You are on page 1of 4

1.

5- ZELULA ETA ORGANISMO SOILENAK

1-ZELULA:

 Definizioa: Bizia duen organismo txikiena da. Izaki bizidunen oinarrizko egitura da.
 1665ean Robert Hooke zientzialariak deskribatu zuen eta “erlazulo” izena jarri zion..
 Motak:
-Eukariotikoak: Nukleoa mintz batez dago banatua zitoplasmatik.
- Prokariotikoak: Nukleoa ez dago mintz batez banatua zitoplasmatik

 Egitura:
-Zelula mintza (mintz plasmatikoa): Zelula biltzen duen geruza mehea da. Funtzioak:
• Zelula mugatu eta ingurunetik bereiztu.
• Substantzien sartzea eta irteera erregulatzen du.
-Zitoplasma: Zelularen edukia da,nukleoa kontutan hartu gabe. Bertan organuluak daude. Nabarmenenak:
• Bakuoloak: Substantziak gordetzen dituen mintzez inguratutako barrunbeak.
• Mitokondrioak: Energia zentralak dira. Askatutako energia zelulen funtzioak egiteko erabiltzen da.
-Nukleoa: Hemen ADNa (azido desoxiribonukleiokoa) dago eta honek izakiaren informazio genetikoa gordetzen du.

 Animali eta landareen gorputzak osatzen dituzten zelulak:


-Animali zelulak: itxura ezberdina dute funtzioaren arabera. Gehienak biribilak dira eta nukleoa zelularen erdialdean
dago.
-Landare zelulak: animaliek ez dituzte egitura bereizgarri batzuk dituzte.
• Zelula-pareta: mintz plasmatikoaren kanpoan dagoen azal lodia. Itxura erregularra ematen die.Zelulosaz
osatua dago.
• Erreserba bakuoloak: mintz batez inguratutako besikula handiak. Bertan substantziak gordetzen dira.
Zitoplasmaren zati handiena hartzen dute.
• Kloroplastoak: klorofila (pigmentu berdea) dute fotosintesia egiteko.
 Bizi funtzioak:
-Nutrizioa:
• Landare-zelulak: autotrofoak (fotosintesiaren bidez, materia organikoa egiten dute)

• Animali-zelulak: heterotrofoak (beste izaki bizidun batzuetatik lortzen dute materia-organikoa).

Energia lorpena: materia organikoa errekuntza izeneko erreakzio kimikoen bitartez erretzean, energia
askatzen da. Prozesu honi arnasketa deitzen zaio eta mitokondrioetan gertatzen da.

Materia organikoa + oxigenoa  karbono dioxidoa + ura + ENERGIA

-Erlazioa: Zelulek sentikortasuna dute eta erreakzionatu egiten dute aldaketei erantzuteko (substantziak sortuz edo
mugituz).
-Ugalketa: Zelula ama zatitu eta bi zelulakume berdin sortzen dira. Animali zeluletan erdibiketa bidez eta landare
zeluletan banaketa-trenkada sortuz.

 Kopurua: zelula kopuruaren arabera, izaki bizidun motak:


-Zelulabakarrak:
• Mikroskopikoak.
• Zelula bakar horrek izakiaren hiru bizi-funtzioak egiten ditu.

-Zelulanitzak:
• Gehienak makroskopikoak.
• Zelulek lana banatzen dute organismoaren funtzioak egiteko. Zelula espezializatuak daude eta itxura eta
egitura egokienak hartzen dituzte dagokien funtzioa egiteko.
2-PROTISTOAK:

 Zelula eukariotikoa dute.


 Gehienak urtarrak dira.
 Bi talde nagusi daude:
-PROTOZOOAK:
• Zelulabakarrak.
• Heterotrofoak.
• Adb.: ameba, bortizela, tripanosoma.
-ALGAK:
• Zelulabakarrak edo zelulanitzak.
• Autotrofoak.
• Adb.: berdeak, arreak, gorriak.

3-MONERAK:

 Zelula prokariotikoa dute.


 Zelulabakarrak
 Talde ezagunenak: bakterioak. Ezaugarriak:
-Itxura ezberdinak.
-Askotan koloniak.
-Zelula eukariotikoak baino txikiagoak dira eta organulu gutxiago dituzte.
-Autotrofoak edo heterotrofoak.
-Inguruneko aldaketak sumatu eta erantzun egiten diete. Egoera ez-egokietan espora bihurtzen dira (estalki lodi batez
estali eta lokartu egiten dira egoera hobetu arte)
-Erdibituz ugaltzen dira.
4-MIKROORGANISMOAK:

 Izaki bizidun mikroskopikoak dira. Erreinu ezberdinetako izakiak izan daitezke.


 Toki guztietan daude:
- Biosferan: gehienak onuragarriak eta beharrezkoak dira.
• Alga eta bakterio fotosintetikoak: materia organikoa sortzen dute ingurune urtarrean.
• Deskonposatzaileak: beste izaki bizidunen hondarraz elikatzeu eta materia ez-organikoan bihurtzen dute.
Biosferan materia birziklatzen dute.

- Elikagaiak: gure elikagaiak hartzen dituzte materia eta energia lortzeko. Ondorioak:
• Elikagaiak kutsatu eta hondatu.
• Elikagai batzuk beste batzuetan bihurtu.

- Pertsonak: gure organismoan asko bizi dira. Batzuk kaltegarriak dira baina beste batzuk guztiz beharrezkoak (heste
florakoak, adibidez)
- Parasitoak: beste izaki bizidunen kontura bizi dira eta kalte egiten diote. Patogenoak (patho:”gaixotasuna” eta geno:
“sortu”) deitzen zaie. Hauek eragindako gaixotasunei infekzioso esaten zaie.

5-BIRUSAK:

 Ez dira zelulak. Beraz, ezin dira izaki biziduntzat hartu eta ezin dira erreinu batean sailkatu.
 Gaixotasun ugari reagiten dituzte.
 Bakterioak baino askoz txikiagoak dira.
 Egitura soila dute: kapsula bat dute eta birus gehiago sortzeko informazioa.
 Ugaltze funtzioa dute baina, zelula batean sartzen badira ugaldu daitezke bakarrik. Horrela, zeluloa parasitatzen dute.

You might also like