You are on page 1of 12

2.

IKASGAIA
GIZA GORPUTZAREN ANTOLAKUNTZA

Aurkibidea:
1.- Antolakuntza mailak.
2.- Zelula-aniztasuna.
3.- Giza-zelulen egitura.
4.- Zelula-elkarketak. Ehunak.
5.- Organoak, sistemak eta
aparatuak.

1.- Antolakuntza mailak:


Izaki bizidunok zelulez osatuta gaude; zelulak elkartu eta ehunak, organoak,
aparatuak eta sistemak izeneko egitura konplexuagoak eratzen dituzte. Era
berean, zelula bakoitza osagai txikiagoz osatuta dago.

XIX. mendean Schleiden-ek eta Schwann-ek teoria zelularra proposatu zuten.


Teoria zelularrak izaki bizidun guztietan balio du, eta honela laburbil daiteke:

1. Izaki bizidun guztiok zelulaz osatuak gaude. Zelula izaki bizidunen oinarrizko
osagaia da eta zelula bakar batek osa dezake izaki bizidun bat.
2. Zelula guztien jatorria beste zelula bat da, hau da, izaki bizidun guztiak zelula
batetik sortu dira.
3. Zelula bakoitzak bizi-funtzio guztiak betetzen ditu, hau da, nutrizioa, erlazioa
eta ugalketa burutzen ditu.
4. Zelula bakoitzak bere funtzionamendurako eta ondorengoei eman beharreko
informazio genetiko guztia gordetzen du.

Materiaren ikerketa errazteko, antolakuntza-maila desberdinetan antolatzen


dugu. Maila bakoitzeko elementuak elkartu eta maila konplexuagoak sortzen
dira, ezaugarri desberdinak dituztenak.

https://www.youtube.com/watch?v=x9FCv5VbMxQ

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.1


• Maila subatomikoa:
Atomoak osatzen dituzten
zatikiak dira: protoiak,
neutroiak eta elektroiak.

• Maila atomikoa:
Atomoek osatzen dute: C, O, Fe, Al, Cl… Beren
propietateei eusten dieten materiaren zatikirik
txikienak dira.

• Maila molekularra:
Molekulak atomoak lotuz sortzen dira.Bi
eratakoak dira:
✓ Ez-organikoak:
materia bizidunean
nahiz bizigabean aurki
daitezke. Ura eta gatz
mineralak dira.

✓ Organikoak: materia
bizidunean baino ez
daude: gluzidoak,
lipidoak, proteinak eta
azido nukleikoak dira.

• Zelula-maila:
Lehen maila biziduna da. Zelulak zenbait atalez eta organuluz osatuta
daude.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.2


• Ehun-maila:
Jatorri eta funtzio bereko zelula
espezializatuz osatuta daude. Adibidez,
gihar eta hezur-ehunak.

• Organo-maila:
Funtzio bat betetzeko hainbat ehunez osatutako egitura konplexuagoak
dira. Adibidez, besoa,
urdaila eta bihotza.

• Sistema eta
aparatu-maila:
Hainbat organoz
osatutako egiturak dira,
organo horiek elkarlanean
daudelarik. Adibidez,
digestio-aparatua edo
eskeletu-sistema.

• Organismo-maila:
Izaki bizidunaren osotasunari dagokio. Adibidez, gizakia. Bi organismo
mota daude: zelulabakarrekoak eta zalulaniztunak.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.3


• Beste maila batzuek:
Populazioa, komunitatea, ekosistema, biosfera.

https://www.youtube.com/watch?v=JX953W2G-Kw
https://www.youtube.com/watch?v=Hq9wlJsa7rA

2.- Zelula-aniztasuna.
XVII. mendean, mikroskopio arrunt batekin kortxozko xaflatxo bat aztertzen
zuela, Robert Hooke-k britaniarra gelasken antzeko barrunbez osatuta zegoela
ikusi zuen. Celullae izena eman zien (gelaskak, latinez). Hooke-ek ikusitakoak,
jakina, ez ziren “zelulak”, haiek hiltzerakoan utzitako barrunbeak baizik.

https://www.youtube.com/watch?v=O427P8B4uQs
Zelula izaki bizidunen unitate
anatomikoa, funtzionala eta genetikoa
da.
Zelula bizi-funtzioak (nutrizioa,
harreman-funtzioak eta ugalketa)
betetzen dituen unitaterik txikiena da.

Gizakion zelulak eukariotoak dira,


hau da, hiru atal dituzte: zelula-mintza,
nukleoa eta zitoplasma.

Obulua. Biribila
Espermatozoidea. Flageloduna Ø 100 - 200 μm Giza-gorputzean 60
Ø (buruan) 3 μm

Globulu gorria. Ahurbikoa


bilioi zelula omen daude,
Ø 8 μm
250 mota desberdin
Gihar-zelula. Fusiformea
Ø 10 μm
osatuz. Zelula mota
bakoitzaren ezaugarriak
Zelula epiteliala. Zapala
Ø 0,2 - 15 μm
forma, tamaina eta
Leukozitoa. Esferikoa
funtzioaren araberakoak
Ø 12 - 15 μm
dira.

Zelula konektiboa.
Biribila
Neurona. Izar formakoa. Ø 0,5 - 20 μm
Zentimetro batzuetako luzera

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.4


3.- Giza-zelulen egitura.
Giza zelula guztiak eukariotoak dira, material genetikoa gorde eta babesten
duen nukleoa dutelako. Hona hemen zelula eukariotoaren atalak:

1) ZELULA- MINTZA: lipidoz eta proteinez osatuta dago; lipidoek geruza


bikoitza eratzen dute, proteinak
lipidoen artean daudelarik.
Funtzioak:
✓ Zelula inguratu eta babesten
du.
✓ Zelularen eta ingurunearen
arteko substantzien
elkartrukeak ahalbidetzen ditu.

2) NUKLEOA: hainbat atalez osaturik dago:


.-Mintz nuklearra: mintz bikoitza du. Poroak ditu, zitoplasmarekin
substantziak trukatzeko.

.-Nukleoplasma: alde likidoa da, non nukleoko organuluek flotatzen


duten.

.-Kromatina: zelularen
funtzioak zuzentzen
dituen material
genetikoa da. Batez ere
ADN-ezko zuntzez
osaturik dago (ADN:
Azido
desoxirribonukleikoa).
Gizakiaren zeluletan
zuntzek 46 kromosoma
eratzen dituzte.

.-Nukleoloa: ARN-z
osaturik dago (ARN :
Azido erribonukleikoa). Erribosomen sorkuntzan hartzen du parte.

3) ZITOPLASMA: ur-disoluzio bat da, hialoplasma izenekoa, non organulu


zitoplasmatikoak aurkitzen ditugun. Zitoeskeletoa osatzen duten
proteina-zuntzak bereiz daitezke ere. Gizakiaren zelulen zitoplasman
dauden organulu nagusiak honako hauek dira:

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.5


.- Erretikulu endoplasmatikoa: bata besteari loturiko kanalen multzo
bat da; bi mota daude:

o Pikorduna: erribosomak dauzka lotuta; proteinak


sintetizatzeaz, gordetzeaz eta garraiatzeaz arduratzen da.

o Leuna: ez dauka erribosomik; lipidoak sintetizatzeaz,


gordetzeaz eta garraiatzeaz arduratzen da.

.- Golgi-ren aparatua:
sakulu askoren pilaketak
dira. Gluzidoak eratzen
ditu eta berak eta
erretikulu
endoplasmatikoek
landutako substantziak
jariatzeaz arduratzen da.

.- Erribosomak: erretikulu
endoplasmatiko
pikordunean egon
daitezke, baita
zitoplasman libre ere.
Proteinak sintetizatzen
dituzte.

.- Mitokondrioak: mintz
bikoitza dute: kanpokoa
leuna da; barrukoa, berriz, gandor mitokondrial izeneko tolesturez
beteta dago. Mitokondrioaren barnealdeak matrize izena du eta bertan
gertatzen da organulu honen funtzioa: arnasketa zelularra, hau da,
mantenugaiek duten energia askatzen da.

.- Lisosomak: mintz batez osatutako organulu borobil hauetan


mantenugaien digestioa gertatzen da.

.- Bakuoloak: xixku txiki hauetan zelulak erreserba edo hondakin


substantziak gordetzen ditu.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.6


.-Zentrosomak: bi zilindroz osatutako organulu txikiak dira; zilindro
bakoitza mikrotubuluz osatuta dago. Zelularen zatiketan hartzen du
parte. Zilioak eta flageloak eratzen laguntzen du ere.

https://www.youtube.com/watch?v=kgM-WdXgIvw

4.- Zelula-elkarketak. Ehunak.


Pertsona garatu eta hazi ahala, zelulak zatitu eta ugaritu egiten dira. Sortzen
diren zelulen artean, batzuek ezaugarri bereziak hartzen dituzte. Honek egoki
bihurtzen ditu zelula horiek funtzio jakin bat betetzeko, eta hala, ehun bat
osatzen dute. Prozesu horri ESPEZIALIZAZIO ZELULAR deritzogu.

Egitura berdintsua duten eta funtzio bera betetzen duten zelulen multzoari
EHUN esaten zaio. Haien zelulen ezaugarri morfologiko, zelularteko substantzia
eta betetzen duten funtzioari dagokionez, oinarrizko lau ehun mota bereizten
dira giza gorputzean:

1.- EHUN EPITELIALA:


Oso hurbil dauden eta zelularteko substantzia gutxi duten zelulek
osatzen dute. Forma geometrikoak izan ohi dituzte. Bi motatako ehun epitelial
bereizten ditugu:

a) Estaldura-epitelioa: kanpoaldeko nahiz barrunbeetako gainazalak


estaltzen eta babesten ditu. Mota nagusiak:

.-Muki-mintzak: besteak beste, aho-barrunbea, faringea,


hestegorria, ondestea eta arnas-
bideak estaltzen dituzte.

.- Endotelioak: odol-hodien eta


bihotzaren barnealdea estaltzen
dute.

.- Epidermisa: larruazalaren
kanpoko geruza da; era berean,
hainbat zelula-geruzaz osaturik
dago; zelula hauek hilda daude.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.7


b) Guruin epitelioa: guruinak eratzen ditu; guruinen funtzioa substantziak
jariatzea da. Hiru mota daude:

.- Guruin exokrinoak:
beren produktuak
kanpoaldera (listu edo
malko-guruinak) edo
gorputz barrunbeetara
(urdail-guruinak, gibela)
jariatzen dituzte.

.- Guruin endokrinoak:
beren jariakinak zuzenki
odolera isurtzen dituzte
(obulutegiak, tiroidea).

.- Guruin mistoak: exokrinoen eta endokrinoen funtzioa betetzen


duten guruinak dira (pankrea).

2.- EHUN KONEKTIBOA:


Bere zeregin nagusia gainerako ehunak konektatu edo elkartu,
organoak babestu eta euskarri izatea da. Oso zelula gutxi du, matrize izeneko
zelularteko substantzia kantitate handi batean murgilduta daudenak. Ehuna
zuntz multzo batek sendotzen du. Zenbait mota bereizten dira:

.- Ehun konjuntiboa: beste ehun eta organo batzuen artean dago,


bata besteari lotzeko. Adibidez,
tendoiak eta lotailuak eratzen
ditu.

.- Gantz-ehuna: adipozito
izeneko zelulez osaturik dago.
Zelula hauek gantzak metatzen
dituzte; horrela, ehun honen
funtzioak lipido-erreserba
izatea, zenbait organo babestea
eta isolatzaile termikoa izatea
dira.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.8


.- Kartilago-ehuna: zelulek, kondrozitoek, zelularteko substantzia
erdisolido bat eratzen dute: kartilagoa. Besteak beste, sudurreko,
trakeako eta belarri-hegaleko kartilagoak eratzen ditu.

.- Hezur-ehuna: eskeletoaren zatirik


handiena osatzen du. Bere zelulek
osteozito izena dute. Matrize solidoa
kaltziozko eta fosforozko gatz mineralez
osaturik dago.

.- Odola: zelulak globulu gorriak, zuriak


eta plaketak dira. Zelularteko substantzia
likidoa da eta odol-plasma izena du.

3.- GIHAR-EHUNA:
Bere ezaugarri nagusia uzkurtzeko
ahalmena da; honi esker lan mekanikoa
egin eta mugimendua ahalbidetzen du.

Gihar zuntz izeneko zelula


luzangek osatzen dute. Gihar
zuntzek aktina eta miosina
izeneko zuntz-proteinak dituzte.
Hiru mota bereizten dira:

.- Gihar ehun leuna:


nukleo bakarreko oso
zelula luzez osatuta
dago; beren uzkurdura
oharkabekoa eta
geldoa da. Barne barrunbeetako paretak estaltzen ditu: urdaila,
hestea, odol-basoak, gernu-maskuria…

.- Gihar ehun ildaskatua: nukleo bat baino gehiago duten oso zelula
luzeek osatzen dute. Haren uzkurdura bizkor eta borondatezkoa da.
Eskeleto-giharrak eratzen ditu: bizepsa, bikiak, trapezioa…

.- Bihotzeko gihar ehuna: itxura ildaskatua duten zelulez osaturik,


zelulak sare korapilatsu bat osotuz elkartzen dira. Miokardioa
osatzen dute, honen uzkurdura bizkor eta oharkabea izanik.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.9


4.- NERBIO-EHUNA:
Nerbio ehunak kanpo eta barne aldaketak hautematen ditu eta aginduak
prestatzen eta bidaltzen ditu. Bi zelula mota daude:

.- Neuronak: nukleoa, gorputz zelularra eta nerbio-zuntz izeneko luzapenak


ditu. Nerbio zuntzak dendritak edo axoiak izan daitezke. Lehenak laburrak eta
oso adarkatuak dira, eta nerbio-kinada jaso eta gorputz zelularreraino
eramaten dute; bigarrena bakarra izaten da neuronetan, oso lodia eta luzea,
eta muturrean adarkatua; nerbio-korrontea gorputz zelularretik jaso eta
igorri egiten du.

.- Glia-zelulak: neuronei laguntzen diete. Neuronak babestu eta elikatzen


dituzte.

https://www.youtube.com/watch?v=WMkwwyP2QKQ
2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.10
5.- Organoak, sistemak eta aparatuak.
Funtzio berbera duen ehun multzoak organo bat eratzen du: bihotza,
giltzurruna, birika, …

Funtzio bera egiteko bateratzen den organo multzoari aparatu deritzo, ehun
mota desberdinez osatuta badago (digestio, zirkulazio-aparatua…), eta sistema,
mota bereko ehunek osatzen badute (nerbio edo gihar-sistema). Aparatu eta
sistema hitzak sinonimotzat hartzen dira praktikan.

1.- SISTEMAK:
Mota berekoak izanik, antzeko funtzioa betetzen duten hainbat organok osatzen
dituzte.

.- Gihar-sistema: lokomozio-aparatuaren atal aktiboa da. Eskeleto-giharrez


osatuta dago, eta gihar horiek, era berean, gihar-ehun ildaskatuz.
Lokomozioaz, mimikaz eta gorputzaren jarrerari eusteaz arduratzen da.

.- Eskeletu-sistema: lokomozio-aparatuaren alde pasiboaa da.. Hezurrek


osatzen dute. Hezur-ahunaren matrizea mineralizatuta dago, hezurrei
erresistentzia eta zurruntasuna emateko. Beren funtzio nagusiak lokomozioa
eta organoen babesa da.

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.11


.- Nerbio-sistema: nerbio-ehunez osatuta, hiru atal ditu: entzefaloa,
bizkarrezur muina eta nerbioak. Funtzioak kanpo eta barne informazioa hartu
eta interpretatzea, eta erantzun egokiak prestatzea dira.

.- Sistema endokrinoa: ehun epitelialez osaturik dago. Guruin endokrinoek


hormonak sortu eta odolera jariatzen dituzte; odoletik zehar mugitu eta zelula
egokietaraino iristen dira, zeinen barruan aldaketak sortarazten dituzten.
Adibidez, hazkuntzan eta ugal-zelulen sorkuntzan hartzen dute parte.

2.- APARATUAK:
Bata bestearekin lan eginez, funtzio goren bat edo batzuk betetzen dituzten
hainbat organok osatzen dituzte.

.- Digestio-aparatua: digestio-hodiak eta guruin erantsiek osatzen dute. Aparatu


honek elikagaien deskonposaketa egin eta lortutako mantenugaiak odolera
bidaltzen ditu.

.- Arnas-aparatua: arnasbideek eta birikek osatzen dute. Gas-trukea egiten du:


odolean dagoen karbono dioxidoa bota eta zurgatutako airean dagoen oxigenoa
odolera bidali.

.- Iraitz-aparatua: beren ihardueretan zelulek sortutako hondakinak eta odolean


dauden soberakinak (zenbait substantzien oreka edo kantitatea erregulatzeko)
kanpoaldera bidaltzen ditu.

.- Zirkulazio-aparatua: bihotzak, odol hodiek eta odolak osatzen dute.


Mantenugaiak zeluletara eramaten ditu eta hondakinak zeluletatik iraitz
organoetara.

.- Ugal-aparatua: arra edo emea izan daiteke. Kanpoko eta barneko organoz osaturik
dago. Ugal-aparatuan sortzen dira gameto edo ugal-zelulak.

.- Lokomozio-aparatua: gihar sistemak (giharrek) eta eskeleto-sistemak (hezurrek)


osatzen dute. Lokomozioaz eta gorputzeko organoen mugimenduaz arduratzen da.

https://www.youtube.com/watch?v=D-XfciuMdYs

2. Ikasgaia: Giza gorputzaren antolakuntza 2.12

You might also like