta


ehun askotan ikus daitezke.

125
KORTISOLAREN EKINTZA METABOLIKOAK:
Kortisolaren ekintza metabolikoak hipogluzemia prebenitzera zuzenduta daude, hau da,
kortisola hormona hipergluzemiantea da.

• Gibelean glukoneogenesia eragiten du, honetarako behar diren entzimen


adierazpena handituz eta ehun extrahepatikoetatik aminoazidoak
mobilizatuz.
• Hepatozitoetan glukogeno biltegien handitzea eragiten du. Azken honi
esker, glukagoia eta adrenalina bezalako hormona glukolitikoek glukosa
mobilizatu dezakete premiazko egoeratan.
• Gihar eskeletikoan katabolismo proteikoa estimulatzen du,
aminoazidoak gibelera mugiaraziz.
• Gantz-ehunetan lipolisia eragiten du zelulentzako beste iturri energetiko
bat egotea bermatuz eta glizerola glukoneogenesirako erabili ahal
izateko

Kortisolak immunitatearen homeostasian funtzio garrantzitsua du. Hantura eta


immunitate erantzunak beharrezkoak diren arren, oso arriskutsuak bilakatu daitezke kontrol
fisiologikorik gabe. Kortisolak immunitatearen inhibizioa eragiten du eta hantura kontrolatzen
du.

Hanturazko patologia kroniko askotan kortisolaren antzeko ekintza egingo duten farmakoak
ematen dira. Kortikoideek hantura-aurkako ekintza daukate eta oso erabiliak dira.

Kortisolak hezurrean katabolismoa eragiten du ere, hezur matrizearen


degradazioa estimulatzen du osteoklastoetan (osteoklastoen ekintza
estimulatzen dutela ere esan dezakegu). Ehun konektiboan fibroblastoen
proliferazioa eta kolageno sintesia inhibitzen ditu (hauen bidez ehuna berriz
hazten ari denean, bertako zelulek hazteko
euskarri bat izan dezaten nahi ez denean).
Adibidez, keloideak tratatzeko kortikoideak
ematen dira, keloideak orbain bat neurririk gabe
hazten denean agertze dira eta kortikoideekin
hemengo fibroblastoen ekintza inhibitzen da.

126
Kortisolak sistema kardiobaskularrean eragina du gihar leuna eta miokardioa katekolaminen
ekintzarekiko sentikorrago bilakatzen dituelako. Beraz, presio arterialaren eta gastu
kardiakoaren igoeran eragina du.

Digestio aparatuan azido eta pepsinogeno jariaketa estimulatzen du.

Kortisolak nerbio-sisteman eragina du, gogo-aldartean, memorian,…

Klaseko eztabaida: KORTISOLAREN HIPERFUNTZIOA

Guruin suprarrenalen hiperfuntzioaren ondorioz, kortisol gehiegi ekoizteak hainbat ondorio


ekartzen ditu. Hala ere, sintoma hauek kortikoide ugari hartzen dituen pazienteetan ere ager
daitezke. Orokorrean, pentsa dezagun kortisol gehiegi hartzeak maila fisiologikoetan dituen
efektuak handitzen dituela.

• Aurpegian: zauriak, gorritasuna (eritropoietina eta


beste hainbat substantziaren ekoizpena
estimulatu, odola gorrituz)
• Osteoporosia
• Estriak
• Hipertentsioa
• Gantz metaketa
• Jangura handitu: sabeleko metaketak
• Giharren atrofia: kortisolak proteinak hartzen ditu
muskuluetatik glukosa sintetizatzeko. Beraz,
muskuluek masa galtzen dute. Ohikoa izango da
hanka finak ikustea.

Klaseko eztabaida: KORTIKOIDEEN KONTSUMOA ETA GURUINETAKO ONDORIOAK

Kortikoideak kanpotik hartuz gero, baldintza fisiologiko normaletan baino gehiago


egongo dira bere gorputzean. Beraz, honek feedback negatiboa abiaraziko du eta
horrela, hipotalamoak ez dio guruin suprarrenalei kortisolak ekoizteko seinalerik
bidaliko. Honen ondorioz, ez da hormonek izan ohi duten beste funtzio bat beteko,
ehunaren garapena eta mantentzen da. Denboran zehar ohitura hau mantenduz gero,
guruin suprarrenalak ahultzen joango dira. Guruin suprarrenalak osasuntsu
mantentzeko ACTH hormona beharrezkoa da, hau baita hipofisitik odolera askatzen
den hormona eta guruin adrenaletan eragina duena.

Orduan, guruin honi esfortzua berriz egiteko eskatzen


badiogu, ez da gai izango berriro. Prozesua luzatu
egingo da berriz funtzionaltasun hori berreskuratzeko.
Horretarako, kortikoideak gradualki utzi beharko dira,
gutxinaka guruinak funtzionaltasuna lor dezan.

127
6.4. HORMONA TIROIDEAK:

Guruin tiroidea folikuluak eratuz antolatzen diren zelulez osatuta dago. Zelula folikularrek
ekoiztutako hormona tiroideak tirosina aminoazidoaren eratorriak dira eta euren egitura
molekularrean iodoa aurkitzen da. guruin honen atzealdean, dilista baten tamaina duten guruin
paratiroideak ageri dira.

C zelulak: kaltzioarekin zerikusia duten hormonak dira, kaltzitozina askatzen baitute.

Folikuluetan ekoiztutako hormona tiroideak tirosina aminoazidoaren eratorriak dira eta euren
egitura molekularrean iodoa aurkitzen da. Hipofisiko TSH-ak iodo kaptazioan, hormonen sintesia
eta askapena, eta guruinaren zirkulazioan eta garapenean du eragina.

Guruin tiroideak tetrayodotironina (T4


edo tiroxina) kantitate handiagotan
jariatzen du triyodotironina (T3) baino.
Baina gorputzeko ehun ezberdinek
desiodasa entzimaren bitartez T4-a T3-an
bihurtzen dute. Beraz, T3 da hormona
tiroideoen ekintza fisiologikoen
arduradun nagusia.

Hormona tiroideoen ekoizpena geldoa baina


konstantea da. Hormona tiroideoen maila
plasmatiko altuek feed-back negatiboa sortzen dute
hipotalamo-hipofisi ardatzean.

128
HORMONA TIROIDEOAREN FUNTZIOAK:
Hormona tiroideoek funtzio konplexu asko betetzen dituzte. Laburtuz: ehun ezberdinetako
zelulen metabolismoa aktibatzen dute (kontsumo kalorikoa handituz) eta ehunen hazkundea
eta garapena erregulatzen dute. Guzti honen eragina gorputzeko funtzio ezberdinetan
(adibideak):

• Umekia eta haurraren garapen fisiko eta kognitiboa (oso


garrantzitsua!)
• Gorputz tenperaturaren kontrola (beroa sortu)
• Bihotz maiztasuna eta uzkurgarritasuna handitu
• Arnas maiztasuna handitu

Guruin tiroideoaren hazkuntza anormalari bozio izenaz ezagutzen


zaio. Bozioa hipo, eu edo hipertiroideoa izan daiteke. Horrez gain,
tiroidearen aktibitatearen arabera hainbat ondorio agertzen dira.

6.5. KALTZEMIAREN HORMONA ERREGULATZAILEAK:

Kaltzioak gure organismoko prozesu metaboliko eta fisiologiko askotan parte hartzen du:

• Seinale molekula gisa: ehunen kitzikagarritasunean, sinapsietan, gihar ezberdinen


uzkurketan, etab.
• Koagulazio faktore gisa.
• Zelulen arteko lotura hestuetan (zelula arteko “zementua”). → desmosomak
• Hezurraren edukina: kaltzioa eta fosfatoa hezurraren hidroxiapatitan aurki ditzakegu
(Ca10(PO4 )6 (OH)2 ). Hezurra gure gorputzeko kaltzio eta fosfatoen biltegi handiena da.

Kaltzioa dietan hartzen dugu (esnea eta bere eratorriak, arraultzak, ur gogorrak,…) eta baldintza
arruntetan hartutakoaren herena heste mehean xurgatzen da, bestea gorozkietan doalarik.
Gernuan ere hartutako kaltzioaren zati bat kanporatzen da.

129
Kaltzio maila plasmatikoak baldintza normaletan mantentzeko (8.5-10.5 mg/dl) heste
xurgapena, giltzurrun iraizketa eta hezurretan metatutako kaltzioaren arteko oreka eman behar
da.

Kaltzemiaren erregulazioan hormona hiperkaltzemianteak (PTH eta D bitamina→


kaltzitrionina) eta hipokaltzemianteak daude (kaltzitonina→ hesteetan kaltzioaren xurgapena
handitu).

Hormona hauek eragina dute giltzurrunean, hezurretan eta zeluletan. Izan ere, giltzurrunek
odola iragazten dutenez, kaltzioa gernuan kanporatzea ahalbidetu dezakete.

PARATOHORMONA (PTH):
Tiroidearen atzealdean kokatzen diren lau guruintxok
(paratiroideak), kaltzio maila plasmatikoak jaistean
askatutako hormona da.

PTH hiperkaltzemiantea da. Nola?

• Kaltzioa hezurretatik mugiarazten du.


• Nefrona distalean kaltzio birxurgapena
estimulatzen du.
• Kaltzitriolaren (D bit) sintesia eragiten du
giltzurrunean eta, ondorioz, kaltzio birxurgapena
heste mehean.

Kaltzio maila plasmatikoak igotzean PTH askapena eteten da.

130
KALTZITRIOLA (1,25-DIHIDROXIKOLEKALZIFEROLA):
D bitamina, bai dietan hartutakoa eta bai
beste aitzindari batzuetatik larruazalean
ekoizten dena (ultrabioleta izpien
eraginez), ez da biologikoki aktiboa.
Horretarako gibelean eta giltzurrunean
eraldatua izan behar da, kaltzitriola
bilakatuz.

Hipokaltzemiaren ondorioz askaturiko


PTH-ari erantzunez, D bitaminaren
aktibazioa ematen da giltzurrunean. Prolaktinak ere aktibatu
dezake D bitamina.

Kaltzitriola hiperkaltzemiantea da. Nola?

• Kaltzioaren heste xurgapenaren eragile nagusia da.

Kaltzio maila plasmatikoak igotzean PTH askapena eteten da eta,


ondorioz, kaltzitriolaren sintesia giltzurrunean.

Klaseko eztabaida: RAKITISMOA

D bitaminaren gabeziaren ondorioz, ez da kaltzitriolik sortzen eta


ez da kaltzio nahikorik xurgatzen, ondorioz ez da behar beste
heltzen hezurretara. Orduan, hezurrak ahultzen dira.

Sintoma oso ohikoa izterretan agertzen da, ahulagoak direnez,


apurtu edo okertu egiten da femurra gorputzaren pisuaren ondorioz eta horrelako irudiak
ikusten ditugu.

KALTZITONINA:
Tiroides guruineko zelula parafolikularrek (C zelulak)
sintetisatzen dute. Hormona hipokaltzemiantea da.
Hau da, kaltzio maila plasmatiko altuei erantzuten
die giltzurrun birxurgapena inhibituz (iraizketa
handituz) eta hezurretan kaltzio mugikortasuna
gutxituz.

131
6.6. AREA ENDOKRINOA:

Area endokrinoaren zeregina gure metabolismoaren erregulazioan ezinbestekoa da. Areako


zelula endokrinoak organo honen pisu osoaren %2 baino ez dira.

Area endokrinoan Langerhansen irloteak osatuz


biltzen diren zelula ezberdinak daude: %70
inguru β zelulek osatzen dute, zeintzuk intsulina
ekoizten duten. %20-a α zelulak dira,
glukagoiaren ekoizpenaren arduradunak.

Gluzemia karga 70-99 mg/dL tartean egon behar


da normaltasuna kontsideratzeko eta normalean
90 inguruan egon ohi da barau egoeran. 100tik
gora hipergluzemia kontsideratzen da eta 70etik
behera hipogluzemia.

Gluzemia hau kontrolatzen duten hormonak intsulina eta glukagoia dira. Gluzemian arazorik
badago, lehenik konturatuko den organoa garuna izango da, izan ere, organo honek behar
beharrezkoa du eta hemengo odol fluxua konstantea denez, intsulina/glukagoia sintetizatzeko
seinalea emango du.

Gorputzaren egoera eta eskariaren


arabera hormona bien arteko erlazioa
aldatu egiten da. Elikatze egoeran,
intsulina da gainartzailea eta, bere
ekintzapean, organismoak anabolismo
netoa egiten du. Aldiz, barau egoeran,
glukagoiaren ekintzapean, hipogluzemia
ekiditzeko prozesu metabolikoak
martxan jartzen dira.

132
Jan eta gero (egoera postprandiala) gluzemiak
gora egiten du, baina intsulinaren ekintzari esker
glukosa zeluletan sartu eta gluzemia aurreko
mailetara itzuliz doa, hala ere, ez da inoiz 70tik
jaitsiko, garunak glukosa hau beharrezkoa baitu.

Egoera postprandialean areak segidan askatzen du


intsulina, garunak seinalea ematen dio,
badakielako glukosa olatu bat iritsiko dela.
Orduan, intsulina kontzentrazioak gora egin ahala
glukosak behera egiten du, zeluletara sartzen
delako.

Gau osoan zeharko barau egoeran gluzemia bere


maila baxuenetara doa eta intsulina mailak ere baxuak dira. Glukagoia ordea, nahiko konstante
mantentzen da eta bere ekintza gainartzaile bilakatzen da, glukosa mailak asko jaistea ekidinez.

Egoera postprandialean, glukagoi mailak behera egiten du ere bai. Hau baino lehenago, maila
altuak daude, izan ere, glukosa faltan, glukosa sortzeko bideak aktibatzen ditu glukagoiak

133
INTSULINA: (LANGERHARNS IRLOTEEK ASKATURIKO HORMONA)
Intsulinaren askapena eragiten duten estimulu ezberdinak daude:

• Gluzemiaren igoera: 100mg/dl-tik gorako gluzemiak areako β zelulak despolarizatzea


eragiten du, hauek intsulina exozitosi bitartez odoleratuz.
• Aminoazidoen maila plasmatikoaren igoerak ere antzeko estimulua eragiten du.
• Aurrelikatze estimulu hormonalak: elikagaiak hesteetarantz bideratu bezain laster,
hesteetan inkretinak deituriko hormonak (Glucagon-like peptide edo GLP,…) odolera
askatzen dira.
Glukosa xurgatzen hasi baino lehen, inkretinek intsulinaren askapena eragiten dute,
aurretiaz odolean intsulina nahikoa egon dadin. Honela glukosaren maila plasmatikoak
ez dira larregi handitzen jan ostean.
Inkretina hauek, hesteetan dauden zelula hartzaile batzuek askatzen dituzte,
karbohidratoen presentzia dagoenean. Horrela area intsulina jariatzen hasten da.
Horrez gain, zerbait jatean eta urdailera heltzean, honen distentsioak bertan dauden
nerbio batzuk kitzikatzen ditu eta honen bidez garuna abisatzen da janaria urdailean
dagoela. Orduan, garunak intsulina sintetizatzeko seinalea ematen du.
• Parasinpatikoak intsulina askapena estimulatzen du.

Zer egiten du sistema sinpatikoak?

Guruin adrenalaren muineko adrenalina dela medio, intsulina askapena inhibitzen du. Gainera,
glukogeno biltegietatik glukosa mugiarazten du eta glukoneogenesia eragiten du, gluzemia
mailak igoaz.

134
Intsulinaren ekintza metabolikoak gorputzeko zelula ezberdinetan ikus daitezke, adibidez gibela,
gihar eskeletikoa eta gantz ehuna. Itu-zelula ezberdinek hormona honen hartzaileak dituzte
euren mintz plasmatikoan.

Intsulinaren ekintza metaboliko nagusiak hauek dira:

• Zelula barnera glukosa garraiatu: (difusio erraztuaren bidez)


o Adibidez, gantz ehuna eta giharrak (atsedenean) intsulinari erantzunez
glukosaren GLUT garraiatzaileak ezartzen dituzte zelula mintzetan.
o Ariketa fisikoa egitean, giharrek intsulinaren ekintzarik gabe ezartzen dituzte
GLUT garraiatzaile hauek. Ca+2 -aren eraginak (uzkurketak) kanal proteikoak
kokatzen ditu.

Hipergluzemia egoeretan arazoak daude intsulinarekin, beraz, pazienteei kirola egitea


gomendatzen zaie, intsulinarekiko independienteak diren prozesuak aurrera eraman ahal dira,
gluzemia karga jaitsiz.

135
Gibeleko hepatozitoetan GLUT garraiatzaileak etengabe daude mintzetan. Egoera
postprandialean intsulinak zelula barnean glukosa mailak jaisteko erreakzio metabolikoak
martxan jartzen ditu (dagoen glukosa glukosa-6-fosfato bihurrarazten du) eta, honela, kanpoa
eta barnearen arteko glukosa gradiente egokia eragiten du, glukosa gibelean sartuz joan dadin.
Aldiz, baraurik, beste hormonen eraginpean gibel barneko glukosa kontzentrazioa handitzen da
eta, honi esker, irten egiten da odolera beste ehun batzuetara hel dadin.

• Glukosa biltegiratzea eta erabilpena handitu zelulan:


o Glukogenogenesia (biltegiak ekoiztu) eta glukolisirako (glukosa erabilpena)
entzimen ekintza estimulatuz.
o Glukogenolisia eta glukoneogenesirako entzimen ekintza inhibituz.
• Gantzen sintesia areagotu (lipogenesia):
o Intsulinak glukosa soberakinak
triglizeridoetan bilakatzen ditu.
o Intsulinak gantzen beta oxidazioa
(katabolismoa) inhibitzen du.

• Proteinen sintesia
handitu:
o Intsulinak proteina sintesia
areagotu eta anderaketa
(degradazioa) inhibitzen
ditu.
o Janarian proteina asko
hartu bada, aminoazido
soberakinak gantzetan
bihurtzea eragiten du

136
Grafika honetan ikusten dugu, lerro gorriaren kasuan, jan
ostean, gluzemia karga kontrolatzea kostatzen zaiola
pazienteari, diabetikoa dela ikusten dugu. Aldiz, lerro urdinean,
intsulinak bere efektua gauzatzen duela ikusten dugu eta
denbora gutxira gluzemiak behera egiten duela.

GLUKAGOIA:
Glukagoiaren funtzio nagusia hipogluzemia ekiditea denez,
gluzemia mailak jaistean areako α zelulek hormona honen
askapena handitzen dute.

Nahiz eta egunean zehar glukagoiaren jariaketak bere gora-


beherak izan, intsulinarenak baino txikiagoak dira. Horregatik
esaten da metabolismoak hartuko duen norantza hormona
bien arteko erlazioaren araberakoa dela gehiago, bakoitzaren
kantitate absolutuen araberakoa baino.

• Glukagoiak glukogenolisia eta glukoneogenesia


estimulatzen ditu, gibelean bereziki.
• Glukagoiak aminoazidoetatik glukosa lortzea eragiten du (glukoneogenesia).
Aminoazidoen gorakadak 2 hormonen (glukagoia eta intsulina) jariapena eragiten duela
ikusten dugu. Honek esan nahi du, proteina asko daudenean gluzemia jaisten dela, beraz
glukagoiaren bidez glukosa sintetizatzen dugu eta intsulinak glukosa apur hau zeluletara
bideratzen du.
• Glukagoiak lipolisia eragiten du gantzetatik energia lortzeko

Horrez gain, intsulina eta glukagoia ez


dira inoiz aho bidez administratuko, izan
ere, proteinak dira eta proteinak bezala
liserituko genituzke, aminoazidoak
lortuz soilik.

137
6.7. HORMONA SEXUALAK ETA UGAL APARATUA :

OROKORTASUNAK

Emakumeetan: obuluak jaiotzetik dauzkate. Obuluen arteko lehia batean, batek aurrera egiten
du hormonen eraginez eta besteen hazkuntza inhibitzen du. Folikuluaren garapena ematen da
(14 egun) lehenik. Ondoren, folikuluaren degradazioaren aldia ematen da edo hilerokoaren aldia
(beste 14 egun).

Horrez gain, emakumeetan 2 mailatako karaktere sexualak aurki ditzakegu:

• 1. Mailako karaktere sexualak: umetokia, obulutegia, falopioren tronpak, obuluak…


• 2. Mailako karaktere sexualak: ugatzak, ilea, ahotsa, azala, afektibitatea…

Gizonezkoetan: espermatozoideak
askatuko dituzte ugalketarako. Hauek
garapen prozesu baten produktua izango
dira (espermatogenesia). Barrabiletan
aurkitzen diren hodi seminiferoetan
sortzen dira. kanpoaldetik barrurantz
doaz eta eraldatzen dira. horrela,
espermatogonietatik espermatozoideak
sortzen dira.

Espermatozoideen sintesia etengabekoa


da eta eiakulazioan semenarekin batera
askatzen dira.

138
HIPOTALAMO-HIPOFISI-GONADA ARDATZA: HORMONA SEXUALAK
Hormona obariko eta testikularren erregulazioa lokala eta orokorra da.

Erregulazio orokorrari dagokionez, hipotalamo-hipofisi-gonada ardatzaren hormona


garrantzitsuenak hauek dira:

• Hipotalamoan (peptidoak): Gonadotropinen hormona askatzailea (GnRH)


• Hipofisian (proteinak): Gonadotropinak: Hormona folikuluestimulatzailea (FSH) eta
hormona luteinizatzailea (LH).
• Obulutegi eta barrabiletan (hormona esteroideak): Estrogenoak (estradiol) eta
gestagenoak (progesterona), eta barrabiletan androgenoak (testosterona).

Beste batzuk: hipotalamoan eta gonadetan adibidez, ardatzaren erregulazioan parte hartzen
duten hormona peptidikoak askatzen dira (kisspeptina, inhibina, aktibina, etab.).

GONADOLIBERINA:
Gonadoliberina (GnRH)-aren askapena faktore ezberdinek
erregulatzen dute: Ezagunena da gonadetako hormona sexual
mailak (odolean), baina badira beste batzuk ere
(hipotalamoan askatutako kisspeptina adibidez). GnRH
hormonari releasin hormone (RH) dei geniezaioke ere bai, izan
ere, hau askatzen denean, hipofisian gonadotropinak askatu
arazten dira eta hauek hormona sexualak askatu araziko ditu
gonadetan.

GONADOTROPINAK:
Gonadotropinak GnRH-aren estimulupean adenohipofisiko
zelula gonadotrofikoek askatutako hormona glukoproteikoak
dira: Folikuluen hormona estimulatzailea (FSH) eta hormona
luteinizatzailea (LH) → hauek dira.

Hormona guzti hauen askapenak atzeraelikadura negatiboa


egingo du hipotalamoan.

FOLIKULUEN HORMONA ESTIMULATZAILEA (FSH) ETA HORMONA LUTEINIZATZAILEA (LH)


Emakumean FSH-ak hilekoaren zikloaren lehen zatian (fase folikularra) obuluetako folikuluen
hazkundea eta garapena estimulatzen du, baita estrogenoen sekrezioa ere.

LH-ak obulazioa gertatzea posible egiten du. Hortik aurrera, zikloaren bigarren fasean (aldi
luteinikoan), gorputz luteoa estimulatu eta progesteronaren sekrezioa eragiten du. Ernalketarik
ez bada gertatzen, LH kontzentrazioa jaitsi egiten da, beraz gorputz luteoa endekatu egiten da
eta ez da progesteronaren ekoizpenarekin jarraitzen.

139
Gonadotropina korionikoa (HCG): Ernalketa gertatuz gero, obulaziotik 7 egunetara hasi eta 6-
10 aste igaro arte, garatzen ari den karenak askatutako hormona glukoproteikoa da. Bere
funtzioa gorputz luteoak estrogenoak eta progesterona sintetisatzen jarraitzea da. 6-10 aste
horiek igaro ondoren, karenak berak jariatzen ditu hormona hauek, gorputz luteoaren zeregina
bukatuz. Karena hau, etorkizunean plazenta bihurtuko da eta haurdunaldia konfirmatzeko
hormonak ekoizten ditu.

Normalean ez bada ernalketarik ematen, zikloa behin eta berriz errepikatzen da. Ernalketa
gertatu ezkero trofoblastoak hormona hau ekoitziko du eta honek esango dio folikuluari
progesteronak ekoizten jarraitzeko, denbora batez soilik. Izan ere umetokiaren garapenerako
behar dira. Horren ostean karena sortuko da eta honek sortuko ditu progesterona eta
estrogenoak, folikuluaren endekatzea eraginez.

Hormonen zikloaren arabera, espermatozoideak obuluetara heltzea erregulatzen da badaude


aldi batzuk zein ez dieten heltzen utziko eta beste aldietan bai.

Gizonetan FSH-ak gametogenesia estimulatu eta


hodi seminiferoen aktibitatea mantentzen du. LH-
ak Leydig-en zeluletan testosterona sekrezioa eta
ez-zuzenki gametogenesia estimulatzen ditu
(testosterona hodi seminiferoen hazkuntza-
faktorea baita). Testosterona odol hodietatik
helduko da hodi seminiferoetara.

140
1. EMAKUMEZKOAK: ESTROGENO ETA PROGESTERONAREN EKINTZAK
Estrogenoak emakumearen lehen eta bigarren mailako karaktere sexualen garapenean eragiten
dute:

• Pubertaroan umetokia, bagina, bulba eta Falopioren tronpen hazkuntza eta garapena
eragiten dute.
• Gainera bigarren mailako karaktereen garapenean funtsezkoak dira: ugatzen garapena,
hezurren hazkuntza (emakumearen sabel-gerri egitura ezaugarria eraginez) eta gantz
subkutaneoaren berrantolaketa berezia, ilea eta azalaren aldaketak, ahotsaren tinbrea,
etab.

Estrogenoek adin emankorrean organo genitaletan ekintza proliferatiboa dute. Estrogenoek


beste organoetan sortutako efektu fisiologikoak:

• Kolesterol “onaren” (HDL) mailak handitu. Horregatik ikusten da ateromatosi gutxiago


emakume ugalkorretan gizonetan baino. Menopausia babes efektu hau gizonezkoekin
berdintzen da
• Aktibitate osteoblastikoa (hezur-sortzailea). Pubertaroko “tirakada”.
• Sodio eta ur birxurgapena giltzurrunean

Progesteronaren efektuek ugal-aparatuan, ernaldutako


obuluaren harmena hobetu eta genitalak horretarako
prestatzea dute helburu. Progesteronaren efektu
organikoen artean ezaguna da bere eraginpean
gorputzeko tenperatura basala apur bat igo daitekela
(zikloaren bigarren fasean 0,2-0.5ºC inguru igoz).

141
2. GIZONEZKOAK: TESTOSTERONAREN EKINTZA FISIOLOGIKOAK
Testosterona testikuluko Leydig zelulek sintetisatzen dute hipofisiko LH- aren estimuluari
erantzunez.

• Lehen mailako karaktere sexualetan


testosteronak efektu hauek ditu: genitalen
eta hauekin erlazionatutako guruinen
hazkunde eta garapena, espermatogenesia
bultzatu FSH-rekin batera, prostata eta
bixikula seminalen sekrezioak estimulatu,
etab.
• Bigarren mailako ezaugarri sexualen gain:
Ahots-korden hipertrofia, sebo-guruinak
estimulatu, ilearen banaketa ezaugarria
eragin, etab. Testosteronaz gain, androgenoek ere eragina daukate eta androgenoak
emakumeetan ere ageri dira.
• Beste organoen gain: ekintza anabolikoa (ehun sortzailea) hezur luzeen eta giharren
garapena eraginez, eritropoiesia estimulatu, NSZ-an agresibitatea eta jokaera-sexuala
modulatu, etab.

Klaseko eztabaida: ANDROGENOEN KONTSUMOA

Androgenoak kanpotik hartzeak infertilitatea eragiten du. Kanpotik hormonak hartzen badira,
giharrak tonifikatzeko, adibidez, feedback negatiboa eragingo du hipofisian (odolean kanpoko
hormonak baititugu). Orduan, hipofisiak ez ditu ekintza trofikoa duten hormonak jariatuko eta
ez da guruinen ekintza garatuko. Honen ondorioz gonadak atrofiatzen dira.

EMAKUMEAREN HILEKO ZIKLOA ETA BERE ERREGULAZIOA:


Ziklo obarikoa eta ziklo endometriala (emango den prozesurako prestatzeko) emakumeari bere
garai ugalkorrean obulutegian eta endometrioan batera gertatzen zaizkion fenomeno ziklikoak
dira.

Ziklo obarikoaren helburua ernalketarako obuluaren sorrera


den bitartean, ziklo endometrialarena ernaldutako obuluaren
ezarpena eta garapenerako umetokia egokitzea da.

Bai ziklo obarikoak zein endometrialak menstruazio baten


lehenengo egunean hasi eta hurrengoaren lehengo egunera
arte iraungo dute. 28-30 egun teoriko diren arren, bariazio
indibidual ugari dago.

142
ZIKLO OBARIKOA (aldi folikularra)
Ziklo obarikoaren funtsezko egitura bere gainazalean aurkitzen den folikulua da. Bere barnean
obulua izango den zelula (obozitoa) aurkitzen da.

Jaioberri emeak bere gonadetan 300-400 mila folikulu primordial edo jatorrizko dauzka,
gametoa eta geruza pikortsu batengatik eratua. Jatorrizko folikulu hauen zati handiena berez
endekatzen da eta ez dauka garapenik bizitzan zehar. Baina zati bat lehen mailako folikulu
bilakatzen da. Era berean, pubertaroan jada, lehen mailakoen zati bat bigarren eta hirugarren
mailako folikulu (antral) bilakatzen dira.

Aldi honetan hipotalamoaren eraginik ez dago, ziklo hau independientea da. hemengo obulu
asko ez dira haziko eta endekatu egingo dira. baliteke gutxinaka hazten joatea, baina folikulu
tertziarioaren fasera heldu baino lehen endekatuko dira.

Aurreko prozesuak gonadotropinen ekintzarengandik libre gertatzen dira, baina hirugarren


mailako folikulu antraletan pixkanaka LH eta FSH-aren hartzaileak agertuz doaz. Hau funtsezko
gertakaria da garapen folikularrak aurrera jarrai dezan, orain bai, hileko ziklo obariko bakoitzean.

Ziklo berri bat hasteko dagoenean, GnRH askapenak adenohipofisiko gonadotropinen jariaketa
hasten du, ziklo obarikoaren lehenengo aldia eraginez (aldi folikularra), zeinetan FSH gailentzen
den (FSH>LH).

143
Aldi Folikularraren hasieran 6-12 folikulu antral “errekrutatu” egiten dira garapena jarraitzeko.
Garatu ahala, folikulu talde hau estrogenoak ekoizten hasten da. Gainera, AMH (antimullerian)
hormona peptidikoa ekoizten dute, zeinek inguruko beste folikuluen garapena ekiditen duen.

Esan dezakegu obulua gailendu dadin, lehia bat eman behar dela. Ekintza parakrinoaren bidez
hormona antimulerikoa jariatzen du beste obulu eta folikuluen hazkuntza inhibituz.

LH-aren piko hau ezinbestekoa da fase luteoaren aurretik ematea. Obulazio aurretik LH eta
FSHak gora egiten dute, horrela 6-12 folikuluek LSHri erantzungo die eta estrogenoen ekoizpena
hasiko da. Folikuluetako batek, estrogenoen ekoizpenean gailenduko da eta bere garapena
erregulatzen hasten da, FSHren eraginpetik irtenez.

Hau graafen folikulua bilakatuko da eta inhibina deritzon hormona askatuko du, beste
folikuluen garapena galaraziz eta FSH jariapena murriztuz. FSH murriztu denez, honekiko
menpekotasuna duten folikuluak endekatuko dira. Graaf-en folikulu honek estrogenoak
askatuko ditu ere bai eta progesterona ekoizten hasiko da ere bai.

Emakumearen adin emankorrean zehar guztira 450 folikulu inguru baino ez dira heltzen garapen
aldi honetara arte.

144
28 eguneko zikloan obulazioa 14. egunean gertatzen da. 1-2 egun lehenago adenohipofisiak LH
kantitate handiak jariatzen ditu, eta hau da ezinbesteko prozesua obulazioa gertatzeko.

LH “piku plasmatiko” honen zergatiak guztiz argi ez daude. Dirudienez, heldutako Graaf-en
folikuluak askatzen dituen estrogeno maila altuek (eta apur bat progesteronak ere) zikloaren
aldi honetan feed-back positiboa eragiten dute hipotalamoan. Kisspeptina mailak handitzea
eragiten dute, honek GnRH-arenak eta, honek LH-arenak.

Normalean feedback negatiboa izaten da baina justu obulazioaren aurretik,


hipotalamoko neurona batzuek GRAAF FOLUKULUAREN aurrean erantzuten
dute eta folikulu honek neurona taldeari KISSPEPTINA askatzea agintzen du.

Obulazio aurrean, justu, ikusi da estrogeno


maila altuek feedback positibo bat egiten
duela ardatzean. Orduan estrogeno honek
LHren eta FSHren askapena handitzen da.

Hileko bat atzerapenak esan nahi du LH pikoa


eman ez dela, beraz obulazioa guztiz
menpekoa da LH pikoarekiko eta honen
ondoren helduko da hilekoa (odola).

Klaseko eztabaida: PROGRAMATUTAKO HAURDUNALDIAK

Badaude zenbait farmako LH pikoa estimulatzeko eta horren ondorioz egun fertilak planifikatu
ahalko dira eta hortaz haurdunaldia planifikatu.

Farmako antisorgailuek Estrogeno eta progesteronak eragindako hilekoaren zikloa imitatzen


dute. Endometrioan eragiten du eta hilekoak ez dira galtzen. Hormona hauek feedback
negatiboa eragiten dute eta LH pikoa sortzen ez denez ez dago benetako hilekorik eta aldi
fertilik.

145
ZIKLO OBARIKOA (aldi luteinikoa)
Ziklo obarikoaren bigarren aldia, aldi luteinikoa, obulua kanporatu bezain laster hasten da.
Graaf folikuluko zelulak, LH-ri erantzunez, hazi eta lipidoz betetzen hasten dira, luteinizazioa
deritzon prozesuan.

Sorturiko gorputz horiak (luteoak) progesterona eta, maila txikiagoan, estrogenoak ekoizten
ditu. Hormona hauen maila igotzeak hipotalamo-hipofisi ardatzean feed-back negatiboa
eragiten du, gonadotropinen mailak murriztuz pixkanaka.

Ernalduz gero gorputz luteoak estrogeno eta progesterona ekoizteko seinalea ematen zaio
behar bezalako karena bat sortu arte, honek sortuko baititu gero hormona hauek.

Ernalketarik ez bada egon,


gorputz luteoak ez duenez
estimulu gonadotropikorik
jasaten, bere hazkundea eten eta
gorputz albikans deituriko egitura
zurixka inaktibo batean bilakatzen
da zikloaren 26. egunerako.

Progesterona eta estrogenoen


jaitsierak hilekoa azkartzen du eta
gonadotropinen jariaketa berriro
hasten da.

146
ZIKLO ENDOMETRIALA EDO GENITALA
Ziklo endometriala edo genitalean emakumearen aparatu genitalean ziklikoki errepikatzen diren
aldaketak gertatzen dira obulutegiko hormona esteroideen aldaketa ziklikoen eraginpean.

Aldaketa hauen helburua ernalketa eta blastozistoaren habiaratzerako baldintza egokiak sortzea
da.

Endometrioa obulutegietan ekoizten ari den estrogenoari erantzuten hasten da eta aurreko
ziklotik berriz garatzen hasten da. ALDI PROLIFERATIBOA DA.

Lehenengo aldia edo proliferaziozkoa hilekoaren jarraian hasten da (4-7. egunean).


Estrogeno mailen igoera eman ahala (ziklo obarikoaren aldi folikularrean), hormona
hauek endometrioaren horma lodituz joatea eragiten dute, guruinak, odol hodiak,
estroma, etab. haziz.

Aldi honen azkenengo egunetan, estrogeno maila altuek


bagina eta umetokiko lepoko egitura eta jariakinak
prestatzen dituzte espermatozoideen sarrerarako eta
egin behar duten ibilbiderako. Muki zerbikala ugariagoa,
urtsuagoa, pH egokikoa,… prozesu hau graafen folikuluak
sortzen duen estrogenoari erantzunez ematen da.

Bigarren aldian, aldi sekretorean (14-26. egunak), gorputz luteoan askatutako progesteronak
endometrioaren garapena osatu egiten du, guruinak jariakinak askatuz, baskularizazioa hobetuz
(ODOLA) etab. Endometrioaren momentu egokiena obulazioa eman eta 7.egunean izango da
gutxi gora behera. Bagina eta umetokiko lepoko jariakinak loditu, pH-a azidifikatu, elikagaietan
txirotu, etab. egiten dira.

147
Falopio tronpetako aldaketa esangarrienak obulazio inguruan gertatzen dira:

• Obozitoa elikatzeko jariakinak handitzen dira.


• Hormako zelula ziliatuek obuluaren jaitsieran
laguntzen dute.
• Gihar leunaren uzkurgarritasuna handitu egiten da,
obulua hartu eta umetokirantz hobeto jaitsi arazteko
• Tronpen finbriek obulutegia inguratu

Semenean prostaglandinak daude, endometrioaren uzkurketa


eragiten dute eta horrela esperma gorantza joa ahal izango da.

Hilekoa: Inboluzio luteinikoak eta progesterona eta estrogenoen jaitsiera bortitzak


endometrioan aldaketa hauek eragiten ditu: basoespasmoek eragindako iskemia eta nekrosia,
entzima proteolitikoen askapena, leukozitoak heltzea (deskamatzen ari den umetokiko
hormaren babesa), sustantzia fibrinolitikoak, bitartekari zelularren askapena (prostaglandinek
adibidez, miometrioaren uzkurketa txikiak eragiten dituzte), etab.

148
7. ARNAS APARATUA:

1. ZATIA: Arnas mekanika

I. Arnas aparatuaren ezaugarri anatomiko eta funtzionalak


II. Birikaren propietate fisikoak
III. Biriketako aireztapena

7.1.1. ARNAS APARATUAREN EZAUGARRI ANATOMIKO ETA FUNTZIONALAK:

Garraio area: Atal nasofaringeoan hasi eta bronkiolo terminaletara arteko atalak, airearen
garraioan, hezetzean, beroketan eta material arrotzen iragazketan espezializatutako egiturak
dira. Gune honetan ez da gasen elkartrukerik ematen.

Sudurreko ileei, epitelioko mukosei, trakeako mukiei eta


zilioei esker babesten da area hau. Hauts partikulek zien
mikroorganismoek sudurreko ileak zeharkatu ditzakete,
baina trakearen heltzean, mukosetan geratzen dira
harrapatuta eta zilioei esker, gutxinaka gorantza
desplazatzen dira partikulak zein mikroorganismoak.

Infekzio bat dagoenean, (katarrue), gehiegizko mukosa jariaketa gertatzen da eta eztul
emankorra agertzen da, soberakin hori kanporatzeko helburuarekin. Bestetik, mukosaren
jariapen urria dagoenean, eztul lehorra agertzen da.

Zergatik hotzitzean katarroa garatzen dugu? → zilioen mugikortasuna


txikitzen da hotzaren ondorioz eta mukiaren kanporaketa ez da ematen.
Beraz mikroorganismoak denbora gehiago pasatzen dute
arnasbideetan, infekzioa eraginez.

Bronkioloak muskulu leunez inguratuta egongo dira, horrela


bronkodilatazioa eta bronkokonstrikizioa gertatzen da, aire gehiago
pasatzeko edo ez (Salbutamolaren bidez aire gehiago pasarazten da).
ELASTINA: proteina honek guztiz estaltzen ditu arnas bideak. horrela
elastikotasuna ematen die birikei. Garraio area lehenengo albeoloak
agertzen diren puntura arte heltzen da. ibilbide osoan ez da gas
trukerik gertatzen, albeoloak agertu arte. 149
Arnas area: Arnas bronkioloetan hasi, hodi albeolarrekin jarraitu eta burtsa edo saku
albeolarretan bukatzen da. 300 milioi albeoloren baturak 75m2-ko arnas area eratzen du. Airea
eta odolaren arteko gas elkartrukea egitura erdiesferiko hauetan gertatzen da.

BIRIKIETAKO ZIRKULAZIOA:
Biriketan zehar odol fluxuaren abiadura beste ehunetan baino askoz
handiagoa da, azken finean, minutu batean eskumako bentrikuluak 5L
odol bidaltzen baititu (=gastu kardiakoa).

Fluxua handia den arren, basoen luzera txikia eta diametroa handia
dira (R txikia!) eta arteria pulmonarreko tentsioa 8/25 mmHg-koa da.

Kapilare mailako presio hidrostatikoa ere txikia da eta interstizioan


likido gutxi dago. Ondorioz, albeoloetako espazioa eta kapilaretako endotelioaren arteko
distantzia txikia da, gasen difusioa errazten delarik.

ZAKU PLEURALA
Birika bakoitza mintz bikoitza duen zaku itxi batean barneratuta dago. Mintz bien artean likido
apur dago, mintzen arteko mugikortasuna erraztea eragiten duelarik. Baina mintz biak euren
artean kontaktu oso estuan daudela esan daiteke (ia itsatsita).

Errai pleura: barnealdean geratzen den zatia da,


birikekin kontaktuan dagoena.

Pleura parietala: kanpoaldekoa eta toraxarekin


kontaktuan dagoena.

150
Pleuraren barruan likido apur bat dago, nahikoa dago labainkorra izateko eta horrez gain,
pagamendu fisiologiko bat dela esan genezake.

ARNAS GIHARRAK:
Kutxa torazikoa mugatu edota berarekin lotzen diren gihar ezberdinak parte aktiboa dira
arnasketa prozesuan.

Arnasgoran, muskulu batzuek kutxa torazikoaren zabalkuntzan laguntzen dute (nagusiak) eta
beste batzuk gehigarriak dira, arnas eskaera igotzean birikak gehiago eta arinago zabaltzeko
funtzioa daukatenak.

Arnasbeheran, 2 eratan bota dezakegu arnasa. Pasiboki edo isilpean botatzean, airea pasiboki
irtengo da biriketatik, biriken elastikotasunari esker, hasierako formara itzultzeko joera izango
dute, airea kanpora bidaliz. Arnasketa aktiboa denean, hainbat muskuluk parte hartuko dute
birikak arinago eta gehiago uzkurtzeko, horrela airea arinago irtengo da.

151
7.1.2. BIRIKEN PROPIETATE FISIKOAK:

Birikek distentsio gaitasuna eta elastikotasuna daukate. Luzatu egin daitezkeen arren,
laburtzeko joera naturala daukate kolapsatu arte, hau da, pleurarengatik izango ez balitz birikek
kolapsatzera joko lukete aire bideak guztiz itxiz. Ixte edo kolapso honen indar eragileak hurrengo
hauek dira:

• Birika ehunaren elastina edukina: proteina honek ematen dio propietate


elastiko hori.
• Albeoloetako likidoaren azalera tentsioa: albeoloetako barneko horma
likidoz beterik dago. Ur molekulak bata bestearekin lotuta egoteko joera
dute, ahalik eta bolumen gutxiago betez (ur tantaren froga egin). Ur
molekulak euren artean hurbiltzeko joera honek albeoloetako hormak ixtea
edo kolapsatzea eragiten du.

Era berean, ixte horri kontrajartzen zaizkion indarrak hauek dira:

• Zaku pleuralak kutxa torazikoa eta birikarekin daukan lotura: Zaku pleuralaren mintz
parietala kutxa torazikoarekin eta errai-mintza birikarekin kontaktu estuan daude, beraz
biriken kolapso totala galarazten du, tira egiten baitio. Era berean zaku biak euren
artean “itsatsita” daude. Beraz, toraxak birikari tira egiten dio, arnas-behera (espirazioa)
eta gero ere birikak partzialki puztuta daudelarik.
Kanporako indarra eta barnerako indarra egitean, presio negatibo bat sortzen da.
Airearekiko negatiboa dago. Bolumena handitu eta aire berdina, presioa txikituz.
Pneumotoraxetan zulatu egiten da eta presio gradientearen ondorioz, kanpoko airea
sartzen da, biriken kolapsoa eraginez.

• Surfaktantea: albeoloetako hormako II motako pneumozitoek ekoiztutako substantzia


honek likidoaren gainazal tentsioa asko murrizten du eta albeoloak ponpatuta
mantentzen ditu.

152
Klaseko eztabaida: ERDITZE GOIZTIARRAK

Haurra jaio ostean lehenengo egin behar den gauza bentilazio


mekanikoa jatzea da. Birikek kolapsatzeko joera daukate, uraren
gainazal tentsioaren ondorioz. Beraz, erditze goiztiarra izango
duten emakumeetan, miometrioaren uzkurketak ekiditeaz gain,
kortikoideak emango dizkiote. Kortisolak surfaktantearen
ekoizpena handitzen du. Horrela erditzea hasiz gero birikek ez
dute kolapsatuko, surfaktantea izango baitute.

7.1.3. BIRIKETAKO AIREZTAPENA:

1. ARNAS ZIKLOA: ARNASGORA ETA ARNASBEHERA


Airearen fluxua presio gradienteen alde ematen da. Odola bezala,
airea presio gune handiago batetik, presio txikiagoa dagoenera
joango da. Boyleren Legearen arabera, gas bat zenbat eta bolumen
handiago batean banatu, bere presioa hainbat eta txikiagoa izango
da.

Arnas zikloan, toraxaren bolumena aldatuz, albeolo mailan dagoen


bolumena aldatu egiten da eta, ondorioz, bertako airearen presioa.

Arnasgoran, toraxaren bolumena handitu egiten denez, presio albeolarra murriztu egiten da
presio atmosferikoarekiko. Ondorioz, airea biriketarantz sartzen da presio gradientearen alde.
Arnasbeheran kontrakoa.

Presio intrapleurala beti


negatiboa izango da

153
Arnasgora prozesu aktiboa da eta energia asko behar du.

• Atsedeneko arnasketan, diafragmaren uzkurketak toraxaren diametro bertikala


handitzen du, kutxa honen bolumena %60-75 handituz. Era berean, kanpoko saihets
arteko giharren eta eskalenoaren uzkurketak saihetsak eta esternoia gora eta aurrera
daramatzate, aurre atzeko eta alboko diametro torazikoa handituz.
• Gainera, aireztapen handiagoa behar denean gihar osagarriek (aurreko serrato,
esternokleido eta eskalenoak) toraxaren bolumena handitzen laguntzen dute.

Arnasbehera, atsedeneko arnasketan, birikaren atzera-egite elastikoan oinarritzen den prozesu


pasiboa da.

Ordea, ariketa fisikoa egiten gaudenean, gure aire bideetan airearen marruskadura asko
handitzen da eta airea ondo kanporatzeko espiraziozko giharrak behar ditugu. Prozesu aktibo
honetan barneko saihetsarteko giharrek eta gihar abdominalek parte hartzen dute, toraxa
barrurantz eta beherantz eramanez eta diafragmari gorantz sakatuz.

2. AIREZTAPEN BOLUMENAK ETA KAPAZITATEAK:


Arnas fisiologian egiten den lehenengo elkartrukea, atmosferako airea eta albeoloen arteko aire
fluxu orokorrarena da (aireztapena deritzoguna). Aireztapena mugitzen den aireari deritzogu.

Funtzio pulmonarraren azterketa egiteko espirometroak erabiltzen dira. Espirometrian pertsona


batek arnasketan mugiarazitako aire bolumenak aztertzen dira, bai atsedenekoak zein esfortzu
maximoan egindakoak.

→ ESPIROMETRO KLASIKOA

154
ESPIROMETRIA SINPLEA

Hauek dira batezbesteko aire bolumenak:

• Bolumen arrunta (BA) (“arnastu lasai”): inspirazio-espirazio arrunta 0’5 L-koa da gizon
eta emakumeetan. Grafikoko tarte urdina
• Inspirazio erreserba bolumena (IEB) (“inspirazio arruntaren jarraian har ezazu ahal
duzun aire guztia”): 3L eta 1’9L gizonak eta emakumeak hurrenez hurren. Grafikoko
tarte morea
• Espirazio erreserba bolumena (EEB): (“espirazio arruntaren jarraian kanporatu ezazu
ahal duzun aire guztia”): 1’1L eta 0’7. Grafikoko tarte laranja
• Hondar bolumena (HB): indarrez egindako espirazioaren ostean oraindik airea gelditzen
da biriketan (gogoratu albeoloak zabalik mantendu behar ditugula, hau da, kolapsoa
ekidin behar dela). Bolumen hau ezin da zuzenean neurtu, baina 1’2L eta 1’1L ingurukoa
da. Grafikoko tarte berdea.

Bolumen bi edo gehiagoren baturari kapazitatea deritzogu:

• Bizi-kapazitatea (BK) (“pixkanaka, ahal duzun aire kantitate handiena hartu eta bere
osotasunean kanporatu”) = BA + IEB + EEB = 4’6L (gizon) eta 3’1L (emakume)
• Birika kapazitate osoa (BKO): BK-ri hondar bolumena gehituz dakigu: 5’8L eta 4’2

Zahartzean biriken elastikotasuna galtzen doa, hau da, birikak hasierako tokira bueltatzeko
gaitasuna murrizten da. Orduan aire gehiago geratzen da eta hondar bolumena handitzen
denez, bizi kapazitatea txikitzen da.

155
ESPIROMETRIA BORTXATUA
Espirometria arruntenak espirometria bortxatuak dira. Bertan, pazienteak arnasgora egingo du
ahal duen maximora, eta arnasbehera ahalik eta denbora txikienean (bortxatuta) egitea
esango zaio.

Neurketa ezberdinak egiten diren arren, oso garrantzitsua da lehenengo segundoan egindako
espirazio bortxatuan kanporatutako bolumena (VEF1) eta bizi-kapazitate bortxatuaren (CVF)
bolumaren arteko erlazioa.

Lehengo segundoan normalena aire kapazitatearen %70 eta %80 artean kanporatzea da.

ARNASKETA NORMALA ARNASKETA OBSTRUKTIBOA ARNASKETA


Arnas bideak oztopatuta ERRESTRIKTIBOA
daude, beraz aireari gehiago Arnas bideak ezin dira guztiz
kostatzen zaio kanporatzea, bete, beraz bizi kapazitatea
denbora gehiago iraunez. asko murrizten da. ez da
hainbeste aire barneratzen.

Pertsona heldu baten atsedeneko arnas maiztasun arrunta 12-20 arnasketa/minutukoa da.
Birika aireztapen osoa minutu batean barneratu eta kanporatutako aire bolumena da. Alegia,
maiztasuna x bolumen arrunta. Atsedeneko maiztasun txikiena hartuz gero: 12 arnas/min x 0.5L
= 6L / min. Minutu bakoitzean 6L aire fresko (oxigenatu) barneratzen diren arren, aire horren
zati bat, gas elkartrukerik ez dagoen egituretan gelditzen da, alegia hildako espazio
anatomikoan. Hildako espazio honetako aire bolumena, arnasaldi arrunt bakoitzean, 150 mL-
koa da. Alegia, arnasaldi bakoitzean 350 mL-ko aireztapen efektiboa dago (=500mL – 150mL).

Beraz, esan daiteke 4’2L/min heltzen direla albeoloetara gas elkartrukea egiteko (=12arnas/min
x 350mL). Honi aireztapen albeolarra deritzogu, eta hau da izatez minutu bakoitzeko aireztapen
efektiboa.

Demagun paziente batek 22 arnasaldi egiten dituela minutuko, nahiz eta maiztasuna
handia izan, sakonera ez da handituko, azalekoa izango da.

156
3. ARNASKETA LANAN ERAGITEN DUTEN FAKTORE NAGUSIAK:
Gure arnas giharrek egin behar duten lana atal nagusi bitan bana liteke:

• Indar elastikoak gainditzeko egin beharreko lana: Arnas lanaren zati handiena birika
elastikoek eta kutxa torazikoak luzapenari ezarritako erresistentzia gainditzera
zuzenduta dago. Zentzu honetan, aireztapen egokia izateko birikak (eta kutxa) era
egokian luzatu behar dira.
Badira luzagarritasun edo konpliantza hau murriztu dezaketen arnas aparatuko
gaixotasunak: Adibidez, biriketako fibrosiak, mintz hialinoaren gaixotasuna, gaixotasun
neuromuskularrak, pleuritiak, etab.
Elastikotasunari eragiten dioten gaixotasunen arnas errestriktiboa eragiten dute. Izan
ere, bizi kapazitatea murrizten baitute, birikak ez baitira hainbeste zabaltzen.

157
• Arnas hodietako erresistentziak gainditzeko egin beharreko lana: Baldintza
normaletan, erresistentziak aire-bideen diametroaren menpe daude. Oxigeno eskaria
igotzean aireztapena handitu behar denez, bronkioloen gihar leuna erlaxatu eta
diametroa handitzen da (bronkodilatazioa), honela R murriztuz.
Badira erresistentziak handitu ditzaketen gaixotasunak: bronkitis kronikoa eta enfisema
(EPOC), asma, arnas bideetako infekzioak, tumoreak, etab.
Oztopoak agertzen diren gaixotasunek arnas obstruktiboa eragiten dute. Honen
ondorioz arnasketa zailtzen dute eta bizi kapazitatea txikitu. Izan ere, denbora gehiago
beharko baita airea sartzeko eta elastikotasunaren ondorioz, birikak behar bezain
lehenago uzkurtuko dira, bizi kapazitatea murriztuz.
Horrez gain, arnas obstruktiboetan lehengo segundoan aire gutxiago kanporatzen da,
irtetzea kostatzen baitzaio eta denbora gehiago beharko du aire guztia kanporatzeko.

2. ZATIA: Arnas mekanika

I. Gasen elkartrukea albeoloetan


II. Gasen garraioa odolean

7.2.1. GASEN ELKARTRUKEA ALBEOLOETAN:

Aire atmosferikoaren gas nagusiak N2 eta O2 dira (beste batzuk: CO2, H2, Ar, He,…)

Albeoloetako airean presio partzialak aldatu egiten dira atmosferako airearekiko. Gas
elkartrukeak eta aire albeolarraren hezetasunak eraginda, N2 eta O2 gutxiago, eta CO2 eta H2O
gehiago dago albeoloetan.

Gasen legeek dioten bezala, gas bakoitza bere P partziala handiagoa den tokitik txikiagora
difunditzen da. Gure zainetako PO2 (40mmHg) eta PCO2 (46mmHg) direnez, biriketako kapilar
mailan O2-a odolera eta CO2-a albeoloetara difunditzen dira. Zenbat eta altuera handiagoan
egon, presio atmosferikoa txikiagoa da eta, beraz, gasen presio partzialak ere. Horregatik, mendi
garaietan arnasketa asko zailtzen da.

158
Gasen difusio abiadura, faktore hauen menpe dago (Fick-en Legea):

• Presio partzialen gradientea handitzen bada, difusioaren abiadura ere.


• Gasaren mintzak zeharkatzeko gaitasuna: O2 eta CO2 liposolugarriak dira eta mintzak
erraz zeharkatzen dituzte. Gas hauen difusioaren faktore mugatzailea gune likidoetatik
pasatu beharra izaten da, alegia albeoloak inguratzen dituen kapa likidoa (surfaktantean
aberatsa) eta odol plasma (CO2 20 bider solugarriagoa da O2 baino).
• Elkartrukea gertatuko den mintzaren azalera handitzen bada, difusioaren abiadura ere.
Aldiz, mintzaren lodiera handitzen bada, difusioaren abiadura jaitsi egiten da.

159
Klaseko eztabaida: OXIGENOA ALTUERAN

Altueran gora eginez gero, oxigenoaren kontzentrazioak behera egiten du. Orduan, ohikoa da
mendigoizaleek oxigeno botilak erabiltzea. Toki altuetan, oxigenoaren presio partziala txikitzen
da, beraz, oxigeno botilak erabiliz gradientea handitzen da eta gasen trukea behar bezala
ematen da.

Hipertentsioaren ondorioz edemak agertu daitezke, izan ere, likido gehiago jartzen da
albeoloaren eta kapilarearen artean, DIFUSIOA MURRIZTUZ

Presio hidrostatikoa hipertentsoetan --> erresistentziak


handituta badaude, orduan urteetan zehar bihotza
lanean dago erresistentzia hauek gainditzeko, horrez
gain bihotza eskasian sartu daiteke, muskulua nekatzen
ari da, ez du ondo ponpatzen. Ezker aurikulara odola
biriketatik dator, orduan, heltzen zaiona ez denez ondo
ponpatzen, hondar bolumen handiagoa geratzen da.
Orduan, biriketako zirkulazioa geldotuko denez, hematie
gutxiago pasatuko dira eta oxigenoaren difusioa
gutxituko da.

Enfisemak --> elkartruke azalerak murrizten dira eta gas gutxiago trukatzen da. OBSTRUKTIBOA
IZAN DAITEKE ERE BAI, muki gehiago ekoizten dira.

Gure ehunetako oxigeno gabeziak hipoxia izena hartzen du. Askotan, baina ez beti, hipoxia
horrekin batera hiperkapnia dago (odolean CO2 gehiegi). 4 hipoxia mota daude:

160
7.2.2. GASEN GARRAIOA ODOLEAN:

O2-a Hb-ri lotua (%98) eta disolbatuta (%2) garraiatzen da odolean.

CO2-a bikarbonato ioi bezala (%70), HB-ri lotua


karbominohemoglobina eran (%23) eta disolbatuta (%7)
garraiatzen da.

CO2 kontzentrazioa handitzen bada, erreakzioa


eskumalderantz joango da eta protoien kontzentrazioa igoera
ekarriko du, ph igoz. (ingurunea azidotuz). CO2 gutxiegi badago,
erreakzioak ezkerrera joko du, protoien kontzentrazioak
behera egingo du, ph igoz (ingurunea basikotuz)

3. ZATIA: Arnasketaren erregulazioa

I. Hartzaileak
II. Arnasketaren zentro erregulatzaileak

Odoleko O2 eta CO2 presio partzialak egonkor mantendu behar diren bizi konstanteak dira.
Bihotza bezala, arnas giharrak bizitza osoan zehar ziklikoki uzkurtu eta erlaxatzen dira. Hala ere,
bihotzak ez bezala, arnas giharrek ez dituzte estimulu propioak sortzen, nerbio sistemarengandik
erregulatuta egon behar direlarik.

Arnasketaren erregulazioan hurrengo osagaiek parte hartzen dute:

• Hartzaileak: mekano eta kimiohartzaileak, zentro integratzaileei informazioa emateko


• NSZ-ko zentro erregulatzaileak: tronkoentzefaloan
• Efektoreak: inspirazio eta espirazio giharrak, erantzuna gauzatzen dutenak. Inspirazio
giharrak airea sartu dadin aktibatzen dira. Ondoren desaktibatu egiten dira,
elastikotasunari esker bere tokira itzultzen dira eta airea kanporatzen da. Arnasketa
aktiboan, patroi hau aldatzen da. Espirazioko muskuluak aktibatu eta baita inspirazioko
gehigarriak ere.

7.3.1. HARTZAILEAK:

Kimiohartzaile zentralek (erraboilean) eta periferikoek (aorta eta karotida arterien hormetan)
PCO2, PO2 eta pH aldaketak detektatzen dituzte. Arnas zentroetan eragin handiena duen
estimulua likido zefalorrakideoko PCO2 aldaketak dira.

161
Garrantzia gehien duten hartzaileak zentralak dira. CO2 aren igoeraren ondorioz CO2-a odoletik
likido zefalorrakideora pasatzen da eta bikarbonato tanpoiaren erreakzioa estimulatzen du,
protoi gehiago sortuz eta pH-a azidifikatuz.

Tronkoentzefaloak honi erantzuten dio oxigeno eskaria handituz eta arnasketa erregulatuz.
Beraz, esan genezake arnasa gehienbat CO2 eta pH-aren araberakoa dela. O2 odolean oso urria
denean soilik izango da erregulatzailea.

Arnas bideetan hartzaile mekaniko eta kimikoak ere badaude. Bide hauetako egituretako
narritadurak babes erreflexuak eratzen ditu:

• Narritatzaile mekanikoak (hauts partikulak edo partikula handiagoak) eta kimikoak (gas
toxikoak), arnas epitelioan dauden hartzaileak aktibatuz, bronkokonstrikzioa (PSP) eta
eztula eragiten dute (eztularen zentroa)

162
7.3.2. ARNASKETAREN ZENTRO ERREGUL ATZAILEAK:

Arnas zentro erregulatzaileak erraboila eta protuberantzian daude (NSZ). Esan dezakegu
arnasak berez funtziona dezakeela erritmo basiko batean. Bestela apnean sartuko ginateke

Kimio eta mekanohartzaileetako seinaleek arnas giharren uzkurketa maiztasuna eta indarra
kontrolatzen duten zentroetan aktibitatea handitu edo murriztea eragingo dute, aireztapena
handitu edo murriztuz.

Goi zentroek (kortexa), hipotalamoak, sistema linbikoak, etab. arnasketa patroia kontrolatu
dezakete arnas zentroetan.

Emozioen arabera arnasketa patroia alda daiteke. Gainera, kontzienteki arnasketa maiztasuna
handitu dezakegu, eta baita gelditu ere (etengabe? bai? ez? zergatik?)

Metabolikoki beharrezkoa ez denean arnas maiztasuna igotzea (antsietate krisia demagun). CO2
kanporatzen joango da eta pH igoko da (tanpoiak ezkerrera joko du). Hiperbentilatzeagatik
zorabiatu egin daitezke. Hau ekiditek → poltsa bat eman, kanporatzen den CO2 arnasteko

Apnea kasuetan → CO2 kontzentrazioa handitzen da eta oxigenazioa txikitzen da. CO2
nabarmenki metatzen da eta zentroak tope egiten du eta arnastea agintzen du (ura irentsiz
adb.). Honen bidez esan
genezake, arnas zentroak kontrol
boluntarioa daukagu, baina muga
batera arte.

Kussmaul arnasketan → azidosi


bat daukanez, CO2 kanporatzen
saiatzen da, hau konpentsatzeko

163
8. IRAITZ APARATUA:

AURKIBIDEA:
I. Giltzurrunaren ezaugarri morfofuntzionalak
II. Iragazketa glomerularra (IG)
III. Birxurgapena eta jariaketa tubularra
IV. Oreka hidroelektrikoa
V. Giltzurrunak eta azido-base orekaren erregulazioa
VI. Mikzioaren fisiologia

8.1. GILTZURRUNAREN EZAUGARRI MORFOFUNTZIONALAK:

Giltzurrunari goitik beherako ebakidura egiten badiogu, gainazala kanpoaldean, eta muina
barnealdean ikus daitezke. Azken hau kono itxurako ehunezko masa ugaritan banatzen da:
piramideak. Hauen oinarria gainazala eta
muinaren arteko mugan kokatzen da. Erpina
edo papila giltzurrun pelbisean proiektatzen da.
Pelbisa ureterraren jarraipena da eta abaniko
itxura dauka.

Tubulu biltzaileetatik papila mailan isuritako


gernua pelbiseko kaliza txikietara eta
handietara doa, azkenean ureterrera bideratuz.

Nefrona giltzurrunaren unitate funtzionala da


(1-1.2 milioi giltzurrun bakoitzean). Honako hau
da nefronen egitura:

• Giltzurrun korpuskulua (Glomeruloa + Bowmanen


kapsula)
• Tubulu edo hodixka hurbila – hodi bihurgunetsu
proximala
• Henleren lakioa
• Urruneko tubulua edo hodixka – hodi
bihurgunetsu distala
• Tubulu edo hodixka biltzailea

Hodien mintzean mikrobiloak


agertzen dira birxurgapenerako
azalera handiagoa izan dadin

164
Aparatu juxtaglomerularra hodi bihurgunetsu distaleko eta
arteriola aferenteko zelula espezializatuek osatzen dute.
Honen bidez arteriola aferentetik datorren odola aztertzen da
eta iragazketa erregulatzen da.

Giltzurrun irrigazioa: Giltzurrun bien irrigazioa atsedeneko


gastu kardiakoaren %20-25 –eVkoa da (1-1.2 L/min).

Odola glomerulura arteriola aferenteak heldu, bertatik


arteriola eferenteak irten eta tubuluak inguratuz kapilare
peritubularrak eratzen dira, gero benekin jarraituz.

Glomerulutik irtetzen den arteriola


eferenteak hodi proximala, distala eta
henle-ren lakioa inguratzen dituen
kapilareetan bihurtzen da.

Kapilare sistema honen bidez,


elkartrukeak ematen dira. Birxurgapena
eta sekrezioa.

Beraz, gernuko sustantzia ezberdinen


iraizketa hiru prozesuren batuketa da: iragazketa glomerularra, birxurgapen tubularra
(hodietatik odolera) eta jariaketa tubularra (odoletik hodietara).

165
Plasmako sustantzia bakoitzarentzako,
iragazketa, birxurgapen eta jariaketa konbinaketa
berezia dago. Azkenean, iraitzitako sustantzia
horren kantitatea hiru giltzurrun prozesuen
intentsitate erlatiboaren araberakoa izango da.

Azken finean, gernuan kanporatzen duguna


(excretado), iragazitakoa – birxurgatutakoa +
jariatutakoaren eragiketa da.

8.2. IRAGAZKETA GLOMERULARRA (IG):

Gernu ekoizpena, glomeruluetako kapilareetatik Bowman-en kapsulara, likido kantitate


handien iragazketa glomerrularekin hasten da (180 L/egun). Iragazi glomerularraren
konposaketa plasmaren antzekoa da, proteina plasmatikoak izan ezik, hau da, plasmaren zati
handi bat pasatzen da kapilareetatik bowmannen kapsulara.

Zergatik behar da solutu eta uraren IG hain handia,


azkenean zati handiena birxurgatuko bada?

• Honela, plasma osoa egunean zehar


askotan iragaztea lortzen da, era
zehatzean gorputz likidoen bolumena eta
konposaketa kontrolatu daitekeelarik.
Egunean 1400 L odolekin irrigatzen dira
giltzurrunak eta hortik 180L doaz
bowmannen kapsulara. 180 hauek
giltzurrunera heltzen den odol guztiaren
%20a da gutxi gora behera.

Tubuluaren argira heldu baino lehen, plasmako substantziek 3 iragazketa barrera zeharkatzen
dituzte:

• Glomeruluaren kapilarraren endotelioa (fenestratua).


Kapilare hauetatik ur eta solutu asko irtetzea ahalbidetzen
da.
• Bere mintz basala
• Bowman-en kapsularen errai-horma. Azken hau,
podozitoek euren “oinekin” lamina basala inguratuz
sorturiko geruza da. Podozitoen mintzean dauden proteina
batzuek karga negatiboa dute eta proteina handiak
pasatzea galarazten dute (hemoglobina eta albumina).

166
Taula honetan, molekula desberdinek
glomeruluan iragazteko duten gaitasuna
erakusten da. 1 zenbakiak hau pasatzeko
erraztasuna dutela esan nahi du eta 0ra
hurbildu ahala zailtasun handiagoa duela
esan nahi du.

Urak, glukosak, sakarosak, ureak…


glomeruluan iragazteko gaitasun handia
dutela ikus daiteke. Hemoglobinak eta
albuminak, besteak beste, zailago
iragazten direla ikusten dugu

Iragazte glomerularraren tasa (IGT), denbora unitateko Bowman-en kapsulara iragazten den
likido bolumenari deritzogu. Bataz beste: 90-125 mL/min (=130-180L/egun). Iragazi glomerular
hau, gutxi gora behera, giltzurrunetatik pasatutako odolaren %15-20 inguru da.

Giltzurrunek bolumen plasmatiko osoa (3L) orduro 2’5 bider, 60 bider/egunean, iragazten dute.
Iragazitako bolumenaren likido gehiena ez balitz birxurgatuko, bolumen plasmatiko osoa ordu
erdi baino lehen eliminatuko litzateke.

167
8.3. BIRXURGAPENA ETA JARIAKETA TUBULARRA:

Iragazi glomerularrak, giltzurrun tubuluetatik pasatu ahala eta gernuan iraitzi baino lehen,
tubuluen atal ezberdinetatik era sekuentzialean sartu irtenak egiten ditu. Ibilbide honetan zehar
substantzia batzuk selektiboki birxurgatzen dira, odolera bueltatuz, beste batzuk odoletik
tubuluetara joan eta jariatu egin daitezkelarik. Birxurgapena eta jariaketa diskriminatua da, hau
da, gorputzaren beharren arabera erregulatzen dira.

Azkenean sortu den gernuak eta honek dituen substantziak 3 prozesu hauen ondorioa dira:

Gernu iraizketa = Iragazi glomerularra (IG) – Birxurgapen tubularra (BT) + jariaketa tubularra
(JT).

Substantzia askoren iraizketan birxurgapenak jariaketak baino


garrantzi handiagoa dauka (glukosa, aminoazidoak). Baina
jariaketa gernuko substantzia batzuen kantitate esangarrien
arduraduna da (K+, H+,…).

Hodi bihurgunetsu distala eta hodi biltzailea elkartzen diren guneari nefrona distal ere deritzo.
Hemengo elkartrukeak hormonen bidez erregulatzen dira (hormona antidiuretikoa).

Horrez gain, irudi honen bidez ikus dezakegu giltzurrunek sekulako gaitasuna dutela potasioa
erregulatzeko eta honen kanporatzea erregulatzen duela. Izan ere, potasio mailak so
kontrolatuak izan behar dira ondorio txar ugari dituelako.

168
Egunero 180 L iragazten dira, baina 1.5 L iraizten dira. Beraz, tubuluetan sartzen den likidoaren
%99 baino gehiago berriro odolera itzultzen da (178.5 L).

Iragazketa Glomerularrarekin konparaketa egiten badugu, Birxurgapen Tubularra askoz


selektiboagoa da. Substantzia batzuk guztiz birxurgatzen dira. Beste batzuk partzialki eta
aldagarritasun handiarekin gorputzaren beharrizanen arabera. Eta besteak oso gutxi edo ezer ez
dira birxurgatzen (jariaketa tubularra ere selektiboa da).

Beraz, esan daiteke giltzurrunek solutuen iraizketa bata bestearengandik independente


erregulatzeko gaitasuna daukatela. Hau ezinbestekoa da gorputz likidoen eta bertako solutuen
edukiaren kontrol estua egin ahal izateko.

Kreatininaren kasuan, giltzurrunen funtzionamendua egokia den ala ez ikusten dugu. Odolean
kreatininarik agertzen bada, badakigu zerbait ez dagoela ondo, izan ere, egoera fisiologikoan
kreatinina guztia birxurgatzen da.

Substantziak tubuluen argitik epitelioa zeharkatuz likido interstizialera garraiatzen dira, eta
hemendik odolera kapilare peritubularrak zeharkatuz (eta alderantziz).

Ura eta solutuak mintz zelularrak zeharkatuz (bide transzelularra edo transepiteliala) edo
zelula arteko guneak zeharkatuz (bide parazelularra) garraiatu daitezke.

Ura pasiboki barreiatzen da osmosi bitartez, baina era ezberdinean nefronaren atalaren arabera.

169
Klaseko eztabaida: DIABETIKOAK eta DIABETES MELLITUS

Diabetea daukaten pertsonetan glukosuria ikus daiteke. Glukosak efektu osmotikoa egiten
duenez, ura arrastratzen du eta poliuria ekartzen du ere bai. Orduan egarria eragiten du. Hauek
sintoma oso ohikoak izaten dira diabetikoetan.

Baina zer gertatzen da benetan?

Odoleko gluzemia altua dago eta iragazketari dagokionez glukosa nefronara IRAGAZTEN da.
Baldintza fisiologikoetan dena xurgatzen da, goian ikusi dugun bezala. Diabete honetan glukosa
ez da berriz guztiz birxurgatzen.

Normalean, iragazten den glukosa kantitatea odolean dagoen glukosa kantitatearekiko


proportzionala da, hau da, glukosak gora egiten duenean, honen iragazketa handitu egiten da
baita.

Orduan, odolean 300mg/100mL baino gehiago dagoenean, hodietatik odolera glukosa


garraiatzen duten garraiatzaileek ezin dute glukosa gehiago birxurgatu eta glukosa hori
odolean agertuko da. Atalase honetatik behera, glukosa birxurgatzeko garraiatzaileek
normaltasun osoz funtzionatzen dute.

170
8.4. OREKA HIDROELEKTRIKOA:

Zelulak likido extrazelular batez inguratuta daude, zeinen solutu eta uraren kontzentrazioa,
alegia osmolaritatea, tarte hestu batean mantentzea ezinbestekoa den. Urak zelula gehienak
aske zeharkatzen ditu, beraz, osmolaritatearen aldaketa garrantzitsuek zeluletatik likido sartu
irteera handiegiak eragin ditzakete, euren funtzioa asaldatuz.

Oreka hidroelektrolitikoaren mantenimendua


aparatu eta sistema ezberdinek egiten dute era
integratuan. Giltzurrunek egindako
konpentsazio homeostatikoa kontrol
endokrino eta neuroendokrinopean dago.

Presio arteriala, odol bolumena eta likido estrazelularraren osmolaritatea kontrol sare (sistema
kardiobaskularra, jokabidea eta giltzurruna) batek mantentzen du. Sare honetan giltzurrunen
funtzioa ezinbestekoa da.

171
UR BALANTZEA:
Ur sarrerak eta galerak orekatuta egon behar dira. Egunero sartu eta sortzen ditugun 2.5 L-ak
iraitzi egiten dira. Giltzurrunek likidoa gorde (kontserbatu) egiten dute, baina ezin dute
galdutako bolumena berrezarri.

Era berean, giltzurrunek gernuan kanporatutako ur eta solutu kantitatea independenteki


erregulatzeko gaitasuna daukate.

Bowmanen kapsulan 180L/eguneko iragazten dira


eta bertako osmolaritatea plasmakoaren berbera
da, izan ere, honen zati handi bat pasatzen da.

Hodi bihurgunetsu proximalaren amaieran


54L/eguneko pasatzen dira. Hodi honetan zehar
sodio asko birxurgatzen da eta honek efektu
osmotikoa duenez, urak jarriatzen dio. Irtetzen den
solutu kantitatea eta ura berberak direnez,
osmolaritatea ez da aldatzen. Hodi honetan
126L/eguneko birxurgatzen dira.

Henleren lakioaren amaieratik 18L/eguneko pasatzen dira. Hodi honetan zehar osmolaritatea
gutxitzen da, solutuen kontzentrazioa asko txikitzen da. Izan ere, hodi honetan zehar iksui
dezakegu ura solutuekiko independiente mugitzen dela.

Hodi biltzailearen amaieran 1,5L/eguneko heltzen dira eta gernuaren kontzentrazioa 50 mOsM-
1200 mOsM bitartean dago, gardenena edo ilunena. Normalean gure gernuak 600 mOsM-eko
osmolaritatea izan ohi du.

Tubulu hurbila atzean uzten duen likidoa plasmarekiko isoosmotikoa da (300mOsM). Ordea,
Henleren lakioa atzean uzten duena hipoosmotikoa da (100 mOsM). Nefrona distalean aldiz,
urarekiko iragazkortasuna aldagarria da, hormona antidiuretikoaren (ADH) ekintza dela medio.

172
Ura kanporatu behar bada nefrona distala urarekiko iragazkaitza izango da eta iraitzitako
gernua hipoosmotikoa (solutuen birxurgapen pixkat ere egon liteke, 50 mOsM-era jaitsiz). Aldiz,
gorputzean ura gorde behar bada, nefrona distala urarekiko iragazkorra egin, gorputzean
barneratu, eta gernu hiperosmotikoa kanporatuko da (1200 mOsM arte). BERAZ, NEFRONA
DISTALAK URAREN BEHARREN ARABERA BEREIZ DEZAKE. Ura, gradientearen arabera pasatuko
da alde batetik bestera, izan ere, muinaren barnealdea oso hiperosmotikoa da.

Klaseko eztabaida: HORMONA ANTIDIUTETIKOAREN EKINTZA

Ariketa fisikoa egitean izerdiaren bidez


ura galtzen dugu, orduan bolemia
gutxitzen da. honek tentsio arterialaren
jaitsiera dakar, garuneko zentroak
aktibatuz. Hipotalamoak hormona
antidiuretikoa sintetizatzen du eta
neurohipofisiak odolera jariatzen du.

Orduan, hormona hau giltzurrunetara


heltzen da eta uraren birxurgapena
handitzen du, horrela gernua
kontzentratuago irtengo da eta likidoa
gordeko dugu, tentsio arteriala
erregulatuz.

Uraren birxurgatze hau nefrona distalean emango da gehienbat, hemen ura gai da solutuekiko
independienteki birxurgatzen.

173
Likido estrazelularraren osmolaritate igotzeak (osmohartzaile
hipotalamikoak) edota bolemia eta presio arterialaren murrizketak
(barohartzaileak) neurohipofisian ADH askapena estimulatzen dute.

Hipotalamoan ekoiztutako eta neurohipofisian askatutako ADH-ak


nefrona distalak duen urarekiko iragazkortasuna mailaka
kontrolatzen du.

ADH-ak nefrona distaleko zelulen mintzetan ur poroak


(akuaporinak) atxikitzea eragiten du. Ura osmosi bitartez tubulutik
irtetzen da, alegia, ur askearen birxurgapena dago.

Alkoholak hormona antidiuretikoaren inhibizio txiki bat eragiten du


eta gernuaren kanporatzea handitzen du.

ADH nefrona distaleko tubuluetan ura birxurgatzeko seinalea da. Baina giltzurrunak gernua
kontzentratzeko gaitasun honen gakoa bere muineko gune interstizialean dagoen osmolaritate
altua da. Hau honela ez balitz, ez litzateke kontzentrazio gradienterik egongo nefrona distaleko
tubuluetatik ura osmosi bitartez irten dadin.

174
ELEKTROLITOEN BALANTZEA:

SODIOA:
Sodioaren kontzentrazio plasmatiko normala 135-145 mEq/L-koa da. Na+ plasma eta likido
interstizialaren artean libreki banatzen denez, datu honek likido extrazelular osoan dagoen
[Na+] adierazten du.

Na+ sarrerak eta galerak zehazki erregulatuta egon behar dute ioi hau bolumen estrazelularrean
erabakigarria baita. Giltzurrunak Na+ iraizketaren arduradun nagusiak dira (besteak: izerdia,
gorozkiak,…).

Na+-ren gernu iraizketa elkarrekin erlazionatzen diren sistema endokrino eta


neuroendokrinoengandik erregulatuta dago. Hauek odol-hodien bolumenari, presio arterialari
eta osmolaritateari erantzuten diote:

• Aldosterona (renina-angiotensina-aldosterona sistema)


• Peptido natriuretikoak
o Natriuresia: sodioaren kanporatzearen mekanismoa. Hau egitean, honi urak
jarraituko dio. Orduan, hormona natriuretikoak garrantzitsuak izango dira
tentsioak gora egiten duenean.
Sodioak edo odolaren bolumenak gora eginez gero, hormona hauen bidez
hormona honekin erregulatu dezakegu.

POTASIOA:
Potasio kontzentrazio plasmatiko normala: 3.5-5 mEq/L (4.2mEq/L). K+ sarrera eta galerak
estuki erregulatuta egon behar dute ioi hau zelula kitzikagarrien atsedeneko potentzialean
erabakigarria baita.

Giltzurrunak K+ iraizketaren arduradun nagusiak dira. Nagusiki nefronaren lehenengo ataletan


birxurgatzen den arren, iraizketan gertatutako bariazio gehienak nefrona distalean emandako
jariaketaren menpe daude. Aldosteronak eragin zuzena du prozesu honetan.

Hemen ikusten da ingeritzen dugun potasioaren


zati handi bat kanporatzen dugula. Hala ere,
potasioaren kanporatzea kontsumitzen
dugunaren araberakoa da.

Aldosteronaren ekoizpena eta jariaketaren


estimulatzaile nagusiak gune extrazelularreko
potasio kontzentrazioaren igoera eta
angiotensina II-ren maila igoera dira.
angiotensina IIak guruin adrenaletan
aldosteronaren jariapena eragiten du.

Aldosteronak sodio birxurgapena eta potasio jariaketa estimulatzen du nefrona distalean.

175
176
8.5 GILTZURRUNAK ETA AZIDO-BASE OREKAREN ERREGULAZIOA:

Gure barne ingurunueko pH-a 7.38-7.42 –koa da. Era berean, barne ingurunetik kanpo aurkitzen
diren likidoen pH-a aldagarria izan daiteke. Adibidez, gernuaren pH-a 4.5-8-koa izan daiteke,
gorputzak dituen azido (H+) eta alkaliak (HCO3 -) iraizteko beharrizanen arabera.

Proteinak pH aldaketekiko oso sentikorrak dira, duten


funtzioa euren egitura tridimentsionalaren menpekoa
baita. [H+]-an aldaketa txikiek 3. mailako egitura aldatu
eta funtzioa alda liteke: entzimena, erretenena,
hartzaileena, etab. Azidosien eraginez lehenik asaldatzen
diren ehunak kitzikagarriak dira, hauen proteina
garraiatzaileak oso sentikorrak baitira pH aldaketekiko.
Gorputzeko pH-a 7.0tik 7.7ra da egokia, hemendik
kanpora badoa asaldurak agertzen dira.

Gure funtzionamendu arruntean, gorputzak baseak


baino azido gehiago hartu eta ekoizten ditu. H+-ak
elikagaietatik (aminoazidoak, gantz azidoak,…) zein barneko metabolismotik datoz (CO2 , azido
laktikoa,…). Orokorrean azidoak sortzea probableagoa da eta naturalki azidosisetatik babesteko
mekanismoak ditugu. Mota nagusi bitako azidoei
“aurre egin” behar diegu:

• Azido hegazkorrak: Kuantitatiboki nagusienak


dira eta CO2 -ren ekoizpen metabolikotik
datoz
• Azido finkoak edo ez hegazkorrak: printzipio
organikoen katabolismotik eratorritakoak
dira: azido laktikoa, zetoazidoak, azido urikoa,
fosforikoa, sulfurikoa, etab.

Azido-base oreka gure gorputzaren oinarrizko


funtzioetariko bat da eta lehen mailako 3 sistemak
erregulatzen dute:

1. Sistema indargetzaile organikoak: plasmatiko


edo extrazelularrak (HCO3 -) eta
intrazelularrak (proteinak, HPO4 2- ,…). Erantzun azkarrekoak dira, segundo gutxiren
baitan aktibatzen dira.

177
2. Arnasketaren bidezko konpentsazioa (aireztapena): erantzun azkarra eta erreflexuki
kontrolatua. pH-aren asalduren 75% konpondu dezake. CO2 kontzentrazioa erregulatzen
du eta horrela alkalosia zein azidosia erregulatuko du. Mekanismo hauek minutu
gutxitan aktibatu daitezke eta azidosi eta alkalosi kasu gehienei aurka egiten die.

Azidosietan, arnas patroia handitzen da, CO2 kanporatzeko eta bikarbonatoaren tanpoi
erreakzioa ezkerrera mugitzeko, [H+] murriztuz.
Baina zer gertatzen da arnas aparatuko asaldurak dituzten pertsonekin azidosi bat
izanez gero?
Alde batetik, ehunak oxigenatzeko arazoak egongo dira eta honek arazoak sor ditzake.
Horrez gain, ezingo dutenez CO2 nahikoa kanporatu, azidosia mantenduko da.
3. Giltzurrunak hirugarren babes lerroa dira: Besteak baino geldoagoak dira
(orduak/egunak), baina oso potente eta
eraginkorrak edozein pH asaldura hondarren
maneiuan baldintza normaletan.
Giltzurrunek likido extrazelularreko pH-a hiru
mekanismo bitartez erregulatzen dute:
• H+ edo HCO3- jariaketa: odoletik
kanporatzeko. Horrela, gernuan islatzen
da barne ingurunearen egoera.
• Iragazitako HCO3- -aren birxurgapena:
odola azidosian badago, basikotasuna
handitzea da helburua eta azidosia
murriztea.
• HCO3- berrien ekoizpena eta
birxurgapena: odola alkalinizatzeko eta
gernuan protoiak kanporatzeko.

178
AZIDOSIA:
Likido extrazelularraren [H+] handitzean, hau da, azidosian, gernua azidotu egiten da:

• H+-ak jariatu egiten dira tubulura nefronaren atal ezberdinetan. H+-en zati handiena
ez da libre iraizten, gernua larregi azidotu eta horma tubularrak erreko bailituzke. Beste
indargetzaile batzuekin konbinaketan kanporatzen dira: fosfatoa eta amoniakoa.
o HPO42- glomeruluan iragazten da eta zelula tubularrek CO2 + H2O
erreakzioarekin H+ protoia gernura kanporatzen du. Protoien kontzentrazioak
gernua azidotuko lukeenez, fosfatoarekin lotzen da H2PO4- sortzeko eta gernu
bidean erredurak saihesteko.
o NH4 zelula tubularretan ekoizten da. Aminoazidoetatik abiatuta NH3 lortzen da
eta aske dauden H+-ak erabilita gernura amonio ioiak askatzen dira, fosfatoaren
helburu bera betetzeko (gernu bideak ez erretzeko).
• Giltzurrunetan iragazitako HCO3 -a birxurgatu egiten da: odola basikotzeko
o Birxurgapen hau a motako zelula tubularrek egiten dute eta bikarbonatoa
odolera bueltarazten dute.
• Zelula tubularretan HCO3 - gehiago ekoizten da, barne ingurunera eramanez.
o Glutaminatik abiatuta NH3 eta α-zetoglutaratoa ekoizten dira. Amoniakoa
protoi batekin lotuko da gernu hodietara jariatzeko. Bestetik, α-zetoglutaratoa
bikarbonatoa bihurtuko da eta odolera eramango da azidosia murrizteko.

179
ALKALOSIA:
Likido extrazelularraren [H+] murriztean, hau da,
alkalosian, gernua alkalinizatu egiten da:

• Nefronan iragazitako HCO3 -ren zati bat


gernuan kanporatzen da.
• Nefrona distalean HCO3 - jariatu egiten da
eta H+ odolera bidali.

Kasu honetan, bikarbonatoaren kanporaketa b


motako zelula tubularrek egiten dute.

180
8.6. MIKZIOAREN FISIOLOGIA:

Tubulu biltzaileetatik irten ondoren gernuaren konposaketak aldaketa oso gutxi ditu. Gernuak
kalizeak luzatu eta giltzurrun pelbisean eta ureterretan zehar hedatzen diren uzkurketa
peristaltikoak hasten ditu, gernua maskurian sartzea eraginez.

Ureterrek gihar leuna daukate (horma arteko plexu nerbiosoa ere), zein pararasinpatikorengatik
estimulatzen den.

Maskuria gihar leunezko kamera bat da. Gorputza bere zati nagusia da eta gernua hor metatuz
doa. Lepoa atzeko uretrarekin lotzen den zatia da. Lepoaren gainetik, maskuriaren atzeko
horman trigonoa dago. Bere goiko angeluetan ureterrak amaitzen dira.

Maskuriaren gihar detrusorearen uzkurketak 40-60mmHg-ko presioa eragin dezake, gernuaren


hustuketan garrantzitsua delarik. Barneko esfinterra, lepoan kokatua eta gihar leunaz osatua,
tonikoki uzkurtuta dago eta maskuriaren hustuketa galarazten du, honen presioak esfinterraren
atalasea gainditu arte, hau gainditzean erlaxatu egiten da eta gernua pasatzen uzten du.
Kanpoko esfinterra borondateaz kontrola daiteke, barnekoa ez bezala.

181
Maskuria gernuz bete ahala bere horma (muskulu detrusorea) luzatu egiten da eta luzapen
hartzaileek (hartzaile mekanikoak) bizkarrezur muinera seinaleak bidaltzen dituzte. Neurona
parasinpatikoek detrusorea estimulatzen dute mikzio uzkurketak gertatuz. Orduan, gernuak
barneko esfinterrean presioa eragiten du.

Gernu gehiago sartu ahala, uzkurketak eta hauen frekuentzia handitzen duten erreflexu bat
sortzen da, automatikoa.

Horrek barneko esfinterra erlaxatuta mantenduko du eta presioa kanpoko esfinterrak jasango
du. Honek txizagura ekarriko du eta borondatez hau uzkurtuta mantentzeko gaitasuna daukagu.

182

You might also like